Nabigazioa – Web mapa

HasieraAleaNuméro Spécial 1Joannes Etcheberri ziburukoa : no...

Joannes Etcheberri ziburukoa : noelac eta testu kritika

Isaac Atutxa
p. 233-312

Testu osoa

0. Atarikoak

1Jarraian aurkezten dugun lantxo hau luze eta zabalago doan beste baten laburpen edo atal gisa hartu behar da. Haren izenburua Joannes Etcheberri Ziburukoa : Obraren berrirakurpen bibliografikoa eta testu kritika dugu eta, bistan denez, gai berberaren aurrean gaude ; han, Etxeberriren obra osoaren azterketa garatzen da, hemen, labur bada ere, bere obra batena : Noelac liburuarena hain zuzen.

  • 1  Testu kritikari buruzko kontu guzti hauek gure hizkuntzan azaltzen ditu Joseba Lakarrak bere « Tes (...)

2Lanaren izenburuak berak adierazten duenez, bibliografia eta testukritika zereginak ditugu. Bibliografiari gagozkiola, abiapuntu joan den mendeko hondarretarantz agertu zen Julien Vinsonen Essai d'une bibliographie de la langue basque dugu, lanhau baita, inolako zalantzarik gabe, euskal literaturaren ikuspegi kronologikorik zehatzena eta zabalena aurkeztuko duena. Testu kritikari dagokionez,1 argi dago edizio kritikoaren prozesuan bi alde aski desberdinak ditugula : recensio-a eta constitutio textus-a. Recensio hau, era berean, a) fontes criticae, b) collatio codicum, c) aldaeren examinatio eta selectio-a eta d) constitutio stemmatis codicum-a posible denetan. Lanak, metodologia honi jarraiki, recensioaren zeregin hauei azpiatal bana eskaintzen die.

3Honela, lortu nahi ditugun helburuak jarraikoak dira :

41) Fontes criticae, collatio codicum eta examinatio eta selectioez baliatuz, Noelac liburu honen lekukotasun berri bat aurkitu dugula erakutsi, inon katalogatu gabeko lekukotasuna.

52) Noelac liburu honen lekukotasun guztien filiazioa eta constitutio stemmatis codicumari esker, Joannes Etcheberriren obrari buruz egin diren sailkapen kronologikoek (aipatu Vinsonena bereziki) huts larriak dituztela erakutsi, guzti hau lekukotasun guztien biluzketa eta konparaketak eragindako aldaeren ikerketa zehatz eta sistematiko ezak eragina.

1. Nor dugu Joannes Etcheberri ?

  • 2  Oraintsu, Patrizio Urkizuk itzuli du Oihenarten L'arte hau. Ikus 1994, « Oihenarten Atsotitzak eta (...)

6Badakigu XVI. mendearen hondarretarantz jaio zela. Non ? Ziburun. Eliçara erabiltceco liburua-n « dotor teologo ziburutarrak » sinatzen du. Lafitte jaunaren artikulu bat aipatu behar dugu, bestalde, jaiotza data ezagutu nahi izatekotan : Oihenarten L'arte poetique basque (Un inédit d'Arnaud d'Oyhénart) hain zuzen ere (1967 : 123-128).2

7Dictionnaire des Lettres Françaises (XVIe siécle, Arthème Fayard, 1951), Nouvelle Biographie Générale (Dr Helfer, Fermin Didot, 1856), Biographie Universelle (Michaud, 1815), hiru liburuotan edan eta hiruetan datu berdintsuak aurkitzen ditu Lafittek : XVI. mendearen erdialderantz euskal idazle bat izan omen zela, Etcheverri (Juan edo Jean) deitua, Nafarroako Tafalan jaioa, apaiza, Teologian doktore.

  • 3  Gure ustez, datuok ez datoz bat jarraian azalduko dituenekin eta beste Etxeberri batez pentsatu be (...)

8Lafitteren ustez Etcheverri honek gure Etcheberri hau izan beharko luke.3 Zer dakigu Joanes Etcheberriz ?, galdetzen dio bere buruari.

91) Ziburun jaioa dela eta ez Tafallan.

102) Bere hiru anaien garai berean hartu zuela sendotza Bertrand Etxauzengandik. Hauek honela, zera dio Lafittek : lau anaiek sendotza elkarrekin hartzeko beharrezkoa zen parrokian denbora luzaz sendotzarik egon ez izana. Eta hau honela izan zen Mauri jaunaren ondoren Baionako apezpikutza hutsik izan baitzen (1593.etik 1598.era). Etxauz apezpikutzara heldu eta jarraian hasi baldin bazen bost urte horietan egin gabekoak betetzen, suposa liteke Baiona eta inguruetan (Ziburu barne) heltzeaz batera izango zirela, besteak beste, sendotzak, 1598 edo 1599.ean. Are, sendotza 18 bat urterekin hartzen zuen garai hartako gazteriak. Gure kasuan, bada, Joanes Etxeberrik 1580-1586 urteen artean beharko luke jaioa izan.

113) Teologian doktore zela eta izen handiko gizona zela. Bere adiskideen laudorioak ikustea besterik ez dago honetaz jabetzeko.

  • 4  Gure ustez, kasu honetan Pierre Lafitte jaunak Haristoiren St. Jean de Luz et Ciboure. Souvenirs h (...)

124) Ziburuko parrokiari buruzko datuek4 zera erakusten dute, 1629. urtean Martin Gastambide zela, oraindik, parroku ; baita 1638.ean Jean Haristeguy dela Jean Etcheverry edo Etcheverriren oinordeko izendatua. Baina ez dakigu zein urtetan hartu zuen Etxeberrik Gastambideren tokia.

13Lafitteren datuon arabera, bada, nahiko zehazki koka genezake Etxeberriren jaiotzaren data.

14Etcheberrik berak ere azaltzen du bere bizitzari buruzko daturen bat Eliçara erabiltceco liburuan (1666 : 2) :

« Bereciqui ni natçaitçu / Ceren eta çureaz, / Confirmatua içatu / Bainaiz elcu emeaz.Nerori anaia laurgarren / Ciburuco templuan, / Ceñetaric bici bainaiz / Bigarrena munduan. »

15Oihenart, Pouvreauri bidalitako —azken honen hiztegirako zenbait hitz dela eta— 1661.eko maiatzaren 30eko gutunean, « Feu Monsier d'Etcheberry »-z mintzo da.

16Lafitte jaunak 1638.ean hil zela dio (1967 : 13-14). Nik ez dakit nondik suposatzen duen data hau. 1638.ean, Haristegi da Etcheberri Ziburukoaren oinordeko izendatua. Etxeberri hil egin zelako ?

17P. Altunak (1981 : 8) Paben ikasi zuela dio, jesuiten ikastetxean, Oihenartek bezalaxe. Egin behar izaten zituzten gutxi gorabeherako ikasketak Humanitateak eta gero gainerako ikasketak (Filosofia, Teologia, Zuzenbidea...) zirela dio. Eta Etcheberri Teologia ikasi ezezik dotore izatera iritsi ere egin zen. Ez dugu bere bizitzari buruzko beste datu zehatzik lortu.

2. Etcheberriren obra

2.1. Lan argitaratuak

18Hiru dira Joannes Etcheberriren lan argitaratuak, inprimatuak ; ezagunak eta eskuragarri ditugunak behintzat.

2.1.1. Manual devotionezcoa

  • 5  Inpresoreei dagokienez, derragun Manual devotionezcoaren bi edizio desberdinak Bordelen inprimatua (...)

19Hau da gurera heldu den Etcheberriren lehen liburu inprimatua. Lehen edizioak 1627.ean ikusi zuen argia, Bordelen Gilen Millangesenean.5 Hona Vinsonen Essai... n aurki genezakeen aipamena :

« 14a.-MANVAL | DEVOTIONEZCOA, | edo ezperen oren | oro escvetan erabillt-- | çeco liburutchoa. | Efcarazco verfu tan eguiña, eta guztia | bi partetan bereçia. | Lehenean iracaften direla, Guirilliño I Commun batec, iaquiñ behar dituen | Gauça guehienac : berçean, errateco | Lituquen, halaber othoitz guehienac.[...] BORDELEN, | Gvillen Millanges Erregueren | Imprimatçaillearenean. | - | M. DC. XXVII. »

20Argitarapen honen garaian, Bordele zen liburuak inprimatzeko lekurik hurbilena. Baionako lehen moldiztegia François Bourdot-ena da, 1642.ekoa. Eta Paben Desbarats sendia 1655.az geroztik baino ez da hasten inprimatze lanetan.

21Lehen argitarapen hau in-8 itxurakoa da (16 orrialde pleguko), guztira 346 orrialde idatzi dituela. Bere neurriak honakook dira : 101 mm x 167. Testuak berak 82mm 5 x 149,5 (izenburu eta zeinadurak barne).

22Bigarren edizioa 1669. urtekoa da eta hona Vinsonen aipamen bibliografikoa :

« 14b.-MANVAL | Devotionezcoa, | edo ezperen oren | oro escvetan erabillt- | çeco liburutchoa. | Efcarazco verfutan eguiña, eta guztia | bi partetan bereçia. | Lehenean iracaften direla, Guiriftiño | Commun batec, iaquiñ behar dituen | Gauça guehienac : berçean, errateco | Lituquen, halaber othoitz guehienac.[...] BORDELEN, | I. Mongiron Millanges Erregueren | Imprimatçaillearenean. | - M. DC. LXIX. »

23Litekeena da Iacobe Mongiron Milangesek lehenaz baliaturik egin izana berrargitarapen hau. In-8 itxurakoa hau ere, foleo erdiz eratua (8 orrialde pleguko).

24Neurriak : testuak 88 mm 5 x 152,5, izenburu eta zeinadurak barne. Zeinadura sistema : 1627.eko argitarapenak A p. 1, B p. 17, C p. 33, e.a., K p. 137-ra arte ; bigarren liburuak : A p. 1, B p. 17, e.a., O 208. orrialdean. 1669.eko argitarapenak : A p. 1, B p. 9, C p. 17, D p. 25, e.a., S p. 137-ra arte ; bigarren liburuan : A p. 1, B p. 9, e.a., eta Cc p. 207.

  • 6 Bere Lehen liburia edo filosofo huskaldunaren ekhieia liburuan (1785. urtean argitaratua. Guk darab (...)
  • 7  Bere Arte (1984 : 374) eta Diccionario Trilingüe liburuetan (1853 : xxxi), bietan dugu Etxeberrire (...)
  • 8  Bere Histoire Litteraire liburuan (1858a : 7 gehigarrietan) Manual- aren berri izango dugu. Harrit (...)
  • 9  Honela dio Proverbes basques d'Oihenart-en (1847 : xl) :
  • 10  Bere Catálogo de obras euskaras liburuan ere (1898 : 46-47) aurkitu ahal izango dugu Etxeberriren (...)
  • 11  Louis Desgravesek, bere Les livres imprimés a Bordeaux au XVIIe siécle liburuan, Manual devotionez (...)

25Vinsonen aurretik, eta Etcheberriren beraren garaikideez landa, Jusef Egiategi ziburutarra dugu liburu honen berri dakarren lehena.6 Honen ondotik, Aita Larramendi,7 Pierquin de Gembloux belgiar midikua8 eta Francisque Michel.9 Guzti hauen lana esozoa eta zehaztasun gutxikoa da. Vinsonen ondorengoak dira Genaro de Sorarrain10 eta Louis Desgravesen11 lanak.

  • 12  « Euskal klasikoak » bilduma argitaratzen hasi zen Hordago Publikapenak etxea 1978.ean, eta Joanes (...)

26Hordago Publikapenak etxea 1669.eko edizio honetaz baliatu zen argitarapen xerokopiatu bat egiteko.12

27Patxi Altunak, azkenik, Manual devotionezcoa honen lehen liburuaren edizio kritikoa paratu zuen 1981.ean, Hordagoren argitarapenaz baliatuz.

28Ezin izan zuen Altuna jaunak lehen argitarapeneko alerik aurkitu, batez ere 1669.ekoan 3.438. bertsoaren inguruan bertso batzuk falta zitezkeen, berak uste bezala, edo ez jakiteko.

29Patxi Altunaren uste honek bultzatua bibliografia irakurtzen hasi ginen. Vinson-en Essai... liburuan (1891-8 : 65) 1627.eko ale bat Pariseko Bibliothèque Nationale-n zegoela irakurri ahal izan genuen eta, aipatu bezala, Deustuko Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzako Karmele Santamariari esker lortu genuen lehen argitarapen honen mikrofilmaren fotokopia.

30Bi argitarapenen arteko konparaketak zera erakutsi digu, Patxi Altunak aipatzen dituen bertso hauetan (« Egoquien Aingueru beguirailleei » izenburua duten 3.427-3.442 bitartekoak) 1669.eko argitarapena lerroz lerro dagokiola 1627.ekoari. Ez du horrek esan nahi, ordea, bertso batzuk ezin falta daitezkeenik. Are, 1669.eko argitarapena kaleratzeko aurrekoaz baliatu izan balitz Mongiron Millanges (eta hau geuk proposatutako hipotesi bat besterik ez da) ez zegokeen bigarrenean lehenean ez dagoen bertsorik.

2.1.2. Eliçara erabiltceco liburua

31Hau da Etcheberriren hirugarren lan inprimatua. Bigarrena Noelac da eta jarraiko kapituluan izango dugu mintzagai.

  • 13  Hona hemen bere aipamena :

32Jusef Egiategi eta Aita Larramendik ez dute beren lanetan aipatzen (ezagutzen ez omen zutelako ?). Badu, haatik, F. Michelek liburu honen berri bere Proverbes basques- en.13

2.1.2.1. 1636.eko argitarapena

33Vinsonen sailkapenaren arabera hiru argitarapen desberdin ezagutu izan ditu liburu honek mendeetan zehar. Hona hemen balizko lehen argitarapenaren aipamen bibliografikoa (1891-8 : 76) :

« 17a.- Eliçara erabilceco liburua Ioannes Etcheberri Dotor Theologoac eguiña eta iaun Noble Bertrano de Etchaus Tursco Aphezpicu digneari dedicatua. Bordelen, Guillen Millanges Erregueren imprimatçaillea baithan 1636. »

34Vinsonek dioenez, aipamen hau M. Pierquin de Gembloux-ek egiten du bere Historie littéraire liburuan, baina berak zalantzatan jartzen du Pierquin honen lana « insuffisant, désordonné et inexact » delako.

35Hau da, izan ere, Pierquin de Gembloux jaunaren aipamena : « Etcheberri Joannes, Eliçara erabillceco liburna, etc., in-18, Bordelen Guillen Milanges Erzegueren, imprimatcaillea baith an 1636, p. 542. » (1958a : 264). Gehigarrietan ere aipamen berbera dugu. Eta bai, baliteke Pierquin-en lana « insuffisant, désordonné et inexact » izatea ; baina, dirudienez, begibistan izan du argitarapen hau. Bere neurria (in-18) eta bere orrialde kopurua (542) ere ematen dizkigu. Eta ezagutzen diren beste bi argitarapenak ez datoz bat bi datu hauekin. Baliteke, bestalde, Pierquin de Gembloux berak ere beste nonbaiten jaso izana datuok.

2.1.2.2. 1665.eko argitarapena

36Irakurri ahal izan dugun bibliografiak, lagundu beharrean, kasu honetan, nahastu egin gaituela esan behar dugu. Beti bezala, J. Vinson hartu dugu abiapuntu eta bere Essai...- n irakurria da jarraian azaldu nahi duguna. Hau da Eliçara erabiltceco liburua- ren bigarren argitarapen honen lehen aipamena (1891-8 : 77) :

« 17b.- ELICARA | ERABILTCECO | libvra. | ioannes etcheberri |Dotor Theologoac |eguiña. | Eta iaun Noble Bertrano | De Etchavs Turfce, | Archiphizpicu dignea- | ri dedicatua. | (fleuron) | BORDELEN, | I. Mongiron Milanges, | Erregueren Imprimat- | çaillebaithan. 1665.
Pet. in-8 — (lxvj)-435 p. ; signatures : aux fts préliminaires de un a six pieds de loup ; pus A p. 1, B p. 16 <17>, C p. 25, D p. 41, E p. 49, etc.
— Le texte mesure 86mm de hauteur sur 42 de justification.
Je connais trois exemplaires de cette édition, dont un complet. Un des deux autres est a la Bibliothêque municipale de Bayonne (n° 3822).
Coll. : p. (i-ij) titre, (iij-vj) dédicace, (vij) approbations de MM. Guillentenea et Axular (Sare, 16 mai 166 (sic),(viij-ix) vers latins â l'éloge de l'auteur signe d'Iharce, (x-xiv) vers français, signés Casabielhe, (xv) vers basques signés J. Claverie, (xvj) vers : harc berac <hari> berari, (xvij-xviij) vers de Tristand de Aphezte, (xix) vers : harc berac <hari> berari, (xx) division du livre, (xxij-xl) calendarioaz eta demboren contuaz « du calendrier et du compte du temps », (xlj-xlv) tableaux de l'épacte, de la letre dominicale et des fêtes mobiles de 1665 à 1683, (xlvj-lxvj) calendrier ; — p. 1-82<4>, première partie (devoirs du chrétien), premier traité (prières quotidiennes, en vers) ; p. 82<5>-134, deuxième traité (doctrine chrétienne, en vers) ; p. 135-166, troisième traité (de la confession, en prose) ; p. 167-423, deuxième partie (heures, en vers ; les psaumes de la pénitence sont aux p. 316 et suiv. ; aux p. 368 a 423 est la dévotion à Marie) ; p. 425-435, table.

<Commencement des p. 81 Duçun othoi, 192 7. Hargatic, 273 Eta Ifraelen, 346 Bartholome, 403 3. Laurguitu.>  »

37<> artean jarri ditugu J. Vinsonen beraren zuzenketa eta gehiketak, hain zuzen ere bere Essai...-ren bigarren alean jarri dituenak (aip. lan. : 544). Zuzenketa eta gehiketon artean, honako aipamen berri haujarri du :

« 17 b, cEliçara, etc.
Edition conforme à la précédente, suf ce qui suit :
Pet. in-12 — (lxvij) - 435 p.
P. (vij) approbations de P. de Archular, P. de Guillantena (22 de mai 166 (sic), (viij-ix) vers latins signés « I. Ihartius in Curia Baionenfï caufarum Patrunus » , (x-xiv) vers français, signés : I. D. Casabielhe, sr de Chabatenea, de Saint-Jean-de-Luz ; (xv) vers basques signés : Iean Claveria, Apezac ;….. (xvij-xviij) vers de Tristan de Aphezte, Apphesac ;…..(xx-xxi) division du livre ; (xxij-xxxix) Calendarioaz, etc. ; (xl) blanc ; (xli-xliii) tableaux de 1665 a 1683 ; (xliv-lxvij) calendrier ; (lxviij) blanc ; — 1-82 première partie, premier traité, 83-135 deuxième traité ; 135-166 troisième traité ; 167-423 deuxième partie (ps. de la pénitence aux p. 316-344, la dévotion à Marie aux p. 368-423) ; 425-435 table.
Le texte a une justification de 42mm sur 98 de hauteur (chiffres et signatures compris).
Erreurs de pagination : 117 pour 107, 30 pour 130, 178 pour 187, 303 pour 203, 149 pour 249, 369 pour 359, 374 pour 363.
Commencement des p. 81 Duçun othoi, 192 7. Hargatic, 273 Eta Ifraelen, 346 Bartholome, 403 3. Laurguitu.Signatures : préliminaires : un à six pieds de loup aux p. i, xvij. xxv, xlj ; — A p. 5, B p. 21, C p. 29, D p. 45, etc., jusqu'à Mm (demi-feuille contenant les quatre derniers feuillets de la table).
Sur quatre exempl. de cet ouvrage et de cette édition que j'ai eus entre les mains, deux avaient a la p. 220 la réclame harran en petit texte ; les deux autres avaient hartan en texte ordinaire. A part cela, les quatre volumes étaient identiques.  »

  • 14  Zehaztasun gehiagotarako ikus Atutxa 1999, Eliçara erabiltceco liburua ri eskainitako kapituluan.

38Kontua da Vinsonen beraren zuzenketa eta gehiketetan, hau da Essai... ren bigarren alean (aip. lan. 544) aurreko aipamen berri hau dugula (17 b,c). Jarraian 17c aipatzen du. Honek 17a, 17b, 17 b,c eta 17c lekukotasunak eskuartean erabili dituela pentsarazten digu. Bestalde, doktore tesirako erabili dugun materialen artean, Baionako euskal museoan aurkitutako eskuizkribu bat dugu. Honen izenburuan « Comparacion de las dos ediciones de 1665 de ‘Eliçara erabiltceco liburua’ de Joanes Etcheberri » dugu eta kontu guzti hauek sail egiten dute 1665.ean edizio bakarra edo gehiago izan ziren argitzea. Guk 1665.eko zortzi ale desberdin izan ditugu eskuartean eta guztiak datoz bat Vinsonen 17b,c aipamenarekin.14

2.1.2.3. 1666.eko argitarapena

39Hona, orain, hirugarren argitarapenaren Vinsonen aipamena :

« 17 c.- ELIÇARA |Erabiltçeco |libvrua. |ioannes etcheberry |Dotor Theologoac |eguiña. | Eta Iaun Noble BERTRAND | DE ETCHAVS Turfco, | Archiphizpicu digneari | dedicatua. | Bigarren aldian Imprimatua. | (fleuron) | PAVEN , | Ioannes Desbaratz, | Erregueren Imprimatçaillea | Baithan. 1666. »

40Hau ere in-8 txikia erakoa da, (ij)-64-517-(xj) orrialdetakoa. Zeinadurak : aurretikoetan a p. (i), a ii p. 1, e p. 17, i p. 33, õ p. 49 ; testuan A p. 1, B p. 17, C p. 33, D p. 49, e.a. Neurriak : 50 mm 5 x 96 mm..

  • 15 Ikus, hemen ere, Atutxa 1999, Eliçara ren kapitulua.

411666.eko argitarapen honek 1665.ekoak ez dakartzan bertso batzuk ditu, gure ustez Bernardo Gazteluzarrenak direnak.15

2.2. Lan argitaragabeak

42Bere mendeko bi idazleri esker (Oihenart eta Pouvreau) jakin ahal izan dugu Etxeberrik, argia ikusi zuten hiru liburuez landa, beste zenbait izkribu ere idatzi zuela.

43Oihenartek, bere Arte- an (Lafitte, 1967 : 38-39), Etxeberriren bertsogintzaren azterketa egiten du Manual-eko adibideak jarriz. Aurkitzen dizkion hutsak direla eta, bere Noelac, Egunoroscoa eta Eliçara Erabilzecoa ez direla hobeak dio. Datu hauen arabera, bada, Etxeberri Ziburukoak Egunoroscoa izeneko beste obra bat ere idatzi omen zuen.

44Aurrera jarraitzen du bertsogintzaren azterketan eta zera dio, hitz lauz idatzi izan balu garaile aterako zela, inprimatutako obrez aparte, bere senidearteko gutunak, zenbait laguni idatziak, bere hiztegia eta bere aditz jokoek (Oihenartek haren eskuz idatziak ikusi zituenak) ongi erakusten baitute euskaraz izan zuen askitasuna.

45P. Altunak Manualaren edizio kritikoan (1981 : 10) Egunoroscoa hori Manuala bera ez ote den galdetzen dio bere buruari, Etxeberrik titulu osotik « oren oro » aldatu eta « Egun oro-scoa » izendaturik. Aita Akesolok zera diosku (1970 : 6-7) : « Oihenarten lan batean beste bat ere aipatzen da : Egunorozcoa. Beste xeetasunik ez digu ematen. Eta esan bearra dago orainarte ez dela orren aztarnarik azaldu, eta beste iñork ez duela bere ezagutzerik eman. Liburu berria ote da, lengoez beste bat ote da, ala besteen zatien bat, edo besteen zatien bati eman ote dio Oihenartek izen ori ? Gogoan ar dezagun Elizara erabiltzeko liburuak ere baduela zati bat, Egunorozko othoitz laburrak titulutzat daramana. Eta, gaiez, berdintsu da Manualaren bigarren zatia ere.

46Au esanez, ez dugu ukatu nai liburu ori izan denik. Eta iñoizkoren batean agertu baledi, ongi etorria izango litzateke euskal-literaturan. Bai orixe. ».

47Eliçara erabiltceco liburuaren 1665.eko edizioaren 435 orrialdeetan zehar hiru atal argi desberdinduak aurki genitzake : lehena « calendarioaz edo demboren contuaz tratatua » deritzona eta beste biez hau da liburuan bertan aurkituko dugun aipamena : « Liburu hunen parteac. Liburutcho hau bi partetan berezten da. Iaquiteco Guiriftinoaren eguinbidean, eta orenetaco othoitcetan. Lehenbicico partean dire. EGUN OROZCO othoitz laburrac. Doctrina Chriftiana. Eta Cofeffatceco antcea. »

48« Egun orozco » otoitz horiek 1-82 orrialdeetan zehar banatzen dira eta ez dakigu Oihenart atal honetaz ari zenentz egiten zuen aipamena egiten zuenean. Bi lirateke, gure ustez, ikerketa hipotetiko batean jarraitu beharko liratekeen bideak : argitaratu gabe eta, noski, galdua den Etxeberriren laugarren liburu batez ari zenekoa edo, bestela, Manual devotionezcoar en bigarren liburuari buruz ari zenekoa.

49Ez zaigu, geroztik, beste inor mintzatu Oihenartek aipatzen dituen gainontzeko lan horietaz eta betiko galduak izan daitezkeeneko susmoa dugu.

3. Noelac eta testu kritika

3.1. Tradizio moetak

3.1.1. Zuzeneko tradizioa

  • 16 Joseba Lakarrak dioenez (1988b : 120) « testua gureganaino irits dakiguke a) zuzenean edo zeharka, (...)

50Hau da Etxeberri Ziburukoak idatzi eta gugana heldu den bigarren liburua eta bera da, alde haundiz, bere liburuetarik argitarapen eta berrargitarapen gehien izan dituena, 10 guztira, antologietan eta argitaratu diren bertso sorta eta abarrez landa16.

51Oraingoan ere Jusef Egiategi dugu liburu honen berri eskaintzen duen lehena. Ikusi dugunez, « Noelak eta berze Espiritual berriak » idazten du, « Baionan moldizkitatia, 1630. urthian ».

  • 17  Aita Larramendiren jarraitzaile dugu Fl. Lécluse : honek bere Euskal Gramatikan (Lakarra 1987 : 84 (...)

52Aita Larramendi dugu berri eskaintzen digun bigarrena. Honela dio bere Diccionario-n (1853 : xxxi)17 :

4° Otro librito en dozavo impreso en Bayona año 1630, aunque con muchas erratas. Su autor Joanes de Echeberri, doctor teólogo. Contiene doscientas cincuenta páginas y está todo él en verso. Su título Noelac eta berce canta Espiritual berriac. El asunto es la vida de Cristo y sus principales misterios...

53Aita Larramendik 1630.ekoa dela esanagatik, egunera arte ez da urte horretako argitarapenik aurkitu.

54Pierquin de Gembloux jaunaren aipamena (1858a : 7 gehigarriak) hau da : « Noelac eta berce canta espiritual berriac in-12, Bordeaux 1630, pp.250 ».

55Aita Larramendi eta Pierquin-en datuak ikusita, argi dago kontu batean behintzat ez dabilela oker azken hau : 1630. urtean ez dago (gero ikusiko dugunez) inprimatzailerik Baionan. Ezin izan, bada, lehen argitarapen hau Baionan inprimatua.

56F. Michelen Proverbes basques liburuko aipamena (1847 : xl) Larramendirenetik jasoa da eta ezer gutxi du berririk. Le Pays basque-n (1857 : 488), ordea, eskuartean argitarapen desberdin bat erabiltzeko aukera izan duela dio, honako aipamen hau eginez :

« Noelac eta berce canta espiritual berriac. Jesus Christoren biciaren misterio principalen gañean. Eta sainduen ohoretan besta buruetacotz. Ioannes Etcheberri Doctor Theologoac egniñac. Baionan, Maffre Baitan, bors Cantognetan, 1697, in-24, 240 pages.  »

57Hemen dugu, bada, Larramendik aipaturikoaz gain, beste argitarapen berri bat.

58Behin, L. L. Bonaparteren Eskuizkribuak-Argitarapenak liburua (1989) arakatzen geundela, hurrengo bi aipamenok irakurtzeko aukera izan genuen :

352. UN PATRIOTE. Recueil des quelques Eclaircissemens Relatifs au paiss et peuple Basque. Par... Dedié a son Altesse Le Prince Napoleón. Bayonne le 24 Fevrier 1866. Cuaderno, 41 hoj., 23,5 cm.
Proc : ADN m/s B-95. MICROFILM 2 C 27
352bis. (NOTA bibliográfica sobre Joanes Etcheberry).
2 hoj., 27 cm.
Proc : ADN m/s B-105. MICROFILM 2 C 27

59Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekako Bonaparte Printzearen eskuizkribuen mikrofilmetan bilatu eta han aurkitu genuen, « UN PATRIOTE » honen 41 orrien ondoren, Joanes Etxeberri Ziburukoaren Noelac eta Eliçara erabiltceco liburua-ren aipamen bibliografikoz osotutako bi orri. Lehen orriak Noelac-en hiru argitarapen desberdinen berri dakargu ; hona zer dioen :

Noelac eta berce canta espiritual berriac. Jesus Christoren biciaren misterio principalen gañean. Eta sainduen ohoretan besta buruetacotz. Joannes Etcheberri doctor Teologoac eguiñciac (eguinac).
Bayonan, P. Fauveten, imprimerian Carmessetaco aldean ---- Sans date --- pagination, titré compris 1 à 250.
L'approbation, datée de Saint Jean de Luz l'août 1630 est signée P. de la Masse curée de Saint Jean de Luz et P. de Urthubie docteur en theologie.
La licence, signée par d'Oiherard, vicaire général est donée à Baione 8 août 1630.
Mais n'indique en quelle anné ce livre a été imprimé, seulement on a placé au dos du livre le titre avec la daté 1630.
Sous la même reliure vient une autre edition. Le titre est absolutemente le même ; à l'erratum eguinciac, on a substitué une autre faute egniñac.
au bas, on lit
Bordelen, Guillen Milanges Erregueren imprimatçaillea baithan. 1645. pag. titre compris 1 à 251.
Les approbations et license sont exactement reproduits
Les noels contenues dans cette edition ocupent jusqu'à 240, les autres pages sont ocupées par la table.
Dans la premiere edition il n'y a pas de table, mais on trouve deux noels de plus, entre autres celui qui commence par les mots suivants
Jesus haurtcho larru dedicatua :
Gure gatic çure dolloratua :
Çorcigarreneco odc...tua
La troisiéme édition, pour la même couverture, porte le même titre que les deux premieres, avec l'erratum egniñac.
au bas on lit
Baionan, Maffre baitan bors Cantognetan. 1699. Cette edition est la reproduction exacte de celle de 1645, sans la table.

60Itxuren arabera, bada, eskuizkribu honen kasuan ere, L. L. Bonaparte Printzearen lankide edo laguntzaile baten aurrean gaude eta honek, besteren artean, lortu, ezagutu edo eskuetan izan dituen Noelac eta Eliçara erabiltceco liburua-ren berri damaio Printzeari.

61Eskuizkribuaren irakurketatik ondorioztatzen dugu, bestalde, aipatzen dituen hiru argitarapenak batean bilduak direna (« sous la même relieure » eta « pour la même couverture » dio).

62J. Vinsoni esker dakigu (1891-8 : 73), gainera, Londreseko British Museum-ean dauden Noelac-en hiru argitarapen desberdinak (bere sailkapenaren arabera, 15b, 15d eta 15f) ale batean, berean, direla bilduak ; 15f edizioa da, bestalde, amaieran bertso berriak dituen lehena. Argi dago, bada, herritar honek aipatzen duen hau eta British Museumekoa bat direla.

63Eskuizkribuaren kontua alde batera utzi eta jarrai dezagun J. Vinsonekin. Bera izan da edizio guzti hauek sailkatzen ahalegin gehien egin duena. Eta ez da lan erreza sailkapen hau burutzea. Edizio batzuk ez dakarte argitaratze datarik eta honek zaildu egiten ditu lanok. Jarraian bere Essai...-n aurki ditzakegun argitarapen desberdin guztiak (1891-8 : 68 hh) erakutsiko ditugu, banan banan.

3.1.1.1. 15aedizioa

« 15a.-NOELAC eta berce canta efpiritual berriac. Iesus Chriftoren biciaren myfterio principalen ga ñean. Eta fainduen ohoretan belta buruetacotz. Ioannes Etcheberri Doctor Theologoac egui ñac. BORDELEN, G. Milanges, 1630 ou 1631.  »

64Lehenengo argitarapen hau berak suposatutakoa besterik ez da, eta 1630 edo 1631.ean kokatzen du. Bere ustez zilegi dirudi, baimenen datak ikusita, urte horietan argitaratua izan zitekeela adieraztea, ziurrenik Gilen Milangesenean argitaratua gainera. Ez du uste Vinsonek 1630.ean baimena lortu eta 1645.era arte inprimatu gabe izango zenik. Ez zuen, haatik, lehen argitarapen honen alerik aurkitu.

65Louis Desgravesen Les livres imprimés a Bordeaux au XVIIe siécle liburuan (1971 : 100), argitarapen honen berri dugu. Bertan « D'apres Vinson (Bibliographie), p. 76, n° 17 a » irakurtzeko aukera dugu. Maiz gertatzen da bibliografo baten ustezko aipamena (Vinson, adibidez) hartu eta liburu hori argitaratua izan dela onartzea (Desgraves, adibidez). Izan ere, liburu honetan argitaratutzat du Desgravesek 1630.eko edizio hau eta Vinsonek argitaratua behar zuela izan baizik ez dio ; are, ez dela alerik ezagutzen.

3.1.1.2. 15b edizioa

« 15b.-NOELAC | eta berce | canta ef**piritual | berriac. |Iefus Chriftoren biciaren my- |fterio principalen gañean. | Eta fainduen ohoretan befta buruetacotz. | Ioannes Etcheberri Doctor | Theologoac egniñac. | (fleuron) | BORDELEN, | Gvillen Milanges, Erre- | gueren Imprimatçaillea | baithan, 1645.  »

66In-8 txikia erakoa, 251 orrialde. Neurriak : 45 mm x 98. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 33, e.a.

67P. de la Masse Donibane Lohitzuneko apaizak eta P. de Urthubie Teologian doktoreak baitetsia, 1630.eko abuztuaren 6an. Baimena, Manual-ean legez, M. d'Oiharard Bikario Jeneralarena da, urte eta hilabete berbereko egun bi beranduagokoa, 8koa. Joan Ihartius eta Stefano Hirigoitiren laudoriozko bertsoak eta P. Argaiñarats-en akrostiko bat dakartza.

68Londresko British Museum-ean lortu genuen argitarapen honen fotokopia bat J. A. Arana Martijari esker.

69Desgraves jaunak ere Vinsonen aipamena jarraitu du 1645.eko argitarapen honen berri emateko bere Les livres imprimés a Bordeaux... liburuan (1971 : 122). Ez du, gainera, ezer berririk aipatzen eta ez dirudi alerik ezagutu duenik.

3.1.1.3. 15c edizioa

  • 18  Baionako artxiboek, 1636.az geroztik, Maffre liburudenda baten aipamena dute ; litekeena da Maffre (...)

« 15c.-NOELAC | eta berce| canta efpiritual | berriac. | Iefus Chriftoren biciarenI mifterio principalen | ga ñean. | Eta fainduen ohoretan bella I buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI Do ?or | Teolegoac : egni ñac. | (croix entre deux petits fleurons) | BAIONAN, | Maffre Baitan bors | Cantognetan. 1697.  »18

70In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa da. Neurriak : 44 mm. x 96. Zeinadurak : A p. 1, B p. 16, C p. 25, D p. 41, E p. 49, e.a.

71Baimenak, onespen eta laudorioak besteetakoak dira, argitarapen eta berrargitarapen guztietan bezalaxe.

72Argitarapen honen ale baten fotokopia bat Donostiako Urkixo Liburutegian lortu genuen. Beste ale baten fotokopia Chicagoko Newberry Library-n lortu genuelakoan geunden biak konparatu eta aztertzen hasi ginen arte. Azterketa honek, ordea, bi argitarapen desberdinen aurrean gaudekeela erakutsi digu. Hurrengo orrialdeetan ezarri ditugu bi ale hauen konparaketak eragin dituen zerrendak. Argi erakusten dute zerrendok ez dela posible edizio berbereko bi ale desberdinen aurrean izatea. Hona hemen desberdintasun nabarienak :

73¬ Zenbait orrialdetan, lerro kopurua betetzeko, tarteka-marteka jarri ohi diren orla- k. nahiko desberdinak dira bi aleetan (ikus. 3, 6, 9, 11, 13, 25, 31, 40, 169, 178 eta 213. orrialdeetan agertzen direnak).¬ 210-213 orrialdeetan, lerro bateko desoreka dago bi aleen artean.¬ g/G : Chicagoko Newberry Library-ko edizioan, beti dugu g. Urkixoko alean, ordea, beti G.

74¬H/h : Bi aleetan, H maiuskulak agertu behar duen tokian, sarri, batean Hmaiuskula hori dugu ; beste alean, ordea, h bersalita. Beste behin, h minuskulak agertu behar duen tokian ere agertzen da H bersalitori.
¬ I/J : Chicagoko alean, beti aurkituko dugu I hitz hasieran ; Urkixokoan, J.¬ K/k : H/h kasuan gertatzen zen berbera dugu hemen ere.¬ U/V : Chicagoko alean, V aurkituko dugun bitartean, Urkixokoan U izango da arruntena hitz hasieran.¬ z/z :- Bata zein bestea agertzen dira. Bata behin ale batean, bestea bestean.
¬ Eranskinean ikusiko dugunez, bi aleetan hitzak desberdin ebakiak daude adibide askotan.
¬ Puntuazio markak ere aldatu egiten dira ale batetik bestera.
¬ Badago n/ñ, n/~ txandaketa bi aleetako zenbait adibidetan.
¬ Txistukari frikari zein afrikarietan ere txandaketa gertatzen da kasu batzuetan.

75Aipatu bezala, aurkitu ditugun bi aleen arteko desberdintasun guztiak jarraiko lerroetan doazkizue, eta desberdintasunon aurrean zilegi dirudi bi edizio desberdinen aurrean aurkitzen garela aitortzea eta ez edizio berberaren bi ale desberdinenean.

76Zerrendak nola banatu ditugun argitzearren, derragun bost zutabe desberdin aurkituko ditugula orrialdeotan zehar :

771. zutabea → orrialde zenbakia
2. zutabea → bertso zenbakia
3. zutabea → Chicagoko New Berry Library-ko Luis Luziano Bonaparte Printzearen liburutegiko funtsetan lortu dugun alearen aldaerak.
4. zutabea → Gipuzkoako Foru Aldundiko Urkixo liburutegian lortu genuen alearen aldaerak.

78Lehen zutabeko orrialde zenbakiari buruz zera adierazi behar dugu, bi edizioak datozela bat orrialde kopuruan, bi edizioak dutela taiuera berbera (lerro kopuru berbera orrialdeko eta lerroen luzeera berdintsua). Horren ondorioz, orrialde zenbaki bat baizik ez dugu.

79Bertso zenbakiari dagokionez zera azaldu behar da, hiru zenbatze era desberdinen aurrean aurkituko garela. Bertsoak beraiek ditugu, batetik, zenbaki normalez zenbatuak. Bertso sorta edo ahapaldi desberdinen izenburuak eta azpi-izenburuak, bigarrenik, IZl, IZ2, IZ..n kodea dute, izenburu hori lehen, bigarren.... lerrokoa dela adierazteko. Bertso edo izenburu ez den lerroak, azkenik, 1L, 2L, n...L kodea du (lehen lerroa, bigarren lerroa....), orrialde bakoitzean berriz hasten delarik zenbatze-prozesua.

80Zerrendotan azaltzen ditugun aldaerez landa, badaude azpimarratu nahi genituzkeen honako kontuook :

81— Konparaketari ekin diogunean aurki ikusi dugu, inprentan, bertso sorta, ahapal-diak eta atalak banatzeko, orrialde buruetan eta horrelakoetan agertzen direan orla gisakoak (inprenta eta edizio bakoitzan bereak dituen arren, hurrengo hau izan daiteke orla gisako horien adibide bat : **********) desberdinak zirela bi edizioetan. 3,6,9,11,13,25, 31, 40, 169 eta 178. orrialdeetan agertzen direnak, horren erakusgarri. 213. orrialdean, bestalde, Urkixoko alean orla agertzen den bitartean, Chicagokoan ez dago.

82— Urkixoko alean, 210. orrialdeak 20 testu lerro ditu ; Chicagokoan, 19. Hurrengo
orrialdeetan lerro bateko desoreka dugu, beraz. 214. orrialdean berriro ditugu berdindurik
bi aleak, aurrekoa, 213.a, ez baita 20 lerroz betetzen.

83— 3. orrialdean, kapitulua hasteko hizkia (kapitularra) oso desberdina da bi
edizioetan. Chicagokoan oso estua da ; Urkixokoa, aldiz, nahiko zabala.

84— 224. orrialdean, azken lenoko ‘Larrera egotztera’ dugu. ‘Larrera’ hitzaren lehen hizkia eroria dago Chicagoko alean.

85— 116. orrialdean, Urkixoko alean, 116. bertsoa C kapitularraz hasten da. C honek badu azpian , (c hautsiaren marra) jarria, norbaitek eskuz jarria bezala. Hitza ‘Cauri’ eta C horrek badu barnean z bat, hau ere norbaitek eskuz egina.

86Demagun, azkenik, bi edizioen konparaketak eragin duen aldaeren zerrenda :

87Aurrerantzean, gure geure zerrenda eta lanetarako 15c eta 15c-l izendatuko ditugu ; 15c, Chicagoko Newberry Library-ko Luis Luziano Bonaparte Printzearen funtsetan dagoen alerako ; 15c-l, Donostiako Urkixo liburutegian dugunerako. 15b argitarapenarekiko konparaketak zera erakutsi digu, posible dela Chicagoko argitarapena izatea haren hurrengo eta ez Urkixokoa (horregatik izendatu dugu 15c Chicagokoa eta 15c-l Urkixokoa). Dena den, lanaren ariak berak erakutsiko du zuzen ala oker gabiltzan.

88Hau da, izan, 15c izendatu dugun argitarapenaren aipamen bibliografikoa :

89NOELAC | eta berce| canta efpiritual | berriac. | Iefus Chriftoren biciaren| mifterio principalen | gañean. | Eta fainduen

90ohoretan befta | buruetacotz. | Ioannes ETCHEBERRI Doctor | Teolegoac : egniñac. | (gurutze bat lore artean) | BAIONAN, | Maffre Baitan bors | Cantognetan. 1697.

3.1.1.4. 15d edizioa

« 15d.-NOELAC | ETA BERCE | canta efpiritual | berriac. | Iefus Chriftoren biciaren | mifterio principalen| gañean. | Eta fainduen ohoretan befta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI Doctor | Teolegoac egniñac. | (croix entre fleurons) | BAIONAN, | Maffre Baitan bors | Cantognetan. 1699. »

91In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa. Edizio hau 1697koari dagokio hitzez-hitz eta Vinsonek data okerrekoa zela uste izango zukeen, hiru pertsona desberdinek hirurak 1699.ekoa irakurri zutela esan ezbaliote.

92Oraingoan ere Londresen lortu genuen argitarapen honen ale baten fotokopia.

3.1.1.5. 15e edizioa

« 15e.-NOELAC |eta berce|canta efpiritual |berriac. |Iefus Chriftoren biciaren|mifterio principalen|gafiean. | Eta fainduen ohoretan befta buruetacotz. | loannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac egnifiac. | (croix simple) | BAIONAN, | Maffre Baitan, bors | Cantognetan. 1699. »

93Hau ere in-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa. (241 orrialde zenbatu dira, baina hau 89. zenbakia falta eta 88.aren ondoren 90.a datorrelako da. Zenbaki honetatik aurrera, bada, erako orrialdeak zenbaki pareak dituzte, ezpareak itzulitakoak.) Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 25, D p. 41, E p. 49, e.a. Neurriak : 41 mm. 5 x 96,5.

94Berezitasun nabari bat dauka, 220. orrialdetik aurrera testuko letra desberdina da, askoz txikiagoa. Vinsonen ustez (1891-8 : 70), argitarapen hau aurrekoaren faltsupena edo kontraegina da. Ez dugu argitarapen honen fotokopiarik eskuratzeko aukerarik izan, bai, ordea, Donibane Lohitzunen Maria Josefa Lanuzarenean aurkitu dugun alea aztertzeko eta berezitasun guztien oharrak hartzeko.

95Ikusi dugu 15a eta 15b (lehena benetan argitaratu zela suposatuz) argitarapenak Bordelen, Gilen Milanges erregearen inprimatzailearenean inprimatu zirela. Hurrengo laurak (15c, 15c-l, 15d eta 15e) Mafre baitan inskripzioa dakarte.

3.1.1.6. 15f edizioa

  • 19  Fauvetdarren artean Antonio da ezagutzen dugun lehena. 1652. urtearen inguruan jaioa, oso gazte et (...)

« 15f.-NOELAC | eta berce | canta efpiritual | berriac. | Jefus Chriftoren biciaren | mifterio principalen|gañean.| Eta fainduen ohoretan befta | buruetacotz. |Joannes ETCHEBERRI Doctor| Teolegoac egniñciac.| (croix entre fleurons) | BAYONAN, | P. Fauveten, Imprimerian | Carmeffetaco aldean.  »19

96Hau ere in-8 txikia erakoa, 250 orrialdetakoa da. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 25, e.a. Neurriak : 45 mm x 95. Betiko gaiak dakartza. Urkixo Liburutegian lortu genuen edizio honen fotokopia bat.

97Argitarapen honen amaieran aurrekoetan agertzen ez diren bertso sortak ditugu : 241. orrialdean verbum caroac, euskaraz ; 245.ean claritates guçia, Ama Mariari eskainitako abestia ; 249. orrialdean Iesus Haurtcho larru, Iesusen zirkuntzisioari buruzko bertsoak.

98Izan dugu edizio honen bi ale eskuartean erabiltzeko aukera. Bat Julio Urkixo Liburu-tegian dagoena eta bestea Londreseko British Museumekoa. Hauek dira gainbegirada azkar baten ondorengo bien arteko desberdintasunak :

3.1.1.7. 15g edizioa

  • 20  Paul Fauvet hiltzen denean bere ondasunak bere alargunari uzten dizkio ; honek bere seme Jeanekin (...)

« 15g.-NOELA | eta | berce | canta | espiritual berriac. | Jefus Chriftoren hiciaren mifterio | principalen | gañean. | Eta fainduen ohoretan befta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI Doctor | Teolegoac egnifiac. | (3 fleurons, deux et un) | bayonan, | J. FAUVET, Imprimatcaillea | baithan, bortz-Cantoiñetan.  »20

99Hau da era desberdineko bakarra, in-12koa, 204 orrialdetakoa. Zeinadurak : A p. 1, B p. 13, C p. 25, D p. 37, E p. 49, e.a. Neurriak : 58 mm x 112.

100Argitarapen honek ere besteetan agertzen ez diren bertso sorta batzuk ditu amaieran. 195. orrialdean, Stabat-en itzulpena ; 198.ean, Gaudeac, Andra Mariari eskainiriko latinezko bertsoak ; 200. orrialdean, Stabat latinez, eta 202. orrialdean erregeari eginiko otoitza latinez.

101Vinsonek zera dio, Jean Fauvet 1731. urtean hasi zela inprimatzen ; 1760.ean hil zen. Argitarapen hau, beraz, data hauen artekoa dateke.

102Honen fotokopia bat ere Urkixo Liburutegian lortu genuen.

3.1.1.8. 15h edizioa

  • 21 Jean Fauveten anaia, Pierre Fauvet, Bordelen De la Court-ekin lan egina zena, bi aldiz izaten da ha (...)

« 15 h.-NOELA | eta berce |canta spiritual berriac. | Jefus Christoren hiciaren|misterio principalen gañean. | Eta sainduen ohoretan besta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI Doctor | Teolegoac egnifiac. | (croix simple) | BAYONAN, | P. Fauvet, Imprimatcaillea | baithan, Carmesen aldean »21

103In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 25, D p. 41, e.a. ; neurriak : 45 mm x 97.

104Argitarapen honetan, 211. orrialdetik aurrera, letraren neurria txikiagoa da. Orain arte, testua besterik ez zuten orrialdeek 22 lerro izan badute, hemendik aurrera 27 izango dituzte. Jean Fauveten argitarapenean amaieran agertzen diren bertso sorta berri berberak agertzen dira honetan ere.

105Argitarapen honen fotokopia bat Chicagoko Nevvberry Library-n lortu genuen.

3.1.1.9. 15i edizioa

« 15i.-Noela |eta berce | canta spiritual berriac. | Jesus Christoren mis- | terio principalen gañean | Eta sainduen ohoretan besta | buruetacotz. | Joannes Etcheberri, | Doctor Theologoac egnifiac. | Bayonan, | P. Fauvet, Imprimatcaillea | baithan, Carmesen aldean »

106In-8 txikia erakoa, 230 orrialdetakoa. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 33, D p. 49, e.a. Neurriak : 51 mm. x 89.

107Honetan ere Jean Fauveten argitarapeneko bertso sorta berri berberak. 106. orrialdetik aurrera (bigarren ataletik aurrera, alegia) letraren neurria txikiagoa da (20 lerro honaino ; aurrerantzean 25. Beti ere, izenbururik ez dagoen lerroez mintzo gara ; orrialde osoan testu normala).

108Argitarapen honen bi ale desberdinen fotokopiak ditugu, Urkixo liburutegian eta Chicagoko Newberry Library-n lortuak. Bi aleak konparatuta, hau izan da alde gutxiena aurkitu dugun edizioa :

109Vinsonek dioenez, Paul Fauvetek 1700-1736 urte bitartean inprimatu zuen eta 15f, 15h, 15i argitarapenak garai horretakoak dira ; ez du uste bere iloba Paul Fauvetek inprimatuak daitezkeenik. Honek 1760-1791 urte bitartean inprimatu zuen, baina bere ezkontzaz geroztik (1764.eko ekainaz geroztik) Fauvet-Duhart edo Duhart-Fauvet sinatzen du eta ez, gehiagotan, P. Fauvet. Baliteke Vinsonen ustez hiru hauetakoren bat Pierre Fauvet, Paul Fauvet-Duharten osaba eta Jean Fauveten anaiarena izatea. Honek 1757-1781 urte bitartean izan zuen bere moldiztegia.

  • 22  Honen bi lan aipatu nahi genituzke. « Les livres imprimés à Bayonne au XVIIe siècle », lehena, eta (...)

110Argi utzi nahi genuen lan honen sarreran Julien Vinson izango genuela bibliografiari eskainitako atalaren ardatz eta aurretikako zein ondorengo lanek aukeraketa hori baieztatu eta sendotu besterik ez dute egin. Ikusi dugu Aita Larramendi, Pierquin de Gembloux, Francisque Michel eta L. L. Bonaparte Printzeari bidalitako eskuizkribuak ez digutela, inondik ere, Noelac- en edizio guztien berri eman, eta helburura hurreratu den lehena Julien Vinson izan dela. Bere ondorengo Sorarrain eta Louis Desgravesek,22 ordea, ez digute bere lanean agertzen ez denik erakusten.

3.1.2. Zeharkako tradizioa

  • 23  Zeharkako tradizioa diogunean, Alberto Blecuaren hitzak ditugu gogoan (1988, 38) : « Un texto ha p (...)
  • 24  lkus beza, nahi duenak, honetarako Atutxa 1999, Noelacen zeharkako tradizioari eskainitako atala. (...)

111Ez gara luzaz mintzatuko zeharkako tradizioz23 guregana heldu diren Noelacen atalez.24Zerrenda ditzagun, besterik ezean, aurkitu ditugun Noelacen atalak edo bertso sortak :

112— Aita Akesoloren Noelacen edizioa, 1907.ean Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, S.A.k plazaratua.
— Aita Larramendiren Arte a. Bi bertso sorta : « Innocenten Amen dolorearen gañean Noela » eta « Nolá batzuc haurrequin ihessi aviatú ciren ».
— Euskal-Erria aldizkaria, 1886. Aurreko bertso sorta berbera.
— Gure Herria, 1925. « Artzainak Bethleemen » izenburua duen bertso sorta bat argitaratu zen. Sortaren amaieran Noelacen 1760.eko argitarapenetik hartuak direla dio, 67, 68, 69. orrialdeetatik, ortografia gaurkotuz ezarriak.

113Oso interesgarria iruditu zaigu ohar hau, ez baikenekien ikusi ditugun Noelac-en argitarapenetatik bat 1760. urtean koka genezakeenik.

114Argitarapen honek 15i ezaugarria du Vinsonen sailkapenean. Ikusi dugu, Noelac-en edizio desberdinen aipamen bibliografikoak egin ditugunean, Vinsonen ustez, 15f, 15h eta 15i argitarapenak 1700-1736 urte bitartean imprimatu zuen Paul Fauvetenak direla, eta ez bere iloba Paul (1760-1791) edo Pierre Fauvetenak (1757-1781).

115Baina Gure Herria aldizkariaren arabera, edizio hau 1760. urtekoa da. Oso datu interesgarria, aurrerantzean kontuan izan beharrekoa.

116— Gure Herria, 1926b. Ikusi ditugun Aita Larramendiren bertsoak.
— Gure Herria, 1926a. Bi noela : « Erregueen adorationearen gañean trufaniacots » eta « Innocenten massacraren gañean, Innocenten bestetacotz ».
Gure Herria, 1926c. « Andre Dena Mariaren Eliçan sartcearen gañean Noela
Candelerocotz » eta « Jesus Haurra templuan aurkhitcearen gañean Noela ».
— Egan, 1995. « Bethleen’en ostaturik ezin aurkhituaren gañean noela ».
— Gure Herria, 1929b. P. Argaiñaratsen akrostikoa.
— P. Lafitteren Euscaldunen lorategia-n (1931 : 26-27) agertzen diren bertsoak.
— Aita Onaindiaren Mila euskal-olerki eder-en (1954 : 199-201) agertzen direnak.
— Karmelo Etxenagusiak bere Iparraldeko Euskal Idazleak liburuan (1981 : 61 -62) biltzen dituenak.

3.2. Lekukotasun desberdinen biluzketa

3.2.1. Oinarrizko testuaren aukeraketa

  • 25  Joseba Lakarrari jarraiki (1988b : 124), zera aipa dezakegu : « Benetako edizio kritikoa egiteko l (...)

117Lan honetan zehar aipatu dugunez, Noelac-en bederatzi argitarapen desberdin lortu ditugu, oinarrizko testuaren aukeraketaren orduan izan dugularik non aukeratu.25

118Alde honetatik, argi ikusten da lau hildo desberdin bereiz ditzakegula :

3.2.1.1. 15b, 15c, 15c-l, 15d, 15feta 15h argitarapenak

  • 26  Inolako izenbururik, kapitulurik, plekarik edo bestelakorik agertzen ez diren orrialdeak dira kont (...)
  • 27  Kontuan izan behar dugu 15b argitarapena ez dela 240. orrialdean amaitzen, jarraian aurkibidea bai (...)

119Talde honetako argitarapenak 22 lerro26 dituzte orrialdeko, orrialde zenbaki eta zeinadura eta deiak kontuan izan gabe. Talde honetako edizio guztiak, haatik, ez datoz erabat bat. 15b-tik 15c, 15c-l, 15d eta 15f argitarapenetara, azken hiru orrialdeetan (238-240),27 lerro bateko aldea dago (azken lau hauetan zazpi lerro ditugu 240. orrialdean ; hartan, sei).

12015h argitarapenean, berriz, 210. orrialderaino, 22 lerro ditugu. Hemendik aurrera (liburuaren laugarren ataletik aurrera, alegia), 27 lerro izango ditu argitarapen honek, letra tipoa txikiagoa delarik.

12115b, 15c, 15c-l, 15d eta 15f argitarapenetan, 214. orrialdean hasten da laugarren atala ; 15h-k, bada, hiru orrialde irabazi ditu liburuko lehen hiru ataletan. Alde hau honako arrazoi hauengatik gertatzen da, izenburu, ahapaldi, e.a.-en artean dauden tarteak edo zuriuneak nabarmenago direlako argitarapen haietan.

12215f argitarapenak, lan honetan zehar aipatu bezala, aurrekoek ez dituzten bertso berri eta desberdinak ditu amaieran (241-250 orrialdeak). 15h argitarapenak ere bertso berriak eta desberdinak ditu, baina ez 15f-an agertzen direnak, 15g eta 15i-an ditugunak baizik.

3.2.1.2. 15g argitarapena

123Dakigunez, hau da itxuraz neurri desberdina duen argitarapen bakarra (in-12 itxurakoa, J. Vinsonen arabera), eta nabari da desberdintasun hau orrialdeen ezarketan ere, edizio honek 26 lerro baititu orrialdeko ; lau lerroko aldea, beraz, a) taldeko argitarapenen orrialdeekin.

3.2.1.3. 15e argitarapena

124Hau ere desberdina da aurrekoekin konparatuz gero. Honek 21 lerro ditu orrialdeko, kaxa a) multzokoena baino laburtxuagoa delarik (haiek 91 mm. altuerakoa dute 22 lerrotarako ; honek, 89 mm.-koa 21 lerrotarako).

125Argitarapen honetan ere, 15h-an bezala, letra tipoa aldatu egiten zaigu. Honetan, berriz, liburuaren laugarren ataletik aurrera, 220. orrialdetik aurrera alegia (hemendik aurrera, 27 lerro ditugu, letra tipoa askozaz txikiagoa delarik).

3.2.1.4. 15i argitarapena

126Hau ere desberdina da aurrekoekin konparatzen badugu. Honek 20 lerro ditu orrialdeko, kaxa a) multzokoena baino laburragoa delarik (haiek 91 mm. altuerakoa dute 22 lerrotarako ; honek, 82 mm.-koa 20 lerrotarako).

127Argitarapen honetan ere, 15h-an bezala, letra tipoa aldatu egiten zaigu. Honetan, berriz, liburuaren bigarren ataletik aurrera, 106. orrialdetik aurrera alegia (hemendik aurrera, 25 lerro ditugu, letra tipoa askozaz txikiagoa delarik). Edizio honen amaieran, 15g eta 15h edizioetan ditugun bertso berriak ditugu.

128Noelac-en edizio desberdinen orrialdeen ezarketaren aldetiko ñabardurak azaldu ondoren, oinarrizko testuaren aukeraketa egitea dagokigu. Aurrerantzean aipatuko ditugun orrialde eta bertso zenbakiak 15b argitarapenari dagozkio (15b diogunean — emandako salbuespenak salbuespen—, 15c, 15c-l, 15d eta 15f ere esan nahi dugu).

3.2.2. Orrialde eta lerroen zenbakikuntza

129Sistema bakarra erabili dugu liburuaren orrialdeak eta lerroak zenbatzeko. Honetarako, hiru alde desberdinetan banatu ditugu lerroak :

130— Bertsoak
— Hitz-lauz idatzirikoak
— Izenburu eta bestelakoak

131Bertsoei zenbaki arabikoak egokitu zaizkie ; hitz-lauz idatziriko lerro guztiei ere zenbaki arabikoak egokitu zaizkie, bakoitzaren amaieran lerroa adierazi nahi duen L bat itsatsi dugularik (1L, 2L, 3L... nL) ; aralde, buru, atal, bertso sorta, e.a.-en izenburuei, berriz, IZ1, IZ2, IZ3... Izn egokitu zaie.

132Bertso eta hitz-lauz idatzirikoen zenbakikuntza lehen orrialdean hasi eta amaierarainokoa izan da ; izenburuei dagokienez, berriz, orrialde bakoitzean berriro hasi dugu zenbaketa.

133Noelac liburuan 4.542 bertso eta hitz-lauz idatziriko 83L lerro zenbatu ditugu. Azken hauek onespen, baimen, Joan Ihartiusen epigrama eta liburuaren parteen azalpenari dagozkio. Tarteka-marteka, zenbait izenburu ere zenbatu ahal izan dugu.

3.2.3. Aldaeren antolaketa

134Liburuaren lekukotasun desberdinen konparaketak milaka aldaera eragin du. Ezin genituen, haatik, aldaerok inolako antolaketarik gabe eman, orrialde bakoitzean atera ahala zerrenda batean, elkarren segidan, inolako ordenu eta sistematizaziorik gabe. Sistematizazio horren bidean, zenbait iturritan edan nahi izan dugu : batetik, A. Blecuak bere Manual-ean erakusten diguna ; bestetik, A. Roncagliarena (Principi, 1975 : 96-140) eta azkenik, neurri txikiago batean, Joanes Leizarragaren Testamentu berria-ren edizio kritikoa prestatzera-koan, Th. Linschman eta H. Schuchardt-ek egin duten sailkapena. Azken hau « Sobre el modo de disponer la reimpresóin, en particular sobre las erratas y variantes en el texto de Leizarraga » izenburupean jarri duten sarreran aurki genezake (Leizarraga, 1990 : 148-180).

3.2.3.1. Jarraitutako metodologia

135Blecua, Roncaglia eta Schuchardten hutsen banaketek zera erakusten digute, testu baten transmisio prozesuan (kopiatzea zein kajistaren konposaketa lana izan), lau sail nagusi behintzat egin daitezkeela :

136— gehitzearen ondorio diren aldaerak
— ezabatzearen ondorioz gertatu direnak
— leku aldatzearen ondorio direnak
— ordezkatzez gertatzen direnak

137Bestalde, kontu garrantzitsu batez ohartu behar dugu : askotan, argitarapen batetik bestera gertatzen diren aldaketak editore edo inpresorearen (ez dut uste kajistaren ausartkeria horrenbesterainokoa izan zitekeenik) parte hartze zuzenaren ondorioz gertatzen direla eta nahita eginikoak direla, aldaketa kontzienteen aurrean aurkitzen garela. Hau argi ikus dezakegu Eliçara erabiltceco liburuaren bigarren edizioan, 1666.ekoan. Ezin dira autore aldaera bezala hartu, ordurako Joanes Etxeberri hila dela suposatu behar dugulako ; editore aldaerak edo deitu beharko genituzke, beraz. Eta honetan ere bi hildo bereizi beharko lirateke :

138— Grafiari dagozkion parte hartzeak
— Bestelakoak

139Lehenei dagokienez, kontuan izan behar dugu euskararen tradizio idatziaren lehen pausuak ematen ari direla eta ez dagoela grafia homogeneotasunik ; are, askotan liburuetan agertzen zaigun grafia inpresorearena izaten da eta ez idazleak inposatu duena.

140Julien Vinsonek — Axularren Gwero-ren lehen bi edizioen konparaketaz diharduela— honako ohar hauek ematen ditu (1891-8 : 88-89) :

Dans la première édition, comme je l'ai déjà dit, beaucoup de ç et n tilde sont remplacés par des e à queue et par des fi partiellement rognés, ce qui ne se représente pars dans la seconde édition ; des K pet. cap. tiennent la place de K grandes capitales ; la forme de certaines lettres est plus archaïque ; on y trouve même (p. 337) l'abréviation dimittimus pour dimittimus (rien de pareil ne s'observe dans la seconde édition ; enfin les a, e, i, o, u tilde pour an, en, in, on, un, sont infiniment plus fréquents. Ces indices d'un archaïsme relatif sont aggravés encore par l'usage constant de I et V pour J et U capitales régulièrement employés dans la seconde édition, ansi que par la confusion des i et des j, des v et des u bas-de-casse dans la seconde édition ; pour celle-ci, on a adopté partout l'orthographe moderne dans la citations latines : nova, jus, usque, deliciis par example correspondent aux noua, ius, vsque, delicijs de la première édition ; mais on n'a presque rien changé sous ce rapport au texte basque que l'imprimeur et ses ouvriers ne comprenaient probablement pas. Or, dans les livres imprimés par J. Mongiron-Millanges, par ses successeurs et par ses confrères de la région, y compris les Fauvet de Bayonne, cette réforme orthographique ne fut complètement adoptée que tout à la fin du XVIIe siècle ou au commencement du XVIIIe.

141Grafia aldaketez landako beste aldaketa kontzienteak ere agertzen dira Eliçara liburuan, batez ere lehen atalean (63 orrialde), denbora eta aro kontuez ari zaigunean (den denak ditugu azalduak zazpigarren kapituluan). Horiezaz aparte, hona hiru nabarmen :

142216. orrialdean

143b) Iaincoac bada gure bihot-
çac eta gorputçac guidatça-
la, Iaincoaren femearen, eta
Chriftorē amorioan, eta iau-
na çuc içaçu gutças miferi-
cordia.

144316. orrialdean

145b) Ceren dudan çure legue
Saindua mezpreçatu ,
Eta ceren eguin dudan
Haren contra bekhatu.397. orrialdean

146b) Badaquigu galdeguiten
Hari diotçotçunac,
Aithortuac
Bereala ontaffunac.

147c) Iaincoac bada gure bihotçac eta
gorputçac guida detçala, Iaincoa-
ren onheriztean, eta Chriftoren
patientian, çuc bada iauna gaitut-
çun vrricari.

148c) Ceren dudan çure legue
Saindua mezpreçatu,
Eta haren contra eguin
Nauarbenqui bekhatu.

149c) Badaquigu galdeguiten
Hari diotçotçunac,
Berehala aithortuac
çaizquitçula ontaffunac.
Honelako eta bestelako adibide guztiak 3. eranskinean jarri ditugu.

150Argi dago, bada, aldaketa kontzienteen atal berezi bat izan beharko genukeela, bertan grafia kontuak eta bestelakoak agertaraziz.

151Hirugarren atal nagusi bat inprentak berak izan zitzakeen arazoei eskainia legoke. Atal honetan sartuko genuke, adibidez, C-Ç aldaeren kontua. Schuchardtek ere guk geuk izan dugun arazo berbera izan zuen eta Leizarragaren Testamentu berria- n (1982 : 141). « A esto se añade también la Ç, parcialmente equivalente, y por tanto Leizarraga no la incluye en ese lugar. Esta Ç no se encuentra en todos los tipos de letra, y por eso es sustituida o bien por la misma Ç en otro tipo de letra, o bien por la C, que es lo normal, como en iniciales, en títulos, en redonda pequeña. » dio. Askotan gertatu zaigu guri ere edizio batean Ç eta beste batean C edo ç aurkitzea.

152Aipagarria da, bestalde, puntuazio markei buruzko arazo berezi bat. Hau da, Schuchardten hitzetan, kontu berezi hori (Leizarraga, 1982 : 141) :

Por lo que hace a los signos de puntuación, no sólo, como ahora, el punto, sino también los dos puntos, el signo de interrogación y la coma acostumbran a ir pegados justo a la palabra precedente, incluso ante un espacio de línea vacío. No rara vez aparecen apretados entre palabras. Por otra parte, de cuando en cuando están muy espaciados.

153Hau ere gertatu zaigunez, atal honetan aztertuko ditugu honen ondorioz sortutako aldaerak.

154Kalte materialek ere beraien tartetxoa izango dute.

155Aipatu ditugun ohar guztiok kontuan izanik, honako sistema hau proposatzen da Joanes Etxeberriren liburu honen edizio desberdinek eskaini dizkiguten aldaerak sailkatzeko :

1561) Aldaketa kontzienteak. Editore edo inpresorearen parte-hartze zuzenaren ondorioz gertatutako aldaerak (AK ezaugarriaz aipatuko ditugunak aurrerantzean).

1571.1. Erreforma ortografikoari dagozkion aldaerak (EO ezaugarria).
DAR (dardarkarien taldea)
RBB (r bakuna/bikuna ematen da aldaera desberdinetan)
DIP (diptongoen taldea)
AI, EI, OI, UI diptongoak
EK (erdikontsonanteen taldea)
DAK (diptongoa apurtzen duen kontsonantea bai/ez)
JIK (j-ren ingurune fonetikoa)
G/GU (g/gu taldea)
GUA, GUO
LEH (leherkarien taldea)
SUD (sudurkarien taldea)
TXA (txistukari afrikatuen taldea)
TXI (txistukari frikarien taldea)
URK (urkarien taldea)U/V

1581.2. Bestelakoak (BES ezaugarria).
Mm (maiuskula/minuskula taldea)

1592) Transmisio prozesuan gertatutako hutsak. Gehienetan, kajistari egotz lekizkiokeen hutsen ondoriozko aldaketak (HU ezaugarriaz ezagutuko ditugunak).

1602.1. Argitarapen batetik bestera, zerbaiten gehitzea izan da : adiectio (ADI ezaugarria).
AHS (amaieran hizkia soberan dago aldaera batean)
BHS (barnean hizkia soberan dago)
HHS (hasieran hizkia soberan dago)
HOS (hitz osoa dago soberan)

1612.2. Argitarapen batetik bestera, zerbait ezabatu da : detractatio (DET ezaugarria).
AHF (amaieran hizkia falta da aldaera batean)
BHF (barnean hizkia falta da)
HHF (hasieran hizkia falta da)
HOF (hitz osoa falta da)
LOF (lerro osoa falta)

1622.3. Argitarapen batetik bestera, leku aldatze bat dugu : transmutatio (TRA ezaugarria).
META (hizkien arteko metatesia)
HBB (hizkien arteko metatesia) LBB (lerroen arteko metatesia)

1632.4. Argitarapen batetik bestera, ordezkatze bat gertatzen da : inmutatio (INM ezaugarria).
BER (Bersalita/maiuskula-minuskula taldea)
HBB (hizki bat edo beste ageri dira aldaera desberdinetan)
HTE (hitza bera txarto ebakia ageri da aldaeraren batean)
AAB (aditz partizipioa/laguntzailea banatuak bai/ez)
HAB (hitza/atzizkia banatuak bai/ez)
HAH (hitzen arteko hutsunea bai/ez)
HBB (hitza bera banatua argertzen da)

1642.5. Puntuazio markak (PM ezaugarria).
BPAH (bi puntu aurrean hutsunea bai/ez)BPOH (bi puntu ondoren hutsunea bai/ez)
BPBE (bi puntu bai/ez)DIERE (aldaeren hizkiren batean dieresia bai/ez)GIAH (galdera ikurraren aurrean hutsunea bai/ez)
GIHI (galdera ikurra/harridura ikurra)GIBE (galdera ikurra bai/ez)HIBE (harridura ikurra bai/ez)KAH (aldaeraren batean hutsunea koma aurrean)KBE (koma bai/ez)KBP (koma/bi puntu)KGI (koma/galdera ikurra)KHI (koma/harridura ikurra)KOH (koma ondoren hutsunea bai/ez)
KPK (koma/puntu eta koma)K- (koma/marratxoa)PAH (puntu aurrean hutsunea bai/ez)
PHI (puntua/harridura ikurra)
PBB (puntu bat/bi)
PBE (puntua agertzen da bai/ez)
PBP (puntua/bi puntu)
PGI (puntua/galdera ikurra)
PK (puntua/koma)
PKBP (puntua eta koma/bi puntu)

165PKGI (puntua eta koma/galdera ikurra)
POH (puntu ondoren hutsunea bai/ez)
PPK (puntua/puntu eta koma)
-BE (marratxoa bai/ez)

1663) Inprenta arazoak (IA ezaugarria).
HM (hitz bat mugitu egin da bere berezko tokitik)
LBB (kaxa luzeago/laburrago aukeratzearen ondorioz, hitz bat lerro bat/bitan)
M/VIR (‘m’ hizkiaren ordez vírgula jarri denean)
N/VIR (‘n’ hizkiaren ordez vírgula jarri denean)
OBB (orrialde batean/bestean daude zenbait bertso)
OF (orrialdeak falta dira)
TIP (tipo desberdinak edizio batetik bestera)
ZED (Ç/C/ç dugu edizio desberdinetan)

1674) Kalte materialak (KM ezaugarria)
HF (hizki bat falta da aldaeraren batean)
AHF (amaieran hizkia falta da)
BHF (hitz barnean falta da hizkia)
HHF (hasieran hizkia falta da)

  • 28  Etxeberriren hiru liburu inprimatuen lekukotasun desberdinen biluzketak eragindako aldaeren zerren (...)

168Azkenik, lortu ditugun emaitzak ematea genuke.28

169Bestalde, aintzat hartu beharreko kontu batez ohartu nahi dugu irakurlea ; testuaren toki jakin batean, lekukotasunek irakurketa desberdinak dituztela : A eta honen aurrean BDC, edo AB eta CD, edo ABC eta D, e.a. Noski, obra baten bi lekukotasun baizik ez badugu, kontua oso sinplea da, A izango dugu Bren aurrean, eta akabo. Arazoa, zailtasunak, harretaz ibili beharrak, lekukotasun asko dugunean sortzen dira.

170Joanes Etxeberriren obren kasuan, bi hildoak ematen dira : Manual devotionezcoa eta Eliçara erabiltceco liburua obren bi lekukotasun heldu dira gure eskuetara, 1627 eta 1669.ekoak hartan eta 1665 eta 1666.ekoak honetan. Noelac obran, aldiz, bederatzi lekukotasun desberdin. Lehen bi obren lekukotasun desberdinek eragin dituzten aldaeren zerrendak ezin dira zehatzago bihurtu alde honetatik ; bai, ordea, Noelacen lekukotasunek eragin dutena. Eta horixe da, hain zuzen ere, jarraiko orrialdeotan aurkezten duguna. Aldaeren zerrenda hura hartu eta irakurketa desberdinak taldeka banatu ditugu : toki jakin batzuetan B lekukotasunaren irakurketa gainontzeko guztien aurrean agertzen bada, aldaera guzti horiek multzo batean ; GHI lekukotasunenak gainontzekoen aurrean baditugu, beste multzo bat, eta horrela konbinaketa guztiak agortuz.

171Zeregin honek jarraiko ataleko lekukotasun desberdinen azterketa eta aukeraketa, batetik, eta stemmaren eraikuntza, bestetik, erraztuko dizkigu.

3.3. Stemmatica

172Testu luze baten kopian barrena gertatzen diren eratorpen eta loturen harremanen erakuspen (errepresentazio) eskematikoa izendatzen dugu stemma hitzaz : harremanok kopiaren beraren azterketaren bidez edo bere komunztadura eta ezberdintasunetan ezagut genitzake. Stemma era ziur batean hala ezagututako hutsak oinarri hartuta berreraikitzen da, eta gero eskuskribu desberdinetan aldaera adiaforak -hau da, irakurketa desberdinak baina maila berean onesgarriak direnak- kontrajartzen direnean, hautaketa bideratu eta justifikatzeko erabiliko da. Funtzio praktiko honezaz gain, stemmak esangura historikoa du : era erraztu batez, testua trasmititu den gorabehera historikoaren erro esentziala erakusten baitu.

173Edozein istripu materialen (lohidura, zulo, ebaki edo antzekoak) ondorioz, testu atal bat irakurgaitz izan bada, ale honen, eta honenak bakarrik, eratorri diren kopia guztiek dagokien hutsunea (edo hutsuneari dagokion tokian jarri den berrikuntza konpontzailea) izango dute. Hutsune hauen presentzia zilegiro jasoa izan daiteke ahaideria froga bezala, hau da, materialki gertatu den istripuak eragindako hutsune hori jasan duen ale bakarrari dagokionez, hutsune berdina agertzen den kopia guztien eratorpen froga bezala. Lotura honek, noski, bere balioa galduko du jatorrizko istripuko alea gorde ez den heinean : baliteke istripua isladatzen den kopia guztietako iturri beraren existentzia momentu batean materialki frogatua ez etortzea, baina arrazonamenduz postulatu beharko da.

174Arrazonamendu berdintsua errepikatu ahalko da tradizioan zehar gertatutako edozein ustelkeriarako, mekanikoa ezbada ere. Hau izaera probabilistikodun aitzinasmo batean oinarritzen da, estadistikoki froga daitekeena : hipotesirik ekonomikoena izaten da, oro har, frogagarriena. Izan ere, kalte batek testu berbereko kopia desberdinetako leku berberean erasotzeko probabilitatea minimoa da. Alderantziz, zenbat eta testu berbereko kopia gehiagok ustelkeria berbera erakutsi toki jakin batean, orduan eta arrazonamendu handiagoz azalduko da oinarrizko ale bereko kopien ondorengotza bateratua (amankomuna), eta arrazoizko azalpen hau zenbat eta hala beharrezko kointzidentzia ez dela egitxurakoagoa izan, orduan eta frogagarriago gertatuko da.

175Argi dago, berez, irakurketa batean ematen den kopia bi edo gehiagoren komunztadurak beste baten aurrean ez dituela ahaideria interferentziak baimentzen irakurketa hura okerrekoa dela erakutsi bitartean. Egia da, autore aldaeretan salbu, bi irakurketa (edo gehiago) alternatiboren artean bat bakarrik izan daiteela benetakoa. Baina berez ulergarria den edozein irakurketa egiazkotzat uste ukan dezakegu eta, ondorioz, lehiakideen parean, berreraiketa geneaologikorako baliogabekotzat har dezakegu faltsua dela identifikatu arte. Aldaera adiaforak erabiltezinak dira stemmarenberreraiketarako.

176Noski, hutsa zenbat eta hutsalagoa izan, orduan eta handiagoa izango da huts amankomun bat iturri amankomun baten menpean egoteko probabilitatea, orduan eta ziurragoa ahaideria lotura. Ahaideria frogatzeko baliogarritzat hartua izan dadin, kointzidentzia poligenetiko baten hipotesia arrazonamenduz ezabatzen uzteko besteko izaerakoa izan beharko du huts batek. Bi eskuskribu edo gehiagoren ahaideria baieztatzeko, nahikoa da beraien artean gutxienez huts amankomun baten presentzia egiaztatzea.

177Bitartean, noski, kopia bi edo gehiagorekiko huts amankomunak zenbat eta ugariago izan, orduan eta indartuago gertatuko da ahaideria lotura objektibo baten probabilitatea. Huts hutsal batean eman daitekeen kointzidentzia ezin daiteke teorikoki gertagaitzat aldarrikatu, erabat gertagaitza bada ere. Eraiketa stemma tiko baten sendartasuna, bada, testu baten kopia desberdinak « familiatan » biltzen lagunduko diguten hutsen pisua eta kopuruaren araberakoa izango da.

178Huts baten presentzia ezagutzea, huts horren pisua adierazgarri bezala baloratzea, judizio egintzak dira, interpretazioari hertsiki lotuak. Hitz batean, stemma tika ere interpretazioan oinarritzen da, edozein operazio filologikotan une esentzial ezin besteko bezala baieztatzen delarik. Stemmak ziurtasun matematikoa ematen dio zenbait hautaketari (aldaera adiaforen artean), baina ezin da berreraiki kontsidero ez matematikoak alde batera utzirik.

3.3.1. Aldaerak

179Aldaeren azterketarekin lekukotasunen jatorria zehaztu nahi da. Honetarako, metodo logiko bakarra honakoa da, huts amankomunak baizik erabiltzen ez dituena lekukotasunen jatorria zehazteko.

3.3.1.1. Huts amankomunak

180Derragun, laburbilduz, lekukotasunen jatorria zehazteko, erizpide eraginkor bakarra huts amankomunean oinarritzen dena dela. Argi dago huts batean batera datozen bi lekukotasun, azken instantzian huts hori zegoen eredu amankomun batera joango direla.

181Izan ere, testu kritikaren operaziorik delikatuena huts amankomunaren ezarrera zuzenean datza ; eta kontu handia izan behar da bi lekukotasun edo gehiagok egin dezaketen huts guztiak ez baitoaz agertzen ziren eredura. Bi kopista edo gehiago huts berean, hala beharrez, batera etor daitezke, kopia operazio beraren hutsak direlako : haplografia, ditografia, berdinen arteko jauzia, lectio facilior, huts paleografikoa, e.a. Kasu honetan, bada, ustegabeko huts lokabeak dira, huts poligenetikoak, jatorria zehazteko balio ez dutenak. Huts amankomuna, bada, bi lekukotasun edo gehiagok beraiengandik at ezin egin izan dutena da. Komenigarria da, haatik, huts amankomun bateratzaile eta huts amankomun banatzaileak desberdintzea.

3.3.1.1.1. Huts bateratzaileak

182Huts bateratzaileak, bi kopia edo gehiagorekiko amankomunak izanik (eta kopista desberdinek bata besteagandik at egitea gertagaitzat edukitzeko izaerakoak), kopia hauen arteko konexio froga bezala zilegiro hartuak izateko aukera ematen duten hutsak dira. Konexioa era desberdinetan azal daiteke. Kasurik sinpleenean, huts bateratzaileez elkartutako bi lekukotasun A eta Btik, hiru hipotesi dira, izan, posibleak : I) B Atik eratorria dela, II) A Btik eratorria dela, III) A eta B, bi lekukotasunak, x iturri amankomun batetik eratorriak direla ; honela jarraiko oinarrizko stemmak dira posible :

183B Atik eratorria dela baieztatu ahal izateko zera gertatu beharko da, Bk Ak dituen huts guztiak aurkezten dituela eta, gainera, bere berezko hutsen bat. Era beretsuan, A Btik eratorria dela baieztatu ahal izateko Ak Btik huts guztiak aurkeztu beharko ditu eta, gainera, bere berezko hutsen bat. Lekukotasun bat bestearen eratorria dela baztertu ahal izateko zera gertatuko da, Ak Bn ez dauden hutsak aurkezten dituela eta, ordairizka, Bk An ez daudenak : huts amankomunez landa, kopia bakoitzak bere berezko hutsak aurkezten dituela.

3.3.1.1.2. Huts banatzaileak

184Huts banatzaileak, kopia batean bai eta bestean agertzen ez direlarik, lehenaren besteekiko independentzia frogatzen uzten diguten hutsak dira. Huts bati balio banatzailea iratxeki ahal izateko baldintza bat honakoa da, aieruz errazki zuzendua ez izateko besteko izaerakoa izatea eta, bestalde, bere ausentziak agertzen den lekukotasunetatik independientea dela erakutsi behar duen lekukotasunetan aieru bidez ezabatua izateko susmorik agertu ezina.

185Argi dago baldintza hau eta huts bateratzaileen balioa zehazten zuen hura desberdinak direla. Huts bateratzaileek konexio harremana erakusten dute ; garrantzitsua dena zera da, lekukotasun bat baino gehiagotan inolako lokarririk gabe sortu direla suposatu ahal izatekotan, beraiek hain errazki ekoizgarriak ez izatea. Huts banatzaileek, ordea, menpekotasun harremana baztertzen dute : garrantzitsua dena zera da, bere iturrian aurkituko lukeen lekukotasun batetatik aieruz ezabatua suposatu ahal izatekotan, hain erraz zuzenduak ez izatea. Beraz, zera ulertu behar da, aieruz zuzendu eta ezabatuak izateko erraztasun hori kasuz kasu baloratua izan behar dela, ez bakarrik hutsen funtsezko kalitateari dagokionez, baita aztertzen ari garen lekukotasunen artean igarotako tartean kopisten testu kritika gaitasunari eta kulturaren baldintza orokorrei dagokienez ere : balorazio horrek zera dakar, judizio bikoitza, ulertzekoa eta historikoa, huts bateratzaileak ezagutu eta baliokidetzeko behar direnak baina oraindik delikatuagoa.

186Huts bera, beraz, bi ikuspuntuetatik kontsideratua izan daiteke : bateratzaile bezala zenbait eskuskriburi dagokionez eta banatzaile bezala beste batzuri dagokionez. Baina balio baldintza desberdinetarako, huts guztiek, bateratzailetzat kontuan hartzeko dituzten baldintzak izanik ere, ez dituzte, gainera, banatzailetzat hartzekoak izaten, lekukotasun multzo biren artean balio banatzailea onesten zaien hutsei, oro har, dakarren multzoarekiko balio bateratzailea ere ones dakiekeen bitartean. Laburbilduz, hutsalak ez diren hutsak errezago zuzenduak gerta daitezke, zuzentzen zailak diren hutsak hutsalak gerta daitezkeen bitartean.

3.3.2. Hutsa Noelac liburuan

187Etxeberriren liburu inprimatuetan, hau da lekukotasun gehien ezagutu duena eta bertan huts amankomun bateratzaile eta banatzailetzat har genezakeen asko dugu. Aurkeztu eta behar dituzten azalpenez hornituko ditugu :

188• 010 orrialdea IZ2 bertso zenbakia

189Stephanus de Hirigoiti Doctor Medicus BHeriogiti Gainontzekoak

190• 025 orrialdea IZ5 bertso zenbakia

191Apoftoluec Iefus Chriftoz / generalqui erranen / gañean
Abendocotz Noela B
Abendocotz ø Gainontzekoak

192• 040 orrialdea 0539 bertso zenbakia

193Elizabeth cufiñaren / Egotu cen etchean, /
Iaun doni Iauni femeaz / Erdi cedin artean.
Erdi cenean, Virgina / Bihurtu cen etchera,
Bera ere hurbiltcen cen / Erditceco epphera B
ø Gainontzekoak

194• 064 orrialdea 1.016 bertso zenbakia

195Sorthu cen heia charrera / Cirenean hurbilldu,
Errefpetu handiz ciren / Berehala ichildu B
Berchela CC1DEF
Bercela GHI

196B lekukotasunean ‘e’ horrek oso finak ditu marrak eta posiblea da C lekukotasunaren konposatzaileak ‘Berehala’ hitzaren bigarren bokalaren ordez ‘c’ bat irakurri eta, lectio facilior bat dela medio, ‘Berchela’ konposatu izana. Argi dago, gero, GHI-k ‘Berchela’ horretatik ‘Bercela’ zuzentzen dutela. Adibide askotan gertatzen da kontu bera, aipatu dugunez, huts bera bi ikuspuntutatik kontsideratua izan daitekeela, bateratzaile bezala edizio batzuri dagokionez eta banatzaile bezala beste batzuri dagokionez. Hemen, esaterako, ‘Berchela’ huts banatzailea da B edizioarekiko baina, aldi berean, bateratzaile bezala kontsidera daiteke CC1DEF aintzat hartzen baditugu.

197• 074 orrialdea 1.216 bertso zenbakia

198Mirrhaz, nic ezaguteen dut / Ecen hillen çarela,
Nie berriz urreaz, ecen / Çu erreguela çarela B
erregue CC1DFGHI
erreguez E

199Uste dugu argi dagoela irakurketa zuzena ‘erregue’ dela. Hau egiaztatzeko bertsoen neurria jarri ahalko genuke aitzakia, baina Etxeberriren bertsogintza, bertsoari neurri egokia eman asmoz, gehiketa ugariz dago hornitua (gogoratu Oihenartek egotzi zizkion erruak). Gure ustez errezago azaltzen da kontua beste modu honetara : jarraiko hitzaren bi azken letrek eragindako duplografia arrunt baten aurrean gaude.

200• 109 orrialdea IZ2 bertso zenbakia

201Paffaione fainduaren gañean / canta afte fainducotz B
fainduan Gainontzekoak–

202• 119 orrialdea 2.111 bertso zenbakia

203Iuduec eçarri çuten / Sepulturan guardia,Difcipuluec gauaz altcha / Etceçaten lohia. B
alto Gainontzekoak

204120 orrialdea 2133 bertso zenbakia

205Matutiña gau erditfu / Inguruan hartua, BGautiña gau erditfu / Bethi haren hartua, Gainontzekoak
Aitaren çuhurtcia, eta / Eguia eçagutua.Lehen bertsioa da zuzena, hala agertzen baita Manual devotionezcoa eta Eliçara liburuetan ere.

206161 orrialdea 2.943 bertso zenbakia

207O Ianhari indarfua, / Arren ene bicia,
Hagoan iduqui çaçu / Goça artean gloria B
Gogoan Gainontzekoak
Jarraiko lerroko lehen bi letren ondorioz, zalantzarik gabe.

208169 orrialdea 3.118 bertso zenbakia

209Onac ioan dire canta / Eta erefietan B
errepiqueta Gainontzekoak
Gaixtoac berriz marrafca, / Eta auhen triftetan

210Argi dago, kasu honetan, lehen irakurketa ‘eresietan’ dela zuzena eta ez gainontzekoek dakartena. Lino Akesolok (1970 : 129) ‘errepiquetan’ erakusten digu, baina bertsoaren ariak, zentzuak, berak obesten du ‘eresietan’. Orotariko Euskal Hiztegian (Euskaltzaindia : 1992 : 20) ere azaitzen da ‘eresi’ hitza eta bertan adierazten denez : « Etcheberri de Ziburu lo emplea con el sentido de ‘canción’, ‘himno’... ».

211180 orrialdea 3.321 bertso zenbakia

212B lekukotasuna Gainontzekoak
Iongoico bakhotcha çure Iongoico bakhotcha
Cantatcen tut orenac, Cantatcen tut çure orenac,

213Arren entçun tçatçu ceure Arren entçun tçatçu ceure
Laudorio çucenac. Laudorio çucenac.
Argi dago bertsoen neurriak B bidea eskatzen duela.

214185 orrialdea 3.416 bertso zenbakia

215Orciralean cinduen / Creatu hegatztiñacEta iguericalari / Arrañac han formatu Bfortu Gainontzekoak

216195 orrialdea 3.597 bertso zenbakia

217Guztiz effatu cinen / Obran atheratcera, B
quezchatu Gainontzekoak
Exemplu on emateco / Infidelen artera

218217 orrialdea 4.035 bertso zenbakia

219Virgina ama egotu cen / Çure amaren aldean,Haric eta çutçaz vngui / Erdi cedin artean B
ø Gainontzekoak

220230 orrialdea 4.317 bertso zenbakia

221Berehala guero çacu / Çar bat cinduen iauntci B
ceure Gainontzekoak
Eta focca pufca batez / Ceure guerrian hertfi

222Hamabost adibideok argi erakusten dute huts banatzaileen aurrean (beti ere egin dugun oharra eginda) gaudela eta B irakurtzen duen bat, bakarra, dela. Gainontzekoek bakar hori irakurri behar izan dute. Hori horrela izan ez balitz, guztietako batek edo zenbaitzuek B zuzenean irakurri izan balute, posiblea zitekeen hamabost locus criticus desberdin hauetako batean edo gehiagotan Bren irakurketa berbera agertzea ; baina ez, den denak dakartzate irakurketa berberak. Honek argi ematen digu jarraiko bide hau :

223Jarraiko adibideekin, gai izan beharko genuke ? hori zein ediziori dagokion azaltzeko. Edizioak inprimatu ziren urtea kontuan izaki (edo inprenta oinean agertzen den data, behintzat), edizio hori 15c dela esan beharko genuke, 1697. urtean argitaratua. Baina ikusi dugu lan honetan zehar urte horretako bi edizio ditugula. guk 15c eta 15cl izendatu ditugunak eta kontua zeinek irakurtzen duen zein erabakitzea izango da, Etxeberriren obraren aurkezpena egin dugunean eritziren bat edo beste emana badugu ere.

224Jarrai dezagun adibideokin :

225• 120 orrialdea 2.132 bertso zenbakia

  • 29  Bi bertso lehenagoko ‘Barkha'ren eraginez, dudarik ez.

226Gurutcearen cantatu / Gogo ditut orenac,
Iefus Chrifto, entçuntçatçu / Ene trifte auhenac
Eta dietçaquidatçu / Barkha neure hobenac,
Dignequiago detçadan / Aippha haren omenac BBanha CC1DEGHI
Barkha29 F

227Dirudienez, bada, Fren ondorengoek ez dute F jarraitu, bestela ‘Barkha’ izan baitzitekeen irakurketa ez ‘Banha’.

228Argi dago, bestalde, hemen ere huts banatzaile baten aurrean gaudela, B eta jarraiko edizioa banatzen dituen hutsa. Noski, ‘Banha’ hori huts bateratzailea litzateke CC1DEGHI aintzat hartzen baditugu.

229134 orrialdea 2415 bertso zenbakia

230B lekukotasuna CD lekukotasunak C1EFGHI

231Aguertu citçaien ere Aguertu citçaien ere Aguertu citçaien ere
Guztiei azkenean, Guztiei azkenean, Guztiei azkenean,
Iuduen beldurrez fala Iuduen beldurrez Iuduen beldurrez
Ceudecela batean. Ceudecela fala batean. Ceudecela batean.

232Argi dago, gure ustez, lekukotasun berriagoen irakurketa lectio facilior bati egotz dakiokeela. Noelacen edizio desberdinen aurkezpena egiterakoan, bestalde, 15c eta 15cl izendatu genituen bezala izendatzearen arrazoiak eman genituen (grafia kontuak, e.a.). Adibide honek egin genuen kronologia baieztatzen du : C1 edizioa izan balitz B irakurtzen duena, eman zitekeen ematen den emaitza, ‘sala’ hori desagertzea. Baina Ck C1 irakurri izan balu, zailagoa da agertzen ez den ‘sala’ bat gehitzea, aieruz zuzentzea. Errezagoa, probableagoa da C1ek edo talde horretako batek C edo D irakurri eta ‘sala’ ahanztea.

233Beste kontu bat ere argi dago, orduan, B irakurtzen duen edizio bakar hori 15c edo 15d direla (inprenta oineko dataren arabera, 15c litzateke). Eta C edo D hori irakurriko lukete gainontzekoek.

234170 orrialdea IZ1 bertso zenbakia

235Saindu guztiei othoitça / Amuru Sainducotz B
Saindu guztiei othoitç vmea / Saindrucotz CD
Saindu guztiei othoitç umea / Saindrucotz C1E
Saindu guztiei othoit çumea / Saindrucotz F
Saindu guztiei othoit humea / Saindrucotz GHI

236Hemen ere, argi ikus dezakegu B batek baizik ez duela irakurtzen (lectio facilior baten eraginez dugu dugun aldaera) eta gainontzeko guztien aldaera B irakurri duen horretara baizik ez doala, ez Braino. Berriro ere CD alde batetik eta C1E bestetik, grafia kontuan baizik ez bada ere. Fk bere bidea hartzen du eta GHIk beraiena. GHIk dakartena, esaterako, huts bateratzailea litzateke hiru ediziook kontuan hartuta. Argi dago, bestalde ‘othoitç umea’ huts banatzailea dela Brekiko.

237226 orrialdea 4.234 bertso zenbakia

238B lekukotasuna CD lekukotasunak

239Iongoicoac nahi içan Iongoicoa nahi içanÇuen azken fiñean Çuen azkennean
Hequin ohorea aguer Hequin ohorea aguerCedin gente artean. Cedin gente artean.

  • 30  Edizio honetako azken ‘e’ak ia ‘c’ ematen du, hau da ‘azkenençat’. Hori horrela izanik, Gk H iraku (...)

240C1EFH30I G lekukotasuna

241Iongoicoac nahi içan Iongoicoa nahi içan
Çuen azkenenean çuen azkenençat
Hequin ohorea aguer Hequin ohorea aguer
Cedin gente artean. Cedin gente artean.

2421) Kasu honetan ere lectio facilior baten aurrean gaude. ‘fi’ horrek ‘ñ’ ematen duenez, logikoa da CDk ‘azken fiñean’ > ‘azkennean’ irakurri izana, ‘azkenññean’ posible ez zela pentsaturik.

2432) C1 eta gainontzekoek ‘nn’ bien artean bokale bat sartzen dute, ‘azkennean’ > ‘azkenenean’ (alderantzizko kasua ez litzateke posiblea : ‘azkenenean’ irakurri eta ‘azkennean’ ematea) ; akaso CDk ‘azkenean’ izan balute, pentsa zitekeen C1 irakurri eta duplografia baten aurrean zeudela konturatuz, ‘ne’ kenduko zutela, baina honela ez.

2443) Hn ‘azkenenean’ dugu eta Gn ‘azkenençat’. Hk G jarraitu izan balu, ‘azkenençat'etik ‘azkenenean’ irakurtzea zaila da. Gk H jarraituz, aldiz, logikoa da gertatzen den aldaera, oinoharrean eman dugun arrazoia dela medio.

2454) Ik ere ‘azkenenean’ irakurtzen du.

246Ikus dezagun adibide hau :

247B) Bere fuperbiac çuen
Allabañan erretcen,
Handigoaz berce deuÏc
Ez baitçuen penfatcen.

248CD) Bere fuperbiac çuen Gainontz.) Bere fuperbiac çuen
Allabañan erretcen, Allabañan erretcen,
Handigoaz berce deuÏc Handigoaz berce deuÏc
baitçuen penfatcen. Baitçuen penfatcen.

249Hau, izan, kalte material batek eragin duen hutsa da gure ustez, baina interesgarri bihurtzen du jarraiko kontuak : Argi dago Ck B irakurri eta, ‘Ez’ nonbait galdua, hutsunea mantentzea erabaki duela. C1k C irakurri duenean, ordea, ‘baitçuen’ hori zuzendu eta maiuskulaz jarri du aurreko hiru bertsoetara lerrokatua.

250Kontu hauen aurrean zilegi dirudi honakoa :

251Puntu honetara helduta, interesgarria litzateke CDri buruzko lerro batzuetan luzatzea.

252Biak dira tipografikoki berdintsuak, ia berdinak esango genuke. Eta beraien artean ez dago huts amankomun banatzailerik ; ez behintzat zeinek zein jarraitzen duen adierazteko bestekoak. Aztarnaren bat edo beste badugu, ordea, eta horietara joko dugu :

253Lehena eta garrantzitsuena, gure ustez, inprenta oineko datarena da. Ck « Baionan, Maffre Baitan, bors / Cantognetan. 1697 » dakar ; Dk, ordea, « Baionan, Maffre Baitan bors / Cantognetan. 1699 ». Datok zuzenak badira, argia da Dk C irakurri duela.

254Bi edizio desberdinen aurrean gaudela argi erakusten dute bi ediziootako 9. orrialdeko montaia honek :

25515c edizioa 15d edizioa

256Hona alderik nabarienak :

257— Pleka bera desberdina da edizio batean eta bestean.
— 1. lerroan : IOANNES JOANNESETCHEBERRI ETCHEBERRI
7. lerroan : Gure Gure
12. lerroan : Berriz Berriz
18. lerroan : Guztientçat Guztientçata*pico azpico19. lerroan : Etcheberric Etcheberric

258Honelako aldaketak ugariak dira testu osoan zehar, bi edizioren aurrean aurkitzen garela aitortzeko adineko aldaketak.

259Bigarren aztarna grafiarena litzateke : B eta C dira grafia arkaikoena darabilten lekukotasunak. C1 da argien aldentzen dena bi lekukotasunotatik (gero ondorengoak) baina Dn ere ikus daiteke grafia aldaketa honen zertzeladarik. Argi dago, gure ustez, C lekukotasunan ‘IAVNARI’, deuotionean', ‘VRTHVBIE’, ‘IOAN’, ‘HVNEN’, ‘captiuo’ eta ‘Ivdearen’ gisako adibideak izan eta Dn ‘IAUNARI’, devotionean', ‘URTHUBIE’, ‘JOAN’, ‘HUNEN’, ‘captivo’ eta ‘Iudearen’ agertuz, D beranduagokoa dela C baino ; beraz, Dk C irakurtzen duela eta ez alderantziz, nahiz eta, gehienetan, grafia berbera izan bi lekukotasunetan.

260Diogunez, bada, ez dugu batek bestea irakurtzen duela baieztatzen laguntzen digun huts amankomun banatzailerik aurkitu, baina aipatu kontuon aurrean zilegi dirudi Dk C irakurtzen duela aitortzea.

261Jarraikoak huts amankomun bateratzaileen adibide argiak dira, gure ustez, hasiera batean eredua irakurri duen edizioak (Cl kronologikoki) egin duen irakurketa duplografia edo lectio facilior baten ondorio izan daitekeen arren :

262056 orrialdea 0840 bertso zenbakia

263Bere cerbitço humilla / Cioten prefentatu,
Eta hunela citçaizcon / Bihotz batez mintçatu BCDmaintçatu C1EFGHmai tçatu I

264Argi dago letra baten gehiketa dugula hemen, ‘a’ letra, eta hau jarraiko silaban dagoenaren eraginez. Baina duplografia hau gainerako sei edizioetan ere agertzen da, ez honetan bakarrik.

265062 orrialdea 0976 bertso zenbakia

266Arren bada Iainco guiçon / Gure gatic forthuaValia dieçaguçu / Ceure fortce faindua BCD
Geure Gainontzekoak

267101 orrialdea IZ9 bertso zenbakia

268Iefus Chriftoren Hierufalamera fartceraren gañean ... BCD
fortcearen Gainontzekoak

269Bi adibide hauetan C/G eta A/O letra aldaketa dugu eta, printzipioz, arrunta gerta daitekeen arren, hitzaren esanahia guztiz aldatzen da eta sei ediziok hartzen du aldaera. Noski, zuzena BCDren irakurketa da.

270207 orrialdea 3845 bertso zenbakia

271Barur egunac cintuen / Beguiratcen fainduqui BCD
eguinac Gainontzekoak
Aufteritatez gorputça / Gaztigatcen gogorqui.

272• 238 orrialdea 4470 bertso zenbakia

273Haffi ciñen guerla eguiten / Luther Apoftotatari BCD
Apoftatari Gainontzekoak
Haffi bihotça arguicen / Infidel itfuari.

274238 orrialdea 4473 bertso zenbakia

275Efcolac cintuen bazter / Guztietan idequi BCD
Efcoluac C1EFGH
Efcolua I
Hetan gazte errebeffac / Verthutera iraiqui.

276Azken hiru adibideotan, aldiz, BCD eta gainontzekoen irakurketaren arteko aldea letren gehiketan dago. Gure ustez, lehen bi kasuetan behintzat, lectio facilior baten ondorio izan daiteke aldaera : ‘egun’ > ‘eguin’ nahastu eta ‘apostatari’ hitza ‘apostolu’ hitzaren eraginez agian. Azken kasu honetan, gainera, hutsa gorengo edizioek dakarte, gainerakoek zuzendu egin dute.

277Laburbilduz, orain arte eskeini ditugun adibideak argi erakusten dute B dela dugun lekukotasunik zaharrena edo stemman goren jarri genezakeena. Badakigu, gainera, Bra edizio bakarra heltzen dela eta hau C edo D dela (gure ustez C, aipatu arrazoiengatik).

278Jarraian beste adibide multzo bat aurkeztu nahi dugu : denetan ditugu huts bateratzaileak, EGHI edizioak batean biltzen dituzten hutsak. Noski, E edizioa bakarrik hartzen badugu, orduan Clekiko huts banatzaileak lirateke.

279Hona adibideak :

280011 orrialdea 0058 bertso zenbakia

281BCC1DF EGHIEtchearen leihoac çuc Etchearen leihoac çuceztitutçu çarratçen, Rhima aitcitic ditutçuRhima aitcitic ditutçu raroenac banatcen
raroenac banatcen.

282Mintzatuak gara zeharkako tradizioz heldutako testuen atalean bertso sorta hauezaz. Arginaratzen bertsoak dira eta EGHIn 14. bertsoa falta da. Egin zuen P. Lafittek bere saiotxoa zuzentzen baina ikusia dugu ez zela zuzena izan.

283Argi uzten du, bestalde, adibide honek multzo honetako batek (E, G, H edo I) Cl irakurtzen duela eta ez alderantziz, azken kasu honetan Cln ere bertso hau faltatuko litzatekeelako. Are, Fk ez luke kronologikoki zaharragoa den E irakurriko, bestela honetan ere bertso hau faltatuko litzateke. Beste bi datu garrantzitsu, bada.

284• 016 orrialdea 0115 bertso zenbakia

285BCC1DF EGHI
Sanfon hunec eguinen dic Sanfon hunec eguinen dic
Obra handiagoa Obra handiagoa
Ceren garaituco baitu Ifernuco campoa,
Ifernuco campoa. Ceren garaituco baitu.

286020 orrialdea 0191 bertso zenbakia

  • 31  « Sibyllen prophetia generalen gañean » du izenburu ahapaldi honek.

287Virginitatea gatic31 / Iaun onac prophetia
Eman daroçu mereci / Ezginduen faria BCC1DF
dataçu EGHI

288048 orrialdea 0686 bertso zenbakia

289Ikhus eçaçue ceuen / Iauna beheratua BCC1DF
Iauhena beratua EGHI
Ceruetan handi dena, / Lurrean ttipitua.

290Hemen metatesi baten aurrean gaude, ‘beheratua'ren ‘he’ aurreko hitzera pasatu da, ‘Iauna'tik ‘Iauhena'ra pasatuz. Hutsa lau edizioetako batek egin du eta gainontzeko hirurak ez dute zuzentzen jakin.

291091 orrialdea 0686 bertso zenbakia

  • 32  Humeak zortzigarren egunean zirkutzisatzeko ohituraz ari zaigu Etxeberri.

292Çordun ezten arren nahi / Du leguea complitu,
Tenitu den guztiari / Emateco exemplu.
Eppheac iragatera / Nahi eztitu vtci,
Ecen iaio dela eztu / Egunic baicen çortci.32 BCC1DF
Ecen iaio tuezdela EGHI

293Hau ere beste metatesi sinestezina da, baina hor dago lau edizioetan.

294Uste dugu argi erakutsi dutela azken adibideok EGHI C1 Ftik aldentzen direla eta zuhaitz hipotetiko horretan beheragoko maila batean daudela. Jarraiko adibideotan EGHIren arteko erlazioak eta zeinek zein irakurtzen duen zehazten saiatuko gara. Orain artekoarekin honelako zuhaitz moduko bat eraiki genezake :

295139 orrialdea 2504 bertso zenbakia

296Arren bada Iefus Chrifto / Gloriofqui bitztuaEguiqueguçu glorioz / Cuc Bitzteco donua BCucPitzteco CC1DFCuc Pityteco ECu Pituqui HIçupituqui G

297Oso interesgarria da locus criticus hau zuhaitzaren beheko parteko edizioen arteko harremanak aztertzeko. Hona hausnarketa batzuk :

2981) Oso arrunta da CClDFk egiten duten b/p aldaketa. Horrek ez du inolako eraginkortasunik.

2992) Ek ez du ‘z’ hori ondo irakurri (agian kalte materialen bat zegoelako ereduan) eta ‘z'ren ordez ‘y’ irakurketa eskaintzen du. Hau da honelako irakurketa dakarren bakarra.

3003) Posibleena da gainontzeko edizioetako batek (G, H edo I) E hori irakurri eta ‘Cuc Pityteco’ horri zentzurik aurkitu ez izana. Konposatzaileak edo editoreak, orduan, ezagunen egiten zaion hitzaz ordezkatzen du, ‘supituki’. Gure ustez Hlk jarraitu dute E (bi hitzetan dago jarria, ereduko itxurari jarraituz) eta Gk biak lotu baizik ez du egin.

3014) Norbaitek esan dezake E dela H, I edo G irakurri dituena baina, gure ustez, ezinezkoa dahori, ‘Cu Pituqui’ horretatik ‘Cuc Pityteco’ lortzea askozaz ere zailago eta sinesgaitzago delako.

302188 orrialdea 3465 bertso zenbakia

  • 33  15E edizioan, lau bertsotako ahapaldi honetako lehena ('Aitaren aitciñean') aurreko ahapaldiari it (...)

303BCC1DF EGHI
O Iainco Semea, arren Aitaren aitciñean,33Aitaren aitciñean, O Iainco Semea, arrenCaren ene ararteco Caren ene arartecoHerftura, eta menean. Herftura, eta menean.

304233 orrialdea 4372 bertso zenbakia

305Eznuque feculan eguin / O fan Francez, çureac,
Chehero condatu nahi / Banitu verthuteac BCC1DF
verihureac E
berri gureac GHI

306Oso erraz nahas zitezkeen ‘t’ eta ‘i’ eta hori da gertatu dena E lekukotasunan. GHIk ‘verihureac’ irakurri eta ‘berri gureac’ jarri dute. Hau ere adibide argia da GHIk E jarraitu dutela baieztatu ahal izateko.

307014 orrialdea 0078 bertso zenbakia

308Ezteçala penfa gueure / Buruz mintço garela BCC1DEF
miniço E
miriçu GHI
Mintçaracitcen guiaitic / Gueure Iaunac hunela.

309Oraingoan ere ‘i/t’ nahasi da E lekukotasunan eta GHIk guztiz desberdina den ‘miriçu’ egin dute.

310015 orrialdea 0106 bertso zenbakia

311Bere oiñen azpian dic / Buclaz erabillico BCCIDBuclrz EBuchlaz FBuluci GHIHaren captiuo guztiei / Bihotça alchatuco.

312Bat ere argi ez dagoen pasartea dugu hau ; lehen lau lekukotasunetan ‘Buclaz’ ikus genezake. Noelac liburuko lehen noela da, « Propheten aguintça generalen gañean. Abendocotz » izenburupean biltzen dena eta Jesus Umearen etorreraz mintzo zaigu. Pasarte honetara heldu aurretik heriotzaz mintzo da eta gure ustez hemen adierazi nahi dena zera da, Jangoikoaren Semeak Bere oiñen azpian erabiliko duela (heriotza, noski) ‘buclaz'.

  • 34 Etxeberriren liburuetako bertsoak, maiz, liburu bat baino gehiagotan errepikatuak agertzen zaizkigu (...)

313Eranskinetan ikus daitekeen bezala, oso erraz nahas zitezkeen ‘c’ eta ‘r’ inprentako letretan eta hemen hori da gertatu dena, ‘burlaz’ jarri beharrean ‘buclaz’ dugula. Izan ere, oraingo honetaz gain, beste hamazortzitan aurkitu dugu ‘burla’ edo ‘burlatu’ Etxeberriren hiru liburu inprimatuetan (3 aldiz Noelacetan —1.273,1.915 eta 1.947 bertsoak—, sei aldiz Manualem —Ml : 1.288, 2.265, 2.877 eta 2.880, M2 : 1.087, 1.205— eta 9 aldiz Eliçaran —1.085,34 634L, 715L, 910L, 946L, 3.139, 4.822, 6.373 eta 7.192).

314Bestalde, argi dago E, F eta GHI nork bere bidea hartu dutela.

315041 orrialdea 0544 bertso zenbakia

  • 35  CD : aurreko orrialdeko deia ‘Augulloren’ da.
  • 36 C1 : Aurreko orrialdeko deia, aldiz, ‘Auguſtoren’ dugu.
  • 37 F : Aurreko orrialdeko deia ere ‘Auſloren’ da.

316Herftu cenean Virgina / Erditceco ordua,Erromatic ethorri cen // Auguftoren manua BC35DAuftoren C136EF37Autoren GHAuroren I

317047 orrialdea 0666 bertso zenbakia

318Emaguiñaren , etçuen / Nihola ere beharric BCC1DFNiola ENihor GHICerengatic ezbaitçuen / Sentitu doloreric.

319073 orrialdea 1188 bertso zenbakia

320Bere camelu handiac / Tuzte defcargaraci,Eta dohañac fehiei / Beffotan harraracie BCC1DF
garraracie E
ekarraci GHI

321081 orrialdea 1336 bertso zenbakia

322Erregueac ceudecela / Haurraren adoratcen,
Errepuftaren beguira / Herodes cen vnhatcen BCC1DF
Herodescen E
Herodeffcen HHerodeffen GI

323Hemen ere zenbait kontu aipagarri :

3241) Ek, agian bi hitzen arteko tartea nahiko estua zelako, bi hitzak lotu eta ‘Herodescen’ hartu du.

3252) Hk E irakurri eta bokale arteko ‘ff hartu du ; Glk ‘Herodeffen’, soberan zegoen ‘c’ hori desagertaraziz. Hk GI irakurri izan balu ez zen ‘c’ hori agertuko ; are, oso zaila izango zen GIk E irakurri eta ‘Herodescen’ horretatik ‘Herodeffen’ egitea.

326114 orrialdea 1998 bertso zenbakia

327Vrricalduric vtcico / Cutelaco vftean BCurelo CC1DEFCruela GHI
Açotera condemnatu / Cuen harroñ batean.

328Esan dugu (§3.3.1.1.1.) B edizio bat Aren eratorria dela baieztatu ahal izateko zera gertatu beharko dela, Bk Ak dituen huts guztiak aurkezten dituela eta, gainera, bere berezko hutsen bat. Argi dago, bada, azken adibideotan, GHI multzoa Eren eratorria dela eta honela irudika genezakeela :

329Hona jarraian GHI biltzen dituen adibide gehiago :

330009 orrialdea 0033 bertso zenbakia

331Erdaldunac ahal doazque / Cein bere herritara BCC1DEFE caldunac HE<ATTcaractere>caldunac GEscaldunac I
Gogat eguinic, galduco / Eztutela Efcara.

332•011 orrialdea 0058L bertso zenbakia

333Liburucho hunec laur par- / te ditu BCC1D
Liburucho hunec laur / parte ditu EF
Liburucho hunec laur parte / laur ditu G
Liburucho hunec laur / parte laur ditu HI

334026 orrialdea 0278 bertso zenbakia

335Hec aguindu çuten Iauna / Guc dugu beguietfi
berefi Ecen gu guintuen bere / Apoftolu hautetfi.
BCC1DEF GHI

336032 orrialdea 0393 bertso zenbakia

337Hegalec ere cioten / Arguitcen forbaldetan B
Hegaiec CC1DEF
Hedoiec GHI
Falconaren plumec nola / Iguzqui arraietan.

338• 039 orrialdea 0517 bertso zenbakia

339Ceru lurretan çaitçula / Laudorio cantatu,
Ene ohoratceco ceren / Hambat çaren bachatu BCC1DEF
Nechatu GHI

340040 orrialdea 0539 bertso zenbakia

341Erdi cenean, Virgina // Bihurtu cen etchera,
Bera ere hurbiltcen cen / Erditce epphera BCC1DEF
Eta GHI

342• 047 orrialdea 0675 bertso zenbakia

343Amac affe çuenean / Eta vngui vnhatu :
Demborac cuitfan beçain / Vngui çuen trochatu BCC1DEF
Hotfan GHI

344104 orrialdea 1791 bertso zenbakia

345Eta plaga hauc guztiac / Behar çaizquiñ guerthatu,
Cergatic eztunen ene / Bifita eçagutu BCC1DEF
eztun ene GHI

346• 123 orrialdea 2188 bertso zenbakia

347Orduan cen eguietan / Frogatu efcritura,
Hiftoria aipphatcean / Norc eztuque latztura B
eztugue CC1DEF
eztugun GHI

348• 132 orrialdea IZ3 bertso zenbakia

349Nola Aingueruec manatu cituen Aphoftoluei berria ekhar ciecen BCC1DEF
ciren GHI

350•144 orrialdea 1602 bertso zenbakia

351Olibethco mendiaren / Garacitera da igan BCC1DEFdadiñan GHIAma eta Apoftoluei / Azken hitçac han erran.

352• 183 orrialdea 3378 bertso zenbakia

353Gu ere orobat gare / Eguitera tenitu BCC1DEF
obtenitu GHI
Ceren baitugu ontaffun/ Afco errecibitu.

354• 186 orrialdea 3433 bertso zenbakia

355Iainco eme Senegatic / Guiçon eguin cinena BCC1DEFSeme enegatic GHIEcin bihur dieçaqueçut / Laudorio çucena.

356• 196 orrialdea 3633 bertso zenbakia

357Han penaraci cintuen / Ecin erran guifara BCC1DEF
penari GHI
Ertchatcen cinituela / Bere fecta gaixtora.

358• 208 orrialdea IZ1 bertso zenbakia

359Edocein emazte fainduren beftacotz BCC1DEFbeftetacotz GHI

360• 220 orrialdea 4097 bertso zenbakia

361Ene ondoan heldu da / Ni baño lehen cena. BCC1DEF
ø GHI
Erregue eta Monarka / Guztietaco lehena.

362Orain aurkezten ditugun adibibeek Fk jarraitu duen bidea argitu nahi dute.

363Fk dakarren lehen aldaketa nabaria inprenta oinarena da : CC1DEk « Maffre baitan, bors / Cantognetan » duten bitartean, honek « P. Fauveten, Imprimerian / Carmeffen aldean » du. Zazpigarren kapituluan luzaz mintzatuko garen arren, derragun P. Fauvet hau Paul Fauvet izan daitekeela eta honek 1700-1736 bitartean inprimatu zuela. Argi legoke, bada, aurreko inprenta oinen datak zuzenak izatekotan, CC1DE edizioak 1697 (bi) eta 1699 (beste biak) urteetakoak direla eta F hau beranduagokoa dela, 1700-1736 urte bitartekoa.

364Hori da kontuan izan beharreko lehen datua. Bigarrena, aurrekoek ez eta honek liburuaren amaieran dituen zenbait bertso berri : Izan ere, 241. orrialdean hasita, 10 orrialdetan zehar, jarraiko bertsoak ditugu :

365241-248. or. : « Verbum caroac. Efcaraz Chriƒto guiçon eguinda çure ganic Maria » 249-250. or. : « Egun estreinatu gaitu Haurrac odolaz »

366Bertso hauek amaieran jartzearen arrazoi posibleaz ere zazpigarren kapituluan mintzatuko gara.

367Argi dago, gure ustez, aurreko lekukotasunen batek F hau jarraitu izan balu bertso hauek agertuko ziratekeela lekukotasun horretan, eta hau ez da gertzatzen ; are, ondorengo GHI lekukotasunek ere F jarraitu izan balute bertso hauek ispilatuko zituzketen beraien orrialdeetan eta ez da horrela gertatzen ; beraz, badirudi F edizio honek aurrekoren bat izan duela eredu (orain arte aztertu ditugun huts amankomunen arabera, Cl da lekukotasun hori) eta F hau ez dela ondorengo edizioren baten eredu.

368Hutsei beraiei dagokionez, F edizioan agertzen diren asko ez dira huts amankomuntzat hartuak izan genitzakeenak ; baliogabeak, beraz, lekukotasun honen filiaziorako. Hauen artean aipagarrienak :

369a) duplografia arrunt bezala har genitzakeenak

370F Gainontzekoak029 0342 Eeliçama Eliçama/Eliça Ama060 0922 Betheleengo Bethleengo060 0924 Ereifiaz Erefiaz066 1044 leialia leiala096 1636 Ioingoico Iongoico114 1992 Eçatgutu Eçagutu209 3879 verthuetera verthutera/vertutera229 4295 Hondaitçaille Hondatçaille

371b) Haplografiatzat har genitzakeenak

372012 0066L Hirugarrena Hirurgarrena047 0663 mundatçaric mundantçaric074 1208 ttpia ttipia129 2321 ikhratu ikharatu

373c) Ordenaren aldaketaz gertatzen direnak

374072 1164 Ceturic Cerutic091 1545 eratcufico eracutÏco205 3799 afdiquide adifquide

375d) Ordezkapenez gertatzen direnak ; gehienetan inprentako zenbait letra berdintsuak oso erraz nahasten zirelako.

376014 0072 Idecat Idecac / Ideac (c/t)046 0652 Egnin Eguin(n/u)175 3224 bailchen bai lehen (c/e)208 3871 liçatc liçate (c/e)

377Baina huts guzti hauezaz aparte, hain erraz gerta ez litezkeen edo huts amankomuntzat har daitezkeen asko daude, F lekukotasun honek besteek jarraitu ez duten bidea jarraitzen duela baieztatzen lagunduko digutenak.

378a) Hizkiren baten gehiketaz gertatzen diren hutsak

379025 0265 duedenean duenean050 0727 Sehafcharic Sehafcaric061 0941 Semeac Semea068 1091 Icarrac Içarra217 4027 Berriac Berria

380b) Hizki/hitzen bat desagertzen denean gertatzen direnak

381009 0039 Etcheberri Etcheberric071 1155 bihurtcen bihurtcean138 2491 fainduc fainduec144 2609 du dut171 3144 Ceiña Ceñac/Ceiñac212 3952 arartecoa arartecoac232 4352 Jauna Iaunac/Jaunac
232 4363 guiçona guiçonac

382c) Ordezkapenez gertatzen direnak

383027 0311 Ceñan Ceñac
051 0755 futela dutela
052 0766 lauratu loratu
058 0894 Gateuzte Gaituzte
068 0172 Ceren Ciren
069 1110 Sartceaz Sortcea
071 1143 dut duc/duo
075 IZ1 era ere
088 1486 faracen fartce
179 3294 gaitu çaitu

384Gure ustez, bada, azaldu ditugun adibideok, hutsez landako inprenta eta urte kontuak eta amaierako bertso desberdinenak aintzat harturik, zilegi dirudi Cl eta F maila desberdinetan daudela adieraztea eta lortu ditugun bi azken zuhaitz adarrak kontuan hartzen baditugu :

385uste dugu aurrerago joan gaitezkeela etajarraiko hau aurkez genezakeela

386Argi dago EGHIk ez dutela F jarraitzen eta bai Cl, aurkeztu ditugun azken adibideek hori erakusten baitute (ez dago EGHIn Fn bakarrik agertzen den bat ere).

387Aurrera egin eta kronologikoki azkenak diren GHI edizioez mintzatuko gara jarraiko lerroetan eta horretarako G lekukotasuna aztertuko dugu, lehenik eta behin.

388Noelacen hirugarren partean, Gk ez eta gainontzekoek jarraitzen duten bertsoen ordena honako hau da :

389B eta gain.G
Iaincoari orenac gutçaz duen ... Igandetacotz 178-180147-149
Iainco bat denari... Aüelehenecotz 180-182149-150
Hirurtaffunaren orenac Aüeartecotz 182-184150-152
Iainco Aitaren orenac Aüeazkenecotz 184-186
Iainco femearen orenac orcegunecotz... 186-188152-153
Efpiritu fainduaren orenac orciralecotz 188-189153-154
Ama virginaren orenac larunbatecotz 190-192155-156
Sainduen orenac... Apoftoluen beftetacotz 192-193189-190
Euangeliften beftetacotz 194-195156-157
Martiren beftetacotz 195-197191-192
Ipphizpicu fainduen beftetacotz 197-199192-193
Doctor fainduen beftetacotz 199-201 193-195
Abbadeen beftetacotz 201-202 157-159

390Gn, bada, « Iainco Aitaren orenac Afteazkenecotz », 38 bertso falta dira. Bestalde, « Sainduen orenac hequin beltetacotz. Apoftoluen beftetacotz », « Martiren beftetacotz », « Ipphizpicu fainduen beftetacotz » eta « Doctor fainduen beftetacotz » bertso sortak tokiz aldatuak dira, liburuaren azken partean jarriak.

391Mintzatu gara 5. kapituluan kopiatze prozesuaz aritu garenean bertsoen toki aldaketa honetaz. Guk bi arrazoi posible eman ditugu : 1) Eredu izan duen alea sorta desberdinetan banatu da zenbait arazoren ondoren eta berriro bildu denean okerreko ordenean bildu dira ; orduan konposatzaileak ereduko ordena jarraitu du, halabeharrez. Horrek eredu izan duen alean bertsook plegu haseratan zeudela suposatu beharko zukeen, baina hori ez da horrela gertatzen gainontzeko edizio batean ere. 2) Bertsook bertso ahapaldiak dira, ez bertso atalak edo bertso solteak, eta, konposaketa prozesua azeleratu asmoz, konposatzaile desberdinek atal desberdinak konposatu dituzte eta biltzerakoan okerreko ordenean bildu dira. Uste dugu hirugarren arrazoi posible bat ere eman daitekeela : editoreak edo inprimatzaileak nahita lekuz aldatu izana. Kasu honetan, aldaketa kontziente baten aurrean geundeke, baina ez diogu logika gehiegirik aurkitzen bertso guztiok osotasun bat egiten baitute.

392Hau da lehen kontu garrantzitsua. Bigarrena letra maiuskula eta minuskulei dagokiena da. G lekukotasunan, 87. orrialdetik aurrera, bertso haserako lehen letra, edizio honetako lehen 86 orrialde eta gainontzeko lekukotasunetan ez bezala, minuskulaz dugu jarria kasu gehienetan ; honela, maiz, maiuskula beharko zukeen kasuetan ere (hitz bereziak) minuskula dugu.

393Hirugarren kontu garrantzitsua, ‘guztiak/guziak’ erako aldaerena ; G edizio honetan, 104. orrialdean hasita, ‘guziz', ‘guzia', ‘guzien', ‘guziei', e.a. ditugun bitartean, aurreko orrialdeetan eta gainontzeko edizioetan ‘guztiz', ‘guztia', ‘guztien', ‘guztiei’ e.a. ditugu.

394Hiru kontuok, gure ustez, zera adierazten dute, konposatzaile batek baino gehiagok konposatu duela edizioa eta ez dela inolako arretarik jarri hau egiterakoan.

395Laugarren kontu garrantzitsu bat, GHI lekukotasunei dagokiena ; amaierako bertso berrien kontua. Ikusi dugu F lekukotasunak azken hamar orrialdeetan zenbait bertso berri aurkezten zituela ; hauek ere bertso berri batzuk dituzte, izatez Noelacenak ez direnak. Baina ez dira Fn agertzen direnak, bestelakoak baizik. Hauek dira :

396— « Stabat Mater » euskaraz, 69 bertsotan zehar.
— « Andredena Mariari Othoitça. Gaudeac » 24 bertso latinez.
— « Andredena Mariari Hymnoa » 60 bertso latinez (Stabat Mater da).
— « Erregueren Orationea. Psalmoa » 46 bat lerro latinez.

397Hutsei beraiei dagokionez ere, askotxo dira Gk baizik erakusten ez dituenak. Jarraian azpimarragarrienak aurkeztuko ditugu (den denak aztertu nahi dituenak jo beza eranskinetara) :

398a) Gehiketaz gertatzen direnak

399023 0237 Monarcha Monarca024 IZ1 Agripinna Agrippina
040 0539 here ere043 0596 Bethleenen Bethleen085 1419 Hazri Hari102 1749 eta ea130 2340 gorphutça Gorputca159 2904 guztian guztia176 3253 Labour Labur194 3594 Guendetan Gendetan233 4370 oifan O fan
233 4404 deitchatu deithatu

400b) Hizki/hitzen bat desagertzen denean

401045 orrialdea IZ3 bertso zenbakia

402Bethleenen oftaturic ecin / aurkhituaren gañean / berce / Noela. BCC1DEFHI
Bethleenen oftaturic ecin / aurkhituaren gañean / Noela. G
081 1336 Herodeffen Herodes cen/Herodeffcen085 1420 Eta Ezta101 IZ8 Hierufalemen Hierufalemera107 1857 hartaz hartçaz107 1861 hautaz hautçaz114 2006 açotez Açoteez117 2057 Dolorez Doloreez
118 IZ1 7.
120 2123 hartaz hailçaz
121 2143 cituzten cintuzten

403123 orrialdea IZ2 bertso zenbakia

404Gurutcearen ohoretan canta, / gurutcearen beftetacotz. BCC1DEFHI
Gurutcearen ohoretan, canta. G
147 IZ1 paritu partitu
240 IZ1 Halabiz.

405c) Ordenaren aldaketaz gertatzen direnak

406094 1604 barnera barrena
d) Ordezkapenez gertatzen direnak
005 0011L devotionem deuotionean/devotionean016 0107 Hatcen Haren023 0230 Dilluduen Da Iuduen023 0230 berria herria030 0351 berric berriz037 0490 Gaituzte Caituzte

407• 046 orrialdea 0644 bertso zenbakia

  • 38 15h eta 15i edizioetan tartea nahiko txikia da.

408Ilkhi direnean dute / Bazterrera behatu,
Eta appartean etche / Cholabat nauaritu. BCC1DEFHI
Cholabac nauritu HI
Cholabac caucitu. G
050 0724 Guztic Guztiz
068 1093 Oçucia O çucia/O çucia38
072 1167 beraiz berriz

409• 101 orrialdea IZ8 bertso zenbakia

410Jefus Chriftoren Hierufalemera fartcearen gañean Arramucotz Canta BCD
fortcearen C1EH
Hierufalemerã  » F
Hierufalemen  » G
Hierufamelera Canra I
1. Nola Hieruf**alemera afto gañean farthucen BCC1DEFHHieruf**alamera GHieruf**amelera I

411Bi esaldiok orain arte azaldu dugunaren ezaugarri baliogarria dira ;lehenean, BCD bide argia ikusten da. Bestalde, argi dago HIk ez dutela G jarraitu, bestela,’ Hierufalemen’ irakurriko genuke bi lekukotasunetan.

412106 1839 çuen ceuen
107 1852 guriz Guztiz
110 1914 elkhari Ekharri
111 1929 Nazarecoac Nazarenoac

413• 117 orrialdea 2056 bertso zenbakia

414Egarri cela ceroen / Erran Iudu gaixtoei :
Miagrea prefentatu / Haren ezpain fainduei Gainontzekoak
miagrea azpian G
125 2236 Urritera Vrruitira/Urruitira
128 2291 çare Cure

415128 orrialdea 2291 bertso zenbakia

416Cure baithan dire Chriftau / Guztiac gloriatcenCure baithan dute bere /Efparantça ematen. Gainontzekoak
çare baitban G

417130 orrialdea 2337 bertso zenbakia

  • 39 'r’ hau oso gutxi ikusten da eta ‘i’ baten antza duela ematen du 15h edizioan.

418Andre onac cioacen / Trifleric baratcera Gainontzekoakcioen GVnguentu onez Iaunaren / Gorputça gantçutcera.138 2484 hillac Hillic141 2553 Curi Guri171 3156 cutçaz Gutçaz207 3848 gogoiqui gogorqui39219 4088 nagoënaten Dagoenaren/Dagoënaten226 4234 azkenençat azKen fiñean/azKennean/azkenenean

419Argi erakusten dute azaldu ditugun lau kontuak eta erakusgarri jarri diren hutsen adibideok HIk ez dutela G jarraitzen, bestela ez ziratekeen Gn falta diren bertso sortak agertuko eta bertsoen ordena bera ere aldatua agertuko baitzatekeen. Are, Gn agertu diren hutsak ere ez dira inondik ageri HI lekukotasunetan.

420Aurreko orrialdeetan, bestalde, GHI biltzen zituzten huts bateratzaileei zegozkien adibideak ikusi ditugu ; beraz, GHI biltzen dituzten huts bateratzaileak baditugu eta, era berean, G beste biengandik banatzen duten huts banatzaileak, argi dago lekukotasunek jarraitu duten bidea honako hau dela :

421Jarraian HI lekukotasunen arteko erlazioa aztertuko dugu, bi lekukotasunak lotzen dituzten zenbait huts bateratzaileren adibideak jarriz. a) Gehiketaz gertatzen direnak

422099 1714 Ilkhuffi Ikhuffi
107 1862 belkhaizten bekhaizten/bekhaiztē

423125 orrialdea 2227 bertso zenbakia

424Cuc ekharri darocuçu / Biciaren fruitua,
Arima goffeei eman / Cuc faciamendua Gainontzekoak
goffoeei HI

425185 orrialdea 3425 bertso zenbakia

426Gauça hauc cituenean / Sei egunez obratu,
Guero cindu en Igande / Egunean paufatu Gainontzekoak
cinduen en HI

427186 orrialdea 3432 bertso zenbakia

428Arren bada Iainco Aita / Gaucen creatçaillea,
Fauora naçaçu ceure / Creatura feblea Gainontzekoak
Febleac HI

429b) Hizki/hitz baten desagerpenez gertatzen direnak

430122 2173 Veperatan Vezperatan/Vefperatan160 2932 nior nihor184 IZ1 Ainco Iainco
185 3414 beatu behatu
209 3895 trimpharequin triumpharequin

431c) Ordenaren aldaketaz gertatzen direnak

432200 3704 bantacen banatcen
215 3993 aitcieñtic aitciñetic

433d) Ordezkapenez gertatzen direnak

434013 orrialdea 0074L bertso zenbakia

435Iefus Chriftoren fortce aitci/ñeco Gaucen gañean Noëlac BCC1DEF
aitciñeca HI
aitciñera G
Eta sei lerro geroago :

436Iefus Chriftoren fortce ait/ciñecogaucen gañean Noëlac BCC1DFaitciñeo Eaitciño HIaitcino G

437Lehen adibidean, ‘aitciñeco’ dugu BCC1DEF lekukotasunetan ; HIk ‘aitciñeca’ dakarte eta Gk ‘aitciñera'. Gk E irakurri izan balu ('aitciñeco'), ez zukeen egin duen ‘aitciñera’ ori egingo ; ‘aitciñeca’ irakurri eta ‘aitciñera’ zuzentzea logikoagoa da ; hau da, logikoagoa da Hk E irakurri izaría eta gero Gk H eta ez Gk E irakurri eta Hk G.

438Bigarren adibidean, ‘aitciñeco’ dugu lehen sei lekukotasunetan. Dena den, harrigarria dirudi sei lerro aurrerago konposatu duten esaldi berbera ondo berkonposatu ezina. Argi erakusten du honek ez zela inolako konturik eta harretarik jartzen garai hartako inprentan konposatzerakoan (Noelacen edizio desberdinetan behintzat).

439178 IZ2 HUNGN HVNEN/HUNEN

440013 orrialdea 0074L bertso zenbakia

441Larumbatean cintuen / Moldatu lar'abreac Gainontzekoaklare abreac HI222 4136 Ohorec Ohorez

442Adibide guztiok argi erakusten dute HI lekukotasunen lotura.

443Azkenik, I lekukotasuna besteengandik aldentzen duten hutsak jarriko ditugu :

444a) Gehiketaz gertatzen direnak

445020 IZ1 239. 39.022 0222 caliera caltea024 0262 heriora herioa027 IZ4 Credoac Credoa

446• 146 orrialdea 2650 bertso zenbakia

447Ezta hala içanen (erran / Ceroen Iaun iuftuac) Gainontzekoak(erran / Ceroën H(erran / ceroën G/ Ceroën Iaun iufttuac erran I
Confolatuco çaituzte Spiritu fainduac.153 2787 animac anima153 2794 Efcou Efcu166 3058 Guztiac Guztia/guzia181 3347 çucenac çucena204 3780 Hartean Artean

448b) Hizki/hitz baten desagerpenez gertatzen direnak

449037 0489 gorc gorec042 0581 ignataci iganaraci047 0669 citçain citçaion058 0886 billatu billhatu064 1020 harnean barrenean066 1056 frogatu frogatua069 1103 dut dute093 1586 Iaun launa113 1983 bura burla122 2170 iuftuaren iuftuarena131 2358 Darotçue Darotçuet/Darotçuec138 2492 illarria illharria159 2909 Ona Onac159 2912 Iguzquia Iguzquiac164 3013 faindua fainduac179 3310 chehea cheheac183 3368 çuaitz çuhaitz212 3950 faihetfecoa faihetfecoac

450c) Ordenaren aldaketaz gertatzen direnak

451029 0333 iaquiñena iaquiñean029 0345 aouatcen auoatcen044 0619 Arrenac Arrañec/Arranec059 0906 falutaceco faluatceco/favatceco/fauatceco073 1176 Oratçarri Orratçari093 1577 benedica bedinca120 IZ1 onerac orenac

452d) Ordezkapenez gertatzen direnak

453005 0004L ifpiritualezco efpiritualezco051 0739 deçu duçu052 0769 Arrañic Arrañac
055 0831 Belhaunico Belhaurico
055 0835 belhaunjco belhaurico
0580898 belhaunico belhaurico
0590902 Içurren Içarren
0641010 gucia çucia
0651023 belhaunico belhaurico
• 071 orrialdea 0074L bertso zenbakia

454O Bethleen Iudeaco / Ez hiri ttipiena ! Gainontzekoaktipiena GIudea co iri tripenea IHire ganic illkhico duc / Erregue Iuduena.071 1149 deçuena duçuena074 1196 Belhaunico Belhaurico088 1487 gochoa gachoa090 1520 circumtcifatcera circuntcifatcera091 1530 leguia leguea/legua
091 1539 deçu duçu091 1541 deçu duçu091 1545 deçu duçu092 1566 circumcifatu circuncifatu
094 1594 Segurantçac Segurantçaz
094 1596 maitia maitea

455099 orrialdea 1709 bertso zenbakia

  • 40 Bi bertso geroago ‘aurkhitu'ren ondorioz, ziurren. Ahapaldi osoak honela dio :

456Azkenean etfituric / Templuan ciren farthu Gainontzekoakaurquituric40 IEta han çuten difputan / Dotorequin aurkhitu.1001729 Patientique Patientqui
101IZ7 ifpiritualac efpiritualac
1081886 Pharifauac Pharifauec/Pharifavec
109IZ1 foiduaren fainduaren

457• 112 orrialdea 1957 bertso zenbakia

  • 41 Aurreko bertsoa ‘Moian billatu ciren.’ dugu.

458Diruz corronpitu çuten / Haren efpenfaria Gainontzekoakciren.41 ICeñac muffu batez faldu / Baitçuen Nauffia.124 2199 gucis çuciz/çucis133 2390 pagatu pagutu

459139 orrialdea 2506 bertso zenbakia

460Ea Guiriftinoac Bazco / Egunean biz gaiten Gainontzekoakgañen IEgun hunec berac gaitu / Hartara gombidatcen.145 2624 Eguiteac Eguiteaz156 2842 Cutaz Gutçaz/Gutaz

461158 orrialdea 2897 bertso zenbakia

462Hartçaz gaitutçu Iaun - ona / creaturac bazcatcen GainontzekoakJ an on ICeure odol facratuaz / Halaber edaraten.186 3439 ganean gauean190 3511 ciçeu ciñen216 4019 Gau HauI beste lekukotasunetatik aldentzen duten adibideon aurrean, aipa dezagun HIren arteko lotura

463dela, In agertzen diren huts guzti hauek ez baitira Hn agertzen.

464Hn, bestalde, ez dugu aurkitu Ik edo Gk ez dakarren huts banatzailerik. Guzti hauen aurrean, beraz,

465bidea proposatzen dugu.

4663.4.1. Noelac en stemmata codicuma

467Noelac en lekukotasun desberdinen aldaeren azterketa eta aukeraketaren ondoren, ordea, huts amankomun —bateratzaile eta banatzaile— ugari aurkitu eta stemma codicuma marratzeko bezala aurkitzen garelakoan gaude.

468Hona, bada, proposatzen dugun obra honen lekukotasun desberdinen erakuspen grafikoa :

469A. Blecuak dioenez (1987 : 78), kodizeen data eta inprimaturiko testuena ezagutzen denetan, siglak garaiera desberdinetan kokatzen dira (baxuenek, logikoki, lekukotasunrik berrienak ordezkatzen dituzte) eta gure kasuan ere ohitura hau isladatzen saiatu gara.

470Jakina da B lekukotasuna 1645.ean inprimatua dela Bordelen, G. Milangesenean. C eta C1 lekukotasunak 1697koak dira baina azken honek aurrekoa irakurtzen duenez beherago jarri dugu. D eta E 1699koak dira eta logikoa da bata bestearen mailan jartzea. F eta H Paul Fauvetenean inprimatuak dira eta hau honela dela (Paul Fauvetek 1700-1736 tartean inprimatzen du) biak maila berdintsuan jartzea erabaki dugu. G edizioa Jean Fauvetenean (1736-1760) inprimatua da eta aurreko biak baino beheragoko maila batean jarri beharko dugu. I lekukotasuna ere P. Fauvetenean inprimatua da. Gure ustez, P. Fauvet hau ez da F eta H inprimatzen dituen Paul Fauvet zaharra bere hiloba Paul, Jeanen seme, baizik. Paul honek —hurrengo kapituluan ikusiko dugunez— inprenta berria ireki zuen karmeldarren elizaren aldamenean. Honek eragin handia du, lekukotasun honen tipografia berria eta desberdina delako.

471Kontu honekin amaitu aurretik argi utzi nahi genuke stemma codicum hau anker gelditzen dela hemen ez baitugu ez originalaz ez ustezko lehen edizioari buruzko zehaztasunik eman.

472Argi dago aztertu ditugun lekukotasun guzti hauek goragoko testu batera doazela.

473Kasu honetan B lekukotasuna litzateke goragoko bat irakurri duena. Zein da, ordea, irakurri duen hori ? Vinsonek bere bibliografian 15a zenbakiz izendatu eta Pierquin de Gembloux (1858a : 7 gehigarriak) aipatzen dutena ala originala ?

474Ez du gure lan honetan garrantzi gehiegirik kontu honek. Gure helburua eskuartean genituen lekukotasun guztien filiazio zuzena egitea zen eta, bidenabar, hauen erakuspen grafikoa eskaintzea eta, alde honetatik, helburuak beteak direlakoan gaude.

4754. Ondorioak

476Noelacen lekukotasun desberdinen huts amankomunen azterketak eta aukeraketak Vinsonek aipatzen dituen zenbait kontu argitzen eta zuzentzen lagundu digute eta, ondorioz, obra honen edizio desberdinen sailkapen bibliografiko berri baten beharrean aurkitzen gara. Eta kontu honetan du, gure ustez, orain aurkezten den lan honek benetako garrantzia, baldin eta garrantzia badu, lan osoan zehar aipatu ditugun zeregin guztiak bete ondoren, katalogatu gabeko edizio baten berri emateko ezezik, sailkapen berri hori aurkezteko ere gai baita.

477Hona proposamen berri hau :

478Na edizioa (Vinson, 15a)

« -NOELAC eta berce canta efpiritual berriac. Iesus Chriftoren biciaren myfterio principalen gañean. Eta fainduen ohoretan bella buruetacotz. loannes Etcheberri DoÌor Theologoac eguiñac. BORDELEN, G. Milanges, 1630 edo 1631. »

479Aita Larramendi da edizio honen berri ematen duen lehena, Baionan inprimatua dela dioen arren ; Pierquin de Gemblouxek ere aipatzen du edizo hau eta Vinsonek suposatu baizik ez du egiten, bere ustez oso arraroa baita 1630.ean baimena lortu eta 1645.era arte inprimatu gabe izatea.

480Ez dugu inon aurkitu edizio honen arrastorik.

481Nb edizioa (Vinson, 15b)

« NOELAC | eta berce | canta efpiritual | berriac. |lefus Chriftoren biciaren my- |fterio principalen gañean. | Eta fainduen ohoretan befta buruetacotz. | Ioannes Etcheberri DoÌor | Theologoac egniñac. | (fleuron) | BORDELEN, | GvillenMilanges, Erre- | gueren Imprimatçaillea | baithan, 1645.  »

482In-8 txikia erakoa, 251 orrialde. Neurriak : 45 mm x 98. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 33, e.a.

483P. de la Masse Donibane Lohitzuneko apaizak eta P. de Urthubie Teologian doktoreak baitetsia, 1630.eko abuztuaren 6an. Baimena, Manual- ean legez, M. d'Oiharard Bikario Jeneralarena da, urte eta hilabete berbereko egun bi beranduagokoa, 8koa. Joan Ihartius eta Stefano Hirigoitiren laudoriozko bertsoak eta P. Argaiñarats-en akrostiko bat dakartza.

484Londreseko British Museumean dago ezagutzen dugun ale bakarra.

485Nc edizioa (katalogatu gabea)

« NOELAC | eta berce|canta efpiritual |berriac. |Iefus Chriftoren biciaren | mifterio principalen | gañean. | Eta fainduen ohoretan befta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac : egniñac. \ (croix entre deux petits fleurons) | BAIONAN, | Maffre Baitan bors | Cantognetan. 1697.  »

486In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa da. Neurriak : 44 mm. x 96. Zeinadurak : A p. 1, B p. 16, C p. 25, D p. 41, E p. 49, e.a.

487Baimenak, onespen eta laudorioak besteetakoak dira.

488Newberry Librairyk, Chicagon, badu edizio honen ale bat, Luis Luziano Bonaparteren bilduman.

489Nd edizioa (Vinson, 15c)

« NOELAC |eta berce|canta efpiritual |berriac. |Iefus Chriftoren biciaren | mifterio principalen | gañean. | Eta fainduen ohoretan bella | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac : egniñac. | (croix entre deux petits fleurons) | BAIONAN, | Maffre Baitan bors | Cantognetan. 1697.  »

490In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa da. Neurriak : 44 mm. x 96. Zeinadurak : A p. 1, B p. 16, C p. 25, D p. 41, E p. 49, e.a.

491Baimenak, onespen eta laudorioak besteetakoak dira, argitarapen guztietan bezalaxe.

492Edizio honetako ale bat Koldo Mitxelena kulturguneko J. Urkixoren liburutegian dago.

493Ne edizioa (Vinson, 15d)

« NOELAC | eta berce| canta efpiritual |berriac. | Iefus Chriftoren biciaren |mifterio principalen | gañean. | Eta lainduen ohoretan befta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac egniñac. | (croix entre fleurons) | BAIONAN, | Maffre Baitan bors | Cantognetan. 1699.  »

494In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa.

495British Museumean dago aurkitu dugun ale bakarra.

496Nf edizioa (Vinson, 15e)

« NOELAC |eta berce |canta efpiritual |berriac. |Iefus Chriftoren biciaren | mifterio principalen | gafiean. | Eta fainduen ohoretan beftla buruetacotz. | Ioannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac egnifiac. | (croix simple) | BAIONAN, | Maffre Baitan, bors | Cantognetan. 1699. »

497Hau ere in-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa. (241 orrialde zenbatu dira, baina hau 89. zenbakia falta eta 88.aren ondoren 90.a datorrelako da. Zenbaki honetatik aurrera, bada, erako orrialdeak zenbaki pareak dituzte, ezpareak itzulitakoak.) Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 25, D p. 41, E p. 49, e.a. Neurriak : 41 mm. 5 x 96,5.

498Berezitasun nabari bat dauka, 220. orrialdetik aurrera testuko letra desberdina da, askoz txikiagoa. Vinsonen ustez (1891-8 : 70), argitarapen hau aurrekoaren faltsupena edo kontraegina da. Oker dago baina. Erakutsi dugu huts amankomunen azterketa eta stemma codicum aren bitartez Vinsonen 15e honek 15cl irakurtzen duela, ez 15d ; beraz, uste hori ez da zuzena.

499Ezagutzen dugun edizio honetako ale bakarra Donibane Lohitzunen dago, Maria Josefa Lanuzaren liburutegian.

500Ng edizioa (Vinson, 15f)

« NOELAC | eta berce | canta efpiritual | berriac. |Jefus Chriftoren biciaren |mifterio principalenI gañean. | Eta fainduen ohoretan befta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac egniñciac. | (croix entre fleurons) | BAYONAN, | P. Fauveten, Imprimerian | Carmeffetaco aldean.  »

501Hau ere in-8 txikia erakoa, 250 orrialdetakoa da. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 25, e.a. Neurriak : 45 mm x 95. Betiko gaiak dakartza.

502Edizio hau 1700-1730 bitartekoa da eta Koldo Mitxelena kulturgunean eta British Museumean edizio honen ale bana dute.

503Argitarapen honen amaieran aurrekoetan agertzen ez diren bertso sortak ditugu : 241. orrialdean verbum caroac, euskaraz ; 245.ean claritates guçia, Ama Mariari eskeinitako abestia ; 249. orrialdean Iesus Haurtcho larru, Iesusen zirkuntzisioari buruzko bertsoak.

504Nh edizioa (Vinson, 15h)

« NOELA | eta berce | canta fpiritual berriac. | Jefus Chriftoren hiciaren | mifterio principalen gañean. | Eta fainduen ohoretan belta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRI DoÌor | Teolegoac egnifiac. | (croix simple) | BAYONAN, | P. Fauvet, Imprimatcaillea | baithan, Carmefen aldean »

505In-8 txikia erakoa, 240 orrialdetakoa. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 25, D p. 41, e.a. ; neurriak : 45 mm x 97.

506Argitarapen honetan, 211. orrialdetik aurrera, letraren neurria txikiagoa da. Argitarapen honek ere besteetan agertzen ez diren bertso sorta batzuk ditu amaieran. 232. orrialdean, Stabat- en itzulpena ; 235.ean, Gaudeac, Andra Mariari eskainiriko latinezko bertsoak ; 236. orrialdean, Stabat latinez, eta 239. orrialdean erregeari eginiko otoitza latinez.

507Newberry Librairyn dago edizio honen ale bat.

508Ni edizioa (Vinson, 15g)

« NOELA | eta| bercecanta| espiritual berriac. | Jefus Chriftoren hiciaren mifterio | principalen |gañean. | Eta fainduen ohoretan belta | buruetacotz. | Joannes ETCHEBERRl DoÌor | Teolegoac egnifiac. | (3 fleurons, deux et un) | bayonan, | J. FAUVET, Imprimatcaillea | baithan, bortz-Cantoiñetan. »

509Hau da era desberdineko bakarra, in-12koa, 204 orrialdetakoa. Zeinadurak : A p. 1, B p. 13, C p. 25, D p. 37, E p. 49, e.a. Neurriak : 58 mm x 112. Aurreko argitarapenean amaieran agertzen diren bertso sorta berri berberak agertzen dira honetan ere.

5101731-1760 bitarteko edizio honen ale bat Koldo Mitxelena kulturgunean dago.

511Nj edizioa (Vinson, 15i)

« NOELA |eta berce|canta fpiritual berriac. |Jesus Chriftoren hiciaren mif- |terio principalen gañean |Eta fainduen ohoretan befta |buruetacotz. | JOANNES ETCHEBERRI, | Doctor Theolegoac egnifiac. | BAYONAN, | P. Fauvet, Imprimatçaillea | baithan, Carmefen aldean »

512In-8 txikia erakoa, 230 orrialdetakoa. Zeinadurak : A p. 1, B p. 17, C p. 33, D p. 49, e.a. Neurriak : 51 mm. x 89.

513Honetan ere aurreko bi argitarapenetako bertso sorta berri berberak. 106. orrialdetik aurrera (bigarren ataletik aurrera, alegia) letraren neurria txikiagoa da.

  • 42  1760.ekoa Gure Herriaren arabera (1925 : 708-710).

514Edizio honek, Vinsonek zioena zioela, 1760-1791 bitartekoa izan behar du, Paul Fauvetek, Paul zaharraren iloba, inprimatua bere inprenta berrian.42 Are, Vinsonek berak lagunduko digu uste hau sendotzen. Bere Essai... n (1891-8 : 811-812) aipamen hau aurkituko dugu : « 58.b (le n° 58.b devenant 58.c) - AMA VIRGINAREN iragaitça, etc. Bayonne, P. Fauvet (vers 1760) ». 16 lerro geroago « Par sa disposition typographique, son format, les caractères employés, ce volume rappelle tout à fait la dernière édition des Noëls d'Etcheberri (n° 15.i, p. 72) ». Berak argitzen digu, bada, « P. Fauvet (vers 1760) ».

Orrialdearen goiko aldean

Bibliografia

5.1. Lehen mailako iturriak

ETCHEBERRI, J., 1627, Manual devotionezcoa, Bordelen, Gvillen Millanges Erregueren Imprimatçaillearenean, M.DC. XXVII.

––––––, 1645, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Bordelen, Gvillen Milanges

Erregueren Imprimatçaillea baithan.

––––––, 1665, Eliçara erabiltceco liburua, Bordelen, I. Mongiron Milanges Erregueren

Imprimatçaillea baithan.

––––––, 1666, Eliçara erabiltceco liburua, Bigarren aldian Imprimatua, Paven, Ioannes

Desbaratz Erregueren Imprimatçailea Baithan.

––––––, 1669, Manual devotionezcoa, Bordelen, I. Mongiron Millanges Erregueren Impri-

matçaillearenean, M.DC. LXIX.

––––––, 1697a, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Baionan, Maffre baitan, bosr

Cantognetan.

––––––, 1697b, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Baionan, Maffre baitan, bors

Cantognetan.

––––––, 1699a, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Baionan, Maffre baitan, bors

Cantognetan.

––––––, 1699b, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Baionan, Maffre baitan, bors

Cantognetan.

––––––, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Bayonan, P. Fauveten Imprimerian,

Carmessetaco aldean.

––––––, Noelac eta berce canta espiritual berriac, J. Fauvet, Imprimatcaillea baithan,

bortz-Cantoiñetan.

––––––, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Bayonan, P. Fauvet Imprimatcaillea

baithan, Carmefen aldean.

––––––, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Bayonan, P. Fauvet Imprimatcaillea

baithan, Carmefen aldean.

NOELAC-en parteak :

Euskal Herria, 1886, « Inozentzen amen dolorearen gañean noela », XIV, 12. or.

Gure Herria, 1925b, « Artzainak Bethleemen », V, 708-710. or.

Gure Herria, 1926b, « Noelac »,VI, 46-48. or.

Gure Herria, 1926a, « Trufaniaco Erregeak », VI, 32-40. or.

Gure Herria, 1926c, « Andrerena Mariaren elizan sartzearen ganean », VI, 125-128. or.

Egan, 1955, « Eguberri-koplak », (nums. 5-6), 16. or.

Gure Herria, 1929b, « Joanes Etcheberri », 232. or.

5.2. Ikerketak

AKESOLO, L.,1970, Noelac eta berce canta espiritual berriac. Sociedad Guipuzcoana de Ediciones, S. Sebastian.

ALTUNA, P., 1981, Ioannes Etxeberri Zibvrvkoa, Manval Devotionezcoa, Edizio kritikoa, Real Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia y Ediciones Mensajero, Bilbao.

ATUTXA, I., Joannes Etcheberri Ziburukoa : Obraren berrirakurketa bibliografia eta testukritika. Doktore tesia. Prestatzen.

BLECUA, A., 1988 : Manual de critica textual, Editorial Castalia.

BONAPARTE, L. L., 1989, Eskuizkribuak-Argitarapenak, Katalogoak 1, Euskaltzaindia, Azkue Biblioteka.

COLLINS, V., 1894, Attempt at a Catalogue of The Library of the late Prince Louis-Lucien Bonaparte by Victor Collins. Henry Sotheran & Co.

DESGRAVES, L., 1971, Les livres imprimes a Bordeaux au XVIIe siècle, Centre de Recherches d'Histoire et de Philologie, Genève, Librairie Droz, 11, rue Massot.

––––––, 1972, « Les livres imprmés à Bayonne au XVIIe siècle », Bulletin de la Société

Sciences, Lettres et Arts de Bayonne. 379-382. or.

––––––, 1975, « Les livres imprimés à Bayonne au XVIIIe siècle », Bulletin de la Société

Sciences, Lettres et Arts de Bayonne.161-178. or.

ETXENAGUSIA, K., 1981, Iparraldeko Euskal Idazleak, Labairu Ikastegia, Bilbo.

EUSKALTZAINDIA, 1992, Orotariko Euskal Hiztegia,VII Ere-Fa, Ediciones Mensajero, S. A. Editorial Desclée DE Brouwer, S. A., Bilbao.

GOMEZ, R. & LAKARRA, J. A. (arg.), 1992, Euskalaritzaren historiaz, I : XVI-XIX. mendeak, ASJU ren Gehigarriak 15, Donostia.

HARISTOY, P., 1895, St Jean de Luz et Ciboure. Souvenirs hystoriques et révolu-cionnaires avec quelque pages sur le Pays Basque, Par m. Nicolai avocat a la cour d'appel de Bordeaux, Pau, Imprimerie Vignancour. S. Dufau. Imprimeur.

HORDAGO PUBLIKAPENAK, 1978., Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabiltçeco liburutchoa. Etxeberri Joannes, Editorial Lur, Donostia.

KEREJETA, M. J., 1988 : « Oihenart S. Pouvreauren hiztegian », in Lakarra (arg.) 1988a, 35-73 or.

LABADIE, E., 1913, L'imprimerie bordelaise et les livres basques, Pau, G. Lescher-Moutoue, imprimeur, 11 rue de la Préfecture.

LAFITTE, P., 1931, Euskaldunen Lorategia, XVIgarren mendetik hunetako liburuetarik bildua. Lehen zatia (1645-1800), Baionan, Lasserre Liburutegian salgei, 20. Gam-betta karrikan.

––––––, 1967, « L'art poétique basque (Un inédit d'Arnaud d'Oyhénart) », Gure Herria.

LAKARRA J. A. : 1988a (arg.) : Hiztegiak eta testuak, EHU-aren Argitalpen Zerbitzua. Bilbo.

––––––, 1988b : « Testukritikaz : I. Stemmarantz », in Lakarra (arg.), 1988a. 103-139 or.

LARRAMENDI, M., 1853, Diccionario Trilingüe Castellano, Bascuence y Latίn, Nueva Edición publicada por don Pίo de Zuazua, San Sebastián.

––––––, 1984, El imposible vencido. ARTE de la lengua Bascongada, Editorial Amigos dellibro.

LEIZARRAGA, I., 1990, Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria, Kalendrera, ABC, Euskaltzaindia, Bilbo.

LHANDE, P. : 1926, Dictionnaire Basque-Français, Paris, Gabriel Beauchesne Editeur.

MICHEL, F., 1847, Proverbes basques d'Oihenart

ONAINDIA, S., 1954, Milla euskal-olerki eder, Karmeldar Idaztiak, Larrea-Amorebieta.

PEILLEN, T., 1983, Jusef Egiategi. Lehen liburia edo filosofo huskaldunaren ekheia. (1785). Euskaltzaindia. Bilbao.

PIERQUIN DE GEMBLOUX, C. Ch., 1858a, Histoire Litteraire, philologhique et bibliographique des patois, Paris, Auguste Aubry, Libraire editeur (nouvelle édition).

––––––, 1858b, Bibliographie basque. Hommage a son altesse Le Prince Louis-Lucien

Bonaparte.

RONCAGLIA, A., 1974, Principi e applicazioni di critica testuale, Universita’ Degli Studi di Roma, Facoltà di Lettere e Filosofia, Bulzoni Editore, Roma.

SORARRAIN, G. de, 1984, Catálogo de obras euskaras, Caja de Ahorros Vizcaína, Colec-ciόn bibliográfica, Serie Mayor, 3.

URKIZU, P., 1988, « Pierre d'Urteren hiztegia », in Lakarra (arg.) 1988a, 77-99 or.43

––––––, 1989, Pierre d'Urteren hiztegia. EUTG-Mundaiz, Donostia. 2 lib.

––––––, 1994, « Oihenarten Atsotitzak eta Poetika berrirakurriz ». IKER 8. Euskaltzaindia. Bilbo. 295-328. or.

UROTJIJO, J., 1909, « Las citas del Diccionario de Pouvreau », RIEV,III, 504-519. or.

––––––, 1910b, « Notes d'Oihenart pour le Vocabulaire de Pouvreau », RIEV,IV.

VINSON, J., 1891, Essai de une bibliographie de la langue basque, Paris, 1891, Suple-ments et complements, Paris, 1898, Colección Bibliográfica, Serie Mayor 1* y 1** (respectivamente), Caja Ahorros Vizcaίna.

––––––, 1909, « Le Vocabulaire de Pouvreau », RIEV,IV.

––––––, 191 0b, « Notes d'Oihenart pour le Vocabulaire de Pouvreau », RIEV,V.

Orrialdearen goiko aldean

Oharrak

1  Testu kritikari buruzko kontu guzti hauek gure hizkuntzan azaltzen ditu Joseba Lakarrak bere « Testukritikaz : I. Stemmarantz » artikuluan (Lakarra : 1988b).

2  Oraintsu, Patrizio Urkizuk itzuli du Oihenarten L'arte hau. Ikus 1994, « Oihenarten Atsotitzak eta Poetika berrirakurriz ». Iker 8. Euskaltzaindia. Bilbo. 295-328. or.

3  Gure ustez, datuok ez datoz bat jarraian azalduko dituenekin eta beste Etxeberri batez pentsatu beharko genuke. Patri Urkizu, garai hartako beste Etxeberri batez mintzo da. 1989an bere doktore tesia argitaratzen da Mundaizen Pierre d'Urteren hiztegia izenburupean. Liburu honen 33. orrialdean, « Protestantak Euskalerrian XVI-XVII. mendeetan » azpiatalean, honela dio : « Baina zer dakigu pertsonai guztiotaz ? Hona hemen aurkitu dudana kronologikoki emana. Jean ETXEBERRI, detchevery, chevery, La Rive, edo euskaldun ttipia (Le petit basque) deitua Donibane Lohizunen jaioa liburu saltzaile zen, edo honela aurkezten zuen bederen bere burua 1552. urte inguruan Figeac-en. ». Erreforma predikatzen ibili zen eta « hamar urtez, 1552-tik 1563-ra Quercy eta Revergue eskualdetako erreformaren zabaltzailerik sutsuenetarikoa izan zen.Genèven urte batez teologia ikasketak egin ondoren, Euskalerrian ikusiko dugu Basanafarroan, Donapaleun, hain zuzen ». 1578. urtean hil zen Luxeko gazteluan. Aurrerago honela dio Urkizuk (35. or.) : « Jean Etxeberri agertzen zaigu ere biztanleen liburu aipatuan honela ‘lundy 8 may 1559. Jehan dechebérry, escollier, natifz du lieu de S. Jehan de Lux près Bayonne’ ». Liburu aipatua P.F. Geisendorf-en Livre des habitants de Genève, T. I. 1549-1560, Genève 957, 202. or. da.

P. Urkizu bera 1992ko beste artikulu batean, « Pierre D'Urteren hiztegia »ASJU Gehigarriak XV. 231-242. or., kontu berberera itzultzen da.

4  Gure ustez, kasu honetan Pierre Lafitte jaunak Haristoiren St. Jean de Luz et Ciboure. Souvenirs historiques et révolucionnaires avec quelque pages sur le Pays Basque liburua izan du iturri datuok emateko. Izan ere, honela dio Haristoik aipatu liburuan (1895 : 80-81) :

« Curés connus de Ciboure... 1629... Martin Gastambide ; - de... a 1638, Jean d'Etcheverry ou Etcheverri. enfant de la paroisse. docteur en théologie, d'abord vicaire. puis cure. [...] 1638-1656. Jean de Haristeguy, enfant et vicaire de la paroisse, ... »

5  Inpresoreei dagokienez, derragun Manual devotionezcoaren bi edizio desberdinak Bordelen inprimatuak izan zirela. Ernesto Labadieren L'imprimerie bordelaise et les livres basques lana (1913) jarraituko dugu Bordeleko inprimatzaileoi buruzko zertzelada labur batzu emateko.

Simon Milangesek moldiztegi haundi eta garrantzitsu bat kokatzen du Bordelen 1572. urteaz geroztik, baina 1623.era arte ez da moldiztegi honetan euskeraz idatziriko libururik aterako. Urte honetan bertan hil eta Jacques bere seme zaharrenari utziko dio bere moldiztegia. Aipatu lehen euskal liburua Etienne Materreren Doctrina Christiana-ren bigarren argitarapena da.

Milangesdarren bigarren euskal argitarapena gure Joanes Etxeberriren Manual devotionezcoa da, 1627.ean. Dakigunez, liburu honek Gilen Milanges inprimatzailearen izena darama. Gilen hau Jacquesen ondotik etorri zen, 1625.ean, eta Gilen honen oinordeko Mongiron Milanges izango dugu, bere loba, 1650.ean. Mongiron Milanges da, izan ere, Manual- aren bigarren argitarapena plazaratuko duena 1669.ean.

6 Bere Lehen liburia edo filosofo huskaldunaren ekhieia liburuan (1785. urtean argitaratua. Guk darabilgun argitarapena Txomin Peillenek prestatu eta Euskaltzaindiak 1983.ean argitaratua da. Orrialde aipamenak, beraz, edizio honi dagozkio.) Honela dio Egiategik 22. orrialdean : « Berze libiirii bat tritia diana Noelak ta berze Espiritual berriak, Baionan moldizkitatia, 1630. urthian, Joanes Etxeberri theologian dotoraren obra ; ber ezkiribazaliak egin du ere berze libürü bat, Hüskararen adretzaz, mintzo dena ». Txomin Peillenek ohar bat jarri du azken baiztapen honen segidan : « Hüskararen adretzaz ez du Etxeberri teologoak idatzi, baina Etxeberri medikuak, Larramendik, azken horren eskuidazkia eskuen artean eduki baitzuen » dioena.

7  Bere Arte (1984 : 374) eta Diccionario Trilingüe liburuetan (1853 : xxxi), bietan dugu Etxeberriren lehen liburu honen berri. Ez du jartzen, ordea, zein argitarapenez mintzo den.

8  Bere Histoire Litteraire liburuan (1858a : 7 gehigarrietan) Manual- aren berri izango dugu. Harritu egin gaitu aipatzen duen kontu batek. 1627.eko argitarapenaz mintzo dela, lehen atala in-f. itxurakoa dela dioen bitartean, bigarrena in-8-kotzat du. Ez ote ziren bi atalak batean argitaratu ? Gure ustez, Pierquin de Gembloux oker dabil eta bi aleak dira itxura berekoak.

Bere Bibliographie basque liburuan (1858b : 7-8) ditugun datuak bat datoz aipatu dugun Histoire- ekoekin . Baionako Euskal Museoan lortu ahal izan ditugu Pierquin de Gembloux-en bi liburuok. Lehena, 1841. urtekoaren berrargitarapen bat da ; oso ongi gorde da urteetan zehar eta ez du orririk falta eta denak daude bere osotasunean. Bigarren liburua, aldiz, separata bat da. Azalak falta ditu eta norbaitek beranduago, kartulinaz berregin ditu. Aurreko azalean, erako aldean, eskuz idatziriko titulua eta gainontzekoak ageri dira ; itzuliko aldean, beste eskuz idatziriko lerro hauek ditugu :

« La brochure donnée au Musée basque est une avec pagination spéciale, de l'ouvrage suivant : Histoire littéraire, // philologique // et // bibliographique // des Patois // et de l'utilité de leur étude // par // Pierquin de Gembloux Nouvelle édition // suivri de la Bibliographie générale des phonopolismes basques.// Paris // Auguste Aubry, libraire-éditeur//rue Dauppine 16 // 1858.

[in-8, 339 pages, imprime a Bourges, chez P. A. Manceron]

Pierquin de Gembloux. ne en Belgique. après avoir fait ses études de médicine en France. fut medecin d'un hôpital a Montpellier. puis il entra dans l'Université et devint inspecteur d'Académie à Macon, puis a Bourges.

Polygraphe abondant. il a écrit pour beaucoup de……, livres et articles (médecine, archeologie, histoire, liguistique) 7 III.1933

Louis Lacrocq président de la société des sciences archiologiques de la……. »

9  Honela dio Proverbes basques d'Oihenart-en (1847 : xl) :

VII. Manual devocionezcoa, edo ezperen, oren oro escuetan erabilltçeco liburutchoa. Escarazco versutan eguiña, eta guztia bi partetan bereçia... Bordelen, Guillen Millanges, Erregueren imprimatçaillearenean. M.DC.XXVII. (Munuel de dévotion, ou le petit vade-mecum de tout le monde, fuit en vers basques et divisé en deux parties... Bordeaux, Guillaume Millanges, imprimeur du roi, 1627.) ln-8° de 138 pages, signées A-K, précédées d'un feuillet contenant le tritre ci-dessus, et suivies d'un feuillet blanc.

La licencia viairii generalis qui se trouve sur le recto du feuillet A, porte : « ...manualis, Cantabrico carmine a Ioanne Etxheberri Doctore theologo compositi... » cette licentia est signée M. d'Oiharard, vicarius generalis.

La première partie de cet ouvrage renferme, en vers de huit syllabes, les principaux mystères de la vie de Jésus-Christ ; la seconde partie, également consacrée à des sujets de piété, est en grand vers de quatorze syllabes. Elle est intitulée : Bigurren luburiiu guiristinoac erran behar lituzqueen othoitcez... Bordelen, Guillen Millanges Erregueren Imprimatçaillearenan. M.DC.XXVII. (Deuxième livre des prières que le chrétien devrait lire... A Bourdeaux, chez Guillaume Millanges. imprimeur du roi, 1627.) De 208 pages, le titre compris ; puis viennent quatre feuillets contenant la table des deux parties. La seconde porte les signatures A-N, et la table la signature O.

Oker dago Michel jauna lehen ataleko bertsoak zortziko eta bigarrenekoak hamalau silabatakoak direla baieztatzen duenean, 15 silabatakoak baitira liburu osokoak.

Michelen Le Pays basque liburuan ere (1857 : 487-8) Manual- aren lehen argitarapenaren aipamen berbera dugu. Bietan dio lehen argitarapen honen berria Aita Larramendirenetik jaso duela, baina azken hau izenburuen aipamenetan gelditzen da gehienetan.

Les proverbes basques-en ere (1847 : xlvj) bigarren argitarapenaren berri dugu. Bordelen, J. Mongiron Millangesenean inprimatua, in 8° itxurakoa dela diosku.

10  Bere Catálogo de obras euskaras liburuan ere (1898 : 46-47) aurkitu ahal izango dugu Etxeberriren liburu honen aipamenik. Vinson jauna jarraitzen duelako susmoa dugu, ordea, eta bildu dituen datu guztiak Essai...-n aurkitu dituela.

11  Louis Desgravesek, bere Les livres imprimés a Bordeaux au XVIIe siécle liburuan, Manual devotionezcoa- ren bi argitarapenen berri dakar. 1627. urteko argitarapena bere liburuko 588. zenbakidunari dagokio (1971 : 92), erakusten diguna aipamen bibliografikoa besterik ez dela. Vinsonen Essai :...-n edan du eta ale bat Pariseko Bibliothèque National-en dagoela dio (D. 33.877). 1.346. zenbakia duen aipamenean aurkituko dugu 1669.eko argitarapenaren berri. Kasu honetan ere, Vinsonen Essai...-n edan du eta Bordeleko Herri Liburutegian ale ezoso bat dagoela esaten zaigu (PF. 16.185 Rés.).

12  « Euskal klasikoak » bilduma argitaratzen hasi zen Hordago Publikapenak etxea 1978.ean, eta Joanes Etxeberriren Manual devotionezcoa dugu bilduma honetako lehen liburua. Honako hau litzateko aipamen bibliografikoa :

HORDAGO PUBLIKAPENAK, 1978, Manual devotionezcoa edo ezperen oren oro escuetan errabilltçeco liburutchoa. Etxeberri Joannes, Editorial Lur, Donostia.

13  Hona hemen bere aipamena :

"XVI. L'anné suivante (1666.a), parut a Pau un volumen in-24, sous le titre d'Eliçan erabilceco liburia (Livre qu'on doit porter dans l'eglise) ; nous ne le connaissons que par la citation fautive qu'en t'ait le Mithridates."

Aipamen honek argi erakusten du Etxeberri Ziburukoaren hirugarren liburu hau oso ezezaguna eta aurkitzen oso zaila izan dela.

14  Zehaztasun gehiagotarako ikus Atutxa 1999, Eliçara erabiltceco liburua ri eskainitako kapituluan.

15 Ikus, hemen ere, Atutxa 1999, Eliçara ren kapitulua.

16 Joseba Lakarrak dioenez (1988b : 120) « testua gureganaino irits dakiguke a) zuzenean edo zeharka, b) eskuizkribuz edo inprimaturik eta c) lekukotasun bakarrean edo gehiagotan ».

17  Aita Larramendiren jarraitzaile dugu Fl. Lécluse : honek bere Euskal Gramatikan (Lakarra 1987 : 843) honela dio : « Le peu de livres imprimés en basque, qui soient parvenus a la connaissance de ce savant jésuite — Larramendi —, se réduit aux suivants : [...] 4° Noëls, et autres nouveaux Cantiques spirituels, par Jean Etcheberri, docteur en théologie ; Bayonne, 1630, in-12 ». 5° Autre volume du même auteur, sur le même sujet, intitulé : Manuel de dévotion ».

18  Baionako artxiboek, 1636.az geroztik, Maffre liburudenda baten aipamena dute ; litekeena da Maffre hau Bordeleko Milangesdarren ordezkaria izatea, 1620. urtean Baionako hiriari liburudenda baten alokairua or-daintzen zioten Milangesdarrena ; Jean Maffre, hauen artean. Salerosle-liburusaltzaile izan zen Salie-n, Port-de-Castets edo Pont-Magou kalea, egoera zibilaren akten arabera ; Bost Cantoñetan, bere izena daramaten liburuene-ra (Etxeberriren Noelac, 1697 eta 1699.eko argitaraldiak).

1705.eko abenduaren 27an hil zen. 7 seme-alaba izan zituen. Beraietariko bat, Saubade, aitaren jarraitzaile izango duguna, 1669.eko irailaren 28an jaio eta 1715eko abenduaren 9an hila. 1707.eko otsailaren 28ko Kontseilu Erabaki batek zera dio, Arnaud Verdier-Maffre liburusaltzaile besterik ez dela izango. 1742.ean Forest jaunari saltzen dizkio funtsak, honek bere enplegatuetariko bat (Jean François Trebosc) bidaltzen duelarik postuaren kargu egitera. Fauvetdarrak ez datoz bat erabaki honekin enplegatu hau inolako aprendizko gabea zela uste baitzuten. Prozesuaren datuen arabera, Verdier-Maffreren denda Pont-Mayou kalean, Jean Fauvetena Orbe edo Vieille-Monnaine kalean eta Fauveten alargunarena Orbe kale horretan, kantoian, Karmeldarrengandik hurbil, daude. Jean François Trebosc-ek Bancel delako baten esku uzten ditu bere funtsak Iraultzaren garaietan. M. Gosse izan zen Bancel honen ondorengo eta M. Mocodiain M. Gosse honena.

Patentea ordaintzen zuten inprimatzaile eta liburusaltzaileek izaten zituzten eskubideak zirela medio, zeloak ugaritu egiten ziren behar ez zen kontrabandoa sortuz. Fauvet-darren artean ere istilu ugari sortu ziren, hain ziren nabarmenak konpetentzia eta konkurrentzia. 1767.eko ediktuaren ondorioz, beste laugarren liburusal-tzaile plaza berria eratzen da Baionan. Lau plazok Trebosc, Paul Fauvet-Duhart, Pierre Fauvet eta Thomas Dhiribarrenen esku izango dira.

1766.az geroztik, Jean Cluzeau liburusaltzailearen izena aurki genezake egoera zibilaren aktetan. Dhiribarrenekin elkartu zelako ? Bere ondorengoa izan zelako ? Zena zela, hurrengo urteetako aktetan liburusaltzaile, inprimatzaile eta koadernatzaile gisa agertzen da. Bere semeek jarraitu zuten aitaren lanarekin.

19  Fauvetdarren artean Antonio da ezagutzen dugun lehena. 1652. urtearen inguruan jaioa, oso gazte etorri zen Baionara eta 1667.az geroztik Baionako hiriak inprimatzaile soldata ordaintzen dio. 100.ean hiltzen da eta berak utzitako tokia Paul Fauvet bere semeak hartzen du 1700.eko maiatzaren 24an.

1704.eko uztailaren 21eko Estatu Kontseiluaren Erabaki batek Baionako inprimatzaile kopurua bitan jartzen du eta bigarren plaza hau Etienne Labottierek hartzen du. 1725ean, uzten duenean, Paul Fauvet eta bere seme Jeanek eskatzen dute, eskaera onartua delarik. Paul zaharra 1736.eko azaroaren 16an hil zen.

20  Paul Fauvet hiltzen denean bere ondasunak bere alargunari uzten dizkio ; honek bere seme Jeanekin bat egin zuen ondasun horien hustiakuntzarako. Jean Fauvet 1760.eko apirilaren 8an hil zen ; beraz, edizio hau 1731-1760 urte bitartean kokatu beharko genuke.

21 Jean Fauveten anaia, Pierre Fauvet, Bordelen De la Court-ekin lan egina zena, bi aldiz izaten da hartua inprimatzaile-liburusaltzaile gisa ; 1737.eko ekainaren 7an bere aitaren tokian, eta 1757.eko abenduaren 23an bere amarenean.

Anne Bouderekin ezkondua, besteak beste, Pierre Hyacinthe Fauvet semea izan zuten, 1731 eko martxoaren 27an jaioa eta geroago bere aitaren tokia hartuko zuena, Fauvet gaztea izenez.

Litekeena da bere ama eta anaiarekin batera lan egitea 1757.erarte, orduan baizik ez zuela bere moldiztegi-Iiburudenda izango.

Jean Fauvet 1760.eko apirilaren 8an hil zen eta bere seme Paulek jarraitzen du bere tokian, 1760.eko irailaren 15ean errege patentea lortu eta urriaren 6an dagielarik zin. Fauvet-Duhart edo Duhart-Fauvet izena jartzen du 1764.eko ekainaren 12az geroztik, ezkondu zen egunaz geroztik alegia. Inprenta berria ireki zuen Karmeldarren elizaren aldamenean, Tanneries kalean.

1791 .eko urriaren 3an hil zen eta bere seme Pierre-Armand-Joseph-Pascalek, 1776.eko uztailaren 29an jaioa, hartzen du bere tokia.

1777. urteko inprimatzaileen Estatu orokorrean Baionan bi inprimatzaile daudela esaten da, Paul Fauvet eta Pierre Fauvet.

Pierre Fauvet edo Fauvet gaztea, eliz barrutiko inprimatzailea, ez dirudi lan gehiegitan zebilenik. 1781 -.eko apirilaren 22an hil zen. Bere etxea, une batez, bere anaia Paulek zuzendua da, Pierreren tokia bere seme Pierre-Hyacinthek hartzen duen arte.

22  Honen bi lan aipatu nahi genituzke. « Les livres imprimés à Bayonne au XVIIe siècle », lehena, eta « Les livres imprimés à Bayonne au XVIIIe siècle », bigarrena. Bi izenburuok ikusita, gogoz ekin genion irakurketari baina, tamalez, ez genuen ezer berririk aurkitu. Agian, ez dena bilatzen ihardun dugulako. Esaterako, aipatu lehen lanean

1972 : 382) Vinsonen bibliografian agertzen diren 15c, 15d eta 15e argitarapenen berri ematen zaigu, 1697.ekoa lehena eta 1699.ekoak hurrengo biak. Argi uzten du berak ere « d'après Vinson » egin dituela bere aipamenak. Izan ere, transkribaketa hutsen bat salbu, hitzez hitz dagokio Vinsonen azalpenei. « Les livres imprimés à Bayonne au XVIIIe siècle » lantxoan (1975 : 176), XVIII. mendean Bayonan agertu ziren Noelac- en edizioen berri aurkituko dugu (Vinsonen 15f, 15g, 15heta 15i). Kasu honetan ere, Vinsonen lanetik hitzez hitz hartutako datuak.

23  Zeharkako tradizioa diogunean, Alberto Blecuaren hitzak ditugu gogoan (1988, 38) : « Un texto ha podido llegar hasta nosotros a traves de uno o mas testimonios, en tradicion directa o en tradicion indirecta, es decir en citas de otros autores, fragmentos, en antologias, en refundiciones, en traducciones, etc. y en forma manuscrita o impresa, o en ambas a la vez ».

24  lkus beza, nahi duenak, honetarako Atutxa 1999, Noelacen zeharkako tradizioari eskainitako atala. Lortu ditugun emaitzak ere ez dira adierazkorrak, aipatzen dugun kasu batean salbu.

25  Joseba Lakarrari jarraiki (1988b : 124), zera aipa dezakegu : « Benetako edizio kritikoa egiteko lekukotasun guztien biluzketa nahita nahiezkoa du argitaratzaileak, eta hori aurretik edizio kritiko anitz izan arren, usu ez da lan guzti horrekin gehiegi aurreratzen baina oinarrizko araua dugu. »

26  Inolako izenbururik, kapitulurik, plekarik edo bestelakorik agertzen ez diren orrialdeak dira kontuan hartu direnak lerroak zenbatzeko. Testu normalez osotutako lerroak, beraz.

27  Kontuan izan behar dugu 15b argitarapena ez dela 240. orrialdean amaitzen, jarraian aurkibidea baitator 251. orrialderaino.

28  Etxeberriren hiru liburu inprimatuen lekukotasun desberdinen biluzketak eragindako aldaeren zerrenden berri nahi duenak jo beza Joannes Etcheberri Ziburukoa. Obraren berrirakurketa bibliografikoa eta testu kritika lanera (Atutxa 1999).

29  Bi bertso lehenagoko ‘Barkha'ren eraginez, dudarik ez.

30  Edizio honetako azken ‘e’ak ia ‘c’ ematen du, hau da ‘azkenençat’. Hori horrela izanik, Gk H irakurri izan zuela suposatuz gero, logikoa da Gren irakurketa ‘azkenençat’, egin duen gauza bakarra zera baita, ‘c’ hori ‘ç’ bihurtu, behar bezala.

31  « Sibyllen prophetia generalen gañean » du izenburu ahapaldi honek.

32  Humeak zortzigarren egunean zirkutzisatzeko ohituraz ari zaigu Etxeberri.

33  15E edizioan, lau bertsotako ahapaldi honetako lehena ('Aitaren aitciñean') aurreko ahapaldiari itsatsia dago ; honela aurreko ahapaldiak bost bertso ditu eta honek hiru :

Salvatore egunean

Igan ciñen Cerura,

Iviatcera ethorrico

Care berriz mundura Aitaren aitciñean,

O lainco Semea, arren

Caren ene ararteco

Herstura, eta menean.

34 Etxeberriren liburuetako bertsoak, maiz, liburu bat baino gehiagotan errepikatuak agertzen zaizkigu. Kasu honetan, MAN2, 50, 1205 eta ELIC 54, 1.085 : ‘Burlaz çutela Meſſia berreguindu foñetic'.

35  CD : aurreko orrialdeko deia ‘Augulloren’ da.

36 C1 : Aurreko orrialdeko deia, aldiz, ‘Auguſtoren’ dugu.

37 F : Aurreko orrialdeko deia ere ‘Auſloren’ da.

38 15h eta 15i edizioetan tartea nahiko txikia da.

39 'r’ hau oso gutxi ikusten da eta ‘i’ baten antza duela ematen du 15h edizioan.

40 Bi bertso geroago ‘aurkhitu'ren ondorioz, ziurren. Ahapaldi osoak honela dio :

Azkenean aurquituric / Templuan ciren ſarthu Eta han çuten / Dotorequin aurkhitu

Ikus, bestalde, ‘aurquituric’ eta ‘aurkhitu’ hiru lerroren buruan.

41 Aurreko bertsoa ‘Moian billatu ciren.’ dugu.

42  1760.ekoa Gure Herriaren arabera (1925 : 708-710).

43  Artikulu berbera argitaratzen da lau urte geroago. Aipamena : « Pierre d'Urteren hiztegia », in Lakarra (arg.) 1992,231-242. or.).

Orrialdearen goiko aldean

Irudien zerrenda

URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-1.jpg
Artxiboa image/jpeg, 80k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-2.jpg
Artxiboa image/jpeg, 108k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-3.jpg
Artxiboa image/jpeg, 104k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-4.jpg
Artxiboa image/jpeg, 100k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-5.jpg
Artxiboa image/jpeg, 100k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-6.jpg
Artxiboa image/jpeg, 108k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-7.jpg
Artxiboa image/jpeg, 104k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-8.jpg
Artxiboa image/jpeg, 112k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-9.jpg
Artxiboa image/jpeg, 104k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-10.jpg
Artxiboa image/jpeg, 108k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-11.jpg
Artxiboa image/jpeg, 112k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-12.jpg
Artxiboa image/jpeg, 44k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-13.jpg
Artxiboa image/jpeg, 80k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-14.jpg
Artxiboa image/jpeg, 60k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-15.jpg
Artxiboa image/jpeg, 28k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-16.jpg
Artxiboa image/jpeg, 24k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-17.jpg
Artxiboa image/jpeg, 40k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-18.jpg
Artxiboa image/jpeg, 92k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-19.jpg
Artxiboa image/jpeg, 28k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-20.jpg
Artxiboa image/jpeg, 24k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-21.jpg
Artxiboa image/jpeg, 32k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-22.jpg
Artxiboa image/jpeg, 28k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-23.jpg
Artxiboa image/jpeg, 32k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-24.jpg
Artxiboa image/jpeg, 16k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-25.jpg
Artxiboa image/jpeg, 20k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1626/img-26.jpg
Artxiboa image/jpeg, 40k
Orrialdearen goiko aldean

Artikulu honen planoa

Errefentzia paperezkona

Isaac Atutxa, «Joannes Etcheberri ziburukoa : noelac eta testu kritika»Lapurdum, Numéro Spécial 1 | 1999, 233-312.

Erreferentzia elektronika

Isaac Atutxa, «Joannes Etcheberri ziburukoa : noelac eta testu kritika»Lapurdum [Linean], Numéro Spécial 1 | 1999, Sarean emana----an 01 juin 2010, kontsultatu 18 avril 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/1626; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.1626

Orrialdearen goiko aldean

Egilea

Isaac Atutxa

Deustuko Unibertsitatean dotoregaia
i.atutxa@euskalnet.net

Autore beraren beste artikuluak

Orrialdearen goiko aldean

Lizentzia

CC-BY-NC-ND-4.0

The text only may be used under licence CC BY-NC-ND 4.0. All other elements (illustrations, imported files) are “All rights reserved”, unless otherwise stated.

Orrialdearen goiko aldean
Search OpenEdition Search

You will be redirected to OpenEdition Search