Nabigazioa – Web mapa

HasieraAlea9ArticlesXVIII. mendeko autore ezezagun bat

Articles

XVIII. mendeko autore ezezagun bat

Koro Segurola
p. 243-282

Testu osoa

0. Sarrera

1Izenburua bera ikerlan zabal baten emaitza dugu eta oraindaino ezagutzen ez genuen XVIII. mendeko autore baten aurrean jartzen gaitu. Gure ibilbidearen hasieran, ordea, mende horretako idazle ezagun batekin aurkitu ginen eta ondoko ikerketaren ondorioa dugu gaurko aurkezpen labur hau. Bidean nondik norako urratsak eman ditugun erakusten saiatuko gara hemen, modu laburrean, baina has gaitezen gure abiapuntuaren berri ematen.

2Duela zenbait urte, Loiolako jesuiten ikastetxean mendeetan ilunpean egon ziren bederatzi eskuizkribu heldu ziren gure eskuetara gutun-azal baten barruan. Gutun-azalaren (25 x 19 zm) gainean hitz hauek irakurtzen ditugu :

3SERMOIAK (Esku-iskribuak) Adviento. Aginduak. Giltzapean. Frantzisko Xavierren bederatziurrena. Aita Larramendi-renak ?

4Honela bada, ustez Larramendik idatzitako sermoiak ditugu esku artean. Era berean, Loiolako liburutegiko armairu berezi batean (giltzapean) egon direla ere jakiten dugu. Eskuizkribuak paper baten barruan bilduta daude eta bertan bi eskutako hitzak ageri dira :

Sermones euskaros del siglo 18. Parecen de letra del P. Larramendi ? ? ?

[Behean :] Hau I. Aranaren letra da. Goiko Iñaki. Tellechea Idigorasek esan zidan letra hori Larramendirena zela ematen zuela. Goikoetxea Iñaki.

5Hemendik berri hauek jasotzen ditugu :

  • 1  Iñaki Goikoetxea Loiolako Euskal Liburutegiko arduraduna zen.

1. Goiko hitzak Aita Aranarenak dira, Aita Iñaki Goikoetxearen1 ustez, eta azpikoak bereak, Aita Goikoetxearenak, alegia.
2. Aita Aranaren ustez XVIII. mendeko sermoiak dira eta Aita Larramendik idatziak, baina honetan ez dago ziur.
3. Aita Goikoetxeak Aita Telletxea Idigorasen iritzia jaso du eta Aita Aranarekin bat dator, Larramendiren letra dela iruditzen baitzaio Aita Telletxeari ere.

  • 2  Papera eta ur markak guk aztertu ditugu. Gai honen inguruko azalpenak ASJUren hurrengo alean argit (...)

6Eskuizkribu sorta biltzen duen papera XIX. mendekoa da, paperaren ur markak papera garai horretan ekoitzi zela adierazten baitu.2

  • 3  Patxi Altunak eta Joseba Lakarrak 1990ean prestatu zuten Manuel Larramendi : Euskal Testuak liburu (...)

7Hauek izan ziren kanpotik edo azaletik jaso genituen berriak. Esanak esan, ordea, eskuizkribu hauek datatu eta izenpetu gabe daude. Honen garrantziaz jabeturik eta zuhurtasunez jokatu nahian bi datu horiek, garaia eta egilea, egiaztatu genituen. Horrezaz gain, eta ondorioak zehaztearen alde, bi emaitzak erkatzea ere derrigorrezkoa zen. Badira urte batzuk zeregin hauetatik abiatu ginela eta helmugara iritsi ez bagara ere, aurkezpen honek horren lekukotasuna jasotzeaz gain gure susmoa eta han hemenka aireatu ziren usteak3 argitu nahi ditu : Aita Larramendirenak ote dira Loiolako eskuizkribu hauek ?

8Hona hemen eskuizkribuetako lehen orrialdean jasotzen diren gaiak : 1. Segunda Funcion cle la Quaresma, 2. Quarta Funcion de la Quaresma, 3. De la caridad o de la gracia, 4. Infernuaz ; 5. Circumcision-circuncideretur, 6. S.F. Xavierren bederatziurrena, 7. Adviento ; 8. Platicasp. la novena de S. F. Xavier ; 9. Platicasp. la novena de S. F. Xavier. Eskuizkribuak guk zenbatu ditugu, lan honetan zehar zenbakien bidez adieraziko baititugu.

9Lehenengo hirurak oso txukun taxutuak daude baina zuzenketa ugari dago eta gehienak beste esku batek eginak dira, bi eskutako letra nabari baita. Lehen orrialdean, R bat dakusagu hiru hauetan (¿ Revisado ?). J. M. Lekuonak eman zigun iritzia gurea eginik, seguru asko argitaratzea zen egilearen asmoa baina utz dezagun orain kontu hau horretan. Laugarren eta seigarren eskuizkribuen gaiak ez ditu egileak idatzi Aita Aranak baizik, eskuizkribu guztiak bilduta zeuden orrian ere letra bera ageri baita. Arkatzez idatzita daude eta laugarrenean, gainera, A Larramendi ? irakurtzen dugu.

10Tesi gaiaren aurrerapen bat izan daitekeen honetan alor batean mugatu dugu gaurko aurkezpena. Hori dela eta, Larramendi ez dela eskuizkribu hauen egilea frogatzen saiatuko gara, idatziak idatzi eta esanak esan. Gure lehenengo susmoa sendotu zen letraren arabera testuak konparatuaz eta, batez ere, hizkuntzaren aldetik mihatuaz, ondorio berera iritsi baiginen, ondoko orriotan erakusten saiatuko garen gisan. Beste esku bat ere ageri dela aipatu dugu eta A. Aranak eta besteek Larramendiren izena aipatu izanaren zergatia aurkezpena amaitu baino lehen garbi geratuko dela uste dugu. Esku honek egin dituen aldaketen berri emango dugu eta hauetan oinarrituko gara gure gaurko asmora heltzeko. Aztergaitzat lehenengo lau eskuizkibuak hartu ditugu baina, batez ere, zuzenketa gehien dituzten lehen hirurak. Bestalde, gaineratu behar dugu eskuizkribu hauen papera ere aztertu dugula, paperaren ezaugarririk garrantzitsuena den ur marka, alegia, lehen mailako baliabide kronologikoa baitugu paper horretan idatzitako testua noizkoa den jakitera iristeko. Ikerketa honen ondorioz, azterketa zehatza ez baitugu orain azalduko, lehenengo sei eskuizkribuak 1742 baino lehenagokoak dira, zazpigarrena 1742 ondorengoa, hots, gutxienez urte horretan idatzia, ez lehenago, eta azken biak 1747 ondokoak baina aurreratu dezakegu, orain frogatzea luze joko bailiguke, 1750 baino lehenagokoak direla, hau da, ez dira 1750 ondotik idatziak. Beraz, guztiak XVIII. mendearen lehen erdialdekoak dira. Honek gutun-azalean eskainitako datua egiaztatzen digu eta azterketa honetatik bildu dugun emaitzarekin ere bat datorrela ikusiko dugu.

11Azterketaren muinean sartu aurretik, hala ere, letra bera erakutsiko dugu, hau da, eskuizkribuan ageri diren bi eskuak Larramendiren beste eskuizkribu baten parean jarriko ditugu.

1. Letra

12Lehenik, idazleak letra argia eta irakurterraza duela adierazi behar dugu. Alde horretatik ez digu neke eta ardaila handirik sortu eskuizkribuen irakurketak. Ez da harritzeko, ordea, hitzen batzuk duda-mudazko gertatzea edota idazleari berari oharkabean hutsegiteren bat itzurtzea ; ez eta paper hauek hiru mendeetan hainbat leku edota eskutatik pasa ondoren zenbait tokitan urratuta edo hondatuta egotea ere. Besterik da, hitzak lumatik paperera jalki zitzaiozkion tankera, bigarren aldiz irakurri zituenean zenbait aldetatik arras gogobeteko ez gertatu eta lehenaren grafia, nahiz hitzen forma, nahiz perpausen taxua biziki aldatu izana, orrialde batzuk ezabaketaz, aldakuntzaz eta zuzenketaz zikindurik eta marrasturik utziz. Sarreran adierazi dugunez, zuzenketa guztiak ez dira egileak berak eginak beste letra molde bat ez ezik bestelako aldaketa motak baitaude, gero azalduko dugun gisan. Gauza bat dago garbi, halere, egileari bat batean, berez, inoren eta ezeren eraginik eta gauzak bi bider pentsatu gabe Lsuri eta jalki zitzaiona azpiko testua dela, hau da, jatorragoa eta berezkoagoa. Hori dela bide, azpiko testu eta formak oinarritzat hartu ditugu edizioa prestatzerakoan. Bestalde, letraren kontu honetarako grafologiaren bidea ere urratu dugula esan behar dugu eta bere garaian zehatzago azalduko dugun arren, hortik jasotako emaitza eta gure azterketatik bildu duguna bat datozela adierazi nahi dugu.

13Jarraian erakusten dugun argazkiaren goiko aldean Larramendiren Azkoitiko Sermoiaren zati bat ikus daiteke eta behean eskuizkribu hauetako beste bat.

14Guretzat ez da dudarik goiko eta beheko zatietako letrak ezberdinak direla, halaber, beheko testuan eta honen ertzetan ageri direnak ere ez dira traza berekoak. Haatik, beheko zatiko ertzetan ageri diren letrak goikoaren parekoak dira. Aita Telletxea Idigorasek egun batez beheko testuko letra Larramendirena zela esan zuen arren, urte batzuk geroago guri aurrez aurre ezeztatu egin zigun. Hizketaldi interesgarria bezain atsegina izan ondoren, eskuizkribuen aurrean jarri eta hartu beharreko denbora hartuta letraren arabera testua ez zela Larramendiren eskutik ilkia adierazi zigun. Bai, ordea, albotako zenbait ohar, hau da, Larramendiren eskua albotako zenbait oharretan garbi ikusten zuela ziurtasun osoz erantzun zigun. Areago, Larramendik idatzitako eskuizkibu bat aurrean jarri genioenean dardararik eta zalantza izpirik gabe orriz orri joan zen honen hitz eta esaldiak markatzen. Egun hartan Loiolan bestelakorik esan bazuen, presaren eraginez edo gainbegirada azkar baten ondorioz izango zela aitortu zigun. Horretan ez nuen eta ez dut inolako zalantzarik, norbaitek Larramendiren eskuizkribuak eskuetan eduki eta aztertu baditu, besteak beste, hori Aita Telletxea Idigoras baitugu.

2. Hizkuntza

15Alderdi honetatik, gure abiapuntua edo oinarria eskuizkribuetan ageri diren zuzenketak izan dira, testugileak nahiz beste esku batek eginak. Zuzenketak hiru ataletan banatu ditugu : grafia, morfologia eta lexikoa. Oraingo gure helburua aipatu ditugun eskuizkribuen egilea Larramendi ez dela soilik frogatzea denez, ez gara hemen garaiko beste idazlan batzuekin erkaketa sakonetan sartuko.

2.1. Grafia

16Zuzentzaileak ez du graña mailan aldaketa handirik egiten, jarraian biltzen ditugunak maiz formari zein lexikoari begira eginak baitira. Alabaina, atal honetan ere jaso egin ditugu testugileak eta zuzentzaileak grafia sistema ezberdina darabiltela argiago edo zehatzago frogatzeko asmoz. Kontuan har, bestalde, aurkezpen honetan ez ditugula eskuizkribu guztiak aztergai, lehen aipaturikoak soilik baizik.

17Egilearen hitzak A letraz izendatu ditugu eta zuzentzailearentzat B letra erabili dugu. Sermoigilea bera denean aldaketaren egilea, ez dugu letrarik ipini. Ondoan agertzen den parentesi arteko zifrak eskuizkribua adierazten du eta besterik adierazten ez denean, behin egindako aldaketa dela ulertu behar da. Testuetan diren beste agerraldiak adierazteko garaian ere berdin jokatu dugu, batez ere, garai ezberdinetako eskuizkribuak direlako.

2.1.1. TZ. <c(e,i) > / <z> → <tz>

gorpucera A : gorputzari B (2)
prometicen A : aguintzen B (1)
iz A : hitz B (1)

18Lehenengo bi aldaketak, irakurlea dagoeneko ohartu denez, ez dira zuzen-zuzenean grafiari begira eginak zuzentzaileak beste nonbait baitzuen arreta jarria. Hala ere, adibidetzat hartu ditugu grafia honen erabilerak egilea ezagutzeko duen garrantzia nabarmendu nahirik. Hirugarren zuzenketa beste sail batean ere aztertuko dugu, <h>aren erabileran, hain zuzen ere. Honela, A-ren <ce> eta <z>ren aldean zuzentzaileak <tz> idazten du ; halaber, ondotik ikusiko ditugun beste aldaketetan ere : aitzakia (birritan), autatzeko, egoitza, guertatzen, centzunaz, centzunez, ciricatzen.

19Ikus dezagun A-ren idazkeran, ordea, salbuespenak diren edota beste testuinguruetan ere jokaera bera duen.

20Goiko agerraldietan ez eze hurrengoetan ere <c> darabil e eta i-ren aurrean :

  • 4  8. eta 9. eskuizkibuetan bada <tz> : deitzen, oñatzetara, eriotza, bizitza etab. baina sarreran es (...)

abiacen (1, 3), aitacea (1, 2), alabacea (2, 6), amenazacen (1), apurcen (2), batucen (1, 3), berriztucea (3), bicicen (2), bicicera (4), bildurceco (2), billacen (2), castigacea (1, 2, 3), comparacen (2), condenacen (4), deicen (1, 3), erasocen (1), eroicen (1), erregucen (2, 5), galdecen (2, 3, 4), gorpuceco (2), guruce (1), izentacea (2), ondacea (1, 3), sendacen (1) etab.4

21Badira salbuespenak eta hauetan <z> nahiz <zz> ageri dira :

  • 5  Birritan ondoko zuzenketa hau egiten du A-k bigarren eskuizkribuan : ucbi→ uzzi, uzi

azzean (1, hiru aldiz), gururze (1), deizen (1), poztuzen (2), zarze (2) ,zulazen (1), uzi (1, 2), uziceco (2), uzizea (1, 2), uzzi (1, 2), uzzicen, uzzico (2).5

22Beste testuinguruetan <z> erabiltzen du :

  • 6  8. eta 9. eskuizkribuetan gorputz idatzi du (cf. 4).
  • 7  9. eskuizkribuan otzac ageri da, baina bada biziza ere.

aitazat (2), biziza (1, 2, 3, 4), gorpuz (1, 2, 3),6gorpuza (1, 3), gorpuzaren (2, 3),ozarzi (l),7pagazalle (1), semezat (2), sustraizat,vizizan (2) etab. Baina <zz> ere ageri da : derizzo (1), izza (2).

  • 8  Ez da inon, halere, bibotz ageri.

23Egileak berak ere egin ditu zuzenketa pare bat testuinguru honetan, bioz. biotz aldatu du hirugarren eskuizkribuan. Lehenengo lau eskuizkribuetan bioz da nagusi eta besteetan, batez ere 8.ean eta 9.ean, biotz8

24<n> ondotik ere, salbuespen batzukgorabehera, <c> idazten du e eta i-ren aurrean :

aguince (2), apaincen (2), bearguincetan (2), biguncen (3), efincen (1, 2), esconcea (2, 3), intencio (1, 2), janciarequin (2), penitenciaren (2), quenceco (1), sucencen (3). Salbuespenak : anzic (2), janzi (1), onzi (3).

25Beste testuinguruetan (a, o, eta u bokalen aurrean) <z> :

  • 9  Hemen ere 9. sermoian untza dugu. Badira, hala ere, honela idatziak : eranzun, onzi, penilencia et (...)

anza (1), enzun (1, 2, 3), eranzun (1, 2, 3), esconza (2), semeenzat (1), zenzun (2), zenzunetic (1), zinzo (3) etab.9

26<r> ondotik <z> nahiz <c> :

esquerzat (3), zorzigarren (1) apurcen (2), bildurceco (2) etab.

  • 10  Birritan idatzi du sinizcen eta lehen agerraldia soilik zuzendu du : siniscen Ik. <s/z> dela eta, (...)
  • 11  Ohar bedi aurrekoen partizipioa -tu dela (sinistu, aserratu, « aberastu »), baina baditu asicen et (...)
  • 12  Dodgsonen edizioan, berriz, juntatcen ageri da (18. or.).
  • 13  Doctrina Cbristianeen Explicacinoa, Vitoriaco Ciudadean, 1731. Urte honetako facsimilea erabili du (...)

27Bestalde, <z/sc> ere ageri da : aserrazcen (1, « haserrarazten »), aberascen (8), sinisceco (9), siniscen (1),10 baina : iracasten (1), icasten (2), irabazten (1), icusten (1, 2).11 Zegamako dotrinan ere siniscen (2) eta siniztcen (45) irakurtzen dugu (Nicsiniscen det ; beragan siniztcen degula). Otxoa Arinen dotrinan (1713) eta Arzadunarenean ere (1758ko edizioan) <zc> ageri da, alabaina, gaurko tz erabileran : juntazcen (OA 16. or.),12 juntazcen, edo arrimatcen dio. Arzadunen 1758ko edizioan irakurtzen dugun gorpuzceraco (39.or.), ordea, akatsa izan daiteke, 1731ko lehen edizioan13gopuceraco (34. or.) ageri baita.

  • Z. <ce,i> → <z>

nequecen : nequezen (1).
zucen : zuzen (1).

28Aldaketa bakarrak dira eta A-k berak eginak lehen eskuizkribuan. Testuinguru horretan, e eta i aurrean, hitz bera <z> nahiz <c>z idatzita ere agertzen da, zenbaitetan, gainera, sermoi berean :

baicic (1, 2, 3) / baizic (1, 2, 3, 4) ; bicija (3) / bizia (1, 3) ; biziric (4) ; ceben (1, 3) / zeben (1, 2, 3) ; cergatic (1, 2, 3) / zergatic (1, 2, 3) ; ceru, ceruco (2, 3) / zerua, zeruetan (3,1) ; cituzten (2,3) /zituzten (1, 2) ; edocein (1, 2,3) / edozeinetan (1) ; lendabicico (1, 2, 3) I lendabizico (1, 2, 3) ; luce (1, 2) / lure (2), etab. Baina beti : gracia, madaricacioa, mereci, preciatua, salvacioa.

29Salbuespen gisa guzzia (-ac, -ai...) hitza ageri da lehen bi eskuizkribuetan eta guztia ere erabiltzen duen arren, <zz> <z> (guzia) baino gehiagotan idazten du. Beste testuinguruetan <z> darabil :

Dezala (1, 3, 6...), errezacea (1), ezauera (1, 2, 3, 6), ezadazu (1), ezaungarri (3, 6), gauza (1, 2, 3, 5... ), gozoa (3), luzaro (1, 2, 3, 6), nazala (1), traza (2, 7, 8), ugazaba (1, 2), zagozaten (3, 4),zala (1, 2, 3...),zoragarria (2), zoraqueria (1) etab.

  • 14  Lerro batzuk beherago espata ez dago zuzendua. Lehenengo orrian, berriz, ezpata irakurtzen dugu.
  • 15  Jarraian, halaber, sartucen dio, eta ez sarcen.

30Hauetako zenbait hitz beste era honetara ere idatzita ageri dira : baisic, esadazu, ugasaba, bi hotsen arteko nahasketa agerian utzirik. Ondoko hitzetan egin diren aldaketak ere horren lekuko dira : asicea : azicea, Aurchoac naiquerien artean, eta erregaluen artean asicea I azicea (2) ; Emastea : Emaztea (1) ; esconceco : ezconceco (1) ; espata : ezpata (1, 6. or.)14; gusti : guzti (1) ,gustia .guztia (1. Hurrengo lerroan ez da zuzentzen) ; gustitic.- guztitic (2) irabasten. irabazten (1). Halaber, ezara : esan (1) ; ezadazu : esadazu (1) ; iguez : igues (1) ; zaldu :saldu (2) ; zartuceco : sartuceco (2).15 Ondoko hauek, berriz, ez dira aldatzen : baisic (1), eznatu (2, 6), eznaturic (3), gausa (1), nahazturicg (2),pisuscoa (2), siniztuco (1), ugasaba (1) ; baina honela ere ageri dira : baizic (1, 2, 3...), esnaturic (3), gauza (1, 2, 3...), nabasturic (6), pisuzcoa (2, 6), sinistu (1, 2), sinisquera (1), ugazabai (2). Hala $ere, corpus osoan gauza hitzak, esaterako, 93 agerraldi ditu eta gausak bakarra ; baizic ere 24 aldiz ageri da eta baisic behin bakarrik.

  • 16  Azken eskuizkribuetan bada jarrera aldaketa bat, nahiz eta oraindik grafia horiek ere ageri diren. (...)

31<z> eta <s>ren arteko zalantza hauez gain, nahiz eta ia guztiak zuzentzen dituen, lehen eskuizkibu hauetan frikariak eta afrikatuak ez dira idazkeran bereizten, e eta i bokalen aurrean <c> nagusi izanik ere eta besteetan <z>.16 Hala ere, /s/ hotsaren idazkeran e eta i bokalen aurrean <c> eta <z> txandakatzen ditu hitz berean, baina ondotik egin zituen aldaketek <z>ren aldeko jarrera erakusten dute. B-k, aldiz, hots hau irudikatzeko <c> darabil e eta i aurrean : bicimodua, zucenbidea etab. eta beste testuinguruetan <z> : eguizu, zoco etab.

  • TS. <s/c> → <ts>

losagabe : lotsagabe (1). Lehen agerraldia soilik zuzendu du, tartean losagabeac, losagabetasun eta losagarrria bai baitira. Sermoiaren amaieran, berriz, lotsagaberic, lotsagabezcoric eta lotsagarriori darabil. Zehazki hitz hau ondoko eskuizkibuetan beti <ts>z idatzita ageri da.

  • 17  ecai [Gainetik zuzendua dago eta azpikoa ez da garbi irakurtzen :] ecai, ecari ( ?) [Aldaketa argi (...)

Ecai A : etsai B (l).17 Birritan zuzendua, baina bigarrenean esari idatzi zuen A-k : Berala alde eguin zuen Esari / etsai gaiztoac. Bigarren sermoian ere esari ageri da zuzenketarik gabe : O, Jesucbristoren Esari guzziz gogorrac !

32Zuzenketa hauetatik kanpo <s> da nagusi :

  • 18  lotsagarritasun-en alboan, lerro berean.
  • 19  7., 8. eta 9. eskuizkribuetan, berriz, <ts> ageri da ondoko hitzetan : atseguin, atseguiñac, Usegu (...)

aseguin (3, 6), aseguinic (4), isasotic, isasoac (3), isusi (2, 3), isusitasun (3),18useguin (1, 3, 6), useguiten(I)19etab.

33Hots hau <z>z irudikatua ere aurkitu dugu txistukariak bereizten ez dituelako, oaina guztiak aldatu ditu honela :

uzic : usic, amacean uzic I usic batere eguin gabe (2).izuziac : isusiac (2). AJdaketa bakarra, beste guztietan <s>ageri baita (isusi, isusiac,
isusitasun, isusitasuna).
pisuzuac : pisusuac
(1. Lau lerro beherago pisusua ageri da)

34Honetan ere, salbuespenen bat gorabehera, ez dira idazkeran /ts/ eta /s/ hotsak bereizten baina irakurketa ezberdin hauek, jakina, ez dira testuan bertan aurkitzen. B-ren idazkera, haatik, bestelako da <ts> baitarabil zuzenketa hauetan ez ezik morfologia mailan egin dituenetan ere : etsi etsian.

35Ezaguna da <ts> lehenengoz Leizarragak erabili zuela, Etxeparek <x> zerabilen bitartean. Larramendik orokortu zuen <ts> : 'Aprendan los nuevos traductores a escibir esta pronunciacion miretsi como la trae Axular, desterrando de ella la x que importunamente añaden, etsi, etsian, ardietsi, onetsi, gaitzetsi y otros » [Corografia 298]

36Laburbildurik, testuen egilea ezagutzeko garrantzi gehiago duten <tz> eta <ts>ren erabilerak kontuan hartuz ondoko jarrerak ditugu :

  • 20  1729ko edizioa erabili dugu.

37Begi-bistan dago A-rena ez doala Larramendik aholkatzen eta zabaltzen duen bidetik : « Finalmente dos pronunciaciones se harán dificiles a algunos, y son las que traen tz, ts, y sin embargo son muy suaves, y dulces, v.g. otzá frio, gatzá sal, hitzá palabra : y otsá ruido, lotsá verguenza, (...) ». [El imposible vencido 339] .20

38Besterik da B-ren joera, Larramendirenaren parean baitoa. Nolanahi ere badukegu oraindik susmo hau indartzeko arrazoirik.

  • 21  Aita Beraza eta Aita Agirretxe frantziskotarren eskutik Zarauzko Frantziskotarren komentuk artxibo (...)

39Larramendiren Azkoitiko sermoian (1737)21 hitz hauek aurkitu ditugu <tz>, <ts>

vicitza, bacoitzac, biotza, biotzic, deritzan, etzigola, etziranac, garratza, gurutzearen, jaiotza, jasotzeco, ondatzen, oñazpicotzat, cecartzien, atseguiñez, autsi, etsaien, itsusi, liquitsaquin, lotsea, otsa, uts, utseguitea ;
<n>ren ondoren badira honelakoak : anza, aranzetan, enzun, eranzuera eranzungo, eranzuten, janci, baina testuinguru horretan ere nagusi dira arintzen, itantzen, laguntzen, laguntzeco, cerentzat, cintzoac, etab.

40Kardaberazek ere gomendatu hala egiten du Eusaueraren berri onac eta ondc escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac (1761) liburuxkan, bain ; izenburuan bertan erakusten digu erabileran dituen zalantzak (cf. Altzibar 1991 265). Cbristavaren bicitzan 1744 ? eta 1760ko edizioetan ere e eta i bokalen aurrear <tç> da nagusi lehenean eta 1760koan <tc> :

costatçen (142), igarotçen (142), aditçeac (87), cinatçera (169), salvatçeco (183), contatçen (71), batutzeco (153), iragotzen (107), gogoratzen (135) etab.
(1760 :) tratatcean (124), bolatzea (138), erregutcen (4), jasotcen (130), utc (181), etciran (93). 1762edo inguruko dotrinan ere <tc> darabil : curutce (4), curutceac (17), goputceco (34) quentceco (51) etab.

41Mendiburuk eta Larizek (ezagutzen dugun 1773ko edizioan), berriz, maisuari jarraitzen diote. Besterik da, Otxoa Arinen, Arzadun (1731-1758) durangarraren eta Irazuztaren joera. Otxoa Arinek <ts> badarabil (pentsamentuaz 172, iracatsi 56, etsay 39, etsaya 73) baina <tz>, <tc> zein <tç> (ik. goian <zc> ere) eta <z>, <c> nahiz <ç> erabiltzen ditu :

<tz> : ateratzearren (168), corputza (27), deritza (37), deritzo (143), dirautza (66), erantzutea (26), gaitz (167), gaitzatzu (1), gaitzarequin (157), itz (60), vicitzara (66), ventzutu (54) etab.

<tc> e eta i bokalen aurrean soilik darabil :
amatceco (17), biurtcen (66), concientcia (154, 163), egotci (157), eutci (80), ezagutceco (17), itceguin (156), gozatcen (37), libratceco (40), mantenitcen (24), sortutceco (24), zatitcen (4) etab.

<tç> : Amarrenarentçat (154), citçaten (164) corputçaz (79), dirautça (71), ditçaque (25), gorputçaz (161), itçari (161), itçaz (69), etab.

<r> ondoren <tc> idazten du :
artcea (168), biurtcen (66),vzortci (102, 154), zortcigarren (167), etab.

<z> /s/ : dituzu (19), eleizeac (154), ezagutuco (69), gauza (27), gauzea (68), guizona (11), izan (68), izango (61), izateco (61), izen (10), zayo (129), zorrac (1) etab.

<ç> : diçut (70), eleiçaz (41), eleiçan (41), gauça (71, 169), guiçon (25, 26), içan (27), içanaz (70), izanduçan (27), çayora (164) etab.

<c> beti e eta i bokalen aurrean erabiltzen du :
baicican (1,20,21,30) becela (62), ceña (27), cerren (143), ceruetara (3), ciraucun (63), ecin (78), guciac (31), guciau (27), mereci (60), noticia (62), obedecitua (143), suceditu (7) etab.

  • 22  AS : Azkoitiko Sermoia. Hemendik aurrera hala adieraziko dugu.

42Larramendik <ç> dela eta, honela diosku : « también debe desterrarse la cedilla o la ç, que en España ha estado también en uso, y hacen su oficio la c y z con las vocales correspondientes »[Corografía 298]. Esan daiteke <ç> honekin batera <tce> <tci> eta <tçe> <tçi> Larramendik baztertu zituela, testuinguru guztietan <tz> sartuaz, goiko adibideetan ere (AS)22 ikusi dugun gisan.

43Arzadunek, berriz, ez ditu frikariak eta afrikatuak bereizten. Hala ere, 1731 eta 1758 edizioen artean bada batzuetan aldaketa bat honetan, e eta i bokalen aurrean gehienbat <z> ageri baita 1731ko edizioan eta <c> 1758koan :

Curuze (20) / Curuce (25), curuzez (21) / curucez (25), Curuzeoc (21) / Curuceoc (25), Curuzean (47) / Curucean (54), ecbizerietan (36) / ecbicerietan (42), ezer (18) / ecer (23), gorpuzeco (51) / gorpuceco (58), gorpuzetacoetaric (35) / gorpucetacoetaric (41), baziendea (38) / baciendea (45) etab. baina : icena (16, \75\)/izena (20, 1758).

44<z> nahiz <c> bi edizioetan :

bederazigarrena (18, 1731 - 23, 1758), baliz (48- 56), janciric (46, 52-53, 59), vioceco (44-50).

45<z> darabil bi edizioetan a, o eta u bokalen aurrean :

bazuc (46, 52-53, 59), gprpuza (30-35), onzat (53-61), azac (21-25), izanic (52-59), meza (19-24), zareanea (52-59), zorrac (16-21), viciza (39-45), voza (52-60), eriozaco (39-45) etab.

46<s> bietan : lossaric (47) / losaric (54), deusut (46, 48-53, 55), falsoetan (36-42), pensamentuetan (37-43).

47Irazuztak <ts> erabiltzen du (arratsean 4, etsayaren 2, jetsi 8, etsairic 43, itsusi 62, lotsaz 62 etab.), baina <tz> a, o, eta u bokalen aurrean soilik darabil :

bacoitzac (27), beatz (11), corputza (39, 53), eriotza (8), Esperantza (35),gaitzatzu (24), itzac (49), itzatzu (31, 33), litzateque (37), vicitza (39) etab.

48<tc> e eta i aurrean :

aditcen (30), aguintcen (30, 32), gaitcic (30), gurutcea (2), itcez (48), jasotcea (7), libratceagatic (3), sartcea (2), utcitcen (34, 47) etab.

49<z> /s/ :

eliza (13), ezazu (11), gauza (37, 38),guizona (19), izatea (19), izandu (19), zaite (3), zuala (68), etab.

50<c> e eta i aurrean idazten du :

baicican (18), barcacioa (2), cenduan (12), cergatic (33), becela (36), gaitecela (30), obligacio (69), ofrecituco (49), recibitu (13), viciric (56), vicitza (39) etab.

  • 23  Ik. zehaztasun gehiago F. Ondarrak argitaratu zuen « Zegamako Doctrina Cbristiana (1741) » lanean.

51Zegamako dotrinan ere usadio bera dugu : eutci (28at.), corputcean (31), corputcetic (31), baina : bazuec (27at.), batzuec (44), bacoiza (35), viotza (42), enzuten (46) etab.23

52Hona hemen laburbildurik, salbuespenak albo batera utzita, Larramendiren aurrekoen jarrera eta eskuizkribu hauetan (lehenengoetan) ageri dena parez pare :

2.1.2. H - ø →h

iz A : bitz B (1).

53Arlo honetan ere aurkitu dugun zuzenketa bakarra esanguratsua bezain adierazgarria da, honen egilea B delako. A-k beti <h>rik gabe idazten ditu hitzen eratorriak eta erakusleak :

iz, iza,izac, izqueta,+ izquetan, etab. ; au, ori, ura.

54Erdal jatorrizko hitzetatik at (desbonesto, desbonrra, desbonrrazat, babituala, berederu, berencia, bonestoaren, bonrra, bumilde, bumillacen, etab.) hurrengoetan ezartzen du (corpus osoan) :

  • 24 aoetan [-b- ondotik erantsia :] aboetan [Aurreko lerroan aoetatican irakurtzen dugu. Hitz hau Arzad (...)

hume (1, 8, 9), bumeac (1), bi (2 : bi izan adila), obosturic(9), abaztu (1, 8, 9), abo (1, birritan), aboetan (l),24 aboac (2), abasabac (9), ateacb (2), atbeetan (6, 9), ebocen (8) ; itboce (1, 8), lobo (8, 9), lobotan (8, 9), nabasturic (6), nabazturicg (2, birritan), egaba, egabaca (1), esnabatu (9), eznabatu (8). [cf. Mitxelena 1979 : 213-220].

Baina : ume, umeac, umecboa, umeenzat (2), ostucen (6), aoetatican (1), aoan (2), ateetan (8), ateetatican (2), itoric (3, 8), itoceco (2, 3), itocen (3, 9), naasturicg (2), ega (1), eznatu (2, 6), esnacen (8, 9).

55Larramendik, alde batetik, hitz hoskide batzuk bereizteko proposatzen du eta, bestetik, errespetatu egiten du ahoskeran oinarritutako iparraldekoen usadioa :

  • 25  1745eko edizioa erahili dugu, paperaren ur markak ere ikus daitezkeelarik.

La hache, ò aspiracion està muy en uso en Labort, Baxa Navarra, y Zuberoa, assi en lo hablado, como en lo escrito, pero no en los dialectos de España, como ya lo tengo dicho : y aunque no se aspirasse la hache me inclinaria à que se escribiessen con ella muchas voces como en Francia, para distincion del significado. Pongo exemplo : ori ori ori, parece una voz y son tres distintas, que significa toma esso amarillo, y se debieran distinguir assi : óri orí bori ; porque óri toma tiene el acento en la ó, y decimos también orizu ; orí amarillo en la i y borí esso tambien en la í pero tuviera distincion en la b con que se escriben y pronuncian essa voz en Labort, aunque nunca es gutural esta aspiracion como lo es en Andalucia. Lo mismo digo de burá aquèl, urá agua, baria carnero, aria hilo, baur este, que nosotros decimos au, y aur, aurra niño ; y assi de otras muchas voces. Pero en esto tampoco me desagrada la indiferencia, y assi, escribiré unas voces de un modo, y otras de otro [HH xxxviij-xxxjx or.]25

Las voces aspiradas apenas tienen lugar en los Bascongados de España, aun las que en lo escito llevan la b, ò la aspiracion : pero tienenle en los de Francia, donde es muy frequente. En esto cada Provincia guarde su estilo, como en el tonillo particular de la voz. [El imposihle vencido 337-338. or.]

56Azkoitiko sermoian hitz hauetan darabil : bipuynac, hume, bumeac, bumeric, bura, bitzeguin, bori, bitz, bitzic, bizcunde, bizcunderen, bizcho, bizqueta. Maileguetan <n>ren ondoren <r> bakuna idazten du (bonragarria, bonretan, desbonragarri) A-k ez bezala : bonrra, desbonrra, desbonrrazat.

57Kardaberazek, haatik, Larramendiren ikuspegi horretatik aldenduz hasperenketaren aurkako jarrera adierazten du :

Achea letra dan, edo ez, Autoreen artean eztabaida andiac dira. Naiz letra, naiz aspiraccioa dala, edo beemenciaz soñu gogorra ematen duena, emen gure Eusqueran, ta Bizcaian, Ache ori alferricaco, edo servitcen ezduen gauza da. H ori izquetan batzuec Ge, besteac Jota eguitendute. Guc orrelaco aspiracio begemente edo behementeric usatcen ezdegu. Abrahan esateco, Abrajan diote. Quen ortic : gure Eusquera suave eztizcoarenzat soñu ori ezta [Eusaueraren berri onac 23. or.].

58Gure helburua eskuizkribu hauek ez zituela Larramendik idatzi erakustea izaki, <h>aren erabilerak ere, goian ikusi ditugun puntuetan bezala, ez du bere egiletasunaren alde hitz egiten.

2.1.3. Bustidurak

2.1.3.1. Albokarietan zuzenketa bakarra aurkitu dugu :

59nadila A : nadilla B (1), emen illic guelditu nadila / bertan il nadilla. A-k nadila ez ezik, ondoko aditz forma hauek ere <il> idazten ditu :

adila (2), dedila (1, 3, 8, 9), cedila (3 ; 6. eta 7. idatzietan, berriz, zedila), dabil, dabilela (3, 8), badabil (9), bazebilen (8).

60Bestenaz, <illV> da nagusi :

  • 26  6., 7., 8. eta 9. idatzietan ere gehienetan <11> idazten du : billa (8), billacen (6, 9), ibilli ( (...)

illic (1, 3), ibilli (1, 3), illun (4), biraoguille (1), milla (1, 4), juramentuguille,juramentuguillenzat (1, 4), zillarrezco, zillar (1, 3), billacen, billaceco (2, 3), doillorrari (1), ucabillada (2), mutillari (2), illova (2), maquillac (2)26 etab.

61Doillorrari-k agerraldi bakarra du, baina ondokoetan <11> idazten du : dollor, dollorragatican, dollorragoa (1, 2. eta 7. idatzietan). Halaber, <-zalle> -.gordezalle (-a, ac, 2),pagazalle (1) eta servizalle (-tican, 1).

62Testuinguru honetan Larramendik ere usuenik <ill> darabil (AS) : iraillean, pilla, illarguiaz, billatzeco, illic, onguille, gaitzguillea, isillic, milla, ibillico, bacebillen, dabillenic, dedilla, cebillen. Azken lau forma hauek A-k <il>z idazten dituela ikusi dugu goiko zerrendan. Arzadunek 1731ko edizioan <1> darabil eta 1758koan, berriz, <11> : ilen (14, 48) / illen (18, 55), baina ez beti : ilac (31-36).

63Badira A-ren idatzietan, hala ere, <ilV> :

ibili (1, 2), erabili (1, 2), ilabete (2), ilunaz, ilun (2), iluntasuna (3), ilecbo, ilean (2), ibiltera (3).

64Hitz bukaeran nahiz kontsonante baten ondoan zalantzak ageri dira :

  • 27  8. eta 9. eskuizkribuetan ere badira honelakoak : ilten, iltea, ibiltea.

ill (3, 4) / il (1, 2), illtera (3), illten (4) / ilten (2), illteraco (6) / ilteco (2), ilgo (-co, 2, 4), ibiltea, ibilteac (2, 3).27

65Larramendik hitz amaieran bezala, ez dirudi -ll K beharrezkotzat jotzen duenik Azkoitiko Sermoian ondoko hauek baitira : iltzen, iltze, isiltasunic, ibiltea ; il, isil. B-k egin duen zuzenketan ere hitz amaieran <1> darabil : il (ik. aurrean testuingurua).

2.1.3.2. Sudurkariari dagokionez, ondoko zuzenketa ageri da :

zeinzuequin A : ceñaquin B (1. Azken aldaketa hau ez da zehazki grafiari begira egina, jakina).

66Testuinguru honetan, hala ere, A-k gehienbat <(i)ñ> idazten du :

azguenerañoco (3), desengaña (3), Erreñuraco (3) / Erreiñu (1), españac (3), Gañetic (3), laiñoari (1), ceñaren (3), zeinac (3) /zeiñac (2), baina : beinere (1, 2, 4).

67Diptongo -ei batez ere- ondoren kontsonantea dagoenean, berriz, <n> da nagusi :

beingo (1, 3, 6), beingoan (1, 2, 3), beinzat (1), zeinbat (1, 2), zeinda (1, 2, 3), zeinzuec (1, 2), baina : biguñcen (3).

68Hitz amaieran diptongo ondoren ere <n> aurkitzen dugu :

apain (2), bein (1, 2, 3...), duin (2, 3), edocein (1, 2, 3), mandazain (1), oin (1, 2), orain (2, 3, 4...), zein (1, 2, 3).

69<Ñ> aurreko i dela eta, Larramendik Kardaberazi ondoko aholku hau ematen dio :

  • 28  Honcla erantzuten dio Kardaberazek : (...) en el impreso de las reglas del bascuence, puse que era (...)

70« Escríbase aiñ, ceiñ yno añ, ceñ ».28 Izan ere, Kardaberazek testuinguru honetan gehienbat <ñ> darabil bere idatzi gehienetan. Larramendik, berriz, hitz bukaeran i idazten du baina zalantzak ageri dira <n> / <ñ> artean (ain / aiñ, edocein I edoceiñ, orain I oraiñ, cein / ceiñ).

71Badira <iñV> eta <inV> ere baina zalantza batzuk gorabehera <iñV> da nagusi :

aseguiñeraco (6), bearguiñen (1), diñoan (1, 3, 5, 6), eziñic (1) / baina ezinic (1, 3), iñoiz (2), iñolaco (1), iñori (\), laguiña (1, 2), miña (1), onguiña (6), orainguiño (1), pemiña (4, 6), siñu (2), siñucen (2), siñuqueriaren (2), useguiñen (3) etab.

72<inV> :

anzinatic (1, 3), arina (1, 6), burdinara (3), efini (1, 2, 3), efinico (3, 4), eguinen (1), ezina (4), imagina (3, 6), Inude (1), sinistu (1, 2), Virgina (1.., beti <n>z idatzita ageri da).

73Aipagarria da A-k lehen eskuizkribuan bustidura grafian esanahia bereizteko egiten duen zuzenketa : miñac (mibia) : miac, minetatican : mietatican ; min : mi.

74Larramendiren lanetan ere <iñV> da ugariena. Kardaberazek ere teorian <ñ>dunak hobesten ditu (Eusqueraren berri onac 25. or.) baina idatzietan (Egerc. II, III) zalantza batzuk ageri dira.

75Hitz bukaeran <in> da nagusi :

-(ar)equin (soziat. salbuespenik gabe), aleguin (1, 2, 3, 4...), arin (1), aseguin (3), bardin / berdin (1), dedin (1, 3), eguin (1, 2, 3, 4...), min (1, 2), ezin (1), ziquin (2), baina : miñ (1),gazmiñ (6),useguiñ (6).

76Larramendik testuinguru honetan ere gehienbat <in> darabil :

baldin, eguin, ecin, jaquin, -(ar)equin, guciaquin, utseguin, atseguin etab. Baina : miñ, fiñ. (AS).

2.1.4. <ss>, <x>, <j>, <g>

77Hauetan ez da inolako aldaketarik egin baina hitz pare bat esan nahiko genituzke egilea ezagutzen lagunduko digutelakoan.

78<ss> digrafoa ere ageri da, batez ere 8. eta 9. eskuizkribuetan, baina hori latinaren ortografia errespetatu nahiari zor zaio :

  • 29  Confessio hitza, adibidez, <ss>z idatzita azken eskuizkribuetan dituen agerraldi horietatik kanpo 3.ea</ss> (...)

passijo (5), passijoa (5), confessio (3, 8, 9),29confessioa (-z, 8, 9), confessioraco (9), confessioric (9), aprenssio (6), aprenssioan (6), essencial (5, 8), excesso (8).

79Alabaina, essencial eta passijo hitzak izan ezik, beste guztiak <s> bakunaz ere idazten ditu :

aprensio (6), confesio (1, 3, 8), confesioa (3),confesioac (1, 2), confesatu (1, 2, 3, 6, 8, 9) etab., excesoari (1).

80Larramendik eta Kardaberazek ere <ss> erabiltzen dute horietako zenbait mailegutan : passio, passioco (AS) ; confessio, confessore, confessatu, confessioan etab. (Egerc. I, Christavaren bicitza). Larramendiren hiztegian etimoetan (assalda), etimologiaz bermatutako maileguetan (assomatu) eta euskal hitzetan ere agertzen da (asserraldi, nahassi).

81<x> grafema darabil /š/hotsa irudikatzeko :

  • 30  Baina badira <z> eta <s> nahasketaren ondorioz, honako hauek ere : gaizo (2), gaizoari (2), gaizot (...)

auxen (3), orixen (9), uraxen, alaxe,onelaxe, gaixo (3), gaixoa, gaixoac, gaixoai, gaixoaren, gaixoarequin, gaixoari, gaixoric,30ixuri (5), moxal (2), moxalac (2), arex (bat. 2), lexar (2), Anaxe baina bada Anage ere.

  • 31  Bokal arteko [j] zaharra bizkaieraren eremurik zabalenean [(d)ž] ahoskatzen da eta zen. Ahoskera h (...)

82Anaxe / Anage. agerraldi guztiak 2. eta 9. eskuizkribuetan kokatzen dira eta bietan <g>z nahiz <x>z idazten du : Anagecboac Anagecboequin (2), eta araco Anaxe, edo Tutore, Gurasoac bezela, (2), Nerezat Adisquide ta Anage (9), il zaizun Anaxe asco (9) etab.31

  • 32  Ik. Lapesa 1984 : 421-424.

83Larramendiren Artean (298. or.) ere « igiltze onarí, déritza Sancbo, al buen callar llaman Sancho » irakurtzen dugu ; halaber, HH-n : igildu, igilaraci, igilerazo ‘acallar’, igildua ‘callado’, igildo ‘mudamente’, igilic ‘cepos quedos’. Gogora dezagun etorkiz <x>k sabaiaurreko frikari ahoskabea /š/ ordezkatzen zuela gaztelaniaz eta <j>k (<g> e eta i aurrean) kide ahostuna /ž/, gero XVII. mendearen lehen herenerako biak ahoskabetu eta /x/ bilakatu ziren arte. Hots berriak, ordea, lehengoen grafiak (<x> eta <j,g>) luzaro mantendu zituen, XIX. mendera arte ez baitzen arautu <x> /ks/ adierazteko bakarrik erabiltzea.32 Eskuizkribu hauetan <x> grafema ageri da hainbat mailegutan :

consexu (3, 6, 8), crucifixo (4), exemplocbo (3), exemplo (1, 2, 3, 8), exemplar (7), exercitu (8), exercicio (2), embaxadoreetatic (9), monxa (2), personaxeric (7), luxuriosa (2), proximoaren (1, 3, 6), antoxu (2. Ikus lexikoan B-k hitz hau gurariaz ordezkatzen duela) ; halaber, examinatu (1), experiencia (8, 9).

84Arzadunek ere proximoen (18), expliquetan (20), explicacinoa (24), examina (44) idazten du. Otxoa Arinek : poximoaren (4, 169), luxuriaco (4), explicatuco (26, 70), pretexto (161). Irazuztak, berriz, esplicacioa (56), progimoac (36), esaminatceco (49) baina : proximoaren (6, 7, 31), luxuria (31, 40), luxuriaco (30), excelenteagoa (15), examina (60).

85Hots hauek idatzizko nahasbideetatik atera nahiak makina bat buruhauste eragin zien Hegoaldeko euskal idazleei (cf. Mitxelena 1978 : 393, 1979 : 224-225). Honela adierazten du Larramendik :

Algunas palabras se escriven con x, pronunciada no guturalmente, sino à la Latina ò estrangera, v.g. ori orixe, alaxe &c. Que se inclina a la pronunciacion de oisie, alasie. \El imposible vencido, 338. or.]

Tres o quatro pronunciaciones se hacen difíciles a los que no saben el Bascuence y le quieren aprender, y hablo de los Españoles, porque para otras Naciones no lo son, como lo he probado por experiencia (...). La tercera es de las voces que suenan a la x y su pronunciacion Latina, v.gr. auxe, orixe, guexeago, goxo, y se pronuncian casi ausye, orisye, gueisyeago, goisyo. [DT xxxviii]

  • 33  Cf. Mitxelena 1978 : 394. Lakarra 1985 : 247.

86Honenbestez, Larramendik /š/ hotsa irudikatzeko nagusiki <is> nahiz <(i)sy> darabil bai hiztegian bai idazlanetan33(puisca AS ; maisucariac, cboraisca Cor. ; bereisquiro Cas. HH « distintamente » : berezauiró etab.) eta <x> -xe indartzailean ia bakarrik (orixe, alaxe etab.) baina hau ez da beti <x>z agertzen, Andoaingo sermoian ausyé eta Burgosko Dotrinan arasye ere aurkitu baititugu. Markatzekoa da, bada, goian ikusi ditugun arex, lexar etab.ek ez gaituztela ipar-ekialdeko hiztunen edo hizkeraren baten aurrean jartzen.

  • 34  Alabaina, /š/ eta /ś/ arteko bereizkuntza deuseztatu egiten zuen, Larramendik eta garai hartan ohi (...)

87Kardaberazek ere bere kezka agerian uzten du, hainbat proposamen eginez (Eusaueraren berri onac 23-25) : <x> euskaratik baztertu ; /x/ irudikatzeko <g> erabili : « g edo gea orren lecuan badegu : ta efaten dan bezala efcribitu bearda : Egemplo, Egercicioa, Egercitua... » (Ikus <j> behean) ; /ks/ <gf>z nahiz <J>z idatzi eta /š/ <f>z adierazi.34 Hainbat lanetan, halere, <ss> darabil, 1762 edo inguruko dotrinan : elessa (28, 29), elessaco (14),guessoac (45) ; Egerc. I : issill (316) ; 1783ko dotrinan <is> ageri da : elisa (37, 42), elisaco (14), elisara (62), gaiso (64), halaber, Cbristavaren bicitzan (1760) : guistocoa (146) eta <x> -xe indartzailean : Alaxic (1744 ?, 96), orrelaxe (1744 ?, 183).

88<j>,<g> :

  • 35  Jaungpicoa lehen bi eskuizkribuetan soilik ageri da. Gogora dezagun Iarramendik Kardaberazi esana  (...)

Jabe (1, 2, 3, 6), jai (1),jaio (1, 2), janean (2), janzi (1), jaqui (1), jaquituria (3, 8), jaquindunac (2), jaquiten (2), jarraicen (1, 2, 3), jarriric (2, 9), jaso (1, 6, 8, 9), jasocea (2), jausi (1, 3) Jainco (-aren etab. 3, 4, 6, 7, 8, 9), Jauna (1, 2, 3, 6, 7, 8 , 9), Jaungoicoa (-ac etab. 1, 2),35 joan (1, 2, 3, 4, 5, 6, 9), jocoan (1, 2), josi (1, 3, 9), etab.

89<g> e eta i aurrean :

Evangelioan (3), Evangelioaren (8), evangelioco (9), Colegiora, Monge (4), Virgina (2,9).

  • 36  Gerora Añibarrok eta Zabalak bezalaxe, nahiz eta hauek Kardaberazek aholkatutakoari ez zitzaizkion (...)

90Grafia hauen ahoskeraz dela eta, Larramendik eta Kardaberazek /x/ hotsa berrikuntzatzat36 hartzen dute :

91La pronunciacion gutural de la j, y de la g no es del Bascuenze. Verdad es, que en algunas partes la j consonante se pronuncia muy gutural, como en Romance, jauna, jan, jo, anagea &c. pero es pegadiza essa ponunciacion ; de que es argumento, que no solo en Francia, mas tambien en la mayor parte de los Bascongados de España, se pronuncia como la j Latina, dulce, y no gutural joan, jauna &c. y es menester guardar la primitiva pronunciacion. [El imposible vencido, 337]

92En este dialecto de Guipuzcoa se ha introducido la pronunciacion castellana de la jota gutural y fuerte : Jauna, jo, jatorriz, etc. que es contra la costumbre de todos los demas dialectos, y parece pronuciacion pegadiza [DT xxx]

  • 37  Hala erabiltzen du, z, bizkaierazko idazlanetan : Cristiñuu Dotrinea (1762 edo ingurukoa) et ; Jes (...)

93Jota Euscararena ezta baicic Erdaratic artu, edo etorria. Euscalerrietan len ia, ie, io, iu usatcenzan : ta orañere Bizcaian ascotan esatenda : ian, iauna, monîia, ta ez jan, jauna, monja : au eransia da [Kardaberaz, Eusq. Berri onac 24]37

94Larramendik onesten zuen ahoskera idatziz irudikatu nahi duenean, hala ere, <y> erabiltzen du : « La Pronunciacion de la j gutural, que hay en algunos parajes, no parece del Bascuence, sino pegadiza del castellano,jauna, jan, joan, jo, que en lo general del Bascuence se pronuncian jauna, jan, joan, jo, inclinandose a yauna, yan, etc » [DT xxxviij]. Grafia, hala ere, lehengoan utzi zuen, hitz hasieran nagusi baita <j>, nahiz eta gaztelaniaren banaketa (<ge> <gi>) gordetzen duen : janaria, gela, giratu, jocoa (HH) etab. Badira testuinguru honetan <y>, <i> eta <ï> ere : yaroa, ïurtzuria ‘trueno’ (baina iyurzuria ‘relampago’), yocoa (HH-n), ïoriena (Mendibururi egin gutuna), ïoriagoric (Andoaingo Serm.). Bokal artean eskuarki <y> darabil eta beheranzko diptongoetan <i> :

oyei (Gandarari gutuna), oyetan, ayenatu (Cas.), gaya (AS), sustraya (AS), errayetaco (AS), sayetsa (AS), ibayac (AS), leyal (AS), loya vs. loi (HH), naya vs. nai (HH) etab. baina : jaierá (Andoaingo Ser.), anay (AS), etsaien (AS), gay, gueiago (Mendibururi egin gutuna) etab.

95Eskuizkribu hauetan ez da halakorik, <y> diptongoetan aurkitzen baitugu :

Ayta (3), ayrean (1), ayze (8), ay (3), array goyticoa, goyzean, ibayric, iguy, leyquezu, leyteque, loy, loyturic, oy (3), oytura (3), pozoy pozoytuac, pozoyz, traycijoa, baina : aizearen (3), Aitazat (2), naiz (1), zein, zeinda, zeinzuec etab.

96Bada <y>ren beste erabilera bat ere, hitz hasierakoa : Ygnacijogatic, Ygnacijorena, Ymagina, Ysabel.

97ijV(a, e, o ) : ez da ageri lehen eskuizkribuetan. Halere, corpus osoa kontuan harturik markatzekoa da azken eskuizkribuetan (7, 8, 9) <j> ia erabat erabiltzen duela, batzuetan hitz bera gabe ere aurkitzen dugun arren :

Amodijoac (7) / amodioac (2), andija (5, 6, 7, 8, 9) / andia (1, 2, 3), arguijac (8, 9) / arguiac (1), arrigarrija (8, 9) / arrigarria (9), beguijac (6, 8, 9) / beguiac (2, 3), bizija (6, 8, 9) / bizia (1, 3), deguijotela (7) / deguiotela (3), demonijoa (8) / demonioa (1, 2, 3, 8, 9), demonijoari (8) / demonioari (1, 3, 6), dijogu (6) / diogu (2, 3) erremedijoa (6, 8, 9) / erremedioa (1, 2), gracija (-jac, -jaren, 8, 7) / gracia (-ac, -aren, 3, 8),guzija (9) / guzia (1), ibaijan (9) / ibaian (4), iturrija (9) / iturria (3), jaijo (9) / jaio (2), jaijocen (6, 8) / jaiocen (1, 2), mingarrija (9) / mingarria (2), mingarrijac (9, 5) / mingarriac (2, 4), negargarrija (8, 9) / negargarria (1, 2, 3, 4), oracijoan (8) / oracioan (2), salvacijoa (8, 9) / salvacioa (1, 3), zijon (6, 7, 8, 9) / zion (1, 2, 3) etab.

98Grafia hutsean murgilduaz, eta oraingoan corpus osoa kontuan hartu dugun arren, esan behar da honek ere ez gaituela Larremendiren egiletasunaren alde jartzen. Otxoa Arinek, Arzadunek (1731) eta Irazuztak diptongoetan ez eze, bokal artean ere <y> erabiltzen dute :

bazayo (OA 74), gueyago (OA 166), zayonetic (OA 54) ; deyozula (A 55), jayac (A 18), jayaaueran (A 15), jayo (A 15), nayaco (A 54) ; batayatu(I 37), bazayo(I 39)doayac(I44), doayen(I 25), gueyago(I19, 21) ,jayotcen(I13, 36, 40), oguiya(I 23), zayola(I 11) etab.

99Bestenaz, idazten du a-ren aurreko bokala u denean. Hala ere, zalantzak ageri dira :

barruan (1, 3, 6) / barruban (1), christauac (3, 5, 6, 7, 8) / christaubac (1, 2), contuban (1), credituba (6), cuidadua (8) / cuidaduba (1), erreñua (3), estadua (1, 2, 8) /estaduba (1), ispillua (6) / ispilluba (6), isuan (1) / isuban (1), lecua (9) / lecuba (5), santua (6, 7, 8, 9), tituluba (5) etab.

100Inoiz edo behin <v> ere itzuri zaio : gava (9).

101Derradan, azkenik, A bokalari a gehitzean ere a / ea bikoteak ageri direla baina a da nagusi :

santac (9) /santeac (1), criaturac (2) /criatureac(8), Honrrea (1, 3) /bonrra(6, 8), bonrran (9), arimari (1, 3) /arimeari (2, 3, 6) ; baina : Aita (bat), Ama (bat 1), Aitaren (1, 2, 8), dembora (8, 9), doctrina (1, 2, 8), fortaleza, fortalezaren (9), ezpata, ezpatareauin (l), gauza, gauzaren (1), catbolicarenac (1), eriozaren, erioza (1),culpa(1), eliza (1), dizaren (2), balanza (7), señora (1, 8), templanza (9), Virgina (8) etab.

102Hona zer dioskun Larramendik Corografían (301) : « En Azpeitia ondo diala, bia ondo, y en las vecindades ; (...). También aitea, amea, damea, señorea, por aita, ama, dama, señora ». Ezaguna da, ordea, ezaugarri honek hedadura zabalagoa duela. Larramendik berak Azkoitiko Sermoian ere santea, eriotzea, lotsea, esposea etab. dio baina salbuespenak ugari dira.

  • 38  Kardaberazen ea, ia, oa, ua aldatzen da Tolosako edizioan (1783), ia, ijV(a, e, u), ua, ubV(a. e-a (...)

103E denean ea da nagusi : bidea, emacumeac, emacumearen, emaztea, legueac, libertadea, maitea, nescameac, predicadoreac, semeac, virtutea etab.38

104Badira bokal bikoitzak ere, gehienbat deklinabidean -a-z nahiz -e-z hasten diren atzizkietan (leku kasuen eta genitiboaren pluralak), hala nola kontsonante baten galeraren ondorioz : aitaac, circunstancijaac, ugazabaac, ecbeetan, ateetan, alabeen, arimeetan, gorpuceen, beera, etab. Larramendiren idatzietan usu ageri dira : loraa, doloreen, orreec, gaitzbagueena, tristeena, beraa, minberaatu (AS) ; nobleena, bitzcundeetatic, naasi (Mendibururi egin gutuna), urteetan (Gandarari gutuna). Arzadunen 1731ko edizioan : Oneec (18, 43, 46, 48 ; 1758 : Onec 23, 49, 53, 55, baina 54. or. Oneec)

2.1.5. Azentua

  • 39  J. Lakarrak (1995 : 247) Larramendiren idatzietan den alde honen arrazoia bilatzean lehenengoen (A (...)

105Corpus osoan ondoko bi hitz hauetan soilik ageri da : cucbá eta baná. Hala ere, adierazgarria dela iruditzen zaigu, alde batetik, B-k idatzi dituelako eta, bestetik, gure susmoak sendotzen dituelako, nahiz eta Larramendik zenbait lan badituen azentu markarik gabekoak ere (Gandarari egin gutuna, Santo Tomás eta San Casimiroren otoitzen itzulpenak, Sobre los Fuerosen eta Corografian diren euskarazko zatiak).39

106B-k cuchá izena arca-ren ordainetan eman du eta agerraldi bakarra du, A-k arcan, arcari, arcatic baitarabil. Larramendik////-n (I 93) honela dio : ‘Arca’, (...) cucbá, ucbá (...). Baná ere behin bakarrik ageri da : eta dirade baná, edo diferenteac (ik. ondoko atalean).

2.2. Morfologia

  • 40  Ikus Loiolako dotrinaren aitatasunaren auziaz eta P Altunaren aburua berak paratu zuen Mendiburure (...)

107Atal honetan adizkietan eta beste hainbat egituratan B-k egin dituen aldaketak azalduko ditugu. Honetarako eta lexikoa aztertzeko ere Loiolako artxiboan den Mendibururen Dotrina eta Burgoskoa ere aurrean izan ditugu,40 gure helburua erdiesteko garaian Loiolakoari Larramendik egin zizkion zuzenketak eskuizkribu hauetan B-k egin dituenekin alderatzea bere garrantzia duela iruditu baitzaigu. Nolanahi ere, esan behar dugu ez ditugula orain aldaketa guztiak zehatz-mehatz aztertuko, oinarritzat hemen B-k egin dituenak soilik kontuan hartu ditugu. Ondorioz, zuzentzaileaz edo zuzentzaile bakar batetaz ala egileaz hitz egin behar dugun agerian geratuko dela uste dugu ondoko bi ataletan ere.

2.2.1. Aditza

108Adizki perifrastikoak : adizki trinkoak edo Larramendik « irregular » deitzen zituen haiek B-k egin duen aldaketarik nabarmenena da. *Ezan : Egin eta zenbait pluraletako formak ere zuzendu ditu.

109atravesacen baliz ere A : balijoaque ere B (1)

... lastocho baten valioaren gañean eguiñagatican ere, eta mundu guzziaren honrrea atravesacen baliz ere / balijoaque ere, jaquin bear dezute...

110Joan aditzean diala (9) / dijala, dijazala (6) ageri dira 3. pertsonan. Larramendiren Azkoitiko Sermoian : diazenean, diazquit. HH-n (23) : doa / dia I dijoa ; doaz / dijoaz / diaz eta diazquit, balijoa.

  • 41  tzari dagozcan [idatzi du B-k lerro artean]. Necesidadeetan [egileak berak ordeztu du :] premietan(...)

111gorpucera beguiracen duten A : [gorpu] tzari dagozcan B (2).41

112Bigarren sermoian birritan egin du B-k zuzenketa bera :

- Eguiten dela becatu mortala gorpucera beguiracen duten I [gorpu] tzari dagozcan necesidadeetan (premietan) socorritu, eta asistitu ez agatican...

- Arimara beguiracen duten I Arimari dagozcan gauzetan useguinagaticg...

113Hurrengoa ere honela zuzendu du B-k :

  • 42  Umeai demporaz estadua ez emaitea [idatzi du A-k lehenik eta ondoren estadua ezabatu]. Demboraz [A (...)

Umeai demporaz (mugonez) ez emaitea, conveni zaizten estadua I dagocan zucenbidea42

114Bigarren sermoian A-k berak ere aldaketa hau egin du :

Baña Jauna, guere becatu andi, eta neurri gabeacatican mereci ez badegu ere / ez badoquigu Aitazat berori eduquicea.

115Egon nor-nori sailean forma hauek erabiltzen ditu : dagoquijona (dagoquijo), dagocala, dagoquiguna, dagoquiozcan, dagoquien (azken forma hau birritan aldatu du : dagoquiozcari) :

... zeña bacoizari dagoquijona ematera beti iraulcen da (6) ; Birao ezeri ez dagocala eguinicoa (1) ; cergatican guri dagoquiguna da... (6) ; ... baña baita ezauzen ere det zure odol tanta bat dala asco ez nere becatuai dagoquien / dagoquiozcan ze baita Mundu guzti onetacoai dagoquien / dagoquiozcan sugar icaragarri guztiac (4) ; milla infernu dagoquiela nere becatuai (4).

116Larramendiren idatzietan hauek aurkitu ditugu : dagocan, (Andoaingo Serm., St. Tomas itz.),dagocana (AS, Sarrera gutuna), dagoquionean (Andoaingo Serm.), dagozquizunac (S. Casimiro itz.). Artean (244. or), berriz, nágoca, ágoca, zágozca, dágoca, gágozca, zágozcate, dágozca dakartza (Azentu markarik gabe HH-n 1351, baina hemen aspektu eta pertsona guztietan osatzen saiatzen da). Burgosko Dotrinan dagozcan, badagoquio, dagozquionac aurkitu ditugu. Hemen ere -ri dagozcanac ageri da (7, 8) baina Mendiburuk Loiolakoan Jaincotasunari datozauionac ; Guizatasun Santuari datozauionac idatzi ondoren Larramendik zuzendu zituen : dagozcanac.

117Larramendiren idatzietan eta HH-n ageri den dagozquio forma eskuizkribu hauetan dagoquiozca moduan emana da, goiko zerrendan ikus daitekeen gisan.

Nor sailean : dago (1..., dagoan 1,3,6 ; dagoala 1, 2, 3, 6, 8), zagoz (8, bazagoz 4, zagozela 6), dagoz (2, 6) / dagoza (1, 2) / dagozte (1) ; nengoan (9), zegoan (2, 3, 5, 6, 8, 9, bazegoan 2, 6, 8, 9), zegozala (2, zegozela -haiek-)

118Hemen ere aldaketa batzuk badira Larramendiren gramatikatik hiztegira, eta gehienak pluraleko formetan gertatzen dira : nágo (1729) / nago (1745) ; ágo / ago ; zágoz, záude /zagoz zaude ; dágo / dágo, gágoz, gáude / gagoz, gaude ; zágoze, záute / zaute, zaudete ; dágoz, dáude / dágoz, daude. (Lehen. :) néngoan / nengoan ; égoan / engoan ; cégozan, céunden I cengozan, ceunden ; cégoan / egoan cegoan ; guégozan, guéunden /guengozan, gueunden ; cégozaen, céundeten / cengozaten, ceunten, ceundeten ; cégozten, ceuden / cegozan, ceuden.

119Dakusagunez, testu hauetan iraganeko 3. perts. pluraleko forma, zegozan (-la), Larramendik hiztegian jasotzen duenarekin doa.

120Bidenabar esan dezagun aditz erroa eta atzizkia lotzen dituen bokala a dela nagusi, e dutenak ere badiren arren : dagozen (2), dagozenean (2), bazenuen (1), zaituen (9), debenac (l), zagozela (6), zegozela (2).

121jarraizen zaizte A : badarraizca B (2)

... ta Seme gaizto oei jarraizen zaizte / badarraizca Jaungoicoaren madaricacioa.

122Aditz trinko hau A-k ez du inon erabiltzen. Larramendiren idatzietan :

123Darraizcun (Corografian, 320-321) darraizcánac (Sarrera gutunean), dérraiztenac (AS).

  • 43  dedaz [ezabatu eta alboan B-k :] ditut

124dedaz A : ditut B (l)43

Birritan ageri da dedaz lehen eskuizkribuan eta bigarren agerraldia zuzendu du B-k.

dezuz : dituzu (1, 2. Dezuz formak hamar agerraldi ditu eta bakarren bat izan ezik, beste guztiak zuzenduta daude. Bi sermoi horietatik kanpo dituzu darabil). Halaber, dezuzanean : dituzunean.

  • 44  Hemen ez ditugu forma guztiak emango, ikerlan zabalago batean aztertzen ditugu.

Aldaketa adierazgarriak badira ere, hona hemen darabiltzan beste forma batzuk (sing. Corpus osoan)44 : det / dut ; badeu I du ; degu ; dezu I dozun , dezue / dozuen / dezute / dozuten ; debe / dute. (Azken hau honela aldatu da lehen eskuizkribuan : faltatu oi debe / useguin oi dute).

(plur. :) dedaz (2 aldiz, 1 sermoian) /ditut (5 aldiz) / dituztadan ; ditu ; ditugu / deguz ; dituzu / dezuz ; dituzute / dezutez ; dituzte / ditue.

125Dozu(n), dozue(n) eta dozute(n) agerraldi bakanak dituzte, dozuen birritan eta besteak behin bakarrik, guztiak lehen eta bigarren eskuizkribuetan. Halaber, objektoaren aniztasuna isladatzeko -z ere badarabilela amaieran dakusagu. Bestalde, -eu- 3. pertsonan orainaldian soilik darabil, zuen eta zuten formak erabiltzen baititu lehenaldian ; gainera, agerraldi kopurua oso urria da : badeu behin / du 100 aldiz ; debe 11 (atzizkiekin) / dute 75 (atzizkirik gabe). Beste formetan ere luque, luauean, nuque, nuauec, balu, etab. ditugu. Nagusi dira, bada, du, dute, dezu, dezue etab. formak. Nolanahi ere, esan behar da -eu-dun adizkiak gizpuzkera zahar ia osoak (Otxoa Arinek, Irazuztak, Zegamako dotrinan, Larramendik) erabiltzen dituela : deb /debe / dabe / deu, ceban / ceben (OA) ; deb debe / deub, cebean / zuen (ZD) ; du / deb, zuen / ceben (IR), deu, deue, baleue etab. (Lar. AS). Haatik, Goierriko testuetan a eta e ondoren aurkitzen diren (u)b formak (deb, deub, lab, laub...) ez dira aztertzen ditugun eskuizkribuetan ageri.

126dide A : didee B (1. desesperatu eraiten dide : burutic jausi eraguiten didee).

127Didee behin bakarrik ageri da, B-k idatzia, hain zuzen ere. Dide, berriz, hiru aldiz darabil A-k eta guztiak lehen eskuizkribuan. Lehenaldiko forma ez da ageri. Larramendik Artezn (91. or.) : didate / didee ; cidaten / cideen. Gandarari egin gutunean darabil didee forma : ala esan oi didee nacustenac.

128Eskuizkribu hauetan orainaldian beste forma hauek aurkitzen ditugu :

Dit, diote / dijote, digute, dizute, diot / dijot, diogu / dijogu, diozu / dijozu, diozute, zinion, zioten etab. (Plur. :) diozca / dijozcala (« dizkio »), diozcaten (« dizkioten »), diozanari, dioztet (« dizkiet »), diozten, dioztezu (« dizkiezu »), ziozcala, ziozcaten formen alboan -rauz- ere baditu : badirauzcazu, dirauztazun, zirauzun eta -zki-dumk ere ageri dira : dizquidan, dizquizuen, zenizquigula, zizauigula etab.

129Beraz, polimorfismoa nabaria da. Alabaina, Otxoa Arinek, Irazuztak eta Larramendik ere dio- eta dirauz- formak batera erabiltzen dituzte, -zki-dun formarik agertzen ere ez delarik : Larramendiren Azkoitiko Sermoian ciozcala baten alboan, -rauz-dunak dira pluraleko forma bakarrak. Otxoa Arinek eta Irazuztak, berriz, dirautza, cirauzcan etab. formen alboan, usu erabiltzen dituzte diozca, ciozcan etab. Otxoa Arinen Dotrinan, bestalde, die forma bakarra aurkitzen dugu nor sing. eta pluralean (« die », « dizkie »). Honek guztiak gipuzkeraz dio- formak ez zirela eta ez direla bakarrak adierazten digu.

130dezadala A : daguidala B (1).

  • 45  Larramendik Azkoitiko Sermoian aldaketa hau egiten du : Eguin diozagun Daguiogun.

emon dezadala / daguidala. Lerro pare bat beherago aldaketa bera egin du B-k : lagundu dezadala / daguidala.45

131A-k berak dezaiogula deguiogula aldaketa egin du bigarren eskuizkribuan :

  • 46  Lehenik izenareauin idatzi du.

Ala ere emendic aurrera deitu dezaiogula / deguiogula Aitaren izenaz.46

132Eguin laguntzailearen beste forma hauek aurkitzen ditugu :

ez daguiala eraman (9. eskuiz.), erreciuitu daguizten (2), ez zaguizala azeratu (8an), larga deguiola (3), jarraitu deguiogula, jarrain deguijotela (7, eraman dezala bere gurucea, tajarrain deguijotela), sepultatu zeguiela (1), esan zeguijola (9) etab.

133Otxoa Arinen dotrinan, Zegamakoan, Larramendiren Azkoitiko Sermoian, etab. ere egin laguntzailetzat aurkitzen dugu.

134=> Eguin ezazu contu A : eguizu contu B (1)

Aginteran A-k *ezan aditz laguntzailea darabil : ezazu, ezadazac, ezazuz, ezazue (birritan ezazute formaz aldatu du A-k), ezazute, ezadazu, ezaiozu. Egin adizkiaren forma bakar hau, bada, B-k idatzia da. Ezazu formak dituen beste agerraldietan aditu eta asi aditzen ondoan ageri da. Ezazute :aditu eta jaquin eta ezaiozu ere aditu aditzaz darabil (Ik. jarraian besteak).

Era berean, Esan ezadazu A : esadazu B (1).

135Hurrengo orrian ere B-k zuzenketa bera egin du. A-k ere badarabil, ordea, aditza eta forma laguntzailea elkarri itsatsita ; gainera, bost aldiz <z>z idatzi du : ezadazu (hiru agerraldi zuzendu ditu : z.=>s) ; beste zortzi agerraldietan : esadazu. Esadazute ere lau aldiz ageri da eta birritan ezadazute (Ik. grafian 2.1.1).

136Larramendiren Corografian (301) honela irakurtzen dugu : « En Azpeitia (...) y también barruan, barruna, aujaz, ausaz, eman eguidazu, esan eguidazu, por indazu, emadazu, esadazu ; aunque en Azpeitia y Tolosa se entienden bien los diversos modos de hablar ». Mendiburuk Loiolako Dotrinan ere esan zadazu (12) idatzi ondoren, esadazu jarri zuen Larramendik. Era berean, Esanitzatzu : Larramendik Esaztezu (30,31). Burgosko Dotrinan (1747) ere hala ageri dira, esadazu eta esaitzu, alegia. 25. pasartean ere esadazu ageri da dotrina honetan baina Mendiburuk Loiolakoan esazu idatzi zuen.

  • 47  ezazuz [zuzentzaileak orriaren ertzean idazten du :] itzatzu

137=> aitatu ezazuz A : itzatzu B (l)47

138Hemen ere -z pluralgilea amaieran darabil, *Edun-en formetan ikusi dugun gisan. Ezazuz formak hiru agerraldi ditu eta hirugarrena zuzendu du B-k ; itzatzu-k, berriz, bakarra, B-k idatzia, hain zuzen ere. Guztiak lehen eskuizkribuan ageri dira. Larramendik Artean : ezazu, itzatzu.

2.2.2. Beste egiturak

139=> -(a)requin A : -(e)an B (2 eskuiz.)

  • 48  andian [premiarekin batera egileak lerro artean idatzi du).

...araco Seme, icusi eta aurquiturican eren Guraso tristeac necesidade (premia) andian48 nola gaixoric dagozen demporan, edo zarturican, socorrizen ezdituenacJatecoarequin, etajanciarequin...

  • 49  [orriaren ertzean idatzi du B-kJ.

Honela aldatu du B-k : asqueneco(sic) premian, bearrean, etsi etsian, janean, edanean etajaztean.49

140Lehenik esan behar da, necesidade hitzaren ordainetan ageri den premia A-k berak idatzi duela baina B-k aldaketa bera egin du, hain zuzen, lehen eskuizkribuan (ik. beheko esaldia). Bestalde, maiz darabil A-k soziatibo-atzizkia -z instrumentalaren ordez, ondoko esaldian ageri diren zuzenketak honen lekuko direlarik :

... juramentu eguin bear danean, eguin dedila necesidadearequin edo provechuarequin, devoziarequin I devozioz, fedearequin / fedez, eta reverenciarequin I reverenciaz (1 eskuiz.).

B-k necesidadeareauin : premiarequin aldatu du.

141A-k seigarren eskuizkribuan ere honela dio -.fede bizijarequin, ta devocioarequin. Bigarren eskuizkribuan, berriz, aldaketa hau egin du izenarequin : izenaz (cf. goian dezadala sarrera).

142Mendiburuk dotrinan ere Oracio, ta humiltsunarequin idatzi zuen eta Larramendik honela aldatu : Oracioz ta bumiltasunez (41). Burgosko dotrinan ere hala ageri da. Larramendiren testuetan ondokoak aurkitu ditugu :

  • 50  Honela dio Artean (9. or.) : « En el mismo genitivo ay otros dos articulos especiales, que aunque (...)

... guztiac dirade biotz nobledunac, bónraz, leialtadéz, prestutasúnez, christáu ónen fedez beté betéac... (Andoaingo Sermoia), garaitasun osoaz (Cas.)50

143=> consequencia seguicen diranacatican A : ondoren datozenacgatic B (2)

  • 51   B-k goian, lerro artean idatzi du.

...cergatican esautu gabe ascotan eldu oi diran becatu mortal izaitera, edo ocasio gaiztoagatican, edo consequencia seguicen diranacatican I ondoren datozenacgatic51

144Hemen ere aditz trinkoa darabil B-k. Eskuizkribu hauetan forma hauek ageri dira : badator, dator, datorquiozan (datozkion).

145Beheko zuzenketan ere -agatican dugu : tristuraric ez emaiteagatican (aditz izena + -agatican). Ikus, halaber, ondoko pasarteetan (cergatican, ezquero, cerren...) :

avisuau emaiten ez diotenac, interes dollor bat ez galduceagatican (2)cergatican oec bezelaco Seme infameac (...) artu izan oi dute (2)cergatican juramentu eguite orduan ezzenuen uste izan zala ala (1)Orra zergatic Jaincoac eguin izan zuen castigu icaragarri ura Emacume zorigaiztoco argan (3)Bada orregatican beragatican, esaten dizu Jaungoicoac (...) quenduceco (2)Guzziraco nezu guertu, zuen oneraco dan ezquero (1)(Cerren 8. eta 9. eskuizkibuetan soilik ageri da :)cerren aurquicen ziran triste, (8) cerrenjan orduco bota eraguingo dijon. (9)

  • 52 emaiteagatican [parean, behean :] damu eraguiteag [idatzi du B-k, atic guk erantsia].

146=> tristuraric ez emaiteagatican A : damu eraguiteag[atic] B (2)52

... eta gueiago araco Seme eren Gurasoai demporaz (mugonez) avisuau emaiten ez diotenac, interes dollor bat ez galduceagatican, edo tristuraric ez emaiteagatican I damu eragiteag[atic].

147Eragin aditza ere badarabil A-k, gehienetan partizipioaren ondoren :

alde eraguiten (1), ze desesperatu eraiten dide (1), pagatu eraguingo ziola (2), Jaincoagandic alde eraguingo digutenac (7), Eguija au ondo confesa eraguiten dije condenatuai (8), Emen Demonioac sinistu eraguiten dijo becatariari, (8), aserratu eraiten diozten guzzien contra (1) etab.

148Damu ere maiz ageri da : nola damu degun, damu dezu, becatuen damu (askotan dio), damutu (1) etab.

149Larramendik Azkoitiko sermoian honela dio : Cein guichi hura triste icusi ta tristatzen, hura damuturic icusi ta damutzen diranac !; miñez, damuz ; bere miñac, damuac, ta doloreac ; Nolaco damu ta naigabeac ; cerez mindua, ezpada oña-cez, atsecabez, damuz ; ? ( »? amu artu » :) ta cembat damu artu cenduan aren eriotzean ? ; alde eraguiten ; eraguin daguion negar neure biotz oni etab.

150Ikus ondoko aldaketa ere :

  • 53 eleizacoa eraguiteco [B-k orriaren ertzean idatzi du].

151=> Sacramentu Santuac erreciuitu daguizten A : eleizacoa eraguiteco B (2)53

  • 54   Larramendik HH-n (120. or. :) ‘Obligar a hazer algo’, eraguin, arazo, araci.

Ala eguiten dute becatu mortala, (...) araco Seme, eren Gurasoac eriozaren pelliguruan dacustezenean, confesatu ditezen, eta Sacramentu Santuac erreciuitu daguizten I eleizacoa eraguiteco54

  • 55  R Altuna & J. Lakarra, Manuel larramendi. Euskal Testuak 47. orrian ageri den Elizarequin hutsa da (...)

152Bestalde, A-k eliza (-co, -ren...) forma darabil, eleiza-k agerraldi bakarra duelarik, B-k idatzia. Larramenik HH-n (II 2. or.) bi formak ematen ditu eta hala erabiltzen bere idatzietan. Zernahi gisaz, eleiza gehiagotan ageri da : Azkoitiko sermoian, esate baterako, 6 aldiz darabil eta guztietan eleiza dio.55Andoaingo sermoian, berriz, birritan ageri da eleiza eta eliza hiru aldiz. Loiolako artxiboan den Mendibururen Dotrinan Eliza ageri da, haatik, Burgoskoan Eleiza (20).

153=> orrez conforme / batera A : orren erara eraz B (1)

Cergatican zere aho gaizto orrez batera I orren erara eraz, (...).
A-k ere conforme ezabatu eta gainean batera idatzi du : ahogaizto orrez batera.
B-k orrez gainean orren jarri du eta alboan : erara eraz.

154Hurrengo orrian honela irakurtzen dugu : espiritu santuaren sentenciac iracasten duenez conforme eta aurrerago : Evangelio sagraduac iracasten digunez conforme, azken honetan ere conforme ezabatu eta batera-z ordeztu du A-k. Beste honetan berriz, ez da inolako aldaketarik egin : esan nai du, becatariari bere becatuen neorriez conformezco castigu andiac izzaroten diola. Haatik, bigarren sermoian honela dio (-en -z batera) :

Eta ez da ansi zuc eta zuc esatea, Justiciacg legueaz batera... ; eguingo dezu chit ondo zere Gurasoen borondateaz batera governacean ; mereci badu Jesuchristoren sentenciaz batera, errota arri bat samatic duela isasora botacea ; Chimijoac, Plinioc escribicen duenez batera, dira abere bazuec eren Umechoac maitecen dituztenac aenbeste, zeinda…

155Hirugarrenean ere -z batera darabil : Gracia au, Theologuac dijotenez batera.

156Baina : guere Jaungoicoac esaten digun bezela (2), Santu glorioso onec esaten duen bezela (2), beste aldetican izanagatican eregauzea zuc esaten dezun moduan (1) etab.

157=> emen illic guelditu nadila A : bertan il nadilla B (1)

158Bederatzigarren eskuizkribuan, berriz, honela dio A-k : neguan illic guera ez dedin. Ondoko multzoan ere -rik forma darabilela dakusagu aditzondo bilakatutako partizipioetan, gero ia erabat nagusitu zen -ta edota -a ren lekuan (jarrita, galdua egon etab.). Egon, guelditu, uzzi, eduqui eta beste bakarren baten osagarri gisa agertzen dira :

dagoz obligaturic (2), zegozela jarriric /eseriric (2), dagozte oyturic (1) ,josiric guelditu (1), eroituric uzzi (1), josiric efini (2), escribituric dauzcazan (1), apuntaturic eduqui (1), eseguiric efini (1), obligaturic guelditu (2) etab.

159Bestalde, A-k aditz nagusiaren partizipioa erabiltzen du baina baditu, aurreko guera ez dadin bezala, libra zaizala, libra nazala, lagun zadazu, etab. Aditz izena, hala ere, partizipiotik sortzen du maiz : sartucen, salducen, sortucen, artucen, quenducen (birritan dago zuzendua lehen eskuizkribuan : quencen) uzzizen (utzi-), asicen etab. baina : iracasten (1), icasten (2), irabazten (1), icusten (1, 2).

160Mendiburuk ere dotrinan bedeicatudezaten (26) idatzi ondoren, Larramendik tu ezabatzen du eta hala ageri da Burgosko dotrinan ere : bedeica... dezaten.

161Bestalde, 8. eskuizkribuan diren ofendidu eta inquietadu agerraldi bakanen ondoan, -tu marka darabil partizipioetan : ofenditu (4 aldiz), pensatu, libratu, barcatu, errezatu, amatu, izentatuco, juzgatu, luzatu, etab.

162Bertan aditzondoa, berriz, beti aposizioan ageri da :

illic an bertan guelditu zan (1); su artan bertan (1) ; ordu onetan bertan eldu zan (1) ; puntu artan bertan (3) ; eta onetan bertan dagoala (3) ; eta ona non gau artan bertan (6) etab.

163=> iñolaco modutan ere A : iñolaz ere B (1)

jaquin ezazue (ezazute) guzzioc, onelaco juramentuac cumplicera ez dezuela (dezutela) obligaciorican iñolaco modutan ere I iñolaz ere.

164Seigarren eskuizkribuan iñola ere darabil A-k. Larramendik ez dakar modutan HH- n : « De ninguna manera »,iñola ere, iñolaz ere, nihola ere, niholaz ere, iñolambere. « De ningun modo »,iñola, iñola ere, iñolaz ere, nibola, niolaz ere.

165Beste aditzondo hau ere ageri da : iñondic ere. Icusirican (...) munduco zuzenbideric inondic ere ezzuela... (6)

166=> eguinac izanagatican ere A : badira ere B (1)

167Aldaketa hau egin du A-k bigarren eskuizkribuan : mereci ez badegu ere Aitazat berori educjuicea / ez badoquigu. Hona beste adibide batzuk :

izanagatican ere zazpi urte baicen gucbiagocoac, (2)
Besteac jaquinagatican ere,
(2)
luzaro gozaceco ez baziran ere, (2
escacen zioten arren (3)

  • 56  zeinzuequin [ezabatua dago eta ez da garbi irakurtzen. Bazterrean :] ceñaquin

168=> zeinzuequinA : ceñaauinB(1)56

169Biraoa ezta beste gauzarican, baizic esatea izen bazuec, zeinzuequin / ceñaquin opa zaizcan...

170Ondoren, bigarren eskuizkribuan, zuzenketa hauek ageri dira A-ren eskutik : zeinzuec =► zeiñac.

... dagoz ohligaturic Semeac iru gauza gordecera, zeinzuec I zeiñac dirade (dira) amodio... (2)
Seme buru zenzun baguezcoac, zeinzuec / zeiñac icusirican beren Aita tristeac edo (...) ezertaraco (ere) ez dagoala I dagozala (2)

171Esaldi mota hauek hemen ez ditugu aztertuko baina izenordain honen erabilera dela eta, pluralean beti zeinzuec (-equin, -en) darabilela dakusagu :

... Uso, ta Bela, zeinzuec dira penitencia eguiten duenaren, ta urrengo eguneraco largacen dutenen simbolo, edo ezaungarriac. (9)... ezta guziago Emacumetan, zeinzuen artean izan [...]du costumbre gaizto onec... (1)
... izan ziran necio bazuec, zeinzuec edo Jaincoa tentacerren, edo cerren pensacen zuten ez zala...
(9).

172Otxoa Arinen eta Zegamako dotrinetan, esaterako, ceñ- ageri da :

regla aez campora, ceñac arquitcen diraden... (OA8)pregunta aec, ceñac digeacen eguinican... (OA)Zazpi peccatu capitalac, ceñay deitcenzatean... (ZD 66)

173Ikus zeña (-ri, -requin...) ondoko pasarteetan (sing.) :

aurquituco zuela gaixoa, zeña zegoan (9)becatuau... zeñari derizo becatu mortalezco (1)artu zuen gañibita bat, zeñarequin josi zuen (1)Dagracia, zeñarequin eguiten garan Jaincoaren adisquide (3)

174Grafiari begira, bestalde, ceñaren baten alboan, <ze-> da nagusi izenordain honen idazkeran, goiko adibideetan ere ikus daitekeen gisan :

aizearen indarrac bota zuen onzia aizarri baten aldera, ceñaren contrajo zuen onziac (3)

175Bustidurak aztertzean ikusi dugunez, Larramendik Kardaberazi eta Mendibururi ceiñ, ceiña idaztea gomendatzen die, eta ez ceñ. Orobat, Artean ere honela irakurtzen dugu (35. or.) : « El pronombre relativo, que como tal sirve, atando una oracion con otra, es ceiñd, ceiñdc (...) ».

=> jaquin bear dezute estadu arcearen gañean gauza bi guztiz diferenteac aurquicen dirala A : eta dirade baná, edo diferenteac B (2)
B-k egin duen aldaketaren ondoren, honela irakurriko genuke -.jaauin beardezute estadu arcearen gañean gauza bi aurauicen dirala eta dirade baná, edo diferenteac

176Baná azentu marka eta guzti idatzi du B-k (Ik. honetaz lehen atalean). Ondotik aldaketa hau ageri da A-ren eskutik : oe apartecoetan I banacoetan.

177Hona hemen Larramendik Mendibururen dotrinan egiten duen zuzenketa :

178Mendiburuk : « Da Jaincoa bera, Aita, Semea eta Espiritu Santua, hiru Persona banac, edo distintoac » (15)

179Larramendik : bana diranac.

180Burgoskoan ere honela irakurtzen dugu : hiru persona bana diranac. Aldaketa bera ageri da hurrengo (16) pasartean.

181B-k egin duen aldaketan, bestalde, dirade irakurtzen dugu. Mendiburuk ere dirade idazten du aurrean aipatu dugun Loiolako dotrinan (7, 16), baina -de ezabaturik dago. Burgoskoan, ostera, dirade irakurtzen dugu baina ez beti, dira ere ageri baita (41, 42).

182Honaino egindako azterketan mugaturik ere uste dugu esan daitekeela Larramendi ez dela eskuizkribu hauen egilea. Honen egiletasunaren aurkako aztamak sail guztietan kausi ditugu, baina grafian bertan ere gera gaitezke (<c>, <z>, <s>, azenturik eza, <h>ri buruzkoak etab.), lehen atalean erakutsi dugun eskua bera ahaztu gabe. Izan ere, grafiari gagozkiolarik, Larramendik teorikoki egin zuen lanaz gainera, grafi sistema aski bateratua eta hein batean berritzailea garatu zuen, bere idatziak inorenetik bereizteko adinakoa. Ez dugu hemen alor hau xehe eta zabal aztertu, baina A-ren jarrera ez dela Larramendirena esateko adina froga badela uste dugu. B-rena, aldiz, bat datorrela baiezta dezakegu (<tz>, <ts>, azentua, <h>aren erabilera etab.). Are gehiago, ene lanaren azken atal honetako hitz zerrendari aski da so arin bat egitea Larramendiren eskua non den antzemateko.

183Beste hainbat ondorio ere atera daitezke, baina gure helburu mugatuaren kariaz ez ditugu orain azalduko. Segidan aurkezten ditugun hitzen jarraipenean eta azterketa zehatzetan ere ez gara murgilduko, aurrean esan bezala, testuko agerraldiak Mendibururen eta Burgosko dotrinan direnekin erkatzeari aski dela baiteritzogu oraingo gure asmoa betetzeko. Esan beharrik ere ez dago hitz guztiak ez ditugula horietan aurkitu, batez ere edo oro har ezkerreko aldean ageri direnak. Atal honetan, bestalde, corpus osoa kontuan hartu dugu eta zifrak hitzaren sarreran izan ezik (eskuizkribuari dagokio), agerraldi kopurua adierazten du.

2.3. Lexikoa

184afectoetan A : gogoetan B (1)

185Arimaren barruco afectoetan /gogoetan.
Afecto
(6), afectoetan (1). Gogo (35),gogoa (12),gogoac (2),gogoan (4),gogoaren (2), gogoarequin (l),gogoeta (9),gogoetac (2),gogoetaz (l),gogoeten (1).

186Azken eskuizkribuan honela dio :

Orain jaquingo dezu David santuac Jaincoari eguiten zijon erregu bat : escacen zijon afecto andijaz.

187Afecto 5. eta 7. eskuizkribuetan, berriz, gogo hitzaren alboan ageri da :

bear ditu sugetatu guere afecto gogo memorija entendimentu, vorondate (...) (5) ; Jaincoaren gracijaren batean guere naija, guere inclinacijoac, guere gogoeta, ta afecto lurrerunz beguiracen dutenac (7).

188Lehen eskuizkribuan deseo hitzaren ondoan darabil :

eztago bada dudarican, deseo, edo gogo isuangoori (...) ;

  • 57  Loiolako Artxiboan den eskuizkribua eta Patxi Altunak argitaratua erabili ditugu (ik. Altuna 1967) (...)

189Larramendiren HH-n :‘Afecto, movimiento, de el corazon’, gogoa, biotziguintza. Euskara-Gaztelania hiztegian eregogoa, ‘afecto, pensamiento’ dakar.57

  • 58  Mendiburuk Loiolakoan Obra ordez, eguite idatzi zuen ; halaber, bigarren agerraldian (11. or.).

190Burgosko Dotrinan gogo hitzak 3 agerraldi ditu : Obra, tagogo (3)58; eguite, tagogo (11) ;gogo vicia, asmo indartsua (36). Azken honetan Mendiburuk Loiolakoan (...) gogo, edo proposituarequin (...) idatzi zuen baina gogo, edo ezabaturik dago.

191amenazazea A : meachatu B (2).

192Meachatu : agerraldi bakarra, egileak beti amenaza / amenazo baitio :

amenaza, amenazacen, amenazazea, amenazazen, amenazo, amenazoac, amenazocen, amenazoren, amenazotic, amenazoz ; amenazA lehen eta bigarren eskuizkribuetan darabil eta amenazO (-ac, -ren...), berriz, bederatzigarrenean.

193HH-n : ‘Amenazar’, meachatu, queinatú.

194antoxu A : guraria B (2)

... baicic eren naia, eren antoxu / guraria, eta apetitua.

195Agerraldi bakarrak. Alabaina, naiqueria hitza ere badarabil egileak ; ez, ordea, naicundea. Naiqueriac (2), naiquerien (2) :

Oen naiqueriac izan bear oi debe echeguzzico legueac (birritan 2. eskuiz.)
asi ezazu naiquerien artean,
(2. eskuiz.)
Aurcboac naiquerien artean (2. eskuiz.)

196HH-n . ‘Antojo’, guraria, zalea, guticia, naicundea.

197Burgosko Dotrinan gurari 5 aldiz ageri da : Besteac gallentzeco gurari erabagueco bat 39 (2),gurari eragabeco bat 40 (3). Mendiburuk Loiolakoan lehen agerraldian soilik dio Gurari : gurari ordena bagueco bat ; besteetan : gaitz gura ordena bagueco bat ; gaitz gura desordenatu bat. Larramendik beste aldaketa batzuren artean, gurari errebelatu bat (errebelatua) idatzi du.

198arca A : cuchá B (2).

199Lerro batzuk beherago arcan irakurtzen dugu eta ez da ordezkatu.

200Cuchá izenak agerraldi bakar hau du, azentu marka eta guzti (Ik. azentuaren atala).

201Arca, 5 aldiz ageri da 8. eta 9. eskuizkribuetan ; arcan (2. eskuiz.), arcari (8 eskuiz.) eta arcatic (9. eskuiz.) agerraldi bana dituzte.

202HH-n : ‘Arca’, (...) cuchá, uchá (...).

203atencio A : arreta B. (1)

204Lehen sermoian B-k bi aldiz egin du zuzenketa bera.

205Bigarren sermoian, ordea, egileak berak aldatu du birritan ere :

Ala atencio / arreta Jaungoicoagatican, Christaubac (Guraso zenzun gaveac), atencio / arreta guzioc.

206Hirugarren sermoian biak segidan idatzi ditu :

Adi zazute arretaz, eta atencioarequin.

207Arreta hitzak 5 agerraldi ditu eta lehenengo biak B-k idatzi ditu. A-k goiko bi erabilera horietatik at cuidadu hitzaren ordainetan eman du bigarren eskuizkribuan. Cuidadu, halere, ardura-z ere ordeztu du.

208Atencijo forma ere badarabil ordeztu gabe 8. eta 9. eskuizkribuetan (atencijoan, atencijoz):

Guztija ocupaturic bizi izan zera gorputz orren atencijoan ? (8).
Adi zazu ta atencijoz repara zazu ; contuz ta atencijoz
(8)
Aplica zazu atencijo orijen bide ta diligencietara
(9).

209HH-n : ‘Atencion’, árreta, oarra, oarcuna, oarrera.

‘Cuidado’, ardurá, ajolá, artá, antsia. (Ik. behean casurican : ajola)

210vanidadez A : andiustez B (2)

211Laugarren sermoian egileak berak testuan txertatu du :

...eta icusico degu, an sobervioac (eta andiustez betericoac) dirala...

212Ez da beste agerraldirik.

213Burgosko Dotrinan ere andiusteen irakurtzen dugu : Aren andiusteen ta arrotasunen ajolezteaz... (41), baina Mendiburuk Loiolakoan ere hala idatzi zuen. OEH-n esaten denez, lehenengo aldiz Larramendirengan aurkitzen da :

214handiuste. (AN-erro, B ap. A (andi-uste ; Añ). « Empleado solo por autores meridionales ; se documenta por primera vez en textos de Larramendi, quien, sin embargo, no lo incluye en su diccionario. Soberbia ; vanidad ».

215HH-n : ‘Vanidad, soverbia’ audiá, vanidadea.

‘Sobervia, es voz Bascongada (...)’. ‘Sobervio’, soberbioso, soberbioa, soberbiatsua, goitia, urgullutsua, antustetia, antusteduna.

216Euskara-Gaztelania hiztegian goitustea soilik aurkitu dugu : goitustea, ‘altaneria, soberbia, presuncion’.

217baster A : zoco B (2)

... baita nai duten baster /zoco eta ezcutuetan bacarric...Agerraldi bakarrak.
HH-n : ‘Rincon’, zocoa, chocoa, bazterra.

218violencia, eta fuerza gabe A : borchaz B (2)

219... cergatican ori bear dute esan, iñoren violencia, eta fuerza gabe / borchaz.

220Agerraldi bakarra du borcha hitzak. Esaldi honen aurretik ere badarabil egileak violencia eta ez da zuzendu : .. .eta modu gaiztoequin eta violencia eta engañu oec.

221Beste behin ageri da bederatzigarren eskuizkribuan. Ondoko htiza, fuerza, beste lau aldiz ageri da baina beti eguin aditzaz : cergatican fuerza eguin ziozten Religioan sartuceco (2) ; ta fuerza eguin bere genijoari (5).

222HH-n : ‘Violencia’, borchá, erchá, erchacuntza, aueisua. ‘Violentamente’ borchaz, queisuaz. ‘Fuerza’, berriz, ‘es voz Bascongada. Viene de el antiguo forza (...)’ dio.

223Borcha ez da Burgosko Dotrinan ageri.

224demporaz A : mugonez B (2)

... eta gueiago araco Seme eren Gurasoai demporaz / mugonez avisuau emaiten ez diotenac.

225B-k egin duen aldaketa honen ondotik, eskuizkribu berean A-k ere demporaz hitzaren gainean mugonez idatzi du : Umeai demporaz / mugonez ez emaitea...

226Hitz honek, mugonez, bi agerraldi hauek besterik ez ditu.

227HH-n : ‘A buen tiempo’, mugonez. A mal tiempo’, mugaitzez. ‘A tiempo’, sin tiempo, fuera de tiempo’, mugonez, mugaitzez, mugonean, mugaitzean, eraz, erazaque.

228A buena hora, a mala hora viene, mugonean, mugonez dator, mugaitzean, mugaitzez dator, ordu gaistoan, donguean, dator.

229Euskara-Gaztelania hiztegian : Mugoan, ‘ocasion oportuna, buena’. Mugonez, ‘a tiempo, temprano’. Mugon da oraindic, ‘todavia hai tiempo, es temprano’.

230Hitz hau ez dut Larramendiren idatzietan aurkitu, ez eta Burgosko Dotrinan ere. Kardaberazek badarabil : Echecogauzac Testamentua mugonez eguiñaz (S.I.Ejer. III 228) ; ta aurrera auzocoac aparte bialdu mugonez, edo eraman (S.I.Ejer. III 362) ; gabaz mugonez bere aurchoac oiera zucendu, (S.I.Ejer. III 376). Otxoa Arinek, berriz, muga onean dio.

  • 59 desesperatu [bakarrik dago ezabatua. B-k orriaren ertzean idatzi du].

231desesperatu eraiten dide A : burutic jausi eraguiten didee B (1)59

... aen gaiztoac, eta (orren) errebesatuac, ze desesperatu eraiten dide / burutic jausi eraguiten didee. (Ik. dide : didee aditzaren atalean)

232Desesperacioac (4 eskuiz.) eta desesperacijoco (9 eskuiz.) formak ere erabiltzen ditu.

233IPHH-n : ‘Perder el juicio, salir de juicio’, burutic jauci.

234Euskara-Gaztelania hiztegian ere Jauci, ‘caer, trastornar-se’ eta Jautsi, ‘bajar, descender’. HH-n : ‘Caer’, erori, jauci, jautsi.

235Burgosko dotrinan ez da esamolde hau ageri baina bai jauzten : pecatu eriozcoan jauzten dan gucian... (36). Mendiburuk Loiolakoan, ordea, erortzen idatzi zuen.

236A-k jausi ere badarabil hiru aldiz eta jausiaz, jausico eta jausten behin. Lehen eskuizkribuan eroitu- z ordezkatu du bi aldiz. Biak elkarturik ere idatzi ditu -.jausi, edo eroitu ; eroituaz, edo jausiaz. Ohartu-ren sinonimotzat ere erabiltzen du. Esan behar da, hala ere, erori jausi baino gehiagotan ageri dela eta eroicen-ek erorcen ek baino lau agerraldi gehiago dituela. (Ikus eraguin, bestalde, morfologiako tristuraric ez emaiteagatican : damu eraguiteag[atic] sarreran).

237eldutasun A : centzunez B (1)

Juramentu eguiten dezunean eguin dezazula eguiaz, justiciaz, eldutasun... / centzunez,...

238Ondotik :

eldutasunarequin, eta juicioarequin A : centzunaz moduz B (1)

239A-k ez du centzuna hitza erabiltzen eta eldutasun-ek bi agerraldi horiek ditu.

240HH-n : ‘Sentido, potencia de percibir’, bidadia, centzua, centzuna. Burgosko dotrinan Goputzaren centzuac, edo bidadiac (42) ageri da. Mendiburuk Loiolakoan, berriz, Gorputzeco sentiduac jarri zuen.

241HH-n : ‘Juicio, facultad intelectual’, centzua, juicioa, ecadoya.

242Euskara-Gaztelania hiztegian : Centzua, ‘cordura, seso, prudencia’.

243emparaduen A : besteen B (2)

... edo onducerren Semecho ura haciendan, izanagatican ere legueaz contra, eta emparaduen / besteen caltean.

244Larramendik HH-n emparagua dio : ‘Residuo, sobra’, condoa, condarra, emparagua, ondaquina, erresa, ondarra, cutsua.

245OEH-n : enparau (V-gip ; Mg PabVoc, Añ, Dv (V), H, A),enparadu (A, que cita a Añ), enpairu (V-ger), enpaidu, enpadu, enparagu (Lar, H). « Documentado desde el s. XIX en autores vizcainos, en el XX tbn. se encuentra en algunos textos guipuzcoanos. La forma mas general es enparau (...) ; hay enparadu en Añibarro, Astarloa, Arrese Beitia (AmaE 46) y Otxolua (35) (…) ».

246Enparau, enparadu (Añ),enparagu (Lar, Añ), enpaidu (Pl.). Hemen ez da, ordea, ‘Restos, reliquias ; sobras’ edo ‘residuo’ adieran ageri. « Refiriéndose a personas, el prójimo (...) »,berriz, V-gip. hizkeran kokatzen da.

247Larramendiren Euskara-Gaztelania hiztegiak ez dakar eta Burgosko Dotrinan ere ez da ageri.

248erremedio emon A : bide, zucenbide artu B (1),

  • 60 emongo [gainean zuzentzen da :] emonen [Lerro batzuk beherago zuzenketa beraageri da : esango / esa (...)

... ze erremedio emongo (emonen)60 digu.

249Orriaren ertzean B-k : cer bide, cerzucenbide artuco degu.

...ze medio, ze diligencia eguin izan dezu ?

250Alboan B-k : eta cer zucembide jarri du.

251Lehenengo eskuizkribu honetan beste bi aldiz egin du B-k aldaketa bera erremedioric / bideric. (Ikus estadua sarrera ere). Bestalde, <r> dela eta, ez dugu Otxoa Arinen eta Irazuztaren dotrinetan aurkitzen dugun remedio formarik, beti erremedioa (5 aldiz), erremedioaraco (1), erremedioaren (1), erremediorican (2) idazten du (ik. erreparatu ere).

252Bigarren eskuizkribuan egileak berak aldatu du honela :

253medio (efini) : sucenbide (artu),

  • 61   Egileak orriaren ertzean egin duen zuzenketa honetan ere lehenik dezuz idatzi du.

254Efinten dezuz medioren bazuec Jaungoicoaren bildur santua, zere Familiaren biozetan sartuceco ? / Artucen dituzu61 sucenbideren bazuec orretaraco ?

255Beste hiru agerraldi ditu zucenbide hitzak eta guztiak egileak berak idatzi ditu testu barruan. Hirugarren eskuizkribuan ere, bigarrenean bezala, <s>z irakurtzer dugu (ik. honetaz grafia atalean) :

onetaraco sacramentu altaraco orretan Munduaren azqueneraño guelditu izan zizaizcon : onetaraco milla modutara sucenbideac ematen diazcu.

256Beste bi agerraldiak 6. eta 9. sermoietan aurkitzen ditugu :

... cergatican asco ta asco joan oi dira confesalecura, ez eren becatuai confesacera, (baicic) beren conciencia consultacera, ta zucenbideren bat escacera (6) ; Ez dago, ta ez da izan (becatu mortala eguin duenaren) salvacioraco beste zucenbideric (9).

257HH-n : ‘Medio, corte, traza’, bidea, gozartea, zucembidea.

‘Dar algun corte’, bideren bat artu.Tomar estado’, zucembidea, bicibidea, bicimodua artu.

258Burgosko Dotrinan ere erremedio ageri da (28) : Cer oscai, edo erremedio. Loiolakoan ez da oscai ageri, geroztik erantsia da. OEH-n ere : oskai (Lar, Añ. H). ‘Documentado en CatBurg y en textos meridionales de los ss. XIX y XX’.

259erreparatu A : oartu B (1).

260Lerro batzuk beherago ere birritan aldaketa bera egin du B-k. Bestalde, A-k ez du inon reparatu esaten (Otxoa Arinek : reparatu bage 148), errepacen (1), erreparaceco (1), erreparacen (1), erreparua (2) baizik. Oartu A-k ez darabil, hiru agerraldiak B-k idatzi ditu.

261HH-n : ‘Reparar, observar’, oartu, arretatu, arreta eman.

262OEH- n : (V-gip.), errepatu (AN-larr), errapatu (G-nav), errepau (V-gip.). ‘Observar, percatarse, (...). Documentado en autores meridionales’.

263esaqueriequin A : erausiacgatic B (1)

  • 62 ditu [azken irakurketa. Gainean zuzentzen da eta lehen idazketa ez da garbia]
  • 63  culpac… min ]-c eta -n ezabatuta daude :] culpa ... mi. [Ik. min : mi bustidura atalean].
  • 64  lotsagabe [azken irakuketa. Lehenik :] losagabe [Sermoiaren amaieran « lotsa- » idazten du].

Besteen culpa, eta gaiztoqueriac pagatu bear ditu62 Jesucbristoc zere mz63lotsagabe64 orren esaqueriequin / erausiacgatic

264Agerraldi bakarrak.

265HH-n : ‘Habladuria’, erausia, hitzontziqueria, berritsuqueria.

266escogiceco A : autatzeco B (2).

... arceco eta escogiceco I autatzeco escua, eta libertadea.

267Agerraldi bakarra du autatu hitzak, B-k idatzia, hain zuzen. Egileak, berriz, escogitu darabil (escogicen, escogituac). Lehenengo eskuizkribuan ere ageri da baina B-k ez du zuzendu : ... nere Aita S.n Ign. gloriosoaren Seme escogituac. Beste agerraldiak 9. eskuizkribuan dira.

268HH-n : ‘Escoger’, autetsi, autatu, iracurri, bereistu.

269escusa A : aitzaquia B (1).

270Hamar aldiz darabil escusa egileak : zazpi lehenengoan eta besteak 2., 6. eta 8. eskuizkribuetan. B-k lehenengo bi agerraldiak zuzendu ditu. Aitzaquia hitzak ez du beste agerraldirik.

271HH-n : ‘Escusa’, aitzaquia, achaquia, escusa.

272estadu A : egoitza B (1)

... becatu mortalezco estadu I egoitza negargarrizcoan.

273B-k hurrengo bi agerraldiak ere zuzendu ditu. Lehenengo sermoi honetan, ondotik beste bi aldiz darabil hitz hau testuinguru berean eta ez da ordezkatu :

... ediujui izan du urte ascoan becatu mortalezco estaduan.

2742., 8. eta 9. sermoietan ere honela irakurtzen dugu :

... aurquicen dirade oec guzzioc becatu mortalezco estaduan (2) ;
... estadu negargarrijan aurquicen bazera ere
(8) ;
... zein estadu miserablean egon izan dan (8)
Baña ô becatuaren estadu negargarrizcoa (8) ;
Noiz artean iraungo dezu estadu negargarrizco ?
(9).

275HH- n : ‘Estado’, egoitza, heiña.

276estadua A : bicimodua B (2)

Bigarren ez dute obedituceco obligaciorican estaduaren gañeco puntuan.
B-k edo bicimodua jarri du.

277Honen ondotik, beste behin ageri da aldaketa bera baina oraingoan egileak berak egin du honela : estadua / bizimodua arceco eta escogiceco ( : B autatzeco) escua.

278Beste bi aldiz ageri da bizirnodua hitza, biak hirugarren eskuizkribuan :

  • 65  bizimodura [idatzi du lehenik. -ra ezabatu du :] bizimodu

lengo bizimodu becatuzcora65Nai dezute aurrera eraman bizimodu argal becatuzco ori ?

279Ohar bedi A-k <z>z idazten duela hitz hau.

280HH-n : ‘Estado, condicion, modo de vivir’, bicibidea, bicimodua.

281estadua A : zucenbidea B (2)

  • 66  Vmeai demporaz estadua ez emaitea [idatzi zuen lehenik egileak. B-k orriaren ertzean idatzi du. Le (...)

282... Umeai demporaz ez emaitea, conveni zaizten estadua I dagocan zucenbidea.66 Estadu hitza maiz darabil egileak. (Ikus erremedio sarrera).

283genio A : etorquia B (1, 2).

284Lehen eta bigarren eskuizkribuetan honela zuzendu du B-k :

ezin erremediatu nezaque, ezin det nere genioreauin / etorauiareauin gueiago ; Da becatua, Umeac esconcen dituztenean, bacarric beguiracea baziendara, edo dotera, eta ez Escongueiaren Arimara, eta geniora / etorquira.

285Egileak berak ere etorqui badarabil, natural hitzaren ordainetan nahiz genio hitzaren alboan 2., 3. eta 6. eskuizkribuetan :

Aita Cergatican diran natural / etorqui gaiztocoac (2). ..eguiten dute guchienean (ere) becatu veniala aracogenio ta etorqui curiosoa (6).
Lendabicico (graciarm) excelencia, eta etorqui zerucoa da arimatic ondacea becatu eriozcoa
(3)

286HH- n :. ‘Genio’, manua, ancia, ancea, etorquia.

‘Natural, substantivo, genio, indole, manua, ancia, ecarraya.

287ingratitudez A : esquergabez B (2)

... eta ingratitudez I esquergabez beterico Seme...

288B-k idatzi duen esquergabez hitzak agerraldi bakarra du, egileak beti erdal ordaina baitarabil. Bigarren sermoi honetako agerraldi hau izan ezik, beste guztiak 8. eta 9. eskuizkribuetan ageri dira : ingratitudera, ingratitudez, ingratoa.

289HH-n : ‘Ingratitud’,esquerguea, esquerbeltza, esquerbaguea, esquerbaguetasuna.

‘Ingrato’, esquerguea, esquerbaguea.

290iza eguiten dizutelaco A : ciricatzen zaituztelaco B (1)

291... eta besteac iza eguiten dizutelaco...

292B-k eguiten dizutelaco ezabatu eta orriaren ertzean ta ciricatzen zaituztelaco idatzi du.

293Ciricatzen : agerraldi bakarra.

294HH-n : ‘Estimular’, ciacatu, ciricatu.

295‘Provocar, incitar, estimular’, ahaicatu, ataicatu.

296justoaren A : edo bide danaren B (1)

... juramentuac izan bear duela gauza justoaren gañean.

297B-k orriaren ertzean edo bide danaren jarri du.

298Beheko aldaketan ere legadu-ren ordainetan ez du hitz bakar bat hautatu : manda edo aguindu. Mendibururen dotrinan ere antzeko aldaketak edo eransketak egin ditu Larramendik. Mendib. Justicia : Lar. Edo ecadoya (42) ; Mendib. Sendagalla : Lar. Fortaleza edo (42) ; Mendb. Goguiroa : Lar. Templanza edo (42).

299HH- n: ‘Justo, justa, conforme a justicia’, bidezcoa, bidedana, ecadoyarra.

  • 67  Cf. Mitxelena 1977 : 177, 194 : ajola, majadera, ojua, tajua etab. /x/.

300casurican batere eguin A : ajola B (2)67

... eren gurasoai ezauera ucacen diotenac, casurican batere eguin I ajola gabe ez eren Gurasoaizor dioten amodio, eta errespetoaren...

301Agerraldi bakarra du ajola hitzak (Ik. goiko atencio : arreta). Larramendik bere idatzietan ere badarabil eta birritan, gainera, ardura hitzaren alboan Azkoitiko Sermoian :

Ez nuque nai iñor ajola ta ardura bague onetan erori litequean

... asco ta asco dira emen ajola ta ardura bagueac,

302Goiko atencio sarreran esan dugunez, A-k cuidadu hitza arretaz ez ezik arduraz ere ordeztu du.

303Burgosko dotrinan ajolacabez (33) eta ajolezteaz (41) formak ageri dira.

304contentuz A : pozic B (1)

Eta orrequin contentuz / pozic guelditu izan zarade.

305Contentacen (1), contentaturican (1) eta contenturic (2) formak ere erabiltzen ditu. Zernahi gisaz, pozic ere badarabil 4 aldiz : birritan bigarren eskuizkibuan eta agerraldi bana 7. eta 8.etan. Pozaren pozez ere esaten du 8. eskuizkribuan.

306HH-n : ‘Contento’, gozo, contentamiento, vease alegria, naiquida.

307‘Alegremente’, alegueraro, pozic.

308costumbre A : oitura B (1)

309Orri berean B-k bost aldiz aldatu du. Orotara, hamar, aurreko sarrerakoa ez ezik beste honako forma hauek ere aldatu ditu : costumbreric : oituraric ; costumbre det : oitua nago ; costumbrean : oituran.

310Costumbre hitza usu darabil A-k, 43 aldiz. Costumbrea : birritan eta behin costumbreac, costumbrean, costumbreetan, costumbreric eta costumbrerican. « Ohitura » ere erabiltzen du, baina erdarazko ordainak dituen agerraldien alboan gutxi, 12 aldiz bakarrik. Beti <y>z idazten du (oytu, oytuac, oytura, oyturic. Ik. goian <y> grafiari buruzkoak) : lehenengo bi eskuizkibuetan hiru aldiz costumbre hitzaren gainean eta testu barruan zortzi bider ageri da 3. 8. eta 9. eskuizkribuetan. Ondoko aldaketa ere A-k egin du : acostumbraturicg : oyturic

311Larramendik HH-n nahiz bestelako idatzietan <i>z idazten du :

312‘Costumbre’, esta voz, y la Francesa coutume, viene de el Bascuence costuma, que significa lo mismo, bezoa, oitura, oicuna, astura, costuma, costumbrea, plegua.

313‘Acostumbrado’, oitua, acid, usatua.

314Burgosko Dotrinan oitu soilik ageri da (oitu 3, oitutzea 28).

315legadu A . manda edo aguindu B (2)

316Oi dira beste Seme, eta Senideren bazuec, testamentuan legaduren I bazuequin berencia gucbitu ez dezaquien bildurrez,

  • 68  Aguinderen [idatzi du baina hutsa izaki guk zuzendu dugu :] aguinduren

317B-k orriaren ertzean : manda edo aguinduren.68

318Manda hitzak agerraldi bakar hau du.

319HH- n : ‘Manda, legado’ : aguindua, doailla.

320mortala A : eriozcoa B (2)

321... eguiten dute becatu mortala I eriozcoa, lendabicico araco...

  • 69   Azken eskuizkribuetan <tz>z : eriolzco, eriolzcoa... (cf. 4).

322Hirugarren, laugarren eta seigarren eskuizkribuetan egileak berak darabil hitz hau, eriozcoa,69testuinguru berean, behin eriozco becatua ere esaten duelarik. Nolanahi ere, mortala hitzak agerraldi gehiago ditu.

  • 70   Grafia dela eta, eriozcoa (35) ere aurkitu dugu.

323Burgosko Dotrinan eriotzcod70 ageri da (36), baina Mendiburuk Loiolakoan mortala, edo heriozcoa idatzi zuen eta ondotik mortala ezabatu Larramendik. Beste pasarte batean ere Mendiburuk « Noiz dira mortalac ? » (39) idatzi ondoren, Larramendik ezabatu eta heriotzcoac ipini zuen. Orobat, « pecatu mortala » (36) : Lar. heriozcoa.

324HH-n honela idatzi zuen : eriozcoa, eriotsua (‘Mortal, que causa muerte’).

325murmuracen A : gaizauiesaca B (1)

326... eguiten badezu juramentu murmuracen dezun gauzaren gañean. .

327B-k murmuracen dezun gauzaren gañean ezabatu eta gaizquiesaca zaudenean jarri du.

328A-k gaizqui esaaueta darabil :

329... murmuracio, ta gaizqui esaqueta dan bezela... (6)

330... eta juramentu guilleac, eta gaizqui esaqueta guilleac (4)

331HH-n : ‘Murmuracion’, gaizquiesaca, belchitea, murmuratzea, alamena, juzcua.

332‘Murmurar contra algunci’, gaizyui esan, belcbitu, murmuratu, alamendu, jainguin.

333necesidadearequin A : premiaz B (1, 2)

334Agerraldi kopurua parekoa da : 18 aldiz ageri da necesidade hitza eta bat gutxiago premia (premiña, premija).

335Lehen eskuizkribuan necesidade hiru aldiz irakurtzen dugu eta hirurak B-k aldatu ditu : premiaz birñtan eta behin premiarequin. Bigarrenean, 9 agerraldi ditu premia hitzak eta bakarra da B-k erantsia (premian); beste guztiak egileak berak idatzi ditu, hauetatik zazpi necesidade (necesidadean, necesidadeetan) hitzaren ordainetan eta bestea alboan erantsia (premiazcoac ez diraneari).

336Premiña eta premija formak ere ageri dira 3., 4. eta 6. eskuizkribuetan. Guztiak egileak berak idatzi ditu testu barruan. Hala ere, hiru aldiz dakusagu necesidade hitzaren alboan :

necesidade, eta premiña guztizco (4.ean) ; necesarijoa, ta premiñazcoa (birritan 6.ean).

337Necesidade (necesidadea, necesidaderic) hitza ordezkatu gabe, berriz, sei aldiz ageri da zortzigarren eskuizkribuan.

338Burgosko Dotrinan premia (29,premiaric 28) irakurtzen dugu, eta ez necesidade.

339negargarrizcoan A : icaragarrian B (1)

... becatu mortalezco estadu (egoitza) negargarrizcoan / icaragarrian. (Ikus estadu sarrera)

340Negargarrizco, beste hamahiru aldiz darabil : negargarrizcoa, negargarrizcoan, negargarrizcoau, negargarrizcoen, negargarrizcoren, negargarrizcotic. Hemen adibide batzuk :

... eta Aurrac onegatican izqueta negargarrizcoa icasi zuen. (2)Baña ô becatuaren estadu negargarrizcoa ! (8)
... beguira becatuan ez erorceaz, guztiez gañetico zori gaizto negargarrizcoren bat

guertatu ez daquizuten (3)

lcaragarri eta icaragarrizco ere badarabil : Ô guertace zori gaiztocoa, eta guztiz icaragarria ! (6. eskuiz.)

341negocio A : beargai B (1)

342Beargai hitza usu darabil A-k eta oficio hitzaren alboan ere ematen du :

... gorpuzean arimeac eguiten dituan oficio, eta beargaijac. (3)
... eta beste beargai piedadezcoetan... (3)
... zein besteric guere oytura, eta guere beargaijac. (3)

343Gauzac hitzaren ordainetan ere badarabil hirugarren eskuizkribuan. Beste hiru aldiz, accio, ta beargai dio. Beargai eta bearguiñ ez ezik, bearguinza ere erabiltzen du lau aldiz (bearguincetan, bearguinza, bearguinzaren, bearguinzaz). Bigarren eskuizkribuan industriaz : bearguinzaz aldatu du :

eta eren industriaz / bearguinzaz, eta abilidadez oguia irabazten dutenac.

344Negocio, berriz, beste bi aldiz darabil :

... bicicen dirala negocio onetan (2)

... munduco negocio, ta atseguinetara entregaturic (8)

345HH- n :Negocio’, en general, bearquia, beargaya, eguitecoa, aboria, eguimbidea. Bere idazlanetan ere maiz erabiltzen du (AS, Cor. etab).

346Azkuek horren aldaera den beargei dakar.

347DRAEk ‘oficio’ eta ‘labor, asunto, negocio’ itzultzen du bietan Larramendiren hiztegian oinarriturik eta Kardaberaz, Arrue, Mendiburu eta Gerrikoren adibideak eransten ditu.

348Muniberen El Borracbo Burladon (1764) ere ageri da (15) baina eskuizkribu hauetan diren agerraldiak lehenagokoak ditugu.

349pachorra A : guibel B.

350Hiru aldiz ageri da pachorra eta guztiak lehen eskuizkribuan. B-k lehen agerraldia soilik zuzendu du. Guibel hitzak ez du beste agerraldirik.

351HH-n : Pachorra, es voz Bascongada, y se compone de batzi, y de orra, y significa libre, y libertad de inquietudes, batzia ininquetud, y orra libre : y de bachorra se dixo pachorra por la mutacion frequente de la b, en p. ‘Es de valiente pachorra’, guibel andicoa da, pachorra ederrecoa.

  • 71  B-k bazterrean eyaca idatzi du.

352porfiaca A : (l)eyaca B (1)71

353Lehen eskuizkribu honetan A-k beste behin darabil porfia :

...guerra eta porfia oriec eztirala becatu astunac,...

354Ez du beste agerraldirik. Leyaca ere ez da beste inon ageri.

355HH- n : Porfia, viene del Bascuence burfidia, que significa lo mismo, y viene de buru fidia, demasiada confianza de si mismo, 6 en su cabeza, y es de donde vienen las porfias. Burfidia, porfia, setá, leya, sepá, hisia. ‘Porfiar’, burfidiatu, porfiatu, leyatu.

356prometicen A : aguintzen B (1)

357Lehen eskuizkribuan hiru aldiz aldatu du B-k : birritan forma hau bera eta beste behin prometiceagatican ezabatu eta lerro artean aguintzea idatzi du. Nolanahi ere, « agintzeagatik » irakurri behar da.

358Aguindu ere erabiltzen du A-k (aguindua, aguincen, aguinduagatican, aguinduan, aguinduaren, aguinduic, aguinduricoac) baina gehienetan ‘ordenar, mandar’ (Larramendik dakarren moduan) adieran :

eztet eguingo Aitac aguincen didana (1)
aguindu zion Medicuac confesa cedila(3)
Ugazabac aguincen dizutenean, (2)

359HH-n, ‘Prometer’, aguindu, promestu, luscandu, loscaindu.

360Burgosko Dotrinan ere ageri da aguindu, baina Mendiburuk Loiolakoan lehenik esaueiñiric (10) idatzi zuen eta Larramendik ezabatu eta aguindua-z ordezkatu.

361respetoa A : beguirunea B.

362Lau aldiz darabil respetoa : guztiak lehenenego bi eskuizkribuetan. Bigarren eskuizkribuko lehen agerraldia zuzendu du B-k. Errespetoa (errespetoaren) ere birritan darabil eta biak ere lehen bi eskuizkribuetan. (Ik. erreparatu sarrera).

363Lammendik errespetoa ere badakar HH-n : ‘Respeto’, errespetoa, beguirunea, beacurta.

364sucedicen A : guertatzen B (1)

365Suceditu (sucedicen) lau aldiz erabiltzen du lehen eskuizkribuan. Ez da beste inon ageri. B-k lehen agerraldia bakarrik zuzendu du.

366Guertatu ere badarabil A-k (guertacen, guertatce, guertatucd) hirugarren eta laugarren eskuizkribuetan baina agerraldi gehienak azken eskuizkribuetan dira.

367sustrai- A : cutsu- B (1)

... ez oi zaizu faltatu (...), ezeta intencioaren sustrairem bat ere

368B-k sustrairem ezabatu eta cutsuren jarri du. Ez da beste agerraldirik.

369Burgosko Dotrinan ere « arrasto » (38) adieran ageri da, baina Mendiburuk Loiolakoan siñaleac idatzi zuen eta Larramendik ezabatu eta cutsuac ipini.

  • 72 OEH-n : mukerkeria : (H (+ -kh-). 1. Dureté de manières, de langage. [...] Maussaderie, air, mine s (...)

370Egileak berak ere egin ditu hainbat aldaketa (intimacen : zemacen ; Islan : ugaldean ; pesadunbreaquin : asacabaz ; temachoac : muquerqueriachoac72 ; guardia : zaindunac etab.) eta goian zerrendatu ditugunen artean esan behar da gogo, arreta, pozic, oytura, zucenbide / sucenbide, bizimodu, etorqui, eriozcoa, premia, beargai eta guertatu ere erabiltzen dituela, baina ez dira aurkeztu ditugun sarreren erdira ere iristen. Areago, honen guztiaren ondoren, andiuste hitza lehendabizikoz Larramendik erabili zuela jakiteak frogarik bortitzenetakoa genuke bere egiletasunaren aurka. Beste hainbat sarrerek ere, ohartzeko aukera eskaini dugunez, Hiztegi Hirukoitzaren argazkia dirudite : amenazar (amenazatu)-meachatu ; antojo (antoxu)-guraria ; arca-cucha ; reparar (erreparatu)-oartu ; escoger (escogitu)-autatu ; escusa-aitzaquia ; estado (estadu)-egoitza ; ingratitudesquerbaguea ; justo-bidedana ; legado(legadu)-aguindua ; murmurar (murmuratu)-gaizqui esan ; pachorra-guibel ; porfiar-leyatu ; prometer (prometitu)-aguindu ; respeto(respetoa, errespetoa)-beguirunea ; vanidad-andiuste ; violencia-borcha.

3. Azken hitzak

371Atal bakoitzean Larramendiren egiletasunaren aurka aurkitu ditugun frogak batzean, ez baitugu uste bakoitzak bere aldetik hori erabakitzen duenik, izenburura jo behar dugu eta berretsi eskuizkribu hauek Larramendi ez den XVIII. mendeko autore ezezagun batek idatzi zituela. Ez da dena ukatzea, ordea, baieztatzeko moduan baikaude B letraz izendatu dugun zuzentzailea Larramendi bera dela, oraingo honetan ere maisu lanak egiten ez ezik bere maisutza agerian utziz. Lehenengo ataletan frogatuta geratu dela uste dugu, eskua bera ahaztu gabe, baina azkenengoan are argiago lehenengo aldiz Larramendik erabili zuen andiuste hitza, OEH-n biltzen denez, eskuizkribu hauetan B-k idatzi duelako, hain zuzen ere, eta ez testuaren egileak. Zernahi gisaz, A-k erabili balu ere ez luke gure ondorioa lurreratuko bestela ere aski froga baditugulako, baina eskuizkribu hauek ezezagunak izaki eta Larramendiren hiztegia argitaratu baino lehenagokoak direla kontuan hartuz, hitz honen agerraldia aurreratu beharrean aurkituko ginateke. Ez da horrela, ordea, eta ausartuko ginateke esatera, gainera, agian Larramendik hemen erabili zuela hitz hau lehenengo aldiz. Nolanahi ere den, Larramendiren lekukotasun honek eskuizkribu hauek XVIII. mendekoak direla ere frogatzen dute.

372Gutun-azalean Larramendiren izena agertzeak, bada, izan du bere emaitza eta bazuen bere lotura baina argi geratu da, bestalde, izenpetu eta datatu gabeko eskuizkribuetan zuhurtziaz eta tentuz ibiltzea komeni dela. Hala biz.

Orrialdearen goiko aldean

Bibliografia

— Altuna, P., 1967, « Larramendi'ren iztegi berria »,Euskera 2. aldia XII, 139-300.

— Altuna, P., 1982, Mendibururen idazlan argitaragabeak. Edizio kritikoa, 2 lib., « Euskararen Lekukoak » Saila, Euskaltzaindia, Bilbo.

— Altuna, P., 1984, « La auténtica biblioteca de Larramendi »,Muga 228, 66-81.

— Altuna, P., 1992, « Ochoa de Arin-en Doctrina Christiana-ren (1713) hizkeraren laburpena »,Euskera 37. liburukia (2. aldia), 573-589.

— Altuna, P. & Lakarra, J.A. (arg.), 1990, Manuel Larramendi. Euskal Testuak, Andoain.

— Altzibar, X., 1991, « Kardaberazen bizkaierazko dotrina : 1783ko edizioa »,in Lakarra & Ruiz Arzalluz, I., (arg.), 259-276.

— Altzibar, X., 1992, « Larramendi eta literatur-gipuzkera »,in Lakarra (arg.) 1992a, 325-360.

— Arzadun, Martin de, 1731, Doctrina Christianeen Explicacinoa, Vitoria,

— Arzadun, Martin de, 1758, Doctrina Christianeen Explicacinoa, Iruñea.

— Irazuzta, Juan de, 1739, Doctrina Christiana, Iruñea.

— Kardaberaz, A., 1760, Christavaren bicitza, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1973, 49-149.

— Kardaberaz, A., 1761, Eusqueraren berri onac, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1973, 154-170.

— Kardaberaz, A., Egercicioac (I, II, III, IV), La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1973,171-395.

— Kardaberaz, A., Dotrina Cristiana edo Cristiñau Dotrinea, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1973, 397-455.

— Kardaberaz, A., Christauaren Doctrina, Aita Astetec erdaraz, eta guero Aita Agustin Cardaberacec euscaraz arguitara emana (Donostia), La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1973, 458-478.

— Kardaberaz, A., 1764, Jesns, Maria, ta joseren devociñoco Libruchoric atararico devociño batzuc, La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1974, 51-96.

— Lakarra, J., 1985a, « Larramendiren hiztegigintzaren inguruan »,ASJU XLX-1, 9-50.

— Lakarra, J., 1985b, « Literatur gipuzkerarantz : Larramendiren Azkoitiko Sermoia (1737) »,ASJU XIX-l, 237-281

— Lakarra, J., 1986, « Burgosko Dotrina (1747) : I. Testua eta oharrak »,ASJU XX-2, 533-594.

— Lakarra, J., 1987a, « Burgosko 1747ko Dotrina : II. faksimilea eta hiztegia »,ASJU XXI-1, 277-317.

— Lakarra, J., 1987b, « Oikiako dotrina (1759) »,ASJU XXl-2, 515-564.

— Lakarra, J., 1992a, (arg.) : Manuel de Larramendi. Hirugarren mendeurrena (1690-1990), Andoaingo Udala-Euskaltzaindia-Gipuzkoako Foru Aldundia-Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Andoain.

— Lakarra, J., 1992b, « Larramendirekin aurreko hiztegigintzaren historiaz : aztergai eta gogoeta »,in Lakarra (arg.) 1992a, 279-312.

— Lakarra, J., 1996, Refranes y Sentencias (1596). Ikerketak eta Edizioa. Euskararen Lekukoak-19, Euskaltzaindia, Bilbo.

— Lapesa, R., 1984, Manual de historia de la lengua española, Gredos, Madrid.

— Lariz, Francisco X., 1773, Cristau Dotrinaren Esplicacioa aur-enzat ta andienzat, Madrid.

— Larramendi, M., 1729, El imposible vencido, y Arte de la Lengua Bascongada, Salamanca.

— Larramendi, M., 1745, Diccionario Trilingue, Donostia.

— Larramendi, M., Corografía de Guipúzcoa, Editorial Amigos del Libro Vasco, 1985.

— Larramendi, M., (ik. Tellechea Idigoras).

— Larramendi, M., Euskara-Gaztelania biztegia. (Ik. Altuna 1967).

— Mendiguren, X., 1987, « El Borracho Burladoko euskararen azterketa (1764) »,ASJU XXI-1, 135-162.

— Mitxelena, K, 1959, « La obra del P. Manuel de Larramendi (1690-1766) »,SHLVII, 900-912.

— Mitxelena, K, 1977, Fonética Histórica Vasca, 2. arg, Donostia.

— Mitxelena, K, 1978a, « Miscelánea Filológica Vasca I »,PT 363-385.

— Mitxelena, K, 1978b, « Para una historia de la ortografía vasca » in « Miscelanea filologica vasca II » [PT 391-395].

— Mitxelena, K, 1979, « Miscelánea Filológica Vasca III »,FLV 32, 213-236. [PT 411-433].

— Mitxelena, K, 1983, « Mendiburu eta Larramendi »,Euskera XXVIII [SHLVII, 912-915].

— Mitxelena, K, 1987, Palabras y Textos, EHU, Gasteiz.

— Mitxelena, K, 1988, Sobre Historia de la Lengua Vasca, 2 lib, J.A. Lakarra (arg.), ASJU-ren gehigarriak, 10, Donostia.

— Mitxelena, K. & Sarasola, I, 1987.., Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia, Bilbo.[OEH].

— Ochoa de Arin, J, 1713, Doctrina Christianaren Explicacioa, Pedro de Ugarte-ren Echean, Donostia.

— Ondarra, F, « Zegamako Doctrina Christiana (1741) »,ASJU XVIII-2, 1984, 3-62.

— Oyharçabal, B., 1989, « Les travaux de grammaire basque avant Larramendi (1729) ». ASJUXXlll-1, 59-73.

— Oyharçabal, B., 2001, « Statut et évolution des lettres basques durant les XVIIème et XVMème siècles »,LapurdumVI, 219-287.

Segurola, K., 2002, « Jeanne d'Arc pastoralaren eskuizkribua : le plus ancien connu ? »,LapurdumVII, 313-326.

— Segurola, K., « Paperaren ur markak »,ASJUren hurrengo alean argitaratzekotan.

— Segurola, K., « Oikiako Dotrinak. Francisco Antonio Aguirre (Marin 1728 - Oikia 1805) »,ASJU n argitaratzekotan.

— Tellechea Idigoras, J. I., 1966, « El Jesuita Manuel de Larramendi »,BAPXXII, 307-360.

— Tellechea Idigoras, J. I., 1968, « Larramendi y Cardaveraz. Censura y réplica inéditas sobre un libro de piedad »,ASJUII, 3-31.

— Tellechea Idigoras, J. I., 1973, Autobiografía y otros escritos, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Donostia.

— Tellechea Idigoras, J. I., 1983, Sobre los Fueros de Guipúzcoa, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Donostia.

— Tellechealdigoras.J. I., 1990, Escritos Breves, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Donostia.

— Urgell, B., 1985, « Literatur bizkaieraz : Añibarroren Esku-liburua »,ASJU XIX-1, 65-118.

— Urgell, B., 1987a, « Esku-liburuaren grafi aldaketak (1802-1821) »,ASJUXKl-2, 357-387.

— Urgell, B., 1987b, « Esku-liburuaren hiztegi aldaketak : 1. maileguak »,ASJU XXI-3, 683-708.

— Urgell, B., 1992, « Axular eta Larramendi »,in Lakarra (arg.) 1992a, 221-246.

— Urkizu, P., 1992, « XVIII. mendean Larramendiren Hiztegi Hirukoitzak iparraldeko zenbait idazlerengan duen eraginaz »,in Lakarra (arg.) 1992a, 313-324.

— Urquijo, Julio de, 1907a, Obras vascongadas del doctor labortano Joannes D'Etcbeberri (1712) con una introducción y notas por Julio de Urquijo e Ibarra, Paris. Berrarg. faks. RIEVXXVIII, Bilbo, 1976.

— Urquijo, Julio de, 1907b, « Nota de Bibliografía Vasca I. El Catecismo de Arzadun »,RIEV I, 84-89 eta 416-420.

Orrialdearen goiko aldean

Oharrak

1  Iñaki Goikoetxea Loiolako Euskal Liburutegiko arduraduna zen.

2  Papera eta ur markak guk aztertu ditugu. Gai honen inguruko azalpenak ASJUren hurrengo alean argitaratzekotan den gure beste lan batean biltzen dira : « Paperaren ur markak ».

3  Patxi Altunak eta Joseba Lakarrak 1990ean prestatu zuten Manuel Larramendi : Euskal Testuak liburuaren sarreran, honela esaten da : « Azken orduko oharra : Testuan esana bermatzera datorren berri pozgarria izan dugu, Patxi Altunak jakin duenez Larramendirenak izan daitezkeen beste bost sermoi agertu berri bait dira ; liburu honen argitalpena oso aurreratua izaki hemen ematerik ez badugu ere, aurki bide dituzte eskumenean irakurleak Larramendiren euskarazko idazkien multzoa hainbatez gehitzen duten hauek ». Gerora honela zioen P Altuna jaunak Manuel Larramendi. Hirugarren Mendeurrena (1690-1990), 1992, liburuan : « Hiru [sermoi] heldu dira guregana (ez baitirudi oraintsu Loiolan agertu omen diren berriak Larramendirenak direnik, ez diet bederen harenen eiterik ikusten) ». Beranduago heldu ziren nire eskuetara eta kopurua bat ez badator ere P Altuna jaunarekin hitz egin nuenean sorta honetaz ari zela, hain zuzen, jakinarazi zidan. Bihoazkio hemendik Aita P. Altuna jaunari nire eskerrik beroenak. J. Lakarra irakasleari ere benetan eskertu nahi nioke eskuizkribu hauek direla eta, egin dizkiodan galderei erantzuteko hartu astia eta agertu interesa.

4  8. eta 9. eskuizkibuetan bada <tz> : deitzen, oñatzetara, eriotza, bizitza etab. baina sarreran esan bezala, idazlan hauek beranduagokoak dira, gutxienez 1747koak. Eskuizkribu horietan, ordea, badira honelakoak ere : aconsejacen, aplicacen, asecen, berocen, billacen, biziceco, bizicea, bazuec, bazuei, comparacen, eranzun, enzuten, erregucen, sendacen etab. Paperaren eta ur markaren inguruan ik. 2. oharra.

5  Birritan ondoko zuzenketa hau egiten du A-k bigarren eskuizkribuan : ucbi→ uzzi, uzi

6  8. eta 9. eskuizkribuetan gorputz idatzi du (cf. 4).

7  9. eskuizkribuan otzac ageri da, baina bada biziza ere.

8  Ez da inon, halere, bibotz ageri.

9  Hemen ere 9. sermoian untza dugu. Badira, hala ere, honela idatziak : eranzun, onzi, penilencia etab.

10  Birritan idatzi du sinizcen eta lehen agerraldia soilik zuzendu du : siniscen Ik. <s/z> dela eta, siniztuco ere.

11  Ohar bedi aurrekoen partizipioa -tu dela (sinistu, aserratu, « aberastu »), baina baditu asicen eta uzzizen ere. Aditz izena, izan ere, maiz partizipiotik sortzen du, morfologia atalean ere ikus daitekeen gisan (-n / -l / -r) : quenducen, salducen, sortucen, artucen etab. Baina ez du aserratucen esaten, aserracen baizik.

12  Dodgsonen edizioan, berriz, juntatcen ageri da (18. or.).

13  Doctrina Cbristianeen Explicacinoa, Vitoriaco Ciudadean, 1731. Urte honetako facsimilea erabili dugu, baina 1758koa ere aurrean izan dugu (Iruñean). 1731koak 56 orri ditu eta dotrina 13. orrian hasten da. 1758koak, berriz, 7 orri gehiago ditu eta dotrina 17.ean hasten da. Konparaketa azkar bat eginez aldaketa batzuk ageri dira baina maila ezberdinetakoak, noski : ofrecietandeusten euscaldum gustiai (1731, 1) / ofrecietandeusten gustiai (1758, 1), Cavalleroari (1731, 1) / Caballeroari (1758, 1), poderoSSoagan (13) / poderoSoagan (17), poderoSSoagan (14) / ponderoSoagan (sic 19), ConfeSSetea (19) / ConfeSetea (24) ConfeSsinocoen (43) / Confesinocoen (50), sepultatua (14) / sepultadua (18), ilen arterean (14) / illen artetic (18), gacherean (16) / gacbetatic (21), Igoeban (14) / Igoeben (18), jaSSarriric (14) / jaSarriric (18) Leleengoa (14) / Lelengoa (19, 24, 26 ; 22. or. : Leleengo), guizonazan (15) / guizonadan (19), Juyzioco (16) / Juycioco (20), gueStoai (16 / gaiStoai (20), penea (16) / pena (20), vorondatea (16) / borondatea (20, baina 55. or. vorondate), vorondateagaz (25) / borondateagaz (30), salbacinoa (46) / salvacinoa (53), errecividu (53) / errecibidu (60), celan (16) / nolan (20), icena (16) / izena (20), / iguça (16) / iguzu (20), dogula (17 /degula (22), ezer (18) /ecer (23), Oneec (18, 43, 46, 48) /Onec (23, 49, 53, 55, baina 54. or. Oneec), Curua (20) / Guruce (25), beardau (20) / beardu (25), Zeñatutea (20) / Ceñatutea (25), Curuze (20) / Curuce (25) curuzez (21) / curucez (25), Curuzeoc (21) / Curuceoc (25), Curuzean (47) / Curucean (54), echizerietat (36) / echicerietan (42), zaitudaz (23) / zaytudaz (28), errazoien (24, 43) / errazoyen (29, 49), jaio (29) jayo (34), jaiaqueran (29) / jayaqueran (34), gueiago (31, 45, baina 48. ox.gueyago) / gueyago (36, 52), baic (45) / baya (52), Jaungoicoa (25, 45, baina 48. or. Jaungoycoa) / Jaungoycoa (29, 52), gazteago (26) gaSteago (30), guztiac (39) / gustiac (45), ezerbere ezereanic (27) / ecerbere gañic (32), peccatuac (27) pecatuac (32), emaiten (27 / emayten (32), Biortuten (30) / Biurtuten (36), gorpuceraco (34) /gorpuzceraa (39), gorpuzeco (51) / gorpuceco (58), arimaraco (34) / Arimaco  (39), gorpuzetacoetaric  (35) gorpucelacoetaric (41), verbeagaz. obreagaz, da deseoagaz (37) / berbeagaz, da deseogaz (43), baziendea (38 / baciendea (45), Pazcbo (39) / Pazco (46), ErreSurrecinocoetan (39) / ErreSurreciocoetan (46), Oguetaba (40) / Ogueitabat (46), Bauptismoa (41) / Bautismoa (47), alcarregaz (43) / elcarregaz (49), joangoaa (43) juangoda (49), Ceimbat (44, 45) / Ceinbat (51), ezarrileiaSaco (45) ezarrileyaco (52), pelliburo (46) pelliburu (52), ilen (48) / illen (55), ardauric (50) / arduaric (58), Biac bardin (51) / Ez ; biac bardin (58) Bestalde, Larramendik 1731ko edizioan diren hutsak zuzentzen ditu Corografiako « De los dialectos dc vascuence... » atalean. Dotrinako 20, 21 eta 22. orrietan diren zatiak hartzen ditu : « Corregire las errata que tiene la impresión, que es de Vitoria » : orcoroagaz (Arz.) : arcoroagaz, diriala : direala ; ce : cer Leleengoa : Lenengoa ; sur : xurfur, Santeen : Santearen ; puntaric : puntatic (-ric guztiak : -tic ; ganeric ganetic, alderic : aldetic etab.) ; Jaungoycoa : Jaungoicoa ; azagaz : atzagaz ; zeñatu- : ceñatu- ; azac : atzac curuce, curuze : curutze (beste guztietan ere tz idatzi du Larramendik).

14  Lerro batzuk beherago espata ez dago zuzendua. Lehenengo orrian, berriz, ezpata irakurtzen dugu.

15  Jarraian, halaber, sartucen dio, eta ez sarcen.

16  Azken eskuizkribuetan bada jarrera aldaketa bat, nahiz eta oraindik grafia horiek ere ageri diren. Cf. 4.

17  ecai [Gainetik zuzendua dago eta azpikoa ez da garbi irakurtzen :] ecai, ecari ( ?) [Aldaketa argiago gera zedin edo, orriaren ertzean ere etsai idatzi zuen zuzentzaileak].

18  lotsagarritasun-en alboan, lerro berean.

19  7., 8. eta 9. eskuizkribuetan, berriz, <ts> ageri da ondoko hitzetan : atseguin, atseguiñac, Useguiñetara (7, 8, 9) ; otso (9), otsac (9), utsac (9), utsean (9). 9.ean zuzenketa pare bat egiten du : itzeguin → atseguin, otzeguiten otseguiten. Badira, ordea, isusi eta isasoac modukoak ere. (7. testua 742an ekoitzitako paperean idatzia da. Cf. 2).

20  1729ko edizioa erabili dugu.

21  Aita Beraza eta Aita Agirretxe frantziskotarren eskutik Zarauzko Frantziskotarren komentuk artxiboan den jatorrizko eskuizkribua eta J. Lakarrak argitaratua (1985) erabili dutugu.

22  AS : Azkoitiko Sermoia. Hemendik aurrera hala adieraziko dugu.

23  Ik. zehaztasun gehiago F. Ondarrak argitaratu zuen « Zegamako Doctrina Cbristiana (1741) » lanean.

24 aoetan [-b- ondotik erantsia :] aboetan [Aurreko lerroan aoetatican irakurtzen dugu. Hitz hau Arzadunen dotrinan (1731-1758) ere <h>z idatzita ageri da : ahoen (21-26), ahoco (44-50)]

25  1745eko edizioa erahili dugu, paperaren ur markak ere ikus daitezkeelarik.

26  6., 7., 8. eta 9. idatzietan ere gehienetan <11> idazten du : billa (8), billacen (6, 9), ibilli (7), illa, illac (8, 9), illabetean (7), illic (6, 8, 9), illumpe (8), illuntasun (6), ispillua (6, 9), mesedeguille (6) etab.

27  8. eta 9. eskuizkribuetan ere badira honelakoak : ilten, iltea, ibiltea.

28  Honcla erantzuten dio Kardaberazek : (...) en el impreso de las reglas del bascuence, puse que era mejor omitir la i, que no se dice ni suena, y lo tengo por más acertado, y porque me parece perfección en su modo el usar de menos letras cuando no sirven sino de embarazo. V. Rev. me enseña esto, pues pone en el Diccionario dañua, maña Son estas y otras mucbas voces bascongadas y omite V. Rev. la i, y así sucede en las castellanas, igualmente bascongadas . Aña, Año, baño beña (...). Me parece justo se me haga equidad y guarde yo ionsequencia, siguiengo a V. Rev. por maestro y no a los franceses que van por otro camino : En la ortografía a V. Rev. quiero por maestroy no a ellos. [Cf. Tellechea, 1968, 1990 : 313]

29  Confessio hitza, adibidez, <ss>z idatzita azken eskuizkribuetan dituen agerraldi horietatik kanpo 3.ean soilik aurkitzen dugu, bertan eta lehen nahiz bigarren eskuizkribuetan <s> bakunak nagusi pirelarik.

30  Baina badira <z> eta <s> nahasketaren ondorioz, honako hauek ere : gaizo (2), gaizoari (2), gaizotasun (1).

31  Bokal arteko [j] zaharra bizkaieraren eremurik zabalenean [(d)ž] ahoskatzen da eta zen. Ahoskera honen lehenengo arrastoak Refranes y Sentenciasen aurkitzen dira. Cf. Mitxelena 1977 : 176-177.

32  Ik. Lapesa 1984 : 421-424.

33  Cf. Mitxelena 1978 : 394. Lakarra 1985 : 247.

34  Alabaina, /š/ eta /ś/ arteko bereizkuntza deuseztatu egiten zuen, Larramendik eta garai hartan ohi bezala, s luzea baitarabil oraingo <s>aren lekuan. Hona zer dioen Jesus Maria ta Joseren devocioan, zentsuraren aurretik egiten dituen oharren artean : (...) Lo mismo es para gaissoa, aissea, orisse etc, y suple bellamente la virgula sobre la s para las dos ss, sin i como en ñ ». [Cf. Tellechea Idigoras 1990 : 302].

35  Jaungpicoa lehen bi eskuizkribuetan soilik ageri da. Gogora dezagun Iarramendik Kardaberazi esana : « No se diga Jangoicoaren, sino Jaungoicoaren, porque Dios no es jana, ez goicoa, ez becoa. Dígase Jaincoa y déjese e\Jaungoicoa para quando se pregunte que quiere decir Jaincoa ». |Cf. Tellechea Idigoras 1990 : 304].

36  Gerora Añibarrok eta Zabalak bezalaxe, nahiz eta hauek Kardaberazek aholkatutakoari ez zitzaizkion lotu, /x/eta /j/ idatziz bereizteko z baliatzea, alegia. Cf. Urgell 1987 : 371.

37  Hala erabiltzen du, z, bizkaierazko idazlanetan : Cristiñuu Dotrinea (1762 edo ingurukoa) et ; Jesus, Maria, ta Joseren devociñoco Libruchoric atararico devociño batzuc (Iruñea 1764). Zernahi gisaz hauetan ere badira salbuespenak : Jaungoico (C. D. 1762 ?), jabe, Jaincoa (1764koan).

38  Kardaberazen ea, ia, oa, ua aldatzen da Tolosako edizioan (1783), ia, ijV(a, e, u), ua, ubV(a. e-a> sistema nagusitzen doalarik mende honetan. Cf. Altzibar 1991 : 263.

39  J. Lakarrak (1995 : 247) Larramendiren idatzietan den alde honen arrazoia bilatzean lehenengoen (Ariea, Hiztegia, Sarrera gutuna) nolabaiteko asmo pedagogikoa kontuan hartu beharko litzatekeela uste du.

40  Ikus Loiolako dotrinaren aitatasunaren auziaz eta P Altunaren aburua berak paratu zuen Mendibururen idazlan argitaragabeak lanean. Burgosko Dotrina, berriz, J. Lakarrak argitaratu zuen eta Loiolako eskuizkribuarekin eta horri Larramendik egin zizkion eranskin eta zuzenketekin konparatzen du, ezberdintasun guztiak zehatz-mehatz oharretan etnanez. Horretarako, P Altunak egin zituen oharrez baliatu dela ere adierazten digu. Facsimilea eta hiztegia ere eskainiak ditu (ik. Lakarra, 1986 eta 1987).

41  tzari dagozcan [idatzi du B-k lerro artean]. Necesidadeetan [egileak berak ordeztu du :] premietan

42  Umeai demporaz estadua ez emaitea [idatzi du A-k lehenik eta ondoren estadua ezabatu]. Demboraz [A-k berak bigarren eskuizkribu honetan ordeztu du :] mugonez |B-k aldaketa bera egin du, hain zuzen, lehen eskuizkribuan].

43  dedaz [ezabatu eta alboan B-k :] ditut

44  Hemen ez ditugu forma guztiak emango, ikerlan zabalago batean aztertzen ditugu.

45  Larramendik Azkoitiko Sermoian aldaketa hau egiten du : Eguin diozagun Daguiogun.

46  Lehenik izenareauin idatzi du.

47  ezazuz [zuzentzaileak orriaren ertzean idazten du :] itzatzu

48  andian [premiarekin batera egileak lerro artean idatzi du).

49  [orriaren ertzean idatzi du B-kJ.

50  Honela dio Artean (9. or.) : « En el mismo genitivo ay otros dos articulos especiales, que aunque corresponden al de Castellano, no significan posesion, y mas parecen del ablativo : estos son z, ez ». (11. or. :) « Tambien sirve al ablativo con frequencia el articulo az, y es posposicion, que corresponde a la preposicion de ablativo con ».

51   B-k goian, lerro artean idatzi du.

52 emaiteagatican [parean, behean :] damu eraguiteag [idatzi du B-k, atic guk erantsia].

53 eleizacoa eraguiteco [B-k orriaren ertzean idatzi du].

54   Larramendik HH-n (120. or. :) ‘Obligar a hazer algo’, eraguin, arazo, araci.

55  R Altuna & J. Lakarra, Manuel larramendi. Euskal Testuak 47. orrian ageri den Elizarequin hutsa da, 1leizarequin irakurtzen dugu guk eskuizkribuan.

56  zeinzuequin [ezabatua dago eta ez da garbi irakurtzen. Bazterrean :] ceñaquin

57  Loiolako Artxiboan den eskuizkribua eta Patxi Altunak argitaratua erabili ditugu (ik. Altuna 1967). Hiztegi honen papera aztertua dugu eta bertan ageri diren ur markek Larramendik 1742an eta 1743an Biarnon ekoitzitako papera erabili zuela adierazten digute. Paperaren azterketa honek 1743an (e2 lehenago) hasi zela euskara-gaztelania hiztegiarekin erakusten digu. Ikus zehaztasunak, nahi izanez gero gure « Paperaren ur markak » lanean (cf. 2).

58  Mendiburuk Loiolakoan Obra ordez, eguite idatzi zuen ; halaber, bigarren agerraldian (11. or.).

59 desesperatu [bakarrik dago ezabatua. B-k orriaren ertzean idatzi du].

60 emongo [gainean zuzentzen da :] emonen [Lerro batzuk beherago zuzenketa beraageri da : esango / esanen

61   Egileak orriaren ertzean egin duen zuzenketa honetan ere lehenik dezuz idatzi du.

62 ditu [azken irakurketa. Gainean zuzentzen da eta lehen idazketa ez da garbia]

63  culpac… min ]-c eta -n ezabatuta daude :] culpa ... mi. [Ik. min : mi bustidura atalean].

64  lotsagabe [azken irakuketa. Lehenik :] losagabe [Sermoiaren amaieran « lotsa- » idazten du].

65  bizimodura [idatzi du lehenik. -ra ezabatu du :] bizimodu

66  Vmeai demporaz estadua ez emaitea [idatzi zuen lehenik egileak. B-k orriaren ertzean idatzi du. Lehen idazketa honen ondotik, egileak demporaz hitza mugonez ordeztu du. Ikus hitz honen sarrera].

67  Cf. Mitxelena 1977 : 177, 194 : ajola, majadera, ojua, tajua etab. /x/.

68  Aguinderen [idatzi du baina hutsa izaki guk zuzendu dugu :] aguinduren

69   Azken eskuizkribuetan <tz>z : eriolzco, eriolzcoa... (cf. 4).

70   Grafia dela eta, eriozcoa (35) ere aurkitu dugu.

71  B-k bazterrean eyaca idatzi du.

72 OEH-n : mukerkeria : (H (+ -kh-). 1. Dureté de manières, de langage. [...] Maussaderie, air, mine sombres, mornes, mécontents. [...]. 2. Indocilité, insoumission, résistance H (que cita los ejs. de Astarloa). Orien mukerkeri ta aldart gaistoac me-meki arzea. Mb IArg I 304. Humeen mukerkeriz ta esker gistoz. Ib. 233. Eztira bada gastiak euren okerkerija, mukerkerija eta gestakerijetarako. Astar II 93. [Semiek] egitendabeela eurak [gurauak] aginduten deutzena, erremuskada eta mukerkerija baga. Ib. 77. BvAsL 29. Alz Ram 54. Zait Plat 35 (v. tbn. Sof 189). v. tbn. Arr CDoc 133. Azkuek mukertasun dakar. Esquivez (Mog. PAb 60). Carácter soberbio, arrogante (G-and, S.R). Resistencia (Bc, ..., Ur Marll). OEH- n : (V G, AN ap. A ; VocCB --> Dv, H (+ -kh-), Zam Voc).

Orrialdearen goiko aldean

Artikulu honen planoa

Errefentzia paperezkona

Koro Segurola, «XVIII. mendeko autore ezezagun bat»Lapurdum, 9 | 2004, 243-282.

Erreferentzia elektronika

Koro Segurola, «XVIII. mendeko autore ezezagun bat»Lapurdum [Linean], 9 | 2004, Sarean emana----an 01 mars 2009, kontsultatu 28 mars 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/879; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.879

Orrialdearen goiko aldean

Egilea

Koro Segurola

Deustuko Unibertsitateko Doktoregaia, Euskaltzaindia (EHHA)

Autore beraren beste artikuluak

Orrialdearen goiko aldean

Lizentzia

CC-BY-NC-ND-4.0

The text only may be used under licence CC BY-NC-ND 4.0. All other elements (illustrations, imported files) are “All rights reserved”, unless otherwise stated.

Orrialdearen goiko aldean
Search OpenEdition Search

You will be redirected to OpenEdition Search