Navegación – Mapa del sitio
Article

Amiküzeko heskuararen hezurdura lektala

Iñaki Camino
p. 27-79

Resumen

Saio honetan Amiküzeko euskal mintzoaren gramatika atalak eta alderdi lexikoa aztertzen dira. Ikerketaren aldetik aski mintzo ezezaguna da Amiküzeko euskara eta haren idatzizko agerpena aski berankorra da, gainera. René Lafonek (1955) eta Henri Guiter-ek (1973) ziotenez, biziki konplexutasun du Amiküzeko heskuarak eta baita mikroeremu anitz ere ; bi hizkuntzalariek adierazi zuten mintzo hau xeheki aztertzeko beharra. Gure lanak Amiküzeko hizkuntza-ezaugarrien hezurdura orokorra aurkezten du, zein tasun partekatzen dituen Baxenabarre orokorrarekin eta zein, bestela, zuberotarrekin ; ibarreko mintzo orokorrak ingurumariko mintzoekin zein berrikuntza partekatzen dituen eta zein ezaugarri zaharri eutsi dion ere erakusten dugu. Amizküztarrek beren eskualdean garatu dituzten berrikuntza endemikoak zein diren ere badakargu eta erakusten dugu, bestalde, Amiküze barrenean, ibarraren ekialdeak, hegoaldeak eta mendebalak ondoko beste euskal eskualdeekin zein berrikuntza partekatzen duten : funtsean, Amiküzeko saihetsetan ibarreko mintzoaren batasuna nola difuminatzen den.

Inicio de página

Entradas del índice

Índice temático :

linguistique
Inicio de página

Notas del autor

Lau ikerketa-egitasmotan kokatzen da ikerlan hau : a) Núcleos innovadores de los dialectos vascos, MEC, FFI2012-33190. b) Monumenta linguae vasconum (IV) : textos arcaicos vascos y euskera antiguo, MEC, FFI2012-37696. c) Historia de la lengua vasca y lingüística histórico-comparada, Grupos consolidados, 2012, GIC. IT698-13. d) Lingüística teórica y diacrónica : gramática universal, lenguas indoeuropeas y lengua vasca, UPV/EHU, UFI 11/14. Iraganean Nafarroako Gobernuak lagundu du ikerlan hau datu biltzera Amiküzera joan ahal izateko : 2008. urteko Periferias del vascuence de Navarra [440002 44200 4800 334100] eta 2009ko Periferias del vascuence de Navarra II [440002 44200 4812 334100] egitasmoen bitartez.

Texto completo

1. Sarbide

1Historikoki Zuberoan egon da euskal ekialde linguistikoaren erdigunea, herrialde honetan ageri da Euskal Herriko ekialdean geografia-eremu hedatuena duten ezaugarrien konbinazio sendoena : ekialdeko hizkuntza-ezaugarri guztiak Zuberoan batera ageri zaizkigu eta horregatik joera dugu pentsatzeko historikoki ondoko ibarrak Zuberoako mintzotik ezaugarriak hartzen edo biltzen aritu direla ; hipotesi gisa baizik ez bada ere, pentsa liteke garai batean Zuberoan zegokeela demografia, gizarte, ekonomia eta beharbada kulturaren alderditik ere indarrik gehien, zuberotarrek abeltzainen erkidego edo gizarte sendo bat eratzen zuketela, ondoko ibarretako jendea erakartzeko aski gaitasun zukeena.

2Ordea, egun arras ahul dago Euskal Herriko hizkuntza-ekialdea : Zuberoak, Erronkarik, Zaraitzuk edo Amiküzek gizarte, erakunde, Eliza eta ekonomia aldetik ez dute orain beren arteko batasunik, gizartearen eta erakundeen aldetik inoiz baino errealitate desberdinagoetan murgildurik daude. Gainera, eskualde horietako bazter gehienetan ekonomia apalduz doa eta euskara bera ere gainbehera gogorrean sarturik dago. Gizarte-egoera hau ez da egokiena hizkuntza-berrikuntzak Euskal Herriko ekialdean sor eta ondoko eskualdeetara heda daitezen ; azken aspaldi honetan euskal ekialde linguistikoa ahuleziak jorik dago. Halaz guztiz ere, aztergaia Xiberoako saihetsean kokatu nahi izan dugu, haren ondoko Amiküze ibarrean. Ohiz mintzo anfibioek berezko interesa ukan ohi dute : ez dugu zalantzarik euskaldun amiküztarren berezitasun lektalak biltzea, sailkatzea, aztertzea eta gaiaz argi amiñi baten ekartzea on dela euskal dialektologiarendako.

3Ikerketaren aldetik aski mintzo ezezaguna da Amiküzeko euskara ; mintzo honen izaeraz hor gaindi irakur daitekeena guti da eta gainera, ñabardurak egin behar dira idatzi diren baieztapen batzuez. Eman dezagun, honela zioen Junes Casenavek duela urte multso bateko idazki batean (1983 : 8) :

Behenafarroako euskalkia da hemen mintzatzen dena, baina hego eta hego-ekialdera badu zuberokeraren eite eta kutsua, eta zenbait herrik zuberokera garbi garbia egiten du.

4Ez da atzendu behar Casenave 1964-1981 urteetan Donapaleuko Etxekopar ikastegiaren zuzendari izan zela (Davant 2009 : 138) eta ez da zalantzarik, beraz, Amiküzeko euskara ongi ezagutzen dukeela. Ordea, ez dakigu “zenbait herri” horiek zein diren, jakintsu zuberotarrak ez zuen zehaztu.

5Eta zantzu iduriak ageri dira Txomin Peillen euskaltzainaren idazki batean ere, zehazki Amiküze eskualdea aipatzen ez badu ere (1994 : 259) :

...le souletin se maintient au milieu du dialecte bas-navarrais, dans quatre ou cinq villages de Basse-Navarre.

6Jean-Baptiste Coyosi idatzi gutun batean, Oragarre, Ilharre eta abar mintzo erdi zuberotartzat jotzen ditu Peillenek (Coyos 1999 : 45-6).

7Gauza beharra da baieztapen horien gibelean zehazki zer dagoen xuxen argitzea, erran horiek funtsean dialektoen mugen auziaz baitihardute eta honelako iritziak ematean arras garrantzizkoa da norberaren irizpideak zein diren garbi eta esplizituki aitortzea.

8Gure ezagutzaren eta ikuspegiaren arabera, Baxenabarreko inon ere ez da zuberera mintzatzen, are gutiago “garbi-garbia” den xiberotarra. Besterik da laphizketar edo behaxkandar baten mintzoan Zuberoan nagusi diren ezaugarri ugari aurkitzea, edo Baionan Ipar Euskal Herriko franko euskaldunek laphizketar edo behaxkandar horren mintzoa zuberotartzat hartzea ; halaz guztiz ere, gertakari honetatik ez da jarraitzen Laphizketako edo Behaxkaneko euskara zuberera dialektoko partaide denik ; itxurari, ezaugarri salatzaile jakin bati eta entzulearen lehen irudipenari baino gehiago, auzia funtsean irizpideei eta metodologiari dagokie, dialektologia deitzen dugun jakintzagai horren ibilbide teoriko-metodologikoari, haren garapen zientifikoari.

9Har dezagun Amiküzeko hego-ekialdeko Sorhaphürü herria : Zuberoako Lohitzüneren ondoan dago, herri bateko hondarreko etxeak eta besteko lehenak elkarri hurbil daude. Bestalde, errate batera, etnografiaren aldetik Sorhaphürüko elizan hiru zeinutegi daude, Zuberoan bezala. Ezagutzen dugun larribartar baten iritziz Sorhaphürüko mintzoa zuberera da, horko mintzoak Zuberoara jotzen du. Ordea, Sorhaphürün datu lektal zenbait biltzen duena berehala ohartzen da emaitzek ez dutela ikuspegi hori deus ere bermatzen :

bokalarteko “r” galdu ez duen gira adizkia
izan aditzaren Nor saileko iraganeko ginden ‘ginen’ aldaera berria
dutela adizkiaren hirugarren pertsona pluraleko -te Nork morfema ―eta ez “diela” ―
jaten eta jin hitzetako [ǰ-] sabaikaria ―[Ʒ] ozena beharrean―...
ez dira inola ere zubereraren ezaugarriak. Ez Laphizketan, ez Sorhaphürün, ez Behaxakenen, ez Zohotan, ez Amiküzeko hego-ekialdeko zeinahi herritan, ez Baxenabarreko inolako beste herritan ere egiten da zubereraz ; uler bedi, gainera, auzi honi dagokion delako onus probandi aurkeztea baieztapenaren egileei edo aldekoei dagokiela eta ez inola ere guri.

  • 1 Adibide frankotan hitzaren hasierako h ahul entzuten denez eta inoiz hiztunek ahoskatzen dutena h g (...)

10Ezagun du Amiküzeko euskara ez dela zuberotar garbia ezta Baxenabarre orokorreko edo gehieneko mintzoaren eite berekoa ere, eman dezagun, Arberokoa edo Garazikoa ; honetaz ohartzeko, gainera, ez da hizkuntzalari edo filologoa izan behar. Jean Etxepare Bidegorri mirikuak 1912 urtearen aldean honela bereizten zuen Amiküzeko heskuara1 ―eta beraz nortasunez janzten eta betetzen―, Eskualduna kasetara igor litezkeen euskal idazki llabur batzuez ziharduela (in Charritton 1984 : 263) :

edozoinek bere erraitekoak han ezar ahal litzazke ; lapurtar, baxenabartar, amikuztar, xuberotar, nor nahik, zentzuz labilken ber.

11Hein batez Baxenabarreko mintzo orokorretik saihesten da Amiküze eta Zuberoa alderdi horretara jotzen du ibarreko mintzoak : Amiküzeko mendebaletik ekialderat emeki-emeki bagoaz, herri batetik bestera Zuberoan nagusi dabiltzan ezaugarriak pilatuz eta isoglosak sortuz doazela ohartuko gara ; eman dezagun, Amiküze mendebalean sendatu aldaera ematen dute, baina ekialdean sendotü.

12Nor den euskaldunarendako mingarri izanik ere, ahoan bilorik gabe aitor dezagun Amiküzeko heskuara guztiz egoera larrian dagoela : guti mintzatzen da, franko herri eta etxetan eten dute transmisioaren katea eta bertako jendeek diotenez hondarreko hamarkadetan zinez beheiti jo du euskararen erabilerak eskualde zabal honetan. Badira euskaraz mintzatzen dakiten gazte bakan batzuk, baina hauetarik anitz makeski mintzo dira, ez dute ohiturarik, gehienik frantsesez usatu dira. Zuberoan bezala, Amiküzen ere gainbehera doa euskara ; orain artean tradizioko hizkuntzaz ezaxola erakutsi duten bertako hainbat lagun eta handiki, beren bizi guztian inguruan euskara entzutera usaturik zirenak, orain bai, euskara zinez galtzen ari dela ohartzen hasi dira. Egungo amiküztar batzuen euskaltzaletasunak ez du aski indar hizkuntzaren transmisioak gutieneko bermea ukan dezan, mintzoak iraganeko freskotasuna berreskura dezan.

13Amiküzeko hizkuntza-berrikuntzak egun Lapurdi-Baxenabarretik edo Euskal Herri orokorragotik iritsiak izaten dira, non eta ez diren Hego Euskal Herriko euskara batutik jiten ; gainera, tasun berriok ez dira gizarte euskaldun guztira hedatzen, euskaraz mintzatzen jarraitzeko halako barne erabakia harturik duten eta irauteko borondatez diharduten hiztunengana baizik : hauen artean bereziki helduengana edo gazteengana, baina zaharrengana ez. Alta, ikerlanerako datuak biltzeko lekuko adinetakoak hobetsi ditugu herri guztietan, tradizioko folk mintzotik nahi genuen, Amiküzeko orain arteko berezko euskaratik.

14Herri bakoitzeko euskara leial ordezkatzen duen mintzoa bilatzen eginahalak egin ditugu, zin-zinez egin ere, baina usu ez da aise izan : Amiküzen jendeak artean etxetier edo etxezain ibili dira, mozkinaren zati handi bat funtsen eta etxearen jabe zen nagusiari emanez, aldizka herri batetik bestera bizitzera aldaturik : jendeen higikortasun handia eragin du eskualdean lan baldintzen sistema kasik feudal honek, izan ere, zail da herri batean sortua den, aita-amak herri horretakoak berekoak dituen eta herri horretan berean bizi izan den beriemaile amiküztarrik aurkitzea eta halaz, batek ez daki beti xuxen honako edo halako ezaugarria zinez herri jakin batekoa ala beste batekoa den. Halaz guztiz ere ikerlan honek Amiküzeko hizkuntza-errealitatea erakusten du, ez dakar ametsetako hizkuntza-egoera ideal bat, egoera lektal idiliko eta betiereko bat : bildu dugun euskara motaren berri leialtasunez ematea izan dugu helburua, hori izan da aldi oro gure borondatea, Amiküzeko herrietako jendeen mintzoa den bezala aurkeztea.

  • 2 Amiküze : Altzümarta (Altzü), Amendüze (Ame), Amorotze (Amo), Arberatze (Arbe), Arboti (Arbo), Arrü (...)

15Baxenabarretik inguratu gara Amiküzera, Arberoako Heleta, Armendaritze eta Mehainetik abiaturik eta ondotik Amiküzeko iparralde guztia eta hegoko herri guztiak iragan ditugu, Garrüze, Unaso, Aiziritze eta Zilhekoa salbu. Amiküze guztian bildu ditugu datuak banden grabazio luzeetan. Ondotik datuak aurkeztean herrien laburtzapenak baliatuko baititugu, hona zein den hauen zerrenda :2

16Donapaleu ez dugu on lukeen alderdi soziolinguistikotik aztertu, ohiko azterketa geolektala egin dugu bertan, Xibaltarre auzoko bi lekuko laborarirekin egonik. Honelako lanetan hiriek eragin ohi dituzten arazoak ager daitezke gure saioan, baina uler bedi ere, egungo Donapaleun euskarak ez duela gizarte-indar handirik, neke dela bertako karrikan jendea euskaraz mintzatzen entzutea ; orain berean Donapaleun behar den bezalako lan soziolinguistiko bat traxuan egiteko ―eredu anglo-amerikarraren araberako soziolinguistikaren ildotik bederen―, denmendreneko aukerarik ez dugu ikusi, baina ez dugu beste nornahik ikerlan hori egiteko aukera ukatzen.

17Berrikitan halako hizkuntza azterketa bat egin dugu Oztibarreko euskara ikergai harturik ; bereziki alderdi lexikoan oinarriturik, ohartu gara badela Baxenabarre hegoaldeko lexikoaren sorta bat Oztibarren ageri ez dena. Bestalde, hainbat eta hainbat hitz eta aldaera fonikotan Baxenabarreko hegoaldea baturik ageri da, Oztibarren ez bezalako hitzak eta aldaerak ageri dira peko alderdi horietan. Nolanahi ere den, hegoalde horretan ekialdea eta mendebala ez doaz beti-beti batera : eman dezagun, Garaziko Hergaraitik hasirik Baigorri ondoko Orzaizeraino batasun lexikoa ez da guztizkoa. Baina beste emaitza bat ere argi erakutsi digu aipatu azterketak : lexikoari dagokionez, hitz eta hitzen aldaera fonikoen multso handixko bat ageri zaigu hala Baxenabarreko hegoaldean nola erdialdean, eta oro har hitz eta aldaera hauek ez dira Amiküzen ageri, edo ez Amiküze gehienean bederen, baina Baigorrialdea, Garazi, Landibarre eta Oztibarre batera doaz hitz eta aldaera foniko ugariren erabileran, betiere amiküztarrek horiezaz bestelako itemak darabiltzatelarik. Halaz, hegoalde eta erdialdeko hizkuntza-batasun horrek espazio zabala biltzen du eta balirudike indarrez jotzen duela goiti, kasik eremu gehiago harrapatu nahirik bezala, bulkaka edo.

18Egiazki, Nafarroa Behereko euskararen dinamikari loturik dago Amiküze eskualdea, eta bereziki ibarraren hegoaldea, errate batera Uhartehiri herria. Doniane-tik goiti hedatzen den gizarte-ardatzak eragina ukan du Amiküzeko hegoaldeko euskal mintzoan. Uhartehirin badira Amiküzen ibiltzen ez diren baina Baxenabarren nagusi dabiltzan berrikuntzak, ez dago Uhartehiri Amiküzeren grabitazio indar linguistikoen menpe bakarrik, baita Baxenabarreko berrikuntzen helmenean ere, herri honetako hiztunak Oztibarre-Landibarre-Garazi ardatzari ere loturik bizi izan dira : Uhartehirik eta inoiz Ostankoa herri ttipiak Baxenabarreko era orokorragoetara jotzen dute, Oztibarren, Landibarren edo Garazin direnetara.

19Nolanahi ere den, Amiküzeko euskarak Zuberoakoarekin lotura eduki duela iradokitzen digute bertako hizkuntza-ezaugarri anitzek.

20Eskualde zabala den Amiküze ibarreko mintzoan uler liteke guztizko batasunik ez izatea, ez da eite edo plegu bakarrekoa Amiküzeri eragiten dion hizkuntza-indarra : konparazione, ez dira berdinak Oragarreko mintzoa ―Lapurdikoa eta Arberokoa hurbil dituena― eta Zuberoako erak hurbilago dituzten Zohotakoa edo Behaxkanekoa. Ibarreko saihets batetik bestera aldea eta desberdintasuna sumatzen da, herri batetik bestera goazelarik ondoko herrietako hizkuntza-ezaugarriekiko desberdinak diren beste tasun batzuen agerpena dago aldi oro, herririk herri emeki gertatuz eta ugalduz doaz aldaketak, mailaz maila. Arberoatik Zuberoarat Amiküzen gaindi continuum geolinguistiko nabarmena ageri da herririk herri joanez gero, baina eskualde jakin batean etena ere sumatzen da.

21Aldakortasun horren adibidetako aditz nagusien etorkizuneko “-tu = -tü + -ko” lotura hartuko dugu, Amiküzen oro har -tiko palatalizatzen dena, baina -tuko entzun dugu hego Amiküzeko Uhartehirin :

argituko ―bihar e argituko izi perpausean―, baliatuko, giilatuko, helduko

22Amiküzen oro ez da -tiko, saihetseko Oragarren ere ezkunduko edo gertatuko etsenpluak ditugu, Arberoa ondoko Behauzen beatuko eta Labetzen finitüko, baina oro har erran daiteke Amiküzen -tiko era nagusi dela :

kafe xorta at hartiko uzia? (Arbe); bera hen plantatiko delaik (Arbo)
adibideak ditugu Zuberoako mugan; barreneko herrietako etsenpluak ere aurkez daitezke:
baliatiko, gelditiko (Mar), gertatiko, hartiko (Ilh), batheatiko (Bith)...

23Bilakabidea Amiküzetik eskuinerat Zuberoako lurrean gaindi aitzinatu da, herrialdearen ipar-mendebaleraino, Domintxaineko nahastekatiko, Berroetako phaatiko ‘ordainduko’, Olhaibiko seinditiko, Arüeko ohartiko ―baina arrastratüko-rekin batean―, Sarrikotapeko aipatiko nahiz sartiko edo Oihergiko gidatiko etsenpluak lekuko; Pagolan bi joerak entzun ditugu: hartiko, baina nagusiki -tüko: azkartüko, maneatüko, mintzatüko.

24Amiküzek hizkuntza-alderdi batekin baino gehiagorekin du muga lektala: batetik Arberoarekin, non Baxenabarre erdiguneko ezaugarri nagusiak ageri baitira.

25Uhartehirin ere beste muga nagusi bat finka daitekeela uste dugu: herri horretan eta bertatik beheitira, Oztibarre, Landibarre eta Garazi inguruko euskara sentitzen hasten da; herri honetatik Xiberoako Lohitzüne edo Pagola urrun ez badaude ere, uhartearren euskarak hegorat Oztibarre alderdirat jotzen du.

26Garrantzi handiko beste muga gotor bat Amiküzeko ipar-ekialdean legoke, Xiberoako mugan. Zuberoako ipar-mendebaleko herrietako euskarak Amiküzeko eretara jotzen du, ez da guztizko zuberera: Domintxaine, Berroeta, Ithorrotze, Olhaibi, Etxarri, Arüe edo Lohitzüneko euskara, ez da Ligiko, Barkoxeko edo Altzürüküko mintzo bera, manexen erak franko ageri dira Zuberoako ipar-mendebaleko herri horietan. Pagolako euskara ere baliteke lehenago zuberotarragoa izatea orain den baino, uste dugunez Arüen gertatu datekeen bezala. Goiti Sarrikotapean finka genezake zubererara sarbidea eta eskuinxeago Oihergin, baina franko ezaugarri entzun dugu Oihergiko euskaran manexen alderdira lerratzen direnak; Ainharben berean sumatzen da oraindik Baxenabarre ez dela urrun, nahiz ainharbearren euskara zuberotarra den. Halaz, Ündürainen jabetzen da bat Amiküzen gaindi sartu diren ezaugarri “manex”-en presentzia bukatu dela.

27Arestian aipatu eskualde horietan dakuskigu guk Amiküze barreneko muga lektal nagusienak, baina bestelako ñabardura xeheagoak ere egin litezke: errate batera, Amiküzek iparraldean menderen mende kaskoin edo biarnesaren presentzia eta muga ezagutu du eta honek eragina utzi duke eskualdeko euskal mintzoan, eman dezagun, seigarren bokal edo ü fonemaren sorreran. Amiküztar gehienek ü ahoskatzen dute, Oragarreko Barta auzoa, Oragarre, Amorotze, Ostankoa, Bithiriña eta Uhartehiri herrietan izan ezik.

28Iparrean jarraikiz, Amiküzetik ezker Bardoze dugu, berez Lapurdiko herria dena, erdi euskaldun erdi kaskoina: Amiküzeko hizkuntza-ezaugarri frankorekin zaharra dirudien kidetasuna ageri du Bardozek eta hein batez Aturrialdeko euskarak, oraindik ere batasun horren funtsa sakon aztertu ez bada ere.

29Eta Amiküze barrenean badira bestelako kidetasun edo berdintasun mailako talde ttipiak ere: jendearen ibilerek irudikatu dituzkete hizkuntza-antzekotasun edo etenak eskualdean. Ez dago alde handi-handirik ezker-eskuin hedatzen diren Oragarre, Amorotze eta Behauzeko mintzoen artean, auzo dira, erdi-erdian dute Amorotze eta honela zioskun amoroztar batek:

ba, guk killaka, killaka ta, pilotan eta, auzo herrikoikilan berdin, edo beauztarrekin edo, oartarrekilan edo, hola

30Oragarre herri berezia da mintzoaren aldetik : amiküztarren artean Lapurdiko eretara gehien lerratzen dena da, baina Amiküzerekiko kidetasun handia du ere.

31Adierazgarri da arestiko lekuko amoroztarrak auzo aldaera darabilela eta ez aizo. Amorotze nahiz Behauzen Baxenabarre erdigunean ibiltzen den auzo aldaera bildu dugu, baina Amiküzeko gainerateko herri gehientsuenetan aizo palatalizatua. Halaz ere, ez bedi pentsa Amiküzeko diptongoan Zuberoa edo Erronkariko auai bilakabidea osoki gertatu denik ; lerradura lexikoaren bidez aizo ekarri dute amiküztarrek ekialdetik, bai, baina gainerateko au diptongo guztiak honelaxe gelditu dira ibarrean, palatalizatu gabe, ez dira ai-ra lerratu :

belauniko (Laph), gau (Gam, Arbe), gauza (Beh, Gam, Arbo), irauten (Arbe) ; 1913an Amorotzen iraunen bildu zuen Trebitschek (Etxebarria 1994 : 65)

2. Espazioa, gizartea, bizia, berrikuntzak eta hizkuntza

321952an Torsten Hägerstrand saiatu zen erakusten nola hedatzen den berrikuntza baten harrera, nola kurritzen duen eskualde sistema batean gaindi : hark oinarria ondokotasunean eta distantzian zekusan, komunikazioaren baitan, muga fisikoen eta gizarte erresistentziaren arabera, izan ere, berrikuntza baten azterketan jarraipena bezain garrantzizkoa baita etena edo kontrastea.

33Laborarien ohiko erkidegoek egonkorrak izateko joera dute, non gizakien ekintzen egitasmoak denbora luzean errepikatzen baitira espazio murritzean, kasik eskualde kognitibo uniformean. Aldiz, laborarien gizartean baino, mundu hiritar eta industrialean egitasmoen egokitze lehiakorra konplexuagoa da eta hedatuago dago mundu osoko espazioan gaindi.

34Geografia eta gizartea bereiz aztertzeko joera dugu zientzian dihardugunok, baina hein handian bateratsu doaz. Dialektologia egiten denean gizarte erlazioen eta egitura espazialen arteko hartu-emana jokabide zientifikoaren erdigunean kokatzen da, areago gure eguneroko bizian denboraren eta espazioaren antolaketa eraldatzen ari diren garai honetan.

35Leku bat ez da espazio euklidearra soilik, gizarte elkarrekintza jakin batzuen jokaleku geografikoa baizik : uneoro aintzat hartu behar da zein den espazioan eta denboran gertatzen diren ekintzen baldintzen hierarkia eta banaketa. Lekuak eskualdeka eta barren-barreneko baldintzen arabera bereiz ditzakegu, non gizarte praktika errutinizatuen arautzea eta hurrenkera baitira botere erlazioen sorreraren eta erreprodukzioaren eragileak.

36Erkidego batean berrikuntzak gertatzen direnean, gizarte erlazioen egituren bitartez eta gizarteko praktiken sistemen bitartez iragazten dira : ebentuen sekuentziak, komunikazioa eta berrikuntzaren harrera ez dira morfologia espazial hutsean gauzatzen, gizarte orotako berezko osagaia dira lehia eta gatazka : ez dezakegu pentsa berrikuntzak pro bono publico direla, horien harrera beti arazo edo gatazkarik gabea dela, horregatik, bada, indibidualismotik eta fisikalismotik harat, ebentuen konjuntzio iraunkorrak baino, gizartearen anatomiaren teorizazio bat galdegiten duten aldetik gizarte-praktiken sistemak argigarriago dira ikertzailearentzat.

37Higidurak berez du lehenagoko hurrenkera hausten, egitasmo batek ez dezake higidura multzo bat baino anitzez higidura posible gehiago gauzatu kolapsatu gabe, espazioak mugak ditu aldi bereko norabideak egokitzeko, auzokotasun egoeran egile bakoitzak higidura batzuk baizik ez ditzake egin, ez ditzake guztiak batera egin, egitasmoen antolaketan hurrenkera egon behar du, elkarrekintzen sistemak denbora-espazioaren norabideen geometrian errutinizaturik daude : delako “espazio-denbora” adigaia, egitasmoen arteko lehiaren jokalekua bilakatzen da. Derek Gregory geografoak dioenez, espazioen historia botereen historia da : estrategia geo-politiko handietarik habitat-aren taktika ttipietara doan historia (1985 : 316).

38Michel Foucault-ek dioen bezala (1980), konfigurazio espazialek agerian uzten dituzte botere-bilakabide historikoak : pentsalari honek dioenez, legitimazio eta menperatze-egituren sorrerari eta ugalketari loturik dago informazioaren zirkulazioa (in Gregory 1985 : 316-317) ; ura gure eiherara, edo hobeki erran, dialektologiarenera ekarririk adieraz genezake, hizkuntza-berrikuntza baten ibilbidea, hedadura eta helmena ere ―espazio jakin baten egituraren barrenean, denbora jakin batean eta gizarte mota jakin baten baldintzen arabera gertatzen direnez―, legitimazio eta menperatze-egituren sorrerari eta ugalketari loturik daudela.

39Foucault-ek “gizarte diziplinatua” deitzen duen errealitatean, gizabanakoek espazioan duten distribuziotik beretik dator diziplina. Berrikuntza bat gertatzen denean ―eman dezagun, hizkuntzan―, mintzoaren ezaugarri baten higidura dago, baina gizataldeen arteko ohiko auzokotasun hertsiak hor dirau. Badakigu zernahi espaziotan higidurak ordena-haustura eragiten duela : errealitatean ez dago ekinbiderik higidura kopuru jakin bat baino gehiago egin dezakeenik kolapsatu gabe : norabideak aldi berean egokitzeko espazioak duen gaitasuna mugatua da ; ekintzaile baten inguruko auzokotasunak bere ezaugarriak ditu eta delako “espazio - denbora” lehiagunea ekimenen arteko guda-eremua bilakatzen da (Focault 1980, in Gregory 1985).

40Hizkuntza-ezaugarriak espazioan higitzeak halako lehia sortzen du haien artean : Baxenabarre gehienaren eta Zuberoaren artean ixtaklok kokaturik dagoen Amiküzeko eskualdeak halako hizkuntza-unibertso berezia eratu du, alderdi bateko eta besteko ezaugarriekin halako nahasketa berezia egin du eta franko ezaugarritan berezko berrikuntza endemikoak eraiki ditu, ondoko eskualdeetan ezezagunak direnak, amiküztarrek baizik baliatzen ez dituzten hizkuntza-ezaugarriak.

41Erran dugunez, Amiküzen bereziena hizkuntza-ezaugarrien konbinazioa bera da :

  • hainbat ezaugarri berri Zuberoan baliatzen direnak, baina Baxenabarreko gainerateko ibarretan ageri ez direnak

  • Baxenabarre orokorreko franko berrikuntza

  • okzitanieratik mailegatu ahal ukan duen berrikuntza bat edo beste

  • Garazi, Oztibarre eta Landibarreko ardatzetik Uhartehiri edo Ostankoaraino bederen heldu diren ezaugarri batzuk
    eta

  • Amiküzeko mendebalean ageri den Hazparnetikako berrikuntzen sorta bat

42Hazparnetikako berrikuntza horien berri emanen dugu orain llabur : Lapurdiko saihetsean dagoen Hazparne hiriaren kokaguneak ez du Lapurdik bere mintzoa eta Baxenabarrek berea dutelako ikuspegiaren alde jokatzen. Baxenabarreko euskaldun ugariren eskualdeburua izan da hondarreko mendeetan Hazparne, aspalditik merkatua ukan du eta jendea usu inguratu da bertara. Honela diosku oragartar batek :

ama ta aita ta goxama zena ta, Hazparnen tzien iiltzen merkhatian, arrutze saltzen ta hola ; amak bazien hemen holako kapeta at, erten den bezela, hartan eta zaria ta bate atxiki gabe juiten tzen Hazparnea, xendraka, geo, ez bidez bide, xendraka, bazitzien eta, hola mendiz mendi, bazitzien bere bideak, xendra bidiak... nik ikhusi diat ama juiten Hazparneat merkhatura ni haurra nintzạlaik ... ikhusi diat ba juiten uñez

43Ez da urrun Oragarre Hazparnetik : Oragarre → Aiherra → Hazparne edo Oragarre → Izturitze → Aiherra → Hazparne bidea egin behar da, non ez bidea mendiz egin.

44Bestalde, kanpotar batzuek garrantzi handiko zapatagintza lantegiak eraiki zituzten hiri honetan XX. mendearen hasieran ; bi eragileok erakarpena izan dute ondoko eskualdeetan eskuin-ezker eta goi-behe. Berebat, demografikoki edo demolinguistikoki hazpandarrak portzentaietan gehiago dira eskualdeko beste euskaldunak baino.

45Aberastasuna eta gizarte-dinamika eragin ditu Hazparnek ingurumarian. Alde eta aldi guztietako hizkuntza eta dialektoetan, Hazparnekoa bezalako errealitateek hizkuntza batasun zerbait edo berrikuntza batzuen hedadura bederen eragin ohi dituzte, bai Euskal Herritik kanpo eta bai hemen ere. Gure ustez baitezpadako eragina izan du Hazparnek hizkuntza-ezaugarri batzuen hedaduran, barnealdeko Ipar Euskal Herriko hizkuntza-berrikuntza batzuk barreiatu izanean munta du hiri honek.

46Hurranen hiru tasunok Hazparnetik ondoko eskualdeetara abiatu zirelakoan gaude :

  • 3 Garaziko Suhuskunen zauntan edo zauntenan eta Oztibarreko Larzabalen zauntateyan eta zauntatenan da (...)

a) Genitibo singularreko atzizkiaren -aan aldaera ohiko gertakaria da Hazparnen, Heletan, Beskoitzen edo Bardozen egun, baina -aen dago Bardozen 1863ko B. Celhabe notari hangotarra-ren katiximan : mundiaen akaantchadio (Pagola, Iribar & Iribar 1999a : 305) ; aldiz, XIX. mendeko Hazparneko katiximan guiichtinuaan ‘kristauaren’ (Pagola, Iribar & Iribar 1999b : 214) eta haan ‘haren’ (217) adibideak ditugu eta aditz nagusian ere bai, etorkizuneko joaan ‘joanen’ adibidean (229). Baigorri, Garazi, Oztibarre, Amiküze gehienean eta Zuberoan bezala, -ain dago Iholdi (cf. Duny Pétré 1959), Armendaritze edo Mehainen, baina Arberoko Donamartiriko XIX. mendeko katiximan -aan dago, egun ere Amiküzeko mendebalean dagoen bezala ; ezker, Epeldek Uztaritze, Milafranga, Jatsu, Haltsu eta Kanbon entzun du -aan (2003 : 320).
b) Nor Nori eta Nor Nori Nork aditz sailetako iraganean ageri den tarteko
n berri analogikoa, egun zauntan & zaundan ‘zidan, zitzaidan’, zankon & zangon ‘zion & zitzaion’, nankon ‘nion’ aldaerak dituena, XVIII. mende erdiko Hazparneko euskara islatzen dukeen Kadet eta Bettiriño idazlanean ageri da : zangola ‘ziola’ (Padilla 2011 : 235). Ez dakigu berrikuntza horren ispilua ginduen & zinduenedun-en iraganeko berezko -nd- horrek― eragina den, ala gindakon & zindakon edo gindauden & zindauden erako adizkiek eskaini ote duten, baina ez litzateke ezina. Irizarrek 1981ean tipo ustaritzano izendatzen du era n-dun hau (1981 II : 309), baina ez da ahantzi behar eskuinetik Amiküzeko mendebalera ere hedadura izan duela, guk Arrüetan eta Behauzen entzun dugu ; ez dakigu, gainera, Uztaritze alderdi horretan berrikuntza hau XVIII. mendearen erdialdean ibiltzen ote zen. Guztiz ageri da n berri hau Hazparne inguruan : Aturrialdean Bardoze barne, Larresoro alderdian (Uztaritze, Larresoro, Milafranga, Itsasu), Arberoan (Izturitze, Aiherra, Heleta, Armendaritze) eta Amiküzeko mendebalean. Aldaera hauen hedaduran garrantzia eta zerikusia duke Hazparne eskualdeburuak.3
c) Ohikotasuna adieraz dezake johan (da) erako egiturak. Arberoan eta Amiküzeko mendebalean bildu ditugu adibideok :
beldurraz johan ginden, zeen ta erremarkatia zinden ezpazinden mezara joaiten (Armendaritze)
aste guziez johan ginden (Armendaritze)
bezpeetan iilten bigintien eta
geo pla[z]er bagintzin bezperetaik landa elgarrekilan johan elheka artzia, ta kartaka ta hola (Arrüeta)

47EHHA-k Bidarrai, Itsasu (93610-n johan duk), Makea, Hazparne, Bastida, Izturitze eta Aturrialdean dakar johan da adizkia eta hedadurak Hazparne du erdi-erdian, ez da Baigorri-Garazietan, Oztibarren edo Amiküze gehienean sumatzen ; konparazione, Ibarrolan joaiten gintzun Lurdaat bildu dugu edo ama joaiten tzu ; Hoztan gu Garazirat, merkhatia baugu Donienen, ordian haat merkhatura joaiten gira eta Donaixtin astelehen guziz ene arreba bere arrtzen saltzera Donianeko merkhaturat juaiten duk, baina ez **johan duk.

48Balio puntukaria ere ukan dezake ibiltzen den eskualdean : cf. sorthu nintuzun amaan altzotik johan zelaikan Espaiñiaat, beste ahizpa’aten ikhusteat, Beskoitzen Trebitsch-ek 1913an bildua (Etxebarria 1994 : 61) ; ikus johan da adizkia doa / badoa / badua / juiten da / ari da aldaerekin batean (EHHA 92010), hiztunek balio puntukarian emanik. Oztibarreko Donaixtin adizki trinkoak bildu ditugu : badoa / badian & badiak / badiazu, ez **johan da.

49Dagoen lekuan egoteak eragin du gizarte-errutinizazioaren bidez amiküztarrek bateko eta besteko euskaldunekin hizkuntza-harreman hori ―eta ez beste bat― ukan izana. Gizarte-sare horiexen baitan ―eta ez beste batzuetan― loturik egon izanak halako unikotasun edo berezkotasuna eragin du, errealitate horrek eman dio Amiküzeko heskuarari daukan kolore berezia. Eman dezagun etsenplu bat :

Eskuinaldean den Xiberoko müsa ‘diru poltsa’ eta Baxenabarre gehieneko nahiz Lapurdiko moltsa ez, multsa ibiltzen dute amiküztar gehienek : halako aldaera interdialect bat eratu dute, bateko eta besteko ezaugarriak batera daramatzan hirugarren errealitatea, ez eskuinekoa ez ezkerrekoa, erdiguneko berri berezia baizik : ixtaklok.

50Amiküzeko mintzoa ez dago gizarte-errealitate historiko jakin batetik bereiz.

51Etxetiergoak hizkuntza-batasuna eragin duke eskualdean, baina honela zail da hizkuntzalariarentzat hiztun baten ezaugarriak xuxen nongoak diren jakitea : haren aita-amen herrikoak, hura sortu zen herrikoak, ondotik etxetiergoan luzaz bizi izan den beste herri batekoak, ala azkenik etxea erosi duen herrikoak... orok eragiten du pertsona baten bizi linguistikoan, nahiz haur denboran entzuten dugun mintzoa den nagusiki gure garunean txertatzen.

52Idazten diharduen monografian edo mapa/karta geografiko batean lekuko euskaldun etxetier horien mintzoaren ezaugarriak kokatu nahian dabilelarik, hizkuntzalariak usu sentipena du kimera baten ondotik dabilela, corpus-ean ezinezkoa dirudien hurrenkera eta koherentzia aurkitu nahian, eta inoizka halako zalantza sortzen zaio eskuartean duen eginkizunaz, atera uste dituen ondorioen xuxentasunaz eta ziurtasunaz.

53Funtsean, egiten duen lanaren kalitateaz. Eta zer egin behar da ?

3. Amiküzeko hizkuntza-ezaugarrien hezurdura orokorra

543.1. Amiküztarrak mintzoaren aldetik funtsean manexak dira, xiberotarren eragina luzaz bildu duten iparreko baxenabartarrak. Kokagune horrek izaera berezia eragin du, bateko eta besteko ezaugarriak ukaitea : oinarri baxenabartarraren gainean edo horiekin batean bederen, ezaugarri xiberotarrak kokatu dira, eta beste batzuetan, berriz, halako interdialect ezaugarri bereziak eraiki dituzte, Baxenabarren edo Zuberoan ageri ez diren Amiküzeko aldaera anfibio edo mixtoak, batetik eta bestetik nahasiz hirugarren errealitate berezko bat ekarririk, berena baizik ez dena.

55Hizkuntza-ezaugarri ugariren konbinazioa dago Amiküzen eta guk tasun horien halako tipologia edo antolaketa egin dugu, amiküztarren mintzoaren hezurduran zein eratako osagaiak dauden argitu nahiz ; munduko hizkuntza natural ororendako saihestu ezinak diren denbora eta espazioa aintzat hartu ditugu tipologia hau eratzeko :

563.2. Lehenik Amiküzeko heskuaran ageri diren ezaugarri zaharrak aurkeztuko ditugu, oro har ondoko Zuberoan entzun ohi direnak, baina ohar gaitezen tasun hauetarik batzuek Euskal Herriko ekialde hertsia baino hedadura zabalagoa ukan dezaketela, izatez euskararen ezaugarri zaharrak baitira, han eta hemen berrager dakizkigukeenak :

  • guk entzunik bederen hainbat hitzetan gorde diren h ondoko bokal sudurkariak

  • rz, rs, rx eta nx kontsonante talde ez afrikatuak

  • mugatzailerik gabeko izen sintagmak

  • partitiboaren erabilera baiezko eta erlatibozko perpausetan

  • genitiboaren balio destinatiboa

  • osagarri zuzen genitiboaren extraposizioa

  • -a- gabeko -en inesiboak

  • adlatiboaren atzizkiaren -la aldaera

  • aldi bakan ablatiboan -ti agertzea

  • polaritate negatiborik gabe nihat ‘nehorat’ erakoak baliatzea

  • dain astian ‘datorren astean’ edo daigün urthian erako aditz trinko puntukari batzuek irautea

  • izan aditzean etorkizuneko -te atzizkia baliatzea

  • baldintzaren protasian *edin eta *ezan oinarrietako adizkiak baliatzea

573.3. Zuberoan entzunen ditugu jarraian datozen ezaugarriak ere, baina berritzaileak dira, batzuk Erronkarin ere baliatzen zirenak ; nolanahi ere den, baliatzen dituzte tasun hauek amiküztarrek ere. Xiberotar eta amiküztar elkarren ondoko jende aizoak baitira, auzokotasun hartu-emanak eta giza-errutinizazioak eragin du hizkuntza-ezaugarri hauek ukan duten eta orainokoan ere baduten geografia-hedadura. Batzuek eta besteek hizkuntza-berrikuntza hauek partekatzea giza-komunikazioaren emaitza da.

58Hona gure ustean zein diren garrantzizkoenak edo gramatikan sistematikoenak :

  • kaskoinaren mailegua dirudien ü fonema palatalizatua ibarraren iparreko eta erdiguneko herrietan

  • i-u > ü-ü bokal sekuentziaren asimilazioa aitzinerat

  • -oin > -uin & -uñ bokal hersketa

  • txistukari ahostunak bokal artean, nahiz Baxenabarren ere gertatzen den hau

  • bokal arteko r kontsonantearen galeraren hein bateko maiztasun gora ; guk uste Baxenabarreko gainerateko ibarretan baino azkarrago den Amiküzeko ekialdean, baina Zuberoan baino ahulago

  • gañan adizlaguna

  • etxengo ‘etxeko’ erako lokatiboak ―cf. Xiberoan etxenko

  • bañotek ‘bakar batek’ erako -ot atzizki txikigarria

  • aditz trinko puntukari zenbait galdu izana

  • datiboko morfema bikoizturik duten aditz laguntzaileak : zindatazün ‘zenidan’

  • ot(h)e partikularen extraposizioa, Arberoan ere hein batez bederen badena

  • konparazio perpausetako bezainbeste zenbatzailea

  • moduzko perpausetan partizipio bururatua beharrean, Amiküzeko ekialdean aditz-izena baliatzea : uai libertitzez ai zizte lanian ‘orain dibertituz ari zarete lanean’ (Zoho), baina ez da hau Amiküzeko ohitura orokorra, ibarreko ekialdekoa baizik ; Arberoko Mehainen egitura horretan baitezpadakoa da partizipioa : hau pusatuz atheako uk

  • Zuberoan bezalakoak diren zenbait hitz eta aldaera, 5.2.5. eta 5.2.10. arteko §-etan aurkeztuko ditugunak, eman dezagun : ohit nüzü ‘oroitzen naiz’

59Gramatikan edo sisteman hainbeste eragin ez duten ezaugarri edo aldaera berri haboro ere badira Amiküzen ; ikus, errate batera, honako aditz erabilerok, Zuberoa gogora dakarkigutenak :

  • juiten niz adiera puntukarian baliatzea, ohiko ‘noa’ adierazteko

603.4. Jarraian datozen ezaugarriok ezagunak eta orokorrak dira Baxenabarren eta baita ondoko beste zenbait eskualdetan ere ; funtsean, amiküztarrak ere baxenabartarrak direla salatzen digute eta ondorioz, amiküztarren mintzoaren hezurdura eratzen ere dute :

  • bokalen aferesi eta sinkopa zenbait

  • aiei goratzea

  • bait → bit soiltzea

  • lexemaren mugan “herskaria + txistukaria” afrikatzea

  • Zuberoa gehienean ez bezala aditz nagusiaren etorkizuneko forman bokal arteko n galtzea

  • rk > rg eta -rk > -k gertakariak

  • adizkietan ez + g- sandhia soiltzea

  • kasu atzizkietan -aren-ain laburtzea

  • izena jokatzean plurala beharrean usu forma mugagabea baliatzea

  • pluraleko izenordainean bereberen bilakaera gertatu izana

  • bat zenbatzailearen joko mugagabea

  • instrumentaleko -etaz plural berria

  • soziatiboko -kilan atzizki-aldaera

  • hor(t)xet, han(t)xet, holaxet, heen(t)xetan, holetan, holaxetan erako adizlagunak

  • leku-denborazko postposizioen sail guztia

  • izenordain, zenbatzaile eta determinatzaile zehaztugabeen hainbat jokaera

  • eratorpen atzizki zenbaiten jokaera

  • aditz eta lokuzio batzuen balentzia eta aditz batzuen gobernu bereziak

  • aditzoina ohikotasunaren adierazle izatea

  • izan eta ukhan perfektiboak baliatzea

  • zuketa alokutiboan mintzatzea

  • d- morfema agertzea oraineko adizki alokutiboetan

  • ginden, ginten / zinden, zinten erako adizki berriak baliatzea izan-en iraganean

  • *ezan adizkietan zki pluralgile berria baliatzea

  • bigarren pertsonaren morfeman zu & tzu aldaerak agertzea

  • kausazko -lakoan atzizkia baliatzea

  • perpaus konpletiboetan be(i)zik eta partikula sartzailea ibiltzea

  • zehargalderan -en-ez aldaera agertzea

  • xedezko amokatik eta partikula ibiltzea

  • Baxenabarren orokorrak diren zenbait hitz eta aldaera erabiltzea

613.5. Badira beste ezaugarri batzuk Baxenabarren orokorrak ez direnak baina Amiküzeko endemikoak ere ez direnak eta beraz, Amiküze inguruan aurkituko ditugu, baina ez Baxenabarre guztian ; hauek ere amiküztarren heskuara eratzen dute :

  • ta datibo morfema lehen pertsonan

  • nintien ‘nituen’ & nintzin analogikoak

  • edun aditzaren z pluralgile berria

  • Nor Nori Nork sailean zt erako osagarri zuzen pluralak

  • othe partikula modalaren kokagunea

  • eskualdeko eta inguruko zenbait hitz eta aldaera berezi

4. Amiküzeko mintzoaren nortasunaz eta haren idatzizko agerpen berankorraz

624.1. Artean zuberotarrek eta baxenabartarrek baliatzen dituzten ezaugarri sail handi bana erakutsi ditugu, baina anitz ez izanik ere, badira Amiküzeko endemikoak diren ezaugarri berriak ere, eskualde honetako euskaran baizik ageri ez direnak, amiküztarren heskuarari halako berezitasuna ematen diotenak, bertatik kanpo ageri ez diren heinean edo bertatik kanpoko herri guti batzuetan baizik ageri ez diren heinean. Mintzoaren ezaugarri hauexek dira aitzinean dugun mintzalaguna sortzez amiküztarra dela salatzen digutenak, hizkuntzaren geografian marker-tzat, salatzailetzat eta bereizgarritzat hartu ohi direnak ; hona aurkezten ditugun ezaugarri endemiko haboroxenak Amiküzen gertatu berrikuntzak dira :

a) etorkizuneko atzizki -tiko ez da Baxenabarren beste inon ageri ez bada Baigorrialdean, baina ibar bateko eta besteko berrikuntza beregainak dira, ez dute inolako loturarik sorreran
b) hizkuntzalari batzuen ustez muga adlatiboko atzizkiaren
-radio aldaera zaharra da : Lakarrak -ra + *din + *no berreraikitzen du (2008 : 484) ―ikus Santaziliaren sistematizazioa ere (2013 : 268-9)―. Amiküzen ageri da aldera hau, baina inguruan kasik inon ez ; Aturrialdeko Urketan eta Bardozen bada -radio eta Bardozen baita -raidio ere ; Oztibarren eta Landibarren -radino ibiltzen da eta Aturrialdeko Mugerren ere bildu da alomorfo hau ; Arbero alderdiko Armendaritzen -rardino entzun dugu guk
c) atzizki superlatiboa pleonastikoa da, “
-en + -en + mugatzailea” eran bikoizturik ageri da :
etzin urtheik gaxtoenenak, e (Sar) ; arbola lodienen heek (Lab) ; erretreta ttipi bat, ttipienena (Arbo)
d) adizkietan aipagarri da
gu morfemaren murrizketa foniko nabarmena eta are galera ere ; Labetzen bildu dugun pasartean argi dago hiztunak pluraleko gu-tik kontatzen duela errealitatea, higadura fonikoak morfemaren itxura diagukdiaukdik aldatu badu ere :
guk, hori, lüze-lüzia, hor miñardia baginian, bazian seiehün undo aihen hor, na gio etxekoak joan dielaik eta, anoa Españan eosten dik, laotanoita hemezortzi zæntima pinta anoa, ta, nik edaten nia, emazteak bate etik (sic) edaten, ta eztik biziki behar, ta miñardia errotik khendü dik, ena aitan denboan ta langiliak e bagintielaik miñardia baliatü dik, e, seürki
e) adizkietan datiboa hirugarren pertsona plurala delarik
-e(e) morfema arruntaz landa -ei aldaera ere ageri zaigu eskualdean
f) bigarren pertsona pluraleko datiboaren morfema
-zite da eta ez -zie ; ezaugarri hau Aturrialdeko mintzoarekin partekatzen dute amiküztarrek eta Oztibarreko Donaixtin galdeginik badakigu berrikuntzak bertan oihartzun zenbait duela ere ; ezaugarria singularrera ere iragan da eta ‘dizute’ adierazteko erabiltzen dute amiküztarrek dauziete ere
g)
*edin + -ke adizkietan e - e eredua agertu zaigu Amiküzen, baina ez dirudi guztiz orokortu den ere ; guk dakigula ez da eskualdetik kanpo ageri ; Amendüzen uai eneteke kapable eta zakhur batek bizpahirü hil ta han anbalatü zetekenez ‘zatekeenez’ perpausak entzun ditugu
h) hiketako
gitzan ‘gaitun’ & gitzak ‘gaituk’ & gützak ‘gaituk’ adizki berri analogikoak ageri dira eskualdean
i) aldaera lexikoetan ere badira ale batzuk erakusten digutenak Amiküzen gaudela eta ez beste inon : errate batera,
küxkandel(a) ‘surangila’ aldaerako bigarren -k- hori, ziur aski Xiberoan sortua da, aldaera sorta honen hedadurari so egiten badiogu : süskandea dago Xiberoan, suskandila Oztibarren, eta suangila, sugeaingira, subeaingila edo subebandi Baxenabarre hegoaldean ; alta, berezia da küxkandel(a) konbinazioa, lehen k- asimilatu hori Amiküzen berriztatu da, endemikoa da

63Amiküzen ez dira horrenbeste ezaugarri espezifiko edo esklusibo baliatzen, guti dira darabiltzaten berezko ezaugarriak, ale endemiko guti batzuk baizik ez ditugu aurkitu ; honela, bakan dira Oztibarre aldekoak, Baxenabarre orokorrekoak edo Zuberoakoak ez bezalakoak diren Amiküzeko ezaugarri endemikoak. Teorian ezaugarri endemiko hauen sorreraren balizko arrazoia, Donapaleu hiriaren inguruko gizarte-dinamikak Amiküze eskualdean eragin duen giza-errutinizazioa izan dateke, hiri honen ingurumarian iduri luke hedatu direla eskuin-ezker eta peko alderdirat, baita jende kaskoinen bizilekuak bitarteko ibarreko iparreko herrietaraino ere.

644.2. Nolanahi ere den, arestian zerrendatu ditugun amiküztarren berrikuntza espezifiko horiek, a → i artekoak, eskualdeari hizkuntza-nortasun berezi hori ematen diotenak, ez dira testuetan berandu arte ageri ; horren berankorra ote da Amiküzeko heskuararen izaera eta nortasuna ? Ez jakin.

65Hurranen sailean honelako ezaugarrien adibideen sorta bat dakargu, lehen agerpen idatzien berri emanik :

    • 4 XIX-ko Donapaleuko katiximan ez da ageri ―barkhatuko (Pagola, Iribar & Iribar 1999a : 225), gelditu (...)

    Partizipio eta etorkizun atzizkien loturako -tuko & -tüko-tiko palatalizazioaren idazkietako adibide zahar bakarra XVIII. mendekoa da : maitatico (1786 : 13), testu hartan beste adibide guztiak -tuko dira : adoratuco (13), barcatuco (85), beiratuco (13, 88), cehatuco (86), gouticiatuco (14), ohoratuco (13)... Ondotik ez da gehiago ageri Bourciezen 1894ko itzulpena arte : Gabadi eta Garrüzen hartico (Aurrekoetxea & Videgain 2004 : 130, 132) ; Donapaleun hartiko (102-4)4

  • Muga adlatiboko -radio aldaera ez da testuetan ageri : ez XIX. mendeko Donapaleuko katiximan ―tenoreano (225), bulharretaano (227)―, ez Jauregiberriren 1891ko itzulpenean ―fundamenerano (76) ; ahi arteraino (78)― ezta Cerquand-en XIX. mende bukaerako Oragarreko ipuinetan ere : elizaraino (93), hamaketeraino (96), zabaleraino (96). Bourciezen parabolan ez da muga-adlatiboko atzizkirik ageri

  • Adizkiko gu morfemaren higadura fonikoa ez da 1894 arte ageri, haur prodigoaren parabolaren Aiziritzeko aldakiak dakar : cantatcen dic éta irouz guitouc (105)

  • Hiketan Nor saileko gitzan ‘gaitun’ & gitzak ‘gaituk’ adizki berriak ibiltzen dira Amiküzen ; Garrüzen baita gützak aldaera ere ; XIX. mende bukaerako Bourciezen parabolan gutzak & gützak aldaerak ageri dira Uhartehirin (144), Oztibarreko Arhantsusin (149) eta Zuberoa mugako Etxarrin (129)

664.3. Badira, bestalde, testuetan berandu ageri diren edo batere ageri ez diren ezaugarri haboro ere, geografia-hedadura handiagoa dutenak ; hona sorta bat :

  • Izen pluralen instrumentaleko -etaz atzizki aldaera berria ere ez da eskualdeko testuetan ageri : cf. XIX-ko Donapaleuko katixima : othoitzez, barurez, limosnez, induljentziez (242), egin bekhatiez (243), egin bekhatu guziez (245)

  • Analogiak eragin Baxenabarre gehieneko izan aditzeko ginden ‘ginen’ & zinden ‘zinen’ edo ginten ‘ginen’ adizki berritzaileak ez dira eskualdeko idazki zaharretan ageri

  • nihork” + “-ek” ergatibo pleonastikoaren adibideak ere XIX. gizaldiaren bukaeran ageri zaizkigu idatziz, Bourciezek bildu parabolan ; eman dezagun, Martxüetan nihokec etzacocien déusic émaiten (138) eta Donapaleun bainan néhokec ezakoten yéous émaiten (103)

  • Nor Nori aditz saileko zata ‘zait’ erako adizkiak XIX. gizaldiaren bukaeran ageri zaizkigu. Cazenave Bithiriñako apezaren Donapaleuko katiximan ez da ageri emaïn zautan ‘zaidan’ penitentziaïn egiteko dakar (225)―, baina leial irudikatu ote zen Donapaleuko mintzoa Cazenaveren itzulpen honetan ? Bourciezek 1894an herrietako errientei itzularazi haur prodigoaren parabolan zaut dugu Amorotze eta Behaskane-Laphizketako aldakietan, baina çatana ‘zaidana’ Aiziritzekoan. Trebitschek 1913an behauztar baten etnotestuan lothu zatazün ‘zitzaidan’ eskian eta oro erre dakar (67) ; alta, ez da oraineko tempuseko adibiderik ageri

5. Amiküzeko lexikoa

67Halako iritzi bat badabil kurri, baizik eta euskaraz dihardutenean amiküztarrek sobera ele kaskoin edo frants darabiltela, Hazparne batean edo Armendaritze batean baino maileguzko hitz gehiago ematen dutela mintzoan. Iritzi hau hala amiküztar ez direnei nola amiküztarrei berei entzun diegu eta arrazoitzat menderen mende kaskoina ondoan ukan izana eta hondarreko mendean frantsesak indar handia hartu ukana aipatzen dira. Datuek erakutsiko dute honelako zerbait badela, bai, baina hori baino anitzez aberatsago dela Amiküzeko alderdi lexikoa eta horregatik, amiküztarren ele eta aldaera fonikoen aurkezpen bat dakargu hona, osoa ez dena, jakina, baina guk uste erakusgarri izanen dena.

  • 5 Atlas honetan hiztunari proposatzen zaion eta honek herrikotzat jotzen duen hitza denean, izarño ba (...)

68Datuak guk bilduak dira batzuk eta beste batzuk Euskaltzaindiaren atlasetik hartu ditugu, EHHA lanetik (2008-14) ;5 bertatik hartuak eta guhaurek bilduak bereizteko nabarmendurik eman ditugu EHHA-koak ; eman dezagun, Arrüetako hitz edo aldaera bat (Arrü) edo (Arrü) eran ager daiteke : lehena guk bildua litzateke eta bigarrena euskal atlasekoa. Ikerlan honetan Aranzadi Zientzia Elkartearen EAEL (1984-90) atlasetik edo Azkueren Erizkizundi Irukoitza bildumatik (1922-25) zerbait aipatzekotan, esplizituki eginen dugu.

69Item eta aldaera fonikoen aurkezpena amiküztarrenak baizik ez diren horiek ekarriz hasiko dugu ; horra, beraz :

705.1. Amiküzeko hitz eta aldaera endemikoak

715.1.1. Amiküztarren konpromisoa : interdialect

72Aurkezpenaren estrategian Amiküzeko lexikoaren kokagunea aintzat hartu dugu, izan ere, bizpalau hizkuntza-eremuren bitartekari lana egiten baitu Amiküzek eta honek halako nortasun hibridoa eman dio eta ematen ere dio oraino. Eman dezagun : aldaera batzuetan Amiküze biderdi gelditu da, bi hizkuntza-eremu hedaturen artean pivotatzen erauntsi du etengabe, zubigintzan, konpromiso betean. Lehen ere agertu zaigu Baxenabarren moltsa ‘diru poltsa’ dena ―hego Amiküzeko Uhartehiri eta Ostankoa barne― eskuin Zuberoan musa & müsa dela, baina Amiküze gehienean bi aldaera hauen arteko tertium quid dirudien multsa ageri dela (Ora, Amo, Mar, Zoho). Interdialect hau ez da ez Baxenabarreko ez Xiberoko aldaera, bien arteko konpromisoan hirugarren subjektu batek eraiki irtenbide berria baizik eta honelako aldaera berri gehiago ere aurki dezakegu.

73Errate batera, Zuberoan giltzarrapo ‘sarraila’ aldaera nagusi da eta Lapurdi ekialdean eta Baxenabarreko erdialde eta hegoaldean, berriz, zerrapo, Oztibarre, Landibarre, Baigorrialdea eta Garazi gehiena barne, baina Amiküzen erdibideko zarrapo ibiltzen da, Bardoze eta Zuberoako Domintxainen bezala ; bestalde, Pagola herrian ―ohi bezala hau ere konpromisoan―, giltzarrapu eta arrapu aldaerak erabiltzen dira ; Amiküzeko Arrüetan, berriz zerrüra (EHHA, 34110).

74elkhi eta jelki aldaera zuberotarren eta Baxenabarreko jalgi-ren artean dugu Amiküzeko jelgi ere : (Meh / Bith, Ilh, Lab, Gab, Ame, Zoha, Zoho, Laph, Larri, Sor / Dom). Zuberoan bezala bada Amiküzen jelki ere (Behas, Zoho). Baina bada jalgi ere (Arm / Amo, Arrü, Ilh) eta jali ere bai (Bardo / Hel / Ora, Lük).

755.1.2. Berezko nortasuna Amiküzeko hitzetan

76Amiküzeko lexikoari halako izaera berezia eta nortasuna ematen dioten ezaugarriak dira hitz endemikoak, eskualdeaz landa baliatzen ez direnak edo ondoko bazter zenbaitetan soilik ibiltzen direnak. Alderdi batetik amiküztarrekin guk izan harremanean bildu emaitza eta bestetik EHHA atlasak eskualdean bildua aintzat harturik, bertako hitz berezien sail bat dakargu orriotara. Ondotik Amiküzeko lexikoak ezker eta eskuin dituen mintzoekin zer partekatzen duen eta nola egokitzen eta egituratzen den ikusiko dugu, hondarreko aldian zer nolako konstelazio lexikoak eratu dituen eskualdeko geografia zabalean.

77Hona Amiküzeko hitz endemikoen sail bat :

  • 6 Arrüetan itzul dakar atlasak galdera ikurrarekin eta Landibarren nahiz Garaziko Gamarten ere itzul  (...)
  • 7 Baxenabarren lep(h)o ibiltzen da eta Zuberoan ere bai, Pagola eta Domintxaine barne. Amiküzen artek (...)
  • 8 Bastidan galaazten eta Zuberoako Montorin galaazi. Arrüetan hiundü, antzutia eta beixi proposamen o (...)
  • 9 Garrüzen baita ahate ere ; Bardozen ere ahate & gita. Oragarreko lekukoak honela egin du gurekin mi (...)
  • 10 Amiküze inguruan k(h)atxo eta adartxut hitzak ditugu ere eta Garazin adarxixto.
  • 11 Amiküzetik landa Landibarren baizik ez dago. Lapurdin miñeter & miñater eta Baxenabarren mañatera. (...)
  • 12 Amiküzeko Arrüeta eta Garrüzen zango dago ere eta aihen dago Izturitzen.
  • 13 Zohotan dioskutenez hoei metro etxeko portaletik, ingürü hua, othe eta artho zango uzten da bertan. (...)
  • 14 Oihenart idazlearen loila gogorarazten digu. Trebitschek llollan dakar 1913an Amorotzen bizi zen ba (...)
  • 15 Garrüzen joka eta Landibarren jokatu. Gainerateko Baxenabarren buruka nagusi da.
  • 16 Arrüetan lukinka. Aturrialdean ere xauxixa mailegu hau dago, baina Bardozen xauxika & xauxixka (sic (...)
  • 17 Baxenabarre erdigune eta hegoaldean heinkabide ibiltzen da eta Zuberoan llabürbide.
  • 18 Ordea, Garrüzen pikalotxa & oxka dakartza atlasak. Baxenabarren nagusi da pikalozke & pikalozki edo (...)

arreitzül ‘behiari eskuin joateko errana’ (Gar / Dom) & arraützül (Arbo),6 arteka ‘mendia iragateko gunea’ (Arrü, Gar)7
dauztiri ‘hesiak gainditzeko eskaileratxoa’ (Behau) & dauzteri (Arbo / Dom) & dautziri (Gar) & dozteri (Arrü)
e[ʒ]nia gala(a)zi ‘aberearen umea amarengandik bereizi, higuindu’ (Bardo / Arbo / Dom)8
gita ‘ahatea’ (Mar, Lab, Donap, Zoho, Arbe / Dom, Olh),9 gizkei ‘sukaldeko zalia’ ―Amiküzen entzun dugu ; Bardozen gixkei & kixkei dakartza OEH-k―
hüxet ‘abere adarzuta’ (Bardo / Arrü, Gar) & huxet (Arbo)10
koka ‘arrautzak berotu, txitatu’ (Arrü, Gar) & kokan (Arbo) & kokatü (Gar, Arbo), khorbe ‘ganbela, abereen egurrezko janlekua, hormari loturik’ (Arrü, Gar, Arbo, Laph / Dom) ―Landibarren ere bai ; Oztibarren abereen jateko ‘aska’ da khorbe, ez horman dena―11
lits ‘lursagarraren landarea’ (Arbo / Dom),12 lobiro ‘etxe aintzina, samatsa’ (Bardo / Uha, Arrü, Arbo, Zoho / Dom) & loiro (Gar) & lobio (Pag) & lohiru (Arbo) & lubiro (Lük, Dom),13 loila ‘urtarrila’ (Arbo)14
tunkaka ‘behiak buru-ukaldika’ (Arrü) & tunkatü (Arbo)15
sausi[ź]a ‘lukainka’ (Ilh) & xauxixa (Arbo, Dom) & sausisa (Gar),16 xendra ‘lasterbidea, laburbidea’ (Ora, Behau) & xenra (Laph)17
zintzür ‘mozteko den arbolari egin hozka’ (Arbo) & xintxur (Arrü)18

785.1.3. Berezko nortasuna Amiküzeko aldaeretan

  • 19 Garrüzen anddindder dakar atlasak. Pagola barne Zuberoan nagusi da anddee(i)[ʒ]er, baina Amiküzen b (...)
  • 20 Bada auhaiten (Ora, Uha) & auhaiteko (Gab, Zoho) ere eta EHHA-k auhaitea dakar (Gar).
  • 21 Hitz elkarketaren egitura osorik ageri da ondoko Izturitzen ere ; gaineratekoan basurde dago Zubero (...)
  • 22 Zuberoan guntz, Oztibarren eta Garazin gontz, Aldude eta Baigorrin ere gontz, baina Bidarrain kontz
  • 23 Zuberoan ürtxa(i)ntxa nagusi da, baina ohiko konpromisoan ürtxintx erabiltzen da Pagolan. Domintxai (...)
  • 24 Zuberoan nagusi da debetü. Bardozen defentsa dago, Arbotin defendio, Arrüetan defendiatia eta Garrü (...)
  • 25 Amiküzen monoptongazioa dago, baina Baxenabarreko Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean eguerdi nagu (...)
  • 26 EAEL-k ereman dakar Amendüzen eta Zuberoako Sarrikotapean ere eeman bildu dugu. Zuberoan eraman & e (...)
  • 27 Zuberoan eskelé dago, baina Ürrüstoi eta Urdiñarben eskeler. Amiküzen bezala Domintxainen eskaller (...)
  • 28 Zuberoan ezpeũ dena espeu da Pagolan eta aztapar Domintxainen. Bardozen esperun bildu da, Arrüetan (...)
  • 29 Pagolan, Domintxainen, Arrüetan, Larzabalen, Gamarten eta Ezterenzubin kallau ; Behorlegin gaallo.
  • 30 Lapurdin karlo, Zuberoan mardots eta herrialdearen iparrean margots. Domintxaine konpromisoan da : (...)
  • 31 Berezkoa da Amiküzeko aldaera hau, ez da ibarretik kanpo ageri : Garrüzen goizik & goizian goizik b (...)
  • 32 Bardozen baita heskualdun ere. Amiküzen adibide guztietan ez da hasperena indarrez entzuten, baina (...)
  • 33 Nafarroan nagusi da urbil. Lapurdin, mendebaleko Baxenabarren, Baigorrialdean eta Garazin hurbil da (...)
  • 34 Bizkaiko giñer, iñer, kiñar, Leintz aldeko illar, Gipuzkoako txillar eta Nafarroa Garaiko añar, heg (...)
  • 35 Zuberoan funtsean koko(d)ats & kokorats & kokolats egitura dakar atlasak eta Urdiñarben kokolatxez (...)
  • 36 Pagolako gorringo aldaera orokorra da eta Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean erraten dute. Zubero (...)
  • 37 Bardozen ere korringo dago, baina Zuberoan gorrintxa, Pagola barne. Oztibarre eta Garazin gorringo (...)
  • 38 Zuberoan lozabia & lozebiña & lozabiña & lozamiña erraten dena Lapurdin le(i)ztafin da ; Lapurdin l (...)
  • 39 Ohartzen dira amiküztarrak ondoko eskualdeetan ez dela hitz hau baliatzen, berena baizik ez dutela. (...)
  • 40 Zuberoan peska eta Pagolan pexka, baina Domintxainen ez. Lapurdi eta Baxenabarre gehienean legez, m (...)
  • 41 Nahiz Amiküzen ez den oihan falta (Arrü, Gar, Arbo), ez da oihen Amiküzetik kanpo ageri salbu Bardo (...)
  • 42 Zuberoan per(t)xill erraten da eta Pagolan pertxill, baina Domintxainen pexil. Aturrialdeko Urketan (...)
  • 43 Salaberri Ibarrolakoak ez dakar phentze baizik. Amiküzen bada phentze ere (Uha, Arrü, Gam).
  • 44 Zuberoan antzeũ denari Pagolan antxeu eta antxea piu deritza, Oztibarren piru eta antzera piru. Gar (...)
  • 45 Arbotin dakar atlasak eta Arrüetan puatrin ; Bastidan puatrail eta Bardozen potrail ; aldiz, Amiküz (...)
  • 46 Hitz banaren bidez Amiküzeko saihetsek ezker-eskuin lotzen dute eskualdea. Lapurdin armiarma dena Z (...)
  • 47 Arberoko Armendaritzen iraulden ; Zuberoako Urdiñarben glosa hau bildu dugu : lürrain ahatzia, iall (...)
  • 48 har ageri da Larzabale, Garazi eta Baigorrialdean.
  • 49 Zuberoan eltxo nagusi da eta horixe entzun dugu Urdiñarben. Lapurdi-Baxenabarreetan ulitx(a) aldaer (...)
  • 50 Zuberoan txitxa erraten da. Baxenabarreko mendebalean eta Lapurdin bezala, xito dago Landibarren et (...)
  • 51 Zuberoan zahãu dago, baina Domintxainen zahalo ; Baxenabarreko mendebalean za(h)aro eta ekialdean z (...)

añiñer ‘satanderea, erbiñudea, ogigastaia’,19 auhal- ‘afal-’ (Ora, Ilh / Dom) & auhaldu20 ‘afaldu’ (Ora) & auhalten (Ora), axerü ‘azeria’ (Ilh, Arbo)
basaurde (Bardo / Ilh, Arbo, Laph / Dom),21 baskaiten ‘bazkaltzen’ (Ora, Amo, Arrü, Sor) & baskaiteat (Zok) & baskal aditzoina (Bith) & baskari (Bith, Zok, Laph / Dom, Etx) ―cf. Oztibarreko Jutsin bazkaiten ari (Videgain 1989 : 1135)―, behaztun ‘eraztuna’ (Ora), bezela ‘bezala’ (Arm / Ora, Sar, Amo, Behau, Lab, Gam, Zoho / Sarkp), buntz ‘atearen gontza, txoria, orpoa, txanga, bisagra’ (Arrü, Arbo) ―cf. guntz (Gar / Dom, Pag / Larz)―,22 burtxintxa ‘urtxintxa, katagorria’,23 burxaz ‘bortxaz’ (Arrü) & borxaz (Barta, Ora, Arbo, Sor)
defendio ‘abereak sasoin batez sartu ezin diren soroa’,24 deurru ‘deabrua’ (Amo) & diurru (Uha) ―baina bada debriain & debriein ere Uharten―
egurdi (Amo, Arrü, Lük) & egürdi (Arrü) & eürdi (Arrü) & eurdi (Amo) & egordi25 (Bardo / Ilh, Lük, Zoha, Arbo / Etx) ―cf. eguerdi (Bardo / Bith, Gar, Arbo) eta egüerdi (Arbe / Olh, Sarkp, Ündü, Ainh)―, eman ‘eraman’ (Behau, Bith, Zoho)―,26 eskaller ‘eskilarak’ (Lab),27 espalakoin (Behau, Bith) ―cf. eskalapuñ (Bith, Zoho)―, esperuñ ‘oilarrak gibelean duen azazkala’28
gaalla ‘harri xintxola’ (Gar) & galla (Arbo, Dom),29 gaphar ‘laharra, sasia’ (Ilh, Arbo, Zoho) ―Zuberoa guztian khapar dago―, garbuts ‘gaztainaren morkotsa’ (Gab, Arrü / Dom) & garbots (Bardo / Gar, Arbo),30 goizetan goizik (Arrü, Arbo / Dom) & goiztan goizik (Bith)31
heskuara (Bardo / Amo, Sar, Arrü, Mar, Altzü, Lab, Ilh, Altzü, Gab, Zoho, Sor),32 hürren ‘hurbil’ (Behau, Arrü, Gar, Arbo / Dom) & hurren (Lab) & urrendia ‘hurbildurik’ (Bith)33
ik(h)atzile (Arm / Arrü, Arbo) ―ipar Baxenabarren Amiküzen eta Arberoan nahiz Hazparnen ageri da eta Oztibarreko Larzabalen ere bai ; Zuberoan inkhatzile dago Pagolan eta inkhatzegile Ürrüstoi, Urdiñarbe, Altzai eta Santa Grazin ; Zuberoan bezala, Garrüzen ikatxero bildu da―, ilharreski ‘ainarra, txilarra, ilarrea’ (Arrü, Arbo / Dom) & ilharresku (Gar) & ilharski (Bardo) ; cf. ilharroski (Lan)34
kokozaika ‘kakaraka, kokorazka’ (Arrü, Gar, Zoha),35 korringo ‘arrautzarena’36 & korringo Amanita Caesarea’ izeneko perretxiko mota’37, kriniera ‘zaldiaren lepagaineko ilea’ (Arrü, Arbo) & kriñera (Bardo) ―Aturrialdean ere bai, baina Baxenabarre gehienean bezala, Garrüzen kuma eta Zuberoan gima―, küxkandela ‘surangila’ (Zoho)
leizamin ‘liztorra’ (Bardo / Arrü, Gar / Dom, Pag) & lezamin (Arbo)38
mezinder ‘sendagilea’ (Bith, Lab, Gar, Arbo, Zoho)39 ―cf. Zuberoako bedezĩ―, mimen ‘zumea’ (Bardo / Arrü, Gar, Arbo) ―baita Hazparnealdean eta Aturrialdean ere ; Baxenabarre ekialdean eta Zuberoan mihimen, Domintxaine eta Pagola barne―, mistika ‘mertxika’ (Bardo / Arbo / Dom) & mixtika (Arrü, Arbe) & miztika (Dom) & mistiga (Gar),40 nekato ‘neskatoa’ (Meh / Behau, Zoho)
oihen ‘oihana’ (Bardo / Behau, Sar, Arrü, Mar, Lab, Gab, Lük, Zoha, Arbo, Zoho, Laph / Dom, Sarkp),41 otsonahar ‘otsolaharra, astoarrosa, basaarrosa, sasiarrosa’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom, Pag) ; cf. otsonaharlili (Jut) ―Zuberoan basaarro[ź]atze eta basanahar ageri dira eta Baxenabarren otsolahar edo basaarrosa
pexil(a) ‘perrexila’,42 phintze (Arbo, Zoho, Laph / Sarkp),43 piuñ ‘antzararen umea’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom),44 puatrall ‘zaldiaren bularraldea’45
saphar ‘sasia’ (Bardo / Zoho) ―EHHA-k ez dakar beste inon―
tartaña ‘armiarma’ (Mar, Ame) & tardaña (Arrü, Gar)46
udalatu ‘goldatu’ (Ora) & üdalen ‘iraulden, goldatzen’ (Ilh, Zoho, Arbe / Olh, Sarkp),47 üdari ‘zuldarra, behiaren azala zulatzen duen gaitza’ (Gar, Arbo) & uder (Lan, Izu, Jut, Hoz) & uer (Arrü) & üdarro (Dom) ―Zuberoan bezala, Pagolan üder―,48 ülütxa ‘eltxoa’ (Ame, Gar, Arbo / Pag) & ulutxa (Gar, Zoho) ―cf. ulitxa (Dom) & ülitxa (Pag)―49
xitxa ‘txita, xitoa’ (Lab, Gar, Arbo),50 xitxar ‘kazkabarra’ (Gar, Arbo) & xixar (Arrü) ―Garrüzen baita baazuza ere―, xurta ‘txorta, tanta’ (Ora, Bith, Zoho, Arbe)
zehalo ‘abereak edo jendea jotzeko makila mehea’ (Arbo) & zealo (Gar)51

795.1.4. Amiküzeko alderdi batek nortasuna aldaeretan

  • 52 Zuberoako Montoriko amañ-en eite du bada arraño ere Montorin Amiküze iparreko abaña & amaña aldae (...)
  • 53 Aldiz, Arrüetan etxaint & etxaina eta Domintxainen itxaña. Gipuzkoan izañ, Lapurdi hego-mendebalean (...)
  • 54 Gipuzkoan zaldaliak irabazi erraten zaio eta mendebalean garagarrak irabazi. Lapurdin nagusi da iha (...)
  • 55 Hazparnen kadena eta Izturitzen khaden ditugu, Arrüetan kadena, Arbotin khadiña, khadañak & khadeña (...)
  • 56 Arberoan, Amiküze gehienean, Xiberoa gehienean Pagola barne, Oztibarren, Garazin eta Baigorrin me (...)

abaña ‘armiarma’ (Arbo, Arbe (Erizkizundi Irukoitza, 1922-25) / Dom) & amaña (Ame, EAEL)52
haitz ‘arbola, zuhaitza’ (Gar / Dom) ―cf. haitz ‘haritza’ 5.2.2. §-n― ; baita arbole ere (Dom)
ixañ ‘izaina’ (Arbo, Gar),53 ihauzka ‘zaldi jendea lurrean iraulka aritzea’54
khadeña ‘behia lotzekoa’ ; bada kadena ere55
mindi ‘mendia’ (Zoha, Arbo, Zoho, Laph, Sor / Dom, Ber, Arüe) ; cf. mendi (Hel, Arm, Meh / Ora, Behau, Ost, Uha, Arrü, Arbo, Arbe / Sarkp),56 miuñ ‘mirua’ (Arrü)

80Eskualdean nagusitu ez diren eta anekdotikoak diruditen aldaerak ere agertu zaizkigu Amiküzeko elkarrizketetan :

  • 57 Nagusi da erein : erein (Zoho), ereiten (Amo, Mar, Gam, Zoho), ereitzetik (Laph) ; cf. ereen (Ilh) (...)

buzkalentzia ‘bozkalentzia, poza’ (Arbe)
erain ‘erein’ (Arrü),57 ergal ‘elkar’ (Uha) & ergaletaatu (Uha)
napait ‘norabait’ (Arrü) ; erabilera nagusiak noapeit (Arm / Ora, Amo, Behau, Zoho / Olh) & noapait (Sarkp, Urd) dira
xuikita ‘xuriketa, arropa garbitzea’ (Behau) ; Arberoko Mehainen xuiketa

815.2. Amiküze eta ondoko eskualdeetako lexikoa

825.2.1. Ipar Euskal Herri barnealdeko hitzak Amiküzen

83Zuberoakoak ez bezalako item lexiko orokor franko ageri dira Amiküzen, Baxenabarren nagusi direnak; Nafarroa Beherearen eskuineko saihetsean egonik ere, usu jotzen du Amiküzek Baxenabarre zabaleko joeretara. Egiazki, ekialdekoak ez diren ezaugarriak partekatzen ditu Amiküzek ondoko mintzo baxenabartarrekin. Hona adibide zenbait:

  • 58 Baina ez da nagusi Amiküzen ; cf. azkazi (Behau, Bith / Sarkp) eta askazi (Arbe / Ündü, Urd).
  • 59 Bada Bardozen, Makean, Jutsin edo Ezterenzubin ere. Zuberoa eta Baxenabar gehienean lap(h)atina, ba (...)
  • 60 Erizkizundi Irukoitza-k azants dakar Arberatzen (1922-25).
  • 61 Baita basatipula Arrüetan ere. Ondoan otsoporru dago Makea-Izturitzen, basatipula Landibarre & Arme (...)
  • 62 Zuberoan tenpesta (Dom) eta oa[ʒ]e ageri dira eta Lapurdi gehienean kalerna ; Baxenabarreko erdi et (...)
  • 63 Lapurdin ere nagusi da ikatz. Bizkaian karbunko & kabrunko mailegua erraten da, Gipuzkoan lipu, Naf (...)
  • 64 Amiküzen, Baxenabarre guztian eta Lapurdi gehienean ibiltzen da.
  • 65 Uztaritze, Hazparne eta Aturrialdean ere plano erraten da. Zuberoa-Baxenabarrekoa da funtsean ordok (...)
  • 66 Zuberoan ezezaguntzat eman digute ; Larrasketek dioenez, etxe izena eta deitura da Püxülü Zuberoan.
  • 67 Armendaritzen euri uharra ari da bildu dugu.

aatxe ‘aretxea’ (Meh / Behau, Lab / Sarkp) & aatxe (Laph) & atxe (Laph) ―cf. xãhãl (Sarkp), xahãl (Ündü) & xahal (Ainh); aldiz, bada xahaldun Amiküzen, Laphizketan entzun dugu―, ahaide (Bith),58 ai(n)tzinaire & ai(n)tzinaize ‘ekialdeko haizea’, alainan ―adiera ilatiboa du eta ba partikula eramen dezake ezker― (Arm / Ora, Amo, Behau, Arrü, Mar, Gam, Donap) & alaina (Ora, Amo, Lab), alta aurkaritza balioa duen partikula (Ora, Amo, Behau, Mar, Lab, Ame, Zoha, Donap, Zoho), andana (at) (Arm / Ora, Behau, Arrü, Mar, Lab, Gam, Donap, Arbe, Sor / Olh, Arüe, Pag) & andanaxka (Sor), aphoosto Arctium minus landarea’,59 azantz ‘zarata’ (Bith, Zoho, Arbe)60
basaphorrü Galanthus nivalis landarea’,61 beha ‘zain’ (Arm, Meh / Behau, Donap, Arbe / Pag) ―baina behatü-k badu Zuberoan legez entzute adiera ere Amiküzen (Laph)―
dala ‘teilatuko delako canal / chéneau zatia’; Baxenabarre hegoaldean kotera
eleka ari (Amo, Bith, Lab, Ilh, Zoho, Sor) & elheka (Ora, Amo, Arrü, Ilh, Lük, Ame, Donap) & elhekatü (Zoho) & eleketan (Arm / Arbe); cf. Zuberoan elhesta (Oih, Pag) & elhestan (Urd) & elhestatü (Urd) & elhestakatzez (Urd)
fitsik ‘deus ere’ (Arm / Ora, Amo, Bith, Uha, Gam) & fritsik (Uha, Lab, Ame / Arüe) & pitxik (Behau)
hodei ‘erauntsia, ekaitza’ (Arrü) & odei (Arbo, Zoho, Laph) & hodeiaire (Gar); baita galerna ere (Arrü),62 hotseman ‘abereen aitzinean joatea’ (Ilh) & otsemaiten (Mar) & hotsemaile ‘abereak alorrean hotsez gidatzen dituena’ (Laph) & otsemailea (Mar)
iakoitz ‘larunbata’ (Meh / Amo, Behau, Uha, Arrü, Mar, Lab, Ilh, Gam / Etx, Olh, Sarkp, Loh, Pag) & iiakoitz (Pag) & ihiakoitz (Olh) & ibiakoitz (Arm / Arbe) & ebiakoitz (Pag) & eiakoitz (Sarkp) ―cf. neskenegün (Sarkp) & nexkenegün (Sarkp) & neskeneün (Oih, Pag)―, ikhatz ‘behien eritasun bat’,63 irian ‘ondoan, aldean’ (Arm / Ora, Sor), irri ‘barrea’ (Arm, Meh / Bith, Sor / Pag) ―cf. erri (Zoho / Ith, Sarkp, Pag)―
kalapitan (Bith), kallu ‘zerriaren azala’ (Gar) & kallü (Arrü, Dom) & kailü (Arbo) ―baita kalla eta kailla ere (Arbo)―, karlos ‘mutilzaharra’ (Barta / Arüe), kilikan ‘sentibera’ (Zoho), kinkili-kankala ‘baldar ibiltzea’ (Arbe), komesa ‘-z mintzo’ (Uha / Pag), kokin ‘maltzurra’ (Behau, Bith, Donap) ―adieraz bedi kasu honetan Zuberoan ere badela koki & kokin
labasi ‘erauntsia, euri jasa’ (Gar, Arbo, Zoho)
mando ‘ardi antzua, dehota’, muthil ‘morroi joan ohi dena’ (Arm, Meh / Amo, Behau, Bith, Ilh, Lab, Laph) & mutil (Mar)
naski ‘dirudienez’ (Ora, Behau, Bith, Gam / Sarkp)
ondo ‘arbola gerria, trunkoa, nadia’ (Gar, Arbo / Dom, Pag) ―baita trunko (Arbo / Dom, Pag) eta billun ere (Arrü, Arbo)―, otte ‘kilkerra’ (Arm / Arrü, Gar, Arbo / Dom / Lan, Jut, Larz) & otthé (Pag) ―‘matxinsaltoa’ ere adierazten du hitz honek Baxenabarre guztian―, otto ‘osaba’ (Behau, Bith, Gam, Donap, Laph / Olh, Arüe)
putar ‘zaldiaren ostikoa’ (Arm / Arrü / Dom, Pag / Jut, Larz)
tole ‘nahi bezainbat’ (Behau, Ame)
phindar ‘txinparta’ (Zoho),64 plano ‘ordokia, leku zelaia’ (Uha, Mar),65 poxulu ‘behaztopa, oztopoa’ (Meh / Amo),66 primadera (Arm / Amo, Uha, Ilh / Pag), punpeka ‘jauzika, errate batera zaldia edo gurdia’ (Ora, Behau / Dom) & punpaka (Arrü / Pag)
uhar ‘euri jasa, zaparrada’ (Arm / Arrü, Gar, Arbo)67

845.2.2. Ipar Euskal Herri barnealdeko aldaerak Amiküzen

85Aldaera lexiko hauek Amiküzen entzun ditugu eta ez dira Zuberoan ageri direnak berak, dela Zuberoakoek beste aldaketa bat jasan dutelako, dela Zuberoan lehengo izaerari eutsi dioten hitzak Amiküzen berriztatu direlako ; hona sorta bat :

  • 68 Ipar Euskal Herriaren iparraldean gaindi hedatzen da : Mugerre, Hazparne, Izturitze, Bardoze, Arbot (...)
  • 69 Atlasak Baxenabarreko Landibarren eta Zuberoako Altzürükün dakar ere.
  • 70 Makea, Izturitze, Oztibarre edo Garazin aurt(h)iki.
  • 71 Labetze da Amiküze erdialdeko salbuespena : herri honetan bena entzun dugu etsenplu kasik guztietan (...)
  • 72 Zuberoa guztiko da azaia, Pagola barne. Aturrialdean, Hazparne-Itsasun eta Baztango ekialdean ere b (...)
  • 73 Gamarten ere berret bildu da, baina Oztibarren perret ; Zuberoan berrat erraten da, Pagola, Domintx (...)
  • 74 Orokorragoko dantza ere bada Amiküzen (Ora, Amo, Bith, Arrü, Mar, Ame, Gam, Arbe). Zuberoan ere dan (...)
  • 75 Honako erabileran : ez, ez ezik, bon, egun batendako ta ola.
  • 76 Lopez oztibartarraren 1782ko Pratica itzulpenean bi aldiz ageri da fide eta hogeita zortzi aldiz fe (...)
  • 77 Baina Basabürüko Gameren amostean dakar Otsibarrek (2003 : 75).
  • 78 Lekuko zohotarrak diosku ez dutela zipha ibiltzen, nahiz OEH-k zipha dakarren Amiküzen ; hiztegi ho (...)
  • 79 Nafarroa Garaiko ekialdean eta Lapurdi-Baxenabarretan nagusi da ik(h)azkin aldaera eta zuberotarrek (...)
  • 80 Lapurdiko Aturrialdean, Hazparnealdean eta Izturitzen ere bai. Landibarren proposamen onetsia da. Z (...)
  • 81 Zohotan baita üntzün asimilatua ere.
  • 82 Arrüetan baita xela ere ; Amiküzen aita-amak arberoarrak zituen lekuko behauztar batengandik entzun (...)
  • 83 Lopez iutsiarraren XVIII. mendeko Pratica itzulpenak bost aldiz dakar (1782 : 35, 38, 57, 112, 422)
  • 84 OEH-k aberats aurkezten digu Amiküze : Jandoni, Joandene, Jondane, Juandane, Juandene eta Juandoni. (...)
  • 85 Lapurdi itsasaldean eta Bidarrain lizar ; Lapurdi barnealdean, Aturrialdean eta Baxenabarren leizar (...)
  • 86 Eremu zabalean ageri da aldaera ahoskabea : Lapurdiko ekialdearekin bat eginez pazko dakar atlasak (...)
  • 87 Baxenabarre iparraldean eta Lapurdiko ekialdean Aturrialdea barne baliatzen da aldaera hau eta he (...)
  • 88 Zuberotarren aldaera boxi dela diosku OEH-k.
  • 89 Zuberoan potiko ibiltzen da, baina Charlemagne pastoralean putiko ageri da.
  • 90 Bardozen hitz bukaeran -u ala -i den ez da garbi, eta bestalde, beste lekuko bardoztar baten ustez (...)

a(a)txebürü ‘zapaburua’,68 aitatxi ‘aitona’ (Arm / Behau, Arbe / Dom, Olh) ―Laphizketan aitatxi eta attatti, biak ageri dira ; Bithiriñan dioskute uaiko gaztek “aitatxi” erraten dutela, guk aitañi erten gintzin, eta attitti ere ibiltzen dute ohiko mintzoan―, alfor lanak ‘udako lanak, lurra bero denean’ (Uha), amatxi ‘amona’ (Arm, Meh / Behau, Laph / Dom) ―cf. amañi ere (Bith, Gab)―, aneia (Arm, Meh / Ora, Amo, Bith, Uha, Mar, Lab, Gam, Arbe / Olh, Oih), ano ‘ardoa’ (Arm, Meh / Bith, Ilh, Uha, Arbe), araiz (1) ‘nonbait, dirudienez’ (Behau, Bith), araiz (2) ‘zinez, egiazki’ (Uha), arront ‘guztiz’ (Uha), asteharte (Lab, Zoho / Olh, Pag, Ündü),69 astelegunaz (Amo), astezken (Arm / Bith, Arrü, Mar, Gab, Ame, Zoho), atsalde (Arm, Meh / Amo, Behau, Uha, Bith, Lab, Ilh, Arbo / Etx, Olh, Arüe, Sarkp, Oih, Ainh, Pag), atxiki (Arm, Meh / Amo, Behau, Bith, Uha, Mar, Lab, Ilh, Zoho, Laph / Olh, Sarkp, Pag) ―cf. etxeki (Urd)―, aurdiki ‘jaurtiki’ (Bardo / Arm, Meh / Arrü, Mar, Gar, Arbo, Zoho),70 ausmarria ‘hausnarra’ (Gar, Arbo) & ausmarria in (Arrü) & ausmarren ‘hausnar egiten’ (Arbo) ; cf. ausmaarri (Arm)
bana ‘baina’ (Arm / Ora, Bith, Ost, Uha, Lab),71 behor (Meh / Ora, Bith, Uha, Arrü, Mar, Zoho, Arbe) ―cf. xiberotarren bohor―, bekada ‘oilagorra’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom, Pag) ―baita pekada ere (Dom)―,72 berdin (Arm, Meh / Amo, Behau, Bith, Uha, Arrü, Mar, Lab, Gam, Arbo, Arbe) ―cf. bardin 5.2.8. §-n)―, berenez (Mar, Ilh), berret ‘apotea, aketza, umea egiten duen zerri arra’ (Arrü, Gar),73 bihamun ‘biharamuna’ (Urketa, Bardo / Arm / Bith, Uha / Jut, Larz, Zib, Ibarro, Donaix) & bihaamun (Ibarro) & biaamun (Meh) & biamun (Ilh) & bihamon (Ora), bokheta ‘arroparen garbialdia ibaian’ (Meh) & bokhata (Ost, Uha), buxer ‘harakina’ (Arrü, Gar, Arbo)
ddantza ‘dantza’ (Arm / Arrü),74 deizte ‘abereak jaistea’ (Ora), dilindan ‘zintzilik’ (Arbe), dorphe ‘pertsona baldarra’ (Bith), dupina ‘jan egosteko ontzi mota bat’ (Behau) ―cf. düphüña (Zoha)―
edaki ‘irakin duena’ ―ur edakiekin― (Amo), elgar ‘elkar’ (Arm, Meh / Amo, Behau, Bith, Mar, Ilh, Lab, Arbe, Sor, Laph / Dom, Olh, Loh, Oih, Pag) ―Uharten ergal ; cf. algar (Urd)―, emazteki ‘emakumea’ (Arm / Amo), euri (Arm, Meh / Bith, Uha, Lab, Zoho, Laph / Olh, Loh, Pag) ―cf. ebi (Urd)―, ezik (Amo),75 ezontsa (Arbe) & ezuntsa (Uha) & e[z]untsa (Laph)
fidea ‘fedea’ (Bith),76 frango ‘franko, anitz’ (Arm, Meh / Ora, Amo, Bith, Ost, Arrü, Mar, Lab, Ilh, Ame, Zoha, Arbe, Sor, Laph / Olh, Loh)
gaixtaginik (Arrü), gañatikoa ‘gainerakoa’ (Lab) & gañetiko (Amo), gasna ‘gazta’ (Arm, Meh / Behau, Bith, Uha, Arrü, Lab, Gam, Zoha, Arbe, Sor / Dom, Olh, Pag) ―cf. gazna (Urd)―, gauherdi (Arrü)
haitz ‘haritza’ (Meh / Ora, Bith, Arbe / Arüe), hamoost ‘hamabost’ (Arm, Meh / Ora, Bith, Arrü, Mar, Lab, Ilh, Ame, Gam, Zoho, Arbe, Sor / Dom, Etx, Olh, Arüe, Sarkp, Ündü, Pag) ―baina hamabost (Urd), Larrasketek bezala―,77 haragi (Ilh) ―xiberotarrek h- gabe―, hea ‘ea’ (Bith), heaztei erdal ‘corbeau / alero’ (Arrü / Lan), hemen (Arm, Meh / Bith, Lab, Arbe), hipaka ‘negar zotinka’ (Zoho)78
ihortziak ‘ehortziak’ (Bith), ikhatzile ‘ikazkina’,79 ilar xehe ‘ilarra’ (Arrü, Gar) & *ilhar xehe (Lan) ―cf. ilhar biibil (Arbo), Zuberoan bezala―,80 intzun ‘entzun’ (Bardo / Arm / Barta, Ora, Amo, Behau, Bith, Ost, Uha, Ilh / Olh) & intzün (Lab, Zoha, Donap, Arbe / Pag) ―cf. saihetsetan entzun (Ora, Beh) & entzün (Zoho)81
jali (Hel, Bardo / Ora, Lük) & jalitzen (Lük) & jalgi ‘irten’ (Arm / Amo, Arrü, Ilh) & jalgiten (Arrü) ―cf. jelgi ere (Meh / Bith, Ilh, Lab, Gab, Ame, Zoha, Zoho, Laph, Larri, Sor / Dom) ; Zuberoan bezala bada Amiküzen jelki ere (Behas, Zoho)―, jarrikaazten ‘jarraikarazten’ (Arrü), jela ‘alorra hersteko ataka’ (Arrü),82 Jingo ‘Jaungoikoa’ (Arbe),83 Jondone & Jondoni (Arrü)84
konduaphez kondu re― (Behau), khotsu ‘pixka bat’ —khotsia forman— (Arm, Meh / Ora, Behau, Gam)
leizar ‘lizarra’ (Bardo / Uha, Arrü, Gar, Arbo / Dom, Pag)85
motzale ‘mozten duena’ (Ora)
noiztenka ‘noizbehinka’ (Meh / Zoho)
ohite ‘oroimena’ (Gam) ―cf. nik ja gure ohitian―, oixtian ‘arestian’ (Amo, Behau, Mar, Lab, Gab, Gam, Zoho, Sor)
paatu ‘ordaindu’ (Meh / Amo, Behau, Bith, Uha, Lab, Arbe) & patü (Lab) ―cf. pakhátü Zuberoan―, pazko (Bardo / Amo, Behau, Sar, Zoko, Arrü, Gar, Arbo / Dom) & phazko (Arrü),86 phesta ‘jaia’ (Arm, Meh / Ora, Amo, Behau, Bith, Arrü, Mar, Altzü, Lab, Ilh / Dom, Etx, Olh, Loh, Arüe, Sarkp, Oih)―cf. besta (Ündü, Pag, Urd)―, phestaberri Corpus Christi eguna’,87 poloka ‘puloka, multzoka’ (Behau), poxi (b)at ‘pixka bat’ (Arm, Meh / Behau, Ost, Arbe) & puxi bat (Arrü) & puxü at (Behau) ―cf. buxi bat (Urd)―,88 pullit ‘ederra’ (Ora, Arbe), puthiko (Ora) & putiko (Behau)89
sasoi ‘garaia’ (Arm / Amo) & sasoin (Meh / Lab / Loh) & sasoñ (Ost, Sor) & sasoñik (Ora) ―cf. sa[ź]u (Ündü, Pag) & sa[ź]ũ (Ainh) & sa[ź]uin (Urd) & sa[ź]uiña (Pag)―, sohallü ‘belar idorra gordetzeko etxe ondoko eraikuntza’ (Ilh, Arbo) & soallü (Sarkp) & soallia (Gar) & sohallan (Amo) ―Landibarren sabai eta soallu dakartza EHHA-k eta Bardozen selhauru90
zalhü ‘arin, bizkor’ (Zoho / Olh) ―cf. zalhe (Urd)―, zendako ‘zergatik’ (Ora, Bith, Ame)

865.2.3. Baxenabarre ekialdeko hitzak Amiküzen

87Sail honetako hitzak Baxenabarreko ipar-ekialdean edo ingurumarian bildu dira, Oztibarren eta goitixeago Amiküzeko eskualdean edo ingurumarian :

  • 91 Amiküzeko (ollo)kokatra bezalakoa da Oztibarreko Jutsiko ollokookatra & kokatra. Zuberoa gehienean (...)
  • 92 Lopez oztibartarraren 1782ko Pratica-n bezala : pati-aracico dereat gossia, egarria, hotzça eta ber (...)
  • 93 Zuberoan ollanta erraten da, Pagola barne eta Domintxainen ollanda. Amiküzen ere bada oilanda Arrüe (...)

artzaiñizar ‘artizarra, goizeko izarra’ (Bardo / Arm / Gar / Lan) ; Arberoan ere ageri da
dala ‘teilatuko ura jaisten den hodia’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom, Pag / Lan, Jut, Larz) ; baita zenga Arrüetan eta gutiera Pagolan ere
kixkarratu ‘zerriaren azala erre’ (Gar ―proposamen onetsia―, Lan, Jut, Larz) cf. kixkarratü (Dom, Pag) ―Garazin ere bai ; Zuberoan oro har txokhartü―, kokatra ‘sortu den txita multzoa’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom) ―aldiz, kookatra (Jut), Pagolan kokatá―,91 kuduiñ ‘irasagarra’ (Gar) & khuuñ (Arbo) & khuduñ (Dom, Pag) & kuduñ (Jut) & kuduiñ (Lan)
mando ‘delako behi nymphomane’ (Arrü, Arbo / Lan, Jut, Larz) ; ageri da Lapurdiko Mugerren eta Makean nahiz Arberoan ere
patitü ‘jasan, sufritu’,92 pularda ‘oilanda’ (Arrü, Gar, Arbo / Larz) & pullarda (Dom / Jut)93
traimü ‘bi haberen arteko tartea’ (Arrü) & tranü (Gar / Dom) & tramu (Jut, Larz) & tramü (Pag) ; hego Zuberoan sumearte
urde hiltze (Bardo / Bith, Arrü, Mar, Lab, Gar, Arbo / Dom, Arüe, Pag / Lan, Jut, Larz) ; baita Lapurdiko Aturrialdean eta Arberoan ere ; dena den, zerri hiltze edo xerri hiltze ere baliatzen dira Amiküzen
xamango ‘txongoa, txungurra’ (Arrü, Gar, Arbo / Lan) & [ʒ]amango (Dom) & [ʒ]amangoki (Dom) & xamalgo (Larz)
zeru zahar ‘atertzean ikusten dena’ (Arrü) & zelü xahar (Arbo / Pag) & zerü xahar (Dom) & zeru xahar (Larz) ; Garaziko Gamarten ere zeru xahar

885.2.4. Baxenabarre ekialdeko aldaerak Amiküzen

89Sail honetako aldaerak Amiküzeko eskualdean eta Oztibarren ageri zaizkigu, baina inoiz baita Arberoan ere ; franko aldaera EHHA egitasmotik harturik dakartzagu, baina guztiak ez :

  • 94 EAEL-k Aturrialdeko Urketan, Amiküzeko Amendüzen eta Domintxainen dakar.
  • 95 Zuberoan khako edo kakho aldaera nagusitzen da, baina Pagolan xirrintola bildu da. Larzabalen gako (...)
  • 96 haxe + -ot txikigarria = haxot ibiltzen da Baxenabarre iparreko Amiküze-Oztibarretan ; bestalde, Ga (...)
  • 97 Behorlegin *kloska onetsirik dakar EHHA-k.
  • 98 Zuberoan pikhoste dago, baina galdera ikurra darama pikhoste-k Pagolan. Landibarre, Behorlegi, Ezte (...)

argizaite ‘ilargia’ (Uha / Larz, Donaix) & argizaitu (Lan) & argizeitu (Jut),94 arthei ‘neguan ardiak gauez etxe inguruan gordetzeko lekua’ (Gar, Arbo / Dom) & artei (Arrü / Jut, Larz) ―Pagolan arditei―, auhari ‘afaria’ (Ora, Gab, Lab, Larri, Laph / Ibarre) ―Ibarrolako Salaberrik ere bai― ; cf. auari (Zib) ; Haritxelharrek Iholdi alderdian kokatzen zuen ahuaria & ahualdu (1963 : 61), baina guk Arberoko Armendaritzen afari entzun dugu
gakho ‘hil ondoren urdea tilintatzeko’ (Gar, Arbo / Dom / Jut, Larz) & gako (Arrü),95 gaphuñ ‘kapoia’ (Bardo / Bith, Arrü / Dom, Pag) & gapuñ (Lan) & gaphuin (Arbo / Larz) ―hegoaldera eta mendebalera k- dago Bastida, Baigorri, Irisarri, Arnegi eta Garaziko Uharten eta baita Amiküzeko Arrüetan ere―, goha ‘bero tzarra, haizerik gabea’ (Bardo / Meh / Arrü, Arbo / Lan, Jut, Larz) & goa (Gar) & gorha (Arm) ; Zuberoan gohan & gohain aldaerak ditugu
haxot ‘egur sorta’ ―cf. Olhaibin bildu dugun belhar haxot― (Arbo / Dom / Lan, Jut, Zib, Donaix) & axot (Gar),96 heen ―pean heben duela dirudiena— (Bith, Uha, Mar, Ilh, Gam / Dom) ; ikus Oztibarren ere heen (Arh, Izu, Jut, Larz, Bun, Ibarre, Ibarro, Hoz ; in Videgain 1989)
ihitz ‘ihintza’ (Behau, Arrü / Lan, Jut, Larz, Ibarro) ―Zuberoan ĩhĩtz ahoskatzen dutena ; Ipar Euskal Herrian hedadura handia du : Lapurdiko Aturrialdean eta ekialdeko Garazin ere ihitz, mendebaleko Garazin iitz, baina Lapurdiko eran Baigorri eta Bidarrain ihintz ; alta, Baxenabarreko mendebalean eta Amiküzeko Garrüzen izarrihitz ageri da―
k(h)adiña ‘behia lotzeko katea’ (Gar, Arbo / Jut, Larz) ―baita Garazi ekialdeko Behorlegi eta Ezterenzubin ere ; cf. kadena (Arrü), khadeña (Dom) eta khatiña (Pag)―, kafe ‘habia’ (Bardo / Arrü, Gar, Arbo, Zoho / Dom / Jut, Larz) ―Gamarte, Behorlegi edo Arnegin ageri da ; EHHA-ko datuek partitiboan kafeik dakarte Jutsin ; Landibarren kafia da erantzuna, izan ere, Baxenabarren kafi(a) eta kafir(a) ditugu bestela ; cf. kafira (Arm, Meh) ; Zuberoan habia erraten da, Pagola barne, baina baita Amiküzeko Behaskanen ere―, klosko ‘ur putzua’ (Arm / Arrü, Zoha, Arbo / Dom / Larz) ; cf. losko (Sarkp)97
mitre ‘berina, kristala’ (Arrü, Gar / Lan, Larz), muxerun ‘udaberriko ziza, Tricholoma georgii’ (Gar) & muxerœn (Arbo) & moxolon (Larz) ; Gamarten ere moxolon, Behorlegin muxerona, Zuberoan buxeu
oseba (Ora, Bith, Gab, Arbe, Laph / Dom) ; Ibarrolako Salaberrik ere oseba dakar, baina Zuberoan osaba dago (EAEL)
txitatei ‘txitak sartzeko kaxa berezia, kaiola’ (Arbo / Larz) ―Garaziko Behorlegi-Ezterenzubin legez ; Altzürükü-Urdiñarben ere (t)xitxategi ; Arrüetan kaiola ; Garrüzen kaloi dakar EHHA-k, Zuberoan bezala, baina galdera ikurra darama ; guk Zohotan kaloia bildu dugu―
urdandei ‘zerritegia’ (Bardo / Arrü, Lab, Gar, Arbo, Zoho / Dom / Lan, Jut, Larz)
xaz ‘iragan urtean’ (Arm / Ora, Behau, Bith, Lab / Olh / Lan, Jut, Larz) ―baita Aturrialdeko Mugerre, Urketa eta Bardozen ere―, xingar ‘zerriaren urdai azpikoa’ (Arm, Meh / Ora) & zingar (Sarkp), xilkhoi ‘zila, zilborra’ (Arbo / Dom, Pag / Jut, Larz) & xilkoi (Arrü, Gar)98
zaaldü ‘atea ireki’ (Arrü, Arbo) & zaaldu (Bardo) & zaldü (Gar / Dom) & zabaldu (Jut) & zaaldu (Lan, Larz) ; Pagolan zabaltü ; Baxenabarre mendebalean nagusi da ideki eta Lapurdin ireki ; sabaldu & zabaldu Bizkaian, Gipuzkoako mendebalean eta Nafarroa Garaiko mendebalean berragertzen zaizkigu

905.2.5. Baxenabarre ekialdeko eta Zuberoako hitzak Amiküzen

  • 99 Zuberoa hegoaldean kükümarro ibiltzen da eta erdialdean barbalot ; Garrüzen anaton bildu da.
  • 100 Lapurdiko Aturrialdean eta Baxenabarreko ipar-mendebalean bezala. Aldiz, Baxenabarre erdigunean hed (...)
  • 101 Arberatzen dioskute : peraendako guk “pera” eRain dizii, “udaria”, gañeat “udaria” uzu. Eta Jutsin  (...)
  • 102 Landibarre & Larzabaleko EHHA-ko datuen arabera jendeek egiten dutena da ; jendearena dela dioskute (...)

ãhãrdi ‘zerrama, zerri emea’ (Ora, Zoho) & ahardi (Barta, Mar / Jut, Larz), ahari ‘zikiroa, irendua dena’ (Bardo / Arrü, Gar, Arbo / Dom / Lan, Jut, Larz) & ahai (Pag) ―Baxenabarre mendebalean zikiro dena, Arnegi, Aldude, Baigorri, Bidarrai, Armendaritze barne, nahiz aari eskuinaldetik Hazparneraino hedatzen den―, axurdun ‘oraindik umea kendu ez dioten ardia’ (Larri) ―proposamen onetsia da Garrüzen ; Oztibarren ere ageri da (Lan, Jut, Larz) eta baita Garaziko Gamarte eta Ezterenzubin ere―, axuri ‘ardiak egiten duen ume jaioberria’ (Bith, Arrü, Lab, Gar, Arbo / Dom, Ainh / Lan, Jut, Larz, Hoz) ; cf. axui (Pag), Zuberoa guztian bezala ; ezker bil(d)ots dago Baxenabarren, eta halaxe bildu dugu Mehainen ; Lapurdin, Nafarroan, Gipuzkoako mendebalean eta Bizkaian ere bildots ; Amiküzen baita Arrüetan ere eta Garrüzen proposamen onetsia da bildotxa
basajaun ‘kakalardoa, kakamarloa’ (Mugerre / Arm /Arbo / Dom, Pag / Jut, Larz) ―Aturrialdeko Mugerre eta Beskoitze barne ; Landibarren eta Baxenabarre gehienean kakamarlo dago, Larzabale, Aldude, Baigorri, Eugi, Baztan edo Lapurdi alderdia barne―,99 be(h)or(t)zori delako Sturnus vulgaris txoria, behorraren ongarrian ibiltzen dena, erdal ‘étourneau sansonnet / estornino’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom / Lan, Jut, Larz) ―behorxori aldaera ere bildu dugu (Ibarro) : beltxa, xoxoa iduri, larrazkenean heentik badoazi ;Garazin proposamena egitean Ezterenzubin eta Hergaraiko Behorlegin be(h)ortxori onetsi dute ; Zuberoan bohortxoi erraten da, Pagola barne ; cf. harxori (Jut) eta hartzori (Larz) ere ; peko alderdian hartzori ageri da Garazin, baina Irisarrin ere onetsi da artzori ; beheiti jarraipena du behor(t)zori hitzak, proposamena egitean Behorlegi-Ezterenzubietan onetsi dute―, biphilaConvulvulus arvensis landarea’ (Arbo / Dom, Pag / Jut) ―baita luhuntz ere Baxenabarre ekialdean (Jut, Larz, Ibarro) ; palatalizaturik lühüntz(a) egiten dute xiberotar gehienek, Pagola barne, baina ipar Zuberoan piphila & biphila dago―, brosta ‘sasitza’ (Arrü / Pag / Lan, Larz) & *brusta (Gar) ; Zuberoan brusta, Domintxaine barne
eauntsi ‘erauntsi, jardun’ (Mar, Ame / Pag, Urd) & eontsi (Ora, Bith, Mar, Lab, Ilh, Zoho, Arbe / Etx, Olh, Arüe, Sarkp, Pag / Jut, Hoz), ek(h)i ‘eguzkia’ (Zoho, Arbe, Laph / Olh, Sarkp, Oih / Jut, Larz) ―Trebitsch-ek Amorotzen dakar 1913an eta guk Oztibarreko Jutsin bildu dugu ; cf. ekitara (Jut), eta baita iruzki eta iguzki ere (Jut) ; Hoztan “ekhi” ezetz dioskute―, elhe ‘hitza’ (Meh / Lab, Mar, Arbo / Ibarro)
gei ‘nahia’, ‘asmoa’ eta ‘itxaropena’ adierazten ditu hein batean (Uha, Zoho, Laph / Oih, Pag) ―Ilharren ezezaguntzat eman digute ; cf. Oztibarren ere : jin gei dik (Ibarro), jin gei duk ba holako jendea (Jut)―, giltz (Arrü, Gar / Jut, Larz) & giltza (Arbo) & giltzatzen (Lük), gi[ź]ala ‘nonbait, dirudienez’ (Uha, Zoha / Jut, Larz, Ibarro, Hoz, Donaix) & gisalat (Hoz)
haizoble ‘geriza, haizearen babesa’ (Arbo / Jut, Larz) & aizoble (Gar) ; Zuberoan haizolbe & (h)axolbe ; cf. Garazin Gamarteko haizedoble, Ezterenzubiko haizoble eta Behorlegiko aizolbe
kharrika ‘bide hertsia, estarta, inta’ (Arrü, Gar, Arbo / Dom / Larz) & kharrika beltza (Pag) ―Zuberoan kintha da nagusi, baina ipar-ekialdean Altzürükü barne kharrika baliatzen da―, kharroña ‘izotzaldi gaitza’ (Ost) & kharruñ (Ora, Lab, Arbe / Oih) & kharrointe (Uha) & kharroin (Lan, Jut, Larz), (neskato) khundia ‘nesken taldea, kategoria’ (Arbo) & ardi khunde ‘ardi jendea : ardiak, ahariak, artzarrak...’ (Jut) ―zaldietan ere khunde ibiltzen da (Bun, Jut)―, kutel ‘aihotza, adar mozteko guraizeak’ (Arbo) & kutela (Dom, Pag / Jut) & kotela (Arrü)
labri ‘artzain txakurra’ (Arbo) & labrika (Larz) & llabrika (Dom) ―Aturrialdeko Urketan ere labri ; Zuberoan llabrit, Pagola barne―, larrutu ‘amildegian behera joan’ (Gar / Jut, Larz) & larrütü (Pag) ―cf. lerratu (Bardo)―, lekaxina ‘ziza horia, Cantharelus cibarius’ (Gar, Arbo / Dom, Pag / Lan, Jut, Larz) ―Zuberoan eta Jutsin lekaxin―, lunka ‘solomoa’ (Bardo / Arrü, Gar, Arbo / Dom / Jut, Larz) & lünka (Ilh / Pag) & lonka (Larz) ; Zuberoan lünk(a)100
mahunga ‘ibaian arrantzu egiteko sarea’ (Arbo / Lan, Larz) & maunga (Gar) ―Zuberoan arramahanka, Pagolan armahanka, mant(h)ar ‘behiak lepotik dilindan duen larru plegua’ (Arbo / Pag / Jut) ; Zuberoan lephomanthar, Domintxaine eta Pagola barne, baina Amiküzeko Arrüetan lepomanta ; cf. lepamantar (Lan) & papomanthar (Larz)
ordoki ‘leku zelaia, ordeka’ (Arm / Uha, Mar, Gar / Lan, Jut, Larz) ; Arrüetan plano eta Arbotin planada ; Baxenabarreko ipar-mendebaleraino eta Lapurdiko Makearaino heltzen da ordoki eta bestaldetik Garazi edo Zaraitzuraino ; aldiz, ondoko herrian, Aezkoako Abaurregainean etxe izena da Ordoki, hitz arrunta zelai edo eluts da, Aezkoan ez da ordoki hitza baliatzen
pandüla ‘hormako ordularia’ (Bardo / Arrü, Arbo / Dom / Pag) & pandola (Jut) & pendol (Lan) & pandela (Gar) ―Urketan pandla eta Zuberoan pandüla―, pera (Arbe / Jut) ; cf. peratze (Arb / Dom) & peatzia (Urd),101 pilika at ‘pixka bat’ (Behau) ; Ibarrolako Salaberrik badakar eta OEH-k Arberoan kokatzen du ere
tirant ‘etxearen murru batetik besteraino doan zurezko pieza horizontala’ (Arm / Arrü / Jut) & tiant (Larz) ―Zuberoan thiant―, trantxa ‘urdai azpikoa’ (Arbo / Dom, Pag / Larz)
üzkorno ‘hegaztien lepahezurraren bukaera, ipurdi aldean’ (Arbo / Dom, Pag) & uzkorno (Larz) & uzkurno (Jut)
zeñu ‘ezkila’ (Amo, Bith) & zeinhu (Arm) ―Oztibarren ere zeinu baliatzen da, ‘kanpaikada’ adiera ere baduena (Ibarro, Donaix) ; Ibarrolako Salaberrik zeinhu―, zinkha ‘irrintzia’ (Arbo / Lan, Jut, Ibarro, Donaix),102 zizkatia ‘sitsak janik’ (Arrü / Dom) & xixkatia (Dom) & zizku ‘zizka, sitsa, bipia’ (Jut) ―Pagola barne, Zuberoan zizka da nagusi―, zoleta ‘hormaren gainean dagoen zur luze horizontala, teilatuaren zurezko egiturari eusteko’ (Arrü / Dom / Jut, Larz) ; mendebalera zapeta & zapetadura hitzak ageri dira

915.2.6. Baxenabarre ekialdeko eta Zuberoako aldaerak Amiküzen

argia gabe ‘egunsentia baino lehen’ / be behi edo idia aitzinera joanarazteko errana, bena ‘baina’, bekhan ‘bakan’, berber gauza erakoetan―, beza(i)nbeste konparazio partikula ―baina Amiküzen nahiz Oztibarren bada bezanbat ere―, bihikatü ‘aletu, garandu’, bitre ‘berina, kristala’, busta “busti”-ren aditzoina / erratze ‘erretzea’, eskapi ‘ihes egin’ & espaki, eskusega ‘eskuzerra, zerrotea’, exker ‘ezkerra’, ezari ‘ezarri’ / früta ―Lapurdin eta Baxenabarreko mendebalean fruitu / gordatze ‘gordetzea’ / hail agintezkoa ‘hoa’ adieran ―cf. Zuberoako abilua ‘hoa’―, (h)atsarre ‘hasiera’ / iautiri ‘ihauteria’, ihaurgei ‘abereen azpigarria ukuiluan’, ihizor ‘ehizako zakurra’, irrintziri ‘zaldiaren irrintzia’, it(h)ain ‘akaina, lakasta’ / ka(l)antxerri ‘sabelaldiko txerrikume ttipiena’, küküla ‘gandorra, gangarra’, kuntre ‘kontra’ & kontre / laa ! ‘zaldiak-eta geldiarazteko egin oihua’, lauhazka ‘zaldia galopean’, luhuntz ‘aihena, lurruntza, Convulvulus arvensis landarea’ / migantxa ‘urruxa gaztea, biga baino gazteagoa’, mosko ‘hegaztien mokoa’ / nahar ‘laharra, sasia’ / ohit ‘oroit’ / phalet ‘abere adarzabala’, pheldo ―Zuberoan meldo & meldũ― / sabre ‘eskuzerra, zerrotea’, sagartze ‘sagarrondoa’, segazahi ‘zerrautsa, zerrazahia’, sendotü ‘sendatu’ / trenkasega ‘arpana, trontza’ / ülü ‘eulia’, urzo ‘usoa’ / zerrallü ‘egurrez egin itxitura edo hesia’, zurt(h)ai ‘zureria, etxegintzan egurrezko pieza guztien multzoa’, züzülü ‘zizeilua’.

925.2.7. Amiküzeko hitzak Zuberoan bezalakoak

93Badira franko Amiküzen, ekialdeko herrietan bereziki. Hona sorta bat :

adret ‘antzetsua, iaioa’, agrada izan ‘gogoko izan’, aiduru ‘zain’, aizebeltza ‘mendebala, zeharraizea’, amiñí bat ‘pixka bat’, arraitzuli ‘bigarren aldiz joan’, arrunt ‘berehala’, askazi ‘ahaidea’ & azkazi / deskokatü ‘oiloa deskokatu, freskatu, busti’, drole ‘bitxia’ / eho ‘hiltzea’ ―ez da orokorra Amiküzen―, elge ‘alor landua’, eli bat ‘sorta bat, batzuk, pare bat’ ―ez da orokorra Amiküzen―, ephantxü ‘oztopoa, eragozpena’, erdiro ‘arraildura’, errai ‘zerriaren birika’ / fundamen ‘zimendua’ / gozaita ‘eguzaita, aitapontekoa’ & goxaita / haboro ‘gehiago’, hardit ‘ausarta’, heexa ‘hatza, aztarna’ / idoki ‘kendu’, ilhantxa ‘mirua’, iüükatü ‘igurikatu’ / janbun ‘urdai azpikoa’ / landabroka ‘landare biziz egin hesia’ / mahumet ‘haize zirimola, zurrunbiloa’, mainkhatu ‘min hartu’ (Zoho) / ñago ‘arbia’ / oski ‘oinetakoak’ / pharte hun ! agurra, podra ‘behoka’ / sargia & etxesargia ‘etxe aitzineko ate ondoko edo atariko kanpoko alderdia’ / sendika & senditü ‘zantzuaren gibeletik zakurra usmaka joatea’, solamente ‘bakarrik, soilik’ / ter-ter-ter ‘emeki-emeki’, thini ‘gailurra, muturra’ / ülhüngia ‘tximista’, ünk(h)ü ‘arbola erroa, ipurdia’, xantxa ‘aberea jaistean esnea biltzeko ontzia’ & xantxo, xixklo ‘abere potrobakarra’ & xixtro

945.2.8. Amiküzeko aldaerak Zuberoan bezalakoak

ahatze ‘ahantzi’, ai[ź]et ‘erraza’, aitañí ‘aitona’, aizo ‘auzoa’ ―auzo ere entzuten da Amiküzen―, alhagi(a) ‘bazkalekua’, alajinkoiña & alajinkua, amañí ‘amona’, antzera ‘antzara’, arauz ‘dirudienez, segurki’, arraga ‘marrubia’, astaña, astoüme ‘astokumea’, auher ―cf. aufer (Uha)―, a(i)xkora ‘aizkora’ / bardin ‘berdin’, barrükü ‘ikuilua, barrukia’, bart(h)adera ‘atea lotzeko zatia’, berrat ‘zerri arra’, butiga ‘norberaren bizialdi, negozio edo gora-beherak’, deskargi ‘deskargatu’ (Arbo), Domia Sendore ‘Omia Saindu, Domu Santu eguna’ / eitarsün ‘eritasuna’, erri in ‘irri egin’ (Zoho) ―ez da orokorra Amiküzen eta bada irri in ere Zohotan―, espintxeta ‘suko kurrika, suhatza’, ezkun- ‘ezkon-du’ / galdo ‘eskaera’, gañan (1) ‘gainera’ ―cf. Zuberoako gañeran―, gañean (2) ‘bestela’, guntz ‘atearen gontza, txoria, bisagra’ / habia ‘kabia’, hautse ‘hautsi’, herausi & ehausi ‘zerri emea ar eske egotea’ / ian ‘iragan’ ―cf. iganak ‘iraganak’ (Ora)―, ĩhĩzen ‘ehizean’, ĩhĩzi ‘ehiza’, ĩhĩzlari ‘ehiztaria’ (Zoho, Laph) ―cf. ĩhĩztari (Lab)―, ikatxero ‘ikazkina’, ilhar biibil ‘ilarra’, intzaurtze ‘intxaurrondoa’ / jelki ‘irten, atera’, jeste ‘dastatu’ & jestatü, juiten ‘joa(i)ten’ / k(h)aidera ‘aulkia, kadira’, kaloia ‘kaiola’, khanbera ‘etxeko gela’ / ma(i)xtürü ‘zurgina’ ―Zuberoan maiastürü―, mezperak ‘igande arratsaldeko elizkizunak’, muztü ‘moztu’ / nahiant ‘nahi duena’, nuiz ‘noiz’, nula ‘nola’, nur ‘nor’ / ordari ‘ordaina’, ozader ‘ortzadarra’ / phe(r)edikü ‘predikua, sermoia’ & phed(e)ikü, praue ‘pobrea’ ―Gamuen proiak, Bithiriñan pobre―, püpliatze ‘makala, txipua, zurtzuria, busuntsa, Populus nigra’ / txitxa ‘txita, txitoa’ / untsalaik ‘ongi izatera, ondo bidean’ / xãhãtü ‘garbitu’, xainkhueri(a) ‘ardiaren zango muturreko min edo eritasuna’, xainkheria ‘behiaren nafarreria, maingueria, delako ‘fièvre aphteuse / fiebre aftosa’, xainkhüz ‘errenka’ (Laph) ―ez da orokorra Amiküzen ; cf. Zuberoako txainkü―, xakola ‘sakela’ & sakola, xerbitxü ‘zerbitzua’, xilintxau ‘zintzilik’ & zilintzau, xüti ‘zutik’ ―cf. zuti Tartasek eta züti Belapeirek ; bada xütik ere Amiküzen― / zübü ‘zubia’, zuin ‘zein’

95Beste adibide batzuetan denbora iragan izanak aldaketak eragin ahal ukan dituela dirudi : errate batera, EAEL-k Domintxainen eta Etxarrin zelü dakar, baina Amendüzen zeria ; Zohotan zerü bildu dugu guk ere. Iraganean zelü eta zerü, bi aldaerak ditugu Donapaleuko XIX. mendeko katiximan.

96Ipar Euskal Herriko eta Baxenabarre gehieneko berrikuntza batzuekiko immune gelditu da Amiküze gehiena : Zuberoan bezala eta Arberoan ez legez, ekialdeko ezaugarri zaharretarik ere ibiltzen da Amiküzen. Baxenabarren eta Bardozen hogoi ibiltzen da, baina Zuberoan eta Amiküzen ho(g)ei aldaerak iraun du.

97Zuberoan nagusi diren baina hiztun amiküztarren ahotik ere entzuten diren aldaerak aurkeztu ditugu, baina bada alderantzizkoa ere : Baxenabarren edo Amiküzen nagusi diren ezaugarri batzuk, Zuberoako ipar-mendebaleko herrietan ageri dira, Zuberoa gehienean ibiltzen ez badira ere : errate batera, Zuberoan ez bezalakoak eta Baxenabarre gehienekoak bezalakoak dira Oihergin bildu ditugun adibide lexikook : eakoitza ‘larunbata’, primadea. Baxenabarreko aldaera lexiko orokorrak dira Oihergin bildu ditugun atsalde, be(de)atzi, ederrago, elgar, ga[ź]na. Alta, Oihergi zubereraren muga herria da, Zuberoan orokorrak diren beste adibide hauek guztiak ere bertan bildu ditugu : bedatsia eta neskenegüna hitzak eta alkhar, ei[Ʒ]erra & ei[Ʒ]erki, ga[z]na aldaerak.

985.2.9. Amiküzeko hitzak ipar-Zuberoan bezalakoak

filet ‘azpizuna’ & filemiñõ / ingi[ź]atü ‘kalkatu, antzarak janez bete’ ―cf. galkhatu (Jut, Larz)― / kotera / xi[ź]a ‘gerezia’

995.2.10. Amiküzeko aldaerak ipar-Zuberoan bezalakoak

bideka ‘herri bideetako lanak, auzolana’ / khooste ‘gorostia’ / masus(a) ‘masusta’ & maxuxa / xixkor ‘txantxigorra, gantxigorra’

6. Donapaleu sorburua : batasunaren eta aniztasunaren artean

1006.1. Egun industria aldetik Donapaleu hiriak presentzia, eragina eta indarra badu ere, Donapaleun heskuara arras ahul dagoen garaia da oraingoa, izan ere bilakabide ekono-tekniko berritzaileek hein handian ahuldu dituzte tradizioko euskal laborarien giroa eta mundu-ikusmoldea. Alta, euskaraz ziharduen iraganeko Amiküze hartan Donapaleuko berezko dinamikak eta ostiraleko merkatuak berebiziko garrantzia ukan dute eskualdeko jendeen hartu-emanetan, errutinizazioan eta gizarte-sareak finkatzeko eran, horregatik, Amiküze eskualdeko hizkuntza-berrikuntza esklusiboak hein batez Donapaleurekin edo hondarreko mendeetan bertan garatu den dinamikarekin bederen lotzeko arrazoiak badirela uste dugu.

101Eskualdeko buru egiten duen Donapaleu orain den baino euskaldunago izan da historikoki : laborari eta abeltzain bizimodua euskaraz eraman duen gizarte-egitura baten barreneko buru ikusi behar dugu iraganean Donapaleu hiria. Ekonomian eta zerbitzuetan halako buruzagitza eduki izanak nola edo halako prestigioa eman ohi dio. Donapaleuren erakarmen indarrak, bertako euskaldunekin usu jardun beharrak eta hiri orori darion balizko prestigioak nolarebaiteko hizkuntza-batasun bat eragin ahal izan du inguruan, eskualdeko hiztunek inoiz hiriko mintzamoldearen ezaugarri edo era batzuk berenganatu dituzkete, haiek bezala mintzatzeko hautu intuitiboa egin dukete, hiri horretara usu jotzera behartu baitira.

1026.2. Hemendik kanpo ere, hirian eta hiriaren ingurumarian gauzatzen den ekonomia eta kultura-nagusitasunak halako erakarpen bat ukan ohi du inguruko herrietako jendeentzat, halako hizkuntza-batasun edo berdintasun moduko bat eragiten duena, hiriko ezaugarri batzuk ingurumarian hedatzen direlako, hartako, hiriaren ondoko herrietan ere agertzea itxaron beharko genuke. Donapaleura zerbitzu zenbaiten bila jorik, bertan elkartu ohi diren amiküztarren bilgune izan da hiri hau, hartu-emana, gizarte-sareak, elkartasuna, errutinizazioa eta balizko hizkuntza-batasuna eragin dituzkeena.

103Baina prestigioaren arrazoiaz landa, hemendik kanpoko dialektologiako lan frankok erakutsi du eragin berritzaile eta aldatzailea izan lezakeen bizigunea ere badela hiria edo eskualdeburua :

Alexander (2007), Bortoni-Ricardo (1985), Bynon (1981 [1977]), Cortelazzo (1969), Chambon (2004), Montes Giraldo (1982), Nordberg (1994), Radtke (1998), Ronjat (1980 [1941]), Veny (1986), Villena (1994), Wiemer (2004)

104Donapaleu elgarretaratze gunea izan da eta bertako merkatu eta ostatu guneetan herri frankotako amiküztarrak eta auzo eskualdeetakoak elkarren ondoan gertatu dira. Herritik hirira ezkontzera edo bizitzera doazenek ere beren formak daramatzate hara eta barne aldakortasuna hazten dute. Balirudike arrazoi honek hiriak eta haren prestigioak ingurumarian eragin hizkuntza-batasunaren aurkako ondorioa ere ukan lezakeela aldi berean : hiri-dinamika horren elgarretaratze giro berezian hizkuntza-ezaugarrien halako elkartze edo nahastea sortzen da eta horren isla hizkuntzako ezaugarri berri batzuetan ageri da, mixture kutsuko nahas-mahas bidezko hiriko hizkuntza-ezaugarri berrietan. Hiriko ezaugarri berri horiek ez dira berehalakoan nagusituko, baina herri ttikietarik Donapaleura usu joaten den jende hori bera da berrikuntza horien eramaile herrira itzultzen denean.

105Donapaleuko nahasketa giro berezian sortuak diratekeen ezaugarri berri horiek hirira usu jotzen duen herritarrak haren herritarren aitzinean eta beharbada baita familiakoen aitzinean erabiltzen hastearekin, ezaugarriak hedatzen has daitezke eta nolaz xuxen ez dakigula, hedatuz doazen ezaugarriak inoiz errotzen dira, hartako erran ohi da hizkuntza-ezaugarri baten hedaduraren arrazoiek eta ondorioek elkar elikatzen dutela. Konparazione, teorian ez da ulergarri sarrikotarrek, oragartarrek, lohitzündarrek edo bithirindarrek sortu berrikuntza bat hedatzea eta Amiküze eskualdean gaindi zabaltzea, hiriko dinamika berritzailearen eskemak uste dugu hobeki funtziona lezakeela argigarri, baina ezaugarri berri bakoitzaren kasua xuxen aztertu beharko genuke ondorio generikoak atera baino lehen eta ez da hori egokiera aiseta.

1066.3. Hiriak aniztasuna ukan ohi du mintzoaren aldetik, ondoko eskualdeetako jendeek bizitzera hirira jotzen dute eta geografia-alderdi bat baino gehiagotako ezaugarriak entzun daitezke hirian aldi berean eta nahaska ; honela, hiriko hizkuntza-aniztasunak eraginik berrikuntzak ager daitezke hiriko mintzoan, dela nahasketak eraginik edo dela prestigioak hartaraturik, izan ere, usu ikusi dugu hiria ingurumariko herrietarik hizkuntzaren bidez bereizi dela, halako nahikari burgesa du hiritarrak laborariak ez bezala mintzatzeko (Dalen 1993, 1999).

107Hirian hizkuntza-aniztasuna egon daitekeela ez da afera berria ; Donapaleun bi hiztunekin egonik gaude berri : bien aita-amak Donapaleuz kanpo sortuak ziren ; ü egiten ez duen eta -tuko → -tiko berrikuntza ere egiten ez duen hiztunak ama oragartarra zuen, aita Labetzekoa eta senarra Donapaleukoa ; iduri luke amaren mintzoari loturik egon dela. Beste hiztunak ü argi ahoskatzen du eta -tiko berrikuntza ere baliatzen du ; ama Garaziko Aintzilekoa zuen, baina aita Behaskanekoa. Hirietan gauza arrunta da honelako aniztasuna agertzea, nahiz teorikoki bederen hiriko mintzoa ondoko herrietara hedatzeak ingurumarian halako levelling edo mintzo-bateratzea eragiteko aukera handia duela ere onetsi beste biderik ez dugun.

1086.4. Baina hizkuntza-aniztasunaren gaiaz dihardugularik ez ditzagun jauntxoak ahantz, jauregien, lurren eta are etxe anitzen jabe ziren jende boteretsu haiek. Jauntxoen eskumenean zeuden lurren ustiatze sistemak etxetiergoa eragin du hondarreko mendeetan bederen. Etxetiergo honek garrantzia eduki ahal ukan du Amiküzeko hizkuntza-ezaugarrietan : jendea haren aita-amena ez den etxe batean edo aita-amena ez den herri batean sortu ahal izan da usu, ezkontzean beste etxe batera jo, eta familiatu ondotik ere beste herri bateko beste etxe batera jo dukete hainbat amiküztarrek azken aspaldian, non nola, noiz nola ; usu entzun dugu lelo hau lekukoengandik.

109Barne-higidura ohitura horiek ere litekeena da eskualdeko mintzamoldean halako batasun edo kohesio era zenbait garatu izana, elkarrekin erdi nahasian ibili baitira eskualdeko herrietako amiküztarrak, lan egin beharrak eta maitasunak ―edo ezkontzek bederen― elkarren ondoko herrietako jendeak hartu-emanean jarrerazi dituzte luzaz ; ez ote du honek halako levelling edo berdinkaratzea eragin eskualdeko heskuaran ?

110Kontrakoa gertatu izana litzateke harrigarri, elkartasunak hizkuntza-zatiketa eragitea. Elkartasun horrek aniztasuna eragin dezakeela ez dugu ukatzen, eskualde bateko baino gehiagotako jendea eta haien mintzoak elkartzean, baina prozesu honek belaunaldi pare baten buruan halako hizkuntza-batasun maila bat eragin dezakeela ere ez dugu ukatzen ahal. Eta gure ustean bada halako mintzo nuklear batu iduri bat edo Amiküzen, nahiz honekin ez dugun adierazi nahi Amiküze hizkuntzaz eskualde homogenoa denik, aparientziarik ere !

7. Berrikuntzen irispidea : Amiküzeko erdigunea vs. saihetsak

1117.1. Donapaleu ez da hirigune hazi bakarra eskualdean, beste grabitazio-indar linguistiko batzuen menpe ere egon dira historikoki Amiküzeko herriak, batez ere eskualdeko saihetsetan kokaturik daudenak. Donapaleuren erradiotik urrunxeago kokatzen diren herrietan gertatzen da ahulen Amiküze eskualdeko berrikuntza endemikoen eragina ; eman dezagun, -tuko & -tüko-tiko berrikuntza ahul ageri da edo ez da ageri mendebalean Oragarren eta honen auzo Bartan, hegoaldean Behauzeko mendebaleko hiztun baten kasuan eta hego-ekialdean Uhartehirin. Egiazki Uhartehiri Donapaleuren auzo herria da, urrun dela errateak ez luke kanorerik, baina herri honen kasuan pentsa liteke ere, beharbada Garazi-Oztibarre-Landibarre ardatzeko hizkuntza-ohiturek Donapaleutik hegorat etor zitekeen hizkuntza-eragin berria hein batez neutralizatu ahal ukan dutela.

112Ibarraren saihetsetan diren herrietan ezagun du Amiküzez kanpoko hizkuntza-eragina : Uhartehirin Oztibarre-Landibarre-Garazikoa, eta Ostankoan ere segurki, honek ondoan Landibarre duela ahantzi gabe. Eta bestaldean, Amiküzeko mendebalean ezagun du Hazparne alderdiko mintzoaren eragina, ibarraren ekialdeko herrietan Xiberoko euskara bereziarena ageri den bezalaxe.

1137.2. Donapaleura hurbil ―batez ere Amiküzeko iparrean―, kaskoin jendeek amiküztarren gizartean eta mintzoan eragin ahal ukan dutela ere aintzat hartzekoa da ; u eta ü bokalen sistema berria eskualdeko iparrean eta erdigunean kokatu da, hizkuntzan eragin du eta ondorioa bederen geografikoa da : kaskoinekiko hartu-eman zuzenagoan bizi izan diren amiküztarrek berriztatu dute u baizik ez duen bokal sistematik → u eta ü dituenera, baina dinamika geografikoan gertatu da hori, auzokotasunaren arabera : amiküztar ipartarrek eta erdiguneko frankok bai eta ondoan Baxenabarre zabala ukan duten hegotarrek, berriz, ez.

114Ez dugu ikusi ezaugarri honen geografia-hedadura berean doan beste hizkuntza-tasunik ; errate batera, zuketa alokutiboaren geografia-hedadurak ez du zerikusirik u - ü bokal sistemak duenarekin : Haasek dioena dioela (1994 : 176), guk segurik ez dugu ezagutzen ü berriak hartu duen hedadura bera duen beste ezaugarri berririk Amiküzen.

115Hizkuntza-gertakari batzuk bederen aspaldikoak dira eta ez ditugu nahi bezain ederki eta sakon ezagutzen, izan ere, errate batera, egun Oragarreko Barta auzoan badira kaskoinak eta ondoko Bardozen ere bai eta halaz ere, Barta kartierreko egungo euskaran bederen ez da kasik ü-rik sumatzen ; ez dakigu xuxen berrikuntzak noiz gertatu diren, haien ondorioa ezagutzen dugu, haboro ez, baina badakigu, ordea, Oragarren auzo berria dela Barta eta hain segur ez dela ü galerarik gertatu bertako euskaran.

1167.3. Baina eskualdera heldu den eraginaz landa, Amiküzeko heskuararen eraginaz ere mintzatu behar da : Donapaleutik eskuin indarrez eragiten du Xibero alderat, Domintxaine, Berroeta, Etxarri, Ithorrotze, Olhaibi, Arüe, Sarrikotapia, Oihergi edo Pagola herrietarat eta hegoaldean badakigu Landibarreko Behaune auzoan ere badirela tasun batzuk gainerateko landibartarrenak edo arberoarrenak ez bezalakoak direnak, hain zuzen ere amiküztarrek baliatzen dituztenak bezalakoak. Ibarraz kanpoko Arhantsusin ere ageri da Amiküzeko euskararen isla : egiazki, hiztun oztibartarrak berak dira honetaz ohartzen lehenak. Amiküztarrekiko hartu-emanak eraginik, eskualde horietako euskaldun zuberotar, oztibartar edo landibartarrek berenak ez ziren hizkuntza ezaugarriak entzun, eskuratu, berenganatu, eraman eta errotu dituzte, amiküztarrei hartuak dituzte ; gizarte aldetik historikoki Donapaleu hiri ahula izan balitz, hizkuntza-eragin hori ez zatekeen inolaz ere gertatuko.

117Donapaleuren eraginaz dihardugunean ikusi behar da ea Amiküzeko ezaugarriak Uhartehiriz edo Ostankoaz harat Oztibarre alderat ere hedatzen diren edo Uhartehirira eta Ostankoara baizik ez diren heldu, izan ere, ez da gauza bera Uhartehiri edo Ostankoa Amiküze gehienarekiko bereizten duten ezaugarriak zaharrak ala berriak izatea, honelako datuek hainbat argibide emanen ligukete Donapaleuren hizkuntza-eraginaren balizko aldi edo sasoinez.

118Gure ikuspegian, hondarreko garai honetan bederen Sarrikotapea eta Oihergi dira zubereratzat jo dezakegun mintzoa egiten duten lehen bi herriak eskualdean, baina ez da zalantzarik Olhaibi batean edo Etxarrin eta bereziki Arüen zuberararen eite hartuz doala euskara, indar handiz gainera. Domintxaine eta Berroetaraino uste dugu heltzen dela Amiküzeko euskararen eragin nabarmenena, bertatik eskuinera emeki-emeki Zuberoako eretarat jotzen du euskarak, baina ikusi dugun bezala, badira Baxenabarreko ekialdean gaindi datozen ezaugarriak, Amiküzen barna eskuinerat jin diren berrikuntzak, ez Sarrikotapera bakarrik, are Ainharberaino ere heltzen direnak, Etxarri, Olhaibi, Lohitzüne, Oihergi edo Pagolara bezala ; iraganeko Donapaleuko gizarte dinamika indartsua salatzen dute Amiküzen gaindi Zuberoarat sartu diren berrikuntza hauek.

1197.4. Eta alderantzizkoan, Xiberotik heldu den hizkuntza-indarra ere aipagarri da. Ez gara ausartzen euskarari doakionez Mauleri halako eragina aitortzera, izan ere, mintzoz euskaldun ez ziren biarnesak buru izan baitira luzaz hiri honetan, baina honek ez du erran nahi Zuberoak Amiküzeri eskuinetik hizkuntza erakarpenik eragin ez dionik ; ezin liteke bestela eta honela izan da, hizkuntzak ezagun du. Eskuinera lerratuz eguzkialdera goazen ber, Amiküze ekialdeko herrietan ohiz Zuberoakotzat jotzen ditugun hizkuntza ezaugarrien agerpena areagotuz doa, Zuberoako muga-mugan diren herrietan : Arbotin, Zohotan, Arberatzen, Laphizketan...

  • Alderdi fonikoan i - üü - ü asimilazio mailarik gaitzena Amiküzeko ekialdean ageri da ; konparazione, Arbotikoak dira lübürü, üdüri, ülhüntze, üngürü. Eta aditzaren morfologian ezaugarri honek duen islari doakionez, Arbotin entzun dugun aldaera batek nabarmen Zuberoari so jartzen gaitu : zünien ‘zenuen’, zünin eta zünin, hirurak eman ditu herri honetako gure bi lekukoetarik batek

  • Galdetzaileetan kutsu zuberotarreko nur (Zoho, Laph) & nurbera (Laph), nula (Zoho) entzun ditugu Amiküzeko ekialdean ; denborazko galdetzailean kutsu zuberotarreko aldaera ez da hain ekialdean gertatzen : nuiz (Sar) & nuiznahi (Bith, Ame) ; ez hain ekialdean ere, zuin dugu Amiküze erdialdean (Lab, Gab) nahiz ekialdean (Arbo)

  • Zuketan joan aditzaren trinkoetan, Amiküzeko gainerateko herrietan ez bezala, Zuberoan bezala o erroa entzun dugu Arbotin eta ez i

  • Arbotin entzun dugu deskargi ‘deskargatu’, partizipioak eratzeko Zuberoako sistema berrian legez ; Amiküzen ez dugu aldaera berri hau beste inon entzun

  • Zohotan jeste diat, jestatü diat & jesta zak bildu ditugu, baina Trebitsch-ek, ordea, jastatu dakar Amorotzen 1913-ko etnotestu batean

  • Arbotin ez bezala ―erranez eta phaatüz partizipio bururatuak entzun ditugu moduzko
    perpausean―, Zohotan
    libertitzez aditz-izena entzun dugu eta ez “libertitüz”

  • Alderdi lexikoa ere aipa dezakegu : eho ‘hil’ hitza Laphizketan agertu zaigu, eli bat Zohotan, khunde elea Arbotin ―neskato khundia

  • Amiküzen ahatze ‘ahantzi’ agertu zaigu (Bith, Ilh, Zoho) ; berebat, Amiküzen nagusi den artio postposizioa artino da ekialdeko saihetsean : (Sor, Laph) ; Zohotako lekukoak, berriz, gehienik artino aldaera baliatu du, baina baita artio ere ; entzün ageri da Zohotan, Zuberoako gisan ; erri in ‘irri egin’ entzun dugu Zohotan irri in-ekin batean eta Behaskanen, berriz, habia ‘habia’ aldaera ; Ilharren hautse ‘hautsi’ baliatzen da ; xainkhüz ‘errenka’ aldaera Laphizketan entzun dugu

  • Atzizkietan -tarzün ahoskera zaharra aipa daiteke (Arbe, Laph) edo haren kide -tarsün (Zoho, Arbe / Pag)

120Artean euskal dialektologian biziki aipatu da Zuberoako euskarak Amiküzen eragina ukan duela, baina begien bistan dagoen gauza da amiküztarrak hizkuntza-konstelazio bat baino gehiagoren menpe egon direla : orain berean ikusiko dugu.

1217.5. Donapaleu inguruko berrikuntza batzuk Uhartehirirat edo Ostankoarat heldu ez izanak edo ohiz Garazi-Oztibarre-Landibarre alderdikotzat jotzen ditugun ezaugarri batzuk Amiküzeko hegoaldean agertzeak Donapaleu eskualdeburuaren hizkuntza-eragina erlatibizatuko luke, adieraziko luke Amiküzerat beste berrikuntza batzuk ere etorri diratekeela :

a) Garazi-Oztibarreko edo
b) Landibarreko edo
c) mendebaleko Baxenabarreko ardatzetarik
etorri diratekeela, eta Donapaleuko hizkuntza-berrikuntzak neutralizatzeko bezainbateko indarrez, gainera.

122Amiküze hegoaldean ezagun du Uhartehiriko eskuaran Oztibarre eta Garazitik heldu den hizkuntza-eragina ez dela urrun : Gabadiko hiztunak ere sumatu du eragina :

eta geo beRiz hasten tzü, UaRte, UaRtetik haat hasten tzü OztibaReko heskuara

123Ageri denez, herri honetako zenbait ezaugarri peko eskualdeetako joeretara lerratzen dira ; batzuen eta besteen arteko hartu-emana ezaguna da ; gure lekuko bithirindarrek dioskutenez, herritarrek hartu-emana dute Oztibarre aldeko jendeekin, baita familia bidez ere ; hona Amiküze hegoaldeko ezaugarri batzuk :

  • ostankoarrak eta bithirindarrak barne amiküztar gehienek etorkizuneko aditzetan ematen duten -tiko berrikuntza ez dute uhartearrek onetsi, gainerateko baxenabartarren -tuko orokorra ibiltzen dute

  • Ostankoan entzun dugu ie ez den ii edo antzeko bokal lotura berezi hori : ziin ‘zuen’, etziin ‘ez zuen’, behar ziin... eta bada soilagoa ere : gintzin ‘genuen’ zuketan ; alta, honek ez du erran nahi ie lotura Ostankoan ez denik : zien ‘zuen’, ginien ‘genuen’, zizien ‘zuten’ ; nolanahi ere den, Ostankoak ez ditu urrun Arberoa eta Oztibarre ; ibar horietan ere ezaguna da ii bokal asimilazio hau, ondokotasunaren eraginak azalduko liguke

  • Arberoan, Landibarren edo Garazin legez, Oztibarrera edo Landibarrera hurbil diren Uhartehirin eta Ostankoan xuketa alokutiboa baliatzen da

  • Amiküze mugako herria izanik eta Oztibarrerekin hizkuntza-kidetasuna duen aldetik, ulergarri da datiboko lehen pertsonaren morfeman Uhartehirin da agertzea : dadatenak ‘didatenak’, t’zaazun ‘zidan’

  • moltsa ibiltzen dute Uhartehirin eta Ostankoan, ez Amiküzen nagusi dabilen multsa

  • Ostankoan bezala ezkondu ibiltzen da Uhartehirin eta ez ezkundu

  • Oztibarren bezala martxo erraten da Uhartehirin eta baita zortzi ere, ez Amiküzen anitz herritan, Ostankoa barne, entzuten dugun marxo edo zorzi

  • nahiz undarrian ‘hondarrean’ ahoskatzen duten, gizon eta konten aldaerak entzun ditugu Uhartehirin

  • joanak & joaiteko & joain & juaiten erraten dute Uhartehirin eta ez amiküztar gehienen juite- ; Ostankoan, berriz, joan, juan eta juiten entzun ditugu, hiru aldaerak

  • jiin ‘jinen’ aldaera entzun dugu Uhartehirin, Arberoan entzun ohi den hura, ez Amiküzen nagusi dabiltzan jien edo jein ; Ostankoan ere jein entzun dugu

  • ziin ‘zuen’ adizki aldaera ere entzuten da Uhartehirin, Amiküzen nagusi den zien beharrean

  • Amiküzen ohikoa da bezela ‘bezala’ aldaera, baina Uhartehirin bezla entzun dugu, a eta e arteko bokala duena

  • Amiküzen nagusi dabilen ordinalaren -gerren aldaera beharrean, -garren entzun dugu Uhartehirin

  • Ostankoan sistematikoki denak entzun dugu, ez Amiküzen ohikoa den oro

  • Oztibarre-Garazin legez, hego-Amiküzeko Bithiriñan samats elea bildu dugu ; etxe aitzina da samatsa, korralea, basakurta, oiloak-eta dabiltzana, othe eta artho zango uzten da bertan, hoei metro etxeko portaletik, Zohotan dioskutenez

  • Amiküze hegoaldeko herrietan baliatzen da gure eskualdea Oztibarre-Garazirekin lotzen duen bana ‘baina’ aldaera ere (Bith, Ost, Uha), eta Amiküze saihetseko Oragarren ere bada bana ; dena den, Uhartehirin entzun dugu bena ere ; halaz ere, Arbotin bena, bana eta bna entzun ditugu

124Baina erran hauek guztiek ez dute adierazten Amiküzen nagusi dabiltzan beste hainbat eta hainbat ezaugarri ibarreko hegoaldean kausituko ez ditugunik ; eman dezagun, muga adlatiboan Amiküzeko tasun endemikoa den -radio atzizkia ageri da Uhartehirin : noaadio.

1257.6. Eta Oragarre eta ondoko herriez ere berdin erran genezake ; ez daude herri hauek Amiküzetik laxaturik, eskualdeko ezaugarriak ageri dira horietan ere, baina eskuinera dituzten Amiküze gehieneko herrietan agertu ez zaizkigun eta Hazparnealdeko euskara eratzen duten ezaugarri batzuen oihartzun nabarmena sumatu dugu Oragarren eta ondoko herrietan. Sarrikotako lekukoak honela zioskun Oragarreko mintzoaz :

126Oarre manexa da, bena han amiña at ibilten du... Istuizeko ta elgarreateko, na gañea ‘bestelakoan’ manexa da OaRe, e

127Hazparne hiriak erakarpen indarra ukan du eskualdean, zehatzago errateko, Amiküzeko mendebalean ; industriako gaiak eros zitezkeen hiri honetan eta aldi berean hazpandarrei laborantxako lehengaiak sal zekizkiekeen. Amiküzeko mendebala ez dago Donapaleutik urrun, baina ezta Hazparnetik ere. Ekar ditzagun tasunok gogora :

  • diila ‘duela’, niila ‘nuela’, nitiin ‘nituen’, gintiin ‘genituen’, baginakiin, ziin ‘zuen’, zitiin ‘zituen’ erako sekuentziak ageri dira Oragarreko hiatusetan eta Barta auzoan ere bai ; izan ere, Bartan entzun dugu jiin ‘jinen’ aldaera, Hazparneko XIX. mendeko katiximak dakarrena eta Arberoan entzuten dena

  • arlo fonikoari dagozkio Lapurdiko kutsua gogorarazten diguten palatalizatu gabeko dohaina eta gainean aldaerak ere : Amiküze mendebaleko Oragarren entzun ditugu eta herri horretako auzo Bartan ohoinik edo sasuinian ; Sarrikotan, berriz, sasoin eta artzainak

  • edute genitiboan -aan atzizkia darabilte oragartarrek, Hazparnen legez

  • Lapurdiko kutsua hartu diogu Oragarreko Bartan entzun dugun baniin bat ordukotzat eta... perpauseko adizlagunari

  • auzo herri Arrüetan zaunkütelaik ‘zigutelarik’ aditzeko n horrek ere Hazparneko alderdira so jartzen gaitu

  • ohikotasuna adierazten duen johan aldaera Bartan, Oragarren, Arrüetan eta Amorotzen agertu zaigu, betiere Amiküzeko mendebalean

  • Lapurdin bezala hazila entzun dugu Bartan, baina Amiküzen azaro (Amo, Sor)

  • Amiküze mendebaleko Sarrikotan entzun dugu atheatzen hitza

  • berebat, Bartan asko lekhutan bazuten labia entzun dugu, Amiküzen entzun dugun asko bakarra

  • Oragarren entzun dugu meiku, Amiküzen ohiz mezinder dena

  • aldaera batzuek ere konexio bera erakusten dute : Beskoitzen gela ‘ataka, langa’ edo ateka dena, jela da Hazparne, Bardoze, Bastida, Izturitze eta Amiküzeko Arrüetan ; hondarreko herri honetan jela & xela ageri dira

  • jelgi & jalgi aldaerak ageri zaizkigu Amiküzen, baina Oragarren jali entzun dugu, Heletan edo Bardozen ohi den bezala

  • Amiküzen beste inon ez bezala orhoit entzun dugu Bartan

  • Oragarren entzun dugu garbiki Baxenabarre orokorreko eta Lapurdiko hogoi aldaera eta Arberoa urrun ez duen ondoko Amorotzen, berriz, hooi

  • Lapurdi aldeko eraginaren indarra erakutsi digute Oragarre herriko Barta auzoko arno eta burraso aldaerek ; Amiküzen beste inon ere ez ditugu entzun

  • Bartan entzun dugu zuik ‘zuek’ izenordaina ere, Lapurdiko Arrangoitze edo Uztaritze gogora dakarzkiguna

  • Amiküze mendebaleko Sarrikotan entzun dugu bazkaiten ‘bazkaltzen’ aldaera eta baita nintzen ere, baina bi aldaerok eman dituen lekukoak bi urtez erauntsi zuen Hazparnen ikasten

1287.7. Eta aipa dezagun Amiküze erdigunea : ez du hain hurbil Garazi-Oztibarre ardatza eta Hazparne ere urrunxe du. Oro har erdigune hau ü eginez mintzo da, Barta, Oragarre, Amorotze, Bithiriña, Ostankoa edo Uhartehiri ez bezala, baina erdigune zabal honetako herri guztietan ez da ü bokalaren agerpen-maiztasunaren maila bera entzuten, edo guk bederen ez dugu honela entzun. Erdiguneko herri hauek ere ez dute horren hurbil Zuberoa, baina eman dezagun, Oragarren edo Amorotzen baino eragin handiagoa du euskara zuberotarrak erdigune honetan, nahiz erdigune zabal horretan herri batetik bestera aldea egon daitekeen, baina ez hein handian, guk uste.

129Eta dialektologian ezaguna ere badenez, ezaugarri zaharren agerpen geografikoan ez dago halako guztizko logikarik ere ; gerta daiteke Zuberoa ondo-ondoko herri batean gizon batek herskari hasperenduen ahoskera apala izatea, eta Oragarreko auzo Bartako emazteki batek hauek gardenago ahoskatzea, non, eta Zuberoa urrunen duen Amiküzeko bazterrean, horrexegatik diogu ondokotasunaren eta hurbiltasunaren logikak garrantzia duela, baina ez dela ezaugarri guzti-guztietan matematikoki ageri, ñabardurak egin beharra dagoela ; hasperenaren galeran fonologia naturalaren erakutsia ere aintzat hartzekoa da. Alta, ezaugarri berrien hedaduran continuum-aren irudiak ongisko funtzionatzen du, dela hauek Hazparne aldetik etorriak izan, dela xiberotarren euskaratik jinak izan, dela oro har Euskal Herriko erdigune orokorretik jinak izan.

130Halaz, Donapaleu urrun ez duen Amiküzeko erdigune zabal honek, Amiküzeko ezaugarri endemiko edo berezkotzat jo ditugun horiek guztiak edo gehienak ematen ditu mintzoan, bertako lekukoek ezagun dute amiküztarrak direla, nahiz mintzoan ez diren Barta kartierreko, Oragarreko, Ostankoako, Uhartehiriko edo Zohotako amiküztar periferiko bat bezain markatuak edo nabarmenak. Gure ikuspegian bederen, erdiguneko hiztun amiküztarrak ―eman dezagun, Martxüeta, Labetze, Ilharre, Altzümarta, Lüküze, Amendüze, Gabadi, Gamue edo Zohaztikoak...― neutroenak dira, ibarraren saihetsetako euskararen eragina ahulen biltzen duten heinean : Amiküzeko mintzoaren gune-gunean leudeke herri eta hiztun hauek eta gure ustean, historikoki Donapaleu legoke mintzo honen aldaeren oinarri edo sorburuan, egun amiküztarren hiri hau kasik guztiz erdaldundurik badago ere.

1317.8. Aipatu bezala, Amiküzen bada halako mintzo nuklear eta neutro bat, baina ibar administratiboaren hegoalde, mendebal eta ekialdean ibarraz kanpoko hizkuntza-eragina biltzen du mintzoak, hartako, ezin erran genezake Amiküzeko heskuara homogeneoa denik, saihets handiak ditu ibarrak, eremu lau nahiz menditsuak, otharreak, arto elgeak, ardi alderdi eta pentzeak, oihena, kaskoinekiko ondokotasuna eta gainerateko jende baxenabartarrekiko auzokotasuna...

  • 103 Aski ttipia da Oztibarre ibar luxanga hori ; mendiz inguraturik dago eta hamabi herrik osatzen dute (...)

132Amiküzeko administrazio-barrutia bera da homogeneoa ez dena eta hartako ezin mintzoak ere guztizko batasunik ukan. Amiküzen hogeita hamabi herri ditugu, aise erraten da, eta argi denez neke da horrenbeste herritan eta hain espazio zabalean hizkuntza-batasunik ukaitea, ez Oztibarrekoa izan litekeen bezainbatekoa, bederen.103

Inicio de página

Bibliografía

Alexander, R., 2007, “Dialectology”, The Slavic and East European Language Research Center http://seelrc.org/glossos/, 1-52.

Aranzadi Zientzia Elkartea, 1984-1990, Euskalerriko atlas etnolinguistikoa [EAEL], Aranzadi, Donostia.

Aurrekoetxea, G. & X. Videgain, (arg.), 2004, Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan, ASJU-ren gehigarriak 49, UPV/EHU, Bilbo.

Bortoni-Ricardo, S. M., 1985, The urbanization of rural dialect speakers. A sociolinguistic study in Brazil, Cambridge University Press.

Bynon, Th., 1981 [1977], Lingüística histórica, Gredos, Madril.

Camino, I., 2009, “Mugako hiztun eta aldaerak ipar-mendebaleko Zuberoan”, FLV 111, 153-218.

___, 2013, Alphonsa Rodriguez Jesusen Compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa. ASJU 47/1 & Euskaltzaindia, Euskararen lekukoak bilduma 27, Bilbo.

___, 2015, “Oztibarreko mintzoaz eta haren lexikoaz”, FLV 119, 5-60.

Casenave-Harigile, J., 1983, Amikuze. Ikastola liburutegia. Geografia saila 8, Gordailu, Donostia.

Cerquand, J. F., 1985, Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak, A. Arana (arg.), Txertoa, Donostia.

Cortelazzo, M., 1969, Avviamento critico allo studio della dialettologia italiana (1). Problemi e metodi, Pacini editore, Pisa.

Coyos, J.-B., 1999, Le parler basque souletin des Arbailles. Une approche de l’ergativité, L’Harmattan, Paris.

Chambon, J.-P., 2004, “Les centres urbains directeurs du Midi dans la francisation de l’espace Occitan et leurs zones d’influence : esquisse d’une synthèse cartographique”, Revue de Linguistique Romane 68, 5-13.

Charles Auguste Le Quien de Laneufville (arg.), 1786, Catichima edo fediaren eta guiristino-eguien explicacione laburra, René Leclercq, Akize.

Charritton, P., 1984, Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935) idazlanak, Elkar, Donostia.

Dalen, A., 1993, “The emergence of an urban dialect”, in W. Viereck (arg.), Proceedings of the International Congress of Dialectologists, Bamberg, 29/7 – 4/8 1990. Historical Dialectology and Linguistic Change. Linguistic Atlases and Dictionaries, F. Steiner, Stuttgart, 42-49.

___, 1999, “Contributing factors in the making of the post-medieval urban dialect of Trondheim”, in E. H. Jahr (arg.), Language change. Advances in historical sociolinguistics, Mouton de Gruyter, Berlin-New York, 291-304.

Dassanza, M., 2015, Albaitaritzako idazlanak (1692–1892), Tx. Peillen (prest.), Euskaltzaindia, Bilbo.

Davant, J.-L., 2009, Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo.

Duny Pétré, P., 1959, “Trois textes folkloriques basques de Basse-Navarre Orientale”, BAP 15/1, 47-60.

Epelde, I., 2003, Larresoroko euskara, UPV/EHU-ko tesi argitaragabea.

Etxebarria, J. M. 1994, “Las grabaciones de Viena en euskera. Bajo navarro occidental y bajo navarro oriental”, Mundaiz 47, 45-75.

Euskaltzaindia, 2008-14, Euskal Herri Hizkeren Atlasa [EHHA], 6 liburuki, Euskaltzaindia, Bilbo.

Gómez, R., 1991, “Erronkariko dotrina argitaragabe bat : edizioa eta azterketa”, in J. A. Lakarra (arg.), Memoriae L. Mitxelena magistri sacrum, ASJU-ren gehigarriak 14, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 375-426.

Gregory, D., 1985, “Suspended animation: the stasis of diffusion theory”, in D. Gregory, & J. Urry (arg.), Social relations and spatial structures, Macmillan, Hong Kong, 296-336.

Haase, M., 1994, “Amikuzera”, in R. Gómez & J. A. Lakarra (arg.), Euskal Dialektologiako Kongresua, ASJU-ren gehigarriak 28, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 173-187.

Irizar, P, 1981, Contribución a la dialectología de la lengua vasca, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia.

karrika, B., 1990, Armendaritze haur begiez, Auspoa, Tolosa.

Lakarra, J. A., 2008, “Aitzineuskararen gramatikarantz (malkar eta osinetan zehar)”, in X. Artiagoitia & J. A. Lakarra (arg.), Gramatika jaietan. Patxi Goenagaren omenez, ASJU-ren gehigarriak 51, UPV/EHU, Bilbo, 451-490.

Larrasket, J., 1939, Le basque de la Basse-Soule orientale, Klincksieck, Paris.

Mitxelena, K., 1977 [1961], Fonética histórica vasca [FHV], 2. argit., Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. Ikus orain Obras Completas 6, UPV/EHU & ASJU, 2011, Bilbo.

Montes Giraldo, J. J., 1982. Dialectología general e hispanoamericana, Publicaciones del Instituto Caro y Cuervo, Bogotá.

Nordberg, B. (arg.), 1994, The sociolinguistics of urbanization: the case of the Nordic countries, Walter de Gruyter, Berlin-New York.

Orpustan, J.-B., 2005, “Sermons basques du XVIII siècle en Pays de Cize. Euskal-pheredikuak Garazin XVIII-garren mendean (Archives de la maison Iriberria de Bascassan)”, Lapurdum 10, 169-232.

Otsibar, K., 2003, Lehenago Gamere, Azia, Maule.

Padilla, M., 2011, Kadet eta Bettiriño. XVIII. mendeko eskuizkribu anonimo baten edizio kritikoa eta azterketa, Euskaltzaindia, Bilbo.

Pagola, R. M., I. Iribar & J. J. Iribar, 1999a, Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Ekialdeko Behe-nafarrera I eta II, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.

___, 1999b, Bonaparte ondareko eskuizkribuak. Mendebaldeko Behe-nafarrera, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.

Peillen, Tx., 1972, “Recueil de recettes vétérinaires de Jauréguiberry (Manuscrit nº 118 du fonds celtique et basque de la Bibliothèque Nationale-Legs d’Abbadie)”, BMB 57/3, 113-144.

___, 1994, “Les langues de la Soule”, in P. Bidart (biltz.), Le Pays de Soule, Izpegi, Baigorri, 259-274.

Radtke, E., 1998, “Quant’è innovativa la dialettologia tradizionale ? Il caso della dialettologia campana”, in G. Ruffino (arg.), Atti del XXI Congresso Internazionale di Linguistica e Filologia Romanza, Max Niemeyer Verlag, Tübingen, 563-574.

de Rijk, R., 1999, “Zuberoa Garaiko mintzaeraren eredu bat”, FLV 80, 155-163.

Ronjat, J., 1980 [1941], Grammaire Istorique des parlers provençaux modernes. Tome 4, appendice : les dialectes, index ; berrinprimaturik, Slatkine & Laffitte, Genève & Marseille, 1-55.

Salaberri Ibarrolakoa, 1856, Vocabulaire de mots basques bas-navarrais traduits en langue française, Lamaignère, Baiona.

Santazilia, E., 2013, “Noun Morphology”, in M. Martínez-Areta (arg.), Basque and Proto-Basque, Peter Lang, Frankfurt am Main, 223-281.

Veny, J., 1986, Introducció a la dialectologia catalana, Enciclopedia Catalana, Bartzelona.

Videgain, X., 1989, Le vocabulaire de l’élevage en pays d’Oztibarre. Contribution aux archives de l’oralité basque, Université de Bordeaux III, argitaratu gabeko doktoretza tesia, lau liburuki.

Villena, J. A., 1994, La ciudad lingüística. Fundamentos críticos de la sociolingüística urbana, Universidad de Granada, Granada.

Wiemer, B., 2004, “Population linguistics on a micro-scale. Lessons to be learnt from Baltic and Slavic dialects in contact”, in B. Kortmann (arg.), Dialectology meets Typology. Dialect grammar from a cross-linguistic perspective, Mouton de Gruyter, Berlin-New York, 497-526.

Inicio de página

Notas

1 Adibide frankotan hitzaren hasierako h ahul entzuten denez eta inoiz hiztunek ahoskatzen dutena h gabeko eskuara aldaera denez, heskuara idatziko dugu hemen, baina jakitun gara heskuara aldaera ere usu entzuten dela ; guhaur gara lekuko edo entzule.

2 Amiküze : Altzümarta (Altzü), Amendüze (Ame), Amorotze (Amo), Arberatze (Arbe), Arboti (Arbo), Arrüeta (Arrü), Barta-Oragarre (Barta), Behaskane (Behas), Behauze (Behau), Bithiriña (Bith), Donapaleu (Donap), Gabadi (Gab), Gamue (Gam), Garrüze (Gar), Ilharre (Ilh), Labetze (Lab), Laphizketa (Laph), Larribarre (Larri), Lüküze (Lük), Martxüeta (Mar), Oragarre (Ora), Ostankoa (Ost), Sarrikota (Sar), Sorhapürü (Sor), Uhartehiri (Uha), Zohazti (Zoha), Zohota (Zoho), Zokotze (Zok). Lapurdi : Bardoze (Bardo). Ipar-ekialdeko Zuberoa : Ainharbe (Ainh), Arüe (Arüe), Berroeta (Ber), Domintxaine (Dom), Etxarri (Etx), Ithorrotze (Itho), Lohitzüne (Loh), Oihergi (Oih), Olhaibi (Olh), Pagola (Pag), Sarrikotapea (Sarkp), Ündüreine (Ündü). Arberoa : Armendaritze (Arm), Donamartiri (Donam), Heleta (Hel), Mehaine (Meh). Oztibarre : Arhantsusi (Arh), Arroze (Arro), Azme (Azm), Bunuze (Bun), Donaixti (Donaix), Hozta (Hoz), Ibarre (Ibarre), Ibarrola (Ibarro), Izura (Izu), Jutsi (Jut), Larzabale (Larz), Zibitze (Zib).

3 Garaziko Suhuskunen zauntan edo zauntenan eta Oztibarreko Larzabalen zauntateyan eta zauntatenan dakartza Irizarrek (1981 II : 308-9), baina aldaera n-dun hauen agerpen bakarra da Garazi eta Oztibarren ; guk ez dugu Oztibarreko datuetan ezaugarri hau aurkitu.

4 XIX-ko Donapaleuko katiximan ez da ageri ―barkhatuko (Pagola, Iribar & Iribar 1999a : 225), geldituko (242), juntatuko (242)―, ezta Jauregiberriren itzulpenean ere : cf. Peillenen 2015eko argitalpenean baliatüko (Dassanza 2015 : 73), entretenitüko (70), ezagütüko (71, 74), freskatüko (74), ganzütüko (77), hartüko (75), hurtüko (71), khendüko (73), lehertüko (76), pikatüko (76), preparatüko (72), sendotüko (74), xilatüko (75) adibideak.

5 Atlas honetan hiztunari proposatzen zaion eta honek herrikotzat jotzen duen hitza denean, izarño bat darama gainean ; ikerlan honetara dakartzagun datuetan ere agertuko dira honelako izarño bakan batzuk.

6 Arrüetan itzul dakar atlasak galdera ikurrarekin eta Landibarren nahiz Garaziko Gamarten ere itzul ; Zuberoan esküñ eta Lapurdi-Baxenabarretan eskuin ibiltzen dira gehienik.

7 Baxenabarren lep(h)o ibiltzen da eta Zuberoan ere bai, Pagola eta Domintxaine barne. Amiküzen arteka bildu da, baina Arrüetan galdera ikurra darama. Bestalde, atheka dago Oztibarren (Larz) eta Garazin (Gamarte, Ezterenzubi). Baigorrin galdera ikurra darama.

8 Bastidan galaazten eta Zuberoako Montorin galaazi. Arrüetan hiundü, antzutia eta beixi proposamen onetsia dakartza atlasak ; Garrüzen antzutu.

9 Garrüzen baita ahate ere ; Bardozen ere ahate & gita. Oragarreko lekukoak honela egin du gurekin mintzatzean : etxen anixko legüma ta arrtze, ollasko, gi... ãhãte eta biziki eta iten gintzin, saltzen gintzin. Zuberoan nagusi da ãhãte, baina Erronkarin gita. Berebat, Zuberoako ahattũ ‘ahatekumea’, gita ttipi da Amiküzen, baina Garrüzen gita ume dakar atlasak. Gainerateko Baxenabarren ahate ttipi edo ahate piru ibiltzen dira ; Alduden aate ume. Bestalde, Amiküzekoa da gita ama & gitama elkarketa ere. Zuberoan ahatama & ahate ama ibiltzen da, baina Amiküzen bezala, Domintxainen gita ama ; aldiz, Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean ahate eme ageri da.

10 Amiküze inguruan k(h)atxo eta adartxut hitzak ditugu ere eta Garazin adarxixto.

11 Amiküzetik landa Landibarren baizik ez dago. Lapurdin miñeter & miñater eta Baxenabarren mañatera. Xiberoan arrestelie dakar atlasak eta Xibero-erdialdean mand[ʒ]etea, nahiz Pagolan konpromisoan mand[ʒ]atea baliatzen duten.

12 Amiküzeko Arrüeta eta Garrüzen zango dago ere eta aihen dago Izturitzen.

13 Zohotan dioskutenez hoei metro etxeko portaletik, ingürü hua, othe eta artho zango uzten da bertan. Zuberoan nagusi den barrio eta lobio dira Pagolan. Bestalde, Baxenabarreko mendebalean eta Hazparnealdean bezala, Amiküzen bada basakurte & basakurta ere ; Aldude eta Garazin korle & korrale.

14 Oihenart idazlearen loila gogorarazten digu. Trebitschek llollan dakar 1913an Amorotzen bizi zen bardoztar batengandik bildurik ; cf. Etxebarria (1994 : 69).

15 Garrüzen joka eta Landibarren jokatu. Gainerateko Baxenabarren buruka nagusi da.

16 Arrüetan lukinka. Aturrialdean ere xauxixa mailegu hau dago, baina Bardozen xauxika & xauxixka (sic) eta Itsasun sosisa. Zuberoan bakan ageri da : xauxixa (Altzai) xoxixa & xauxixa (Dom) ; Pagolan xoxixa-k galdera ikurra du. Baxenabarren luk(h)inka nagusi da, baina peko aldean luk(h)ainka dago (Aldude, Baigorri, Ezterenzubi).

17 Baxenabarre erdigune eta hegoaldean heinkabide ibiltzen da eta Zuberoan llabürbide.

18 Ordea, Garrüzen pikalotxa & oxka dakartza atlasak. Baxenabarren nagusi da pikalozke & pikalozki edo pikalots era, baina ibiltzen da ozka Gamarte, Luzaide, Baigorri eta Alduden ere ; Zuberoan ozke eta oxke.

19 Garrüzen anddindder dakar atlasak. Pagola barne Zuberoan nagusi da anddee(i)[ʒ]er, baina Amiküzen bezala, añiñer dago Domintxainen. Oztibarren anddiar & anddeear erak ditugu eta Landibarren añddier ; hondarreko aldaera honek jarraipena du Garazin anddiar-ekin batean, baina eskualde honetan nagusi da andderiar, nahiz baliatzen diren bertan anddibar & angillar ere. Baxenabarreko hego-mendebalean aldaera osoagoak gorde dira : *anddereder Alduden, anddeleder Baigorrin eta *anddireder Bidarrain.

20 Bada auhaiten (Ora, Uha) & auhaiteko (Gab, Zoho) ere eta EHHA-k auhaitea dakar (Gar).

21 Hitz elkarketaren egitura osorik ageri da ondoko Izturitzen ere ; gaineratekoan basurde dago Zuberoan Pagolan basorde-rekin batean, Lapurdiko Bardozen eta Baxenabarre zabalean, Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean. Beste saihetsetan, basaurde ageri da Ezterenzubin eta Zuberoako Larrainen, baina bietan ibiltzen da basurde ere. Euskal Herriko mendebalean berragertzen zaigu berriz ere osoagoko basaurde.

22 Zuberoan guntz, Oztibarren eta Garazin gontz, Aldude eta Baigorrin ere gontz, baina Bidarrain kontz.

23 Zuberoan ürtxa(i)ntxa nagusi da, baina ohiko konpromisoan ürtxintx erabiltzen da Pagolan. Domintxainen burtxintxa dago eta Garrüzen burxintxa ; Arrüetan asimilazioak burtxuntxa eragin du eta elkarketak gathübürdzantsa Arbotin. Amiküzen bezala b- du ondoko Landibarrek Baxenabarren ; alta, Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean urtxintx(a) aldaera baliatzen da Ezterenzubin urtzintza-rekin batean. Nafarroako ekialdean berragertuko zaigu burtxintxa eta Bortzirietako Etxalarren kurtxintx.

24 Zuberoan nagusi da debetü. Bardozen defentsa dago, Arbotin defendio, Arrüetan defendiatia eta Garrüzen debekatu. Landibarren defentsa bildu da, Oztibarreko Larzabalen debekhu, defentsa & debetatu eta Jutsin debeku & defendu proposamenak onetsi. Baxenabarre hegoaldean debekatu ageri da.

25 Amiküzen monoptongazioa dago, baina Baxenabarreko Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean eguerdi nagusi da eta Zuberoan egüerdi. EHHA-k Pagolan egüerdi eta Domintxainen egwerdi dakartza.

26 EAEL-k ereman dakar Amendüzen eta Zuberoako Sarrikotapean ere eeman bildu dugu. Zuberoan eraman & eaman & iaman aldaerak ditugu ; guk Pagolan eta Urdiñarben eaman bildu dugu.

27 Zuberoan eskelé dago, baina Ürrüstoi eta Urdiñarben eskeler. Amiküzen bezala Domintxainen eskaller baliatzen dute eta Pagolan eskallarak, eskallerak & eskaler. Lapurdi eta Baxenabarre mendebalean eskaler dago eta nagusiki eskeler ibiltzen da Baxenabarre erdialde Armendaritzen entzun dugu eta hegoaldean. Oztibarren ere eskeler. Garazin eskeler & eskaler ibiltzen dira eta Baigorrialdean eskaler.

28 Zuberoan ezpeũ dena espeu da Pagolan eta aztapar Domintxainen. Bardozen esperun bildu da, Arrüetan esperuñ eta Garrüzen espeoiñ. Iduria da Landibarreko espriun, baina Jutsin aztapar ageri da. Garazin eta Baigorrialdean ezproin ibiltzen dute, baina Gamarten zizpita.

29 Pagolan, Domintxainen, Arrüetan, Larzabalen, Gamarten eta Ezterenzubin kallau ; Behorlegin gaallo.

30 Lapurdin karlo, Zuberoan mardots eta herrialdearen iparrean margots. Domintxaine konpromisoan da : garmuts, barbuts eta garbuts emaitzak dakartza eta Amiküzen bokal arteko b da berezia. Oztibarren gardots dago, baina honezaz landa erdots & sokhal ibiltzen dira Larzabalen. Aberatsa da Baxenabarreko hegoaldea : Garazin mokots, kormots, karnots eta sokal & xokhal ditugu, Alduden kornutx, Baigorrin kormuts & khorbutx eta Bidarrain mokots.

31 Berezkoa da Amiküzeko aldaera hau, ez da ibarretik kanpo ageri : Garrüzen goizik & goizian goizik baizik ez du bildu EHHA-k. Zuberoan guztietarik dago, baina goizetan goizik Domintxainen baizik ez. Ugari dira ideia hau adierazteko ingurumarian diren aldaerak : argia gabe sintagma, goizalde hitza, goizik adizlaguna... ; aitor dezagun Amiküzen ere erabiltzen direla era hauek.

32 Bardozen baita heskualdun ere. Amiküzen adibide guztietan ez da hasperena indarrez entzuten, baina ibarreko franko herritan garbi entzuten da h-. Peilleni Euskaltzaindiko bilkura batean entzunik dakigu Zuberoan Santa Grazin dirauela h- horrek.

33 Nafarroan nagusi da urbil. Lapurdin, mendebaleko Baxenabarren, Baigorrialdean eta Garazin hurbil dago. Baxenabarreko ekialdean, Oztibarre eta Garazin hurran dugu eta Zaraitzuko Jaurrietan urran bildu genuen ; Erronkari ibarreko tradizioan, berriz, ullan ibili da. Xiberotarrek, pagolarrak barne, hüllan ibiltzen dute egun, baina hüllen bildu da Altzürükün.

34 Bizkaiko giñer, iñer, kiñar, Leintz aldeko illar, Gipuzkoako txillar eta Nafarroa Garaiko añar, hego Zuberoan ilharre eta iparrean gilharre erraten da ; Pagolan ere gilharre ibiltzen da. Amiküzen bada ilharrezkiondo (Arrü) ere. Bardozen ilhaski dago ere eta Aturrialdean ilarraki & ilarreki. Aldaera nagusia da il(h)arre Oztibarre-Garazietan, baina Luzaiden ilarri darabilte. Aniztasuna dago hegoaldean : Alduden *larre, Baigorrin ilharka eta Bidarrain basilar eta *larreilar.

35 Zuberoan funtsean koko(d)ats & kokorats & kokolats egitura dakar atlasak eta Urdiñarben kokolatxez entzun dugu. Erronkarin kakaraka dago. Amiküzeko aldaera hau ez da beste inon ageri ; Pagolan kokoratsez ai, Domintxainen kokoatsa eta Arbotin khantüz. Gainerateko emaitzetan aberastasuna dago. Jutsin kokhazkaz, Landibarren kokoatza eta kokoatzaz, Larzabalen kokohaska eta kokohatsa, Luzaiden kokoratza, Arnegin kokorazka, Ezterenzubin kokohoxka, kukuluxka eta kokoloxka, Behorlegin kokoraxka, Gamarten kokorika, Uharten kokarozka, Alduden kakazka, Baigorrin kokoloskoka, inharrosi eta kokoloskaka. Bidarrain karrakaz.

36 Pagolako gorringo aldaera orokorra da eta Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean erraten dute. Zuberoan gorrinko dago eta Bardoze eta Amiküzen korringo. Domintxainen korringo eta gorringo bildu dira.

37 Bardozen ere korringo dago, baina Zuberoan gorrintxa, Pagola barne. Oztibarre eta Garazin gorringo nagusi da ; Baigorrin gorringo & onddo gorringo ditugu, Bidarrain onddo papoingorri.

38 Zuberoan lozabia & lozebiña & lozabiña & lozamiña erraten dena Lapurdin le(i)ztafin da ; Lapurdin legez f-duna da Baxenabarre gehieneko le(i)zafin era, Oztibarre, Garazi, Baigorri eta Aldudekoa ; Bidarrain Lapurdi oroitarazten digun lestafin erraten da. Hitzaren ezkerraldea ezkerreko auzoekin partekatzen duten amiküztarrek -m- hori dute : ez da Lapurdi eta Baxenabarre gehieneko aldaera.

39 Ohartzen dira amiküztarrak ondoko eskualdeetan ez dela hitz hau baliatzen, berena baizik ez dutela. Bestalde, txistukaria ahostuna izan daiteke ; Zohotan me[z]inder entzun dugu.

40 Zuberoan peska eta Pagolan pexka, baina Domintxainen ez. Lapurdi eta Baxenabarre gehienean legez, mer(t)xika aldaera baliatzen dute oztibartar, garaztar eta Baigorri eskualdeko hiztunek.

41 Nahiz Amiküzen ez den oihan falta (Arrü, Gar, Arbo), ez da oihen Amiküzetik kanpo ageri salbu Bardozen, eta gainera oihan Oztibarreko, Garazi gehieneko eta Baigorri-Bidarraiko era bakarra da ; ez dakigu Arberoko Mehainen ere ez ote den oihen ibiltzen. Zuberotar gehienen eta pagolarren erabilera oihan da, baina Zuberoako ipar-mendebalean ere bada oihen. Peko alderdian, Luzaide-Gamarten oian dago eta Aldude-Uharten ojan.

42 Zuberoan per(t)xill erraten da eta Pagolan pertxill, baina Domintxainen pexil. Aturrialdeko Urketan perxil eta Bardoze eta Beskoitzen peexil baliatzen da, Baxenabarreko Bastidan legez. Oztibarren perrexila ibiltzen da eta Garazin perrexil(a), baina Uharten perrixil. Baigorrialdean ere perrexil erabiltzen dute.

43 Salaberri Ibarrolakoak ez dakar phentze baizik. Amiküzen bada phentze ere (Uha, Arrü, Gam).

44 Zuberoan antzeũ denari Pagolan antxeu eta antxea piu deritza, Oztibarren piru eta antzera piru. Garazin piru nagusi da eta Gamarten, berriz, antzera ttipi bildu da. Arnegi eta Baigorrin piro dago eta Alduden antzara ume.

45 Arbotin dakar atlasak eta Arrüetan puatrin ; Bastidan puatrail eta Bardozen potrail ; aldiz, Amiküze inguruko eskualdeetan legez, Domintxainen bulhar eta papo. Zuberoan bulhar dago eta Lapurdiko Aturrialdean puatrin mailegua, Itsasun legez.

46 Hitz banaren bidez Amiküzeko saihetsek ezker-eskuin lotzen dute eskualdea. Lapurdin armiarma dena Zuberoan añharba da, Pagola eta Domintxaine barne, baina Montorin bada amañ eta arraño ere. Mendebaleko Amiküze Aturrialdearekin lotzen du tardaña-k, Mugerre, Urketa, Beskoitze eta Bardozerekin. Baxenabarreko mendebala eta hegoaldea, Oztibarre-Garaziak, lipu-ren eremua dira eta Aldude-Baigorri alderdian lupu ibiltzen da. Goitik beheiti lotzen da Baxenabarre Arbotiko armau, Landibarreko amiamau eta Bidarraiko amu-ren bidez.

47 Arberoko Armendaritzen iraulden ; Zuberoako Urdiñarben glosa hau bildu dugu : lürrain ahatzia, ialli, batek ilduk, brabanta, brabantaekilan ützültzen bai lürra...

48 har ageri da Larzabale, Garazi eta Baigorrialdean.

49 Zuberoan eltxo nagusi da eta horixe entzun dugu Urdiñarben. Lapurdi-Baxenabarreetan ulitx(a) aldaera nagusi da, Bardoze barne eta honelaxe da Oztibarre-Garazi-Baigorrialdeko eskualdeetan ere.

50 Zuberoan txitxa erraten da. Baxenabarreko mendebalean eta Lapurdin bezala, xito dago Landibarren eta Baigorrialdean, baina xita aldaera Oztibarre-Garazietan.

51 Zuberoan zahãu dago, baina Domintxainen zahalo ; Baxenabarreko mendebalean za(h)aro eta ekialdean za(h)alo ; Bardozen, zahalo, Mugerren zaharo eta Beskoitzen zeharo.

52 Zuberoako Montoriko amañ-en eite du bada arraño ere Montorin Amiküze iparreko abaña & amaña aldaerak ; gaineratekoan ez da honelakorik inon ageri. Mendebaleko Amiküze Aturrialdearekin lotzen du tardaña-k, Mugerre, Urketa, Beskoitze eta Bardozerekin. Baxenabarreko mendebala eta hegoaldea, Oztibarre-Garaziak, lipu-ren eremua dira eta Aldude-Baigorri alderdian lupu da. Baxenabarre ipar-hego lotzen da Arbotiko armau, Landibarreko amiamau eta Bidarraiko amu-ren bidez.

53 Aldiz, Arrüetan etxaint & etxaina eta Domintxainen itxaña. Gipuzkoan izañ, Lapurdi hego-mendebalean xintximari, Lapurdi barrenean odoleoskile & odoledale eta Zuberoan nagusiki zizañ dena, xixañ da Pagolan, guztizko konpromisoan. Afrikatua nagusi da Baxenabarren : Oztibarre eta Garazin itxain & basaitxain aldaerak ibiltzen dira eta itxain dago Baigorrin, baina itzain Aldude-Bidarraietan.

54 Gipuzkoan zaldaliak irabazi erraten zaio eta mendebalean garagarrak irabazi. Lapurdin nagusi da iharroska eta Baxenabarren ihalozka, baina Zuberoan bi ele baliatzen dira : itzilteka eta ützülharrikan. Pagolan ihaloska eta ütsülarrika bildu dira eta Domintxainen inharroska. Amiküzen Arbotin ihauzka eta Arrüetan ihauska & ihaunzka dakartza atlasak. Oztibarren ihalozka baliatzen da eta Garazin ihaloska aldaera nagusi da, baina Luzaiden itxaloska erraten dute, Behorlegin itsaloska eta Gamarten iharrozka ; Uharten, berriz, itzulipurdika, *jaloska eta *jaloskatu ageri dira. Oparoa da hego-mendebala : Alduden ildoska, Baigorrin itzaloska eta Bidarrain itzoroska ibiltzen dira.

55 Hazparnen kadena eta Izturitzen khaden ditugu, Arrüetan kadena, Arbotin khadiña, khadañak & khadeña eta Domintxainen khaiña & khadeña. Ipar-Zuberoan legez, Pagolan khatiña. Baxenabarre erdialdean legez Garrüzen kadiña dago, Jutsi eta Larzabalen khadiña eta Landibarren kadina. Garaziko Behorlegi eta Ezterenzubin ere k(h)adiña baliatzen da eta Uharte-Gamarteetan k(h)adina. Luzaidek, Aldudek eta Baigorrik gatina dute, Arnegik kadena, Baigorrik katin & *khadina eta Bidarraik gate.

56 Arberoan, Amiküze gehienean, Xiberoa gehienean Pagola barne, Oztibarren, Garazin eta Baigorrin mendi baliatzen dute. Salaberri Ibarrolakoak ez dakar hiztegian mendi baizik.

57 Nagusi da erein : erein (Zoho), ereiten (Amo, Mar, Gam, Zoho), ereitzetik (Laph) ; cf. ereen (Ilh) ere. Erizkizundi Irukoitza-k ereiten dakar (Arbe).

58 Baina ez da nagusi Amiküzen ; cf. azkazi (Behau, Bith / Sarkp) eta askazi (Arbe / Ündü, Urd).

59 Bada Bardozen, Makean, Jutsin edo Ezterenzubin ere. Zuberoa eta Baxenabar gehienean lap(h)atina, baina Hazparnen eta Arberoan ohoin ; Armendaritzen baita ohoinlili ere.

60 Erizkizundi Irukoitza-k azants dakar Arberatzen (1922-25).

61 Baita basatipula Arrüetan ere. Ondoan otsoporru dago Makea-Izturitzen, basatipula Landibarre & Armendaritzen eta anbulo & anbula Baxenabarre erdialde eta hegoaldean.

62 Zuberoan tenpesta (Dom) eta oa[ʒ]e ageri dira eta Lapurdi gehienean kalerna ; Baxenabarreko erdi eta hegoaldean indartsu dago ortzantz, Amiküzeko Garrüze barne. Euskal Herriko mendebalean ere bada odai euri edo odei zaparrada, hego-mendebaleko Zollo, Zeberio, Orozko herrietarik hasirik Gipuzkoako Legazpiraino odei eta Nafarroa Garaian Ergoieneko Dorraoraino : odoi.

63 Lapurdin ere nagusi da ikatz. Bizkaian karbunko & kabrunko mailegua erraten da, Gipuzkoan lipu, Nafarroan eta Baxenabarren satar eta Zuberoan lüpe, baina Domintxainen ikhatz eta sathar. Amiküze ondoko Baxenabarren mingaixto ibiltzen da, Arrüeta barne eta Garrüzen bada satar ere.

64 Amiküzen, Baxenabarre guztian eta Lapurdi gehienean ibiltzen da.

65 Uztaritze, Hazparne eta Aturrialdean ere plano erraten da. Zuberoa-Baxenabarrekoa da funtsean ordoki.

66 Zuberoan ezezaguntzat eman digute ; Larrasketek dioenez, etxe izena eta deitura da Püxülü Zuberoan.

67 Armendaritzen euri uharra ari da bildu dugu.

68 Ipar Euskal Herriaren iparraldean gaindi hedatzen da : Mugerre, Hazparne, Izturitze, Bardoze, Arboti eta Domintxainen (EHHA). Zuberoan nagusi da xahalboka, Pagola barne ; aldiz, Eskiulan xahalbü eta Jaurrietan xalburu. Oztibarre eta Garazin zabal dabil buruzaal Landibarre eta Larzabalen zipaburuzaal. Luzaiden apozaal, Behorlegin zipa, Gamarten lolo, Alduden apotxali, Baigorrin apotzale eta Bidarrain aatxiigel.

69 Atlasak Baxenabarreko Landibarren eta Zuberoako Altzürükün dakar ere.

70 Makea, Izturitze, Oztibarre edo Garazin aurt(h)iki.

71 Labetze da Amiküze erdialdeko salbuespena : herri honetan bena entzun dugu etsenplu kasik guztietan, baina agertu zaigu bana ere ; saihetseko Oragarren eta hegoaldeko herrietan dago bana.

72 Zuberoa guztiko da azaia, Pagola barne. Aturrialdean, Hazparne-Itsasun eta Baztango ekialdean ere bekada ageri da ; aldiz, Oztibarre, Garazi eta Baigorrialdean ez da pekada & phekada era baizik ibiltzen.

73 Gamarten ere berret bildu da, baina Oztibarren perret ; Zuberoan berrat erraten da, Pagola, Domintxaine eta Amiküzeko Arboti barne. Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa Garaian, Lapurdin eta Baxenabarre gehienean legez, aketz dago Baxenabarre hegoalde guztian, Garazin eta Baigorri eskualdeetan, Aezkoan legez. Bada, bestalde, herauts edo ehauts Landibarre, Ezterenzubi eta Gamarten.

74 Orokorragoko dantza ere bada Amiküzen (Ora, Amo, Bith, Arrü, Mar, Ame, Gam, Arbe). Zuberoan ere dantza bildu dugu (Dom, Olh, Loh, Sarkp, Pag, Urd) eta halaxe dakar Larrasketek ere : dantza.

75 Honako erabileran : ez, ez ezik, bon, egun batendako ta ola.

76 Lopez oztibartarraren 1782ko Pratica itzulpenean bi aldiz ageri da fide eta hogeita zortzi aldiz fede.

77 Baina Basabürüko Gameren amostean dakar Otsibarrek (2003 : 75).

78 Lekuko zohotarrak diosku ez dutela zipha ibiltzen, nahiz OEH-k zipha dakarren Amiküzen ; hiztegi horren arabera, iduri luke Zuberoan zipha dela nagusi.

79 Nafarroa Garaiko ekialdean eta Lapurdi-Baxenabarretan nagusi da ik(h)azkin aldaera eta zuberotarrek, berriz, inkhatxeo ibiltzen dute. Ohiko konpromisoan Pagolan inkhatzile eta inkhatxeu ibiltzen dira eta Domintxainen ere halako interdialect era da ikhatzero ; berebat, Garrüzen ikatzero bildu da. Bastidan ere ikhatzile ageri da eta Larzabalen hirukoitza da bilduma : ikhatzile, ikhatxero & ikhatzero. Oztibarreko Jutsi, Landibarre, Garazi eta Baigorri eskualdekoak aldaera nagusi ik(h)azkin-en erabiltzaile dira.

80 Lapurdiko Aturrialdean, Hazparnealdean eta Izturitzen ere bai. Landibarren proposamen onetsia da. Zuberoan bezala, Baxenabarren nagusi da ilar biribil aldaera eta Lapurdin etxilar.

81 Zohotan baita üntzün asimilatua ere.

82 Arrüetan baita xela ere ; Amiküzen aita-amak arberoarrak zituen lekuko behauztar batengandik entzun dugu xehela. Baxenabarren xeila, xehe(i)la & xeheilla ditugu eta Zuberoako Urdiñarben xehela & kehella bildu ditugu. Mendebalera doa jela : Hazparne, Izturitze, Bardoze eta Bastidara, baina Larzabalen ere jela ageri da eta Beskoitzen gela. Zuberoan kehella & kihilla ; Pettarrean baizik ez dago xehela. Sarrikotapean kheta bildu dugu eta Urdiñarben kehella : lehen egürrez eginik zitia, oai bürdüñez beitia, hanitx, bena egürrez eginik dienak tütük xehelak, bestelan bürdüñez dienak “portalik” deitzen tiagü (Urd). Pagolan honela entzun dugu : “xehela” gük erraiten dizügü “kheta”, “xehela”, bai, “xehela” xübeatar düzü, bai, nik uste, ba eta segür e.

83 Lopez iutsiarraren XVIII. mendeko Pratica itzulpenak bost aldiz dakar (1782 : 35, 38, 57, 112, 422).

84 OEH-k aberats aurkezten digu Amiküze : Jandoni, Joandene, Jondane, Juandane, Juandene eta Juandoni. Zuberoan Jundane & Jondane.

85 Lapurdi itsasaldean eta Bidarrain lizar ; Lapurdi barnealdean, Aturrialdean eta Baxenabarren leizar ; xiberotarrek lexar erraten dute.

86 Eremu zabalean ageri da aldaera ahoskabea : Lapurdiko ekialdearekin bat eginez pazko dakar atlasak ipar Baxenabarren, Landibarre eta Larzabale barne. Aldiz, Zuberoan bezala, Pagolan eta Jutsin bazko aldaera ahostuna dago. Era hau bera dago Baxenabarre hegoaldean Aldude barne, Nafarroa Garaiko ekialdean eta Lapurdiko mendebal guztian ere, baina Baigorri-Bidarraietan pazko.

87 Baxenabarre iparraldean eta Lapurdiko ekialdean Aturrialdea barne baliatzen da aldaera hau eta hegotik Garaziko Gamarte eta Oztibarreko Larzabaleraino heltzen da, Landibarre barne. Zuberoa guztian, Pagolan eta Oztibarreko Jutsin bestaberri dago, baina Domintxainen bestaberri & pestaberri.

88 Zuberotarren aldaera boxi dela diosku OEH-k.

89 Zuberoan potiko ibiltzen da, baina Charlemagne pastoralean putiko ageri da.

90 Bardozen hitz bukaeran -u ala -i den ez da garbi, eta bestalde, beste lekuko bardoztar baten ustez ez da herriko hitza.

91 Amiküzeko (ollo)kokatra bezalakoa da Oztibarreko Jutsiko ollokookatra & kokatra. Zuberoa gehienean legez Pagolan kokatá dago, baina Domintxainen ollokokatra. Landibarre eta Larzabalen xitandana dago, Gamarte eta Baigorrin legez ; bestalde, xitaldi & xita alde ageri da Baxenabarre erdigune eta hegoaldean. Peko alderdian ateraldi dago Alduden eta hazaldi Luzaiden.

92 Lopez oztibartarraren 1782ko Pratica-n bezala : pati-aracico dereat gossia, egarria, hotzça eta berua, eta kargaz akit-aracico, amorecatic hire ppenen jassaithiaz aboro ocupa hadin (385). Frantsesezko pâtir da. Zuberoan eta Ipar Euskal Herriko idazle gehiagorengan ageri zaigu. Tartasek Arima-n dakar, Ibarrolako Salaberrik badarabil eta Gèzek ere bai. Bazkazaneko predikuetan ere ageri da : patituco du establia batian sasoinetaco rigorosena (Orpustan 2005 : 213).

93 Zuberoan ollanta erraten da, Pagola barne eta Domintxainen ollanda. Amiküzen ere bada oilanda Arrüetan eta Garrüzen *ollanda. Oztibarreko Jutsi eta Larzabalen ollanda diote ere. Landibarren, Ezterenzubin eta Baigorrialdean oilanda eta Garazi gehienean, berriz, ollanda.

94 EAEL-k Aturrialdeko Urketan, Amiküzeko Amendüzen eta Domintxainen dakar.

95 Zuberoan khako edo kakho aldaera nagusitzen da, baina Pagolan xirrintola bildu da. Larzabalen gako & grako, baina Baxenabarre erdialdean legez, Landibarren krako. Garazin gantxo nagusi da, baina bada grantxo & grantzo ere, nahiz Uharten kakotx eta kroka bildu diren. Ezker, Alduden gantzo, Baigorrin krakotz eta Bidarrain mako bildu dira.

96 haxe + -ot txikigarria = haxot ibiltzen da Baxenabarre iparreko Amiküze-Oztibarretan ; bestalde, Garrüzen axot dago eta Domintxainen bezala, Arrüetan fagot. Zuberoan haxe & fagot dira nagusi eta Oztibarreko Larzabalen xixtapur bildu da. Garazi ekialdean haxe dago eta hegoaldean, Baigorriko eskualdean bezala, zama. Baxenabarre mendebalean haxe berragertzen da : Bastida, Izturitze eta Irisarrin.

97 Behorlegin *kloska onetsirik dakar EHHA-k.

98 Zuberoan pikhoste dago, baina galdera ikurra darama pikhoste-k Pagolan. Landibarre, Behorlegi, Ezterenzubi, Arnegi, Baigorri eta Alduden xilk(h)o dute, baina Gamarte, Luzaide eta Bidarrain zilk(h)o.

99 Zuberoa hegoaldean kükümarro ibiltzen da eta erdialdean barbalot ; Garrüzen anaton bildu da.

100 Lapurdiko Aturrialdean eta Baxenabarreko ipar-mendebalean bezala. Aldiz, Baxenabarre erdigunean hedadura du urineko-k, Garaziko Behorlegi barne eta filet(a) dago Garazin ; Baigorrialdean, berriz, soinki ibiltzen da, baina Lapurdi ekialdeari eta Baztani lotzen zaio Bidarrai : soloma darabil.

101 Arberatzen dioskute : peraendako guk “pera” eRain dizii, “udaria”, gañeat “udaria” uzu. Eta Jutsin : guk “pera” erten dugu, “madaria” erten dute Heletan eta Garazin “udaria” (Videgain 1989 : 1229).

102 Landibarre & Larzabaleko EHHA-ko datuen arabera jendeek egiten dutena da ; jendearena dela dioskute Donaixtin ere, laburra eta indartsua, ez dela zaldiarena, baina EHHA-n ‘zaldiaren irrintzia’ da ere (Jut).

103 Aski ttipia da Oztibarre ibar luxanga hori ; mendiz inguraturik dago eta hamabi herrik osatzen dute : a priori halako eskualde batek aukera handia luke mintzo homogeneoa ukaiteko. Oztibarreko hiztunekin hartu-emanean izan garelarik, eta Videgainen tesiko transkribapen luze eta bikainak irakurri ditugularik ere berdin, aski mintzo homogeneoa aurkitu dugu, batasun nabarmenekoa. Lekuko oztibartarrei afera honetaz galdegin diegunean ez digute aurkakorik aipatu eta Videgain euskaltzaina bera ere irizkide da honetan (1989 : 30, 38).

Inicio de página

Para citar este artículo

Referencia en papel

Iñaki Camino, « Amiküzeko heskuararen hezurdura lektala », Lapurdum, Numéro spécial 3 | 2015, 27-79.

Referencia electrónica

Iñaki Camino, « Amiküzeko heskuararen hezurdura lektala », Lapurdum [En línea], Numéro spécial 3 | 2015, Publicado el 12 julio 2017, consultado el 18 octubre 2017. URL : http://lapurdum.revues.org/2645 ; DOI : 10.4000/lapurdum.2645

Inicio de página

Autor

Iñaki Camino

UPV/EHU
inyaki.camino@ehu.es

Artículos del mismo autor

Inicio de página

Derechos de autor

Propriété intellectuelle IKER UMR 5478

Inicio de página
  • Logo Iker
  • Revues.org