Navigation – Plan du site
Articles

Soziatiboa Bourciezen Testuetan

Aitor Iglesias Chaves
p. 65-94

Résumé

Soziatiboak gaur egun bi atzizki ditu : mendebaldeko aukera bakarra den –gaz eta orokorragoa den –ekin. Halaber –ekin atzizkiak alde batetik –n-dun eta gabeko atzizkiak ditu eta –la-dun eta gabekoak bestetik. Egun Iparraldean –ekila(n) lehian erabiltzen da –kin eta ekialdeko –eki-rekin Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko ekialdean.
2004. urtean Aurrekoetxeak eta Videgainek argitaratutako Edouard Bourciezen Seme prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan bildumak aukera ematen digu XIX. mendearen amaieran Iparraldean soziatiboaren egoera zein zen aztertzeko eta horren eboluzioa ikusteko.

Haut de page

Notes de l'auteur

Ikerketa hau UPV-EHUk babestutako ondoko ikerketa proiektuaren barnean garatu da : 1/UPV 00033 130-H-15286/2003

Texte intégral

1- Sarrera

1XIX. mendearen hasieran Edouard Bourciezen (Niort 1854, Bordele 1946) « Recueil des idiomes de la Région Gasconne » bilduma dugu artikulu honen oinarri.

2Lan honetan Bordeleko Unibertsitateko irakaslea izan zen E. Bourciezek Akitania osoko errientei agindu zien « L’enfant prodigue » deitutako parabola itzultzeko herri bakoitzeko hizkerara, hau euskara ala gaskoiera izanik.

3Bilketa honetan guztira « L’enfant prodigue » parabolako 4444 bertsio lortu ziren, 150 euskarazkoak.

4Bilduma hau Ipar Euskal Herriko herri gehienetan burutu bazen ere badaude herri batzuk, hala nola Baiona, Miarritze edo Basusarri, non errientek gaskoieraren itzulpena baino ez zuten batu. Aldiz, Euskal Herritik kanpo dagoen Oloroneko kantonamenduko Eskiulan euskarazko bertsioa bildu zen.

2- Helburua

5Bourciezen Seme prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan lan oparoak aukera ezin hobea ematen digu XIX. mendearen amaieran soziatiboaren erabilera eta banaketa geografikoa zein zen aztertzeko. Horrela jakingo dugu garai hartako atzizkiak zeintzuk ziren eta hauen erabilera zein zen, hau da, testuinguru berean edo ezberdinetan erabiltzen ziren, gogoratu Laffitek (1979), Gavelek (1929) eta Lhandek (1926) hainbat erabilera ezberdindu zituztela.

6Halaber, zehaztuko dugu atzizki bakoitzaren eremu geografikoa eta soziatiboak mendez mende izandako bilakaera, Etxeparengandik Bourciezenganaino.

3- Kausitutako itemak

  • 1  Herrien zerrenda 4. puntuan dago.

7Itzulitako 150 testuetan guztira 543 soziatibo kasu aurkitu dira. Hona hemen adibide guztiak sarrera lexikoka sailkatuta (ondoan daukaten zenbakia herriari dagokio1) :

8Elkar : algareki (1252, 1255, 1258, 1267, 1344, 1347, 1351, 1352, 1360), algaréki (1265), algarekin (1262), algarékin (1291), algarequi (1263), algaréqui (1266, 1355, 1357), algarreki (1249, 1259, 1276, 1345, 1348, 1349, 1350, 1354, 1359, 1385), algarréki (1254, 1261, 1353, 1358), algarrekin (1257, 1346), alguareki (1260), alkharekila (1264), alkharréki (1251, 1253), alkharrekin (1250, 1256), elcarrequin (1205), elgarekin (1233, 1268, 1269, 1281, 1286, 1293, 1303, 1305, 1338), elgarékin (1339), élgaréquin (1284), élgarrèdi (1302), elgarrekin (1193, 1194, 1198, 1203, 1207, 1209, 1210, 1211, 1212, 1214, 1216, 1217, 1218, 1221, 1223, 1227, 1228, 1229, 1230, 1231, 1232, 1236, 1238, 1243, 1271, 1272, 1274, 1275, 1277, 1279, 1280, 1282, 1283, 1290, 1292, 1295, 1297, 1298, 1301, 1304, 1307, 1308, 1309, 1310, 1312, 1313, 1316, 1317, 1318, 1319, 1322, 1323, 1324, 1326, 1328, 1329, 1331, 1332, 1334, 1336, 1337, 1340, 1342), elgarrékin (1219, 1220, 1224, 1237, 1270, 1273, 1285, 1299, 1300, 1315, 1325), elgarrèkin (1278), élgarrékin (1201, 1213, 1222, 1288, 1311, 1330, 1343), élgarrèkin (1333), èlgarrékine (1206), elgarrequin (1314, 1327), elgarréquin (1341), élgarréquïn (1320), èlgarréquïnn (1335), elguarrinkin (1306), elkarrékin (1196), élkarrékin (1226), elkarréquin (1204), elkharrekin (1215, 1225)

9gu : gorekin (1231), gou(r)èki(la)n (1278), goueki (1262, 1264, 1348, 1352), gouéki (1254, 1340, 1346), gouèki (1253), gouekin (1256, 1308), gouékin (1215, 1237, 1311), gouèkïn (1333), gouéqui (1263, 1357), goureïkin (1306), goureki (1249, 1252, 1255, 1258, 1259, 1267, 1276, 1344, 1345, 1347, 1349, 1350, 1351, 1354, 1360), gouréki (1201, 1261, 1265, 1353, 1358), gourekin (1203, 1210, 1211, 1219, 1227, 1250, 1257, 1277, 1288, 1291, 1293, 1295, 1301, 1325, 1328, 1338, 1343, 1359), gourékin (1196, 1204, 1213, 1220, 1222, 1223, 1224, 1226, 1273, 1281, 1298, 1299, 1315, 1330), gourékïn (1320), gourèkin (1302), gourekïne (1251), gourékine (1206), gourequi (1260, 1266, 1339, 1355), gouréquin (1270, 1284, 1341), gouréquïn (1335), gu(r)eki(la)n (1279), guekin (1193, 1228, 1304), guëkin (1283), gureki (1269, 1385), gurekila (1290), gurekilan (1271), gurekin (1194, 1198, 1202, 1207, 1209, 1212, 1214, 1216, 1217, 1218, 1221, 1225, 1229, 1230, 1232, 1233, 1236, 1238, 1243, 1268, 1272, 1274, 1275, 1280, 1282, 1286, 1292, 1294, 1297, 1303, 1305, 1309, 1312, 1316, 1317, 1318, 1321, 1322, 1323, 1324, 1326, 1327, 1329, 1332, 1334, 1336, 1337, 1342), gurékin (1285, 1300, 1310), gúrekin (1319), gurequin (1205, 1313, 1314)

10txakur : çacourrekín (1201), çacourrékin (1226), çakhurrekin (1212), çakurrèkin (1302), chackurekin (1268, 1269), chacourekin (1338), chacourrékin (1204), chacourrékïn (1320), chacourrékine (1206), chacurékilan (1258), chacurekin (1313), chacurékin (1360), chacuréqui (1357), chacuréquin (1284), chacuriki (1350), chacurrekin (1229, 1327, 1336), chakhoureki (1267), chakhour-ekin (1315), chakhourékin (1330), chakhourreïkin (1306), chakhourrekin (1213, 1219, 1277, 1295, 1298, 1301, 1328), chakhourrékin (1215, 1237, 1299, 1311, 1343), chakhourrèkin (1278), chakhourrèkïn (1333), chakhourrequin (1308), chakhourréquinn (1335), chakhurekin (1233, 1293, 1303, 1305), chakhurékin (1291), chakhurréki (1261), chakhurrekin (1221, 1228, 1231, 1255, 1274, 1275, 1279, 1282, 1292, 1294, 1297, 1307, 1309, 1322, 1323, 1326, 1329, 1332, 1334, 1342), chakhurrékin (1249, 1273, 1285, 1288), chakhürrekin (1304), chakhurrequin (1198, 1314), chakhurréquin (1270), chakourékin (1220, 1222), chakourrekin (1210, 1211, 1227, 1340), chakurekin (1262), chakuréqui (1339), chakurrekin (1193, 1194, 1209, 1214, 1218, 1230, 1232, 1290, 1310, 1316, 1318, 1319, 1331, 1337), sacourrekin (1223), sacourrékin (1224), sacurrekin (1317), sakhurrekin (1280), sakhurréquin (1341), sakourrekin (1203), sakourrékin (1196), sakurrekin (1216, 1217, 1236), tchacureki (1352), tchacurreki (1351), tchacurrékin (1325), tchakhureki (1264), tchakhurreki (1253, 1256), tchakhurrékin (1250), tchakureki (1276, 1344), tchakurreki (1254, 1349, 1354), tchakurrekin (1346), tzakurequi (1355), zacurrequin (1205), zakhourékin (1281), zakhurreki (1321), zakhurrekin (1207, 1225, 1238, 1243, 1271, 1272, 1283), zakhurrékin (1300), zakurrekin (1202, 1324)

11hor : horeki (1259, 1345, 1359, 1385), horéki (1358), horékine (1251), hocquita (1266), hoékïn (1265), hoeki (1252, 1260, 1347, 1348), hoéki (1353), hoéqui (1263), hoëquin (1257)

12ihiztor : ihiztorrekin (1286)

13arnegatu : arnegatciarekin (1308)

14arnegu : arnegourekin (1338), arnégurékin (1300), arnegutziarekin (1277)

15arrazoin : arraçoinekin (1328), arrasougnékin (1268, 1269)

16aurtiki : aourdikitciaïkin (1278), aourditiaïkin (1288), aourthiquitciarequin (1308), aurdikitziaikin (1279)

17bat : batekin (1292, 1332, 1334), batékin (1300), batékïn (1320)

18batzuk : batsuequin (1208), batzuékin (1300)

19burhau : bourhaoueki (1349, 1354), burhorekin (1238, 1243)

20buru : bourouarékin (1204, 1330), buriarekin (1280, 1286, 1323, 1334, 1342), buriarequi (1353), buruarekin (1319)

21egin : éguitiaïquin (1284), eguitiarequin (1205), itiakin (1288)

22finfarreria : finefarrériàrékine (1251)

23gose : goséarékine (1206), gosiaikin (1337), gosiarekin (1297), gossiakin (1231)

24hainbertze : haïnbertcénarékin (1204)

25hurbildu : urbiltiarekin (1208)

26ibili : ibiliarekin (1267)

27idoki : idokitziarekin (1326, 1327, 1329), idoquitciarekin (1314)

28ikusi : ikhustéarekin (1300), ikhousiéguitiaïkin (1273)

29ireki : idekitciarekin (1226), idékitzeaïkin (1215), idekitzéarekin (1212), idekitziarekin (1227), idequitziaequin (1205)

30jauzi : daoustiaïquin (1284), jaauztiarekin (1250), yaüztiarekin (1312), jausiitiarekin (1303, 1305)

31juramentu : juraméndourékin (1222), juramentuekin (1291), youramendourékin (1325), youramèntouikïn (1333), youramentourékin (1226), yuramenturekin (1230), yuramenturequin (1314)

32juratu : juatziareki (1258, 1265)

33lagun : lagunekin (1208)

34lotu : lotziaïkin (1310), lotziaréki (1258, 1265), lotziarekin (1286)

35nahi : nahiarekin (1202)

36negar : niarrékin (1215), nigareki (1352), nigarreki (1348, 1385), nigarrekin (1196, 1312), nigaregitiarekin (1326), nigar itiarekin (1308)

37ni :nerekin (1208)

38pena : penaikin (1308)

39so egin : soguitiaïguin (1284), soguitiarekin (1258), soguitiarékin (1265), so [égu]itiaïkin (1288), so egitiaikin (1274, 1275, 1282)

40zabaldu : ça[b]alciaïkin (1288), çaaltciaïkin (1273), çabaltciarekin (1308), sabalssia équi (1357), zaaltziaikin (1274, 1275, 1282), zabal ziarekin (1286), zabaltziarekin (1256), zabalziaïkin (1310), zabalziareki (1258), zabalziaréki (1265)

3.1 Jatorrizko pasarteen itzuleraz

41Bourciezek frantsesez emandako testuaren hainbat pasarte soziatiboarekin itzuliak izan ziren baina soziatiboaz gain beste aukera batzuk ere erabili ziren itzultzailearen arabera.

42Dena den, badira hiru esaldi itzultzaile guztiek soziatiboa erabiliz itzuli zituztenak :

437. paragrafoan : nous allons boire, manger ensemble et faire une grande fête

448. paragrafoan : le fils aîné revenait de la chasse avec ses chiens 

459. parafrafoan : il faudra que tu chantes toi aussi et que tu te réjouisses avec nous

46Beste pasarte batzuk soziatiboaz gain beste era batzuetara itzuli ziren :

471. paragrafoan : Puis ouvrant le tiroir

48Soziatiboaren bidez itzulita :
Guero, idequitziaequin tiroir bat (1205)

49Beste era batera itzulita :
guero idekis tiroir bat (1198)
Guéro, idékitcén çouélarik tiréta bat (1201)
Eta tireta bat idekirik (1202)
Guéro idéki çuen tiréta bat (1204)
Idekitcen du tireta bat (1207)
Guéro tiréta bat idéki éta (1213)
Guéro idékitzéan tiranta bat (1219)
Gero tietá bat zábal eta (1249)
Guéro çabaltcen dilaric (1251)

504. paragrafoan : regardant par la fenêtre les oiseaux qui volaient légèrement

51Soziatiboaren bidez itzulita :
so [égu]itiaïkin léihotic ahinki hégaldatcen cién chorier (1288)

52Beste era batera itzulita :
so zagolaric leihotic estiki hegaldatzen cien chorier (1313)
so éguinès léihotic ahinki hégaldatsen ciren choriak (1298)
eta béha zagon léïhotic aïréan zabiltzan hégaztinéri (1300)
icouchtén touélaric léyhotic choriac aïréän arïnqui sabilsala (1320)
so egitian leihotic chorier zoin airatzen baitziren ahinzki (1329)
leihotic so eiten ziela ahinki airian zoatzin chorier (1336)
so éguiteco lehiotic airian zabiltzan choriac (1342)

534. paragrafoan : je meurs de faim ici

54Soziatiboaren bidez itzulita :
ni hilzen niz gosiarekin hemen (1297)

55Beste era batera itzulita :
ni, hemen gossiac hilcen haïniç (1193)
ni gochés hiltsén ari naïs hémén (1196)
gosia hiltcen hari naïz (1216)
ni, goserik hiltcen hari niz hemen (1227)

566. paragrafoan : avec les larmes dans les yeux

57Soziatiboaren bidez itzulita :
béguiétan nigarrekin (1196)

58Beste era batera itzulita :
nigarrak beguietan (1198)
béguiak nigarrétan (1219)
nigarra beguietan zouelarik (1227)
begiak nigarrez bustirik (1321)

596. paragrafoan : et se jetant à son cou

60Soziatiboaren bidez itzulita :
eta besoúla jaauztiarekin (1250)

61Beste era batera itzulita :
éta iraïltcène célaric haréne lephoula (1251)
eta haren lephoula erortez (1252)
éta lépotic lotouric (1320)
eta lephora yauzi ein eta (1323)
eta haren lephora bere buria botatzian (1326)
lotzen saio semeari lephotic (1332)
bere buria botatzen ziela haren lepoa (1327)

628. paragrafoan : s’écria-t-il en jurant

63Soziatiboaren bidez itzulita :
oïhou éguin souén juraméndourékin (1222)

64Beste era batera itzulita :
Oïhu egiten dizu yuamentuz (1193)
oihu eguin çuen yuramentuz hari celaric (1194)
deiadartzen du juramentuka (1202)
dio youramentoua dariola (1204)
Oihu eguin zuen yuramentuca hari zelaric (1205)
diotça arnegou éguitén duéla (1213)
erran zuin jouramentoukaz (1219)
oïhu éguiten dou youramentou éguitian (1231)
oïhu eguine ciçune arnégatcen cilaric (1251)

4- Atzizkiak

65Batutako adibideetan, grafiaz grafia, lau atzizki dira agertzen direnak : -ekin, -eki, -ekilan eta –ekila.

661266-Arrokiaga / Roquiague-ko testuan hocquita aldaera irakur dezakegu : ‘Ber demboran lehen semia jiten da ihizetic bere hocquita’. Egilearen erratatzat hartu izan duguna, gure ustez ‘hocquila’ idatzi nahi zuelako.

  • 2  Argiago ikusteko hona hemen 1206-Ziburuko lehen paragrafoa :
    1. Guiçon
    e batec èce çouène bi sémé ba (...)

67Beharbada, irakurleari deigarria egingo zaio –e-z amaitutako zenbait aldaera, hala nola, èlgarrékine, gourekïne, chacourrékine, horékine edo finefarrériàrékine, baina hauek ez ditugu beste aldaeratzat hartu behar, -e hau 1206-Ziburu / Ciboure eta 1251-Ainharbe / Ainharp-en baino ez da agertzen eta ez bakarrik soziatibo kasuetan, -n-z amaitutako hitz guztietan agertzen baita2. Zalantzarik gabe frantses ortografiarekin lotutako arazo bat da beste barik.

68Corpus honetan guztira 545 kasu batu dira.

  • 3  Zenbakiek herri bakoitzean atzizkien agerrerak adierazten dituzte.

69Atzizkiak herriz herri honela banatzen dira3 :

70Testuetan guztira 545 soziatibo atzizki agertzen dira eta ehunekoetan honela banatzen dira :

71-ekin : % 78,53
-eki : % 20,18
-ekilan : % 0,73
-ekila : % 0,55

72Ehunekoetan argi ikus daitekeenez –ekin atzizkia da gehien erabiltzen dena, –ekilan eta –ekila atzizkiak aldiz, ia ez dira erabiltzen ; zazpi agerraldi daukate eta horietako bietan idazleak argi utzi nahi izan du –ekin ere erabil daitekeela horren ordez : gu(r)eki(la)n (1279) eta gou(r)èki(la)n (1278).

4.1- Atzizkien aldaerak

73Testuetan agertzen diren lau atzizkiek honako aldaerak aurkezten dituzte :

741) –EKIN

Sg. –arekin, -ekin, -aekin, -aikin, -akin
Pl. –ekin, -eikin
Mgg.-rekin, -reikin, -ekin

752) –EKI

Sg.-areki
Pl.-eki
Mgg.-reki, -eki

763) –EKILAN

Sg. Ø
Pl. –ekilan
Mgg. -rekilan, -ekilan

774) –EKILA

Sg. Ø
Pl. Ø
Mgg. -rekila, -ekila

78Ikus dezakegunez -ekin atzizkia da disimilatutako aldaerak aurkezten duen bakarra : ‘-arekin’ idekitciarekin (1226), ‘-aekin’ idequitziaequin (1205) eta ‘-aikin’ idékitzeaïkin (1215).

79Pluralean ere honen moduko adibideak agertzen dira : chakhourreïkin (1306), youramèntouikïn (1333).

4.2- Birdeklinabidea

80Bitxia da, nahiz eta soziatibo kasua ez izan, 1286-Garruze / Garris-eko –ekila-nen gainean eratutako zurekilatic ablatiboa : Huts bat eginien zurekilatic behechi ninzanian / (‘je fis un péché quand je voulus vous quitter’). zurekilatic hau -ekilanen gainean eratutako forma bakarra da ; beste herri guztietan ‘zutarik’ agertzen da.

5- Erabilera

81Aurreko atalean ikusi dugunez lau atzizki agertzen zaizkigu XIX. mendearen amaieran Bourciezek batutako testuetan.

82Autore batzuek, hala nola, Archu (1868), Arotçarena, Ithurry, Gèze eta Azkuek, atzizkien berri eman dute baina ez zuten erabilera ezberdindu.

83Beste batzuek ordea atzizkien erabilera ezberdindu dute.

841926an Lhandek (610. orr.)bere hiztegian honako hau dakar –kila sarreran :

« -KILA IIS. N. adlatif du suff. unitiff ki. Aigü enekila, viens avec moi. »

85Henri Gavelek (1929, 26. orr.) honela bereiztu zituen :

« La forme la plus primitive de la désinence caractéristique de l’unitif serait doné –eki, mais on a pris l’habitude de lui ajouter souvent un suffixe exprimant une idée de locatif : cela est fort naturel, puisque, la plupart du temps, l’idée d’union précise, jusqu’à un certain point, un lieu : Quand je dis : « Mon frère était avec moi », je donne par là même une indication sur l’endroit où se trouvait « mon frère ». Il est à présumer qu’au début on employait la forme –ekin uniquement lorsque l’idée d’union s’accompagnait d’une idée de locatif sans mouvement, puisque, comme nous le verrons, le suffixe –n est la caractéristique de cette sorte de locatif. –Quant à la forme –ekila, si son élément final –la est à identifier avec le suffixe –la = –ra qui sert à exprimer le mouvement vers un lieu, la forme –ekila aura été employée d’abord lorsqu’il y avait mouvement, par exemple dans des phrases telles que « venez avec moi ». Si, au contraire, ce même élément est à identifier avec le suffixe –la qui sert à exprimer une idée de manière, son addition à la désinence –eki ne nous surprendra pas trop non plus, puisque, après tout, indiquer avec qui ou avec quoi se trouve une chose ou une personne, c’est préciser sa manière d’être. –Quoi qu’il en soit, il a dû arriver un moment où les trois formes –eki, -ekin eta –ekila se sont employées à peu près indifféremment, et où même une quatrième forme –ekilan a pris naissance par addition du suffixe –n que nous trouvons dans –ekin. Seulement, le souletin paraît à peu près être le seul dialecte qui ait conservé concurremment les quatre formes ; dans la plupart des autres régions, l’usage n’en a finalement retenu que deux ou trois, ou même une seule : (en labourdin et en bas-navarrais la forme usuelle est –ekin). »

86Piarre Lafittek (1979, 60. orr.) honako bereizketa hau azaldu zuen :

« 142. Unitif. – La désinence de l’unitif se présente sous diverses formes qui ne sont en somme que des cas différents de l’élément unitif –ki : nominatif –ki, inessif –kin, adlatif –kila et la forme surdécline –kilan.
- ki n’est employé qu’en Soule ; chez nous, il sert uniquement à faire des adverbes.
Ex : ezti, « doux » ; eztiki, « doucement » (litt : avec douceur)
- kin marque l’union réalisée.
Ex : aitarekin da, « il est avec son pere » ; aitarekin doa, « il va avec son pere »
- kila marque un mouvement pour se joindre à quelqu’un.
Ex : aitarekila igorri dut, « je l’ai envové avec( c’est-à-dire : rejoindre) son pere »
- kilan est emphatique pour – kin ou – kila »

87Bourciezen testuak ez datoz bat Laffitek eta Gavelek emandako bereizketekin eta hauetan lau atzizkiak testuinguru guztietan berdin erabiltzen dira. Honen erakusgarri nabarmenak dira 1278 eta 1279-Behauze / Béguios herriko testuetan agertzen zaizkigun adibideak :

1278- Behauze / Béguios : bèharco (d)ouc khantatou hïc è(r)è èta alèguè(r)atou gou(r)èki(la)n
1279- Behauze / Béguios : beharko (d)uk khantatu hik e(r)e eta alege(r)atu gu(r)eki(la)n

88Ikus dezakegunez idazleak parentesi bidez –ekilan eta –ekin atzizkien erabilera berdina islatzen du.

89Herri askotan -ekila(n) atzizkia agertu arren ondoko herrietan –eki(n) atzizkia duten hainbat adibide topa ditzakegu :

1264- Muskildi / Musculdy : edanen dugu, janen dugu alkharekila éta eguinen dugu besta handi bat

Ondoko herrietan :
1265- Urdiñarbe / Ordiarp : bagouatza édatéra, jatéra algaréki éta éguitéra bésta handibat
1297- Pagola / Pagolle : edanen dugu, yanen elgarrekin eta eguinen phesta handi bat
1271- Amenduze / Amendeuix : beharko duc khantouz ari hic ere, eta alegueratou gurekilan

Ondoko herrietan :
1270- Aiziritze / Aicirits : béharco douc hic éré khantatu éta allaguératu gouréquin
1282- Gamue-Zohazti / Camou-Suhast : beharko du+k khantatu hik ere eta alegeratu gu+rekin
1290- Larribarre / Larribar : beharco duc hic ere khantatu eta bozcariotu gurekila

Ondoko herrietan :
1291- Lohitzüne / Lohitzun : béharco duc khantatu hic éré éta bostariotan çarthu gourekin
1298- Uharte-hiri / Uhart Mixe : beharco duc khantatou hic ere éta aléguératou gourékin
1258- Garindaine / Garindein : Ber demboran, sémé guéhiéna utzultzen zuzun ihizétik béré chacurékilan

Ondoko herrietan :
1259- Gotaine-Irabarne / Gotein Libarrenx : Ber denboran, seme guehiena utzultzen zen ihizetik bere horeki
1249- Maule / Mauléon : Ordin berin, seme gehiena ihizétik arrajíten zen bere chakhurrékin
1266- Arrokiaga / Roquiague : Ber demboran lehen semia jiten da ihizetic bere hocquita

Ondoko herrietan :
1256- Sohüta / Chéraute : Ber phuntin seme gehiena utzultzen zuzun ihizeic bere tchakhurreki
1359- Zalgize-Doneztebe / Saugis St Etienne : Ber demboran seme guehiena utzultzen zuzun ihizetik bere horekin

90Beraz, adibideek argi eta garbi erakusten duten moduan, lau atzizkiak testuinguru berdinetan erabiltzen dira eta haien artean ez dago inongo ezberdintasunik erabilerari dagokionez.

6.- Banaketa geografikoa

91Aurreko atalean erabilera zehaztu badugu honako honetan lau atzizkien banaketa geografikoa zehaztuko dugu eta ikusiko dugu atzizki bakoitza eremu geografiko konkretu batean kokatzen den edo sakabanatuta agertzen zaigun.

92Honetarako herrika maparatuko ditugu atzizki guztiak, hau da, mapan herri bakoitzean zein atzizki(ak) erabiltzen d(ir)en ikusiko dugu. Baina Bourciezen datuei ekin baino lehen Iparraldeko idatzizko testuetan mendez mende agertutako soziatiboei erreparatuko diegu.

6.1- Banaketa geografikoa 1545tik 1900era arte

93Atal honetan –ekila eta –ekilan atzizkien agerrerak aztertuko ditugu idazle klasikoengan.
Azterketa honen helburua da –ekila(n) atzizkia noiz agertzen den eta bere banaketa geografikoa zein den. Horretarako idazle klasikoak mendeka eta herrialdeka aztertuko ditugu.

94XVI. mendea

95Nafarroa Beherea

96Etxepare, Linguae Vasconum primitiae -eki eta -ekila

97Lapurdi

98Leizarraga,

Kalendrera -ekin
Othoitza eklesiastikoen forma eta katexismea -ekin
ABC -ekin
Testamentu berria -ekin eta –ekila

1. mapa : XVI. mendeko banaketa geografikoa

99Datuetan ikus dezakegunez euskaraz idatzitako lehenengo liburuan, Linguae vasconum primitiae, jadanik agertzen zaigu –ekila soziatibo atzizkia. Hona hemen lehenengo agerrera :

Albadagik ioan adi elizara goizian Ieinkoari han gomenda bere etxe sainduian han sartzian pensa ezak aitzinian nor duian norekila minzo izan han agoen artian.

100Etxeparek –ekila atzizkiaz gain –eki ere erabili zuen.

101Leizarragaren kasuan –ekila atzizkia bakarrik Testamentu berria liburuan agertzen zaigu ; beste guztietan, eta baita horretan ere, -ekin atzizkia erabili zuen.

102Beraz, idatzizko liburuetan hasieratik hiru atzizki agertzen zaizkigu : -eki, -ekila eta –ekin ; –kilan atzizkia berriz, ez da agertzen XVI. mendean.

103Lafitek eta Gavelek, 5. puntuan azaldu dugunez, -ekila(n) atzizkiaren erabilpena ‘mugimenduarekin’ lotzen dute :

104Gavel (1929, 26. orr.) :

–Quant à la forme –ekila, si son élément final –la est à identifier avec le suffixe –la = –ra qui sert à exprimer le mouvement vers un lieu, la forme –ekila aura été employée d’abord lorsqu’il y avait mouvement, par exemple dans des phrases telles que « venez avec moi ».

105Lafitte (1979, 60. orr.) :

-kila marque un mouvement pour se joindre à quelqu’un.

106Baina Etxeparek eta Leizarragak hurrengo adibideetan ikusiko dugun bezala ez dute baieztapen hau betetzen :

107Etxepare :

han sartzian pensa ezak aitzinian nor duian norekila minzo izan han agoen artian
Sekretuki behar dizit harekila minzatu
Zurekila gaizki baniz, nola bizi ninzande ?
Ene bihotz eta arima zurekila dirade

108Leizarraga :

Baldin horlako bada gizonaren emaztearekilako beharkia, eztuk on ezkontzea.
eta ene haurtxoak enekila dituk ohean
Erran nahi dut, zuen eta ene elkharrekilako fedeaz konsola nadinzat

109XVII. mendea

110Lapurdi

111Haramburu, J., Debozino eskuarra-ekin eta -ekila

112Oihenart

Atsotitzak -ekin, -eki eta –ekila

Neurtitzak -ekin, -eki eta –ekila

113Zuberoa

114Tartas

Onsa hiltzeko bidia -ekin, -eki eta -ekila

Arima penitentearen okupazione debotak -ekin, -eki eta –ekila

2. mapa : XVII. mendeko atzizkien banaketa geografikoa

115XVII. mendean Lapurdiko idazleak ugari baziren ere (Etxeberri Ziburukoa, Voltoire, Materre, Dassançe, Pouvreau...), bik baino ez zuten –ekila atzizkia erabili : Joanes Haranburuk, adibide bakarra emanez, eta Oihenartek. Besteek –kin erabili zuten.

116Zuberoako Tartasek hiru atzizki erabiltzen ditu : -ekin, -eki eta –ekila.

117Ikusten dugunez –ekilan atzizkia ez da XVII. mendean ere agertzen.

118-ekila atzizkia erabili zuten hiru idazle hauek ere ez zuten Lafitte eta Gavelen teoria bete. Hona hemen teoria deuseztatzen duten adibideak :

119Haranburu :

Eta hauk guziok hunekila gerthatzen zaizkit zure haserretasuna dela kausa

120Oihenart, Atsotitzak :

Urthearekila, iragaan dateeno, kexa ezadila

121Tartas, Onsa hiltzeko bidia :

Iauna huros dira, zurekila zure erresuman, zure etxian, zure kanberetan, zure glorian egoiten

zeren bere bizia ezarririk konparazionetan gure biziarekin, eta guria, beriarekila, beria galdu baitu eta iokatu, eta guria salbatu

122Tartas, Arima penitentearen okupazione debotak :

Proposatzen dizut orai, zure grazia saindiarekila batian, zoin, gabe, ezin baitirot deus nahi, ez egin zuri laket zauzunik

123XVIII.mendea

124Zuberoa

125Eguiateguy, Filosofo Huskaldunaren ekheia -ekin, -eki eta –ekila

126Mercy, Sacramentu-saintiaren aurhidegouaco maniac eta chediak -eki eta –ekila

127Maister, Jesu-Kristen imitazionia -eki, -ekilan eta –ekila

128Astolasterrak -ekin, -eki eta –ekila

3. mapa : XVIII. mendeko banaketa geografikoa

129XVIII. mendean Lapurdiko idazle guztiek, hala nola, Etxeberri Sarakoa, Larreguy, Haraneder, Mihura..., -ekin atzizkia erabili zuten.

130NafarroaBehereko Akizeko kateximanekin eta –eki (adibide bakarra bada ere) atzizkiak erabili ziren.

131-ekila atzizkia Zuberoan baino ez zaigu agertzen eta hemen datatzen da ere –ekilan aldaerarekin lehenengo agerrera Maisterren Jesu-Kristen imitazionia liburuan :

Elas zer da gure bizitzia, henarekilan bardintzen bada !

132Zuberoan –ekila eta –ekilan atzizkiez gain –ekin eta –eki ere erabili ziren.

133Idazle hauengan ere ez da betetzen Lafitte eta Gavelen teoria. Ikus ditzagun zenbait adibide :

134Eguiategy :

Nekez ziradian errege harekila aditzen

135Mercy :

Ezteia edireiten kasi bethiere izen sakratv horren landan, Mariaren izen hori nahasirik Jesvsenarekila ? (1)

136Maister :

Ikhasi behar dvzv, zure bvriari hanitx gaizatan bvhurtzen, bestekila nahi badvzv bakia, eta jvnto izatia begiratv

137Astolasterrak :

Bena aigu gurekila gu gutun bermi jarten errezibituren haiala, punpa handirekin.

138XIX. mendea

139Lapurdi

140Duvoisin,

Laborantzako liburua -ekin eta –eki
Liburu ederra –ekin
Euskal dialogoak -ekin

141Hiriart-Urruty,

Zezenak errepublikan –ekin
Mintzaira, Aurpegia, Gizon -ekin eta –ekilan
Adema, Lan barreatuak -ekin eta –ekilan

142Elissamburu, J.P.,

Koblak -ekin eta –ekilan
Piarres Adame -ekin

143Elissamburu, Michel,

Framazonak -ekin eta –ekilan
Lehenagoko euskaldunak zer ziren -ekin eta –ekilan

144Nafarroa Beherea

145Bordel, Bordel bertsularia -ekin, -eki eta –ekila

146Zuberoa

147Etchahun, Bertsuak -ekin, -eki, -ekilan eta –ekila

148Archu, La Fontainaren alegia bereziak -ekin, -eki eta –ekilan

149Uscara liburu berria -eki eta –ekila

150Xarlemagne pastorala -eki, -ekilan eta –ekila

151Inchauspe,

Euskal dialogoak –eki
Maria birjinaren hilabetia -ekin eta –ekilan

152Bordes, Noelen lilia -ekin, -eki eta –ekila

4. mapa : XIX. Mendeko banaketa geografikoa

153XIX. mendean liburu ekoizpena aurreko mendeetakoa baino handiagoa izan zen eta –ekila eta –ekilan atzizkien agerrerak askozaz ugariagoak.

154-ekila atzizkia Nafarroa Beherean eta Zuberoan agertzen zaigu. –ekilan Lapurdin eta Zuberoan eta –ekin eta –eki Iparralde osoan zehar.

155Deigarriena da mende honetan Lapurdin –ekilan atzizkia nahiko arrunta bilakatu izana ia autore guztiek erabili baitzuten.

156Aurreko mendeetan legez XIX. mendeko idazleek ere ez zuten Lafitte eta Gavelen teoria bete.

157Adibideak :

158Hiriart :

Parisen bizi zen, bere misionest fraide lagunekilan

159Adema :

Agonian ahuspez horra non dagola, Bere heriotzea bixtara zaiola. Izerdiarekilan dohako odola.

160Elissanburu, Framazonak :

Parisen ez zutela gehiago goserik ikhusiko, berekilan zituztenaz geroz bolanyera, bolanyersa, eta muthil ttipia

161Bordel :

Urruneko sabantak jitearekilan, inbidia zutenek bazuten aski lan, bi gobernietako ordenarekilan, bertzek pretentsionerik etzuten ekilan; justifikatu zuten Baionako salan

162Inchauspe :

orhitvz zelian edirenen dvtvgvla hebentik galdv dvtvgvnak, eta hekilan gozatvren dvtvgvla Jinkoak bere zerbvtzarientzat zelian adelatv dvtian bethiereko siratsak

163Bordes :

Adam beitzen glorian dohatsv, debria zen borthizki phenatv nahiz galerazi berarekila eta daonerazi ororekila

164Uskara liburu berria :

Jauna dela zieki. Bai eta zure Ezpiritiarekila ere

6.2- Banaketa geografikoa Bourciezen testuetan

165Ikus dezagun Bourciezen testuetan agertzen diren lau atzizkiek duten banaketa geografikoa :

166Ikuspegi orokor batean mapak eremu bi erakusten digu : -ekin mendebaldean eta erdialdean eta –eki ekialdean (Zuberoan). Gehiago zehaztuz –eki aukera bakarra da Zuberoan mendebaldeko erdialdean izan ezik, non lehian agertzen den –ekin eta –kila(n)ekin. –eki ere sakabanatuta agertzen da Nafarroa Behereko hainbat herritan eta baita Lapurdiko kostaldean (Donibane-Lohitzunen), beti ere –ekin aldaerarekin lehian.

167-ekila(n) atzizkiaren adibide apurrek eremu bi aurkezten dute : Nafarroa Behereko ipar-ekialdean eta Zuberoako mendebaldeko erdialdean. Halaber, -ekila(n) ez da inon aukera bakarra, beti agertzen baita lehian –eki(n)ekin.
-ekin da atzizkirik zabalduena, Lapurdin ia atzizki bakarra, Nafarroa Beherean ere nagusi da eta Zuberoan mendebaldeko erdialdean, ekialdean –eki delako aukera bakarra.

168Argiago ikusteko testu guztietan soziatiboarekin itzulitako kasuak aztertuko ditugu mapetan :

  • 1) Elkar : nous allons boire, manger ensemble et faire une grande fête

6. mapa : elkarrekin

  • 2) Gu : il faudra que tu chantes toi aussi et que tu te réjouisses avec nous

7. mapa : gurekin

  • 3) Txakur / Hor / Ihiztor : Au même moment, le fils aîné revenait de la chasse avec ses chiens

6.3- Bilakaera

169Bilakaerari dagokionez, Bourciez eta idatzizko literatur testuen arteko ezberdintasun nabarmenena topa dezakegu atzizkien banaketa geografikoan. Honen arrazoiak ugariak dira : testuen kantitatea eta luzera (askozaz ugariagoak eta luzeagoak dira eta beraz aukera gehiago forma guztiak agertzeko), idazleak (batzuk idazleak diren bitartean Bourciezen testuetan ahalegintzen dira herriko hizkera jasotzen), prestigiodun aldaerak, beste euskalkien ezagutza...

1701945tik 1900era batutako adibideek argi uzten dute lau atzizkiak sakabanatuta agertzen direla Iparralde osoan. Hala ere, -eki atzizkia gehiago agertzen da ekialdean.

171Bourciezen testuetan lau atzizkien eremuak trinkoagoak dira : -eki ekialdean, –ekila(n) erdialdean eta -ekin erdialde eta mendebaldean.

172Bourciezen testuak gaur egungo egoeraz alderatuz, non soziatiboko –kila(n) atzizkia –kin orokorrarekin eta ekialdeko –ki atzizkiarekin lehian erabiltzen den Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko ekialdean, XIX. mendearen amaieratik hona aldaketa nabarmena –ekila(n) atzizkiari dagokio, oso eremu murritzean erabiltzen baitzen, Nafarroa Beherean eta Zuberoako mendebaldean batez ere.

173ekin eta –eki atzizkiek aldiz, tinko eusten diote zeukaten eremuari.

174Hala ere, idatzizko testu guztiak kontuan hartzen baditugu oso aldaketa gutxi ikus ditzakegu 1545tik hona. Nabarmena –eki atzizkiaren atzerakada ekialdean eremua finkatuz.

175Lau atzizkietatik berriena –ekilan da. Lehenengo agerraldia XVIII. mendekoa da Maisterren Jesu-Kristen imitazionia liburuan. Beste hiru atzizkiak XVI. mendeko testuetan agertzen dira.

6.4- Disimilatutako aldaeren banaketa geografikoa

1764.1 puntuan adierazi dugun moduan –ekin atzizkiak disimilatutako aldaerak, sg. –aikin eta pl. –eikin, aurkezten ditu. Aldaera hauek honako banaketa geografikoa daukate :

  • 4 Zuberoako 1284- Etxarri ere barne dagoela.

177Mapan ikus daitekeenez disimilatutako formek eremu zehatz bi, Lapurdiko 1215-Jatsu herria kontuan hartzen ez badugu, betetzen dituzte ; bata Nafarroa Behereko ipar ekialdean4 eta bestea Nafarroa Behereko erdialdean.

178Halaber, mapak erakusten digu disimilatutako formak agertzen diren herri guztietan ez direla aukera bakarra, lehian erabiltzen baitira disimilatu gabeko formekin.

179Ikus ditzagun herri horietako adibideak :

180Nafarroa Behereko iparraldean :

1273-Arberatze-Zilhekoa / Arbérats-Sillègue
éguitiaïkin, çaaltciaïkin /elgarrekin, gourékin, chakhurrékin
1274-Arberatze-Zilhekoa / Arbérats-Sillègue
egitiaikin, zaaltziaikin,elgarrekin, gurekin, chakhurrekin
1275-Arboti-Zohota / Arbouet-Sussaute
egitiaikin, zaaltziaikin /elgarrekin, gureki, chakhurrekin
1278-Behauze / Béguios
aourdikitciaïkin / elgarrekin, gou(r)èki(la)n, chakhourrèkin
1279-Behauze / Béguios
aurdikitziaikin / elgarrekin, gu(r)eki(la)n, chakhurrekin
1282-Gamue-Zohazti / Camou-Suhast
egitiaikin, zaaltziaikin / elgarrekin, gurekin, chakhurrekin,
1284-Etxarri /Etcharry
éguitiaïquin, soguitiaïguin, daoustiaïquin / élgaréquin, gouréquin, chacuréquin
1288-Ilharre / Ilharre
aourditiaïkin, [égu]itiaïkin, ça[b]alciaïkin / itiakin,élgarrékin, gourekin, chakhurrékin

181Nafarroa Behereko erdialdean :

1306-Ibarrola / Ibarrolle
goureïkin, chakhourreïkin(pl.) / elguarrinkin
1308-Jutsi / Juxue
penaikin(sg.) / elgarrekin, gouekin, chakhourrequin, arnegatciarekin, aourthiquitciarequin, itiarekin, çabaltciarekin
1310-Larzabale / Larcveau
lotziaïkin, zabalziaïkin /elgarrekin, gurékin, chakurrekin
1333-Buztintze-Hirirberri / Bustince-Iriberry
youramèntouikïn(pl.) / élgarrèkin, gouèkïn, chakhourrèkïn
1337-Jatsu / Jaxu
gosiaikin(sg.) /elgarrekin, gurekin, chakurrekin

182Lapurdiko Jatsun :

1215-Jatsu / Jatxou
idékitzeaïkin / niarrékin,elkharrekin, gouékin, chakhourrékin

183Adibideak aztertuta ikus dezakegu soziatiboak, aditz partizipioan eratzen denean, disimilatzeko joera handia duela. Disimilazioa gertatzen den herri hauetan guztietan aditz partizipioen adibide guztiak honela agertzen dira, disimilatuta.

184Bi guneen arteko ezberdintasuna ere honetan datza. Lapurdiko eta Nafarroa Behereko iparraldeko herrietan aditz partizipioa baino disimilatzen ez den bitartean Nafarroa Behereko erdialdeko herrietan bestelako hitzetan ere (penaikin, goureïkin…) posible da disimilazioa burutzea.

7- Ondorioak

185Behin soziatiboaren agerrera guztien zerrenda aterata, hauen atzizkiak, erabilera, banaketa geografikoa eta deklinabidea aztertuta hurrengo ondorioetara heldu gara :

  • 1) Aurkitzen diren aldaerak honako hauek dira : -ekin, -eki, -ekilan eta –ekila.

  • 2) Gehien erabiltzen diren aldaerak –ekin eta –eki dira.

  • 3) Banaketa geografikoari dagokionez –ekin Lapurdiko kostatik Zuberoako Mendebalderaino zabaltzen da ; –eki da aukera bakarra Zuberoako ekialdean eta lehian erabiltzen da Zuberoako mendebaldean eta Nafarroa Behereko ekialdean. -ekila(n)en adibide apurrak Nafarroa Behereko ipar-ekialdean eta Zuberoako mendebaldeko erdialdean agertzen dira.

  • 4) Laffitek eta Gavelen kontra lau atzizkiek semantikoki eta sintaktikoki erabilera bera dute.

  • 5) –aikin moduko aldaerak batez ere Nafarroa Behereko iparraldean eta erdialdean agertzen dira. Aldaera hau gehienbat aditz partizipioetan agertzen da.

  • 6) Eboluzioari dagokionez, XIX. mendearen amaieratik hona banaketa geografikoan –ekin eta –eki atzizkiek ez dute aldaketarik agertzen, bai ordea –ekila(n) atzizkiak. Hau gaur egun ia Iparralde osoan erabiltzen den arren Bourciezen testuetan oso agerrera eskasa baitzuen, Nafarroa Beherean eta Zuberoako mendebaldean batez ere.

  • 7) –ekilan aldaera berriena da.

  • 8) Bourciezen testuek eta XIX. mendeko literatur testuek banaketa geografiko ezberdina aurkezten dute.

Haut de page

Bibliographie

Anonimoa, 1839, Uscara liburu berria, eta khiristiaren egun orozco exercicio espiritualac, B. Lapeyretac, Olourou.

Arbelbide, J.P., 1895, Igandea edo Jaunaren eguna : meza-bezperen othoitzekin, Lille.

Archu, J.B., 1868, Bi mihiren gramatika : uskara eta frantzesa, E. Laserre, Baiona.

Argainaratz, P., 1665, Devoten breviarioa, E. Bertrand, 1910, Chalon-Sur-Saone.

Arotçarena, S., 1951, Grammaire basque, Maison Mame, Tours.

Aurrekoetxea, G., & Videgain, Ch. (arg.), 2004, Seme prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan, ASJUren gehigarriak , Bilbo.

Azkue, R.M., 1969, Diccionario vasco-español-francés, La gran enciclopedia vasca, Bilbao.

Azkue, R.M., 1969, Morfología vasca, La gran enciclopedia vasca, Bilbao.

Baratziart, A., 1844, Meditacioniac khiristitarçuneco eguia, obligacione eta berthute principalez, B. Lapeyrettec, Olourou.

Belapeyre, A., 1696, Catechima laburra eta Jesus-Christ goure Ginco Jaunaren eçagutcia, salvatu içateco, Jerôme Dupoux, Paue.

Bordel, 1965, Bordel bertsularia, Auspoa, Tolosa.

Bordes, C., 1897, Uskal noelen lilia : hounturik Jesusen Inkarnazioniaren ouhouretan ; eta orai horzara uskaldun batek ahaire zaharrekin arra moulda erazirik, Imprimerie Saint-Martin, Ligugé, Vienne.

Duhalde, M., 1809, Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, Lur, L.G. 1978, Donostia.

Eguiateguy, J., Lehen liburia edo Filosofo huskaldunaren ekheia, Euskaltzaindia 1983, Bilbo.

Etxeberri Sarakoa, 1998, Ouvres complètes : 1712-1718 / Joannes d'Etcheberri de Sare, Atlantica, Biarritz.

Etxeberri, J., 1666, Eliçara erabiltçeco liburua, Ioannes Desbaratz, Pau.

Etxeberri, J., 1669, Manual devotionezcoa : edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa, escarazco versutan eguiña, eta guztia bi partetan berecia, I. Mongiron, Millanges, Erregueren imprimatçaillea, Bordele.

Etxeberri, J., 1699, Noelac eta berce canta espiritual berriac : Jesus Christoren biciaren misterio principalen gasiean eta sainduen ohoretan besta burueracotz / Ioannes Etcheberri doctor teologoac egnisiac, Baiona.

Gavel, Henri, 1929, Grammaire basque, Courrier, Bayonne.

Gazteluçar, B., 1686, Eguia catholicac salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnac, Ioannes Desparatz, Pau.

Gèze, L., 1873, Eléments de grammaire basque : dialecte souletin : suivis d'un vocabulaire basque-français & française-basque, Veuve Lamaignère, Baiona.

Haramburu, J., 1635, Debocino escuarra, mirailla eta oracionoteguia : Virginaren debocinoa marinalena eta San Francelen heren Ordena, berce anhitz debocinozco othoitcequin guiristinoen probetchutan gucia trabaillatua, P. De la court, Bordele.

Haraneder, J., 1750, Gudu izpirituala, Joannes-Franses Robert, Tolosa.

Harizmendi, C., 1658, L'Office de la Vierge Marie / en basque labourdin par C. Harizmendi, E. Bertrand, 1901, Chalon-Sur-Saone.

Hiriart-Urruty, J., 1971, Mintzaira, aurpegia, gizon !, Ed. Franciscana Aranzazu, Arantzazu.

Hiriart-Urruty, J.,1972, Zezenak errepublikan, Jakin, Oñati.

Hiribarren, J.M., 1853, Eskaldunac, Auñamendi 1971, Donostia.

Hiribarren, J.M., 1858, Eskaraz eguia, E. Lasserre, Baiona.

Inchauspe, E., 1894, Maria Birjinaren hilabetia edo Mayatzian egun oroz egiteko irakouraldiak Maria Virginaren bizitze eta berthute ederren gainen, Vignancour, Pau.

Ithurri, J., 1895, Grammaire basque, A. Lamaignère, Baiona.

Jauretche, J., 1840, Meditazioneac urtheco ebanjelioen gainean, Baiona.

Lafitte, Pierre, 1979, Grammaire basque (navarro-labourdin litteráire), Elkar, Donostia.

Laphitz, F., 1867, Bi saindu hescualdunen bizia : San Inazio Loiolacoarena eta San Franzizco Zabierecoarena, Lamaignère Alharguna, Baiona.

Lhande, Pierre, 1926, Dictionnaire basque-français et français-basque, Beauchesne, Paris.

Maister, M., 1757, Jesu-Kristen imitacionia, G Dugue' eta J. Desbaratz, Pau.

Materre, E., 1623, Dotrina christiana, Jacques Millanges, Bordele.

Mercy, A., 1758, Sacramentu-saintiaren aurhidegouaco maniac eta chediak, Isaac Charles Desbaratz, Pau.

Mihura, A., 1778, Andredena Mariaren imitacionea Jesus-Christoren imitacioneraen gañean moldatua, Piarres Fauvet, Baiona.

Monho, S., 1972, Poèmes basques de Salvat Monh : (1749-1821) / présentés, transcrits, traduits et annotés par Pierre Lafitte, Ikas, Baiona.

Pouvreau, S., 1979, Iesusen imitacionea, Lur, Donostia.

Web guneak :

http://www.vc.ehu.es/gordailua

http://klasikoak.armiarma.com

Haut de page

Notes

1  Herrien zerrenda 4. puntuan dago.

2  Argiago ikusteko hona hemen 1206-Ziburuko lehen paragrafoa :
1. Guiçon
e batec èce çouène bi sémé baïcic. Gaztéénac erratène dou béré aïtari: « Ordou da içane nadiène néré bourouace naousi éta içane déçadane dirou. Béhar dout gane courri bazterre ikhoustérat. Parti çaçou çouré ontasouna, éta émane çadaçou niri heldou çaoutana. - Baï, éné séméa, dio aïtac ; nahi doucane béçala. Moutico gachto bat haïce éta içanène haïce gaztigatoua ». Guéro çabaltcène douélaric tiéta bat, partitou çouène béré ontasouna éta éguine citouène bi parte bardinac.

3  Zenbakiek herri bakoitzean atzizkien agerrerak adierazten dituzte.

4 Zuberoako 1284- Etxarri ere barne dagoela.

Haut de page

Table des illustrations

URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-1.png
Fichier image/png, 12k
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-2.png
Fichier image/png, 13k
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-3.png
Fichier image/png, 13k
Légende 1. mapa : XVI. mendeko banaketa geografikoa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-4.png
Fichier image/png, 35k
Légende 2. mapa : XVII. mendeko atzizkien banaketa geografikoa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-5.png
Fichier image/png, 37k
Légende 3. mapa : XVIII. mendeko banaketa geografikoa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-6.png
Fichier image/png, 19k
Légende 4. mapa : XIX. Mendeko banaketa geografikoa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-7.png
Fichier image/png, 21k
Légende 5. mapa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-8.png
Fichier image/png, 62k
Légende 6. mapa : elkarrekin
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-9.png
Fichier image/png, 56k
Légende 7. mapa : gurekin
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-10.png
Fichier image/png, 59k
Légende 8. mapa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-11.png
Fichier image/png, 56k
Légende 9. mapa
URL http://lapurdum.revues.org/docannexe/image/44/img-12.png
Fichier image/png, 60k
Haut de page

Pour citer cet article

Référence électronique

Aitor Iglesias Chaves, « Soziatiboa Bourciezen Testuetan », Lapurdum [En ligne], 10 | 2005, mis en ligne le 01 avril 2008, consulté le 30 avril 2017. URL : http://lapurdum.revues.org/44

Haut de page

Auteur

Aitor Iglesias Chaves

aithor@euskalerria.org

Haut de page

Droits d'auteur

Iglesias Chaves A. | IKER

Haut de page