Navegación – Mapa del sitio

InicioNuméros9ArticlesJusef Egiategi erreformista (1785)

Articles

Jusef Egiategi erreformista (1785)

Txomin Peillen
p. 215-226

Texto completo

1Zuberotar filosofo apal horren obraz historia laburra egin behar dut. Pariseko Bibliothèque Nationaleko esku idazkien saltsa lehenik aipatu. Idazle horren lana frantses titulu baten pean aurkitu nuen : Le philosophe basque. Benetako izena Uskaldun filosofoaren ekheia da. Larramendizatu XVIII. mendeko zubereraz idatzia da. Berehalaxe konturatu nintzen hizkuntza traketsa ahazturik ideia jakingarriak zeuzkala. Lehen Libürü hori Euskaltzaindiak argitaratu zuen.

2Handik laster kontsultatu nuen beste bilduma bitxia Les proverbes d'Oyhenart, copie du XVIIIe siècle eta liburu lodi bat ekarri zidaten, Oihenarten atsotitzek leku tcxikia dute idazkian, baina denbora berean barnean bi hizkuntzetan Egiategik bere klasetarako adelatu esaldi, errefrau eta iruzkinak bazeuden eta izenburua Mosde Etcheberriren gogamena. Lan horren hasiera berritan kopiatua testuan nahasian emana da, ez nuen zuzentzeko kemenik izan.

3Geroago Patri Urkizu kantu biltzen zebilela Pariseko B.N. ospetsu horretan zegoen Chants guipuzcoans delako liburua eskatu zuen eta Egiategiren lehen liburuaren jarraipena edo Filosofo II bat aurkitu zuen kantuekin bildua.

4Azken lan hau, zirriborroa da. Ahal bezala lau urteren buruan irakurri dut eta leheneko transkripzioa egin, oraiko grafian ipini eta fotokopiak Euskaltzaindiari musutrukean eman. Han lotan daude. Requiescant in Pace. Alta bigarren liburu hori da Egiategiren jakingarriena. Bi kapitulu aurkeztuko dizkitzuet, Egiategi nahiz apala izan, bere garaiko gizona izan zela erakusteko, baita erreformista eta ez iraultzaile.

5Erreformista izenpean sailkatu dut zuberotar idazle hori eta hala ezarri badut, euskal gizarteaz eduki zuen ikuspegi zorrotza eta moralkeria gehiegi gabe eskaintzen dituen aterabideak erakusten dituelako.

6Idazle horrek bere lanak Iraultza frantsesa baino lehen idatzi zituen. Garai hartako askoren gisa iturrien aipamenak ez ditu zehazten eta zuzenean euskaraz emaiten : humanitaten artean bizi da ; bestalde bizitu zituen zertzelada eta gorabeherekin lotzen ditu bere gogamenak.

7Jakina Egiategik bere apaltasuna eta atrebentzia aitortzen ditu : Hau eztianak irakurtuko et zaio batere dolutuko baina orduan, frantsesez ere ez zen ipar Euskal herrian filosofiaz idazten, gutiago euskaraz. Ez da Voltaire edo Rousseauren mailara iristen : garai hartako euskal gizartearen mailan dago, halere mende hartako urduritasuna, arrenkuratasunaren berri ematen digu. Ez da hurrik ere iraultzalaria eta jazarpena ez du onartzen etxeko hegatzari sü emaitea delako.

8Bere euskalduntasuna agertzen da norberekeria, indibidualismoa modan delarik bera gaur komunitarismo izenez zentralistek deizten duten etnia elkartasun eta nortasuna goraipatzen baitu.

9Bere kritika gogorrena jadanik beste leku batean aipatu dudana da kontsumerismoak eta diruak jendeak usteltzen hasia dela.

10Nola nahi orduko Argien mendeak edo ilustrazioak Egiategiren gogamenean eragin handia eduki dute. Euskaltzaindiko jardunaldietan, iaz, Atarratzen Intxausperekin erkatu nuen erakusteko XIX. mendeko Intxauspek izpiritu gibeloi ta kontserbatzailez Egiategik dionaren aurkakoa erraten duela.

11Anitzetan Iparraldeko egoeraren berri ematen badigu ere nire harxedeak batikbat Egiategik zer dion gerlaz, armadak kontrolatu beharra, gudariez eta erlisio jasangarritasunaz ikertuko ditut.

12Gerlaz

13Ainitz irakurriz eta berak diona kontutan harturik, ondorioz atera dut, Egiategi Prusian eta Polonian soldado egon zela, hain zuzen bere liburua argitaratu behar zion Belako zaldunarekin. Beraz, Gerlaz, Bakiaz, Soldado edo gudarietzaz diona aztertuko dugu baina, zuzenean irakurgarri izan dadin, larramendismoak eta zuberotarrismoak gaurko euskaran jarriko ditut eta terminatxoak gakoen artean utziko.

14Gerlaz kapitulua horrela hasten da.

15Gerla da Jinkoak egorri dian (mikalta) izurrite latzena. Bethi izan ta izanen dena pholborraren sorlakiak diratekieno : khanbio handia dü jarri gudetan ; noizpait harma thipilak eskian gudariak ziradian bata berziari hüillantzen (hurbiltzen) eta han bihoztoiari erramüa zegoan. Orai kanon ta ezkopeta'khaldiz ürrhünetik dirade harmadak gudatzen, hala gütiago jende da hiltzen ta bitoria merkiago dena erosten tiesoago bere lekian dago.

16Ez zuen iragarri nola polborak armak eskuan baino hil anitzez gehiago eginen zuela. Egiategik Callot grabatzaileak edo Goyak eman gerla irudiak hitzez kontatzen dizkigu eta orain Afrikako herri askotan gertatzen dena oroitarazten :

17Izan da nazio (dierri) batzu gerlan baizik etzirenak laket, hetarik Alemanak ta Thrazak, hartakoz Euripiodak deitzen dü Trazia Marwen herri. Erresuma bada gudariek harmak dütieno bethi garbi eta xahü, bena nontik jinen ereien gerla, ez bethi beha ta den gutien (demendren) astakürian atabalaz edo tronpetaz ari direno gerlak berekin dütian lokarriak eztakie, herri osoki errer eztie dolürik, jendia oihanetan ihesi dütie ikhusten ta haurrak gosez hilik.

18Hiritarrak ohitürik, binatze (mahasti) erreetzaz, etxalte (galkerredaz) hondatuez eztie axolik heek dirade gerlaren frütiak ; alabadere gerla da sü bat behin phiztü denian ta lekhü bat erre berziala laister doana ta nekez hiltzen dena.

19Egiategik, filosofo ainitzek bezala gogoko ditu irudiak, alegoriak, sinboloak eta hona batzuk :

20Negüari üdüri Ekhia gureganik abiatzen deno, odeiez dü zelia belzten, airia izotzez loditzen, lürra (kharroaz) hormaz (herkhatzen) lehertzen, ostoak zühanetarik erorten ta lürra bere edertarzünaz da (pikarraitürik) bilusik, orozbat ari da gerla haren (eretzian) nibelean : zian aberastarzüinetik herexarik eztereio üzten ta harez basa eremüa dü egiten, bere langiletzaz bagetürik dütialakoz hobenak (erho) hil. Milion bat gizon khosta zen Cœsaren fama ; zer fama errabiatia ! Zonbat urthez halako galtzepena küperatü eztiren hiriak hutsik, legiak hilik, errelijionean (mengoan) ahuldua, (khaparrek) sasiek elgeak estaltzen ta dolamen beltzik baizik orotarik ez entzüten.

21Egiategik badirudi erregek egiten dituzten gerrateak onartzen dituela eta lege, arauekin militarren arteko gauza bezala.

22Gaistokeriak dialakoz gerla behartü bere legiak dütü. Halarik ihor baztert eztaitekina heetarik ; ezpalitz, hala photeria lükianak gerla egin liro bere nahiala ta guda lizateke mündüan bidezaleak bezala oihanetan ohoinen artean, hartakoz ezta gerla lealik, printzen artian dena baizik. Heek beren arrazoak behar dütie ta harmak hartü beno lehen (ogenak) erruak izanik ere, batari arpezkiroz, manifesto deitzen direnetzaz, nahiz mündüa bere althe jarri, die beren züzenak edertzen ahalena, kanoan ezkiribüz dagoelarik ultima ratio regum hartan erregeren(tzat) azken arrazoa dagoela.

23Gerlaren estakuru edo aitzakiak aztertzen ditu gero :

24Bakiaz (akhi) nekatu diren printzek gerlaren astaküriak franko dütie : berrehün urthez hiri batez gozatzen delakoz, aüzoak ordüan arrapatü zeienak edo aüzoa sobera handitürik itzal egiten dianak edo adiskideak eskerniatzen badü printze (bakaltarri) despota batek. Zonbat aldiz errelijionearen gatik dialarik harek bakia pheredikatzen edo ardüra jeloskeriaz aüzoa delakoz sobera aberasten.

25Egiategik Frantziaz eta gerlaz diona orain ere Estadu Batukoei eta frantses Errepublikari aplika daiteke, orduko frantses belizismoaz diolarik :

26Bada (dierri) erresuma denboratik denborala gerlaz beharra dienik, frantzesa da heetarik lehena. Aspaldian da errana hamar urthekal odolgaistoaren idokitzeko ezpada guda eraziten dela (hirotzen) usteltzen ; gerla dü maite, non nahi den harat doa frantzesa laister, hartakoz ere nozpaitekoak zioan nullum bellum sine gallo, gerlarik frantzes bagerik etzela, net egia dena ; ez berze batek beno herioaz eztian axolik, bena bai gauza (sic) berriak maite dütialakotz.

27Frantsesa ez da gerlari ona, egonezina eta pazientzia gabekoa delako :

28Lan lüzea da frantzesaren (ozartezaren) pazentziaren eta (ezegokiaren) egonezinaren heztea, haren bulzadaz baliatzea (ekinarte) eraso handian ezi khea bezala (auher) alfer dagoenean badoa, hartakoz da errana : güdaren hatsarrean gizon beno haboro dela ta azkentzean emazte beno gütiago ez lotsaren gatik bena haren (frantsesaren) bizitarzünak obra Iüziak dütialakoz hügüin ta bertan ez lotsarengatik beita minkaizten. Beraren (ozartitzak) inpazientziak dü etsaiaren komediak beno akhitzen(ago)

29Erran dianak « hobeki akopilatzean (erasoan) ezi ez gordotzian (defentsan) ta Espainola gordotzean akopilatzean beno » bi (dierriak) erresumak zütian ezagützen.

30Hantik proba balore hotza beroa beno gerlan tiesoagoa dela. Cincus Sulpicius prokontsulak frantzesen (sic) kontra ari zenian zioan etziala etsaiaren bere ezinegonaz hurtzen zianarekin deusere bentüratüren, zialakoz denhora faltsiak frantzes bulkada furorem gallicum deitzen ziana, hiltzen.

31Gerla egiteko gudariak dirua behar du :

32Bena zoin nahi dierrian (erresuman) zonbat nahi gudari den, diharü falta denean flaküki doatza obrak, diharüa delakoz gerlaren zaina ta ezi, kidari zühürrak zioan, gerlan hirur gauza behar ziradiala, ürrhe, zilhar eta kopre, hiruetarik diru egiten dena ta haren (mengoa) nahi bizia, dabila jarraikiz, hartakoz Augusta enberadore zühürrenak Senatari zian gogatü,  bakean gerlan  bezala sekülakoz harmaden betiraundiarena egin ladin, thesoro bat osorik egonen zena, ezi den gudaria nahi bezain bihoztoi hehar güziak ezpadütü kobart dateke jarri, bihoztoiago ere gertzen deusere falta eztianean ta kidariak zütienean zaitirantzen (?)

33Gerla odoltsuen aurka agertzen da Egiategi bakezale armatua.

34Lazedemonek etsaiak zutienean jokotrüa zonbaitez garhaitü Mars Jinkoari zezen hat zien oberta emaiten. Gudarien indarraz aldiz oilar bat baizik etzien eskentzen, hantik zielarik erakusten garaipen ederrenak ziradiala odol gütik ixuri zütianak, halakoxe Cœsaren errana :

35Bakea nahi badük (dio adagioak) gerla adela ezak

36Gudariak ezpadü dirurik, hartzen du, ofiziozko armada ongi ordaindua behar da :

37Gerla aidürü dagoenari ardüra falta dereio egiten (..) hartakotz gudariak ahalik haboroenak ta aitzinetik diharü behar zereiena, ezi zerhaiti falta küpera eztaite Non licet in bello pecare.

38Zesarrek entrenamenduaren balioa zekusan :

39Cœsar izan da khidari ta gudari mündüko handiena, berak zütian soldadoak ekireiten (?) bakean gerlan bezala. Kasü güzietan zer egingei zian etzian bakhoitzik, noiz baraitx, noiz laster, noiz aitzina, noiz gihelerat, noiz lantzaz, noiz ezpataz, noiz algarreki(n) noiz berhez güdatü behar zien batere etzen etzakianik. Bera ere beharrean zen gudari ta khidari gerla handirik egin bazian ta loria hanitz bildü, erran daite(ke) etrziala bere bizian soldadorik manhatü berak beno lan ariman, gogoan ta khorpitzean gehiago ükhen zianik.

40Soldado edo gudarietzaz

41Egiategik lehen liburu hori idaztean parropiako errejenta dela dio, geroago bere burua kolejioko errejent bezala emaiten du eta gerla ikusi düala salatzen du. Hain zuzen armadarik beharbada ez da zernahi ofizial edo khidari behar, berriki Irakeko gertaerek oroitarazi digute. Hona zer dion Egiategik :

42Diradealarik errejentak, soldadoen edo gudarien bürüzagi lehenenak, heetarik (khidarigeier) ofizialgaiei agintze zonbait dügün jar heben, heen ofizioan gizon handienez baliatü direnetarik, hartan batzütan ere gerthaldi ikhusi düdanetarik ; ezi errejent baniz ere zerbait herze ofizioetan ikhusirik nago.

43Egiategik dio soldadoak eta apezgaiak goi karguetara iristeko eskolatu beharra daukatela.

44Soldadogoa gerlan, thonsüratüak diradianak Elizan, soldado ta apezgei gazteak kargü handietara heltzeko düe bide lüzea ta gaitza, bena esperantzak garhaitzen düana ta jakiteak llabürtzen : ezta berze biderik haren heharra eztüanik ; banuzke gerlak jakintze güziak nahi dütiana, ezi ezta (aldekairik) gaitasunik mündüan harmadan khidariak (bath) batu eztirokienik ta medika mementoan behar eztianik

45Baina zer ikasi behar luke gudari buruak ?

46Han kasü güzietara dagoelarik aidürü, gudarien (adelatzea) formatzea dü errekeitü meheena, gerlaren ta bakearen legeetan jakintsü, zer diroan eta eztiroan egin, heek ezpadazki, deus egin ez liro ; gerla zaharrak ezpadütü irakhurtü nola berria egin liroke, delakoz bethi ofizioa, berari üdüri. Hola gerlatik kanpo ogenik ez egitea, jendeen züzenetan ezpada jakintsü ta zer diradean obrak gerlak zilegitzen eztütianak.

47Soldado eta soldado burugaiaren kalitateak : obeditzen ikastea.

48Gerlako lehen baldintza khidari hona eztaitekeala gerlan soldado ona izan eztena ta honki manha ez lirokeala, honki menpetü izan eztena. Bakhanki dirade gudariak bestazale delakoz gerlaren ofizioa langilena, haboroena astokin, hezkaitz, arrabuhin ta suspitakor. Bena errege jaunak, apezak errelijionearen mantenatzeko badirade, eginbide hartan ere khidariek düe esküa etxekiten gudarietan arima ezin ederragorik ere, fedeari tiesorik bada.

49Soldadoak goxokiegi bizi direnean :

50Zilharkeriak dirade gerlan gauza (auherrenak) alferrenak, heen begiratzeak errekeitü gehiago dü emaiten eziez gozamenak somoia(?) ekharten.

51Carles XII Suediako erregeak ontzi latorrietan baizik etztian jaten ez eta erre edaten arrazoi harengatik. Ardoak eta aigardentak sekülan eztüe gerlan senthagaillarik egin, dielakoz gizonaren bürüa nahasten ta indarrak trenkatzen. Egiazko balorea dagoelako gizonaren zentzü honean ta hotzean ta ez mememntoak düan borraskan : hartakoz ere Pesenniusek Egyptan Nilaren bazterretan ardoa züan debekatü ta koziner güziak akasatü.

52Egiategik halere erran du gerlan behar diren gauza nagusien artean urrea dela, baina geroago dio urrea gudatu gabe herri batez edo hiri batez jabetzeko erabil daitekela.

53Egiategik adibideak (gertaldiak) gogoko ditu, gero Alexandro Severo Spurius Albinus adibide on eman ondoren, ongi jatean suntsitu ziren Alexandro Handiaren, Annibalen Carles VIII Frantziakoen gertaldi okerrak ematen dizkigu Suediako erregeak nola Narvan Polonian gudukaturik Saxako herri ederrean :

54Herri gizen hartan bere harmada erthailtürik soldadoak gizentürik, diharüz kargatürik Erruso enberadoreak mendikatü nahiz 1709. ko negü harrigarrian gosez eta hotzezjendeak ta kabaleak hiltzen zeitzeno Pultavara drano züan jarraiki (...)

55Egiategiren denboraz geroztik Suediako erregeari Josef Bonaparteri gertatu zitzaion, lapurreta gehiegiz kargaturik eta Espainian gizenturik Gasteizaldean frantsesek galdu zuten, la bataille de Vitoria.

56Urrunago Egiategik Coriolan aipatzen du :

57Harmada errumana galkidatürik zen osoki Coriolan heltü zereionean khidari. (Dremenden) den gutien falta leger kastigo latzenetzaz zütialarik azotatzen. Soldadoa lanezütian phorrokatzen, bera burhas ta zaia arhinean elhürraren ta kharroaren erdian zabilan ta bere apairüetan ez bertze hazkürririk soldadoena baizik, ahala Züan harmada hezitü ta manüetara menpetü.

58Alderantziz gogorki kritikatzen ditu karroza ederretan, jantzi eda jan-edari ederrenetan bizi ziren garaiko frantses “khidariak”.

59Egiategirentzat soldadoen hirurgarren kalitatea ez beldurti izatea liteke

60Güdarien zorthea da herioaren mespretzüan bizitzea ; gauza aphürrenek alabadere lotsatzen diena ta txipikeria batez segürtzen dena, ez. Gure (dierria) erresuma da arhin ta khanbiakor, hartakoz mündü güzian Frantziari bezain bere banderetarik ihesi dabiltzanak galbide haren eginnahia da khidarietan dütielakotz soldadoak (auherkerian) alferkerian üzten ta delakoz gizon (auherra) alferra debeiatzen lekhüz khanbioan laket.

61Gero Egiategik kondatzen du erromatar soldadoa nola lanean hezia zen eta Frantzian gertatzen dena hitz politekin iruzkintzen :

62Mosde Louvois-en denboran lauzpabost harma ziradean Frantzian ta batetik berzeala « laisterkariak” bain üsü non errejimentüak elhürra bezala ekhian, beitziraden hurtzen”

63Iheslariari kobarte izendatzeak geldiaraz lezake : hala dio Egiategik nola Annibalek berriz bildu zituen ihesi joaiten ziren hiru mila espainol :

64Soldado gehiegi eta inperioak :

65Egiategik dio aberastasunen biltzeko gerla egin zutela espainolek :

66Ürrhe ta zilhar mendiak bezain gora herri heetarik due atheratü ta harrigarri gizon heetan ehortzi. Aberastarzün heek dirade abartü erresuma abegiazko dena dena dago oküpatürik ta lürrak langile bagerik“.

67Adibidetzat ematen du nola erromatar armadetan 17 urteekin sarturik hala nola Pompeak eta Coesarek soldadoak gogorki erabiltzen eta :

6850 urthegerrenean beren etxetarat zütien igorraiten

69Soldadoaren esperientzia eta adina.

70Frantzian soldado denbora laburrez (zortzi urte) ez dute beren ofizioa ikasten, nahiz Soldado zaharrak berriak beno hobe direla ezta düdarik, arrazoaz bürüzagia aprendiza beno dela langileago, manü gaberik obra dakielakoz ta hartan tiesoago. Beraz ordüko Alemanak frantsesak beno hobe...

71Soldadoak lanean bai, baina sarraskietan ez. Egiategik kontatzen du nola Alexandro Severo soldado eri ta zaurituez arduratzen zen esanaz :

72hirigaldüak arrahartzen ziradeala , bena ezgizon hilak arrapizten“

73Armadak, inperioak, koloniagaiak

74Egiategik uste baitzuen nobleek eta soldadogaiek liburua irakurriko zutela jarraitzen du idatziz lehen linean eztela, aitzinean, ez gudari zaharregirik ez eta gaztegirik jarri behar eta amaitzen du ikusi zituen Europako soldadoen uniformeak aipatuz eta Europako armaden indarrak iruzkinduz :

75Oraiko egünean phodentata heek (Espainia, Suedia, Danemarka, Angleterra, Errusia) heek güziek düe milion bat zortzitan ehün mila laurhogei ta mila gudari, egünkal phaküa düenek ta hoinez edo zaldiz gerlarako adelatürik daudenak. Europa mündüko laur phartetarik bata bere printzetan photere düe, berze hirurak garhait liroana.

76Bakeaz

77Irudi goxoekin Egiategi soldado ohiak bakearen goraipamenarekin hasten da :

78Justiziaren etsai odolgiroenak dirade bakearenak. Ezta alabadere zorihonik mündüan bakearen pare denik Haren begithartea hain eder da nola ekhia, haren izairiaren hatsa Arabiako intzens(u) ak beno maithagarriago. Gerlaren ezko süia denean biltzen, suminak ehorzten, zelütik odeiak akhazatürik egün ederrak dereizkü eskentzen.

79Bakea egoera hauskorra da :

80Bakea galtho dianari ez (artzüka) uka emailearen eskütan hain eder da nola hartzalerenetan eta sekülan ez ederrago baizik zorihonak dereikünian, erre egiten delakoz, hanitzez bitoria benbo hobe delakoz Jinkoaren eskütan, berzea aldiz gizonarenetan.

81Fortüna aizea bezala da ützültzen alde orotarat eztü egongia tiesorik, egün zonbaiten adiskide izanik, ezartzen da arrazo bagerik, gizon zaharra. Arren ez fida bakea eztelakotz ez eta kharioegi haren eros lironeari ezi joan bada behin nekez da atzamaiten.

82Gerlaren irudi itsusiak berriz gogoratzen zaizkio Egiategiri.

83Gerletan garrak hiriak ta elizak dütü erratzen, lürak deseigoan ta galkiroan jarten, bere odolean bera ithorik, lürrak khapar ta elhorri baizik ez emaiten

84Bakearen irudia berriz :

85Jendea bakeari marrakaz hel dadin, bahiz sorhoen berderazitean elgeak erein berrian, jendea etxetarat deithzera, han aita, ama, haurrak miskandiak oro bakean, batzii berzeak ürgaisten dütieno, die Paradüsiren üdürigoa. Bai bakea da Jinkoaren lloria ta lek ¨gdagoen herri güzietan, han berdüdearen herria.

86Egiategi apur bat urruntzen etxeko bakea aipatuz :

87Bakeak dütü gauza güziak beren lekhütan jarten, legeak azkartzen, hoinak nekatzen ; Bakea ezten etxean dago han infernüa. Hztaite(ke) bakerik bizi, algarri esküak eztieno emanik, faltsü ere bihotza hitzemanen berme ezpada. Bakeak dütü etxalteak xüxentzen, mendiak düen bezala ordokiak hontzen.

88Gerla eta gatazka :

89Gerlarik ikhusi eztianak, bakearen balioa eztaki. Filsofoek dereikie erraiten bakia eztela gauzetan (ekidran) orden ederra baizik, dena gogamenen (erakida) adostasun ta borhondadea gizonetan. Alabadere bethi bakean baratzea debeiagarri lizate(ke) Aharra arhin batek arrapizten dü batzütan adiskidegoa. Algarrekin bizi behardünetan ber gauza ta amorioa ezpadie bakeak lüzez iraün ezpeitate (..) O ! Htxaldean jendea eztenean ber gogotik nola laiteke parropian, herrian erresuman.

90Anekdota, gaiztotik gaiztoagora :

91Jaun bat bazen hiri batean jende güzien tirano ; kharrikan zelarik igaraiten emazte zahar bat bathü zian belhariko zereionak erran

  • Jinko honak dereizüla Jaun maitea bizitze lüzea osagarrian.

92(Huillantü) hurbildu zen emazteari ta galtho egin zertakoz zian Jinkoa harentako othoizten zakialarik parropianter in ahala ari zela. Hmazteak

  • Bai jauna hori zakit, zure aitaso Jauna ezagutu di(z)it aitoren sememetan ezpeitzen gizon bobenena, haren semea zen zure aita zena gaistoago zena, beldürrez zure jaun semea zü benogaitzagogert'dakigün bizitze lüze bat dereizüt opatzen.

93Gerlaren itxura berriz.

94Gerlak dütü erresumak khanbiatzen, errepublikak desegiten, ererelijionea iharrausten, haurrari ünhüdia (ehaiten) hiltzen, aitari semea ehortz eraziten. Bakeak baizik desorden harrigarri hek aitzinta edo heltu diradenean medika eztiro. Jinkoaren manhüetan dago bakearen zori hona, heeetarik gibeltzen giradiano bakea da ürrhüntzen.

95Mandamenduen irakatsia :

96Nahi die manamentuek (aginduek, Jainkoaren mandamentuek) etsaiak guhaur bezala deitzagün maitha ta ahalena dütügü eskerniatzen ta (kaltarraiten) ta gure elhetzaz edo ohretzaz egünkal etsai berri dügü egiten. Bakea zen enea niano, haustü düdan bezain sarri berzerena dago ta heen borhondadea hartara ezpada, küpera eztirot. Gaitz handi baten gibeltü nahiz bakeaz nizgabetü, bena gogo ez emanezgaitzurre handiagoala, non doala, hartara niz erori. Jinkoak ta Izariak dereikie bakea gomendatzen, delakoz egiazko zori hona ; bena hitz faltsüez ez eros (artzakian) baldintzan , ez ahatz hirur suerte direla :

971.a Hitz emaitean eztenean etxeki nahia, desleialtarzüna dena

982.a. Hitz emanazgarbaioa, astokeria dena

993a Hitzetxeki ezina, ganbero ta ohointsüen heltzakia dena

100Egiategi, azkenean, geda ezaguturik bakearen maitale da eta bakoitzak bere burua defenditzeko baizik eztakusa armada. Berak begi hobez ikusten du ofiziozko armada bat iraunkorra ez eta erregimentu kanbiakor horik erdi ofiziozko lagunkein antolatua.

Egiategi eta errelijione jasangarritasuna

101Egiategi erreformiste dela diodanean erran nahi du bere hiru liburuen artean Eliza gizonen kritika zehatza badela eta Erromako poterearena ere. Ikus dezagun :

102Errelijioneaz

103Atal horretan kontzientzia askatasunari buruzko hitzaldi batekin hasten da :

104Errelijionea da kontzientziaren ondarea, ihorek hartan züzenik eztiana, ezetare talazkida ahal lirokiana. Bortxaz edo amorioz hel ahal daite(ke) animal basaena, bena errelijione okherraren xüxentzea da Jinkoaren obra (...)

105Karlos Kintoren errelisione gerlak aipatzen ditu eta nola katoliko printze batzuk Alemaniako protestanteen alde jalgi ziren. Gero gogorki kritikatzen du Luis XIV Frantziakoa, protestantekin XVII. mendean erdi bakea zelarik gerratan sartu zelako eta protestanteak ihes egitera behartu :

106Luis XIV zütialakoz errelijionean bere pekoak eskerniatü, gerla tristetan zen sarthü, milion batgizon Frantziatik desterratü ta deus honik obratii etzelakotz Jinkoari agarada.

107Kapituluaren azkenetan (360. o.) bere esperientzia kontatzen du :

108Prusiako erresuman bada errelijione guzietarik ta heen artean ez aharra bakhoitzik (...) printzearen legeen indarretikgerthii bakeak diiala han egongia.

109Ez ja arauki hainbeste nazio diferentetako herrian, ezi arrotz heetan Kalbinista frantsesek saldoa dienak handi ta erresuma haren izairitzu taldea nork eztüi ezagützen ; alabadere Alemanak ta Prusianak bezain mantso daude bakean, hirur Johane Lili bethi bihotzean dütükiela hilarteo dioelarik“

110Jesuiten errua salatzen protestantekilako bakea (Edit de Nantes) nola hautsi zuen LuisXIVrenak (361.o.) :

111Gerthaldi lotsagarri heen landan nola sar daite(ke) gizonaren bürü hünean Lois XIV bere konfesoreaz enganatürik Nanteseko Edita errebokatzen atrebitü zen ta Jesuiten amorioarengatik bere photerea galtzera, herena ; zilegi etzaiku Jinkoaren(akadoietan) epaietan so egitea bena zirelakoz Jesuitak lür güziaz hügüntürik dirade orai Judioak bezala, lür güzian herraturik

112Ondoko esaldiak oso trinko eta argi dira beste errelijioneak errespetatu behar direla diolarik :

113Eztakit arrazoan daudenez hotxki bizi behar giradeala gure errelijionean eztirenekin, ezi güziak girade Adamen seme ta aurrhide, errelijionen diferentziek askazigoa desegin eztiro. Uste badüt nere errelijionea anglesarena beno hobe dela, haren gogoan khinperra dago. Enean ezta legerik harena dezadan guda, berean da hain gizon pherestü nola ni enean, ni enean beno anglesa berean lealago.

114Errelijionen ugaritasuna Jainkoak nahi du :

115Jinkoak eztüanez nahi erresuma güziek nork bere gisala lezen zerbütza, beren legen arauela, nork daki ? Ta sinhestean amorioan ta garbaian dagoela errelijionearen igaburra nork eztaki.

116Kristau Eliza gizonek eta oraingo ulemek duten proselitismoa ez luke onartuko. Zergatik bestei, ekonomia, politika presioen bidez beren sinesteak kendu eta gureak sartu ?

117Jenderik ezta aiten errelijionea etzereienik hobenena, hartakoz berri baten aipamenak ohiltzen eztiana. Gauza zaharretan dügü fedea hain tinko non sinhets ezpeikiniro gure aitasoak ibili direla bide okherrean : hartako Indianoak zioan nahiago zela bere aitekilan infernian, eziez khiristien lagün pharadüsüaren esperantzan

118Egiategik jarraitzen du :

119Errelijionez egiazkoak berzer eztü mesperetxürik ekharten. Eta adibideak ematen ditu : David eta Hiram paganoa Salomon eta Seleucos paganoa. Bibliatik beste bospasei adibide. Gregorio XIII eta frisiar paganoak, erromatar kristau eta Bandaloen arteko harremanak goresten

120Hona testu luzean perpaus jakingarria :

121Nor berean dagoeno berzeak berean beza ütz bizitzera faltsü heen iretziak izanik ere (..)

122Erlisio gerretaz dio :

123Errelijionearen astakürüan gerla, hari arrotz ziradeanak ta hkapa harenpean zonbat latzeria ta herio munduan. Zonbat eliza errerik ta zenbat popülü eskeletürik. Ezta errelijionerik gerla manhatzen düanik : güziek bakea düe pheredikatzen, phüntü hartan diradealarik bizitzea, zeren errelijionea heen aharren arazorik eztauke.

124(...) Printzek ere zonbait aldiz beren onkarriak borroskan hetan nahasi zütielakoz, gerla errelijionekoak dirade sorthü beren artean, nahiz nork bere sekta edo fabori züana balia erazi ; bena beren abantaillentzat baizik eztiradiano ari populiiak ere sinhestian errelijionearen gatik ziradeala gudatzen, hartakotz gerla suerte hau da bethi gaitzena izanik, ühaitz odolak ixurerazi, erresumak eskeletü ta errelijioneak irapaizi beno haborogaldü »

125Egiategik ez ditu sinesleak gogorki kritikatzen sekta sortzaileak baizik teologoen arteko gatazkak sorturik, baina dio onartu behar direla beren sektariak zintzoak badira. Egiategik sekta hitza darabila katolikoentzat ere, eta hasierako erran nahiaz, alegia aurrekoekin moztu duena. Hain zuzen Judioen dekadentzia judaismoaren barneko gatazkek piztua izan dela dio.

126Erlisio arazoekin jarraikiz jadanik Luis XIV en aitzi egin salapena agertzen zaiku (360. o.)

127Khiristia khiristiari, frantzesa frantzesari lothurik, alanoa alanoari bezala zer da hantik heltü, erresumako elitea herri arrotzetara (jestegitürik) iheseginik, erresuma herenaz zelarik flakatürik ta herenaz haren etsaiak indartürik.

128Eliza gizonei bizkarreratzen die errelijione nahaskeriak :

129Aphezek alde batetik, ministreek bestetik arotz (bohaderare) hauspoaren ofizioa zieno zinez egiten.

130Urruntxeago esaldi luze batean argi bat :

131Nor bera da bere kontzientziaren nausi ta Jinkoa berhera haren (akadoi) epaile bakoitza...

132Dezan nork berak jarraik zelüak eman dereion bürübidea ezi bau da gizonaren eginhidean arau xüxenena ta halakoa da Apostoliren irakastaldia. Kannon'khaldiz pharadüsiko borthak eztirade phorrikatzen ezetare heetan jendea bortxaz sar eraziten.

133Dezagün arren Jüdioa, Calvinista, Lutheriana ützberen sinhestetan katholikak bezain khiristiak dirade bi azkenak ; halako Jinkoak tiahi ezpalütü hitz bakhotx nahi bezala lütüke. Jüdioak ta Türkak beren errelijionen gozomen osoan dütü üzten ta ez khiristiarer Israelitek bezain Kananeanen eretzean aritzez, ez halako manürik heen kontra egin.

134Egiategik errelijioneak dituzten akatsak gora eta behera beharrezkoak direla idazten du eta ezagutu duen Alemaniaren kasua ematen, baina ikuspegi materialista batez ekonomia ekarpenak azpimarratuz :

135Errelijione gaberik erresuma lerden eztaoke, harek dü jendea biltzen ta bizi beharrerat lürrak lantzen. Alemaniak noizpait herri oihan ta landa baizik etziana, jende gutik ta basa zen Strabonen ta Cautaren errraneala, orai da Europako herri ederrena halakatu dialakoz errelijione khiristianak.

136Jakingarria Kanaandar eta Israeldarren arteko guduka hura zeren gure mendean piztu eta jarraitzen baitu, ez besteen konbertitzeko haien lurrez jabetzeko.

137Paganoetzaz

138Lehenagoko paganoetzaz mintzatzean Egiategi hasten da giristino martirioekin.

139Paganoek herriaz zütien Khiristian lehenak salatzen eta meskabü heltzen zereitzeetan heer ogena emaiten. Tybria Italian bazen gainthü, Egyptan Nilak ordokiak ezpaziitian bere hurez estaltzen khiristian sakrilegioak ziradean iturriak. Orozbat gosetzeak ta hilkorrak ziradeanean hiltzen ; hartan beren Jinko faltsier grazia othoizteko khiristianak lehoner, tigroer ta hartzer zütien barrükietara urthikitzen ta bizirik janeraziten (...)

140Neron enberadoreak Erromari sü züanean eman, jakile hanitz, erran lezen khiristianek züela phiztü, pagattü ta heetarik izigarri erre erazi, berak ziolarik zinez errelijione khiristia heltü geroztik galkiro güziak erresumari erori ziradeala.

141Egiategik kontatzen du nola paganoak aski izpiritu zabalekoak ziren Kristo beren jainkoen artean hartzeko eta ohoratzeko Alexandro Severok egin bezala. Pagano batzuen egitate zintzoa aipatzen du. Jusef Egiategi erreformista (1785)

142Plina bigarrenari dügü eskerra haren denboran khiristianek üken züen bakeaz ta Trajan enberadorearen manüetzaz heen fabori.

143(...) Tyberak ere berze alte Senatüan galtho egin züan J.C jar lezen beren jinkoen herrokan.

144(...) ta Sybilla Cumanaren bersoak Virgilan diradeanak hanitz pagano khiristiatü zütien. Egiategiren obran zernahi kapitulutan lehenagoko paganoen bertuteez mintzatzen zaiku bai eta musulmanak eta beste eredu bezala emaiten.

145Aphezetzaz

146Egiategik nahi luke apezak beren lekuan egon ditezen eta honela hasten da kapitulua apezek besteen egitekoetan sartzenegi direlako eta diruzaleak direlako, ardien irudi pollita erabiliz :

147Aphezak nahi güntüke güziak Santü, bena berze jendeak bezala gizon dirade. Zor zaien errespetü osoaz gozatzen eztiradeanean berek die ogena, jendearekin direlakoz akortatzen, jakin minez ere berzeren egitekoetan sartzen barnegi ta (diapego) lotura soberanak düalakoz mespretzüa soreraziten.. handinaia, iritzia ta zekeingoa batzüer dereitze menpenean iraunarazten.

148Artzangoan aldiz arresak (ardi kenteak) ordü beno lehenago dütiela mozten ta dakiela ezin hobeki ilheaz baliatzen ; bena bada heetan gizon santürik berentzat deusere begiratzen eztienik, hanitz ere gizon ezin pherestägorik aphezgoari ohore dereitzenik.

149Apezen ez ezkontzea paganismoarekin lotzen du Egiategik :

150Noizpait aphezak ezkontzen ziradean Hildebran Aita Santia da lehena aphez alemaner ezkontzea debekatü zereiena. Ethiopian aphezguziak emaztedün dirade. Eliza lehenean ere lege zaharren araueala züenek sakrifikatzen etzienek ere ziradean ezkonturik Denys Constantinopleko aphezküpia bere laguner zian gomendatzen aphez ezar ez lezen kastidadearen lege gogorra.

151Gero Nizako kontzilioaren debekua aipatu ondoren, baina :

152Vienako kontzilioan erabaki zela aphezer phuntzelekin ezkontzea zilegi zatekeala, heltü zena 89. urthean Formosus Aita Santiaren baimenean.

153Apezgoaren antolakuntzaz gogoratzen du lehen aphezek beren zaharren artean apezpikuak hautatzen zituztela. Elizak bere justizia bereizia zuela. Kontatzen du Justianoen denbora kriminalean eta zibilean enperadoreen peko zirela, bakarrik Karlos garbala (Karles bilhogabea) izan zela apezpikuei apezen gaineko justizia eman ziena. Pierre Besseren teoriak gogorki kritikatzen ditu, XVI. mendean apezak Birjina baino gorago eta Jainkoaren maila berdinean ezarri zituelako Egiategik dio Jesu Kristoren erranak jarraikiz, ez direla estaduaren egitekoak Elizakoarekin nahasi beha :

154Jinkoak dio “Bihür bedi Cœsari harena dena”

155Lehentasuna ematen dio printzeari :

156Denbora zaharrenetan photerea printzetan zagoela dago proba Valius Enperadorearen gobernuan frairen egongiak zutianean legarrrez kargatü ta heen koskariak ta gazteak gudarigei har litean.

157Irteera.

158Mugatu naizela diot ezen euskal Herriaz diona bizpahirur ikerlanetan zabalkiago ikertu dudalako. Laburzki errepikatzeko bere denboran bizi moldeen hobetzeak, demografiaren goratzeak haren ustez diruaren mirespenak gizartea desegiten zuten.

159Adibidez XVIII. mendeko euskal soszale ezkointza jorratzen du, amodioz egiteko partez diruarengatik egiten direlako, hala bi gatu zaku batean sartzen ; doteak goregi zirela Doteak nahi dutie ezkontzetan handi eta hurtzen dirade elhilrra bezala. eta horretarako jendea zorretan jartzen, eta eztei egunetan dotea erdi jaten, diruaren agertze berri horrek Egiategiren ustez herriaren, familiaren, auzoen arteko elkartasunaren desegilea da.

160Hemen irudi luke liberalismoaren aurka dela, baina gaur liberalismoaren alde direnek ez dute berdin pentsatzen, familiaren desegitea, lanaren erdainua, aisialdiaren gorestea gaurko baloreak direlako.

161Bestalde apezek herriko plazetan dantza egitea debekatzen edo kontrolatzen dutelako eta hori XX. menderaino, neska mutilek, XVIII.mendean ostatuetan edanaz, mozkortuz, besta egiten zuten.

162Euskal Herria utzirik, orduko Europara hedatzen ditu kritikak, batik bat Frantziara. Eliza jorratzen du ez bakarrik bere sineste jasangaiztasunaren gatik, baina proselitismoz beste erlisioneak galarazi nahi dituelako ; txarrago dena Frantzia bezalako herri giriristinoan eliza gizonek ebanjelioa utzirik politikan sartuak dabiltza.

163Halaber kapitulu anitzetan orduko eta aintzinagoko erregeak begitan ditu ; alde batetik nobleak Kortean bilduz beste eginkizun eta ekimenetarako antzutzen baititu. Bai Luis XIV rekin hasirik Kortea Erregeren antzoki bilakatu zen, eta nobleek iraun edo igoain nahi zirenean erregeren lakaio neskato edo ohaide bilatzen ziren. Die egiten du euskaldun noblei Euskal Herrian egon ditezen. Hain zuzen bere liburua aitonen seme bati zuzendua da : lehen hamabi kapitulu guziak noblei die bat eginez urrentzen dira. Belako familia luzaz eredutzat ematen da, ezpaita Kortera joan baina herrian bertan lan egin. Jean Philippe de Bela generala haren nausia zitekeen.

164Korteeko gastuek eta erregen gerlek herria mixeriara bultzatzen dutela bizkarretazen die, eta hori protestanteen erbestea salatu duen bezala.

Inicio de página

Para citar este artículo

Referencia en papel

Txomin Peillen, «Jusef Egiategi erreformista (1785)»Lapurdum, 9 | 2004, 215-226.

Referencia electrónica

Txomin Peillen, «Jusef Egiategi erreformista (1785)»Lapurdum [En línea], 9 | 2004, Publicado el 01 marzo 2009, consultado el 29 marzo 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/858; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.858

Inicio de página

Autor

Txomin Peillen

UPPA, IKER-UMR 5478
txo.peil@univ-pau.fr

Artículos del mismo autor

Inicio de página

Derechos de autor

CC-BY-NC-ND-4.0

Únicamente el texto se puede utilizar bajo licencia CC BY-NC-ND 4.0. Salvo indicación contraria, los demás elementos (ilustraciones, archivos adicionales importados) son "Todos los derechos reservados".

Inicio de página
Buscar en OpenEdition Search

Se le redirigirá a OpenEdition Search