Navegación – Mapa del sitio

InicioNuméros2Joañes Castet-en-Kantu Kahierra (...

Joañes Castet-en-Kantu Kahierra (Oztibarre, 1936)

Charles Videgain
p. 129-159

Resumen

Nous présentons ici un cahier de chansons basques propriété de notre oncle Joañes Castet (1915-1981), originaire de Larceveau en pays d'Ostabarret, Basse-Navarre, copié alors qu'il était sous les drapeaux en 1936 à Bordeaux. Ce cahier comporte 23 chansons en basque qui représentent une partie du répertoire d'un jeune Basque durant l'avant-guerre. Presque toutes tirées du répertoire amoureux, si la plupart sont bien connues, certaines sont inédites : c'est le cas en particulier d'une chanson qui stigmatise un infanticide. Ce type de chansons est rarement répertorié à notre connaissance mais nous en avons trouvé une variante à Ordiarp, en Soule limitrophe, dont nous donnons aussi le texte.

Inicio de página

Entradas del índice

Índice temático:

littérature

Índice cronológico:

20e siècle
Inicio de página

Texto completo

1Gure eskuetara jin kantu-kahier bat aurkezten dugu ondoko orrialdeetan. Oztibartar batek atxiki zuen kahier hori lekuko gisa argitaratzen dugu : kantu frango ongi eza-gutuak izanik ere, beste batzu badira ahatik, ez bagaude oker, nehungo kantutegietan agertzen ez direnak.

2J. Castet nor zen aipatu eta, kahierreko kantuen hitzak emanen ditugu. Ohar zon-bait eginik grafiaz eta testuetaz, ez ezaguntzat jotzen dugun kantu baten aldakia aipa-tuko dugu, Ziberoko Urdiñarbe herrian bildu baitugu.

3Kahierraren jabea gure osaba Joañes Castet (1915-1981) zen. Larzabalen sortu zen aitamak herrian etxetiar zituela. Oztibarreko lurretan egon zen familia, Larzabaleko Phagolateian eta Jaureian, Jutsiko Amestoian, edo Arhansusiko Zolakian. Joañes Castet 1936ean soldado egon zen Bordelen hemengo kahierra izan zuelarik ; gerla-denboran Alemanek preso altxatu zuten beste hanitz bezala. Gerlatik landa guziz ezaguna egin zen garraion eta otobusgoan lanean hasi baitzen, lehenik Ondarts etxean Donaphaulen eta laster beregain, merkazaleak Donibane-Garazira, Maulera, Baionara eta Donaphaulerat aste oroz garraiatuz, bera beti xofurgoan. Berantago eta merkatuen mugimendua ttipi-tuz zoala. eskolierren biltzea eta SNCFko ibilbideak hartu zituen, Hiruak bat deitu batasuna Donaphaulen sortuz Oraarreko Detchart eta Landibarreko Haramberry lagu-nekin. Bere egoitza Donaixtiko Ithurraldean kokatua zuen. 1981ean hil zen.

4Eskerrak emaiten dizkiogu hemendik Joañesen alarguntsa Marie-Thérèse Ayçaguer Uhartiarrari kahier hori gure eskutan utzirik.

5Nolakoa ote da kahier xume hori ? Eskolako kahierra da, 17x22 zentimetroko for-matoa erakusten duena ; pixka bat higaturik, kanpoko azala galdu du eta 94 orrialde baditu : lehenbiziko 48 orrialdeetan 23 euskal kantuak emaiten ditu, lehen orrialdean liburuaren jabea aipatzen duelarik. Hogoi ta hiru euskal kantuen ondotik orrialdeak xuriak egon dira salbu ahatik azken bi orrialdeetan frantsesezko La valse des artilleurs kantua hor agertzen baita. Ez ahantz 196e R.A.LT. artillerako armadako errejimentua Bordeleko Nansouty kasernan zegoela.

6Denboraren poderioz paperaren kolorea histu da bainan aski ongi irakurtzen da testu gehiena. Luma bat bera izan da kantu guzien idazten erauntsi dena testu batean ez ezik : Letxeroen kantua bestek idatzi du. Lau tinta agertzen dira ; briulet eta urdina haboroenik, gorria eta beltza ez hainbeste. Zuhaldegaray deitu lagun bat izan diteke kahierra idatzi duena.

7Izkirioa aski garbi eta itxura oneko dela diogu : Casteten izkirioa ez da. Ahozko kultura aberatsa zuen Joañesek ; aldiz izkirioz nekez baizik ez zen ari. Luma atxiki duena Casteten eskua ez dela izan segurtzat daukagu. Aldiz ez dugu zuzen jakin ahal izan kantuak lagun batek kahierrean nolaz edo zergatik idazten zizkion. Ez dakigu ere bestalde hori usaia zabaldua zenetz soldadoen artean, edo oro har aise idazten ez zute-nen artean. Uste izaiteko da laguntza mota hori ez zela arraroa. Bestalde, segur aski, norbaitek kantatu arau idazten zuen idazkariak, ondoko kantuak ez baitira kopiatuak izan beste testu idatzi batetarik, itxura guzien arabera. Gerta zitekeen beraz Castetek edo beste lagun batek kantua abesteak, ongi idazten zuen batek paperean emaiten zue-larik kantua entzun arau.

8Horra kahierrean agertzen diren kantuak. Grafia ez dugu aldatu. Ekartzen duen titu-lua parentesien artean emaiten dugu :

91. Milla zortzi éhuneta hamalau garrena [galerianoarena]
2. Hemen ... ... ... ... [Ainhizarra]
3. Bi hertzu nahi nuzke nik égun moldatu
4. Sor leklma dut Frantziac duen eskual [herri] ederrean
5. Mila zortzi éhun eta gehiago duena [Bankako nexkatxa]
6. Primaderan dira gora arbolak oro lilitzen
7. Ourcho churi polli batbaigorrin sorthua (Baigoriara)
8. Atfiarase jauregian bi sitroin doratu
9. Argisari ederra argi egidasu (La lune)
10. Anderia ikus nesasu kampaan gaiski naisela
11. Izena dut Pierres deisten eliseri (Saint-Just-Ibarre)
12. San bartolomé arratsian milla francatik jitian
13. Arrosak eder floria ederago coloria
14. Lili polit bat badut nik
15. Cantore berri cliarmant batsuen hastera noa kantatzera (Luzaidiarra)
16. Ibarlan baditugu kantore berriak (Ibarlarra)
17. Sortus geros gusiek sordugun hiltzia
18. Charmegarria nik zure berririk ezdut
19. Hogoi garen urtherat ari naiz hurbiltzen [gastea hiltzeat doana]
20. Zazpi zortzi bertsu berri nahi ditut ezari (Bi gazten kitatzea ?)
21. Suyet eder bat deklaratzen dut gastek exemplu liartzeko
22. Amerika hortako esne saltzaleak (Ameriketako letxeruaren kantuak)
23. Kantuz emanizan tut zenbaiten berriak
24. .La valse des artilleurs

10Ondoko orrialdeetan kahierraren testua emaiten dugu.

11VIVE LA QUILLE (30 au jus)
Cahier de chansons Basques
appartenant à
Monsieur l'Ordonnance
du Commandant Médecin Fouchet
dénommé
M. 3Larceveau
et faisant actuellement son service
au 196° RALT à Bordeaux.
Caserne Nansouty
Cahier destiné à Melle [& ..]
Boniche à Bordeaux
à Bordeaux le 18/5/36. Certifié exact
[signé illisible]

12[1]
1. Milla zortzi éhuneta hamalau garrena
Ni hatzparnen prejo hartu nindutena
Poma gaineko prima orok dakitena
Galeretan higatu berko naitzena

132. Kantazera banoa alegera gabe
Probetchurik ez baitut trichtaturik ere
Nihun deujik ebatji gitzonik hilgabe
Sekulakotz galerak ene tako dire

143. Huna sorigaitzezko primu itzaitia
Harek ekari baitaut bethiko galtia
Aitari galdeginik etcheko partia
Galeretan emanau hau da ene dotia

154. Aita dut aitzineko arreba ondoko
Otsaba puyes hori diru fornitzeko
Ez ordia enetako bi seï liberako
Galeretan bederen leher egiteko

165. Ene lehen kutjia Kayet borda churi
Fagoreat banuke egiteko zuri
Ontgi adressa zaite enen arrebari
Ene galtzeko zombat eman dautzun jarri

176. Gure aitada gitzon kontjideratua
Semia galeretan du segurtatua
Nunahi othoitzian belhaunikatua
Iduri Jeindu duzu madarikatua

187. Elitzara doatzi debotzionerekin
Iduri doatziela jeindu gutziekin
Bere libru eta arrojoriekin
Deruak bejta hunik étgitendu horiekin

198. Sortzi garen bertjua anaya hiretako
Konjellu bat banikek hiri emaiteko
Gobema hadi untja ezauk dolutuko
Nibaita etjemplua erech duk hartuko

209. Kantu hauk eman ditut Paueko hirian
Burdinaz kargaturik oï prejondegian
Bai da kotpiatu dembora berian
Gaztek kanta detzaten ahastparne herian

2110. Hamar garen bertjua orok kantatzeko
Ene gaste Iagunek etjenplu hartzeko
Eta partikulazki aita zuretako
Kantu hauk aditztan semiaz orroitzeko
Fini

22[2] Airea : [orri puxka bat falta da, doinuaren izena eta lehen lerroa ez direlarik irakurtzen]
1. Hemen ... ... ... ... ... ... ... ... ... ...
Casernan sarthu nintzan Bordeleko hirian
Astearta zen eta Urriko hoita bian

232. Herritar bat ere badut enekin betan jina
Etcherry Martty du harek bere izena
Lagun hoberik izaitea da ezin daitekena

243. Sortzi garren egunean ez untsa gerthaturik
Infirmerian eman naute bronchita baten gatik
Oraino hemen nago ongi eneaturik

254. Ganbara handi bat dut eta lau ohe laguntzat
Kadrerik batto ez dut murru gamigailutzat
Trichtezia handi bat da segur hoi enetzat

265. Omniasaindu eguna kantuz hasi nintzena
Herriaz orhoit eta oi bihotzean pena
Ganbaran egon behar duk hauche duk ba lastima

276. Seinhuak entzuten ditut dorretik errepika
Ikusten ere ditut hantchet ene herri & & [bazterra falta]
... ... ... ... ... ... ... ... ... ederrentan

287. lau... ... ... pentsaketan emanik
Begiak busti ditut orotaz orhoiturik
Othoitz bat ere segur bihotzain erditik

298. Kurutze arin hori nik gogotik hartzen dut
Urrikiz betherik nago hutsak egin baititut
Jauna zarela laudatu eskerrak derauzkitzut

309. Ainhizan sorthua naiz haunditua ere ba
Carricart deitzen eta Mañech izen ttipia
Eskualdun seme eta girichtino nahia
fini..
Souvenir de Jean Recart

31[3] Airea : Lili bat ikhusi dut baratze batean
1. Bi bertzu nahi nuzke nik égun moldatu
Bainan ez nuke nahi nehore kolpatu
Ez baitut entzun nahi naitzenian zahartu
Gazte denboran naizela bertzetaz trufatu

322. Nahi nuke hemen ongi esplikatu
Zer bizi dutan nik gaztean phazatu
Izar bat ezagutu bai eta maithatu
Bai eta oraialdiz elgar haztiatu

333. Bi lerro sauzkidan harek ichkiatu
Ez duela munduan bertzerik maithatu
Bai eta orai aldiz hark nau akuzatu
Haren konfïdentzia dudala trompaturik

344. Unhe bat badu laster zintudala maithatu
Bainan gerostik dira egunak phasatu
Zure letra politek naute ni dudatu
Bai eta askenïane arrunt khambiatu

355. Amodioak baitu ainhitz kalitate
Fidela ez denian zanyatzen da fithe
Guk ere gindion élgar gindiela maité
Gauza bera guretzat erran bailitaké

366. Maitia hemen nago bizitza trichterik
Faltzuagorik ez dela orai suk erranik
Nola atheraturen naiz atheka huntarik
Laguntzen ez banau yainkoak beguirik

377. Bada bai munduan arima noblerik
Anhitzez gehiago kontzintzia gaberik
Zure arabera bainaiz ni horietaririk
Enetzat ez da izanen oi salbamendurik

388. Erran baiterautazu nautzula maithatu
Berze guzien artetik ere ba hautatu
Zertako nuzu beraz zuk hola chekatu
Hortan zira gaichua ederki trompatu

399. Baitzindion etzela munduan zortherik
Bakhotchak berak nahi duenaz bertzerik
Zuk ere hori zinnuen bai dejiraturik
Quontent zarenaz geroz urrunduz nitarik

4010. Ez dautzut egin nahi hemen mehachurik
Nik bertzen yujatzeko ez dut kurayerik
Bada lurrean oraino bai nitaz bertzerik
Maithatuko duzuna oi ni ahantzirik

4111. Khantu hok eman ditut Bordelé hirian
Aizina n'en basez errechimendian.....
Zorionik othé den nago ni mundian......
Nola bizitziaoi libertatian......
(Souvenir d un copain. Fini)

42[4]
1. Sor lekhua dut Frantziac duen eskual ederrean (sic)
Neure ait-améc altchatu naute girichtiki haurean
Hastapeneko urthe gochoac hemanic heien aldean
Orai hemen naiz Californian desertu baten erdian
Gau egun oroz arthalde baten alhatzen mendi gainean

432. Aurthen bi urthé hala beharra herrirat nintzan agertu
Izar bat charmagarria laster nuen ezagutu
Ni hartaz eta hura nitaz ongi ginen agradatu
Beldurez bertzek hauta zezaten ezkontzaz nuen galdatu
Bizi guzikotz enia zela eman zautan arapostu

443. Egin gintuen biek botuak esposlagun izaiteko
Bai eta ere tinkatu eskuak bethi fidel egoiteko
Erran zerautan sinhetz nezazu nik etzaitut ahantziko
Lehenago dut zure gatik odola guzia ichuriko
Ene bihotzian emana zaitut eternitate guziko

454. Zorigaitza ezin egona nik maitiaren aldian
Hura behartzen bizi hirian eta ni mendigainean
Ikusterat ene juaiten nintzan bethi ahal nuenian
Eraztuño bat erosi nion eta ezari erhian
Hari behatuz kontsola zadin ni falta ninduenian

465. Bizi guzian orhoituren naiz juanden erramu bezpera
Orduan ere juana nintzen maitiaren ikustera
Gauazko zortzi orenetan heltzian haren etcherat
Athé chilotik behatu nion sartu gabe sukaldera
Jaun gazte baten ondoan zagola gochoki maite fidela

476. Ichil ichila nintzan sarthu ni maitiaren gana
Elgar ginuen besarkatu eta eman musu bana
Ordu berian ohartu nintzan nik erosi erhaztuna
Jaun gazte harek zabilala beré eskian emana
Lantza ukaldi bat bezala zautan sartu bihotzian barna

487. Aratzartzeko aphairua biharamun egurditan
Izar hura zen nahi lurian jaun gaztiaren aldian
Ez nuen jaten ez edaten han nindagon errabian
Eta ni gaicho trichtia arrotz guzien erdian
Bihotzak zautan zampaka jotzen eta nigarra begian

498. Aphairua akabatu eta etzen ez nitaz orhoitzen
Jauntoarekin alegeraki egon zen....
Aski dembora elgarrekin egon eta jaun hura atheratzen
Ordu berian maitiaren gana ni ere agertu nintzen
Eta erran nion zendako zuen bertce hua preferatzen

509. Intzun orduko zen hegaldatu ene besoen artera
Ez etzuela ni bezen maiterik sinhesten ahal nuela
Solas guziez hatz perahen zeinetan zuen ikara
Bere gaizki lotsagaria ez baitzezaken deklara
Azkenian bortchatu nuen egiaren erraitera

5110. Berriz ere erraiten zautan ez dut zu bezen maiterik
Bainan ere ezin bertzian behar naiz urrundu zure ganik
Zorigaitzian eroria zuri fidel ez egonik
Fruitu baten esperantchetan gerthatzen naiz bertzen ganik
Sabela barnian hezur biziak seinditzen ditut jadanik

5211. Orhoitzen zirea egun batez eginik juramentu
Ez zinuela nitaz bertzerik behar mundian maitatu
Nahiago zinuela zuri odolaz gabetu
Ez zira ez gabetu baian bertzetarik emendatu
Nik jakin gabe nahi jostatu ederki zira trompatu

5312. Infidelak izan dira mundia hasiz geroztik
Ebak ere zuen jainkoa maitatu orozgainetik
Bainan sugeak enganatu fruitu janarazirik
Zu ere zira bertzer fidatu ni maithé ninduzulaik
Enetzat zinen maite pollita izan ez balitz bertzerik

5413. Orhoituz eni eman duzula sekulako trichtezia
Fruitu hori ongi alhatuz egizu penitentzia
Ez emaitekotz su garretan etemitate guzia
Orai beretik imita zazu Madelenaren bizia
Nigar eginez ardietz dezazun jaun jainkoaren grazia

5514. Adios izar ederra uzten zaitut sekulakoz
Pasatu ditugu oren gochoak bethi ere oroitzeko
Hamalau pertzu ezartzen ditut gaztek etsemplu hartzeko
Nechkatchen promes ederreri sekulare ez fidatzeko
Hitz emaiten ez nautela bietan inganatuko
Fini
Souvenir d un grand copain

56[5]
1. Mila zortzi éhun eta gehiago duena
hiruetan hogoi eta hamalau garrena
Sérioski izan dut numbeitik ordena
Pertsuen pagatzeko har dezadan pena.

572. Pertsuen pagatzera orai abian niz
Suietak nola diren informatu bainiz
Jelosguan bizida neska gazté ainhitz
Nik ez nitzazké salla publiko ez balitz

583. Publiko da Bancan nechkatchen solasa
Oraino ez baladi aintzinago paza
Sinhesteko maneran izan dut abisa
Joka arizan direla adichkidé gisa

594. Adichkidé bezela behar zuten izan
Elgarri mendekatzen ez baliré arizan
Ez da gauza propia samurtzia phatzan
Bakotchak beré faltak beharkotu jesan

605. Zer erran ez dakiké gazté inozentak
Punitu behar luzké gure prejidentak
Numbeitik heldu dira holako sujetak
Guzien jujatzalé dira mendisentak

616. Medisentzia hori ez da ene aldetik
Bainan salhatarian badira nunbeitik
Behin edo bietan entzun dut egun goitik
Neckatchak dabiltzala mutillen ondotik

627. Nechkatchak gerlan eta mutikoak baké
Amoranten, solasa dabilate merkhé
Beharbada zombeitek fortuna egin duté
Eta bertze batzuk sekulako neké.

639. Coleratu zirela dudarik han ezta
Bainan pena guziak ezin manifesta
Ofisiale onak badu arrakasta
Barnetik eri dena sendatzera presta

6410. Zombeit hunkitzen dira oraino suyetaz
Nok eman dio kondu obra horietaz
Erramu den bezala ni segur naiz hortaz
Ainitz lazo badela aitamen faltaz

6511. Nechkatila gaztian eziztela fida
Bertzen deshoratzen gaizki ari dira
Aropa largo hortan lanjeros baitira
Serioski liberti goitzik erretira

6612. Obeditzen balira ama eta ama
Ainhitz delikatu bitaké gaztiaren kreita
Bertzen satifatzia imposible baita
Imprudentik ez daiké bihotzetik maita.

6713. Gaztiak badabila mila pentzamendu.
Geroko segidari egin beza kondu.
Bakotchak bere falta jesan beharko du
Penatuko bada ere nahi du ezkondu.

6814. Ezkondu eta gero aihitzak malhuruz
Elgarrekin disputan gau eta egun oroz
Amodioa diruz ez ditaké uruz
Neké da maitatzia hastiatuz geroz.

6915. Geroko lanjerrari ez dira behatu
Comeni den bezela nahi dut déclaratu
Uruski ez baluzté gizonek beiratu
Norbeitec behar zuen larrutic pagatu.

7016. Larriaren izaitia ere ez da aski.
Nagusi denak ere badu abantailik aski
Compainian zirenek badakité naski
Soldado huna zela bat partikulazki.

7117. Guzien galgarri da gurré urgulua
Hunac ez du nahi gaiski ibilia
Izpirituz goberna denboraz balia
Aisiago haziren du bere familia

7218. Comeni florian da amodio duena
Guziec hobé ginuké holaché bagina
Odolaren phizteko jiten da adina
Aisé conda ditaké hoalako changrina
Fin

73Zuhaldégaray

74Biba : Garazi.
Aujourd hui je suis heureux d avoir écri
ces quelques lignes, parce que je me trouve
en compagnie de deux autres Basques. Mais
quand même mon coeur est triste à la pensée
de savoir notre dévoué ami Pochulu à l'Hôpital
avec un bras-cassé.
signé : Zuhaldegaray

75[6]
1. Primaderan dira gora arbolak oro lilitzen
Lilia denian agertzen yendia alegeratzen
Fruitua hundu denian lurerat erortzen

762. Mendia bethé belharez begithartia nigarrez
Lan eginez urriki dut bainan probechurikan ez
Orai hemen niagossu sabeletik minez

773. Erramiaren ostua bethi berde diagossu
Besten dako erraitekuak lehenago ukan tusu
Orai aldis suretako nork ukanen esdu

784. Ene maite pollita so eguidassu leyhora
Eta ez ukhan herabe bortharen idoikizia
Espresuki yina nusu sure ikhusterat

795. Baratsian udare ez nikisi ez herabe
Beste maiterik indusula jakin isan dut nik ere
Bestela idok niosu dudarikan gabe

806. Ene maitia ser dusu sek hola trichtasen saitu
Berse maitiak oro utsirik sure galde heldu nusu
Ni suria nusu suk nahi baduzu
Castet [siñadura] Fin

81[7] Baigorriara
1. Ourcho churi polli bat baigorrin sorthua
Urgulutan ginduen gaichua sorthua
Nahi zuen abilki trompatu mundua
Bainan bera isanda ongi kolpatua.

822. Ourchuaren bisia charmegarriasen
Haren parerik ez da munduan agertzen
Bijia bat bezala beti elisan sen
Kolperik basuela nork suen pensatzen.

833. Ourchuaren bisia elisan sen dena.
Nun nahi othoitzian ahuspez emana.
Hura saukaten jendek saindu handiena
Galdu isan ez balu hegalpetik luma.

844. Amodiotan nintzen nechkatcha harekin
Hitsemanak ere ba biak elgarrekin
Soaste fidatzerat oraiko gastekin
Ez dela eskonduko eran daut enekin.

855. Nechkatcha harek eguin du eni etsamina
Esin disimulatuz bere hutz egina
Ez duela segituko eran daut aintzina
Sertako hitseman daut inochent arima.

866. Amodioak badu ainhitz kalitaté
Fida ez denian sainatzen da fité
Ene maite pollita nitaz orhoit saite
Oraino ourikitan isan baisitazké.

877. Ondoko urrikia deuz esdu balio
Bihotzari changrina emandatzen dio
Maitia ez nindusun demboran hastio
Orai ez dusu enetsat hambat amodio.
Fini

88[8] Atharatzeko kantu
1. Atharase jauregian bi sitroin doratu
Hongriako erregiak batto du galdatu
Errepostu ukhan du ez direla hondu
Hondu direnian batto ukanen du

892. Atharatzeko hiria hiri ordoki
Hur handi bat badu alde batetik
Erregue bidia erdi erditik
Maria Madalena beste aldetik

903. Aita saldu nausu idi bat besala
ama bisi ukan banu aita su besala
e nindusun ez juanen hongrian behera
Bena ba eskonduren Atharratze Salharat

914. Ahispa juan site portalialat
Engoitik jinen dusu hongriako erregia
Hari eran ezosu ni eri nisala
Saspi ourthe huntan ohian nisala

925. Ahispa enukesu ez sinhetsia
Saspi ourthe huntan ohian sirela
Zaspi ourthe hountan ohian sirela
berak nahi dikezi jin su ziren lekura

936. Ahispa ezarasu aropa berdia
Nik ere esariren dut ene churia
Ingoitik hor dussu hongriako erregia
Botzik kitta sasu sure zor lekia

947. Aita juanen gira oro elgarrekin
Etcherat jinen sira changnna handiarekin
Behotza (sic) kargaturik begiak bustirik
Eta sure alaba thomban éhortsirik

958. Ahispa soasi salako leyhorat
Iparra ala hegua denes jakiterat
Iparra balimbada goraintzi saldari (sic)
Ene gorputzaren cherka jin dadin sarri

969. Atharratzeko seinia berrak erepikatzen
Hango jende gasteria belches da beztitzen
Andere santa clara handik phartitzen
Haren aspiko samaria urhez da selhatzen
Souvenir

97[9] La lune
1. Argisari ederra argi egidasu
Bidaya luse batian juan behara nuzu
Maitia nahi nuke gaur behin mintsatu
Haren ganatu arte argi egidasu

982. Lotara sireya losare polita
Lotara es basira so egisu leyhora
Eta egiaz mintsa oi izar charmanta
Heya sure aita den engoitik lotara

993. Aita lotara bias ez isan dudarik
Egiaren erraiteko oi ama ez dakit
aitaren besain beldur amaren beharniz
ene guardian baitaude lo guti eginik

1004. Nekaturik heldu naiz bide luse huntan
Urhas pausu gusiez bethi pentsaketa
Athorra bustia dut bulhar errainetan
Idortu nahi nuke zure ondogno hortan

1015. Athorra bustia hori gareya esasu
Nik hola manaturik bustia ez dusu
Eta berris caldian suk condu emasu
Bidiaren burian nahi situsten su

1026. Es dea bada pena eta dolore
Ni hauren maitegñoak hola suntsitzia
ametz bat bezala egin dut zure maitatsia
Es dea deitoragarri hola en (sic) enganatsia
Fini
Souvenir

103[10]
1. Anderia ikus nesasu kampuan gaiski naisela
Eskugno bates tira nesasu sure gambera hortarat
Segeretu bat nahi daisut kondatu ene manera

1042. Suri eskuaren emaiteko ku yarikan es dut nik
Ene gamberan ez dizit sekula fidatu isan gisonik
Fidatu isan direnen dako berri gaichtuak entsunik

1053. Lilia churi lilia gori charmegaria zirare
Bihar berian jar banindadi bi erresuman jabe
Horic oro jeus ez laiste ene maitia su gabe

1064. Polita sira charmanta sira agradamendus betia
Sure eskutik nahi nikesi bisi naizeno ogia
Osua ez badite [?] ene maiteno baten erhia [?]
Souvenir Fini

107[11] St Just-Ibarre
-1-
Izena dut Pierres deisten eliseri
cantasera noa zoibait pertsu berri
Mila mila goraintzi nahi dut igorri
Ene askasi eta esagun orori.

108-2-
Cayer berri bat disit orai inprimatsen
Ene penak ser diren huntan deklaratzen
Lehenagoko dembores orai nis orhoitzen
Eta ene bihotza hayek du trichitatzen.

109-3-
Nuen deliberatu bai eta komplitu
Hamasaspi urthetan frantzia kitatu
Ama maitia etchian nigarres gelditu
Hayek serautan eni bihotza hunkitu.

110-4-
Urrikaltzeko baita aita amen pena
Haurak hasi ondoan orok abandona
Gorarik beha dago salbaile jauna
Harek lagunduren du justo dabilana.

111-5-
Leku aberatsa da famos amerika
Frantsiatik heldu da jendia milaka
Balakite ser diren amerikak untsa
Hoinbertsek ez liote itsasua pasa.

112-6-
Soinbait ait-amen seme miserauble
Bada ameriketan moyenikan gabe
Balute frantsiatik diru eta galde
Soinbeit mila presuna balitsaite (?)juaile.

113-7-
Es gira itsuliko menturaz sekula
Osagariarekin gure sor lekurat.
Sosik ez dugu eta denbora badoa
Horra montebideko mutilen mudua.

114-8-
Donajustitik landa lehena ibarre
Arrangura gusiak eniak han dire
Nik han ditut aita amak aurhidia barne
Bai eta bildotchgno bat senalerik gabe.

115-9-
Bildosa utsi nuen otsua gidari
Harek arrapatsen badu eginen du auhari
Nik ere pasutu dut gose bai egari
Contserbatu beharez bildotz eder hori.

116-10-
Hain baita charmagari ene bildotz hori
Parerik baduela ez baitsaut iduri
Ilia du beltcha lau hatsetan churri
Hortarik desir nuske bospasei achuri.
Fini.

117[12]
1. San bartolomé arratsian milla francatik jitian
Hirru mutil gastek eman dituste bersu berriak bidian
Muguere hortan ser guertatu den
Aphirilaren erdian

1182. Barber gastia adisassu othoi phatser baduzu (sic)
Eritasun gaichto batek acabihur niaucosu
Erremediorik badusu
Orai beharretan nusu

1193. Emanesadasu escua, icu desadan foltsia
Sukarik ére ez dusu eta esti daukasu larrua
Nuntik eré sofritzen dusun
Eradasu othoi egia

1204. Erran niosu eguia suprenï ez baladi mundia
Aspaldian mintso dusu plasa horietan yendia
Oillachko luma hori horrek duen kafia

1215. Oillanda luma horria har sasu pasientsia
Sei edo saspi ilabethe huntan gaitz
Bederatzi hararetako [?] : seriosian sira
Sendaturen ahal sira :
Fini

122[13]
1. Arrosak eder floria ederago coloria
Sure gatik kita nesake bisi naisen herria
Zurekin isaitia gatik oi isar charmegarria

1232. Saspi urthe baditu uda huntan konplitu
Amodio perfeit batez sindudala maitatu
Bainan orai beldur nusu saukidan kambiatu

1243. Eri nusu bihotzez eraiten dausut bihotzez
Sukar malinak harturik nago su zukan beldurrez
Othoi othoi har nesasu hil ez nadin changrinez

1254. Eritasun ororen kontrako erremedio badire
Sukhar malina balinba saisu zerbisa saite barbarez
Eta ez jin ene ganat ni mediku beharez

1265. Ehastun bat badu nik bere ederez harturik
Hura ikusi arteraino zure erhian sarturik
Ene bihotzak ez du isanen mundu huntan plaserik

1276. Erhastuna badusu bertse norbeiti emosu
Ene ganat jinik ere probechurik ez dusu
entseya saite bestetan eta emplega ahal badusu

1287. Kitatsen nusu beras bihotzaren erditik
Thomba bâtera banoasu ehortera bizirik
Bestegnaz ez du ene bihotzak isanen deskantsurik

1298. Hola maite banusu serbeit marka emadasu
Bai an gero desplaserik emangogo badusu
Nahiago dut hemenberian hurez estal nesasun

1309. Horra beraz fedia suria nusu gusia
Nitas satifatsen bada sure bihotsa den gusia
Othoitsen saitut ene maitea esauskidan kambia
souvenir Fini

131[14]
1. Lili polit bat badut nik
Aspaldian begistaturik
Bainan ez naite mentura
Haren eskurat hartserat
Baitakit serden lanjerra
Hari behatsia sobera.

1322. Lili ederra behasu
Maite nausunez errasu
Sure begiek ene bihotza
Barnarik dute kolpatu
Colpe huntarik badu nik
Makur isaitea hirisku.

1333. Pena nikesu ni gatik
Balibasindu makkurik
ez nuke uste ene begiek
eman dautzuten kolperik
ez dusu beraz lanjerrik
ez zira hilen hortarik

1344. Mintzo zirade poliki
Poliki eta dendreki
Bizitagno bat nikezi
Su ganat nahi laburki
Desira badut segurki
Bazinedazat permeti.

1355. Permeti niro maitea
Ez du hain bihotza dorpia
Bainan lehenik nahi dut
Jakin sure gogoko berria
Su ene ganat jitias
Estona laite mundia.

1366. Ez ahal nusu printzia
Ez eta aitonen semia
Hola nerhoren estonatzeko
Ez da sujet bat handia
Su hain sirare chimplia
Ilusionez bethia.

1377. Badakit chimple naizela
Hori segurki hala da
Iduritzen zaut atsulutoki
Ezagutzen naizula
Nik ere badut fortuna
Bainan ez dut ez suk emana.
Souvenir Fini

138[15] Lusaidiarra
1. Cantore berri charmant batsuen hastera noa kantatzera
Ignorant denik balimbada guziek jakin dezaten
Isar eder bat badakissue orok badela Lusairen
Gaichua hasi da trichtatzen.

1392. Jinko Jaunaren probidentsia ez deya bada handia
Irauteko plasa hortan holako originablia
Isar eder horrek meresi luke ederki adoratzia
Offeri bat emakossie mirra edo gizentsua
Ahal duenak urhea.

1403. Barber gazte bat jiten omen da espainiako aldetik
Izar eder horen kontsolatzerat erremedioz betherik
Barber gazte horrek eginen othe du oi mirakulurik
Erremediauk egin ditu bainan utzi du penaz betherik
Eta gaichua trichterik

1414. Contseilu bat banikezi charmantik emaiteko suri
Barber gaste haren ganikan ez balibasira eri
Nahi balinbadusu kontzerbatu sure argi eder hori
Gesour sonbait errakosu eta katsa hori
Eta ez fida nehori.

1425. Amodiotan den presuna ez bethi aldegera
Plaser besainbat penarekin pasatzen du dembora
Ni ere hementche niagosu galdurik neure odola
Maitea gabe mundu huntan ni ez naiteke contzola
Hilikan ere esdut achola.
souvenir Fini

143[16] Ibarlarra
-1-
Ibarlan baditugu kantore berriak
Suyetaren conforme dire essariak
Ainitzetarik dira isan famatiak
Declaraturen ditugu gausa passatiak.

144-2- [... ... ... ... ]ko alaba suri nais mintzatzen
Yendia sutas baita arras estoniatzen
Isena [& & ... ] ez dute ahasten
Aurthen eskual herri gussian baitzuste aipatzen.

145-3-
Amegin hasi eta Donesaharrirat
Arte hortako phasak etziren sobera
Ilhun ondoan jiten sinen gibelerat
Sure atzegina sen guardiekin etcherat.

146-4-
Amak erremedio egin sendotzeko
Etzuten aski indar efetu egiteko
Sainetan barna sartua sen gaitza orduko
Eta demborarik ez aski handik jalgitzeko.

147-5-
Basko sahar goisian goisik argitu sen
Fruitu doloresko bat mundura sorthu sen
Haren sortze trichtias orok pena suten
Burrego kriminelek gastigatu suten.

148-6-
Ene ama maitea suri niagosu
Sure semia nisala kontzidera sasu
Hasi nahi ez banuzu bataya nesasu
Ene arimak hori galdegiten dausu

149-7-
Oi habil partiadi desgusta garria
Ahalas jakin gabe mundiak berria
Dakitalarik untsa hudala semia
Ainitzez diat herabe bichtan sofritzia.

150-8-
Adios beras ama saude alegerarik,
Sure desirak oro nitan compliturik
Mundua kitatzen dut bai nahi gaberik
Arras jalgi ere gabe sure sabeletik.

151-9-
Adios dautak erraiten furia haundian
Eta ni plaser hartzen hori entzutian
Epantchu iten hautan aspaldi haundian
Orai ariko nuk ni neure aldian.

152-10-
Desertuetan bada bai animalerik
Ene amaren bihotza baino hobiagorik
Nik isan banu beden ama heyetarik
Mundu huntan bisitzia ez nuken dudarik.
Fini.
Souvenir.

153[17]
1. Sortus geros gusiek sor dugun hiltzia
Deusik ez da gure munduko bizia
Kita kita desagun hemengo hausia
Garbiki esamina gure kontzientizia
Bertze mundian da gure justisia
Asken setensia ser aren trichtia
Eternitateko penaren lusia

1542. Pena hetara geros ezda libratzerik
Eternitatïak ez du finitzerik
Sombat arima gaicho han kondenaturik
Sekulan libratzeko ez esperanteharik
Hetaz orai turik [?] gauden lasaturik
Etsemplu harturik.....
Nois nahi partitzeko mundu huntarik

1553. Jaunak igoriren du serutik galdia
Herioa du bere mandataria
Harek erranez geroz juaiten ahal gira
Gure seintzaliak han prest egonen dira
Egin ditun ongiez bai eta gaiskiez
Heyen arabera yuyaturen gira
Memento lasgarriak ordian dira

1564. Andre dena Maria birjina garbia
Sure laguntsaren beharetan gira
Seren ofentsatzen dugun gure gidaria
Sure seme dibino eta jaunhandia
Gaiten humilia denboras balia
Eternitateas orhoitzen bagira
Seruko athiak idekiren dira

1575. Mundu huntako penak estira deus ere
Bertzekuen aldian itzal baten pare
Urtiak miliunka pasaturik ere
Han esta errekompentsarik batere
Seruko erregea oro suri gaude egisu fagore
Handik altcha saite gure arima doloratuen jabe

1586. Nahi balin basinu hil eta salbatu
Arte huntan behar gira kombertitu
Bekatu egiteko kostuma kitatu
Lehenago egines urrikitan sartu
Es berris lerratu ahalas beiratu
Ongi kofesatu mais hiltziaz orhoitu
Dembora juan eta es da probretchu
Biba Garazi Biba Erligionia

159[18]
1. Charmegarria nik zure berririk ezdut
nihundik jakiten
Sure ganako amodioak ardura nau
orhoitarazten
Ni zembat gisaz maluruz naizen
duzia kontzideratzen
Zutaz ardura aipatu eta bihotza
(bis) zeraut nigarrez hurtzen !

1602. Nik zu maitatu zaitudan orena
oren trichtia zena
Gerostik hunat pasatzen ditut bihotzian
ainitz pena
Ni othe naiz munduan lehena
Amodioak trompatzen nauena
Ondokuen gatik gehio sofri nio
nitan fini baladi askena (bis)

1613. Othe da zeruan aigemirik elgar
maitatzen dutenik
Zu eta ene arteko amodioa bezain
fidelago denik
Ene penak ahantziren dira ni
juanez geroz mundutik
Bertze erregretik ez dut eremanen
Charmegarria zuria baizik (bis)

1624. Oh zer gauza lanjerosa den amodioa
Gasten dako
Ez dea bada bihotz gogor hori
Ene ganat itzuliko
Ala ni uzten othe nauzue hobe-
chago baten dako
Hak ere ez othe du berekin izanen
Eguna gauaren ondoko (bis)
X
Infidel

163[19] Gaztea hiltzeat doana
1. Hogoi garen urtherat ari naiz hurbiltzen
Eta nere oinetan tomba dut ikusten
Ni zertako mundura ethoria naitzen
Ondikotz ez sortzea neuretzat hobe zen

1642. Sekulan zoriona zer den jakin gabe
Anitz du nik lurrean izan atsegabe
Lore sortu orduko histu baten pare
Bizi ustera guri naiz herabé

1653. Ez ez nau izitzen ez ni heriotzeak
Laster ken dezala bizia Yainkuak
Beharkan (?) galdu ditut ene burasuak
Zerden ez dut jakin etchekoen gozoak

1664. Aita ama maiteak zertako mundutik
Zerurat juan zineten ni hemen utzirik
Ez dut nik mundu huntan izan sorioniksuslengurik
Ez baitut ezagutu amaren musurik

1675. Hamazazpi urthetan zorigaitz dorpea
Izar bat maitatu dut parerik gabea
Aingeru bat zateken zeruko umea
ene bihotzetik juan deraut bakea

1686. Nahiz aingeru ono ez duzun sekulan
Munduan jakin zembat maite zaitudan
Uros zarenaz geroz jinkoaren oinetan
Ez nezala ahantz zure othoitzetan

1697. Anaya bat banuen gazte nitzalaik
Soldado juantzen eta nik ez dut berririk
Aita amekin dela nik ez dut dudarik
Niri begira daude hiruak zerutik

1708. Ohitzen banarama nere oinazeak
Burhasoen alderat deitzen nau sortheak
Nork ditu arthaturen aita ama maiteak
Zuen tomba gainean nik eman loreak

1719. Nere gorputz flakoa lurerat deneko
Nor othe da munduan nitaz orhoituko
Nere ehortz lekura nor da hurbilduko
Lore berririk ez da neretzat sortuko

17210. Mendian hur chirripa harien artean
Auhen eta nigarrez jausten da bidean
Izan nahi bailuke zelai ederrean
Hala nere egunak badoatzi lurrean
Fini Harluchi

173[20] Bi gazten kitatzea ?
1. Zazpi zortzi bertsu berri nahi ditut ezari
Suyetak zer diren deklaratzen orori
Pena changrina handietan orai sartzera noa ni

1742. Aitak erran zautan niri utzak utzak neska hori
zertako duk etchen hori zeren baita bethi eri
Utzak utzak neska hori gostarik ere sernahi

1753. Nik hari errepostia bainan ezti eztia
Balinbada eria ez du bere nahia
Haren gainean dut begia imposible zaut ustea

1764. Aita jarizen ordian bai eta furia handian
Hori nahi baduk etchian biziko hiz heure phartean
Ni ere inen nuk neurian jinkoak plazer duenian

1775. Aita zaude ichilik zer behar dugu samurturik
Ez dut nahi espusatu hura nahi dut kitatu
Eta aita zu obeitu

1786. Aratz hortan berian nere maitearen etchian
Sartu nintzanean bai nigana begian
Jarri nintzan kaderan neure maitearen aldean

1797. Gauzak neraskonian ziren bezala kondatu
Haur bat bezala nigarez gaichua zautan abiatu
Biak eskuak emanik hantchet ginen despegitu
souvenir Fini

180[21] Sujet eder bat deklaratzen
1. Suyet eder bat deklaratzen dut gastek exemplu hartzeko
Amodioa zoin lanjeros den gazterik hari lotzeko
Izar eder bat hautatu nuen besuen arteko
Behin bihotzian sartu zaut eta handik neke da ateratzeko

1812. Amodio berria gazten zoragarria
Hamalau urthe komplitu gabé erne nuen fedea
Gerostik hunat gomendatzen dut zeruko jinko haundia
Hura baitan ezarria dut ene esperantza guzia

1823. Amodiorik duenak penak zer diren ez daki
Ni gaichua aspaldian atakatzen nau bortizki
Kontzolatzeko ene maitia ardura nahi ikusi
Hura gabe mundu huntan ni ez naitake luzaz bizi

1834. Arazoin duzu ene maitia ez gira luzaz biziko
Behar baino ainitzez lehen girare tomban sartuko
Behin maitatu zaitut eta ez zaitut hastiatuko
Ene bihotzian sartia zira eternitate guzikotz

1845. Dudarik gabe ait-amen ganik hori nuen merezi
Zeren zaitudan guzietatik espos laguntzat berezi
Desertaturik igortzen naute zure menetik ihesi
Sure ganako amodioa nahiz arras galarazi

1856. Ene ganako amodioa ez ahal duzu galduko
Zuk utziz geroz ene maitea laster naiz tomban sartuko
Emeki emeki ez othe dugu lan hori obtenituko
Menturaz zure aita amak dira oh gutaz urikalduko

1867. Despeditzean abiatu zaut beguietarik nigarra
Adios beraz sekulakotz oi ene maite leyala
Apeentziaz zu etzinen ene kin bizi behara
Jaun zerukoak cherka dezala suk behar duzun bezalakua

1878 Ez ahal zaude despeditzera hoinbertze urthen burian
Batek bertziari gure manerak deklaratu ondoan
Jakinezazu jende ukaturik ez dela sartzen zeruan
Ez eta esposik ez nio hauta zutaz bertzerik mundian

1889. Hombertze urthe bizi izan gira biak elgarrez agradoz
Bai eta gero fite trichtatu ait amek jakinez geroz
Amodioa zoin handia den diruz ez ditake uros
Hori dela medio gare biak biziko agrados
Fini
Souvenir de Pierre Uhart
n°118 route de Medoc, Le Bouscat Gironde

189[22] Ameriketako letcheruaren kantuak
1. Amerika hortako esne saltzaleak (bis)
Libertisionerako parerik gabeak
Girichtinotasuna dira ikasiak
Bathaiatzera dituzte guziek esniak
Ez dire empatchatuko haur sorthu berriak

1902. Errepartu egiterat, goizetan badoazi (bis)
Beren kantinetatik eginez sombait jauzi
Batian hartu eta bertzeari utzi
Karruan ura frango barman esne guti
Irakiturik ere ez da joaiten goiti

1913. Omore ona dute, goizetik ardura (bis)
Nork daki sombat aldiz trempatuz zinzura
Bortaz borta oihuka bero letche purra
Lauetarik hiru segurikan ura
Ez du balio ezartzia berotzeko sura

1924. Yuaden egun batian, zioten sonbeitek (bis)
Gostuz edaten die sendo eta eriek
Ordenatuz gerostik beren medikuek
Ez die ezagutzen lauetarik biek
Hobia edaten dutela kanpoan cherriek

193[23]
[3. Bertsutik hasten da]
3. Kantuz emanizan tut zenbaiten berriak
Kantuz gustatu isan saut erraitia egiak
Kantuz eman baditut noizbeit afruntuiak
Kantuz barka bitzate ené bekatiak
Kantuz eginen ditut nik penitentziak

1944. Kantuz eginez geroz mudurat sortzia
Kantuz behar dut ba egin yalitzia
Kantuz emaiten badaut jainkoa grazia
Kantuiz idekiko daut San Pedrok athia
Kantuz egin dezada zeruan sartzia

1955. Kantuz ehortz nezaten hiltzen naizenean
Kantuz ené lagunek harturik airian
Kantuz ariko dira ni lurian sartzian
Kantuz frango utziko diotet munduan
Kantuz edan dezaten nitaz orhoitzian

196[24] La valse des artilleurs
1er couplet
Dans le quartier qui sommeille encore
Vient de sonner la trompette
Lers artilleurs déjà remplkis d ardeur
Au bat du lit sautent encore
L adjudant n est pas loin
Et méfiez-vous en bien
Prenez garde aux quatre perles ! >

197Refrain

198C est la valse des artilleurs
Que l on chante au bruit des tracteurs
Dans les agrés et les mouflages
Chacun chante avec courage
Tout en songeant que bientôt
On chantera aux échos :
Vive la classe c est dommage
Elle n arrive pas trop tôt.

1992. Et le briquage commence aussitôt
Chacun empoigne sa brosse
Un bout de cire et on [tona bat bada paperean]....
pour bien briquer le parquet...
puis une autre sonnerie
Que l on connaît tous ici
Dans le quartier retentit
Cest la valse....

2003. Puis le margis prend sa plus belle voix
Pour crier d un air feroce
Dans cinq minutes tout le monde en bas
Tenue deux capote trois
Tous les treillis sous le bras
On se rassemblera
En murmurant tout bas
C est la valse....

2014. Puis patientons jusqu au bout
Ou l instruction y en a mare
Puis c est la soupe qui sonne
Nous allons boire du bon vin
Mais cruelle déception
Le pinard n est pas bon
Les fayots flottent dans le bouillon
C est la valse des artilleurs....
Fin

GRAFIA

202Kahierrak dakarren grafia bere hartan utzi dugu, ulert ez daitekeen pasarte kora-pilatsu hainitzik ez duelakoan emaiten. Grafiaren aldetik, gauza arrarorik ez du era-kusten dokumentuak, huts zonbait kendurik.

203Bokalismoaren aldetik, gehienetan [u] ‘u’ grafemaz ordezkatzen da, nun ez den arras gutitan ou grafemaz adierazten : ourcho, ourikitan, hountan, gesour, [e] soinua e eta é grafemez agertzen da. Azentua emaiten du egileak bereziki hitz-bukaeran : maité, othé, urthé bainan bestalde ere ; éhuneta, égun, égiten, déclaratu.

204Bokalen arteko – i-ren ondorioa ‘y’ letraz adierazten da : puyes, Kayet, suyetaz, cayer... Bainan diptongoan ere agertzen da : leyhora, bejta. Izen berezietan, [i] baizik ez du adierazten y letrak ; Etxerry, Martty. Azkenik, herskari-igurzkari sabaikoaren berri emaiten du y letrak : yainkoak, yuyatzeko, yendia, yina, yua(n)n den nahiz gehienetan ‘j’ grafema erabiltzen duen : jainkoa, jujatzalé, jendia, jin, joan.

205Diptongoetan pundu hau gaineratu behar da : gutitan ez balinbada ere, ‘ï’ grafema agertzen da : seï, oï. Bitxiago da askenïan hitzean agertzea.

206Herskarietan, usaia zen bezala, [g]-ren kasuan u emaiten du, gue eta gui formetan bainan oso gutitan : erregue, guertatu, beguirik, eguidassu. Gehienetan ga eta ge idazten du : erregea, segeretu, gelditu, begira, ginen. [k]-ren kasuan, ‘k’ letra dara-bila ardurenean, nahiz c zonbait agertzen zaizkion, bereziki hitz-hastapenetan : cayer, escua. conforme, declaratu.

207Zonbait aldiz, g-ren eta p-ren aintzinean t bat sartzen du : ontgi, étgiten, kotpiatu.

208Txistukariak nahasiago direla erran daiteke eta ez da harritzekorik. Igurzkarietan, [s] bizkarkaria gehienetan ‘z’ grafemaz adierazten da. Hala ere eta noiztenka, beste hiru grafema baliatzen ditu : ‘ss’ : adressa, niagossu, essariak... ; ‘s’ grafema, bereziki hitz-hastapenean : sorigaitzeko, sauskidan, saitu, soasi, sonbait, geroztik... ; ‘ts’ behin agerten da : otsaba. ‘tz’ agertzen da iduriz afrikaturik ez den tokian : naitzenian. ‘c’ grafema ahatik ez du erabiltzen.

209Igurzkari sabaikoa, [∫] beti ‘ch’ grafemak adierazten du, denbora hartako usaian bezala : churi. hauche... Eta [s] apikaria ‘s’ grafemak adierazten du : seme. saldu. hasi...‘j’ eta ‘tj’ grafema arraroak emaiten ditu : prejo, lehen kutjia, jeindu, kantu bakar batean agertzen direnak. ‘ch’ ez du sekulan erabiltzen apikariaren kasu honetan.

210Afrikatuetan [ts] soinua gehienetan ‘tz’ grafemaz adierazten da : zortzi, goraintzi ... ... Bainan ‘ts’ ere erabiltzen du : baratsian, utsirik, hitseman, mintsatu, itsuliko.

211[ts] apikaria ere ez da beti molde berean agertzen : gehienetan ‘ts’ emaiten du : untsa, kontsolatzen. Bainan ‘tz’ ere zonbaitetan eskapatu zaio ; bereziki hitz-bukaeran : sinhetz, hatz perahen, ardietz, ametz, (= amets), bertzu, pertzu. ‘s’ grafema ere baliatzen du : Atharaze. Behin 'x' agertzen da mailegu batean : exemplu. ‘z’ grafema gutitan baizik ez da ikusten : kantazera. Bitxiago da kantu batean agertzen den ‘tj’ grafema, ozena adierazten ez duena : ebatji, kontjideratua, untja, etjemplua ... ...

212Azkenik, [t∫] sabaiaurrekoa ‘tch’ grafemaz ordezkatzen da : prohetchurik. etcheko, beltcha...

213Dardarkarietan, oposizioa aski garbi begiratua da. Halere ‘r’ grafema erabiltzen du dardarkari ainitzaren adierazteko ere : eran, behara, sukarik, ederago...

214Sudurkarien sailean, b eta p-ren aintzinean m edo n erabiltzen ditu : zombat, trompaturik, zampaka, edo nunbeitik, denporaz.

215‘gn’ grafema erabiltzen du gehienik palatalaren adierazteko : ondogno, eskugno, bildotchgno, bestegnaz, bizitagno, ignorant. Bainan bi aldiz ‘ñ’ emaiten du : Mañech, eraztuño eta behin ‘gñ’ : maitegñoak.

216Hasperenduak : hasperenketa ezagutzen duten herskariak ‘ph’, th’ eta ‘kh’ grafemek adierazten dute : aphairu, epliantxu, bethiko, sorthu, othoitz, merkhe. ukhan. sukhar. ‘h’ idazten du ere l-, r- eta n-ren ondotik : ilhun, belhaunikatua, alhatzen, bulhar, aurhide, orhoit. erhian, erliaztuna, urhas, burliasoen, seinhuak, ainhizan. ainhitz. sinhetz. Behin ‘ll’ grafema agertzen da, dudarik gabe [lh] adierazten duena : salla.

KANTUAK

21724 kantu ekartzen ditu kahierrak, denak euskaraz azkena salburik : La valse des artilleurs, frantses armadetan kantatzen omen zena. hain zuzen Bordeleko Nansoutyn kokatua zen taldea artillerazkoa zeiakotz.

218Kantuen mamiaz aritzea ez bada gure xedea ere, ohartaraztekoa da kantu gehienek amodioa dutela aipagai : gertakari historikoak, kantu politikoak ez dira sartuak izan ; aldiz nehun agertzen ez den haur-hiltze bat deitoratzen duen kantu interesgarria eskaintzen digu. Oker ez bagaude, 5 kantu badira kahierrean beste kantutegietan agertzen ez direnak

219Horren egiaztatzeko Iparraldeko kantuak biltzen dituen antologia bat hautatu dugu, hemen agertzen diren kantuek hartan aipurik dutenetz so egiteko : Khantu Khanta Khantore liburu ezagunaz gain, badago hain zuzen P. Urkizuren eta P. Garziaren gida-ritzapean argitaratua izan den liburua : Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako Bertso eta Kantuak, Etor, 1, XXXIX-918 orrialde ; 2, XLVII-936 orr., 1991. Tonarik gabeko obra ez da baina hura da erreferentzia gisa hartu duguna eta hemendik aintzina LBZK laburduraz deituko duguna. Goazen bada banan bana kantuen aipatzera.

2201. Galerianoaren kantua : guziz ezaguna da M. Larralde Bordaxuriren kantua (LBZK2, 664 orr.). Baina aldaketa ttipi zonbait ageri dira kahierreko testuan eta bertso bat falta da 10 bat bertso baizik ez baita ageri kahierrean. 1. Poma ; horrela da testuan eta ez Pluma. 4. Payes : beste bertsioetan burjes. 8. Ni baita : horrela dakar esku-izkribuak et n letraren ahanztea frangotan gertatzen zaio kopiatzaileari. Etjemplua : horrela testuan.

2212. Hemen... ... Kantu hau ez da agertzen kantutegietan. Testuak dioen arabera, Ainhizeko Mañex Carricartek ondu zuen ospitalean Omiasaindu inguruan, erizainek brontxita txar bat artatzen ziotelarik. Beste lagun baten izena emaiten du : Martti Etxerri. Kahierra han hemenka andeatua izanik, lerro batzu ez dira irakurtzen ahal. 6. Ederrentan dakar testua, seguruenik ederretan edo ederrenetan ezarri beharrean.

2223. Bi bertzu nahi nuzke : LBZKl-k ez du emaiten : kahierrak kantuaren doinua emaiten du : Lili ba ikhusi dut baratte batean. 6 : yainkoak beguirik (?) : testua ez da ongi irakurtzen eta hitz horren gaineko partean beste bat idatzirik da, irakurtzen ez duguna. 7. Horietaririk : horietarik irakurri behar da. Azken lerroaren ondotik hitz hauk ezarri ditu frantsesez : Souvenir d un copain. Fini. Hitz berak agertzen dira beste kantu zonbaiten ondotik.

2234. Sor lekfuia dut.../ LBZKl-k emaiten du 353. omaldean, lerro bat falta duela 4. bertsuan. Aldaki ttipi batzu ageri dira kahierreko bertsioan. 1. Eskual ederrean. Herri hitza ahantzi du kopiaegileak ; girichtiki : horrela testuan. Hemanik : horrela testuan. Zabilala : horrela testuan bainan badakigu ‘ibili’ aditza noiztenka ager dai-tekeela ergatibozko kasu batekin. 8. Egon zen hitzen ondotik xurigune bat badago, behar bada autozentsurarengatik : Beste bertsioek alabainan ganberan sartu zen emaiten dute. 9 hatz perapen ; hasperapen. 14 : hitz emaiten hitzen ondotik dut hitza ahantzi a izan da.

2245. Mila zortzi éhun eta gehiago... LBZNl-k ez du ekartzen. 1. Pagatzeko eta Ipagat-zera : obratu edo paratu erran nahi bide du. 6. Salhatarian : salhatariak behar luke. 14. Aihitzak : ainhitzak irakurri behar da. Uruz : eros hitza hobeki jin laiteke. Orrialdeko behereko partean, badago testu bat frantsesez idatzia, Pochulu laguna-ren izena aipatzen duena. Biba Garazi ere idalzi du kopiaegileak ezkerreko partean, bera nuntsukoa ote zen nolazbait salatuz.

2256. Primaderan dira gora arbolak. LBZKl-k (577. orr.) emaiten duen Mendiak bete belarrez kantuaren aldakia da sei bertsurekin. Aldiz Khantu khanta khantore liburuan, kasik hemen bezala hasten da testua : Primaderan gora dira arbolak loratzen. Ohartarazteko da hemengo testuan Lekunberri brigada aipatzen duen bertsua ez dela agertzen. 5. Nikisi : horrela da testuan, nahiz ustez nikezi erraiten den. Behereko partean, bere sinadura eman du Joañes Castetek. Erran gabe doaez dela hargatik kantuaren egilea izan.

2267. Baigoriara : Kantutegietan ez da ezaguna nahiz hegalpeko lumaren metafora aski zabaldua den. LBKNl-k aipatzen duen Baigorriko urzoaren kantua, Mila zortzi ehun eta hogeita hemeretzi tituluaz, oso liferent da.

2278. Atharatzeko kantu : guziz ezaguna den Zuberoko kantua da. 9 bertsu baizik ez du emaiten kahierrak. Ziberotarrez dagoen ü eta u-ren arteko diferentzia salbatua da ‘ou’ eta ‘u’ grafemen bidez, beste kantuetan horrelakorik ez delarik agertzen. 5. : lerro bat errepikatu du kopiaegileak. Berak nahi dikezi : ergatiboa emaiten du bertsio honek, bera nahi dükezü usaiakoaren ordez. 7. Beliotza : Bihotza irakurri behar. 8. saldari : Salhari irakurri behar.

2289. Argisari ederra : LBZKl-k emaiten du 532. orrialdean bainan lau bertsutan, kahierrak sei bertsu eskaintzen dituelarik. Aldaketa ttipi zonbait baditu. 6. Ni hauren : nihauren ulertu behar da. Ametz : amets ulertu behar da. Kahierak titulua frantsesez ekartzen du, beste tinta batez idatzirik : La lune.

22910.Anderia ikus nezazu. LBZKl-k ez du horren berririk emaiten. 1. Nezazu : behar bada ezazu hobeki jin laiteke. 4. Azken lerroa ez da ulertzen.

23011. S-Just-Ibarre : Izena dut Pierres deisten eliseri. Kantutegietan ez da ageri Oztibarreko emigratuaren kantu hau. 1. Deisten : deitzen irakurri behar. 4. Salbaile : salbatzaile ulertu behar. 7. Mudua : horrela testuan. 10 : hatsetan : hatzetan irakurri behar.

23112. San Bartolomé arratsian : 774. orrialdean LBZKl-n. Aldakiak baditu hemengo bertsioak. 2. Acabihur : Akabi hurran irakurtzea proposatzen dugu. 5. Bederatzi hararetako : ez da ulertzen.

23213. Arrosak eder floria ederago. Kantua ez da ezaguna oro har. Egia da hemengo bigarren bertsua agertzen dela Zazpi urthe badizu uda huntan konplitu (LBNK1. 617. orr.) titulua duen kantuan. Hemengo 5. eta 6. bertsuek egite badute segurki LBNK1 -ko bertsioarekin bainan besteak ez dira ezagunak. Aldiz ez da ageri hemen Juandonejakiren izena. 3. Su zukan : ez da ulertzen. 4. Barbarez : horrela da testuan eta ez barberez. 7. Ehortera : mota bereko beste daturik ez izanki, ez daiteke ahatik erran Zuberoko testua denik.

23314. Lili polit bat badut nik : LBZKl-k kantu berdintsua ekartzen du Lili eder bat badut nik tituluarekin (546 orr.). 2. Badu nik : badut nik irakurri behar. 4. Dendreki : horrela testuan. 5. Ez du : ez dut behar luke.

23415. Lusaidiara : cantore berri charmant. Borddeleren kantu ezaguna da. Lerro bat falta da lehen bertsuan eta 5 bertsu baizik ez du ekartzen kahierrak 1. Luzairen : horrela testuan. Irauteko plaza hortan Itolako originablia : Irauzketako plaza hortan holako argi noblia behar luke. 3. Erremediauk : erremedioak irakurri behar da.

23516. Ibarlarra : Kantu hori ez da ezaguna. Gehiago dena, mota honetako kanturik ez da ageri kantutegietan. Alta badakigu kantu honetan aipatzen den haur-hiltze ez zela hain bekan gertatzen. Historio-egileek erakutsi duten bezala, lege-hauste molde hau usu gertatzen : horren lekukoak dira tribunaletako artxiboak eta adineko jendeen oroitzapenean oraino bizirik dauden manera bereko kasuak.

236Bigarren bertsuan kahierrean idatzirik dauden etxe baten izena eta emaztearen izenak kendu ditugu. Ez gara ibili inkesta egiten egiazko gertakariaren inguruan. Halere, kantu honen irakurtzearekin gogoan igan zaigu jende bati baino gehiagori egoizten zitzaiola modu bereko zafraldia, xehetasun zonbait gorabehera. Bestela erranez, galarrots, tzintzarrots, berdura, astolaster edo salaketa-kantuetan bezala, uste izaiteko da kantuaren egitura beti bertsua izan zitakeela. Gogo horretan ginaudelarik, kantu beraren beste bertsio bat Urdiñarben bildu genuen eta hurrunago emaiten dugu. Bai eta ere haur abandonatu baten kantua, hura ere Urdiñarben bildua, nahiz ez den Zuberoko mintzairan emana.

237Horrela antolatua da Ibarlarra deitu kantua : ohizko sarreraren ondotik (1. bertsua), nexkatilari berari mintzatzen zaio koblakaria (2.) eta gertakarien segida emaiten hasten da : nola ibiltzen zen guardiekin (3.), nexkatilaren ama nola entseatu zen haur-egoxtearen eragitera, debaldetan (4.) eta Bazko zaharrez bizirik sortu haurra nola hil zuten (5). Ondoko 5 bertsuetan, haurraren eta amaren arteko alegiazko elgarrizketa gogorra badator berri gehiago emanez, hala nola haurra bateiatu gabe hiltzen dela eta haurraren hiltzeaz amak plazer hartzen omen duela.

238Oharrak : 5. erremedio : ekei abortiboetaz ari da. 9. Epantchu : oztopo, poxulu erran nahi du, haur-beharretan dela eta. Hautan : iraganaldiko forma da (‘hinautan’).

23917. Sortuz geroz gusiek sor dugu... LBZNl-ek ez du ekartzen

24018. Charmegarria nik zure berririk ez dut... ; LBZKl-kXarmegarria, zure berririk (Arbonarrak) ekartzen du 702. orrialdean eta aldakiak baditu kahierreko testuak. 3. Aigerrurik : horrela testuan, aingerurik eman beharrean.

24119. Gaztea hiltzeat doana ; kantu ezaguna da eta Harluchi izena agertzen da kahierrean. 3. Beliarkan : Sehaskan behar luke

24220. Bi gazten kitatzea : Zaspi zortzi bertsu. LBZKl-k ekartzen du 705. orrialdean. Aldaki ttipiak baditu hemengo bertsioak.

24321. Suyet eder bat deklaratzen dut gaztek... kantu ezaguna da, LBZK-k 700. orrialdean emaiten duena.

24422. Ameriketako letcheruaren kantuak : guziz ezaguna den Mendiagueren obra da. 4 bertsu emaiten ditu kahierrak eta ez 10.

24523. Kantuz : hemen ere Mendiagueren testua ez da osoa ; ez da hasten lehen bertsutik baizik eta hirugarrenetik.

24624. La valse des artilleurs : kahierreko azken orrietan den frantsesezko kantu bakarra da.

URDIÑARBEKO KANTUAK ETA HAUR-HILTZE : BESTE BERTSIO BAT

247Casteten kahierrak eskaintzen duen kanturik inportanteena hamaseigarrena dela erran ginezake, erran nahi baita, haur-hiltzea aipatzen duen kronika, Ibarlarra tituluarekin. Jadanik erran bezala. Oztibarren kokatua da, Donaixti-Ibarreko etxe bat eta hango nexkatila bat izendatzen baititu koplakariak. Geroztik beste bertsio baten edi-reitea gertatu zaigu. Eskerrak zor dizkiot Urdiñarbeko Pierre Zubiri jaunari kantu horren berri eman baitigu eta kantatu digulakotz. Geroztik Euskal-Herriko Atlas Linguistikoaren inkesten egiten ari ginelarik, kantua manetofoian hartu genuen 1989ean.

248Zubiri jaunari. Donaixti herria ez zaio txit arrotz. Garaibiko tinian sorturik 1910ean, Bordagai etxean, Naphaleko lepo altexean, han Donaixtirekin mugakide zen. Kantuaz zer ote zakien galdegin giniolarik, kahier bateau idatzirik bazuela erran zigun. Gertakariaren berri amak eman zion bestalde. Bainan bere kahierrean agertzen den kantuan aipu den etxearen izena eta Casteten kahierrean emaiten den izena liferent dira. Iduri luke beraz kantu berdintsua erabilia izan dela bi gertakari desberdinen karietara. Horrela egina izan bada eta jadanik aditzera eman dugun bezala, kantuaren mamia ez zitekeen hanitz alda kasu batetik bestera. Bi kantuak bi aldaki dira, ber egitura batetarik idokiak.

249Gauzak horrela eta bi kantuak elgarren askazi balinbadira ere, egiari zor diogu erraitea bi kantuak ez direla ber moldean egitaratuak hurrunago erakutsi bezala.

250Baina lehenago Zubiri jaunak bere amari entzun istorioa gogora ekarri behar dugu. Jendeak jakin omen zuen haur sortuberna hil zuela ama gazteak. Halako kasuetan bastart izena zerabilan jendeak, ezkontzatik kanpo sortu haurraren izendatzeko. Gehienetan, haurraz zen erraiten eta ez haurrari berari. Halere eta diotenez, gure kantuaren protagonista nausia, haurraren hil zueneko ama beraz, auzoan egoiten zen hogoi urteko mutiko bati behin trufan mintzatu zitzaion. Mutiko hori auzoko nexkatila batek egin zuen eta osabak etxean berean hazi zuen, potikoa ahatik mutilgoan bezala lanean ari zitzaielarik. Egun batez mendira edo bortura zoalarik behien eramaitera, gure kantu huntako emazteak erran omen zion : « Ba, hi mithila merkhe gozatzen hute ! ». Eta delako bastartak errefera itzuli omen zion ahoan bilorik gabe : « Ba ! zük ere ez bazünü hil-arazi sorthü zünien hua, zük ere mithila bazunükien orai ! » Eta horrekin utzi zuen emaztea. Diotenez ere, emazte hori ezkondu zen delako haur-hiltzearen ondotik eta familiarik ez zuen izan. Senarrari auzoko mutikoak zer erran zion aipatu ziolarik, esaera zaharra baliatuz gizonak hauxe igorri omen zion : « Eh ! thira zan ! thira zan korda ! entzünen dün geo zeñhüa ! » haur-hiltzea jendearen ixilean ez zelakoan arras gertatu.

251Dena den, horra Zubiri jaunaren kahierretik kopiatu kantua :
[Etxe baten izena dakar kahierrak, hemen emaiten ez duguna].

2521. Basco sahar goisian argitu sen
Frutu doloresco bat mundura sorthu sen
Haren sorthé tristias oroc phena suten
Burreu crimineles atacaturic sen.

2532. Désértietan bada oi animaleric
Oi ene ama béno bihots hobecoric
Ama bat ukhen banu aments haietaric
mundian bisitsias es nuquian dudaric.

2543. Ené ama maitia souri niagosu
Sure semé nisala countsidera esasu
Hasi nahi espanaisu ere batheia nesasu
ene arimac haour galthegiten deisu.

2554. Adios éne ama saoudé alagéraric
Souré désirac oro nitan counplituric
Mundia quitatsen dit oi nahi gaberic
Osoki jelkhi gabé soure sabéletic.

2565. Adios déreitaca trichtésia handin
Nic éré plaser hartsen hori entsutin
Ephantchu égiten heitan igaran aspaldin
Ni éré mendecatsen orai éné aldin.

2576. Tristéric agertsen nis éné Jinco Jauna
Su souré serbutchuco creatu naisuna
Argiric gabes badit malur éta phena
Ené amac bésala es othoi aboundena.

2587. Hil ondoan es da asqui éhorstia
Gibeletic heldu da laster justiçia
Harec chéhéquiren du éné khorpits trichtia
Ordian agerturen da souré crima gordia.

2598. Amaguei gusiec harsasie etsenplu
Ené amaren obrés égin gabe casu
Halaché nai tratatu bai eta dolutu
Béré ouhouria oro holas beitu galdu.

260Erran bezala diferentziak badira bi bertsioen artean. Zortzi bertsu badauzka Zubirik, Castetek aldiz hamar bat. Zubiriren kahierrean hatsarreko bertsua dena bost-garrena da Casteten bertsioan : beraz Casteten sarrera (captatio benevolentiae) etager-takarien kronika ez dira agertzen Zubiriren testuan. Casteten azken bertsua (hamar-garrena izanki) bigarrena da Zubiriren testuan, mintzairan diren aldakiak aldaki. Zubirik lehenbiziko partean zerbait ments balinbadu beste bertsioaren aldean, aldiz ondarreko bertsuetan dakarrena ez da hatzemaiten Casteten kahierrean, hala nola Jinkoari haurra mintzatzen zaioneko bertsua (6.), justiziak egia argituko duelako bertsua (7.) eta koblakariak amagei guziei eman abisua (8.). Bainan biak egite handikoak dira eta ber moldetik idokiak, duda izpirik gabe. Beraz bi kantu hauk gertakari-mota baten salatzeko leitmotiv baten bi aldaki arradotzat har genezazke.

261Paradaz balia, beste kantu bat emaiten dugu, beti Zubiriren kahierretik harturik. Gaiak egite badu aintzinekoarekin : alabainan, haur sortuberriaren hiltzea du aipatzen. Amak haurra kanpoan abandonatzen du, beste norbaitek altxatuko duelakoan. Altxatu, andere gazte batek altxatzen du. Bainan biharamunean haurra hiltzen da, bateiatua izan ondoan (bataioa beste kantuan ere aipu da). 1929ko data eman du Zubiri jaunak kan-tuaren ondotik. Ez dugu jakin anal izan nun egina izan den kantu hori. Eskuararen alde-tik mendebaldekoagoa da (nauzue, iruzkia. etorri, etxatu) nahiz ortografian Zuberoko ezaugarri zonbait sartu dituen kopiaegileak : oen eta ez oren. Horra testua :

262Nigares sorthuric

2631. Nigares sorthu nintsan nigares hiltzeko
Es ordéan mundu hountan lusa [s] bisitcéco
Yendec isanen duté éraitéco frango
Aita ama maiteac souen biendaco

2642. Aita ama maitéac mundura sertaco
Eman isan nausué sorigaits hountaco
Nic ez nouen hobénic hola tratatséco
Fédéric éman gabé abandonatséco

2653. Sorthu nintsanétic hiou oén gabé
Bérec chokho batéan gaichoua éman naute
Nihaur bakharic bisi choriac aurhide
Ene contsolatsérat khantus heldu diré

2664. Ni goiséco aruen hémentche paratu
Gérostic iruskiac gainetic pasatu
Aitaric esdut eta amac nau etchatu
Ez othé nauté béhar norbeitec altchatu

2675. Sorthé triste hountan nais mundura ethori
Oi hemen niagosu bildots bat iduri
Lura saheska eta serua estali
Noréna othé naisen yancoak badaki

2686. Iruskia sénian séruan aphaldu
André gaste bat sautan aldétic pasatu
Aingeru bat nintsela senian ohartu
Amoltsuki ninduen bésuétan hartu
Sato enekin sato aingeru maitéa
Dolu eingari litake su hemen ustea
Boskario énétsat sutas yabetséa
Eracutsico dautsut séruco bidéa
Bathaitu éta biharamunian
Yaincoak éraman du adin édérrian
Haura ez da géhiago munduco bisian
Aingeruekin dago séruco lorian
ler Mai 1929

269Oharrak : 01. Lusa : luzaz irakurri behar. 5. Saheska : seaska. Estali : izena da (ohe-estalgia, alegia)

AZKEN DOKUMENTUA : DOMINTXINEKO OILARRAK

270Oztibarreko kantuak utzirik, lekuño bat eman nahi genioke Zubiri jaunak kopiatu zuen beste kantu bati : kantu horren entzutea frangotan gertatu zaigu, Ustaritzen, Zuberoan, eta Amikuzen besteak beste. Arrakasta handiko kantua, nunbait. Kantuegietan ez hatzemanik, testua hemen ekartzen dugu. Domintxañeko oillarrak du titulua.

271Dominchagnéco oillarac

2721. Bi berset baditut orai éginic
Sujeta ukhenik domintchagnétic
Oillarac ditustéla aras gnaphurturic
Aisoko olllouétan bisiaturic.

273Errepika
Biba oillar saharra oi ser oillakaria
Biba oillar handi lepho lusia

2742. Etchengo oillouetan ez duté gousturik
Nahiago beitusté kampokouetaric
Atsamaïten dutela oi es da dudaric
Menturas ez béthi nahi dutenétaric

275Errepika

2763. Oillouez ere ez dira bethi countentatsen
Oillandac ere dituste gaiski atakatsen
Haien inousentsias dira baliatsen
Lehouïn baten pare gero aplicatsen

277Errepika

2784. Orai nahi dianac cambiatu oillara
Domintchagnen bada mota particulara
Arasas handi eta ilhun coloria
Oillouen jocatséko pare gabia
Octobre 1929 Refrain Fin

279Oharra : 1. gnaphurturik : ‘ñapur’ erraiten da aizoan usu sartzen den kabaleaz bai eta ere jendeaz. Ikusten da 'lapur' hitzaren aldakia dela. 2. Etchengo ; forma honek ongi erakusten du Zuberoko morfologiaren eta Baxe-Nafarroko fonologiaren gurut-zamendua, oraindik ere Domintxinen hain zuzen eta auzo-herrietan entzun ditekeen forman. 3. Aplicatsen : errannahi gordina du : 'jokatu', 'apaindu' adierazten du. Bardozen adiera beraren entzutea gertatu zaigu, hain zuzen oiloari aplikatzen omen zaion hegazti harrapakari batez.

Inicio de página

Para citar este artículo

Referencia en papel

Charles Videgain, «Joañes Castet-en-Kantu Kahierra (Oztibarre, 1936)»Lapurdum, 2 | 1997, 129-159.

Referencia electrónica

Charles Videgain, «Joañes Castet-en-Kantu Kahierra (Oztibarre, 1936)»Lapurdum [En línea], 2 | 1997, Publicado el 01 septiembre 2010, consultado el 28 marzo 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/1809; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.1809

Inicio de página

Autor

Charles Videgain

Artículos del mismo autor

Inicio de página

Derechos de autor

CC-BY-NC-ND-4.0

Únicamente el texto se puede utilizar bajo licencia CC BY-NC-ND 4.0. Salvo indicación contraria, los demás elementos (ilustraciones, archivos adicionales importados) son "Todos los derechos reservados".

Inicio de página
Buscar en OpenEdition Search

Se le redirigirá a OpenEdition Search