Navegación – Mapa del sitio

InicioNuméros10ArticlesEuskal lexikografiari ekarri berr...

Articles

Euskal lexikografiari ekarri berria : Bourciez-en euskal testuetako lexikoa

Jose Luis Ormaetxea
p. 153-168

Entradas del índice

Índice temático:

linguistique

Gako-hitz:

Bourciez, dialektologia

Índice cronológico:

19e siècle
Inicio de página

Notas del autor

Lan hau 2003ko ikerketa-proiektuko (erref. : 1/UPV 00033.130-H-15286/2003) emaitza da.

Texto completo

1.- Sarrera

1Edouard Bourciez-i zor dizkiogu « Recueil des idiomes de la Région Gasconne » bildumako dokumentuak. Gaskoiez idatzitakoak alde batera utzita, guri interesatzen zaizkigun testuak 150 dira, denak euskaraz idatziak eta Ipar Euskal Herri osoa hartzen dutenak. Testuak 150 badira ere, 138 herritako euskararen berri dugu, izan ere zenbait herritan bi testu baititugu.

2Bourciez-en aginduz, 1894 urtean, herri horietako errientek frantsesetik herriko euskarara itzuli zuten L’enfant prodigue parabola. Testuren bat edo beste (Pagolakoa, esaterako) fidagarri ez bada ere, oro har esan daiteke lanabes onak direla ikuspegi geolinguistikotik.

3Euskal Herriko Unibertsitateak 2002an babestutako ikerketa-proiektu bati esker, Bourciez-en euskal testuak transkribatu, ikertu eta argitaratu ahal izan dira (Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan. ASJU-ren Gehigarriak). Aurretik, J. Allières-ek aztertu zituen bere « Petit atlas linguistique basque français « Bourciez » » artikuluan. 20 mapatan, batez ere lexikoari zegozkion 20 ezaugarri aztertu zituen, ikuspegi dialektologikotik ondorio interesgarriak atereaz. Ikerketa-proiektuarena lan osoagoa da, jakina, eta hizkuntzaren alderdi nagusiak ikertu nahi lituzke. Besteren artean, testuetan biltzen den lexikoa aztertzea interesgarria izateaz gain, onuragarri gertatuko da euskal dialektologiarako. Lexikoaren azterketa sakona egitea komeniko litzateke, beraz. Dagoeneko testuetako hiztegia osorik hustua dago, eta hori da gerora egin daitezkeen lanetarako oinarria.

4Gure artikulu honetan saiatu gara testuotan agertzen diren lexiko aldetiko berezitasunak aztertzen, eta uste dugu Orotariko Euskal Hiztegiari behin-behineko ekarria egiten zaiola.

5Azterketa honetan, testuetan agertzen den lexikoaz arituko gara, honako hauek bereiziz : maileguak, lexiko-aniztasuna, hiztegietan lekukotasun urria duten hitzak, hiztegietan agertzen ez diren hitzak, hiztegietan aldaera desberdinetan agertzen diren hitzak, hiztegietan adiera desberdinetan bilduta dauden hitzak eta hiztegietan lokalizazio desberdinarekin bilduta dauden hitzak.

2.- Maileguak

6Hegoaldean gaztelaniarena bezala, Iparraldean frantsesaren (eta gaskoiaren, biarnesaren…) eragina nabarmena da bai orain eta baita duela mende bat ere. Horixe erakusten digute esku artean ditugun testu hauek. Euskal ondareko hitzak nagusi izanik ere, hamaika dira ondoko hizkuntzetatik hartutakoak. Ez da ahaztu behar, gainera, frantsesetik itzuliak direla testuok.

7Zenbaitetan (mailegu zaharrenetan batez ere) euskaldun guztiok bat gatoz. Testu hauetan agertzen zaizkigun hainbat hitzetan berdin jokatu dugu Ipar zein Hegokoek : aire, akabatu, arropa, atrebitu, bisitatu, denbora, gastatu, gozatu, juramentu, lore, penatu, tratatu, tripa, zapata

  • 1  Hiztegi Batuan kajoi baztertu eta tiradera erabiltzea gomendatzen da.

8Beste mailegu asko, aldiz, frantsesa (batez ere frantsesa, baina baita gaskoia, biarnesa eta, inoiz, espainola ere) jakin gabe, arrotzak gertatzen dira Hegoaldeko euskaldunarendako : arribatu « iritsi », balentria « harrokeria », bapo « harro », bortako « txerri », dafaila « mahai-oihal », delibero « erabaki », despendiatu « xahutu », erribera « ibai », eskabel « aulki », espantu « harrokeria », fier « ausart, harro », fite « azkar », kartier « bazter, herri », kokin « gaizto », logatu « alokatu », mainata « morroi », malurus « zoritxarreko », maripulis « jaka », mixkandi « morroi », partaiatu « banatu », peritu « ahuldu, nahigabetu », premu « oinordeko », punitu « zigortu », sakre « birao », tireta « kajoi, tiradera1 », trabesatu « zeharkatu », turnatu « itzuli », uros « zoriontsu », etab.

3.- Lexiko-aniztasuna

  • 2  Testuaren buruan honela dio : Parabole de l »Enfant prodigue racontée à la veillée, en basque, par (...)

9Itzuli beharreko testua hain luzea ez dela kontuan izanik (makinaz idatzitako orrialde bat, 663 hitzekoa), lexiko aldetik desberdintasun eta aniztasun handi samarra dagoela iruditzen zaigu. Horra datu batzuk : testu bakarrean agertzen diren hitzak 340 dira, eta 89 bi testutan soilik azaltzen direnak. Kopuru handia, benetan. Baina datu hutsa emanda ez da ezer esaten. Hori azaltzeko arrazoien artean, bat nabarmena da testu batzuetan ez dela itzulpena hitzez hitz jarraitu, itzulpen libre samarra egin dela alegia. Orduan, frantseseko testuan ez datorren hitz bat sartzen bada, bistan da hitz horrek aukera handiak dituela behin bakarrik agertua izateko. Adibide batzuk emango ditugu argiago ikusteko. Iholdiko testu bietatik batek (1300 zenbakia daramanak) besteetan agertzen ez diren 42 hitz dakartza, eta, bat edo beste kenduta, ia denak dira jatorrizko bertsiotik aldentzen direnak : aberats, adiskide, aitortu, akordu, amultsuki, arto, atrebitu, behi, behin, biluzi, delibero, ederki, egitate, engoitik, erdietsi, eretze, eskaini, estatu, ezagutza, ganbara, garrazki, guardia eman, haizu izan, haragi, histu, lukainka, luze, minata, nagusitu, obratu, otoi, pitar, setiatu, umiltasun, xede, xingar. Hitz horiek guztiak itzultzaileak2 (hobeki esan, egokitzaileak) asmatuak dira, ez dira frantsesezko testuan agertzen.

10Hendaiako (1208) testuan ere badira itzultzaileak asmatutako hitzak, eta, gutxiago badira ere, baita ere beste testu batzuetan.

11Bestalde, hitz bat behin bakarrik edo oso gutxitan agertzearen beste arrazoi bat da lexiko aldetik dagoen barietatea eta aldagarritasuna. Sarri hitz bat itzultzeko herri berean ordain bat baino gehiago izango da, baina itzultzaileak bat (eta kasu urri batzuetan bi) aukeratu du, jakina. Aukerak aukera, zenbait hitzetan desberdintasun handia dago herritik herrira. Adibide gisa, ongi datorkigu testuaren izenburuko prodigue hitza. Oker ez bagaude, 25 ordain desberdin (aldaerak aparte, noski) eskaintzen zaizkigu testuotan. Zalantzarik gabe, prodigo maileguaren aukera da erabiliena, askogatik gainera : 100 testutan agertzen zaigu hitz hori. Maiztasun askoz txikiagoa dute gainerakoek : barreiat eta barreiatu (5 aldiz), barreiatzaile (4 aldiz), hiruna testutan despendius, galdu, igorle eta igortzaile, bi bider arlotatu, enpoiltzaile, gastatzaile, gastos, hundus, ondasun-xahutzaile eta prodigal, eta lekukotasun bakarra dute hitz hauek : beirugabe, enplegatzaile, errebelatu, fundibitail, funditzaile eta gaizki enplegatzaile.

12Adibide gehiago eskain daiteke, baina uste dugu emandakoarekin nahikoa izan daitekeela gorago baieztatua frogatzeko.

4.- Hiztegietan lekukotasun urria duten hitzak

13Testuotan irakur ditzakegun hainbat hitzek ez dute sarrerarik gaur egun eskura ditugun hiztegi guztietan. Gure azterketarako, nagusiki hiru hiztegi kontsultatu ditugu : Lhanderena (L), Azkuerena (A) eta Orotariko Euskal Hiztegia (OEH). Hauetaz gain, begiraturen bat edo beste ere egin diogu Junes Casenave-Harigileren (Cas) zubererako hiztegiari.

14Ondoren, hortaz, hiztegi nagusi horietatik batean soilik datozen hitzak aipatuko ditugu, interesgarrienak iruditu zaizkigunak. Ia gehienetan, pentsatzekoa denez, OEH da hiztegi hori. Ez da ahaztu behar Azkuek eta Lhandek haien printzipio eta aurreiritziengatik hainbat hitz baztertu zituztela beren hiztegietan.

15Horra aukeratutako hitz-zerrendatxoa (beltzez doa hitza ; ondoren zein hiztegitan agertzen den, gero testuetako adibideak, hurrengo jatorrizko bertsioko frantsesezko hitza eta, azkenik, bilduma honetako gainerako testuetan ematen diren zenbait ordain) :

16abilamendu : OEH-n bakarrik.
Testuingurua : Ekharracozie behala abillamendu pullit bat (1280- Behaskane-Laphizketa).
Fr. veste.
Gainerakoek : bezti, beztimenta, arropa, palto, maripulis…

17ahuntzume : Itzulpen librea. OEHk bakarrik antxume sarreraren aldaera gisa.
Testuingurua : Aïnitz hurte aïetan serbitçacen çaïtut, es naïz seculan cure manamenduen contra gan, eta ez naiçu seculan auntzume bat eman nere lagunekin besta eguiteco(1208-Hendaia)
Fr. chevreau.

18bolatu : OEH : bolatu (trans. e intrans.) « volar, sostenerse y desplazarse en el aire ».
Testuingurua : Utçi içan çuen béré burua erortcerat kayola baten gainerat behatcen çuelaric leihotic arinki bolatcen ciren choriac(1194-Mugerre)
Fr. voler.
Gainerakoek : hegaldatu, hegaldakatu, hegaldaka ari…

19deiadartu : OEH : deiadartu, gedarritu « llamar ».
Testuingurua : Zein da bada arrabots hau ? deiadartzen du juramentuka(1202-Donibane Lohizune).
Fr. s »écrier.
Gainerakoek : oihu egin, erran…

20finfarreria : OEH : finfarreria « fanfarronería » (adibide bakarra).
Testuingurua : Egune gutitane barnène, sémé gaïchtoua joune çuçune hérritic finefarrériàrékine, éta érrane gabé adio ihouri (1251-Ainharbe).
Fr. (en faisant le) fier.
Gainerakoek : fier, azkar…

21hegaldazale : Hasieran hurrengo atalean sartu genuen, izan ere A-L-OEH hiztegietan ez baita jasotzen hitz hau. Baina gero ohartu gara zubereran arrunta dela (Cas : hegaltazale « volant »)
Testuingurua : Gaï batez, zabela hutzik, bere buria erortera utzi zian hoki baten gagna, zo zelarik leihotik tchori arhinski hegaltazaler (1344-Atharratze-Sorholüze) ; Gai batez, sabéla hutsik, béré buria uzten du érortéra zuzulu baten gagna, so zélarik leihoti tchori alagéraki hégaltazaler (1254-Barkoxe) ; Gaï batez sabela huxik, érortéra uzten dizu béré buria escabéla baten gagna, soguitiarekin léïhotik tchori arhinki hégaltazaliak(1258-Garindaine)
Fr. voler (qui volaient).
Gainerakoek : hegaldatu, hegaldakatu, hegaldaka ari…

22jaketa : OEH : jaketa, xaketa, xakete (azken hau L-tik hartua).
Testuingurua : Ékharacocié fité yaketa poillit bat (1343-Uharte Garazi) ; Ekharracozie yaqueta poillit bat (1334-Zaro)
Fr. veste.
Gainerakoek : arropa, soineko, kamisola, barneko…

23menos : OEH : menos 1 « pequeño, simple, sencillo, modesto ». Gutxi gorabehera zentzu bera da, nahiz eta frantsesean « dernier » den itzuli beharreko hitza.
Testuingurua : Trata nezazu zure sehietaric menosena bezala (1326-Donibane Garazi) ; Ékhar néçaçou çouré cerbitchari ménosséna béçala (1325-Urepele)
Fr. dernier.
Gainerakoek : azken.

24napa : OEH : napa « mantel ». Adibide bakarra (Napa eder baten gaiñean / kuberta ezarria zatzan).
Testuingurua : Sehiec obeditu zuten nagusiari eta ezarri zuten mahainaren gainean napa eder bat (1230-Mehaine) ; Mutilec obeditu çuten béré nausiari eta eman çuten nappa eder bat mahainean (1194-Mugerre).
Fr. nappe.
Gehienek : dafaila.

25nezesario : OEH : nezesario, nezesari « necesario ».
Testuingurua : Handisqui oguen ukhen niçun, éta nésésari duçu puni néçaçun, badaquit ounxa (1355-Ligi-Atherei) ; Nesesario da youan nadin eta ikous dezadan herri (1227-Hazparne).
Fr. il faut.
Gehienek : behar (dut).

26non zer : OEH : non zer « qué dónde, qué y dónde, qué en cada sitio ». Testuan antzeko adiera du, baina ez dakit estuki berbera den.
Testuingurua : Khantouz ari guitouc éta ouros guitouc, écic baïtougou nountzer (1299-Iholdi).
Fr. (nous avons) de quoi.
Gainerakoek : (badugu) zertaz, zergatik, zeren…

27presatu : Testuan prezatu da sarrera. Itzultzaileak gehitzen duen hitza da, baina prezatu balitz, ez dator bat hiztegiek prezatu/preziatu-ri ematen dioten adierarekin (OEH : 1 « apreciar, estimar » ; 2 « valorar, poner precio », etab.). Aldiz, presatu izanik, OEH-n badu « urgente » adiera, eta adjektibo funtzioa duen partizipio gisa, gure testuan bezala.
Testuingurua : Cembaït aldiz haren gozia haïn handi eta haïn prezatua zen non gogo hunez yanen baïtzituen cembaït hosto eta fruitu usteldu, cherriec gaztatzen zustenetarik, baïnan nehorc etzakon deüs ematen (1271-Amenduze).

28prodigal : OEH : prodigal « Asotus, galdua, neurrigábea, […], prodigala, erhoa ».
Testuingurua : Haour prodigala (1215-Jatsu (Uztaritze)) ; Haur prodigala (1223-Itsasu).
Fr. prodigue.
Gainerako testuetan ematen diren ordainetarako ikus 3. puntua.

29sobranio : OEH : soberania, sobrania, soberanio, sobranio. Batez ere izen gisa : 1 « exceso, exageración (algunos ejs. tras sust. indet. podrían tbn. ser interpretados como « excesivo ») » ; 2 « en exceso, mucho » ; 3 « excedente » ; 4 « exagerado ».
Pentsa daiteke testuko adiera hortik doala, baina beharbada ez da gauza berbera.
Testuingurua : Haour sobranioa (1343-Uharte Garazi).
Fr. prodigue.
Gainerako testuetan ematen diren ordainetarako ikus 3. puntua.

30zarrota : OEH : zarrota « prenda que se emplea cuando se quita la chaqueta ».
Mailegua (fr. sarrau).
Testuingurua : Çatoste icousterat ekhar çoçoue fite sarrota poullit bat (1203-Azkaine)
Fr. veste.
Gainerakoek : bezti, beztimenta, arropa, palto, maripulis…

5.- Hiztegietan agertzen ez diren hitzak

31Ziurrenik, puntu hauxe da artikulu honetan baliorik handiena izan dezakeena. Ondoren zerrendatzen ditugun hitzen artean hauetarik aurkituko dugu : mailegu gordinak, hitz ezagunen erakarriak, zalantzazkoak diruditen batzuk, etab. Horra zerrendatxoa :

32alokantza (alokantzan eman) :
Testuingurua : Zembait hilabeteren buruan behar izan zituen saldu bere phildak emazte zahar bati eta bera sehi bezala alokantzan eman (1307-Irisarri)
Fr. se louer.
Gainerakoek : jarri, alokatu, engaiatu…

33arkilatu :
Testuingurua : Cembaït hilabétéren bourouan béhar oukhan citian saldou béré arropac émasté çahar bati éta béré bouroua arkhilatou mouthil içatéco (1325-Urepele).
Fr. se louer.
Gainerakoek : jarri, alokatu, engaiatu…

34arrandatu : Landuchio-ren hiztegian (1562) arrendadu « alquilar ». L & OEH : arranda « renta, tributo ».
Testuingurua : Çombeit hilabeteren burian saldu behar içan citin bere phildac emazteki çahar bati eta bere buria arandatu muthil izaiteco (1233-Donamartiri)
Fr. se louer.
Gainerakoek : jarri, alokatu, engaiatu…

35azkentan : Testuan horrela dator garbi, baina dudazko formatzat jotzen dugu (egileak azkenian idatzi nahi ote zuen ?).
Testuingurua : Azkentan, nigarrac begiretan, hedatu zascon besoac, eta lephotic lotziarekin eman zacon pot gozo bat (1286-Garruze)
Fr. enfin.

36Gainerakoek : azkenean, hondarrean, enfin…

37beirugabe : Hau ere dudazkotzat jotzen dugu.
Testuingurua : Haur Beïrougabia (1338-Lakarra) (l »enfant prodigue).
Gainerako testuetan ematen diren ordainetarako ikus 3. puntua.

38besta : OEH : bezti « vestido ».
Testuingurua : Çaousté ikoustéa ékarakozie vesta éderra (1268-Donapaleu) ; Çaousté ikoustéa, ekarakozie vestat éderra (1269-Donapaleu) ; Zaurte ikhustera ; ekhar acozie fite vezta polit bat (1305-Hozta)
Fr. veste.
Gainerakoek : bezti, beztimenta, arropa, palto, maripulis…

39bozkalentziatu : L-A-OEH : bozkalentzia « gozo grande, regocijo ».
Testuingurua : Nahi baduk ala ez, behauk kantatu hic ere eta bozkalenziatu gurekin, zendako hire anaïa hila zena berriz bizitara duk, yaïo baliz bezala (1316-Baigorri)
Fr. se réjouir.
Gainerakoek : alegeratu, bozkariatu, bozkariotan izan…

40enpoiltzaile : L-A-OEH : enpoildu (A-L enphoildu) « destruir ».
Testuingurua : Haur prodigua (empoilzalia) (1336-Izpura) ; Haur prodigua (enpoiltzalia) (1329-Aintzila).
Fr. prodigue.
Gainerako testuetan ematen diren ordainetarako ikus 3. puntua.

41entzutu : Bitxia bada ere, halaxe dator testuan (izatu, egotu… ezagunak dira Iparraldean).
Testuingurua : Moutilek entzoutou zouten beren naousia eta ezarri dafaïla eder bat mahaïnaren gaïnean (1227-Hazparne)
Fr. obéir.
Gainerakoek : obeditu, sinetsi…

42errebenitu (< fr. revenir ?). Zalantzazkoa deritzogu hitz honi.
Testuingurua : Ikhusi zuenean heldu bidian bere semia dena icerdi eta erhautzac hartia, sangoa herrestan, nekez erebenitu zen (1313-Donaixti-Ibarre)
Fr. croire (il put à peine le croire).
Gainerakoek : sinetsi.

43fantasuntzi : L-OEH : fantasiatsu, fantesiatsu « capricieux, obstiné dans ses caprices ». Urguilu-tik urguluntzi sortu den bezala, antza denez hala fantasia-tik fantasuntzi.
Testuingurua : Egun gutin burian, seme gachtua yuan zen herritic egitian fantesuntziaina eta nehori adioric erran gabe (1329-Aintzila)
Fr. (en faisant le) fier.
Gainerakoek : fier, azkar…

44fiertzia : L-OEH : fiertu ; fiertasun « orgullo, coraje » (OEH). Izan daiteke, hala ere, fiertze aditz-izenaren forma mugatua.
Testuingurua : Egun guthi gheroago, seme tzarra goan zen herritik fiertzia erakhutsiz, eta nihori adiorik eghin gabe (1202-Donibane Lohizune).
Fr. fier.
Gainerakoek : fier, azkar…

45harda : Mailegua.
Testuingurua : Hilabété zoumbaïten burian saldu béhar ukhen zitizun béré hardak emazté zahar bati éta acordatu mithil (1258-Garindaine).
Fr. hardes.
Gainerakoek : arropa, pilda, soineko…

46izantate : L-OEH : izantza « bien, posesión ».
Testuingurua : Pharti çaçu çure içantatia, eta ekhaçu tokatcen caitana (1209-Urruña).
Fr. bien.
Gehienek : ondasun.

47jamuseta :
Testuingurua : Ekhar ezozie bertan jamüseta ejer bat (1385-Eskiula).
Fr. veste.
Gainerakoek : bezti, beztimenta, arropa, palto, maripulis…

48jelete : Mailegua (fr. gilet).
Testuingurua : Ekharzazie harrentzat laster yelete pulli bat (1193-Lehuntze)
Fr. veste.
Gainerakoek : bezti, beztimenta, arropa, palto, maripulis…

49landets : Ala landetxe ote ?
Testuingurua : Trabertsatsen ditou anhits landets, oïhanac, errekac eta yiten hiri handi batetara (1295-Ostankoa)
Fr. lande.
Gainerakoek : alor, landa, larre…

50logatu : Mailegua.
Testuingurua : Eta logatou mouthil isaïteko (1295-Ostankoa) ; Eta bere buia logatu baïlet izateco (1256-Sohüta) ; Eta bere buria logatu mithiletako (1267-Bildoze) ; Eta bere bouria louatou içaiteco mouthil (1308-Jutsi)
Fr. se louer.
Gainerakoek : jarri, alokatu, engaiatu…

51miseriatu : OEHk badakar, baina ez aditz gisa, adjektibo funtzioa duen partizipio gisa baizik : miseriatu « miserable ».
Testuingurua : Oguendun içan nunduçun, bena miseiatcen nunduçun çutaric hurun (1264-Muskildi)
Fr. se languir.
Gainerakoek : urtu, hiratu, pirundu, penatu, peritu, esmeriatu…

52oihu-sakre : Sakre hutsik badator hiztegietan (L-OEH : « juramentu »)
Testuingurua : Zer da ba azantz hori ? dio oihu-sakretan (1307-Irisarri)
Fr. s »écria-t-il en jurant.
Gainerakoek beste itzuli batzuk : oihu egiten du juramentuka, oihu egin zuen arneguz…

53pildaje : Hiztegietan (A-L-OEH) p(h)ilda bai, baina pildaje ez.
Testuingurua : Hilabété soumbaïten burian, béhar ukhén sién saldu béré pildajiac émasté chahar bati (1284-Etxarri)
Fr. hardes.
Gainerakoek : arropa, pilda, soineko…

54pirundu :
Testuingurua : Içan nintçoun oguendoun, béna pirountcen ari nindouçoun ourhoun çouréanik (1340-Mendibe) ; Içan nintzan hoben dun, baïnan piruntzen ari nintzan çutaric urrun (1322-Irulegi) ; Izan nintzan hobendun, bainan piruntzen (hurtzen) ari nintzan zure ganic urrun (1329-Aintzila)
Fr. se languir.
Gainerakoek : urtu, hiratu, penatu, peritu, esmeriatu…

55putzutsu : Bukaerako -zu hori -tsu izango da ? (zubereraz bai, - = -tsu, baina testu bakarra Jatsukoa da). Hala izanik, dena dela, itzulpenak ez du ematen oso zuzena denik.
Testuingurua : Traversatzen dizi anhitz leku putzuzu, oyhanak, hur haundiak (1337-Jatsu (Donibane Garazi))

56Fr. lande.
Gainerakoek : alor, landa, larre…

57soin-pilda : Bi hitz ezagunez sortutako hitz elkartua.

58Testuingurua : Yin zarete haren ikhustera, ekhar ezazue soïnpilda pullit bat (1271-Amenduze)
Fr. veste.
Gainerakoek : bezti, beztimenta, arropa, palto, maripulis…

  • 3  Hiztegi Batuan tiradera hobetsi da. Gure testu-bilduman, aldiz, beti da tirader.

59tiroir, tiruar :L-k bakarrik dakartza tirenta/tireta (azken hau hobetsiz).
Testuingurua (18 testutan agertzen da) : Guero idekitcen duelaric tiroir bat, partitu çuen béré ontassuna eta eguin cituen hortaric bi pharte bardinac (1194-Mugerre) ; Guéro idékiric tirouar bat, partitou souén béré ontasouna éta éguin isan sitouén bi parté bardinac (1222-Kanbo) ; Guero zabalduz tiruar bat, partayatu zien bere ontasuna, eta eguin hartaric bi pharte berdinac (1272-Amorotze)
Fr. tiroir.
Gainerakoek : tireta, tirader3

6.- Hiztegietan aldaera desberdinetan agertzen diren hitzak

60Testuotan jasotako hitza hiztegietan agertu bai, baina zenbaitetan aldaera desberdinetan agertzen da. Nolanahi ere, aldaeren kontu honek azterketa sakonagoa beharko luke.

61alegriatu : Aldaera hau ez dut inon aurkitu. L : alageratu ; OEH : alegeratu (& alageratu, alegratu, alegeretu).
Testuingurua : Es othe da behar allegriatu ? (1208-Hendaia)
Fr. se réjouir.
Gainerakoek : alegeratu, bozkariatu, bozkariotan izan…

62behaztun (« eraztun ») : Aldaera hiztegietan ez dator. OEHk, esaterako, 22 aldaera dakartza, baina hau ez. Baliteke behatz hitzarekin lotura izatea.
7 testutan dator behaztun (herri hauetan : Behauze (2 testu), Amorotze, Arberatze, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Gamue-Zohazti) : Ekhar zakozie fite barneko pollit bat, ezar akozie behaztun bat ehian eta oski berriak zangoetan (1275-Arboti-Zohota) ; Ekharrakozie fite besta pullit bat, ezarrazkotzie behaztuñ bat ehian eta zapata berriak zanguetan (1279-Behauze)
Fr. anneau.
Gainerakoek : eraztun.

63ben : OEH : bien 1. « Bien » (interj. de aprobación) / (Expresando resignación).
Testuingurua : Eh ben (1232-Donostiri) ; E bén (1265-Urdiñarbe)
Fr. Eh bien.
Gainerakoek : bien (edo beste aukera desberdin bat).

64boltaka : Aldaera hau ez dator hiztegietan. Arruntena bultaka da, eta OEH-k builtaka eta bueltaka ere ematen ditu.
Testuingurua : Hambertzétaraïno gosé cen boltaca nun yanen baitzituen gogotic cherriec yaten diuzten aça hosto eta fruitu usteldu hec (1212-Ahetze)
Fr. quelquefois.
Gainerakoek : batzuetan, zenbait aldiz…

65haborotz : Badirudi harrabots/habarrots-ekin zerikusia duela.
L : harrabots/habarrots « bruit, vacarme ». A : abarrots « todo ruido estridente », harrabots « ruido ». OEH : abarrots, harrabots, errabots « ruido (generalmente grande), estrépito, fragor ». Hiztegi Batuan harrabots aldaera hobetsi da.
Testuingurua : Cer da haborotz haou ? oïhou in cicin youratouz. Ouste dout yostatcen ciesten hemen, eniz goïtche yiten. Ehotou cirea aita ? (1328-Ahatsa-Altzieta-Bazkazane)
Fr. bruit.
Gehienek : azantz.

66hebaildu : Ala hebaili ? Ziur asko hebaindu-rekin izango du zerikusia, eta onenean idazkera okerra izan daiteke. Hebaindu hiztegi guztietan : « debilitar(se), cansar(se), rendir(se) de cansancio » (OEH).
Testuingurua : Ez nezazula deit gehiago zure seme, ibil nezazu zure azken sehia bezala, hobendun izan niz, bainan zure ganik urrun hebailtzen ari ninzan (1316-Baigorri).
Fr. se languir.
Gainerakoek : urtu, hiratu, pirundu, penatu, peritu, esmeriatu…

67planugarri : OEHk soilik eta beste aldaera batzuk : pleinigarri, plaiñagarri « digno de lástima, desgraciado ».
Testuingurua : Ordian, izantzen hanich planugari (1344-Atharratze-Sorholüze)
Fr. malheureux.
Gainerakoek : malurus, dohakabe…

68treinatu : Frantsesetiko mailegua. OEHk trainatu « arrastrar » dakar soilik.
Testuingurua : Icousi çouenian etortcen bidean bere semea dena estalia icerdiz eta erraoutsez ichterra tregnatouz penaz sinhetsi çouen (1203-Azkaine)
Fr. traînant.
Gainerakoek : herresta, herrestan, herrestaka…

69ttuttu : Ttotto-ren aldaera.
Testuingurua : Gaou batez, sabéla houtsa, béré buria utci cien érortéa ttouttou batén gaïra, so [égu]itiaïkin léihotic ahinki hégaldatcen cién chorier (1288-Ilharre).
Fr. escabeau.
Gainerakoek : alki, kaxeta, eskabel…

7. Hiztegietan adiera desberdinetan bilduta dauden hitzak

70Gure testuotako hainbat hitz hiztegietan ere badatoz, baina adiera desberdin(ar)ekin (batzuetan adiera garbi da desberdina, beste batzuetan ez hain garbi). Puntu honi dagokionez, ez dugu emaitza txundigarririk lortu. Eta ondoren zerrendatzen ditugunetan beharbada izango da bat baino gehiago zerrendatik kentzeko modukoa.

71aipamen : Hiztegietan bai. Beharbada hemengo adiera bera da, baina frantsesez « reproche » denez…
Testuingurua : Nehorc estézacotéla éguin démendren aïp(h)aménic (1339-Lekunberri)
Fr. reproche.
Gainerakoek : erreprotxu, gaizki, mehatxu, mespretxu, erasia…

72arlotatu : Hiztegietan badator, baina ez du ematen adiera berbera duenik. Esaterako, OEH : « hacerse haragán » ; « s »encanailler »…
Testuingurua : Lapurdiko bi testutan agertzen zaigu : Haur arlotatoua (1201- Donibane Lohizune) ; Haour arlotatoua (1206-Ziburu).
Fr. prodigue.
Gainerako testuetan ematen diren ordainetarako ikus 3. puntua.

73bozkatu : OEH-L : bozkatu, baina « votar/voter » adierarekin bakarrik.
Testuingurua : Nahi içan deçakan ala ez béharco douc hic éré canta déçakan éta boska hadien gourékin (1226-Zuraide).
Fr. se réjouir.
Gainerakoek : alegeratu, bozkariatu, bozkariotan izan…

  • 4  4. puntuan eman dugun enpoiltzaile ere sar daiteke hemen, baina hiztegietan enp(h)oildu besterik e (...)

74enpoildu4 : L-A : enphoildu, OEH : enpoildu « destruir ».
Testuan adiera « gastatu, xahutu » da : Trebesatu zitien landac, oyhanac, uhaitzac, eta yintzen hiri handi batera, nun impoïldu beitzien bere dihuru guzia (1334-Zaro)
Fr. dépenser.
Gainerakoek : gastatu, despendiatu…

75errabia (gose errabia) : beharbada ez du merezi sartzea, baina erabilera berezi samarra delakoan gaude. Hiztegietako adierak : L : rage [esp. rabia] ; OEH : 1-rabia, furia, cólera ; ansia, empeño ; afición, pasión.
Testuingurua : Zonbait orduz, hain zuen gose errabia handia, non gogotik janen baitzituen zerrieri aurthikitzen ziozkaten haza osto eta fruitu usteldialk (1321-Bidarrai)
Fr. grand faim.
Gainerako gehienek : gose handia.

76errebelatu : Hiztegietan badator, baina agian adiera ez da bera. L : s »écarter ; A : ladearse, desviarse ; OEH : 1- Perderse, extraviarse, desviarse ; descarriarse, errar. 2- rebelarse.
Testuingurua : Haur errebelatia (prodigua) (1280-Behaskane-Laphizketa)
Gainerako testuetan ematen diren ordainetarako ikus 3. puntua.

77funtsitu : Hasteko, soilik OEH-n dator funtsitu, funtsatu « enfoncer », eta ez du ematen gure testuan adiera bera duenik..
Testuingurua : Noïz ere ikhouzi beytzien biden gagnien bere semia yiten izerdiz eta erhaützez fountzitoua, herreztatzen zielarik zangoa, nekez zinhetzi zouen (1277-Arrueta-Sarrikota).
Fr. couvert.
Gainerakoek : bete, estali, kukutu…

78gaspilatu : OEH-n bada gazpilatu, gazpiletu, baina ez du ematen gauza bera denik. Adibide hau dator OEH-n : « Eztirek gaizki gazpiletu, no te han robado mal (AN) ».
Testuingurua : Dembora guthien onduan, seme gastenac, bildueta cituen guçiac, gantcen hiri urrun baterat. Bici çar bat ibilli çuen eta cituen guçiac laster gaspillatu cituen (1208-Hendaia)
Fr. dépenser.
Gainerakoek : gastatu, despendiatu…

79lejitimo : OEHn badator, baina beste adiera batean : « legítimo, auténtico ».
Testuingurua : Phartizazu zure huntasuna, eta eman eni neure lejitimua (1334-Zaro)
Fr. (donnez moi) ce que je dois avoir.
Gainerakoek : behar dutana, heldu zautana, yiten çaana, zuzena…

80pasta : Hiztegietan (L-OEH) badator, baina « material, materia » adierarekin.
Testuingurua : Khantatzen ari gutuc éta irous gutuc, céren éta béitugu phasta (1355-Ligi-Atherei)
Fr. (Nous chantons et nous sommes heureux, car nous avons bien) de quoi.
Gainerakoek : (badugu) zertaz, zergatik, zeren…

81santxitu : OEHk bakarrik : santxitu. Adibide bakarra : Biak zütiet eneganat / algarrekilan jinazten, / Eüskal Herria berhala / odolez santxi dezazien. « Pour qu’immédiatement le Pays Basque soit ensanglanté par vos soins »
Baina ematen du gure testuetan beste adiera bat duela, bata bestetik oso urrun ez badaude ere.
Testuingurua : Nouis eta ikhoussi beitcian jiten biden gagnen bere semia oro santxituic icerdis eta erhautxes (1351-Lakarri) ; Nouiz ere ikhousi beitcin jiten biden gagnen bere semia icerdiz eta erhauxez oro sanxituric (1252-Ürrüstoi-Larrabile)
Fr. couvert.
Gainerakoek : bete, estali, kukutu…

82solas : Mailegua.Hiztegietan badator, baina adiera desberdinarekin. OEHk, halere, badakar « tema, asunto » adiera, eta hori zerbait hurbiltzen da testuan duen esanahira.
Testuingurua : Khantatzén dic éta gituc irus, cén éta béïtu solas (1285-Gabadi)
Fr. Nous chantons et nous sommes heureux, car nous avons bien de quoi.
Gainerakoek : (badugu) zertaz, zergatik, zeren…

8. Hiztegietan lokalizazio desberdinarekin bilduta dauden hitzak

83Testuotako hitz batzuk hiztegietan agertzen badira ere, horietan ematen den euskalki-erreferentzia eta gure testuena desberdina da. Horra adibide batzuk :

84afermatu : L-k bakarrik dakar hitz hau (afermatü (S) « prendre en bail »). Testua, dena dela, Armendaritzekoa da (Iholdiko kantonamendua (Nafarroa Beherea)).
Testuingurua : Éta béré bouroua afermatou mouthil içaïteco (1302- Armendaritze).
Fr. se louer.
Gainerakoek : jarri, alokatu, engaiatu…

85gita : Azkuek hitza badakar « ahate » adierarekin, baina soilik Erronkariko Uztarrotzeko erreferentziarekin. Gure testuetan Nafarroa Behereko 12 adibide ditugu.
Testuingurua : Hartu ahalko ere duzketzie ollarrac, gitak, eta ekharri ahalko chaalbat hilzeko hun dena (1275-Arboti-Zohota) ; Hartuco ahal tuzie éré oillarrac, guitac, eta ekhartzen ahal duzue aratche bat ona hiltzeco (1271-Amenduze)
Fr. canard.
Gehienek : ahate.

86minatze : OEH : biñatze, miñatze, minatze « viñedo ». Eta hiru adibide datoz, hirurak zubererakoak. Gure testu-bilduman dugun adibide bakarra, aldiz, nafarrera beherekoa da.
Testuingurua : Aïta béré batcian sousoun finitcen béré liliein arrousatcen, bisitatcen cicin béré sartciak éta mitgnaciak (1306-Ibarrola (Iholdi)).
Fr. raisin.
Gainerakoek : mahatsondo, mahasti, aihen…

9. Ondorioak

87Lan honetan izan daitezkeen akatsak eta hutsuneak gorabehera, uste dugu Bourciez bildumako euskal testuetako lexikoaren azterketa honekin ekarpen polita egiten zaiela euskal lexikografiaren historiari eta Orotariko Euskal Hiztegiari.

88Testuotako aldaera desberdinek eta hitz batzuen adiera desberdinek beren garrantzia izan badezakete ere, zalantzarik gabe hiztegietan agertzen ez diren hitzetan ikusten dugu baliorik handiena.

Inicio de página

Bibliografía

Aurrekoetxea, Gotzon eta Xarles Videgain (arg.), 2004, Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan, ASJU-ren gehigarriak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa.

Azkue, R. M., 1969 [1905-6], Diccionario vasco-español-francés. Bilbo : La Gran Enciclopedia Vasca.

Casenave-Harigile, J, 1989, Hiztegia français-eüskara. Züberotar eüskalkitik abiatzez. Atarratze : Hitzak.

Lhande, P., 1926, Dictionnaire basque-français et français-basque (Dialectes labourdin, bas-navarrais et souletin). Paris : Gabriel Beauchesne.

Mitxelena, K., 1987-2005, Diccionario General Vasco. Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo : Euskaltzaindia.

Inicio de página

Notas

1  Hiztegi Batuan kajoi baztertu eta tiradera erabiltzea gomendatzen da.

2  Testuaren buruan honela dio : Parabole de l »Enfant prodigue racontée à la veillée, en basque, par un brave vieillard, ménétrier. Eta itzulpenari dagokionez, honela diosku Xarles Videgainek Bourciez-en testu-bildumari egiten dion sarreran (Aurrekoetxea & Videgain 2004) : “Egia da ez zuela fidelki itzuli, eta edergailu gisa edo funtzio fatikoa indartzeko elementu zenbait sartu zituela delako soinujole zaharrak, itzulpen hutsa baino luzeagoko testu interesgarria eskaintzen baitigu. (…) Itzulpen xoil izan gabe, bertsio egokitua egin zuen gure soinulariak eta bildumari neholako makurrik ez dio ekartzen ».

3  Hiztegi Batuan tiradera hobetsi da. Gure testu-bilduman, aldiz, beti da tirader.

4  4. puntuan eman dugun enpoiltzaile ere sar daiteke hemen, baina hiztegietan enp(h)oildu besterik ez dugu.

Inicio de página

Para citar este artículo

Referencia en papel

Jose Luis Ormaetxea, «Euskal lexikografiari ekarri berria : Bourciez-en euskal testuetako lexikoa»Lapurdum, 10 | 2005, 153-168.

Referencia electrónica

Jose Luis Ormaetxea, «Euskal lexikografiari ekarri berria : Bourciez-en euskal testuetako lexikoa»Lapurdum [En línea], 10 | 2005, Publicado el 01 abril 2008, consultado el 29 marzo 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/57; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.57

Inicio de página

Autor

Jose Luis Ormaetxea

EHU
txipi.ormaetxea@ehu.es

Inicio de página

Derechos de autor

CC-BY-NC-ND-4.0

Únicamente el texto se puede utilizar bajo licencia CC BY-NC-ND 4.0. Salvo indicación contraria, los demás elementos (ilustraciones, archivos adicionales importados) son "Todos los derechos reservados".

Inicio de página
Buscar en OpenEdition Search

Se le redirigirá a OpenEdition Search