Navigation – Plan du site

AccueilLapurdumEgileentzako argibideak

Egileentzako argibideak

Artikuluaren izenburua

Izenburuaren testua : Times New Roman, tamaina 15, erdiratua, letra lodietan

Autorea

Autorearen izena : tamaina 12, erdiratua, Afiliazioa (Unibertsitatea, zentroa, helbide elektronikoa...)

Testua

Testuaren gorputza eta testu-zatiak : Times New Roman, tamaina 12

Ertzak / Goikoa : 3 cm / Behekoa : 3 cm / Ezkerrekoa : 3 cm / Eskuinekoa : 3 cm.

Paragrafoak justifikaturik emanen dira.

Letra tipo bereziak Unicode taulako karaktereetan agertu beharko dira.

Testu-zatien izenburuak

Testu-zatien izenburuak zenbakitu egin beharko dira eta letra lodietan agertuko dira (salbuespena : bibliografia, zenbakirik ez da erabiliko). Lehen mailako testu-zatien izenburuak 14ko tamainako karaktereetan agertuko dira, eta gainerako mailetako testu-zatienak 12ko tamainan. Adibidez :

1. Testu-zatiaren izenburua
Zatiari dagokion testua

1.1. Azpititulua
Zatiari dagokion testua

1.1.1. Peko azpititulua
Zatiari dagokion testua

Gehienez hiru maila agertuko dira zatiei dagokienez.

Aipuak eta adibideak

Hizkuntzalaritzako lanetan, bereiz eta zenbakiturik agertuko dira adibideak. Adibideak ez badira artikulua idatzia izan den hizkuntzan, lerro bat gehituko da azpian glosak emateko (letra xehetan) eta beste lerro bat itzulpena emateko (letra etzanetan) :

Jarraian (1) adibidea (ingelesezkoa):

(1)

John wants to buy two cars.

Jon nahi prep. erosi bi auto.pl

Jonek bi auto erosi nahi ditu.

Eta (2a-b) adibideak:

(2)

a. Jonek Miren ikusi du.

Jon nahi prep. erosi bi auto.pl

b. Mirenek Jon ikusi du.

Testu analisietan-eta pasarte luzeak aipatu nahi badira edota maila bat baino gehiagoko adibideak erabili nahi badira, aipu luzea testuaren gorputzetik bereiziko da eta zenbakiturik agertuko da. Horrez gain, kakotxak erabiliko dira.

Esate baterako, hona hemen B. Russell-ek dioena, bere Autobiography liburuko (3) pasartean (Russell, 2009: 118):

(3)

a. "During the early years of my first marriage Whitehead passed gradually

from a teacher into a friend. In 1890 as a Freshman at Cambridge, I had

attended his lectures on statics. He told the class to study article 35 in the

text-book. Then he turned to me and said 'You needn't study it, because you

know it already'. I had quoted it by number in the scholarship examination

ten months earlier. He won my heart by remembering this fact."

Erreferentzia bibliografikoak

Artikuluaren amaierako zerrendan emanen dira erreferentzia bibliografiko guziak, eta zerrenda hori osatzeko testuaren gorputzean aipatuak izan diren lanak bakarrik hartuko dira kontuan. Oin-oharretan ez da erreferentzia bilbliografikorik emanen. Testuaren gorputzean agertarazi nahi badira, gisa honetan eginen da : Zuazo 2008, Hualde & Ortiz de Urbina 2003 edo bestela Hualde 1998 : 678.

Artikuluaren amaierako zerrenda honela osatuko da (Unified Style Sheet for Linguistics-en arabera) :

Bibliografia

Hualde, Jose Ignacio. 1989. The Strict Cycle Condition and Noncyclic Rules. Linguistic Inquiry 20(4). 675–680.

Hualde, José Ignacio & Jon Ortiz de Urbina. 2003. A Grammar of Basque. Berlin & New York: Mouton de Gruyter.

McCarthy, John J. & Alan S. Prince. 1999. Prosodic morphology. In John A. Goldsmith (arg.), Phonological theory: The essential readings, 238-288. Malden, MA & Oxford: Blackwell.

Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak: euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.

Rechercher dans OpenEdition Search

Vous allez être redirigé vers OpenEdition Search