Navigation – Plan du site
Articles

Hots Ahostunak Euskal Hiztegian

Aritz Irurtzun
p. 101-141

Entrées d’index

Thèmes :

linguistique
Haut de page

Notes de l’auteur

Lan hau ondoko dirulaguntzei esker burutu da : GIC07/144-IT-210-07 (EJ), 2011 JSH2 004 1 (ANR), FFI2011-29218, (MICINN), FFI2012-38064-C02-01 (MINECO), BCS-1147083 (NSF), HiTeDi, UFI11/14 (UPV/EHU). Eskerrik asko Maia Duguine eta Gorka Elordietari haien iruzkinengatik.

Texte intégral

1Intonazioaren inguruko ikerketetan, arazo metodologiko nagusi bat izaten da galdeketetarako corpusa osatzean, izan ere, corpusa ezaugarri fonetiko-fonologiko hertsien arabera eraiki behar da uhinaren oinarrizko maiztasuna (F0, Hertz-etan neurtzen dena) jaso ahal izateko. Behaztopa-harri nagusia fonema ahoskabeen presentzia izaten da, fonazioa etetean, F0 uhina eteten da eta etenak irauten duen milisegundoetan ezin da neurketarik egin. Areago, mikroprosodiaren eraginez arazoa ez da etenetara mugatzen, eta etenaren osteko fonazioan uhinak etenik izango ez balitz izango ez lituzkeen balioak izaten ditu (nabarmenki, leherkarien osteko balioak igo egiten dira cf., i.a., Hanson (2009)). Hori dela-eta, laborategiko fonologia-ikerketak egiten dira intonazioan, hizketa libreak, oro har, zarata esperimental handia izaten baitu eta honenbestez, ez dituelako eskaintzen konparaziorako egokiak diren datuak. Horretarako, soinu ahostunez osatutako galdetegiak behar izaten dira, eta batzuetan zaila gertatzen da horiek egiteko hitz egokiak aurkitzea. Honela bada, jarraian datorrena intonazioaren ikerketan baliagarri izan daitekeen corpus bat da, soilik ahostunak diren soinuez osaturikoa.

  • 1 PERLen inguruan ikasi nahi izanez gero begiratu bat eman Astigarraga-eta (2009) lanari. Hemen oina (...)

2Corpusa osatzeko Xuxen hiztegia arakatu dut eta soilik ahostunez osatutako hitzak erauzi (horretarako Unix eta PERL script pare bat baliatu ditut).1 80.778 hitzez osatutako corpusetik 5.535 hitz erauzi dira ; behean ematen ditut intonazioaren ikerketarako galdetegien prestaketan lagungarri izan daitezkeelakoan.

3Azkenik, corpusaren osaketaren inguruko ohar batzuk :
(i) “j” letrarekin osatutako hitzak corpusean gorde dira, euskalki batzuetan hurbilkari palatal ahostun gisa ahoskatzen delako.
(ii) Dardarkari anizkunak dituzten forma guztiak baztertu dira (hasierakoak (radar, rugby), bokalartekoak (agorril, harri), baita ere muta cum liquida atake konplexuetakoak (deabru, greba), zein coda posiziokoak arno, ardi etab.). Hitz amaierako dardarkariak dituzten hitzen kasuan, ondoren bokal bat izanik dardarkari soila izan dezaketenak corpusean gorde dira (nor, ur), gainontzekoak corpusetik at utzi dira.
(iii) Leherkari ahostunak benetako leherkari izan daitezkeen kasuekin bestela jokatu dut ; coda osteko atakeetan daudenean (abelburu, andere) corpusean mantentzea erabaki dut. Kontua da, haietan neurketak egiteko ingurune egokirik eskaintzen ez badute ere (uhina moztera iristen direlako), neurketen inguruko testuinguruak sortzeko egokiak izan daitezkeela esperimentu batzuetan. Nolanahi ere, optimoak ez diren item hauek erraz identifikatzeko, hitzok letra etzanez agertzen dira.
(iv) Atake konplexuetako albokariak dituzten formak ere jaso dira (ganglio, doble). Hauek ere letra etzanez ematen dira.

Haut de page

Bibliographie

Astigarraga, Aitzol, Koldo Gojenola, Kepa Sarasola eta Aitor Soroa, 2009, TAPE :Testu-analisirako PERL erremintak, Bilbo : UEU.

Hanson, Helen, M., 2009, “Effects of obstruent consonants on fundamental frequency at vowel onset in English”, Journal of the Acoustical Society of America, 125(1) : 425–441.

Haut de page

Document annexe

Haut de page

Notes

1 PERLen inguruan ikasi nahi izanez gero begiratu bat eman Astigarraga-eta (2009) lanari. Hemen oinarritzat erabili den hiztegia haiek berek baliatutakoa da.

Haut de page

Pour citer cet article

Référence papier

Aritz Irurtzun, « Hots Ahostunak Euskal Hiztegian », Lapurdum, 15 | 2011, 101-141.

Référence électronique

Aritz Irurtzun, « Hots Ahostunak Euskal Hiztegian », Lapurdum [En ligne], 15 | 2011, mis en ligne le 15 octobre 2014, consulté le 20 octobre 2017. URL : http://lapurdum.revues.org/2332 ; DOI : 10.4000/lapurdum.2332

Haut de page

Auteur

Aritz Irurtzun

CNRS-IKER (UMR 5478)
aritz.irurtzun@iker.cnrs.fr

Articles du même auteur

Haut de page

Droits d’auteur

Irurtzun A. | IKER

Haut de page
  • Logo Iker
  • Revues.org