1Adizkera jokatuetan agertzen diren elementuen artean, luzaz, euskal gramatikariek ez dituzte elkarretarik berezi, aditz jokadurari berari dagozkion markak eta mendera-kuntzari dagozkionak. Hobeki errateko, aditzaren beraren jokadurako fiexio gisa azter-katu izan dituzte menderagailu batekin agertzen diren adizkerak, morfologiaren eta joskeraren arteko aldea kontuan hartu gabe. Ikuspegi horren ondorio adierazgarriene-tarik bat da Humboltek (1817) euskal partizipioez erran zuena, harentzat perpaus erla-tibo libroen adizkerak (dakidana) baitziren egiazko partizipioak, ideia bera errepikat-zen zuelarik haren ondotik A. d'Abbadiek (1836) ere.
2Perpaus jokatuetan menderagailu gisa baliatzen ditugun morfemek bi ezaugarri dituzte : lehenik, orain gogorarazi dugun bezala, adizkera jokatuari lotzen zaizkio, harekin morfologian bat egiten dutelarik ; bigarrenekorik, hizki gisa agertzen dira : edo atzizki gisa, edo aurrizki gisa.
3Euskara tipologikoki hizkuntza posposizionala denaz geroz, ez da harrigarria atzizki gisa agertzea menderagailuak. Are gehiago, azterketa diakronikoak egin dituz-ten autoreek kontsideratu izan dute, atzizki menderagailuen oinarrian agertzen den -(e)n, hain segur, kasu marketarik heldu dela. Genitiboari dagokiola baieztatu dute Gavelek (1929) eta N'Diayek (1970), inesiboari, berriz, de Rijkek (1972) eta Jacobsenek (1977), morfo-fonologia kontuan harturik. Dakigun bezala atzizki hura da kausitzen erlatiboetan, zeharkako galderetan, perpaus subjonktiboetan, bai eta, beste zenbait atzizki harturik, beste forma askotan ere, agerian ((e)n-ean, (e)n-etik,...).
4Halere, menderagailu guziak ez dira atzizki, baititugu beste batzuk aurrizki moduan agertzen zaizkigunak. Hauek diakronikoki ez dira kasu paradigmari lotuak, baina enontziazioari, eta bereziki baieztapen markatzaileari (Lafon 1966). Hor ditugu. alde batetik, ba- baldintzetako protasietan euskalki guzietan baliatzen dena, eta bes-tetik, bait- egun ekialdeko euskalkietan bereziki baliatzen dena, baina 16. mendean bizkaieraz ere agertzen dena bai(st)- forman.
5Beste aurrizki bat sar daiteke sail horretan. usaian gramatikariek horrela egiten ez badute ere : inperatiboan agertzen den b(e)- aurrizkia, hain zuzen. Gutiz gehienetan, b(e)- aurrizkia aurkezten da d-, z-, eta l- denbora-moduzko aurrizkiak agertzen diren tes-tuinguru morfologikoan, eta horregatik paradigma berean sartua izan da. Ez du iduri. haatik, egoki dela horren egitea, ezen aurrizki horren ezaugarri sintaktikoak kontuan hartzen badira, argi eta garbi ikusten da menderagailuen bereizgarriak dituela, eta ez denbora-moduzko markatzaileen(a)k. Bi argumentu eman daitezke honen erakusgarri :
- b(e)- aurrizkiak ez ditu onartzen forma alokutiboak ;
- b(e)- aurrizkiak ez daiteke ager beste rnenderagailu batekin batean (aur-rizkia edo atzizkia izan dadin).
6Bi ezaugarri horiek menderagailuek badituzte, ez, aitzitik, denbora-moduzko mar-katzaileek. Bestalde morfologikoki ere ez dirudi b(e)-, arras, d-, z-, eta /- denbora-moduzko aurrizkiekin pareka daitekeela. Alabaina, 18. eta 19. mendeko lapurterazko testuetan inperatiboko aurrizkia, hastean marka pertsonala duten adizkerekin ere aur-kitzen da. Adibidez, nihork ez bezaitzate kondena dio Haranederrek (Kolos. 2, 16), adizkera horretan be-, z- pertsona-aurrizkia duen zaitzate adizkerari lotua izanik. Dakigun bezala, hori guziz ezinezkoa denbora-moduzko aurrizkiekin, hauek aitzinean pertsona markarik ez duten adizkeretan baizik ez baitaitezke ager, salbuespenik gabe (*dazaituzte). Beraz, hirugarren argumentu hau ere eman daiteke, b(e)- aurriziki men-peratzaileen artean sartzeko :
- 1 Testu hau Donostiako udako ikastaroetan emanikako hitzaldi bati dagokio. Gaia : Euskararen his-tor (...)
- b(e)- aurrizkia erabilia izan da zenbait euskalkitan pertsona-aurrizkiak zituzten adizkerekin ere.1
- 2 Beste baldintza da aditz ergatibodunetan absolutiboa lehen edo bigarren pertsonakoa ez izatea. eus (...)
7Aurrizki menderatzaile bat inperatiboan agertzea ez da batere harrigarri. Lehenik, hizkuntza anitzetan defektiboak direlakotz inperatiboko formak, bereziki 2. pertsona subjektua ez den formetan (gaur egun euskalki gehienetan b- aurrizkia agertzeko betea izan beharden baldintzetarik bat2) ; bigarrenekorik euskara zaharrak gisa bereko leku-kotasunak ematen dizkigulakotz.
8Hain zuzen ere, Etxepareren olerkietan eta Leizarragaren itzulpenetan oinarrituz, lekukotasun horiek aurkeztuko ditugu hemen hiru aurrizki bereziki aztertuz : alba-, albait- eta ai-. Aipamen guti izan dute aurrizki horiek gure gramatiketan, salbu Lafonen tesian (1943 : 477-78, 491-495), eta horregatik denen biltzera eta sailkatzera entseiatu gara.
- 3 Joan den mendearen ondarrean, bai van Eysek, bai Dogsonek, Schuchardtek eta Vinsonek erc nahi ukan (...)
9Beraz, hiru aurrizkiak aldizka aurkeztuko ditugu, aldi bakoitz haien agertzea muga-tzen duten baldintza morfosintaktikoak zehaztuz, bai eta haien balioa ere. Aipuak ema-nen ditugu, Leizarragarenen ondotik 1564eko Genèveko testamentu berriaren frantse-sezko testua ere eskainiz, bai eta Haranederren itzulpena ere (aditz forma bera itzulia denean bederen). Frantsesezko testu hori zergatik hartu dugun argi da : Leizarragak frantses testua izan zuen eredu bere itzulpena egiterakoan (Ruiz Arzallus 1991), eta 1564eko argitalpen bat harturik, pentsa dezakegu Leizarragak erabili zuen bertsioa izan gabe ere, ez zatekeela biziki urrun3. Hala erakustera ematen ere dute hemengo itzulpenek. Haranederren erreferentzia aukeratu dugu, denboran hurbilena baitzen. Ordean, 170 urteko aldea bada bi itzulpenen artean, eta kontuan izanik jatorrizko bert-sioak ere ez zirela berak, ez dezakegu konparantza horretarik ondorio handiegirik atera. Halere, konparantzak aurrizkien galera agerian emateko balio duela uste dugu.
10Alba- aurrizkia hiru aldiz agertzen da Leizarragaren testuetan, eta sei aldiz Etxeparerenetan.
- 4 16. mendean, ahal morfema iraganari ez dagokion egoera bati buruz baliatzen denean ez da izan e do (...)
11Adizkera trinkoekin (erran, egin, *edun) eta adizkera laguntzaileekin aurkitzen da. Azken kasu honetan, adibideen arabera behintzat, aditz lexikala aspektu markaduna bada, aspektu burutua izan behar du. Hots, ez dugu aurkitzen alba- aurrizkia, aditz lexikalak -tzen (edo are gutiago -tuko) aspektu marka dakarren kasuetan4.
12Alba- duten adizkera trinkoak, eta *edin eta *ezan laguntzaileak, hipotetikoan dira. salbu kasu batean, eta orduan partizipio perfektuarekin erabilia da (ik. (1)).
13Subjektuak lehen (4, 9), bigarren (5, 7) edo hirugarren (1, 8) pertsonak izan dai-tezke.
Alba aurrizkia al+ba morfemez osatua da, eta haren balioa elkarketa horri dago-kio : alde batetik. ahala eta. beste aldetik. baldintzako suposizioa adierazten baitu, hala nola ahal ba- erabiltzen delarik. (3) adibidean ikus daiteke nola Leizarragaren egin alba dadi dioenean (Errom. 12,18), eguin ahal badadi ematen duen Haranederrek, bi formen baliokidetasuna agerian emanez. Adibide anitzetan, halako agiantza kutsu bat badute adibideek. supositiboarekin maiz gertatzen den bezala (cf. balinba).
14Ikusirik aurrizkiak metatzen dituela haren barnean agertzen diren bi morfemen balioak, batek galde egin dezake ea egiazki aurrizki baten aitzinean gauden. Alabaina hegoaldeko testuetan guziz hedatua izan da al eta ba- modu berean elkarri loturik eta aditzari erantsirik baliatzeko ohitura, bai testu zaharretan, bai eta, adibidez, Larramendiren gramatikan ere. Eta haien kasuan alba ez da aurriki gisa kontsidera-tzen, baina bi morfema desberdin gisa. Zergatik ez gauza bera egin hemen ? Arrazoi bakar batengatik : ez Leizarragak eta ez Etxeparek ez dute sekula silaba bakarreko eta aspiraziorik gabeko formarik erabiltzen ahal adierazteko, salbu alba- morfoarekin. Auziaren trinkatzeko bide segura izanen genuen, agertu izan balira ezezkako adibi-deak. Orduan, ezen. ikusiko zen ez non agertuko zen : alba- aurrizkiaren aitzinean (ezalba-), ala ba- aurrizkiaren aitzinean (al ezba). Lehen kasuan, argi geldituko zen alba morfema konplexua izanagatik bat zela, hala nola gertatzen baita albait- morfe-marekin (ik. §2); bigarren kasuan, alderantziz, frogaturik geratuko zen bi morfemak zirela, hegoaldeko tradizioan gertatzen den bezala. Zorigaitzez ezezkako adibiderik ez dugu aurkitu, eta, beraz, frogabide hori ezin baliatuzkoa dugu hemen.
15Erran behar da. ordean, gure testuetan ahal morfema agertzen dela supositiboetan, eta beraz ez dezakegula pentsa ahal supositiboetan hartzen duen forma dela al. Hona Leizarragaren bi adibide :
Baina deus ahal badaguic (Mark. 9, 22)
Baldin hori sinhets ahal badeçac (Mark. 9, 23)
16Segurtamenik ez badugu ere, horrek alba- bestelako formatzat hartzera bultzatzen gaitu, hala nola egin baitzuen Lafonek (1943) ere.
17• ALBA + *EDUN [+HIP].
18ALBALUTE : egin albalute
19(1) Eta eguna ethorri cenean, herria etzeçaten eçagut : baina portu itsas adar çuen bati ohart cequizquion, hartara, eguin albalute, vncia egotzi aiher ciraden. (Apos. eg. 27, 39)
1564ko Genèveko biblia : Et le iour venu ils ne cognurent point le pays : mais apperceurent un golphe ayant riuage, auquels ils deliberoyent ietter le nauire s'ils eussent pu.
Haraneder : eta gogo çuten untciari han joaracitceco, ahal baceçaten
20• ALBA + IZAN [+HIP].
21ALBALIZ : izan albalitz
22(2) Ceric cen bada çuen dohainontassuna ? ecen testificatzen drauçuet, baldin possible içan albaliz, çuen beguiac idoquiric eman cendrauzquedetela. (Galat. 4, 15)
1564ko Genèveko biblia : Quelle estoit donc vostre beatitude ? car ie vous porte temoignage que s'il eust este possible, vous eussiez arrache vos yeux, & les m 'eussiez donnez.
Haraneder : Non da bada orduco çuen dohatsutasuna ? Ecen lekhukotas-sun hau errenda dieçaqueçuet, possible içan balitz çuen beguiac iraciric emanen cinarozquitedala.
23• ALBA + *EDIN [+ ORAIN].
24ALBADADI : egin albadadi
25(3) Eguin albadadi, çuetan den becembatean. guiçon guciequin baquea duçuen. (Errom. 12, 18)
1564ko Genèveko biblia :Si se peut faire, en tant qu 'en vous est, ayez paix avec tous hommes.
Haraneder :Eguin ahal badadi eta çuen baitan dagoen guçiaz, duçuen baquea guiçon guciequin.
26• ALBA + *EDIN [+HIP].
27ALBANENGIDIO : parti albanengidio
28(4) Parti albanenguidio harc ezluque pareric/Alavana nic ezticit hayn hon deriçadanic. (Amorosen partizia)
29• ALBA + *EZAN [+HIP].
30ALBAHEZA : eskusa albaheza
31(5) Vercen gaztigari inçan oray adi gaztiga/Pena honez orhit eta hangoa ezac cogita/Hebengoaz vercecoa albaheça escusa/Vnsa enplegatu duquec heben eure denbora. (Mossen Bernat echaparere cantuya)
32ALBANEZA : itzul albaneza
33(6) Elas yzul albaneça yragan den denbora/Segur oray enyqueci dudan gogoan veharra. (Amorosen partizia)
34• ALBA + EGIN [+ORAIN].
35ALBADAGIK
36(7) Albadaguic ioan adi eliçara goycian/leyncoari han gomenda bere eche saynduyan. (Doctrina Christiana. Goycian)
37• ALBA + *EDUN [+ORAIN].
38ALBADITU
39(8) Hirur gauça albaditu ehorc ere eguiaz/Nola ere hil vaytadi doha saluamenduyan. (Doctrina Christiana, Harmac eryoaren contra)
40• ALBA + ERRAN [+HIP].
41ALBANERRA
42(9) Albanerra eguya nyc dut pena handia/Secretuqui minça guiten bioc othoy may-tia. (Amorez errequericia.)
43Albait- aurrizkia alba- baino gehiago agertzen da 16. mendeko testuetan. Leizarragaren testuetan 27 adibide bildu ditut, eta 8 Etxeparerenetan.
44Albait- aurrizkia morfologikoki aitzinekoaren irudikoa da, ezen elkarretaratzen ditu al morfema eta aditz aurrizki bat, kasu honetan ez ba- supositiboa, baina bait-. Haatik, guziz desberdina da semanukoki : al morfemak ez du ahalezkoa deusetan adierazten, eta aurrizkia agintera irudiko perpausetan agertzen da, Lafonek. horrengatik, prescriptif deitu baitzuen. Bestalde, albait- ez da edozein alditako adizkerekin baliatzen. baina hipotetikoan direnekin bakarrik.
- 5 Oihenartek 384. errefrauan albai(t)- forma erabili zuen : Otsoa lagun duanean. albaihu hora sai-he (...)
45Albait- bi formatan agertzen zaigu : diptongoa hetsiz darabil kasik beti Leizarragak (albeit-), hetsi gabe Etxeparek (albait-)5. Aldaketa hori guziz ezaguna da bait morfe-maren kasuan.
46Albait- morfema konposatua bada, aurrizki bakarra da. Hori erakustera ematen digute ezezkoan diren hamar bat adibideek (salbuespenik gabe). Horrelakoetan ez morfema albait- aurrizkiari juntatzen zaio (ez bait- morfemari) : eta campoetan dira-denac ezalbeilitez hartan sar (Luk. 21, 21).
47Lafonek oharrarazi zuen albait- noiz baliatzen zen : pour exprimer un ordre dont l'exécution n'est subordonnée à aucune condition et doit avoir lieu immédiatement.. Quand le verbe est au prescriptif, I'exécution du procès voulu, ordonne par le sujet parlant n'est pas rapportée au présent immédiat : tantôt, subordonnée à l'accomplissement d'un autre procès qui n'est pas d'ores et déjà realise, elle concerne de ce fait l'avenir, tantôt elle dépasse et déborde le moment présent parce que le verbe exprime une prescription permanente. qui peut être catégorique ou subordonnée elle-même à une condition. (1943 : 491)
48Lafonek errana adibide gehienetan egiaztatzen da. Adibidez :
49• - Perpauseko subjektua (edo beste osagai argumental bat), solas ingurumenaz beste egoera bati dagokion erlatibo libro batek gorpuzten du (cf. (35), (36), (37)), edo erlatibo korrelatu batek (cf. (20), (24), (34), (39)) :
Orduan Iudean diradenec ihes albeileguite mendietarát (Luk. 21, 21) ;(37).
Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitin-doa harequin biga. (Mat. 5, 41) ; (34).
50• - Agindua denbora markatzaile bati lotua da eta honek haustura markatzen du solas ingurumenaren aldetik. Denbora markatzailea izan daiteke : denborazko perpaus menderatua (cf. (17), (18), (22), (23), (25), (42) (43)), edo denborazko izen sin-tagma hala nola bertze aldian (cf. (19)), egun hartan (cf. (21)), orduan (cf. (43)) :
lgor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique. diligenta albeitendi ene-gana ethortera Nicapolisera (Tito 3, 12) ; (17).
Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz. (Luk. 6, 23) ; (21).
51• - Agindua baldintza baten konplitzeari darraio (cf. (28), (41)) :
Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Hund hemen Christ. edo. Hard han : ezalbeitzineçate sinhets. (Mark. 13, 21) ; (28).
52Hala ere. ez dirudi Lafonek azpimarratu puntu, hori ezin besteko baldintza dela albait- enplegatzeko. Alabaina Etxepareren testuetan badira adibide batzuk aipatu azterbideari bizkar ematen diotenak. Horrela Potaren galdacia olerkian dialogoak zuzenean ekarriak dira, eta hala-hala andereak pot galdez dagokionari erranak (ik. (30), (33)) :
Horrelaco hiz gaixtoric niry eztarradala/Vercer erran albaytiça enuc vste duyana. (Potaren galdacia.) ; (33).
53Nekez holako adibide baten kasuan erran daiteke agindua solas egoeratik kanpo kokatzen dela.
54Dena dela ongi azpimarratu behar da albait-ekilako inperatiboak eta bestelakoak ez direla banaketa konplementarioan. Koordinazioa gertatzen denean, ikus dezakegu batzuetan a/frm-ekilako formak koordinatzen direla (ik. adibidez (15), (16), (22),...), eta beste batzuetan, berriz, inperatibo arruntak (ik. (10), (26), (33),...). Hona bi koor-dinazio moten adibide bedera :
Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea. (Luk. 21, 28) ; (22).
Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita (Mark. 13, 11) ; (26)).
55Albait- aspektu markarik ez dakarten adizkerekin agertzen da : edo *edin eta *ezan aditz laguntzaileei loturik aditz nagusiak aspektu markarik ez izanez, edo adizkera trin-koekin. Bi baldintza badira albait- agertzeko :
56Ohar bedi subjektua 2. pertsona denean ere hipotetikoa agertzen dela albait-aur-rizkiarekin. eta ez orainaldiko adizkera bat. Beraz kontraste garbia dugu puntu horre-tan inperatibo arruntekin : so afbaitegi (= so egin ezak), utzi albainenzak (= utzi nazak), albeitindoa (= (h)oa), etab.
57• ALBAIT + LEDI : ALBAILEDI
58- albailedi segura
59(10) Vercen gayçaz cençacia çuhurcia handi da/Yzterbegui duyen oro nitan vedi gaz-tiga/Abantallan dabilela albayledi segura. (Mossen Bemat echaparere cantuya)
60- ezalbeiledi jauts
61(11) Eta etche gainean datena, ezalbeiledi iauts deusen bere etchetic eramaitera. (Mat. 24, 17)
1564ko Genèveko biblia : Et celuy qui sera sur la maison ne descende point pour emporter aucune chose de sa maison.
Haraneder : etche gaiñean ditequena ez bedi jauts etchetic deussen eramaterat
62(12) Eta etche gainean datena. ezalbeiledi iauts etcherat, eta ezalbeiledi sar deusen bere etchetic eramaitera. (Mark. 13, 15)
1564ko Genèveko biblia : Et celuy qui sera sur la maison, ne descende point en la maison. & n'y entre point pour emporter aucune chose de la maison.
Haraneder : etche gaiñean dena ez bedi jauts etcherat, ez barnerat sar, cer-bait eramateco guraz.
63- ezalbeiledi itzul
64(13) Eta landán datena, ezalbeiledi guibelerat itzul bere abillamenduén hartzera. (Mat. 24, 18)
1564ko Genèveko biblia : Et celuy qui est au champ, ne retourne point en arriere pour emporter les habillemens.
Haraneder : eta larrean içanen dena ez bedi bihur bere arrobaren hartcerat.
65(14) Eta landan datena ezalbeilediguibelerat itzul, bere abillamenduaren hartzera. (Mark. 13, 16)
1564ko Genèveko biblia : Et celuy qui sera au champ, qu'il ne retourne point en arriere pour emporter son vestement.
Haraneder : eta landan ditequena ez bedi bihur guibelat bere tresnen hart-cerat.
66(15) Egun hartan etche gainean datena, eta bere ostillamendua etchean badu, ezalbeiledi iauts haren eramaitera : eta landan dena, halaber ezalbeiledi itzul guibelecoetara. (Luk. 17, 31)
1564kn Genèveko biblia : En ce jour-la qui sera sur la maison, & aura son mesnage en la maison, qu'il ne descende point pour l'emporter : & qui sera és champs, semblablement ne retourne point à ce qui lui est laissé derriere.
Haraneder : Ordu hartan etche gaiñean ditequena eta bere mubleac etchean dituena, ez bedi jauts hequien eramaterat ; eta landan ditequenaez bedi bihur guibelat.
67• ALBAI (T) + LITEZ : ALBAILITEZ
68- retira albeilitez, ezalbeilitez sar
69(16) : Orduan Iudean diradenéc ihes albeileguite mendietarat : eta haren artecoac retira albeilitez : eta campoetan diradenac ezalbeilitez hartan sar. (Luk. 21, 21)
1564ko Genèveko biblia : Alors que ceux qui sont en Iudée, qu'ils s'en-fuyent aux montagnes : & ceux qui sont au milieu d'icelle, qu'ils se retirent : & que ceux qui sont és champs n'entrent point dedans icelle.
Haraneder : Orduan Judean direnec ihes eguin beçate mendietarat eta her-riaren erdian direnac biohaz urrun eta ingurutaco herritan direnac ez dai-tecela hartan sar.
70• ALBAIT + (H) ENDI : ALBEITENDI
71- diligenta albeitendi
72(17) : Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera : ecen han neguaren iragaitera deliberatu diát. (Tite 3. 12)
1564ko Genèveko bihlia : Quand j'enuoroyeray vers toy Artemas ou Tychique. diligente-toy de venir vers moy à Nicopolis : car i'ay deliberé de faire là mon hyuer.
Haraneder : Igorri darotçuquedanean Artemas eta Tichique, khecha çaite eneganat etftorcerat Nicopoliserat, ecen han iragan gogo dut negua.
73- orhoit albeitendi
74(18) Eta erran cieçón Iesusi, Orhoit albeitendi niçaz, Iauna, ethor adinean eure resumara. (Luk. 23,42)
1564ko Genèveko biblia : Et disais a iesus, Seigneur aye memoire de moy quand tu viendras en ton regne.
Haraneder : Guero Jesusi erraten cioten : «Jauna, orhoit çaite nitaz çure erresuman sarthu çahezauenean.
75• ALBAIT + ZINTE : ALBAITZINDE
76-mintza albaizinde
77(19) : Etay lelo rybay lelo pota franco vercia vego/Andria minça albaycinde verce aldian emiago. (Etchepare, Potaren galdacia)
78• ALBAIT + ZINTEZTE : ALBAITZINDEZTE, ALBEITZINTEIZTE
- 6 Hemen dakargun adibidea (20) eztabaida baten sorburua gertatu da euskal filologian. Ikus daite-kec (...)
79- ilki albaitzindezte6
80(20) Eta cein-ere etchetan sarthuren baitzarete, han çaudete, eta handic ilki albaitzindezte (Luk. 9, 4)
1564ko Genèveko biblia : Et en quelconque maison que vous entriez, demeurez-y, & vous en allez de la.
Haraneder : Cein ere etchetan sarthuco baitçarete, han egon çaitezte eta ez çaiteztela ilkhi handic
81- alegera albeitzinteizte
82(21) Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz. (Luk. 6, 23)
1564ko Genèveko biblia :Esiouissez-vous en ce jour-la, et sautez de ioye.
Haraneder : Orduan çaitezte aleguera eta bozcaria.
83- xuxent albeitzinteizte
84(22) Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeit-zinçate çuen buruäc. (Luk. 21, 28)
1564ko Genèveko biblia : Or quand ces choses commenceront à ce faire : dressez-vous en haut, & leuez vos testes.
85- ezalbeitzinteizte izit
86(23) Eta ençun ditzaçuenean guerlac eta seditioneac ezalbeitzinteizte icit (Luk. 21, 9)
1564ko Genèveko biblia : Et quand vous orrez des guerres & seditions, ne vous espouantez point.
Haraneder : Adituco duçuenean, bada, mintçatcen guerlaz eta albora-menduz, ez çaiteztela espanti.
87• ALBAIT + ZINEZATE : ALBEITZINEZATE
88- iharros albeitzinezate
89(24) Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta ez çuen hitzey behaturen, etche edo hiri hartaric ilkitean iharros albeitzineçate çuen oinetaco errhautsa. (Mat. 10, 14)
1564ko Genèveko biblia : Et quiconque ne vous receura & n'escoutera vos paroles, partans de la maison ou de la ville, secouez la poudre de vos pieds.
Haraneder : Eta norbaitec errecibitu nahi ez çaituztenean eta çuen hitçac aditu nahi ez dituenean, etchetic edo hiritic ilkhitçearequien batean, iharros çaçue çuen oiñetaco herrautsa.
90- ezagut albeitzinezate
91(25) Halaber çuec-ere ikussiren duqueçuenean gauça hauc eguiten diradela, eçagut albeitzineçate ecen hurbil dela Iaincoaren resumá. (Luk. 21, 31)
1564ko Genèveko biblia : Pareillement aussi quand vous verrez ces choses estre faites, sachez que le regne de Dieu est pres.
Haraneder : Hala çuec ere icusten dituzquetçuenean gauça horiec guer-tatcen, jaquiçue liurbil ditequela Jaincoaren erresuma.
92- ezalbeitzinezate medita
93(26) Eta hatzamanic eramanen çaituztenean etzaretela aitzinetic ansiatan cer erranen duçuen, eta ezalbeitzineçate medita (Mark. 13, 11)
1564ko Genèveko biblia : Quand donc ils vous meneront pour vous liurer, ne soyez deuant en souci de ce que vous direz, et & n'y medites point.
94- ezalbeitzinezate sinhets
95(27) Orduan baldin nehorc badarraçue, Huná hemen Christ, edo han : ezalbeitzineçate sinhets. (Mat. 24, 23)
I564ko Genèveko biblia : Lors si quelcun vous dit, Voici le Christ, ici ou là, ne le croyez point.
Haraneder : Baldin orduan cembaitec erraten badarotçue : Huna Christo hemen da et (a) horra hor da, ez deçaçuela sinhetx.
96(28) Eta orduan baldin nehorc badarraçue, Huna hemen Christ, edo, Hara han : ezalbeitzineçate sinhets. (Mark. 13, 21)
1564ko Genèveko biblia : Alors donc si aucun vous dit, Voici le Christ ici, ou le vola, ne le croyez point.
Haraneder : Orduan baldin nihorc erraten badarotçue : Huna non den Christo, edo, Horra non den, ez deçaçuela sinhetx.
97• ALBAIT + ZIN(I)TZATE : ALBEITZINTZATE
98- goiti albeitzintzate
99(29) Eta gauça hauc eguiten has ditecenean, chuchent albeitzinteizte, eta goiti albeit-zinçate çuen buruäc, ecen hurbiltzen da çuen redemptionea. (Luk. 21, 28)
1564ko Genèveko biblia : Or quand ces choses commenceront à ce faire : dressez-vous en liaut, & leuez vos testes : car vostre deliurance approche.
Haraneder : Gauça horiec hasten direnean bada heltcen, idec çatciçue beguiac eta altcha buruac, cergatic hurbill baiditeque çuen errestecamen-dua
100• ALBAIT + NENZAK : ALBAINENZAK
101- utzi albainenzak
102(30) Hire potac bacyaquyat berce gauça nahi dic/Anderia azti cira nihaurc erran gaberic/ Bada vci albaynençac ny holacoz yxilic/ Horreyn gayz ciraden guero eguinen dut verceric. (Potaren galdacia : 4)
103• ALBAIT + (H)EZA : ALBAITEZA
104- albaiteza konserba
105(31) Honequila albayteça bethiere conuersa/Gaixtoequi ecin ayte gayzqui beci prouecha/Bercer eguin eztaçala nahi eçuqueyena. (Doctrina Christiana)
106- egin albaiteza
107(32) Eliçara içanian so eguic bateyarrira/Pensa eçac han duyala recebitu fedia/Ieyncoaren gracia eta saluaçeco vidia/Hari eguinalbaiteça lehen eçagucia. (Doctrina Christiana, Batheyarria)
108• ALBAIT + (H) ITZA : ALBAITITZA
109- erran albaititza
110(33) Horrelaco hiz gaixtoric niry eztarradala/Vercer erran albaytiça enuc vste duyana. (Potaren galdacia.)
111• ALBAIT + (H)INDOA : ALBEITINDOA
112(34) Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga. (Mat. 5, 41)
1564ko Genèveko hiblia : Et quiconque te voudra contraindre d'aller une lieuë, vas-en deux auec luy.
Haraneder : Eta nihoc bortchatu nahi baitçaitu harequien goaterat milla pausu, çohazco bertce bi mila pausu ere.
113• ALBAI(T) + LEGITE : ALBEILEGITE
114- ihes albeilegite
115(35) Orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarat. (Mat. 24, 16)
564ko Genèveko biblia : A donc que ceux qui seront en ludée, s'enfuyent aux montagnes.
Haraneder : Orduan Judean direnec ihes eguin beçate mendietarat.
116(36) Dacussaçuenean bada desolationearen abominationea, Daniel Prophetáz erran içan dena, behar ezten lekuan dagoela (iracurtzen duenac adi beça) orduan Iudean diratenéc, ihes albeileguite mendietarat. (Mark. 13, 14)
1564ko Genèveko biblia : Or quand vous verrez l'abomination de la deso-lation (qui est dite par Daniel le Prophete) estre où elle ne doit (qui lit l'en-tende) alors que ceux qui seront en Iudee, fuyent aux montagnes.
Haraneder :... orduan Judean içanen direnec eguin beçate ihes mendietarat.
117(37) Orduan Iudean diradenecihes albeileguite mendietarat (Luk. 21, 21)
1564ko Genèveko biblia : Alors que ceux qui seront en ludee, qu'ils s'en-fuyent aux montagnes.
Haraneder :... orduan Judean direnec ihes eguin beçate mendietarat.
118• ALBAIT + (H)EGI : ALBAITEGI
119- so albaitegi
120(38) Vertan guero soalbaitegui non den gorpuz sainduya. (Doctrina Christiana. Gorpuz saynduya)
121• ALBAIT + ZINARRATE : ALBEITZINARRATE
122(39) ALBEITZINARRATE : baina cer-ere emanen baitzaiçue ordu hartan, hura albeitzinarrate : ecen etzarete çuec minço çaretenac, baina Spiritu saindua. (Mark. 13, 11)
1564ko Genèveko biblia : mais tout ce qui vous sera donné en cet instant-la, dites cela : car ce n 'estes-vous qui parlez, mais le saint Esprit.
Haraneder : bainan cer ere ordu hartan berean emanen baitçaitçue, eta hura erraçue
123(40) Ihardets ciecén, Othoitzeric eguinen duçuenean, albeitzinarrate hunela : Gure Aita... (Catech. Orationeaz).
124• ALBAIT + LEKI : EZALBEILEKI, ALBAILIAKI
125- ezalbeileki
126(41) Baina hic elemosyna eguiten duanean, ezalbeilequi hire ezquerrac, cer eguiten duen hire escuinac. (Mat. 6, 3)
1564ko Genèveko hiblia : Mais quand tufais aumosne, ta senestre ne sache ce que fait ta dextre.
Haraneder : Çuc, bada, eguiñen duçunean amoiña, ez deçan jaçuin (sic) çure escu ezquerrac cer eguiten duquen çure escuiñeco escuac.
127- albailiaki
128(42) Eta hoyec eguiazqui ehorc hala ezpaditu/Albayliaqui duda gabe ecin dateyela salbu. (Doctrina Christiana)
129• ALBAIT + ZINEKITE : ALBEITZINEKITE
130(43) : Hala çuec-ere dacusquiçuenean gauça hauc guciac, albeitzinequite écen borthan hurbil datela. (Mat. 24, 33)
1564ko Genèveko hiblia : Vous aussi pareillement, quand vous verrez toute ces choses, sachez qu'il est prochain à la porte.
Haraneder : hala çuec ere horiec guciac icusten dituzquetquenean, jaqui-çue Guiçonaren Semea hurbill eta athean ere diteguela.
131(44) Eta ikus deçaçuenean Ierusaleme gendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinequite ecen hurbil datela haren destructionea. (Luk. 21, 20)
1564ko Genèveko hiblia : Et quand vous verrez Ierusalem estre enuironnee d 'armees, sachez adonc que sa desolation est prochaine.
Haraneder : Icussico duçuenean, bada, Jerusalem armada batec ingurat-cen duela, jaquin çaçue hurbill ditequela haren desolacionea.
132Ai- aurrizkia gaur egun guziz zaharkitutzat edo hiltzat eman behar badugu ere, lehen aipatu bi aurrizkiek baino luzezago iraun du ekialdeko euskalkietan. Hala iduri du behinik behin.
133Joan den mendeko zuberotar gramatikariek ematen digute haren berri : bai Chahok (1836 : 158), bai Inchauspek (1858 : 105-113), bai Gèzek (1873 : 167-8, 191-2),erran gabe hila zela edo desagertzen hasia zela. Bonapartek ere bere Le verbe basque en tableaux (1869, 183. o. aldien bildumako taulari mugatuz gero) ematen ditu forma hauek, temps n'appartenant qu'au souletin direla gaineratuz, gero.
134Orain testuei berei behatzen hasten garenean bizitasun horren hatzik ez dugu kau-sitzen batere. Ez ditugu eiki testu guziak miatu, baina anitz bai, eta egiaren aitortzeko, ondorioak ez dira gramatikek erranak ikusiz iguriki zitezkeenak.
13516. mendean, Etxeparek ez zuen erabili, bai, ordean Leizarragak, baina guti (lau adibide). 17. mendean, Axularrek bi aldiz erabili zuen eta Oihenartek ere berdin. S. Pouvreauk, berriz, anitz, eta kasu batzuetan berak bakarrik eskaintzen dituen forma batzuekin. Antza denaz, ez Tartasek eta ez Belapeyrek ez zuten baliatu, idazle horien argitaratzaileek ez baitigute seinalatzen ( P. Altuna, P. Agirre). Gero, 17. mendearen ondotik Mirande arte (erran gabe doa Mirandek liburuetan ikasia zukeela) ez dugu inon kausitzen, salbu aipatu gramatika lanetan.
136Chahoren lekukotasuna garrantzi handikoa da. Berak zubererazko paradigmak eskaini zituen bere gramatikan, ai- aurrizkiarekilako formak izan (NOR bakarrean) eta *edun (NOR-NORK) aditz paradigmen arabera emanez (eta adibiderik gabe). Nola aurreko gramatika lanetan ez baita batere aipatzen ai-, eta nola zubererazko testuetan ez baita agertzen (Oihenarten bi adibide haiek izan ezik, ik. 6. oh.), pentsa dezakegu ahozko mintzairatik ezagutzen zuela Chahok. Bonaparteren erranak ere hipotesi honen berme dira, nahiz bitxi baino bitxiago den ikustea zein guti baliatua izan duten beren testuetan zuberotarrek hango gramatikariek aipatu morfema hori.
- 7 Hona lau adibideak :
- Egundan'ez ailiz jaio gaxtagina/Edertza, neskato onaren zegina/Edo jaï'-eta, (...)
13716. mendean ai- agertzen da albait bezala adizkera hipotetikoetan. edo *edin eta *ezan aditz laguntzaileekin, edo aditz trinkoekin. Ez zatekeen hori ezin besteko bal-dintza, Oihenarten adibideek erakustera ematen duten bezala. Alabaina honek ez ailiz jaio forma erabili zuen, izan aditz laguntzailearekin eta aditz nagusia aspektu burutuan izanik (ik. 6. oharra)7.
138Haren balioa agiantzari dagokio eta botibo moduan definitua da. Duvoisinek, adi-bidez, edo Haranederrek, oxala edo balinba erabiliko dute zenbaitetan ingurumen beretan. Leizarragaren lau adibideen frantsesezko bertsioan, berriz, a la mienne volonte espresioa kausitzen dugu, iraganaldiko edo perfektuaz haragoko subjonkti-boko forma batekin : aihinz ‘ à la mienne volonté que tu fusses’ (47).
139Ohargarria da, halaber, aditz jokatua aitzinean emana dela, jokabide perifrastikoan aditz nagusia baino lehenago (ailitez trenca, ainençaçue supporta, aitzineçate regna) eta kopulari dagokionean, predikatua baino lehen (aihinz hotz edo eraquin).
- 8 Galda daiteke Pouvreauren lekukotasuna kasu honetan arras fldagarria ote den, ezen ai- batzuetan u (...)
140Gure 16. mendeko adibideetan holakorik agertzen ez denarren, subjektua edozein pertsona izan daiteke, lehena ere bai. Horrela diote 19. mendeko gramatika guziek. Egia errateko adibide guti da testuetan holakoa denik. Kausitu direnak Pouvreaurenak dira8, hala nola hau :
141Hala ere aineza oren erditsu hura bedere behar bezala iragan ! (Iesusen imita-zionea, 246. o.).
142Bururatzeko derragun, kasu batean izan ezik, ai- dela beti aurrizkia. (48) adibidean ait- agertzen da (aitzineçate). Haatik, hapax denaz gero, hutsa izan daiteke edo bait- ekilako analogiaz agertu forma bat.
143• AIHINZ
144(45) Baceaquizquiat hire obrac, ecen ezaicela ez hotz ez eraquin : aihinz hotz edo eraquin. (Apok. 3, 15)
1564ko Genèveko bihlia :A la mienne volonté que tu fusses froid ou bouillant.
Haranedern : Badaquizquit çure eguitateac. ez çaretela ez hotz, ez bero. Ochala hotza baçiñe edo beroa.
145• AILITEZ : ailitez trenka
146(46) Ailitez trenca çuec trublatzen çaituztenac. (Galat. 5, 12)
l564ko Genèveko bihlia : A la mienne volonté que ceux qui troublent vostre repos, fussent retranchez.
Haraneder : Ochala ebakiak ere balire çuec alraratcen çaituztenac.
147• AINENZAZUE : ainenzazue suporta
148(47) Ainençaçue supporta appurbat neure erhogoan, baina aitzitic supporta neçaçue. (2 Korin. 11, 1)
1564ko Genèveko biblia :A la mienne volonté que vous me supportissiez un petit en ma folie : & certes vous me supportez.
Haraneder :Nahi nuque paira bacineçate aphur bat ene erguelqueria !
Duvoisin :Ochala aphur bat jasan bazinezate ene sendokeria !
149• AIZINEZATE : aitzinezate regna
150(48) Ia asse çarete, ia abrastu çarete, gu gabe reguetu çarete : eta aitzineçate regna, guc-ere çuequin batean regna deçagunçat. (1. Korin. 4, 8).
1564ko Genèveko biblia :& a la mienne volonté que vous ne regnissiez, afin que nous aussi regnions avec vous.
Haraneder : Ja asseac çarete. ja aberastuac çarete ; gu gabe erreguñatcen duçue eta ochala erreguiñatcen bacindute guc ere cuequien batean erre-guiña deçaguntçat.