Navigation – Plan du site

Axularren erretorikaz

Patxi Salaberri Muñoa
p. 119-142

Texte intégral

Sarrera gisakoa

11.- Ez da, ez, erraza Gero-ra (Bordele, 1643) hurbiltzea, urrunegi geratzen uste baitira orduko garaiak, kontuak eta gaiak. Eta Axularren obrara hurbiltzen direntxoek ere, -zilegitasun guztiarekin, nork uka !- ez dute bazka bera bilatzen ez aurkitzen, gehienak hizkuntza arloa aztertzera hurbildu ohi diren arren. Izan ere, esparru linguistikoa gertatu baita erakargarrienetakoa azken mende erdian ; eta bideratutako ikerketek ere, bistan da, areagotu baino ez dute egin Axularren obra baloratzeko ikuspuntu linguistikoa.

2Guztiarekin ere, literatur balioen kezkaz kutsatuta dagoenak normalean beste balore sendoagorik nahi luke Axularren lerroetara hurbiltzerakoan, literarioa-goak-edo izan litezkeen baloreak nahi bada, idaztankera eta estiloa definitzeko balioko lituzketenak, garai hartako beste hizkuntzetako literaturetan erabili parametroekin pareka eta homologa litezkeen planteamenduak.

3Jakina, literatur ikuspuntutik aztertu nahi izate horrek bestelako testu-argitzeak ere eskatzen ditu aurre-baldintza gisara. Eta hau, ezagun da, edizioaren finkapenaz, originaltasunaz eta bestez mintzatzen hastea da. Eztabaida eta arazo sakon eta luzeegiak nonbait, eta, bestetan baino areago, Axularren kasuan ez beti adostasuna dakartenak.

4Adostasun falta horretan, esaterako, Axularren idazlanari antzematen zaion testu-dependentziaz jabetzean jaso ohi da lehenengo « masailekoa », hots, haren liburuko pasarte asko eta asko hitzez hitz itzuliak zirela konturatzean. Pasarte itzuliok Villasantek eta bestek identifikatutakoak baino biziki gehiago direla ohartzean, arazo horren lehen ondorio zuzena hauxe izan da eskuarki : ba ote du obra honek inolako merezimendurik edota erabilerarik ikerketa linguistiko hutse-tarako biltegi erraldoi gisara ez bada ?

5Originaltasunaren arazoa, beraz, liburua itzulpen hutsa dela diotenen irizpide-tik (eta bada horrelakorik !) obraren balioa beste nonbaiten bilatu behar dela dio-tenenganaino planteatuko da, literatur arazo larriena bailitzen, eta gogoan hartu gabe ez Axularren hitzetan bertan dagoela kontu-zuritze garrantzitsuena (liburua « ...etarik bildua » dela aitortzen baitu zintzoki), eta ez originaltasunaren kontzep-tualizazioa XIX. mendeko zerbait dela. Gogoan hartu gabe, finean, literatur balo-razioak beste nonbaiten bilatu behar duela bazkalekua.

6Egia da tematikoki ere ez dela originalegia urdazubiarra. Haren obra guztia aszetika munduko liburuen parekoa da, eta inolaz ere ez -aitortu beharrik ez dago- beste hainbat hizkuntzatako harribitxi dramatiko edota narratiboen maila-koa. Baina horretan ere badirudi Vargas Llosa bezalako idazle baten lekukotasuna behar dela kontuak dagokien tokian utzi ahal izateko. Berriki adierazten zuen legez, « gaiak ez du axolarik, dena baitago idazkera eta egituraren menpe ». Idazkera eta egitura, bada, zinezko literatur balio gisara.

7Baina, jakina, hitz horiek narratiba modernorako balio badute ere, galdera da ea berdin aplika lekizkiokeen hamazapigarren mendeko obra aszetiko bati.

8Egitura aldetik behinik behin, garbi dago erabat hertsiak ohi zirela horrelako obra gehienak eta nekez aurki litekeela haietan berrikuntza azpimarragarririk. Baina Axularren kasuan egiturarena originaltasunik bilatzeko aitzakia gertatu ez bada ere, ezaguna da aspaldidanik agertu dela arazo gisa, obraren bene-benetako arazoa (?) antolamenduan bertan (nahasmenduan, hobe !) baitzegoen autore askoren esanetan : nolako testu korapilatsua Eta ez hori bakarrik : urdazubiarrak hasieran eskaini nahi zuen bigarren partea bera ere nahasirik aurkezten bide zen liburuaren barrenean, horrek sortu anabasa guzti (ar) ekin ! Intxauspe eta Lafitteren « ortopediak » liburuari bere jatorrizko taxua emateko saioak baino ez ziren izan.

9Baina arazoa obraren antolamenduan zegoen zinetan ? Ala XIX-XX. mendeko irakurleon aurriritzietan ?

10Suhartasunik, grinarik eta apasionamendu gehiegirik gabe irakurri ondoren, ez dirudi bertan antolamendu arazorik dagoenik. Jakina, ezin ahaz daiteke egitu-ra eta antolamendurako « logika » eta koherentzi irizpideak XVII. mendeko autore batenak direla eta egun saiakera arloan erabili ohi direnak ez bezalakoak ziurre-nik. Edonola ere, Gero liburuak badu koherentziarik, « logika »-rik, eta ez dago orduko aszetika liburu gehienen taxutze irizpideen azpitik inolaz ere. Eta hori frogatzeko lekuko ospetsurik beharko balitz, handik ehun urtetara Larramendiren adimendu eta logika sakonak argitaratu iritzia mahaira liteke lasai asko, andoaindarrari ez baitzitzaion « arraro » iruditu Axularrek eskainitakoa : « [...] oxala huviera dado a luz la segunda parte, que ofrece al principio al Lector » (Diccionario trilingue..., xxxv or.).

11Guztiarekin, egituraren aspektuak literatur balio izan daitezkeen eremu batera hurbilarazten du ikerlea, izan ere antolatze koherentzia sistematikoa atzematen baita berehala kapituluetan barrena, sermoi klasikoen egiturarena hain zuzen. Ohiko terminologia erabiliz, honako hau genuke eskema orokorra : lehenengo lectio edo gaiaren aurkezpena (ez beti modu zuzenean egina). Aipamen baten bidez egiten da (aipamen biblikoak batik bat) nagusiki. Zenbaitetan beste autore edo auctoritates batzuez baliatzen da urdazubiarra. Bigarren epe batean tractatio edo dilatatio delakoa genuke, argumentazioa eta garapena alegia : adibideak, konparazioak, irudiak, etab. Amaierako peroratio edo konklusio izenekoan, ohi bezala, gaia zein izan den oroitaraztea eta irakurlearen barnea hunkitzea izango dira xedeak ; elementu desberdinak antzeman daitezke bertan, bataren edo bes-tearen azentua kapituluen arabera azpimarratuko delarik : laburbiltze edo recapitulatio delakoa, irakurleari zuzendutako galdetegi hunkigarri modukoa, bizimodua edo puntu konkreturen bat aldatzeko eta onbideratzeko (« konbertitzeko ») eskaera, etab.

12Antolamendu zinez sistematizatua Sarako idazle-predikariak barneratua zuena eta, ozenki baino ozenkiago, Erretorikaz mintzatzen dena, jendea konbentzitzeko teknika eta arte ikasiaz hain zuzen.

13Eta liburu barneko prosaren erritmoaz eta musikaltasunaz ohartzeko gaitasunik izango ez bagenu ere, aurrekoaren ondorioz, zinezko litzateke pentsatzea teknika horren sistematizazioak idazkera arloan ere izango duela eraginik eta presentziarik. Izan ere, idaztean, jendearen jokamoldeak aldarazteko idatzi zuen Axularrek, onbideratzearen beharraz komentzitzeko. Eta komentzitzeko, ezaguna zen eta da modu onak erabili behar direla, gauzak eta argumentuak era ahalik ederrenean azaldu ! Hizkuntzaren baliabide estilistikoez jabearazi eta egokiro erabili, azken batean. Erretorikaren esparrua eta eginkizuna, beraz.

142.- Axularren erretorikari buruzko argitzapenek, ez da zalantzarik, haren aukera estilistikoez ere hitz egingo dute eta haren -horrela nahi bada- literatur balioez mintzatuko. Eta horretan letzake batik bat urdazubiarraren planteamendu erretorikoari eman beharreko inportantzia.

15Jakina, urdazubiarrak Erretorikaren tekneaz duen ezagupena eta egiten duen erabilera ikusteko proba-toki egokiena esparru elokutiboa da, idazkerarena. Arlo honek, inventio eta dispositio izeneko atal kanonikoek ez bezala, ez du hipotesi eta fikzioetarako lekurik, idatzita dagoenaren konstatazioa baino ez baita.

16Konstatazioaren ildotik, bada, eta aurrerapen gisara, zinez esan daiteke Axularrek erabilitako Erretorika mota eliz eginkizunetarako egokitutako erretori-ka eklesiastikoa dela. Honek, egia da, teknika multzo bat jartzen zuen idazlearen eskuan, baina gero erretoreek (idazle zen predikari) modu bateko zein besteko hautaketa eta erabilera egin zezaketen.

17Ondorioz, Axularren « hautaketan » ere eskema elokutibok baditu, berez, modu batekoa bestekoa bainoago izateko arrazoi zehatzak eta, aldi berean, « baldintza » gisako izan daitezkeen faktoreak ere. Horiek guztiek testuaren moldaketa forma-la eta konkretua ematen lagunduko zuten.

18Oro har, Gero liburua aszetikako lana den heinean, zehatz bereiztu beharko lirateke berezko diruditen bideratzaileak, batetik, eta « pragma »-tikoak edo diren faktoreak, bestetik. Horrela, edozein predikarik berbaldia ederragotzeko izan ohi zituen asmo arruntez gainera, Axularren prosaren alderdi elokutiboak badu bat, berezko deitu duguna, aszetikaz diharduelako ezinbestean isladatu behar dena eta, neurri handi batean, testuaren bideratzaile bihurtuko dena : irakurlearen baita hunkitzeko premia. Bestalde, testuaren eraketak berak erakusten duenez, eta, neurri handi batean, ohiko predikarien» ofizio »-aren ondorioz, bada Axularren elokuzioan ahozkotasunaren fenomenoarekin hertsiki lotua dagoen bigarren bideratzaile berezi bat ere, ahaztu gabe, jakina, hizkuntzari berari zor bide dakiokeena.

19Ahozkotasunaren munduaren garrantzia berebizikoa da urdazubiarraren prosa ehuntzeko orduan. Alde batetik, ahozkotasunean murgildutako kultura zen XVII. mendearen hasierakoa euskal eremuetakoa, horrek zituen ezaugarri (batzuk arra-zoi) guztiekin : liburu gutxi euskaraz, irakurle eskasia edota egin gabea ; euskaldun huts asko, beste hizkuntza batean ezin alfabeta zitezkeenak, etab.

20Egoerak, jakina, irakurketa kolektiboak egitera bultzatzen zuen ezinbestean : batzuk irakurri, besteek entzun. Horren adibide garbia dugu Materreren ondoko pasartea :

Goicean demborac hala emaiten duenean, çuec itsasoan çabiltçaten Marineloc bil çaitezte elkar gana, iar çaitezte belhaurico, eta ceuen gogoac Iaincoa gana ailtchatu-ric, eta ceiñaturic, erran eçaçue : Pater noster : Aue Maria : Eta Credo, latinez edo Euscaraz.Eta hauquen ondoan erran beça çuetaric batec appur bat gora eta haguitz orai hemen ibenico dudan othoitza : Eta bitartean eduqui beçate bertcec ere hartan gogoa, ençun beçate, edo norc bere liburuetan ixilic iracur beçate, ceren estimatcen dut ez-tela icanen bat-ere iracurtcen daquien marinelic liburu haur içanen eztuenic (Materre, Dotrina Christiana, 327-328 or.).

21Era berean, ordurarteko idatzizko tradizioaren zati handi bat bertsotan egina zelako, hots, kantatua, kontatua eta buruz ikastekoa prestatua. Beste modu batez esateko, ahozko parametroen bidez burututako literatura ahozko tradizioan txertatua. Orobat, eta prestakuntza erretorikoa zela medio, ezin da ahaztu idazle baino lehenago sermoilari agertuko zirenek ahozkotasunaren esparruko baliabideen pisua islatzen zutela etengabe beren prediku eta testuetan.

22Ildo horretatik, gogoratzekoa da irakurtzen zuena entzuten ohitua izaten zela predikaria : ozenki irakurtzeko prestatzen zituen sermoiak, buruz ikasten bide zituen eta gero predikatu (= ahoskatu) egiten zuen. Elizgizonak brebiarioa ozenki irakurtzen ohituak zeuden, ahoskatzen behinik behin. Belarria, beraz, prosaren modulatzailea.

23Bigarren faktore bideratzaileaz ere, hots, hunkigarri suertatzeko premiaz, pare bat hitz. Aszetika esparruko testuei dagokienez, « hunkigarritasuna » irakurleen barnean eta afektuetan eragiteko premiarekin loturik dagoela esan daiteke. Ohiko docere eta deleitare izenekoak preziatzen ziren sermoien eginkizun baziren ere, movere izango zen benetan predikariak bilatu behar zuen xedea, entzule-irakur-leen « konbertsioa » ahalbidetuko zuen « mugimendua » azken finean. Jakina, pre-dikuetako helburu hori -eta urrun-hurbiltasunak ahaztu gabe- areagoturik azaldu behar zen bereziki aszetikaz ziharduen liburu batean.

24Helburuok erdietsi ahal izateko erretorika eklesiastikoak oso modu zehatzean zituen garatuak hainbat baliabide. Horiek guztiek, zer esanik ez dago, izaera zen-baitetan bortitza, zenbaitetan leunagoa, baina betiere « hunkigarria » eransten zio-ten testuari.

25Kanpotik ikusita ere elementu nabarmenak dira horiek eta garapen modu bereziak ekartzen dizkiote obrari. Izan ere, argumentazioan zehar anplifikazioari eskaintzen zaion funtzioa areagotuta geratzen da hunkipenaren atal honetan hart-zen duen egiteko berriarekin.

26Halere, afektuetan hunkitzeko ohiko bidea anplifikazioarena bada ere, ez dira faltako, erretorika klasikoan figura edo irudi bezala agertzen ziren beste hainbat, hots, errepikapenak, jarraiango galderak, harridura perpausak, apostrofeak, hiperboleak, etab.

27Hori dela eta, zalantzarik gabe esan liteke Axularren liburuak faktore honi zor diola una da edozein hizkuntzatako literatur prosaren ereduaren eraketak dituen zailtasunak bertso edo neurtitzaren inguruko munduak dituenak baino biziki han-diagoak direla. Azken honen ohiko egitura neurtuak (gehiago-gutxiago neurtuak, esan nahi baita) eskatzen dituen erritmoa eta musikaltasuna, esaterako, elementu erraztaile dira literatur hizkuntza sortzerakoan. Prosak, ordea, antzeko ezaugar-riak (oreka, erritmoa, etab.) behar dituen arren, ezaugarri horien tratamenduan bertsoaren eremutik aldendu beharra du, harekin konfunditua izateko arriskurik gerta ez dakion.

  • 1  Berbaldiaren eduki argumentalaren banaketa perpaus gramatikalen esparrua gainditu dezaketen unitat (...)

28Ohartua zen horretaz Erretorika klasikoa eta bideak ere jarriak zituen prosa-ren hizkuntza, neurtu gabea izanik ere, erritmikoa suerta zedin. Handik, beraz, erritmoaren oinarrizko osagaia elementu errepikakorra izatea, testuaren azpian etengabe « jotzen » duena baina garbiegi antzeman ezinezko bihurtzen den errepi-kapena. Dena den, teknika erretorikoak horretarako aurrikusi zituen baliabideak era desberdinetakoak izango ziren, nahiz garrantzitsuenetakoak periodoen eta kadentzien1 inguruan garatuko ziren.

Axularren proposamen elokutiboa

  • 2  « Sólo podremos hablar de estructuras epeciales [...] cuando se da una cierta regularidad convenci (...)

29Axularrek erretorikak eskaintzen dituen baliabide askotatik hartuko duen arren, badira eskema batzuk beste batzuk baino modu ageriagoan agertuko dire-nak -testuaren xede-izaerak behartuta inondik ere-, guztien konfluentziatik nola-baiteko egitura erretoriko bereziak sortuko direlarik2.

30Urdazubiarraren prosaren lerro elokutiboak definitzeko baliabide azpimarra-garriena aipatzekotan,» errepikapenaren printzipioa » nabarmenduko genuke ezaugarri gisa. Era berean, elementu guztiak integratzen saiatuko bagina, ondorio gisa ahozko parametroekin zerikusia duten edergarriak lirateke nagusi, liburuaren pasarte askoren elkarrizketa-konformazioa barne. Eta horren barnean ere baliabi-de fono-erritmiko errepikakorrak izango dira gailenduko direnak, ondoko lerroo-tan ikusiko den bezala.

Erritmoaz eta kadentziaz

31Ezaguna da prosak erakusten duen erritmoa haren egituraketarako erabili baliabideei esker lortzen duela nagusiki (Kayser 1992, 346). Poesian ez bezala, prosan nekez gertatu ohi da aurretik prestaturiko parametroen barnean idaztea, hau da, hitzak, autoreak aldez aurretik buru-ezpainetan darabilen musika edo erritmo mota zehatz bati egokitzea. Horrexegatik, baliabideak ere bestelakoak ohi dira, batzuei besteei baino garrantzi gehiago emango zaielarik, autorearen auke-raren eta hizkuntza bakoitzaren senaren arabera.

32Axularren kasuan, obraren erritmo nagusia gaiak, argumentazio motak eta prediku-egituraketak bideratuko dute bereziki, ahaztu gabe, noski, autoreak egiten duen « hautaketa » erretorikoa, aurreko faktoreekin bat dagiena, eta ohiko baliabide fono-erritmikoak.

33Urdazubiarreren prosak erakutsiko dituen erritmo mota nagusiak bi izango dira : batetik, Gero-n garatzen den argumentazioaren ereduarekin bat datorrena eta, bestetik, predikazioaren helburua den movere delakoarekin lotua dagoen erritmo hunkikorra. Jakina, orri kopuru eskergagatik bakarrik ez bada ere, Axularren prosan antzematen den erritmo nagusia argumentatzaile deiturikoa izango da, aipatu lehenengo motari erantzuten diona. Horren arabera, konpara-zioen bidezko» arrazonamendua » erabiliko da ideien garapenerako.

34Horrelakoetan, periodo egituraketa da formalki isladatzen dena, protasi eta apodosiaren oinarrizko eskemaren gainean eratua. Eta, oro har, atal kopuru des-berdina egon daiteke batean zein bestean, barneko adarreztaketarik ere suertatzen delarik (plurimenbrazioak sorruz). Guztiarekin, elementuak ez dira bizpahiru atal izatetik igarotzen, eta normalean konparazio, baldintza edota denborazko per-pausen egitura bikoitzaren arabera eratuak ohi dira.

35Dena den, azpimarratzekoa da honelako egiturak eratzeko orduan Axularrek erakusten duen orekaren eta erritmoaren zentzu klasikoa. Horrela, konparazio huts bat den ondoko adibidearen lehen parteko atalak era neurtuan joango dira tentsio erritmikoa sortuz eta hedatuz :

Nola Iaincoac eracutsi baitçuen bere botherea, munduaren creatcean :
iaquindasuna governatcean :
eta
misericordia erremediatcean [...]

36Ikusten denez, atal paraleloen luzerak berak markatzen du konparazioaren bidezko tentsioa. Gero, bigarren partean, konparatua izan denaren egoera egitura sintaktiko paraleloetan burutuko da, periodoa poliki-poliki ahulduz eta erremediorik gabe bukatuko bailitzen :

[...] hala eracutsi du,
eracusten du,
eta eracutsico du bere iusticia ere, gaztigatcean (569 or.)

37Eredu argumentatzaile luze, lasai eta orekatu horrekin batera, tradizio ekle-siastikoak oso gogoko eta ohiko zuen mugimendu» latza » ere agertuko da Axularren prosan, arritmiko samarra baino zinez sarkor, hunkikor eta pertsuasiboa.

38Estilo solte honek Axularren obran zehar presentzia nabarmena izango du kapituluetako hainbat une berezitan, batik bat irakurleari zuzendutako pasarteetan. Enumerazioak, pilaketak, paralelismoak eta antitesiak izango ditu ezaugarri nagusi. Eta, jakina, ez dira faltako irakurlea inplikatzeko galdera eta harriduraz-ko formulak ere.

  • 3  Eredua garbiago ikus dadin, jatorrizko testuan ez bezala emango dugu puntuaketa mota.

39Erritmo bortitza izatera iristen den mugimendu honetan gehiago azpimarratuko da ideien indarra, prosaren oreka baino, ondorio gisa dinamika bizia agertuko delarik3 :

Cer eguin gogo duçu bada ?
Certan pensatcen duçu ?
Ceren beguira çaude ?
Çahartcearen ?
Han çara.
Eppearen ?
Complitu da (193 or.).

40Oro har, esan genezake Axularren prosa erretorika klasikoaren elementu periodikoa erabat galdu gabe duen estiloaren eta predikazio kristauak ezaugarri duen eredu arritmiko-emotiboaren uztartze ahaleginaren fruitua dela, nahiz eta, egia da, bide erretoriko klasikoetatik aldentzen eta, aldi berean, finkatzen doan saio bezala ere plantea daitekeen, prosak erakusten dituen baliabide estilistiko» herritarrak » (esan nahi baita herri mailan hobetsi eta erabiltzen direnak : para-lelismoak, antitesiak, hoskidetasunak, aliterazioak, etab.) horren lekuko hobezin direlarik.

41Esan gabe doa : testu bameko egitura sintaktikoak estilo horien bideratzaile izango dira, berek baitaramate berekin erritmoaren erantzukizunaren alderdi garrantzitsuenetakoa (esaldi motzak, bortitzak, arritmikoak, batetik, eta perpaus luzeak, lasaiak, argumentazio eta narrazio denborakoak, bestetik).

42Horren kariaz, obraren planteamendu argumentatzaileak forma periodikoen erabilera ziurtatuko du, oinarrizko eskema -protasia edo osagai tentsio sortzaileak eta apodosia edo tentsioaren bukaera- modu desberdinetan emango delarik. Horretarako egitura sintaktiko ezberdinez baliatuko da urdazubiarra.

43Menderakuntza eremuan, esaterako, Axularrek era guztietako egiturak dara-biltza. Alabaina, adierazitako argumentazio garapenaren ildotik jarraituz, kausazko egiturak eta konparazioak ahalbidetzen dituztenak nabarmendu beharko lirateke batik bat. Nahiz prosaren erritmo erretorikoan ere garrantzi handia duten, bestelako egiturak, argumentazioaren ikuspuntutik behinik behin, ez dira hauek bezain emankorrak.

44Maiztasunaz den bezainbatean, Geron zehar» zeren » lokailuaren bidez osatu-tako egitura kausalak dira gehien agertzen direnak (inoiz kapitulu berean 45 aldiz azaltzeraino). Maiztasun honek, dena den, testuaren izaera suasorioa erakusten du nabarmenkiro. Horrela, zerbait baieztatu edo adierazi ondoren, azalpena edo arrazoia agertzeko beharra izan ohi du idazleak, irakurlearengan lortu nahi duen komentzimendua areagotzeko :

45Beraz carga badira ere, on dira orgac, velac, arrauac, hegalac, eta bai Iaincoaren legue sainduaren uztarria ere. Ceren uztarri haur, carga içanagatic ere, hunequin batean hobequiago, eta aisequiago iragaiten baitira mundu hunetaco trabailluac, eta atsecabeac. Cern Iaincoa bera leguearen emaillea, leguearen beguiratcen, eta complitcen laguntcen baitçaitu : eta hartaracotçat, uztartcen beçala baita gurequin (496 or. ; letrakera etzana gurea da).

46Beraz, egitura hauen erabilera argumentatze moduak bideratua da oro har.

47Bestalde, argumentatzeko bezainbeste, anplifikatzeko funtzio nabarmena hartzen dute Geron konparaziozko eredu sintaktikoek. Baina, horrezaz gainera, konparazioak kutsu praktiko eta argigarria eskaintzen dio argumentazioari, haren bidez irakurleak ulerterrazago duen mundu errealean uztar baitezake plantea-mendu erlijiosoaren mezua.

  • 4  « ceren hec açala eta lorea beçala baitira » (20 or.), « uraren pare gara » (61 or.), « deabruaren (...)

48Konparazioetarako formulen artean, ez da falta egitura laburrekorik : « beza-la », « pare », « paretsu »4 edota» hala...nola » bezalakorik. Edonola ere, Axularrek gehien erabiliko duen eredua konfigurazio luzeko konparazioa gertatuko da, batik bat» nola.... hala (tan)... » formulapekoa (dagozkion aldaki guztiekin, hots, « nola...x », « x...hala », « nola... orduan », « nola... handik », etab.):

Eta nola hartcen eztuen loreaz,
itchatchetquitcen eztenaz,
botean
edo
ninicoan galtcen denaz, ezpaita probetchuric :
halavorondateaz beraz,
desira hutsaz,
choillaz
eta
baccarraz,
[...] obratu gabe guelditcen denaz, czin dateque probetchuric
eta ez
fruituric (49 or.)

49Azken egitura sintaktiko hauek eskaintzen duten grafikotasuna eta irudi mult-zoa dela eta, ezin hobeto ezkontzen dira eredu argumentatzailearekin eta testuaren egokitasun premiarekin. Horrela, gai aszetikoaren lehorra irakurlearen eguneroko errealitate biziarekin uztartzeko eta, garrantzitsuago dena, zailtasun kontzeptualak argitzeko erabiliko dira gehienetan.

50Nolanahi ere den, egitura sintaktiko horiezaz gainera, bada bestelako nabarmenik ere ideien eta argumentuen garapenean barrena. Testuaren erritmoaren kariaz, esaterako, ohargarri deritzogu lotura asindetikoaz baliatzen den alborakuntza edo justaposizio egituraren presentziari, paralelismoak areagotuko duen egiturarenari hain zuzen. Formalki, estilo hautsi modukoa erakutsiko dute gehienek :

Amorantea cen nabusi :
no, cen tho :
emaztea guiçon :
oilloa, oillar (343 or.)

51Bestalde, eta sailkapen zehatzetan sartu gabe, esan dezagun, ahozko teknika narratiboetatik hurbil nobait, « eta » lokailuarekin egituratutako perpausak nabar-menduko direla hainbat pasarte narratibotan, exenplu eta adibideenetan batik bat :

Eta hetan trabailla aracitcen cituen Pharaonec bere azpiko Iende hck, seiñalaturic bat
bederari, bere eguneco lana eta sailla.
Eta escuaren ibentcea bera asco baçuketen ere : ordea lanhabesac, tresnac, eta obraren
eguiteko gai guztiac ere, berec bilhatu eta hornitu behar cituzten.
Eta halaric ere, ecin ausart citezkeyen arrencuratcera : halaco moldez ecen [...]
Eta halatan aitcinerat cargatuago cituen, lana berretu cerauen.
Eta hura guztia eguiten zuen [...] (26-27 or. ; letrakera etzana gurea da).

52Bestalde, alderdi semantikoak fenomeno erritmikoan duen garrantzia ikusirik (testuaren dinamika bideratzen baitu), Axularren prosaren kasuan ere planteamendu erritmikoak lotura hautsiezina erakutsiko du kontatzen denarekin.

53Mezu aszetikoa etengabe eta era askotara errepikatzean, esan daiteke pasarte gehienetan mailuaren funtzioa betetzen duela irakurle-entzuleen bihotzen gogortasuna apurtzera iritsi ahal izateko. Mezu errepikakortasun hori areagoturik edota apaldurik -eta ez da azken hau gure kasua- agertuko da prosari eskaintzen zaion erritmoaren arabera.

  • 5  « Son soluciones óptimas -sólo « a posteriori » aceptadas dogmáticamente- para determinadas empre- (...)

54Garrantzi erabakiorra izango du faktore erritmiko horretan periodo eta esal-dien bukaera motak : nola bukatzen den testu segmentua, horren araberakoa izan-go da irakurleak (edota entzuleak) kate mintzatuaren linealtasun horretatik jaso-ko duen azken inpresioa. Hortik beraz, klausula izeneko soluzioen5 garrantzia.

55« Soluzio hobezin » horien eskema lortzeko teknikaren ardura, prosaren errit-moarena bezalatsu, idazle predikari bakoitzaren eskuetan zegoen. Eta egiteko hartan idazle predikariaren prestakuntza, erabilitako hizkuntza, berau bizitzeko modua eta, azken batean, sena estilistikoa bera gertatu ohi ziren aipatu « teknika » bideratzen zuten faktoreak, prosa guztiaren tonalitatea ahalbide zezaketenak.

  • 6  Nahi izan balu ere, euskararen ezaugarriak medio, Axularrek ezin aplika zezakeen modu zuzenean lat (...)

56Urdazubiarraren proposamena paralelismoan, luzapen kuantitatiboan (unitate lexikoena edota silabena) eta similikadentzian datza nagusiki, beroriek lzango baititu egitura erretorikoen ezaugarri nagusi6. Jakina, bukaeretako luzapenaren soluzioa oso lotuta dago Axularrek predikari bezala bukaeratzat ulertzen zuena-rekin. Horrela, etenketa baten aurrean, predikazioan berbaldiak erraz asko eska-tuko duen edozein etenketaren aurrean alegia (periodo, perpaus edota esaldien bukaeran), idazleak erritmoa pausatzeko joera erakutsiko du, pentsamendua lasaituaz joango bailitzen.

  • 7  Inoiz gerta daiteke elementu kuantitatiboa gradazio logiko edota denborazkoarekin bat ez etortzea (...)

57Teknikoki pausatze hori paralelismoen bitartez burutuko du gehienetan, betie-re paralelismoaren azken osagaia silabikoki luzeena den hitzarekin edota kolona-rekin bukatuko duelarik (aditz laguntzaileak ere badu luzapen horretan tokirik, bukaerarako utz baitezake)7. Areago, grafikoki jarriz gero, nolabaiteko aurrerat-ze kuantitatiboa ematen dela ikusiko genuke (lehenengo hitzak edota unitateak motzagoak bukaerakoak baino) :

Paga beçate beraz-iragan duten aisia,
eta
alferqueria, presenteco penaz
eta
trabailluaz,
leheneco asea
eta
soberania, oraico goseaz
eta
escasiaz (44 or.)

58Egitura aldetik, Axularren jokamolde neurtu eta orokor horrek baditu erritmo orekatzaile diren aldaki interesgarriak, besteak beste, begien aurrean ere, simetria guztiak betetzen dituztenak :

Arraiña alha denean,
bazcari datchecanean,
eta
bere ustez hobequienic dagoenean atrapatcen du arrantçaleac, eta bai
hegaztina ere ihiztariac.
Hala atrapatcen du bada
beccatorea ere heriotceacbere beccatuey bere gogarenic datchetenean.
goçoguienic alha caienean.
eta
gutien uste duenean (60 or. ; gureak dira marka guztiak)

59Mirail gisako paralelismo hirukoitza erakusten duen adibide honetan azpimarragarria da idazleak gogoan izan duen asmo orekatzailea. Horrela, hasiera emateko, perpaus zirkustantzialei dagozkien elementu motzenetatik luzeenetara abiatzen da lehendabizi, gero, konparazioaren bigarren unean alderantzizko prozesuari ekingo diolarik, hots, perpaus luzeenetik motzenera, bukaerako pausatzea prestatuko bailuen.

  • 8  Zizeronen jokamoldea jarri ohi zen eredu gisa : « ...para que tambien la acentuacion y el ritmo co (...)

60Esan gabe doa, eredu klasikoen aholkuen bideetatik, Axularrek ere gogoan izan ohi ditu testu-segmentuen azken hitzen silaba kopurua, normalean hiruzpalau silabakoak hobesten dituelarik8.

61Edozein gisaz, ez dira horretan bukatzen Axularrek kadentziak lortzeko darabiltzan konfigurazio nagusien ezaugarriak. Irakurleak berehala somatzen duen legez, saratartuak klausulen bukaera kuantitatibo hori bestelako edergarriz horni-tuko du beti.

Edergarriez

62Gauza jakina da berbaldiaren edergarrien esparrua pentsamendu klasikotik iritsi zaigun doktrina erretoriko eta poetikoan balio eta transzendentzia gehien dituzten kontzeptuetako bat dela (Mayoral 1994, 24). « Ornatu » delakoaren bitar-tez, zegokion « tornuia » eman ohi zitzaion belbaldiari, batik bat prosa artistikoan, baina, jakina, bestelakorik ahaztu gabe. Izan ere, « bestelako » horren bidez helburu gisa irakurlearen barnea eta sentimentuak hunkitu eta jokamoldeak aldaraztea zuenak bereziki jakin behar zuen tekne erretorikoak eskainitako baliabideak erabiltzen.

63Esan gabe doa : sermoiak eta idatz zitezkeen liburuak egokiago moldatuko baziren, predikariek haien iturri ziren testu sakratuak hobeto interpretatuko bazituzten eta, horren guztiaren ondorioz, sermoian planteatutako helburuak errazago lortuko baziren, ezinbestekoa zen baliabide haien erabilera zuzena.

64Horretarako, eta gauzak erraztu ahal izateko, baliabideen artean mailakatze moduko bat egin ohi zen, betiere bitarteko gomendagarrienen artean erretorikaren edergarri klasikoenak eta eraginkorrenak aholkatzen zirelarik (besteak beste, aurkakotasunaz baliatzen zen teknikarena).

65Ildo horretatik, Gero-ren ornatuaren ezaugarri nagusiak ere liburuaren izaera aszetikoak berak bideratu zituen lehendabizi. Horrekin batera, Axularrek behar eta iruditu bezalako « egokitasuna » eskainiko zion betiere, hau da, espero zuen irakurle motak eta egilearen xede pastoral-pragmatiko zuzenak eskatutakoaren araberakoa hain zuzen. Ondorioz, urdazubiarraren egitekoan ornatus facilis delakoa nabarmenduko da eta ez bestelakorik, hots, nagusiki koloreetan oinarritzen den edergarri-aukera, hitzezko irudi argietan batik bat, eta bakanka baizik ez eredu ilun edota metaforikoetan.

Baliabide hunkigarriak

66Ez da ohiko predikarien eginkizun nagusia mezu baten erakuste hutsera mugatzen, mugiaraztea baitu sermoilariak helburu, hau da, bekatariaren « bihot-za » hunkitu eta bertuterantz abiarazi hain zuzen (egiazko « konbertsioa » helburu, beraz). Eta xede hori erdietsi beharra zegoelako eman zitzaion horrenbeste garrantzia oratoria sakratuaren esparruari. Ondorioz, baliabideen eremua ere helburuen arabera sailkatu eta prestatuko zen.

67Garaiko aszetikan ohi bezala, Geron lantzen diren afektu asko tematikoki bildurraren arlokoak dira : Jainkoaren bildurra sortzeko, infernuko penen bildurra izateko eta bekatuen aurkako gorrotoa pizteko, alegia. Bestalde, afektu positiboak edo izan zitezkeenak, Jainkoarenganako maitasuna esaterako, ia ez dira plantea-tu ere egiten, teorian liburuaren bigarren partea izan behar zuenerako geratzen baitzen egiteko hori. Beraz, hau guztiau liburuaren izaera aszetikoaren pragmatismoarekin uztarturik legoke, bizioak errotik atera eta, haien ordez, ber-tuteak lantzeko planteamenduarekin lotua hain zuzen.

68Baliabide zehatzen esparruan, beraz, lehendabizi esan behar da teknika anplifikatzailea izan zela erretore eta predikari katolikoek gizakien baitara iristeko eta hunkitzeko erabilitako teknika garrantzitsuenetako bat. Axularren obrak ere anplifikazioa erakutsiko du oinarrietako bat, konparazioz, irudiz eta beste zenbait errekurtsoz baliatu baitzen anplifikazio teknika hain zuzen.

69Horrezaz gain, ohiko ziren baliabideak ere prosaratu zituen urdazubiarrak bere liburuan, nabarmenetarikoa agian taxuketa dialogiko bezala ezagutzen dena delarik. Irakurlearekiko hurbiltasuna bilatzen da elkarrizketa antzeko egituratze horren bitartez ; finean, liburua edo berbaldia eguneroko bizitza arruntean zuzenean ukitzen dituen zerbait bezala sentitzea baita helburua, irakurlearen inpli-kazioa edo, bestela nahi bada, haren « testuraketa ». Ondorioz, taxuketa dialogiko hori afektuen esparrua hunkitzeko eta mugiarazteko biderik egokiena suertatuko da. Azpimarratu beharrik ez dago : oratoria sakratuak sistematikoki erabiltzen duen baliabide erretorikoa baino ez da hau, balio didaktiko handiko baliabidea alegia.

70Egituratze horretan, baliabide erabiliena irudimenezko arrazonamendu arloko aldakiak izango dira nagusiki, batik bat dialogismo bezala ezagutzen dena, hots, elkarrizketa baten fikzioa sortarazten duena, nahiz eta bakarrizketa antzera ere molda daitekeen. Jakina, elkarrizketa moduko tratamendu hau era nahiko siste-matikoan planteatuko da garaiko aszetika liburu gehienetan. Eta adierazi beharrik ez dago, Axularren Gero-n ere maiz asko erabiliko da, kapitulu gehienetan hain zuzen, batik bat estiloa bortitzago bilakatzen denean, galdetegiaren forma hartzen duenean, irakurlearenganako eraso izpirituala lortu nahi denean. Horrelakoetan, hausnarketa metodo bat da autoreak planteatu galdetegi zuzenarena, ordurarte tratatutakoaz irakurleari zuzen-zuzen galdetzearena.

71Bestalde, liburuan zehar tartekaturik agertzen den dialogismoaren irudi honek beste guztiek baino garrantzi gehiago izango du, batik bat liburuaren beraren egi-turaketan hartzen duelako parte eta, aldi berean, ez delako irudi huts solte bat bezala geratzen.

72Nolanahi ere den, erantsi behar da Geroren kasuan ez dela eredu dialogiko huts eta garbia aurkitzen, hartan oinarritutako formulazio zabal bat baizik, tes-tuari zenbaitetan elkarrizketa kutsua isurtzen diona hain zuzen. Eredu horren bitartez, liburuan esandakoa irakurlearen errealitatera hurbiltzeko ahalegina era-kusten du egileak. Orobat, xedetzat izan ohi du mezu-hartzailea gaiaren harian sartzea eta zuzenean inplikatzea.

73Eta lehenengo begiradan ematen ez duen arren, zinez esan daiteke Axularren liburuaren zati asko direla horrela taxututa daudenak, baliabide dialogikoak une zehatzak izango baititu agertzeko eta eman nahi zaion funtzioa betetzeko. Horrela, argumentazioan baino maizago agertuko da perorazio zatietan.

74Aurrekoarekin batera, nabarmena izango da Axularren prosan argumentazio aszetiko-erlijiosoan exenpluekin lotura estua duten irudien atala, besteak beste prosopopeiari dagokiona (maiztxo, hikako forma kolokialaz lagundurik). Azpimarragarria da, era berean, apostrofe izenekoaz urdazubiarrak dagien erabilera. Baliabide honek entzuleria berbaldian murgilarazteko elementu gramatikalak erabiltzen ditu, agintera eta, bakanago, bokatiboa hain zuzen. Erabilerari dagokionez, esan liteke aginduen arloko adibidez beteta daudela perorazio zati gehienak, betiere perpaus laburrez osatuak eta mezua ezin sarkorrago bihurtzen delarik.

75Guztiarekin ere, afektuen mugiarazteko pentsamendu irudirik egokienak eta eredu dialogikoarekin ongien ezkontzen direnek esklamazioak eta galdera erreto-rikoak dirudite. Hauek biak izan dira literatura aszetiko-erlijiosoak maizen erabili dituenak eta irakurleak hunkitzera iristeko dramatismoa lortzen hobekien laguntzen dutenak. Horrexegatik, hain zuzen, baliatu izan dira bi-biak berbaldi guztien bukaera aldean,» konbertsioa » erdiesteko azken hitzak jaurtikitzen direnean, areagotu egiten baita testu segmentuaren kutsu bortitza jarraian esklamazio edo galdera sorta bat eransten denean. Guztiarekin, urdazubiarrak badaki diskurtsoaren bortiztasuna galderak eta esklamazio edo harridurazko esaldiak tartekatzen lortzen dela ongienik :

Cer içanen da orai nitçaz ?
Cer bide hartuco othe dut ?
Salbatuko othe naiz ?
Pontuaren latça :
Pausuaren gaitça :
eguitecoaren handia :
hersturaren hertsia, eta icigarria.
Cer eguinen du orduan arima ici harc ?
Nor deituco du bere faboretan ?
Norc escua emanen dio ?
Nor helduco ?
Nor lagunduco çaica ?
Nor bada ? (558-559 or.).

Baliabide foniko-erritmikoak

76Berbaldi aszetikoak berezko dituen baliabide hunkigarriekin batera, ez da faltako prosaren eraketa formalean testu mota horren xedeei beste modu batez izango ez luketen ezaugarriak eskainiko dizkien edergarririk. Horien guztien artean, erritmikoki eta fonikoki ere funtzionamendu berezia itsatsiko diotenak nabarmendu behar dira, guztiak nagusiki» errepikapen » printzipioaren inguruan haril-katuta daudelarik.

  • 9  Gaur egun irudi isotaktikoen artean kokatzen den arren, terminologia arazoak ahalik gehien ekidin (...)

77Eta obran azaltzen diren fenomeno interesgarrienak ulertu nahi badira, ez da zalantzarik, azpimarratu egin behar da» errepikapen » printzipio horren garrant-zia. Paralelismo kontzeptua9 ere printzipio horren ulerpena errazteko erabil lite-ke, eskema berdintasuna edota antzekotasuna duten egiturek (« berdintasun » kont-zeptuaren oinarrizko premisa, alegia) gutxienez bi osagai edo atal» errepikatu » baitituzte.

  • 10  « Las estructuras retóricas se basan [...] en estructuras gramaticales, por lo que resulta apropia (...)

78Printzipio horren arabera, beraz, aurkeztuko dira esparru honetako baliabideak, betiere hizkuntz maila ezberdinen arabera eratuta, Dijk-ek eta bestek aholkatu bezala10. Esan dezagun aldez aurretik, dena den, Axularrek oso gogoko dituela ahozko eta idatzizko tradizio luze, oparo eta eraginkorrak eskainitako baliabideak.

79Lehenik eta behin, eta arlo sintaktikoan murgilduz, aitortu behar da Axularrek oso gustuko duela isokolona. Irudi hau bi edo testu segmentu gehiagoren artean luzera eta egitura sintaktiko berdintasuna adierazteko erabili ohi da. Jakina, hone-lako irudi batek berezko du plurimenbrazio egitura, eta, ondorioz, eredu desberdinak agertu ohi dira autoreen lanetan, norberaren estiloen araberakoak.

80Axularrenari dagokionez, esan daiteke bi direla gailentzen direnak : bi eta hiru atalekoak hain zuzen (bimenbrazioak eta trimenbrazioak). Lehehengoak oso gogoko izango ditu ideiak kontrajartzeko eta antitesiak burutzeko.

81Atalbikoek, normalean, formulazio ezberdinak hartuko dituzte, maiz asko eredu parataktikoetan zein asindetikoetan oinarriturik agertuko direlarik. Guztiarekin, eta lortzen duten efektu hunkigarri eta estilistikoagatik, bereziki azpimarratzekoak dira egitura asindetikoetan Axularrek egin ohi dituen lotura anaforikoak :

Orai hamar beccaturequin diharducaçu, guero ehunekin iharduqui beharco duçu.

Orai urthe baten edo biaren usantça gaixtoa duçu, guero hogoyena edo berrogoye-na içanen duçu (84 or.).

82Formalki, bimenbrazioetan luzera guztietako perpausak aurkitu ahal izango dira oro har. Edonola ere, egitura berdintasuna erabatekoa izan arren, atal bat bestea baino luzeago gerta daiteke betiere konplexutasunaren arabera, hots, atal luzeak besteak ez dituen hainbat elementu barnehar ditzakeelako hain zuzen (erlatibozkoak, etab).

83Baina atalbikoez gain, testuan ez da bestelako plurimenbraziorik ere faltako (hiru, lau... atalez osatuak), ederragoak baitziren klasikoen kanonen arabera. Horrelakoak elipsi kontestualez (zeugma-z, alegia) baliatzen dira maiz asko, adit-zaren ezabaketaz batik bat :

Cen ederrena, eguin cen, itsusienik
bere gogarena gaizquienic.
Onhetsiena, gaitzetsienic ;
eta gorena, beherenic (139-140 or.)

84Era berean, honelako plurimenbrazioetan beherago ikusiko den egitura anafo-rikoak garrantzi handia izan ohi du atalen arteko lotura gisara :

Nahi baduçu gueldi dadin etsaia, gueldi çaiteci,
nahi baduçu ichil dadin, ichil çaiteci.
Nahi baduçu sua iraungui dadin, egurrac edequi iatçotçu (293 or.)

85Oro har, erabateko paralelismoa gauza ohikoegia ez bada ere, begi bistakoa da paralelotasun sintaktiko hauetan paralelismo lexiko-semantikoa gertatu ohi dela, maila bereko berdintasuna ere eman daitekeelarik (elementu zenbaiten errepi-kapenaren bidez : aditza bera, etab.). Izan ere, egitura berdintasuna dela eta, elementu errepikakorrak dira gailentzen direnak : lexikoa, egitura anaforikoak... eta, ezaugarri nagusi bezala, elementu homofonikoa.

86Ildo beretik, arlo morfologikoko irudiak ere testuaren garapenean elementu ezberdinen errepikapenaren bidez izango dira sortuak, eta mezuaren efektuen gehiketaz gainera, erritmoaren mantentzea eta hotsen areagotzea erantsiko diz-kiote prosari. Aldi berean, ezin ahaz daiteke irudi hauen garrantzia berbaldiaren jostura sintaktikoan, beraiek duten izaera errepikakorrean baitatza diskurtsoaren kohesioa hein handi batean.

87Geron ere errepikakortasun hedatu hori izango da prosa barne muineraino tin-datuko duen faktorea, batik bat egitura anaforikoen esparruko irudien bidez. Jarraikako esapideen hasierako hitzaren edo hitz multzoen errepikapenean [X.../X...] dautzan egitura anaforikoak prosa erretorikoaren baliabide ohikoenak direla esan daiteke, zinez erritmiko bihurtzen baitute berbaldia. Horrezaz gaine-ra, konfigurazio anaforikoak lotura estua erakusten dute idazleak azpimarratu nahi duenarekin. Ideia edo mezu bat irakurle-entzulearen barnean tinko atxikirik gera dadila nahi denean, anaforak sarrera funtzioa edota eginkizun azpimarra-tzailea beteko du berbaldian, Axularrenean ikus daitekeen bezalaxe :

Hasico dira oihuz,
hasico dira deihadarrez, nigarrez eta marrascaz :
hasico dira bere ondico handiaren deithoratcen eta auhentcen :
hasico dira bere buruen maradicatcen, beguitarten larrutcen eta atçapartcen (607 or.)

88Argumentazioaren linealtasunean oinarriturik, Axularrek zenbaitetan kate anaforikoak osatzen ditu, hots, serie ezberdinez osatutako kateak eta aurretik aipatutakoei nolabaiteko jarraipen argumentala eskaintzen dietenak. Ildo horreta-tik, denetariko adibideak aurki daitezke liburuan :

Orduan bai,
orduan onduco naiz :
orduan munduari guibela emanen diot, eta [...]. Baifta anarteraiñocoan
deçadan atseguin har,
deçadan mundua cerbitça :
naquion goça :
naquion behin [...] asse, eta asper.
Haur da oraico presuna gazten deliberamendua,
haur da hequen gogoa : eta
haur da adinean beçala, gaiñeracoan ere [...] (173-174 or.)

89Guztiarekin, testu kohesioa dela eta, Axularrek egitura anaforikoez haratago egiten du kapitulu beten ehunduran garrantzitsu irizten dion esaldia errepikatzen duenean (interesatzen zaion aldaketa eginez, jakina). Ondokoak, esaterako, LIX. kapituluaren perpaus laburbiltzaile eta kohesio-emaileak dira :

Dembora gutiz eta laburzqui eguiten den beccatuari, emaiten çaica seculaco gazti-gua (608 or.)
Dembora gutiz eguiten den beccatuari, emaiten çaica gaztigu lucea eta seculacoa (610 or.)
Dembora gutiz eguiten den beccatuari, emaiten çaica seculaco gaztigua (612 or.)

90Ohargarria da, halaber, nola darabiltzan Axularrek elementu anaforikoa eta paralelismoa pentsamenduen antitesiak markatzeko. Honek, noski, areagotu egingo du prosaren izaera antitetikoa. Adibideak anitz badira ere, horietako luze eta interesgarrienetako bat 480-481 orrialdeetan aurki dezake irakurleak (Plazer da... / Gaitza da... egiturekin osatua hain zuzen).

91Anaforaren alderantzizko egitura (.. .X/.. .X) erakusten duen irudi epiforikoak ere leku berezia du Axularren prosan, nahiz eta, maiztasunari dagokionez, egitu-ra anaforikoa baino gutxiagotan agertzen den. Hala ere, adierazi behar da egitura epiforikoa aditzaren (batez ere aditz laguntzailearen) errepikapenez burutzen dela eskuarki (...da,...da ;.. .çaitçula,...çaitçula ; etab.) :

Etsaigoan çaude :
amorantearequin çaude :
bertceren ona goraturik çaude (570 or.)

92Adibiderik falta ez bada ere, eta normala denez, anafora eta epiforaren arteko uztartzetik sortzen den sinplokea (X...Y/X...Y) edota testu segmentu baten hasieran eta bukaeran hitz edo hitz multzo baten errepikapena (X.. .X) eskaintzen duen epanadiplosia bezalako irudiak aurreko paralelismo formak baino gutxia-gotan agertzen dira Axularren prosan.

93Gradazio delakoak, aldiz, interes berezia eskaintzen du Axularren prosan. Izatez, jarraikako anadiplosia baino ez da, hots, unitate sintaktiko bateko bukaeraren errepikapena ondoko unitatearen hasieran (...X/X...Y/Y...). Oro har, mailakako eskemaren arabera eratua da, berbaldia maila bakoitzean pausatuko bailitzen.

Lehenic hiltcen da haurtasuna :
haurtasunaren ondoan hiltcen da morrointasuna :
morrointasunaren ondoan hiltcen da gaztetasuna :
gaztetasunaren ondoan hiltcen da çahartasuna ;
çahartasunaren ondoan hiltcen da sentontasuna (62-63 or.)

94Ikusten denez, hemen ere errepikapena da oinarria (ahaztu gabe, jakina, kasu honetan hitzen -tasuna atzizkiak suposatzen duena). Erantsi beharko litzateke irudi honek estrategia aldaketa suposatzen duela Axularrek darabilen eredu konparatibo-argumentatzailean, nolabaiteko planteamendu logiko-silogistikoa suposatzen baitu irakurlearentzat. Alabaina, ez da gehiegitan baliatuko duen irudia.

95Beste aldetik, irudi morfologiko legez sailkatu ohi direnen artean ez dira fal-tako Gero ko prosan erretorika klasikoan derivatio bezala ezagutzen zirenak (erro beretik datozen hitz desberdinak) eta Axularrek ezin gogokoago zituenak :

San Agustinec eztu conturic eguiten, aitcineco perseverantciaz eta irauteaz, finera baiño lehen, edo finean berean, fina finatu gabe finatcen denaz (457 or.)

  • 11  « hotça, motça » (606 or.), « icena [...], içana » (7 or.), « othoi, orhoit » (20 or.), « erran-me (...)

96« Hitz jolas » gisa definitu izan diren hauek maizkara azaltzen dira Axularren testuan. Besteak beste, unitate lexikoen arteko homonimia edota polisemia erla-zioetan oinarritzen diren « jolas » irudi hauetatik guztietatik paronomasia arlokoak gertatzen dira emankorrenetakoak11. Ezaugarri bezala, hitzen eta hotsen arteko paralelismo efektu-sortzailea azpimarra daiteke.

97Bestalde, eta aurrekoekin estuki loturik, arlo semantikoko irudiak letozke, batik bat hitz multzoei eta sinonimiari dagozkienak, hitzaren esparru honetan bai-tatza urdazubiarraren prosaren ezaugarri nagusietako bat.

98Aurrekoetan bezalatsu, hemen ere errepikakortasuna izango da irizpide bide-ratzailea eta, haren arabera, berbaldiaren erritmoa bera izango da hain nabarmen-kiro azpimarratua izan den hitz joritasuna eskatuko duena. Horrela, paralelis-moak diskurtsoaren erregulatzaile erritmiko nagusi gisa agertuko diren moduan, hitz multzoak (bereziki sinonimoak edota esparru semantiko bereko hitz mul-zoak) perpausen erritmoaren orekatzaile gisa azalduko dira.

99Gauzak bere lekuan uzteko, gogora dezagun lehendabizi sinonimia dela ziurrenik historian zehar (eta batez ere hamasei eta hamazazpigarren mendeetan) hizkuntza eta testu mota guztietan gehien erabili eta hedatu den baliabidea. Agian horrexegatik hain zuzen, ez zen sinonimia erretorika eklesiastikoaz arduratu ziren prezeptu-emaileek -Trentokoaz geroztikakoek, batik bat- gogokoegi zuten irudia, balaztarazi beharreko fenomenoa gertatzen baitzen haren bidez sortu hizkuntza puztua. Ahal zen neurrian bederen, obra erlijiosoetan hitz eta kontzeptuen arteko erlazio biunibokoa bulkatu nahi izango zuten erretoreek, inolako fede-nahasketarik eta behar ez zen hanpadurarik ez gehiegikeriarik ere sor ez zedin.

100Guztiarekin ere, Axular ohiko bide klasiko eta oparoetatik abiatu zen bere prosa taxutzean. Oro har, bada, egitura paraleloen errepikapena suposatzen zuen eredua izan zen berak oraingoan ere onetsitakoa. Ildo horretatik, joera zabala eta aberatsa atzematen zaio eremu honetan : sinonimia garbia egiten duten bikoteetatik hasita intentsifikazio semantikoa dagiten egitura plurimenbre desberdinetako osagaietaraino, betiere tartean geratzen diren bimenbrazio ez-sinonimikoegiak eta plurimenbrazio sinonimiko estuagoetatik iraganik.

  • 12  Esparru honetan Axularri inoiz xede transdialektalik ikusi bazaio ere - « badakit [...] ezin heda (...)

101Inoiz azpimarratu den bezala, Axularren sinonimia-zaletasuna liburuaren izenburu luzean bertan antzematen da12. Ez bide zuen askietsi, esaterako, Etxeberri Ziburukoak liburuaren banaketarako erabili zuen formula motza (« [...] guztia bi partetan bereçia »). Horretan ere Axularrek beharrezko izan zuen hitz bikotearen beharra :» bi partetan partitua eta berecia », eta berdin aurrerago ere : « quidatcen da, eta aitcinatcen [...] ».

102Transmititu nahi duen mezua ulertarazten laguntzen duela jakin arren, Axularrek anplifikaziorako tresna bezala hartzen du sinonimia, ahaztu gabe, jaki-na, orekagarri ezin egokiagoa dela erritmoaren finkapenean.

103Erabilera arloan, serie sinonimiko bitarrak eta hirutarrak nagusituko dira haren obran. Ondorioz, hiru elementu semantikoki berdintsuz (izen, adjektibo, aditz,...) osatutako multzoek markatuko dute prosaren oinarrizko erritmoa, paralelismo sintaktikoetan agertzen duen joera bezalakoa hain zuzen, baina hemengo hauetan, azken osagai bien artean eta emendiozko juntagailuaren presentzia konstateago izanik.

104Ildo horretatik, Axularren prosan nekez aurkitu ahal izango da elementu errit-mikoki esanguratsurik bakanka, plurimenbrazioak osatzen baizik. Eta horien artean, hirukoak dira Axularrentzat orekatuenak, mezua azpimarratzeko eta esaldia erritmikoki ongien ehuntzeko balio dutenak, batik bat bukaeretan :

Eta Ainguiru guztien lehena,
aitcindaria,
eta
aguintaria, eguin zen Deabru, eta
Deabru guztien buruçagui,
quidoin,
eta
capitain (139 or.)

105Hiru atalez osatutako plurimenbrazioen nagusitasun horrek, dena dela, ez du kentzen testuan zehar arrunt bilakatzen diren bikoen presentzia, horiek ere oso gogoko baititu urdazubiarrak :

Athea bere erroetan
eta
uhaletan ongui iarria
eta
pausatua dagoenean, erraxqui [...]
aise [...] (45-46 or.)

106Horrekin batera, badira Gero-n barrena osagai gehiagoz eratutako serieak ere, batzuk besteak baino biziki luzeagoak gainera :» Ordea guelditzen den seiñalea, marca, notha, culpa, çorra eta obligacinoa, seculacotz guelditcen da » (613 or.). Halere, testu-segmentu edo esaldi berean plurimenbrazioen arteko konbinaketak ematen direnean, normalean hiru elementukoa izan ohi da besteei gailentzen zaiena, batik bat -diogun berriro- perpaus bukaeretan :

Presuna gazteen lehenbicico obra on [...] hetaric naiz çale,
eta
gura,
hec çaizquit on,
goço
eta
ezti (171 or.)

107Halaber hiru elementuetako multzoekin osatuko dira gero urdazubiarraren prosa nabarmenduko duten» jauzi » edo gradazio moduko eredu ezagunenak (9 or.) :

[...] anhitz donu,
dohain,
eta
abantail suertez dotatu,
hornitu
eta
konplitu baitzaitu, adimendu eder bat,
memorio handi bat,
eta
borondate onera,
ohorera,
eta
prestutasunera erori bat,
isuri bat,
eta
eman bat eman baiteratzu.

108Hotsen eta hitzen jolasarekin batera, eta testu-segmentuaren erritmoaren barnean isosilabismoa nagusitzen ez denetan, azpimarragarria da hitzen luzerari, hots, silaba kopuruari Axularrek jartzen dion arreta, katearen hitz motzenak hasieran eta luzeagoak ondoren doazelarik (eta neurri bereko hitzak suertatzen diren hainbatetan -gehiegikeria ote ?- ondozkapen alfabetikoaren irizpideari jar-raituz) :

Eta gueldituco dira, alde guztiz dolutuac,
etsituac,
desconsolatuac
eta
desesperatuac (607 or.)

  • 13  « Urliac eta sandiac » (312 or.), « fermo eta fintco » (455 or.), « argui [...] eta clar » (568 or (...)

109Esparru semantiko honetako fenomeno berezi gisara, aipagarria da ditologia sinonimikoaren kasua, ezin garbikiago mintzatzen baita Axularrek lortu nahi duen efektuaz. Jakina den bezala, horrek beste ezer baino lehenago testuaren tratamendu erretorikoa erakutsiko luke nabarmenkiro. Hasierako» bere imaginara eta idurira » (21 or.) ditologia bibliko klasikotik beste guztietaraino13, Axularrek anplifikazioa eta prosaren erritmoaren erregulatzea bilatuko luke nagusiki. Ditologiatik hurbil dagoen bukaerako adibide honek modu ezin hobean laburbil-duko luke funtzio erretoriko eta» kontrolatzaile » hori :

« Hartan pensa ezazu, hartzaz egizu pensamendu, hasnaur eta gogoeta » (620-621).

110Esparru semantikoaren barneko kasuistika garrantzitsuenarekin bukatzeko, gogora dezagun Axularren liburua planteamendu antitetiko baten inguruan ardazten dela oro har, guztiaren gakoa izenburuan bertan azaltzen delarik : gero. Horrek berak eta antonimo gisako funtzionamendua duen orain hitzak osatuko lukete liburuaren funtsezko izaera antitetiko hori.

  • 14  Kontraste aipagarrienak antonimo klasikoen bidez datoz : gaiztoak-onak, infernua-zerua, bertutea-b (...)
  • 15  Egitura kiasmikoa ere loturik doa testuan nabarmentzen den planteamendu antitetikoarekin, izatez t (...)

111Halaber, liburuaren izaera antitetiko orokor horrek antitesi irudi zehatzetan aurkituko du gero isla interesgarria14. Horrela, ideien kontrajartzeak nabarmenki azalduko dira antonimoen erabileraren alorrean15, unitate lexiko hauek gertatuko baitira ideien arteko gatazka kontrajarria garbienik azalduko dutenak eta antite-siak moldatuko dituztenak :

Beccatu eguiten duenarentçat daducaçu Iaincoa, handi,
çabal,
franco,
liberal ;
eta
[...] prestuqui bicitcen denarentçat, estimatcen duçu dela
hertsi,
mehar,
escas
eta
avaricios (148-149 or.).

112Irudien sailkapen honekin aurrera eginik, esan daiteke arlo fonologikokoek ere errepikapenaren printzipioan dutela haien funtsa, zein bere modura eta gisara.

113Oro har, Axularren prosan similikadentziarena izango da osagai « entzungarri »-aren inguruan ardazten den baliabide garrantzitsuena, hitz edota sintagma paraleloen amaieretan errepikapen fonikoa baitu etengabeko ezaugarri haren hizkerak.

114Bestetan baino gehiago nonbait, azpimarratzekoa da kasu honetan urdazu-biarraren « originaltasuna » ; izan ere, inguruko hizkuntzetan ez bezala, euskararen deklinabideak, latinaren antzera, homoioptotona baliatzeko aukera ezin hobea eskaini baitzion gure idazleari. Eta horrela, testuinguru guztietan sistematikoki azalduko den fenomenoa izango da bukaera flexiboen errepikapenarena. Adibideak, zer esanik ez dago, jarraian eta etengabe agertzen dira Gero guztian, eta ez dago bertan orrialderik sorta bat kasu adierazgarri ez duenik. Kasuistika, beraz, zabala da eta deklinabidearen kasuetara eta aditz flexio guztietara iristen da. Dena den, normalean paralelismoz eta bestelako errepikapenez lagundurik egon ohi da urdazubiarraren irudi klasiko hau :

Cer esquer uste duçu içanen duela,
edo
irabaci eguinen duela
çahar ecinduac etsaiari bidera harmaturic ez ilquitceaz ?
Arratsean etcherat goiz viltceaz,
eta
bihurtceaz ?
Amorantiara gaztean beçala ez ioaiteaz ?
Dantçan
eta
iaucian ez ibiltceaz ? (177 or.)

115Zenbaitetan, alabaina, badirudi Axularrek oso gogoko duela hitz bukaeretako homofonia bikoteka edo hirukoteka burutzea, hitz jarioarekin jolasean balego bezala eta nolabaiteko jauzi fonikoak eginez. Ildo horretatik, ohargarri deritzogu prosaren mugimendu latza edo izan daitekeena azaltzen duten pasarte luzeetan Axularrek erakusten duen similikadentziaren premiari. Balirudike baliabide morfologiko-testualen faltaren aurrean, testuaren dinamikak beste zerbait eskatzen diola idazlearen senari. Horrelakoetan, bertsoen hoskidetasunaren oihartzuna datorkio irakurleari :

Norc edirenen du ene baithan faltaric ?Norc erranen du nic badudala beccaturic ?
Galdez nagotçue.
Deus badaquiçue, erraçue.
Cer dioçu, Iaungoicoa ?
Cer hari çara ?
Nolatan eguiten deraueçu galde hori ceure etsaiey ?
Çutçaz gaizqui erraiteco occasino bilha dabiltçaney ? (448-449 or.)

116Guztiarekin ere, garbi utzi nahi genuke fenomeno homofoniko honen garrant-zia Axularren idaztankeran, berau baita sistematikoena, hedatuena eta berariazko tonalitatea eta» kolorea » (erretorikoa barne) ematen diona.

117Maiztasunean biziki apalago, hizkuntzak ez baitu horrenbeste aukera eskaint-zen, homoioteleuton irudiaren erabilpena ere ugaria da :» habea, iabea » (5 or.) eta « onhest, modest » (177 or.) moduko paronomasikoak,» laguntça, [...] esperantça, [...] segurantça » (484 or),» gar, [...] nigar » (501 or.), etab. Homofonia areagotze horretan, Axularren testuan ez da faltatuko homoioptoton eta homoioteleutonaren bilketarik ere :» ausartciaric eta escudantciaric » (16 or.),» itsutasun haren eta gogortasunaren » (105 or.), etab.

118Similikadentzia hertsiaren sailetik aldenduz, zenbaitetan Axular homofonia bokaliko hutsak (asonantziak, alegia) erabiltzera makurtzen da. Agindu, aholku, mezu eta baiezpen kategorikoetan batik bat, autoreak homofonia desberdinen beharra sentitzen bide du. Esan liteke hori egiten ez duen garrantzizko testu-segmenturik ez daukala. Eta, agerian denez, mota guztietako baliabideak uztartuko ditu esaldia orekatzeko eta, aldi berean,» efektista » bihurtzeko. Ildo horretatik, maizkara nabarmenki premiazkoa du egileak, paralelismoaz eta isosilabismoaz gainera, aliterazioa eta bestelako homofoniak baliatzea (gureak dira letrakera ez-arrunt guztiak) :

Ordea norc erranen du zenbat balio duen orai hunec ?
Iraute,
iraupe,
eta
bitarte ttipi,
aphur,
labur hunec ? (156 or.)

119Ikusten denez, lortzen den efektu erritmiko-musikala ez da kasualitatearen fruitua ; prosa arras « kontrolatua » da Axularren lumatik sortzen dena. Ondoko adibideak ere ezin argiago uzten du urdazubiarraren jokamoldea. Nabarmena da anaforez, hitz errepikapenaz eta isobokalismoaz baliatuz, eta perpaus barneko hitzen arteko distantziak (fonetikoak, batik bat) ahalik eta hurbilen mantenduz, egin daitekeen musika jolasa (gureak dira letrakera ez-arrunt guztiak) :

Badu itsasoak bere chedea,bere marra,
bere mugarria
eta
zedarri jakina, zein baitakosta
eta
kostako sablea,
Harea
Eta
legarra (113 or.)

  • 16  Honela uler liteke hoskidetasuna : « [...] regulación estricta en el discurso en verso de los fenó (...)

120Azkenik, aipatu adibide hauek beste puntu bat mahairatzeko aitzakia ere eskaintzen dute. Izan ere, Axularren prosa lan honetan, teorian bertsoei -neurke-ra erakusten dutenei, jakina- legokiekeen hoskidetasun16 moduko eredurik ere atzeman uste daiteke zenbait pasartetan. Berriro ere bertso edo poesiaren esparrutik zipriztindutako aztarnez eta ereduz ari gara.

121Printzipioz fenomeno hau similikadentzia irudien barnean sartzeak arazorik ekarriko ez balu ere, zinez pentsa liteke beste zerbait gehiago dagoela horrelakoen azpian. Edo beste modu batez planteaturik, galdera da ea Axularrek ez ote zituen pasarte horiek gogoan zeuzkan neurri eta musika eredu konkretuen arabera moldatu eta egokitu, kadentzia erritmiko jakin batzuen arabera eratu hain zuzen. Azken buruan, nolabaiteko bertso ereduari jarraitzen dioten sekuentzien bukaeretako fenomeno homofonikoen aurrean geundeke.

  • 17  Jakina, horrelakoetan neurkeraz baino gehiago pautaz mintzatu beharko genuke, « erregulartasuna » (...)

122Balirudike Axularrek nagusiki -baina ez esklusiboki- ahozkotasunaren munduko erreferentzia paremiko-poetikoen esparrukoak bide diren ereduak baliatzen dituela hainbat pasartetan, normalean formula sistemari atxikirik eta mezua tinko, labur eta « neurtu-errimatua »17 aurkeztuz :

Permititcen du Iaincoac, 5 + 3
munduan diren probeac, 5 + 3
hey ongui eguinez,
salba ditezin aberatsac (225) 5 + 3

123Horrelakoetan zail da atsotitz eta esaera zaharren esparrua ahaztea, etengabe agertzen baitira mundu horretako oihartzunak :

Accabatcen çaica bicia,
ez ordea beccatu eguiteco gogoa eta nahia (611 or.)
Daguigun ongui,
eta ezteçagula beha nori (224 or.)

124Eslogan modernoetan bezala, hauetan ere etengabe erabiltzen da nolabaiteko hoskidetasunaren eta kadentzia erritmikoen paralelismo errepikakorra.

125Bestalde, ezin ahaz liteke aliterazioa bezalako irudien presentzia afektu eta efektu-sortzailea Axularrek erabili edergarri fonologikoen artean. Ezaguna denez, aliterazio hitzaren egungo erabilpenak nasaiki gainditzen du erretorika klasikoaren kategorizazio hertsia (Lázaro Carreter 1990, 232-hk). Halere, esan beharrekoa da irudi hori elkarren ondoko hitzen hasierako kontsonantearen edo silaben errepikapenera mugatzen zela zioen kontzepzioa bera lasaitasunez hartua izan ohi zela idazte orduko praktika konkretuan, aliterazioa eskuarki kategoriza-zio bezala baino gehiago baliabide gisa hartzen baitzen idazleen artean. Horrela, testuan isuritako mezuaren izaerarekin estuki lotuta agertzen zen baliabide hau, efektu afektibo-psikologikoak lortzeko asmoarekin hain zuzen.

126Ildo horretatik, eta kasuistikaren barnean, nabarmentzekoa da urdazubiarrak kontsonante dardarkariaz egiten duen erabilera» izugarria », isladatu baino gehia-go» rr »-aren aliterazioak areagotu egiten baitu egoeraren dramatismoa. Jakina, ez dira gutxiestekoenak infernuaren ingurukoak :

Lurrean barrena, gure azpian, lurrac duen leccuric beherenean, centruaren aldean, lurraren hondarrean [...] (580 or.).

127Axularren planteamendu elokutiboaren ezaugarri garrantzitsuenekin bukatze-ko, pare bat hitz baino ez Axularren pasarte zenbaitetan usnatzen den beste feno-meno (edergarri ?) batez.

  • 18  « [...] no se ha de hacer con la enumeracion de las silabas, que sería cosa pueril, sino con el us (...)

128Testura hurbiltzen den irakurleari behin baino gehiagotan irudi dakioke lerro dexente Axularri belarrian zerabilkion konpas edo musika akonpasatu antzeko batez burutuak daudela, zenbaitetan perpaus neurtuen inpresioa ematen baitu Axularren prosak. Eta ez gara homosilabismo estu-estuaz mintzatzen ari -aski garbi utzia baitzuen erretorika eklesiastikoak silaba-kontaketaren haurkeria18-, ohiturak eta beste hainbat faktorek sortutako neurkera mekanismoaz baizik, nolabaiteko silaba-berdintasuna edo ahalbidetzen zuenaz hain zuzen.

129Baina horretan ba bide zuen eraginik garaiko literatura idatziak ere. Bestelako literaturarik ez egotean (debekatua, arbuiatua edota gutxietsia) eta arrakastatsuki hadatzen ari zen gehienak parametro zehatzeko ezaugarriei erantzuten zienez, pentsatzekoa da kontrarreformako euskal botere faktikoen indarrak funtsezko lana egin zuela eta kultur eredu konkretu hauek ezartzean, irakurle eta idazleen kontzientzia-ezpain-idazlumetan ezartzea lortu zuela.

  • 19  « [...] se procura que todas las palabras [...] estén distribuidas con cierta proporcion musical » (...)

130Oraindik ahozkotasunean murgilduta jarraitzen zuen gizartearen erreferent-zietan bilatu beharko genituzke, hortaz, prosaren erritmo beharra azaltzeko beste elementuak. Ildo horretatik, Etxepareren, Ziburuko Etxeberriren eta garai hartako ahozko poesiaren ezaugarria den neurkera ereduaren oihartzun nabarmena du Axularren prosak ere. Baina» neurkera » hitza bortitzegia denez gero prosaren esparruko erritmoa definitzeko, erretorikaren esparruko» musika proportzioa » adiera19 erabil genezake oihartzun eta zentzazio proportzionatu hori adierazteko.

131Oro har, oinarrizko» neurri unitate » edo proportzio horiek lau silabako hitzen edo hitz multzoen inguruan sortuko lirateke. Horrela, Axularren liburuaren izen-buru ondoko lerro deskribatzaileetan beretan neurkera moduko horren oihartzu-na aurki daiteke : « Bi par-te-tan/par-ti-tu-a/(eta) be-re-zi-a », « [...] e-mai-ten da/a-di-tze-ra/zen-bat kal-te [...] », etab.

132Pasarte landuenetako ereduak ere eredu horren arabera moldatuko dira sarri askotan, betiere aipatu unitate horiek nagusi izango direlarik. Etxauzi egindako laudorioen atalean, guztien laburbiltze prosopopeiko erritmikoa (anaforikoa eta neurtua) aurkeztean, nabarmena da eredua :

Be-rac di-ra/be-re bu-ruz/as-co go-ra/min-tço :
be-rac di-ra/be-re bai-than/as-co clar/e-ta o-cen.
Utz di-tça-dan/be-raz nic hec,/ hu-tsic/ez-ta-gui-dan (9 or.)
Berdintsu esan liteke « Irakurtzaileari » izeneko gutunaren hasierako lehenengo lerroei buruz (15 or.), lau silabakoak baitira oinarrizko erritmoan agertzen diren unitateak : « E-gun ba-tez,/ kon-pa-iñi-a/on ba-te-an,/ eus-cal-du-nic/bai-cen e-tcen/leccuan/nen-go-e-la [...]», « e-gu-ne-tic/e-gu-ne-ra,/bi-ha-rre-tic/bi-ha-rre-ra/lu-ça-tce-ac », etab.

133Halaber, eta silaba kopuruari dagokionez, aipagarriak dira garaiko poesia edo bertsoen arloko « neurkerak » (4+4+4+3 egiturakoak). Erraz asko identifika litez-ke, esaterako, horrelako testu segmentuak -gehiago ala gutxiago bortxatuz-, eta egingo genuke erosotasun handiz tarteka litezkeela Etxepareren eta Ziburuko Etxeberriren pasarteen artean, hala nola « e-tçu-e-la,/deu-sec e-re/han-bat cal-te/e-gui-ten » (15 or.) testu-segmentua edota infernuaren deskribapenean agertzen den « be-hin e-re/hotz-ten e-ta/i-raun-gui-tcen/ez-te-na » (580 or.) bezalakoak.

134Hauek dira, bada, prosa berezia lortzeko Axularrek erabiltzen dituen baliabi-de eta edergarri erretoriko garrantzitsuenak. Ugariak, aberatsak eta desberdinak, zalantzarik gabe. Baina guztiarekin ere, ez da ahazru behar elementu horien guz-tien erabilera, uztartze eta ehuntzetik sortzen diren tonalitatea, erritmoa eta esti-loa direla azken buruan Axularren prosa zaporetsu, original eta baliagarri egiten dutenak.

Haut de page

Bibliographie

Axular, Guero. Bi partetan partitua eta berecia..., Bordele, 1643 (faksimila : Bilbo, Euskaltzaindia, 1988).

Cerdan, Francis, 1988, « El sermón barroco : un caso de literatura oral », Edad de Oro,VII, 59-68.

Ciceron, Obras completas,I eta II, (itzulp : M. Menéndez Pelayo, Madrid, Suc. de Hernando, 1913 eta 1914).

Dijk, T. A. van, 1983, La ciencia del texto. Un enfoque interdisciplinario, Barcelona, Paidós.

Garcia de Enterria, Ma Cruz, 1993, « Lectura y rasgos de un público », Edad de OroXII, 119-130.

Granada, Luis de, Retórica Eclesiástica o de la manera de predicar, in Obras del V.P.M. Fray Luis de Granada,III, Madrid, Imprenta de la Publicidad (BAEXI), 1945, 488-642 or.

Kayser, W., 1992, Interpretación y análisis de la obra literaria, Madrid, Gredos, 4. ed.

Larramendi, M., Diccionario trilingüe, 1745, San Sebastian.

Lázaro Carreter, F., 1990, De Poética y Poéticas, Madrid, Cátedra.

Materre, E., Dotrina Christiana, Bordele, J. Millanges, 1623.

Mayoral, J. A., 1994, Figuras retóricas, Madrid, Síntesis.

Menéndez Pidal, R., 1947, « El lenguaje del siglo XVI », La lengua de Cristóbal Colon, Buenos Aires, Espasa Calpe.

Mortara Garavelli, B., 1991, Manual de retórica, Madrid, Ed. Cátedra.

Terrones del Caño, Fco., Instrucción de Predicadores, Granada, 1617, [1960, Madrid, Espasa-Calpe].

Villasante, Luis, 1972, Axular : Mendea, Gizona, Liburua, Ed. Franciscana Aranzazu, Oñati.

Haut de page

Notes

1  Berbaldiaren eduki argumentalaren banaketa perpaus gramatikalen esparrua gainditu dezaketen unitateen arabera burutzen da erretorika klasikoan. Unitate horiek periodo izena hartu ohi dute eta bi une-tan garatzen dira : protasian (tentsioaren sorrera) eta apodosian (pentsamenduaren ixtea, perpausaren lasaitasuna eta osotasuna zekarrena hain zuzen). Ideia nagusia lehen zatian gertatuz gero, periodoa beheranzkoa izaten zen ; alderantziz, hau da, ideia tentsio-sortzailea bukaeran egonik, periodoa goranzkoa izan ohi zen. Egitura mota hauek luzera ezberdinetakoak izan ohi dira eta osagarriak, gogoratu beharrik ez dago, ohikoak diren pentsamendu-elementu txikiago batzuekin konformatzen dira (kolon eta komma). Periodoaren elementu erritmikoa, hura armonikoki bukatzeko prestatzen zena alegia, kadentzia izenekoaren bidez burutzen zen. Erretorika klasikoan bizpahiru oinetako sekuentzia ohi zen amaiera hori. Alabaina, kadent-ziak bilakaera berezia izan zuen historikoki. Oradore greziar eta erromatarren kadentzia mota silaben luze-laburtasunaren bidez egiten bazen ere, kantitatearen ezaugarria galdu ahala, erritmoak ere azentuaren neurria hartzen hasi zen eta kadentzia kuantitatiboak, ondorioz, kadentzia toniko bilakatu ziren, harrezkero zeharo hedatuko zen cursus erritmikoaren kontzeptua zabalduko zelarik.

2  « Sólo podremos hablar de estructuras epeciales [...] cuando se da una cierta regularidad convencionalmente determinada y, por lo tanto, no casual » (Dijk 1983, 130).

3  Eredua garbiago ikus dadin, jatorrizko testuan ez bezala emango dugu puntuaketa mota.

4  « ceren hec açala eta lorea beçala baitira » (20 or.), « uraren pare gara » (61 or.), « deabruaren paretsu eguiten da » (98 or.) modukoak.

5  « Son soluciones óptimas -sólo « a posteriori » aceptadas dogmáticamente- para determinadas empre-sas oratorias, y siempre pueden surgir de nuevo con espontaneidad, sin imitación consciente » (Kayser 1992, 348).

6  Nahi izan balu ere, euskararen ezaugarriak medio, Axularrek ezin aplika zezakeen modu zuzenean latinezko testuetan (bokale luze-laburren sistemagatik) antzematen zen kadentzia eta inguruko erdaretan azentuagatik egin ohi zen cursus -a. Izan ere, euskararen bokaleen kantitate-batasunak (ez dago luze-labur-rik bereizterik) eta hitzen azentu trinko ezak ezinbestean bultzatu zuten idazlea, izandako prestakuntza erretorikoaz baliatu nahi duen idazlea beste bide batzuk bilatzera, urratzera eta, konpentsazioaren legeaga-tik, ordurarteakoak ere beste modu batez planteatzera. Ildo horretatik, badirudi Axular izan zela bide horiek espreski eta kontzienteki aztertu zituen lehen idazlea, idazle ezaguna behinik behin.

7  Inoiz gerta daiteke elementu kuantitatiboa gradazio logiko edota denborazkoarekin bat ez etortzea (zahartzaroa gaztaroaren ondotik dator, esaterako). Horrelakoetan, gogoratu beharrik ez dago, halabehar-rez erabakitzen du Axularrek elementu logikoaren alde.

8  Zizeronen jokamoldea jarri ohi zen eredu gisa : « ...para que tambien la acentuacion y el ritmo contribuyan a realzar el tono armonico del pensamiento vertido en la sintaxis, Cicerón se vale de elementos métricos que concluyan y cierren el final de la cláusula. Así evitará ordinariamente terminar sus frases con palabras muy largas o demasiado cortas. Sus preferencias se inclinan por las palabras de tres o cuatro silabas » (Terrones del Caño, Instrucción, 240)

9  Gaur egun irudi isotaktikoen artean kokatzen den arren, terminologia arazoak ahalik gehien ekidin ahal izateko, paralelismoa ondoko definizio honen arabera erabiliko da hemen : « es la colocación de sonidos, de palabras, de formas gramaticales, de estructuras sintacticas, de cadencias rítmicas : de los com-ponentes, en suma, de todos los niveles de la organización del discurso » (Mortara Garavelli 1991, 233). Funtzionalki, paralelismoaren erabilerak mezuaren intentsifikazioa lortzea bilatzen badu ere, ikuspuntu estilistikotik parametro erritmiko bereziz tindatzen du prosa.

10  « Las estructuras retóricas se basan [...] en estructuras gramaticales, por lo que resulta apropiado basar su sistemática en los diferentes niveles habituales como la fonología, la morfología, el léxico, la sin-taxis y la semántica » (Dijk 1983, 128).

11  « hotça, motça » (606 or.), « icena [...], içana » (7 or.), « othoi, orhoit » (20 or.), « erran-merranak » (312 or.,...), « zintki eta fintki » (460 or.,...), « gor eta sor » (555 or.), « irautez eta iraupez » (608 or.), « onhest, modest » (177 or.), etab.

12  Esparru honetan Axularri inoiz xede transdialektalik ikusi bazaio ere - « badakit [...] ezin heda naitekeiela euskarako mintzatze molde guztietara » delakoan oinarrituz- haren praktika erretorikoak garbi asko erakusten du gakoa ez datzala horretan. Izan ere, euskalki aniztasunaz ohartuta egoteak ez zekarren berez eta ezinbestez, ondorio gisa, ahalik gehienen irakurketarako baliagarri izan zitekeen hizkuntz planteamendu oro-hartzailerik, nahiz eta arlo horretan ere lagun zezakeen.

13  « Urliac eta sandiac » (312 or.), « fermo eta fintco » (455 or.), « argui [...] eta clar » (568 or.), « sainduqui eta prestuqui » (477-478 or.), « justuqui eta çucentqui » (608 or.), « sendoric eta salboric » (560 or.), etab. Gehien errepikatzen diren fosilizatu horietakoen artean, « atseguinac eta placerac » bikotea legoke, hogei bat aldiz agertzen baita. Era berean, « pena eta atsecabe », « calte eta atsecabe », « falta [...], hobena » bezalakoak etengabe azaltzen direla esan daiteke. Adierazgarria da, ildo horretatik, honako hau : « damu eta atsecabe, pena eta dolore, min eta oiñhace » (589 or.).

14  Kontraste aipagarrienak antonimo klasikoen bidez datoz : gaiztoak-onak, infernua-zerua, bertutea-bekatua, eder-itsusi, triste-alegera, pobre-aberats, etab.

15  Egitura kiasmikoa ere loturik doa testuan nabarmentzen den planteamendu antitetikoarekin, izatez testu segmentuen ispilu eraketa erakutsi ohi baitu irudi honek : « Çahar gaixtoac, çahartuagatic, badu gogoa, indarra caica falta » (93 or.)

16  Honela uler liteke hoskidetasuna : « [...] regulación estricta en el discurso en verso de los fenómenos de Similicadencia(Homeotéleuton y Homeoptoton), cuya realización queda restringida a unos lugares precisos de las secuencias versales : las correspondientes a la o las silabas finales de verso o hemis-tiquio » (Mayoral 1994, 68).

17  Jakina, horrelakoetan neurkeraz baino gehiago pautaz mintzatu beharko genuke, « erregulartasuna » autoreak berbaldiarekiko duen izpiriru edo zentzu musikalak bideratuko bailuke hein handi batean, eta ez silaba kopuru zehatzak.

18  « [...] no se ha de hacer con la enumeracion de las silabas, que sería cosa pueril, sino con el uso y el ejercicio que facilitan, que por cierto sentimiento y gusto del entendimiento, percibido por el oído, se haga un miembro igual al antecedente » (Granada, Retórica, 596b).

19  « [...] se procura que todas las palabras [...] estén distribuidas con cierta proporcion musical » (Terrones del Caño, Instrucción, 245).

Haut de page

Pour citer cet article

Référence électronique

Patxi Salaberri Muñoa, « Axularren erretorikaz », Lapurdum [En ligne], Numéro Spécial 1 | 1999, mis en ligne le 01 juin 2010, consulté le 29 avril 2017. URL : http://lapurdum.revues.org/1602

Haut de page

Auteur

Patxi Salaberri Muñoa

UPV/EHU
patxi.salaberri@ehu.es

Haut de page

Droits d'auteur

Salaberri Muñoa P. | IKER

Haut de page