Navigation – Plan du site

Artikuluen ebaluaketa

Artikuluak igortzeko

Artikuluak Interneten bidez igorri behar dira. Jatorrizko testuaren egileak mezu bat igorri behar du aldizkariaren erredakziora : redaction.lapurdum@iker.cnrs.fr. Testuak Word edo RTF formatuan igorri behar dira. Erredakzio Idazkariei (EI) automatikoki iritsiko zaie igorpenaren berri.

Artikuluak aldizkariaren estilo orriaren arabera itxuratu behar dira igorri aitzin. Egileek aldizkariaren webgunean ikus dezakete estilo orria, helbide honetan : https://lapurdum.revues.org/2688.

Aldizkarian argitaratzea

Lapurdum aldizkarira heltzen diren artikulu guziak bi adituk berrikusten dituzte :

  • bata barnekoa izaten da (irakurketa batzordeko kidea),

  • bestea kanpokoa.

Erredakzio idazkariek erabakiko dute adituak nor izanen diren, artikuluaren gaia eta bestelakoak kontuan harturik.

Adituek lau hilabeteko epean ebaluatu ohi dituzte lanak, jatorrizkoa erredakziora heltzen den egunetik kontatzen hasirik.

  • Logo Iker
  • Revues.org