- 1 Ikusi, adibidez, Aurrekoetxea eta Bidegainek (1993) eta Aurrekoetxeak (1996) osatutako ezaugarri-z (...)
- 2 Honakoak nabarmenduko nituzke: Levin (1983), Ortiz de Urbina (1987 1989), Oyharçabal (1992), Laka (...)
1Tradizio handia dauka ergatibotasunaren gaiak gure artean, bai euskal dialektologian bai euskal gramatikagintza tipologikoan zein teorikoan. Ez da harritzekoa. Dialektologiak1 hizkeren ezaugarri bereizle ugari aurkitu ditu ergatibotasunaren oinarrian dauden fenomenoetan ─adibidez, antipasiboak, aditz ez-ergatiboen erregimena, modalena ; tipologook eta ikertzaile teorikook2 hizkuntzaren bereizgarri nagusia aurkitu dugu hor.
2Edonola ere, alorrek gutxitan egin dute topo bidean, ibilbideak paraleloak izanik, meharrak izan dira-eta haien arteko zubiak : tipologook eta ikertzaile teorikook ergatibotasunaren azterketan datu dialektalak sarri erabili baditugu ere, informazio mugatua, ez-osoa aurkitu ohi dugu dialektologia-lanetan ; dialektologoek, berriz, datu ezagunak edo interes dialektal urriko informazioa gureetan, gehienbat euskara batukoa. Eta hori diferentzia metodologikoak ez aipatzearren.
3Alabaina, iruditzen zait une ona dela orain inertzia hori hautsita elkarlanari ekiteko, izan ere alorren ikerketa ildoak inoiz baino gertuago daude elkarrengadik. Hurbilketa euskal gramatikagintzan izandako bilakaerari zor zaio neurri handi batean. Batetik, datu berrien premiak bultzatuta, dezente areagotu da lan teorikoetan aldaera diatopikoak eta diastratikoak baliatzeko joera eta, horrekin batera, inportantzia hartu dute dialektologiak oraindik sakon aztertu ez dituen aldaera batzuek. Bestetik, parametroaren nozioak bariazioaren kontzeptua bera aberastu du, bariazioa ageriko txandaketetatik harago dauden ezaugarri sintaktiko abstraktuagoetara zabaldu baitu. Ikuspuntu-aldaketaren adibide ona dugu ergatibotasuna, ergatibo/absolutibo txandakatzeak erakusten dituzten banakako fenomenoak ez ezik kasu-sistema bera ere aldagai bihurtu dugulako : bat bera al dira euskal hizkeretako kasu-sistema ergatiboak ? ergatiboak al dira euskararen kasu-sistema guztiak ?
4Txosten honetan, halako galderei erantzutea helburu duen ikerketa-egitasmo bat aurkeztu nahi dizuet. Proiektua oso gaztea da, ia hasiberria, nahiz eta aurreko lanetan errotzen den. Egitasmoak euskararen kasu-sistema ergatiboa hizkeraz hizkera aztertu nahi du, osorik eta sistematikotasunez. Zehatz identifikatu nahi du, lehenik, euskal hizkeren ergatibotasunaren sendotasuna, bigarrenik, haietan alternantziak eragiten dituzten faktoreak eta, hirugarrenik, sistema ergatiboen izaera bera. Eta aurreko guztien haritik, hizkeren banakako sistemak ez ezik bariazioa ere azaldu nahi du, zer aldatzen den, non aldatzen den eta aldaketak nola mailakatzen diren zehaztuta.
- 3 Albizu (2007) eta Rezac (2007abc) lanek biltzen eta laburbiltzen dituzte ondoen fenomeno horiek.
5Egitasmoa aurrera eramateak zorroztasun metodologikoa eta datu-bilketa eskerga eskatuko du, eta horien aurretik, fenomenoaren alderdi guztien deskribapen gramatikal zehatza eta galdegai izango diren egituren hautaketa arretatsua. Deskribapenari dagokionez, konfiantza osoa daukat, euskal gramatikagintza deskribatzaileak eta batez ere teorikoak azken hiru hamarkadetan egindako ekarpenei esker, egun daukagun ezagutza maila nahikoa dela proiektuaren bideragarritasuna eta arrakasta bermatzeko.3 Konfiantza horren kariaz, hurrengo faseari ekin diot, hau da, datu-bilketa prestatze aldera zehatza eta osoa izan nahi duen galdegai-zerrenda bat atondu dut. Lan horren emaitza da jarraian aurkeztuko dizuedana.
6Hainbat dira perpaus baten ergatibotasunean eragin dezaketen faktoreak.4 Guztira, zazpi sailetan antola genitzake guztiak : (i) aditza, (ii) antipasibotasuna, (iii) bihurkaritasun-elkarkaritasun ez-kanonikoa, (iv) predikatu konplexuak, (v) aditz jokatuaren morfologia (trinkoa vs. perifrastikoa), (vi) aditz ez-akusatiboekiko NOR-(NORI-)NORK komunztadura bitxiak, (vii) urruneko komunztadura. Lehen bi faktoreak lexikoak-edo ditugu, trinkoen eta perifrastikoen arteko asimetriari dagokiona morfologikoa, eta gainontzekoak sintaktikoak.
- 5 Hala ere, nagusi da gure artean ergatiboa egiturazko kasua delako ustea (ikusi, besteak beste, Ort (...)
- 6 Betiere oso modu lausoan definituta, zeren bitartekoak ez ezik kanpo- zein barne-kausazko egiletas (...)
7Levinen 1983ko lanaz geroztik, zenbait gramatikarik defendatu dute aditzaren edo predikatuaren esanahiak baldintzatzen duela euskaraz ERG/ABS kasuen arteko alternantzia (batez ere, Laka 2006, Holmer 1999 eta Aldai 2006).5 Banaketan garrantzitsuak diren balio semantikoak zehazterakoan egileak ez dira bat etorri : Levinek, Holmerek eta Lakak agentibotasuna nabarmendu dute ;6 Aldaik, ordea, agentibotasunaren aurkako arrazoiak emanda, aditzaren pazientibotasuna hartzen du ardatz. Aldairen ustez, pazientibotasuna hiru balio semantikorekin lotzen da : (i) egoera- edo posizio-aldaketa adieraztea, (ii) telikoa izatea eta (iii) hunkiberatasuna adieraztea.
8Etxepare (2003), Alberdi (2003ab) eta Aldai (2006) lanetan oinarrituta, aipatutako lau irizpideak, alegia, agentibotasuna gehi Aldairen hirurak kontuan hartzen dituen aditz zerrenda bat prestatu dut —gure galdekizuneko 110000-117000 bitarteko galdegaiak. Emaitzek banaketa semantikoaren benetako izaera (eta kontsistentzia maila) zehazten lagunduko digute
- 7 Era honetako datuen aipamena ugaritzen joan da azken urteotako gramatika lanetan (Albizu 2007, Alb (...)
9Aurrekoei portaera berezia duten hainbat aditz edo predikatu gaineratu behar zaizkie. Lehenengo eta behin, atentzioa eman [118100], merezi izan [118200] eta balio izan [118300] dauzkagu. *Edun aditz laguntzailea hautatu arren, predikatuok aldakortasuna erakusten dute subjektuen kasu-markatzean.7 Hona hemen adibide pare bat :
(1)
|
Zertarako balio izan du berriro eskatzea( %k) ?
|
(2)
|
Merezi du aldaerak nola hedatu diren aztertzea( %k)
|
- 8 Ondo aztertzeke dago aldaerak diatopikoak, diastratikoak edo idiolektalak diren. Ereduzko Prosa Ga (...)
- 9 Horrek interes teoriko handiko asimetria sortzen du sisteman -TZEA perpaus konpletiboen eta DetS-e (...)
- 10 Aditzarekiko hurrenkerak subjektuan izan dezakeen eraginaz, ikus 2.4 atala.
10Bariazioa –TZEA perpaus konpletiboetan bakarrik agertzen zaigu, eta ez dirudi gaur egun DetS-en kasu-marka ergatiboa kolokan dagoenik.8,9 Hala ere, zuhur jokatuta eta kontsistentzia hori aintzat hartu gabe, galdegai-sortan sartu ditut DetS kategoriako subjektuak. Izan ere, ez nuke erabat baztertuko euskaldun gazteen(en) artean zalantzak hauetara ere zabaltzea, batez ere subjektua aditzaren ondoren datorrenean.10
118000
|
Aditz bereziak
|
|
118100
|
atentzioa eman
|
|
|
118110
|
SUBJ atentzioa eman
|
|
|
118111
|
SUBJDetS atentzioa eman
|
|
|
118112
|
SUBJ-TZE PERPAUSA atentzioa eman
|
|
118120
|
atzentzioa eman SUBJ
|
|
|
118121
|
atzentzioa eman SUBJDetS
|
|
|
118122
|
atentzioa eman SUBJ-TZE PERPAUSA
|
118200
|
merezi izan
|
|
|
|
118210
|
SUBJ merezi izan
|
|
|
|
118211
|
SUBJDetS merezi izan
|
|
|
|
|
|
|
118212
|
SUBJ-TZE PERPAUSA merezi izan
|
|
118220
|
merezi izan SUBJ
|
|
|
|
118221
|
merezi izan SUBJDetS
|
|
|
118222
|
merezi izan SUBJ-TZE PERPAUSA
|
118300
|
balio izan
|
|
|
|
118310
|
SUBJ balio izan
|
|
|
|
118311
|
SUBJDetS balio izan
|
|
|
118312
|
SUBJ-TZE PERPAUSA balio izan
|
|
118320
|
balio izan SUBJ
|
|
|
|
118321
|
balio izan SUBJDetS
|
|
|
118322
|
balio izan SUBJ-TZE PERPAUSA
|
- 11 Albizu (2004), Albizu eta Fernández (2002, 2006), Artiagoitia (2000, 2001ab), Zabala (2004).
11Antzekoak dira, ez berdinak, berdin/axola/inporta izan [118400-118500]eta iruditu [118600]aditzak.11 Aurrekoek ez bezala, oraingoek jokamolde absolutiboa zein ergatiboa onartzen dute, nahiz eta alternantziarako baldintzak zertxobait aldatzen diren : hautazko-edo ditugu lehenengoak (3), gramatikalki (aspektua, DAT komunztadura, e.a.) baldintzatua azkena (4) :
(3)
|
Berdin zait hori / Berdin dit horrek
|
(4)
|
Zure proposamena egokia iruditu zait / Zure proposamenak zuzena dirudi
|
12Jokamolde ergatiboan –TZEA subjektu konpletiboek sarri ez dute erakusten behar luketen –k deklinabide-marka (5)-(6) :
(5)
|
Berdin dit arrazoia izatea( %k)
|
(6)
|
Zaila dirudi Athletik finala galtzea( %k)
|
13Jakina, horrek perpausen eta DetS-en arteko asimetria eta hitz-hurrenkeraren garrantzia kontuan hartzera eraman gaitu.
14Bukatzeko, ez dut ahaztu nahi izan Rezac efektua (2007ab) deituko dudan fenomenoa. Ikertzaile honek hainbat adibide aurkitu ditu non subjektu ergatiboak eskatzen dituen iruditu igoera-aditzak pluraleko komunztadura egiten duen ustezko ABSko argumentu batekin. Hemen bere adibideetako bat :
(7)
|
Kanpotik begiratuta denak desberdinak direla dirudite
|
(Tolosaldeko hitza, « Mundua zeharkatuz, etxetik », Esti Ezeiza 10/10/2007)
15Hizkera askotan gertatzen den mugatu pluraleko kasu-marka ABSen eta ERGen arteko sinkretismoa dela medio, (7)-ko adibideak bi azterbide onar litzake. Lehenengoan, (7)-koa euskara batuko Kanpotik begiratuta denEK desberdinak direla dirudite esaldiaren parekoa litzateke, hau da, dirudite adizki jokatuak perpaus nagusira igo eta ERG kasuz markatutako denek subjektuarekin egingo luke komunztadura. Bigarrenean, berriz, urruneko numero-komunztadura gisa (ik. 2.7 atala) aztertuko genuke, hau da, euskara batuan ezgramatikala den *Badirudite kanpotik begiratuta denAK desberdinak direla esaldiarekin parekatuta ; oraingoan, dirudite aditzak izenordain betegarri bat hartuko luke subjektutzat baina komunztadura menpeko perpaus konpletiboan legokeen denak argumentuarekin egingo luke distantzian. Auzi teoriko hori argitze aldera gehitu ditut [118615-118619] galdegaiak : hauen artean azkena da garrantzitsuena, hitz-hurrenkeraren bitartez bereizten dituelako perpaus nagusiaren eta mendekoaren arteko mugak ; gainerako laurak kontrolerako baino ez dira.
16Gutxi badira ere, euskarak baditu antipasibotasunaren definizioari ondo egokitzen zaizkion alternantziak erakusten dituzten aditzak. Bere 2003ko lanean, de Rijk-ek hamalau aurkitu zituen guztira : gogoratu, oroitu, ahaztu, ahantzi, trufatu, burlatu, baliatu, erditu, errukitu, hautatu, gozatu, mintzatu, nagusitu eta eskarniatu. Egitura antipasiboetan hiztunak aditz iragankor bat iragangaitz gisa baliatzen du sintaxian, barne-argumentua PoS kategoriara ‘degradatuta’ ; hizkuntza ergatiboetan, moldaketak kanpo-argumentuaren ohiko ERG kasua ABS bihurtu eta izan aditz laguntzailea agerrarazten du aditz jokatuan :
(8)
|
Gogora ezazu umeak gauero tapatzea / Gogora zaitez umeak gauero tapatzeaz
|
(9)
|
Ederki baliatu du emandako aukera / Ederki baliatu zen emandako aukeraz
|
- 12 Eskerrak eman nahi dizkiot Beatriz Fernández lankideari garrantzizko puntu hau gogorarazteagatik.
17Ikertzaileek (Ortiz de Urbina 1989, de Rijk 2003) hamalau alternantziak lexikotzat jotzen dituzte, egiturak ez duelako inongo produktibotasunik hizkuntzan.12
18Hemen hamalau aditzak aztertzea proposatzen dut, emaitzek NOR-NORK eta NOR-ZERTAZ egituren erabilera-maiztasunak eta eremuak zehazteko aukera emango digutelako. Gainera, datuok aurreko atalekoekin alderatzen baditugu, hizkeren sistema ergatiboen kontsistentzia ere analizatu ahal izango dugu, esan nahi baita ikusi ahal izango dugula ea bat datozen atal bietan izan/*edun edo ABS/ERG txandaketen azpian dauden irizpide semantikoak.
200000
|
Antipasiboak
|
|
210000
|
gogoratu/oroitu
|
|
|
210001
|
nor-nork
|
|
210002
|
nor zertaz
|
220000
|
ahaztu (ahantzi)
|
|
|
220001
|
nor-nork
|
|
220002
|
nor zertaz
|
230000
|
trufatu/burlatu
|
|
|
230001
|
nor-nork
|
|
230002
|
nor zeinetaz
|
240000
|
baliatu
|
|
|
240001
|
nor-nork
|
|
242002
|
nor zeinetaz
|
250000
|
erditu
|
|
|
250001
|
nor-nork
|
|
250002
|
nor zeinetaz
|
260000
|
errukitu
|
|
|
260001
|
nor-nork
|
|
260002
|
nor zeinetaz
|
270000
|
hautatu
|
|
|
270001
|
nor-nork
|
|
270002
|
nor zeinetaz
|
280000
|
gozatu
|
|
|
280001
|
nor-nork
|
|
280002
|
nor zeinetaz
|
290000
|
mintzatu
|
|
|
290001
|
nor-nork
|
|
290002
|
nor zeinetaz
|
211000
|
nagusitu
|
|
|
211001
|
nor-nork
|
|
211002
|
nor zeinetaz
|
212000
|
eskarniatu
|
|
|
212001
|
nor-nork
|
|
212002
|
nor zeinetaz
|
- 13 Zenbait lanek Gramatika Sortzailearen ikuspuntutik aztertu dituzte egitura hauek. Honakoak dira: H (...)
19Ezaguna da euskaldunok ez-kanonikoa den bigarren estrategia bat darabilgula bihurkaritasuna eta elkarkaritasuna adierazteko.13 Estrategia hori dela medio, predikatu iragankor baten ergatibotasuna erabat galtzen da, hau da, ERG gabe subjektuak ABS kasua hartzen du eta izan aditz laguntzaileak *edun ordezkatzen du :
(10)
|
Aitorrek oso ondo zaintzen du bere burua / Oso ondo zaintzen da Aitor
|
(11)
|
Bi taldeek ez dute elkar errespetatzen / (*)Bi taldeak ez dira batere errespetatzen
|
20Itxura batean estrategia askoz hedatuago dago Hegoaldean Iparraldean baino, eta batez ere mendebaldeko hizkeretan. Etxepare (2003b) lanean dugu fenomenoaren deskribapen osoena. Bi faktore nagusi aipatzen ditu bihurkari-elkarkari ez-kanonikoen erabilera mugatzen dituztenak. Lehena sintaktikoa da, garrantzia baitauka « desagertarazitako » anafora lexikoak egitura bihurkari-elkarkari kanonikoan agertuko lukeen kasuak ; izan ere, posible da ABS-z markatutako anafora bati dagokionean (12a), askoz onargaitzagoa DAT-ari dagokionean (12b), eta guztiz ezinezkoa zehar-kasu bati dagokionean (12c) :
(12)
|
a. Jon goizean orraztu da
|
ABS
|
|
b. (*)Proposatu naiz aurten lan gutxiago egitea
|
DAT
|
|
c. Nire aita arduratzen da *(bere buruaz)
|
Po (Albizu 2001)
|
21Bigarrena, berriz, semantikoa da, aditz inkoatiboek (erre, puztu, ito, nahastu…), egoera-aditzek (maite izan, ezagutu, miretsi, hobetsi…) eta irudikapen aktiboko aditzek (errepresentatu, irudikatu eta erakutsi) ERG egitura eskatzen dutelako, ustez :
(13)
|
a. *Jon gasolinarekin erre da ‘erre du bere burua’
|
(inkoatiboa)
|
|
b. *Ume hori gehiegi maite da
|
(egoera)
|
|
c. *Koroa batekin errepresentatzen naiz koadroetan
|
(irudikapen aktiboa)
|
22Fenomenoa sintaktikoa da argi eta garbi, ez lexikoa ; bestela ezin genuke azaldu ondorengo egitura iragankor peto-petoek erakusten duten kasua :
(14)
|
a. (*)Etxe berria erosi naiz
|
(Euskaltzaindia, 1987 :56)
|
|
b. (*)Proposatu naiz aurten lan gutxiago egitea
|
(Albizu, 2007)
|
23Galdegai-zerrendan aurreko guztiak sartu ditut inkoatiboak izan ezik. Estrategia onar lezaketen 8-9 aditz agentiboz [311100 eta 312100] ordezkatu ditut. Oro har, ustez hizkeretan alternantziak eman litzaketen aditzak aukeratu ditut zerrendarako. Salbuespen dira horretan zehar-kasuak [313000], zeren garrantzitsu iritzi diot murriztapen gramatikala datu-bilketaren bitartez baieztatzeari.
24Elkarkarietan zertxobait aldatzen dira egitura ABSa onartzen duten testuinguruak. Horrela, Etxeparek (a) bezalakoak ontzat ematen ditu eta (b) modukoak gaitzesten :
(15)
|
a. Zenbat maite diren bi ahizpak !
|
|
b. *Gehiegi maite da neska hori
|
25Faktore hori neurtze aldera, zerrenda bertsua proposatu dut bihurkarietarako zein elkarkarietarako. Diferentzia bakarra da bigarren honetan hiruzpalau aditz aldatu —orraztu [321100] jantzi-ren [311100] eta eman [322170] erosi-ren [312190] ordez— edo gehitu ditugula —galdetu eta kasu egin [322180-322190]. Elkar zenbaitetan parentesien artean emanez, adierazi nahi izan dut ez dugula baztertu behar hiztunek izan aditz laguntzailea izenordain elkarkariarekin, hala elkarrekin nola bata bestearekin batera erabiltzea (16c) :
(16)
|
a. Lagun onek {elkar/bata bestea} babesten dute beti
b. (*)Lagun onak beti babesten dira
c. (*)Lagun onak {elkar/bata bestea} babesten dira beti
|
320000
|
Elkarkariak
|
|
|
|
321000
|
ABS
|
|
|
|
|
321100
|
Agentiboak
|
|
|
|
321110
|
orraztu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321120
|
garbitu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321130
|
sendatu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321140
|
zaindu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321150
|
prestatu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321160
|
aurkeztu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321170
|
babestu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321180
|
goraipatu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321190
|
eman {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
321200
|
Egoera-aditzak
|
|
|
321210
|
maite izan {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321220
|
ezagutu {ERG elkar / ABS (elkar)}
|
|
|
321230
|
gorrotatu {ERG bere burua / ABS (elkar)}
|
|
321300
|
Irudikapen aditzak
|
|
|
321310
|
errepresentatu {ERG elkar / ABS}
|
|
|
321320
|
irudikatu {ERG elkar / ABS}
|
|
322000
|
DAT
|
|
|
|
|
322100
|
Agentiboak
|
|
|
322110
|
jantzi {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322120
|
zikindu {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322130
|
sendatu {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322140
|
prestatu {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322150
|
hautsi {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322160
|
proposatu {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322170
|
eman {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322180
|
galdetu {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
|
322190
|
jaramon/kasu egin {ERG elkarri / ABS (elkarri)}
|
|
323000
|
Zehar-kasuak
|
|
|
|
323100
|
-gan sinetsi
|
|
|
323200
|
-z fidatu
|
|
|
323300
|
-z arduratu
|
|
|
323400
|
-rekin kexu izan
|
26Behar, nahi, ezin eta ahal aditz modalek predikatu konplexuak osatzen dituzte mendeko predikatuarekin. Halakoetan aditz ez-akusatiboekin bakarrik antzeman daitekeen kasu-alternantzia gertatzen da subjektuaren kasua zeinek determinatzen duen : aditz modala nagusitzen bada, ergatiboz markatuta agertuko zaigu eta aditz laguntzailea *edun izango da ; mendeko aditz ez-akusatiboa gailentzen bazaio, berriz, subjektua absolutibozkoa izango da eta aditz laguntzailea izan :
(17)
|
a. {Umeak/Umeek} hondartzara joan behar/nahi {dira/dute}
|
|
b. {Umeak/Umeek} berandu etorri ahal {dira/dute}
|
|
c. Elurtza hauekin {mendizaleak/mendizaleek} ezin izan {dira/dute} inora atera
|
- 14 Euskaltzaindiak (2001) salbuespen bat, OEHn (IV:305) jasotako Zaitegiren lotu behar diogu aipatzen (...)
27Jakina denez, mendeko NOR-NORI predikatuekin modalaren eragina neutralizatu egiten da eta, beraz, absolutibozko subjektua eta izan aditz laguntzailea ditugu printzipioz aukera bakarrak (18).14 Hala ere, nik neuk susmoa dut okertzat jotzen ditugun horiek gazteen edo gazteenen artean zabaltzen hasiak direla
(18)
|
a. {Familia/*Familiak} hurbildu behar/nahi {zaio/*dio}, baina ez diete uzten
|
|
b. Orain bai, {familia/*familiak} hurbildu ahal {zaio/*dio} gaixoari
|
|
c. {Peru /*Peruk} ezin izan {zaio/*dio} Mireni bidean elkartu
|
- 15 Egia esanda, laugarren bat ere aipatzen du Goenagak (2006), zehazki, bide partikula modalarenaren (...)
28Bariazio horri OEH IV-k (304. orr.) eta Goenagak (2006) nabarmendutako zenbait alderdi gaineratu behar zaizkio, zeren lan horietan esan bezala gutxienez beste hiru faktorek eragin diezaiokete ez-akusatibo + behar predikatuko subjektuaren ergatibotasunari —betiere *edun aditz laguntzaileari eusten zaiola :15 (i) subjektua perpausa izateak (19), (ii) aditza edo kopulatiboa edo existentziala izateak (20), eta (iii) subjektua aditzaren eskuinaldean agertzeak (21). Hiru adibideak Goenagaren lanetik atera ditut, lehena OEHren aipamen batekoa eta hurrengo biak berak aurkituak :
(19)
|
« Eta oriek menderatzea…izan behar du…egitekorik andiena » (Gco II, 31)
|
(20)
|
« Itsaso gaizto samarra egon behar du » (R. Illarramendi, Testimonio falsoa, 5)
|
(21)
|
« Oraintxen laster izan behar du meza » (ib.)
|
29Horiek guztiak zerrendako [411000-412000] galdegaietan jaso ditut. Eta irudia osatze aldera, azkenengoz kontuan hartu beharko dugu aurreko ataleko egitura bihurkari-elkarkari ez-kanonikoak modalekin batutakoan gertatzen dena [413000] ; izan ere, ez-akusatiboa + nahi + *edun darabilgun zenbait hiztunok errazago onartzen ditugu —guztiz onak izan gabe—( ? ?)dantzaldirako prestatu nahi da erako esaldiak *etxera etorri nahi da tankerakoak baino (Albizu 2007).
30Aditz modalek ez ezik, ari progresiboak ere bariaziorako bidea ematen digu. Hala gertatzen da, batetik, aditz metereologikoekin (22) eta, bestetik, mendeko aditz iragankorrekin (23) ari-ren izaera diferentziak —aditza edo aspektu-marka (Laka 2006)— direla medio :
(22)
|
Euria ari {du/da}
|
(23)
|
Euskara ikasten ari {du/da}
|
31Aditz ez-akusatiboei begiratuta, ez daukagu printzipioz inongo aldakortasunik (23)-ko bi sistemen artean, biek kasu-markatze absolutiboa ematen digutelako. Hala ere, badago litekeen hirugarren sistema bat ere, ikertzaileok, aukera gisa behintzat, gogoan hartu behar genukeena. Alegiazko sistema horretan, aditz modalen ezin du joan/joan {behar/ahal/nahi} du ereduei jarraituta euskaldun (oso gazte ?) batek etxean sartzen ari du erakoak sor litzake [421000]. Ba al dago halakorik ? Eta modalen parekoak izanez gero, ezinbestean aztertu behar genituzke bai nor-nori predikatuak [422000] bai bihurkari-elkarkari ez-kanonikoak [424000] :
32Aditzek sarri erakusten dituzte kasu-alternantziak euskaraz. Batzuetan, aditz berak erabilera ERG-dunak zein ERG-gabeak dauzka, haien arteko diferentzia semantikoak direla medio (24). Beste zenbaitetan, hala gertatzen da ageriko diferentzia semantikorik gabe ere (25). Eta, bukatzeko, beste askotan egitura sintaktikoak berak, alegia, perpaus motak berak inposatzen dio txandaketa —boz ertainak (26a), inpertsonalak (26b) edota bihurkari-elkarkari ez-kanonikoak (26c).
(24)
|
a. Ez al dizkiozu eskerrak eman oraindik ?
|
|
b. Ama negar egiteari eman zitzaion
|
(25)
|
a. Zertan jardun {dute/dira} egun osoan ?
|
|
b. Bi malko lodi isuri {zituen/zitzaizkion}
|
(26)
|
a. Oso erraz edaten da Nafarroako ardo beltz hori !
|
|
b. Ez da ezer saldu goiz osoan
|
|
c. Nor ez da oraindik orraztu ?
|
- 16 Balio aspektualak ez dauka zerikusirik kontrastean, ondorengo ari-dun adibideek erakusten duten be (...)
33Forma perifrastikoak ederki egokitzen dira aditzen unean uneko kasu-premietara, horretan *edun/izan aditz laguntzaileen txandakatzeaz baliatzen direlako. Forma trinkoek, ordea, oso kasu-molde zurruna agertzen dute, ergatiboa izatea edo ez izatea berezkoa, morfologian bertan finkatuta edukiko balute bezala. Horren erakusgarri dira kasu-moldearen aldaketa eskatzen duten egituretan, hau da, inpertsonaletan eta perpaus bihurkari-elkarkari ez-kanonikoetan adizki trinkoek agertzen duten debeku zorrotza (Albizu 2003). Ikusi, bestela, (27)-ko eta (28)-ko adibideak :16
(27)
|
a. Orain hobeto ezagutzen dute elkar
|
vs.
|
Orain hobeto ezagutzen dira
|
|
b. Orain hobeto dazagute elkar
|
vs
|
Orain hobeto dazagute (*elkarkaria)
|
(28)
|
a. Donostiara daramate arraina une honetan
|
|
(inpertsonala)
|
|
b. Donostiara darama arraina une honetan
|
|
(*inpertsonala)
|
34Hori horrela, trinkoen eta perifrastikoen arteko asimetria garrantzitsua da, ez beharbada fenomenoaren banaketa dialektala mugatzeko —ziurrenik eremu osokoa izango da—, baizik eta sistemaren ergatibotasunaren izaera bera finkatzeko. Esan nahi baita kontraste horrekin euskararen ergatibotasuna, semantikoa edo sintaktikoa ez ezik, fenomeno morfologikoa ere badela. Eta azken hau erakuste aldera, halako asimetriak bilatu nahi ditut ikusi, ezagutu eta eman aditzen erabilera bihurkariak baliatuta [510000-530000].
500000
|
Adizki perifrastikoak eta trinkoak
|
|
|
510000
|
Ikusi (bihurkaria)
|
|
|
|
|
511000
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
|
|
512100
|
Bere burua
|
norberaren burua ondo ikusi
|
|
|
|
512200
|
Ez-kanonikoa
|
ondo ikusi + izan
|
|
|
|
|
512210
|
Ikusi da
|
|
|
|
|
512220
|
Ikusten ari da (kontrolerako)
|
|
|
512000
|
Trinkoa
|
|
|
|
|
|
512100
|
Bere burua norberaren burua ondo ikusi
|
|
|
|
512200
|
Ez-kanonikoa ABS ondo ikusi
|
|
|
|
|
512300
|
Bihurkaria ez den perpausa
|
(kontrolerako)
|
|
520000
|
Ezagutu (elkarkaria)
|
|
|
|
|
521000
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
|
|
521100
|
Elkar
|
ERG elkar ezagutu
|
|
|
|
521200
|
Ez-kanonikoa
|
ABS (elkar) ezagutu + izan
|
|
|
|
|
521210
|
ezagutzen dira
|
|
|
|
|
521220
|
ezagutzen ari dira (kontrolerako)
|
|
|
522000
|
Trinkoa
|
|
|
|
|
|
522100
|
Elkar
|
ERG elkar ezagutu
|
|
|
|
522200
|
Ez-kanonikoa
|
ABS (elkar) ezagutu
|
|
|
|
522300
|
Elkarkaria ez den perpausa
|
(kontrolerako)
|
|
530000
|
Eman (bihurkaria)
|
|
|
|
|
531000
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
|
|
531100
|
Bere burua
|
ERG norberaren burua eman
|
|
|
|
531200
|
Ez-kanonikoa
|
ABS eman + izan
|
|
|
|
|
531210
|
eman zaio
|
|
|
|
|
531220
|
ematen ari zaio (kontrolerako)
|
|
|
532000
|
Trinkoa
|
|
|
|
|
|
532100
|
bere burua
|
ERG bere burua
|
|
|
|
532200
|
Ez-kanonikoa
|
ABS eman
|
|
|
|
532300
|
Bihurkaria ez den perpausa
|
(kontrolerako)
|
35Ildo beretik, aztertu beharrekoak dira erabilera ERG-dunak zein ERG-gabeak edukita (alegia, (24)-koen eta (25)-ekoen tankerakoak), joko biak, hala perifrastikoa nola trinkoa, erakusten dituzten aditzak. Bakanak dira : jarraiki, jardun, erion, atxiki, irudi, eman [540000-590000] eta agian ihes egindako besteren bat. Zeren oso litekeena da zenbait hizkeratan —gutxitan ziurrenik— aditzaren formak bereiztea haien kasu-portaera. Esate baterako, ba al dago NOR-NORK den dihardu-rekin batera NOR kasu-markatzea duen jardun da bakarrik erabiltzen duenik ? Edo darraio-rekin (NOR-NORI) batera jarrai(ki)tzen diot (NOR-NORI-NORK) erabiltzen duenik ? Eta hori zinez interesgarria litzateke berriro ere ergatibotasunak motibazio morfologikoa edukiko lukeelako.
540000
|
Jarraitu (jarraiki)
|
|
|
|
541000
|
Perifrastikoa : {ABS _ zaio / ERG _ dio}
|
|
542000
|
Trinkoa : {ABS / ERG }
|
|
543000
|
Ari
|
|
|
550000
|
Jardun (ihardun, ikarduki)
|
|
|
551000
|
Jardun ‘aritu’
|
|
|
|
|
551100
|
Perifrastikoa : {ABS _ da / ERG _ du}
|
|
|
551200
|
Trinkoa : {ABS / ERG }
|
|
552000
|
Jardun ‘hitz egin’
|
|
|
|
|
552100
|
Perifrastikoa : {ABS _ da / ERG _ du}
|
|
|
552200
|
Trinkoa : {ABS / ERG }
|
560000
|
Erion (jario/jariatu)
|
|
|
|
561000
|
nor-nori
|
|
tximiniari kea
|
|
|
561100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
561200
|
Trinkoa
|
|
|
562000
|
nor-nork
|
|
tximiniak kea
|
|
|
562100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
562200
|
Trinkoa
|
|
570000
|
Atxiki
|
|
|
zura azalari atxiki
|
|
571000
|
nor-nori
|
|
|
|
|
571100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
571200
|
Trinkoa
|
|
|
572000
|
nor-nork (‘eutsi, heldu’)
|
zaldia atxiki
|
|
|
572100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
572200
|
Trinkoa
|
|
580000
|
Iruditu
|
|
|
|
|
581000
|
nor-nork
|
|
zuzen(a) iruditu
|
|
|
581100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
581200
|
Trinkoa
|
|
|
582000
|
nor-nori-nork
|
|
zuzen(a) iruditu
|
|
|
582100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
582200
|
Trinkoa
|
|
|
583000
|
nor-nori
|
|
zuzen(a) iruditu
|
|
|
583100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
583200
|
Trinkoa
|
|
590000
|
Eman
|
|
|
|
|
591000
|
nor-nork
|
|
eman …-ela
|
|
|
591100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
591200
|
Trinkoa
|
|
|
592000
|
nor-nori-nork
|
|
zerbait norbaiti eman
|
|
|
592100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
592200
|
Trinkoa
|
|
|
593000
|
nor-nori ‘lotu, atxiki’
|
eman zerbaiti/zerbaitera
|
|
|
593100
|
Perifrastikoa
|
|
|
|
593200
|
Trinkoa
|
|
36Edonola ere, onartu behar dut, adizki trinkoen erabilera-urria dela eta, oso zaila izango dela atal honetan jomuga ditugun datuak jasotzea.
- 17 *Edun-en definizio morfologikoa sinplifikatzen ari naiz hemen. Zehaztasun gehiago nahi dituenak jo (...)
37Ergatibotasunarekin lotu ohi den *edun erroa17 daramaten NOR-NORK edo NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileez lagunduta agertzen zaizkigu aditz ez-akusatiboak zenbait hizkeratan. Horren adibide dira Fernándezek (2004) Hondarribiakoan jaso dituen ondoko erabilerak :
(29)
|
a. Niri sagarrak gustatzen nauzki
|
|
b. Zuri marmitakoa gustatzen dizu
|
- 18 Arregirenak (2001; Arregi eta Nevins 2008) eta batez ere Fernándezenak (2001 2004; Fernández eta E (...)
- 19 NOR-NORI aditzetako lekualdatzeak oso erabilera-esparru mugatua dauka, Gipuzkoako ipar goi-nafarre (...)
- 20 Auzi honen inguruan hausnarketa interesgarria egin ondoren, Fernándezek (2004:102-103) ABS komunzt (...)
- 21 NOR-NORI jokoa galtzeko joera erakusten duen fenomeno hau barreaiatu samar agertzen zaigu Bizkaian (...)
38Lehenengoan, izan/*edun txandakatzea Datiboaren lekualdatzea edo solecismo de la costa deritzon fenomenoarekin batera gertatzen da.18 Hau da, adizki jokatuak ohiko pertsona-atzizkiak gabe, aurrizkiak darabiltza DAT argumentuarekiko komunztadura markatzeko.19 Bigarrenean, berriz, adizki jokatuak DAT komunztadurari eusten dio, eta ABS argumentuari dagokionez, duda-mudakoa da komunztadura ABSkoa ala ERGkoa den.20,21
39Itxura batean, bai bateko bai besteko aditz laguntzailean gertatzen den ABS/ERG txandakatzea morfologikoa da, ez sintaktikoa, sagarrak eta marmitakoa subjektuek ABS kasuari eusten diotelako (Fernández 2001 2004, Fernández eta Ezeizabarrena 2001). Dena dela, Rezac-ek (2007b, 2008) halako testuinguruetan ERGkoak onartzen dituzten euskaldun gazteak aurkitu ditu Tolosan zein Errenterian.
40ABS zein DAT argumentuen pertsonak zerikusi handia dauka fenomenoan. Tolosako (Rezac 2008) zein Ondarroako (Arregi 2004) hizkeretan, ABS argumentuak 1. edo 2. pertsonakoa izan behar du alternantzia gertatzeko (30) ; Hondarribikoan (Fernández 2004), NOR-NORK jokoa 1. pertsona singularreko DAT argumentuekin aurkitzen dugu bakarrik eta NOR-NORI-NORK jokoa gainontzekoekin (31) :
(30)
|
Zu niri es dostasu gustaten
|
vs.
|
Jon niri ez gasta gustaten
|
(31)
|
Jon niri gustatzen nau
|
vs.
|
(Jon guri gustatzen digu/ttiu)
|
41Gure galdera-sortarako, bi aditz aukeratuko ditugu —etorri [610000] eta gustatu (laketu) edo bururatu (otu) [620000]— morfologiak kontrakoa adierazi arren, oso egitura sintaktiko ezberdinak dituztelako biek (Artiagoitia 2000, Albizu eta Fernández 2006, Fernández 2007, Rezac 2008 ale hau). Izan ere, diferentzia horren isla dira Manterola ikertzaile hondarribitarrak bere hizkeran duen honako asimetria :
(32)
|
Zu neri {gustatzen/*hurbildu} nazu
|
(Manterola, 2004 :4).
|
42Aditz bakoitzean pertsona-marken lau konbinazio sartu ditut faktore horren inportantzia mugatzeko. Guztietan, litezkeen hiru erantzunak jaso ditut : ABS_izan(N-Ni) aukerak adierazten du hizkerak ez daukala lekualdatzerik ; ABS_*edun(N-(Ni)-Nk) aukerak, alternantzia morfologikoa dela, eta ERG_*edun(N-(Ni)-Nk) erantzunak, sintaktikoa dela.
43Etxepare ikertzaileak (2003ab) luze eta sakon aztertu du euskarako urruneko komunztadura. Honetan, perpaus nagusiko aditz laguntzaileak berez perpaus berekoa ez den argumentu batekin komunztadura egin eta haren pertsona (33) zein numeroa (34) markatzen du :
(33)
|
[Zu bisitatzen] segitzen ?du / zaitu
|
(34)
|
[Nobela beltzak irakurtzea] gustatzen zaio / zaizkio
|
- 22 Etxeparek berak (2003a:172) ohartarazten duenez, litekeena da salbuespenak izatea eta horien azpia (...)
44Urruneko komunztadura gertatzea ala ez hainbat faktoreren menpe dago. Etxeparek predikatuen izaera, infinitiboekiko komunztadura, lokalitatea, menpeko subjektuaren izaera eta beste batzuk zehaztu ditu bere lanean. Gureari dagokionez, fenomenoak ez du printzipioz zertan eragin perpausaren ergatibotasunean, izan ere, NOR-(NORI)-NORK jokuko aditzek bakarrik onartzen baitute urruneko pertsona-komunztadura. Hala eta guztiz, Etxeparen (2003a) hizkeran badira NOR aditz gutxi batzuk —zehazki, hasi, aritu, ibili eta saiatu—urruneko komunztadura onartzeaz gainera ezusteko ABS/ERG txandakatzea dakartenak :22
(35)
|
a. [Ni aspertzen] ari ?zinen
|
|
|
b. [e aspertzen] ari ninduzun
|
(Etxepare, 2003a :171)
|
(36)
|
a. Saiatuko gara [zuri hori ematen]
|
|
|
b. Saiatuko dizugu [e e ematen]
|
(Etxepare, 2003a :173
|
45Gure galdera-sortak azken lau aditzen portaera hori aztertu eta identifikatu nahi du [722110-722210-722310-732310]. Lau horiek kontrolerako diren beste datu-sorta batzuekin osatu ditugu : batetik, partizipiozko osagarriak dutenak [710000], NOR-(NORI)-NORK aspektu aditzak [721000] eta NOR-(NORI)-NORK berregituraketa aditzak [731000], aztergai ditugun hizkerek urruneko pertsona-komunztadura duten ziurtatzeko ; bestetik, lau aditzen erabilera iragankor arruntak [722120-722220-722320-732320] :23
700000
|
Urruneko komunztadura
|
|
|
710000
|
Partizipiozko osagarriak dutenak
|
|
|
|
711000
|
Behar
|
|
|
|
|
712000
|
Ahal
|
|
|
|
|
713000
|
Posible
|
|
|
|
720000
|
Aspektu aditzak
|
|
(kontrolerako)
|
|
|
721000
|
nor-(nori)-nork aditzak
|
|
|
|
721100
|
bukatu
|
|
|
|
|
721200
|
ekin
|
|
|
|
|
721300
|
utzi
|
|
|
|
722000
|
nor aditzak
|
|
|
|
|
|
722100
|
hasi
|
|
|
|
|
|
722110
|
urruneko komunztadura
|
|
|
|
|
722120
|
erabilera iragankor arrunta (kontrolerako)
|
|
|
|
722200
|
aritu
|
|
|
|
|
|
722210
|
urruneko komunztadura
|
|
|
|
|
722220
|
erabilera iragankor arrunta (kontrolerako)
|
|
|
|
722300
|
ibili
|
|
|
|
|
|
722310
|
urruneko komunztadura
|
|
|
|
|
722320
|
erabilera iragankor arrunta (kontrolerako)
|
|
730000
|
Berregituraketa aditzak
|
|
|
|
731000
|
nor-(nori)-nork aditzak
|
|
|
|
731100
|
asmatu
|
(kontrolerako)
|
|
|
|
731200
|
jakin
|
|
|
|
732000
|
nor aditzak
|
|
|
|
|
|
732100
|
saiatu
|
|
|
|
|
|
732110
|
urruneko komunztadura
|
|
|
|
|
732120
|
erabilera iragankor arrunta (kontrolerako)
|
46Behin bildu beharreko datuak zehaztutakoan, kontua da informazioa nola jaso. Espazio faltaren aitzakiaz, ezer gutxi esango dut hemen alderdi metodologikoari buruz. Badira Europan gurearen antzeko hainbat proiektu ─besteak beste, Syntactic Atlas of the Dutch Dialects (SAND), Syntactic Atlas of Northern Italia (ASIS), Scandinavian Dialect Syntax (ScanDiaSyn), Syntax of Hessian Dialects (SyHD)─ eta guk haien metodologiak eredutzat hartu eta gure premietara egokituko ditugu.
47Horrela, bi fase bereiziko ditugu datu-bilketan : lehena, postaz egindako ikerketa pilotoa eta, bigarrena, aurrez aurreko elkarrizketa(k). Ikerketa-pilotorako esanguratsu izan daitezkeen 15 bat toki aukeratuko ditugu, eta bakoitzean hiru informatzaile. Ahal izanez gero, familia bereko hiru kide bilduko ditugu, hirurak belaunaldi ezberdinetakoak (20, 45 eta 70 urte ingurukoak). Diferentziak aldaera diastratikoak identifikatzen hasteko baliatuko ditugu ; ezaugarri komunak, berriz, hizkera-ezaugarrien sendotasuna baieztatzeko. Lehen fase honek datu-bilketan erabilitako metodoen edo galdetegien gabeziez ohartaraziko digu ; gainera, ergatibotasunaren aldakortasunaren lehen irudia ere emango digu, zer aldatzen den eta non aldatzen den erakutsiko baitigu.
48Ergatibotasunaren fenomenoa aztertzerakoan, hiru dira nire ustez bai lehen fasean bai bigarrenean erabili beharko ditugun metodoak :
i.
|
itzulpen galderak (batutik hizkerara)
|
ii.
|
osatzeko galderak (hutsuneak betetzekoak)
|
iii.
|
iritziak emateko galderak (batez ere, aukera anitzetan onargarritasun mailak bereiztekoak)
|
49Jakitun gaude hiru metodoek mugak dituztela (ikus, adibidez, Gerritsen 1993, Cornips & Jongenburger 2001 eta Cornips & Poletto 2005) eta, beraz, gaizki prestatu edo aplikatuz gero, ikerketa-lana zapuzteko edo, oraindik okerrago, ondorio makurretara iristeko arriskua dakartela. Arazo metodologikoei aurre egitea izango da aurrerantzean erronka nagusia.
50Sinetsita nago ergatibotasuna dialektologikoki modu sistematikoan aztertzeak interes deskriptibo, dialektologiko zein teoriko handia daukala. Lehen urratsak egite aldera, ikerketa-egitasmo hau prestatu eta plazaratu nahi izan dut : arlo metodologikoan heldugabe badago ere, proiektua aski garatuta dago eta oso zehatza da azterkizun diren aldagaiei dagokienez. Basdisyn-eko taldekideok egitasmo hau eta molde bertsuko beste zenbait proiektu prestatzen dihardugu orain, ahalegin horien fruituak, epe laburrean ez bada, epe ertainean jasoko ditugulako esperantzarekin. Nire uste apalean, helburuak betez gero lorpenak ez dira makalak izango. Alderdi deskriptiboan, ergatibotasunak hizkeraz hizkera erakusten duen sendotasuna neurtu ahal izango dugu. Gainera, sendotasuna ez ezik, ergatibosatunari eragiten dioten faktoreak ere, dela semantikoak, dela sintaktikoak edo morfologikoak, hizkeraz hizkera mugatu ahal izango ditugu eta, hari horretatik tiratuta, izenburuko galderari erantzun ahal izango diogu : kasu-sistema ergatibo bakarra ala gehiago ditugu euskal hizkeretan ?
51Dialektologiaren esparruari dagokionez, eta beharbada atrebentzia handiegia da nik hala esatea, iruditzen zait proiektuak, beste bide bat erakutsiz, zertxobait iraultzen duela dialektologiaren ikuspuntu tradizionala, zeren fenomeno sintaktiko partikularretatik harago eginez, makro-fenomeno bat, ergatibotasuna hartzen dugu aztergai eta aldagai. Aurrekoaz gainera, esperantza dut ikerlan honek gure tradizio dialektologikoan batutako datuak osatuko dituela ; izan ere, dialektologia-lanetatik kanpo gelditu ohi dira hemen jaso ditugun aldagaietako batzuk, esaterako, urruneko komunztadura. Onenean, datuek hizkeren ezkutuko ezaugarri bereizleak antzemango dituzte eta baliagarriak izango dira euskararen azterketa diatopikoan zein diastratikoan.