1Euskararen zenbatzaile batzuk1 (asko, gutxi, hainbat, zenbait, ugari, franko, gehiago/gutxiago) hirugarren pertsona singularreko komunztadura hartzen ahal dute, beren interpretazio plurala gora-behera :
(1) a. Bezero asko sartu da gaur
b. Bezero asko sartu dira gaur
2Euskararen gramatika tradizional eta deskriptiboek (aipatu izan dutenean) bi eratan hartu izan dute fenomeno hau2 : batzuek (Lafitte, 1962, 111.orr. ; Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika Laburra : Perpaus Bakuna, 1993, 105-109.orr.), guziz hautazkotzat bezala jotzen dute ; besteek, berriz, (Txillardegi, 1979 ; Euskaltzaindiaren EGLTJ I, 1985, 205-208.orr.), zenbatzailearen ondoan dagoen izenaren izaera nozional (masa/objektu) edo algebraikoaren (multzo/-banako) markatzaile gisa hartzen dute komunztaduraren agertzea edo ezabatzea. Lan honek asko zenbatzailearen eta komunztaduraren arteko elkarketaren analisi xeheagoa egin nahi luke, orain arte kontutan hartu izan den datu eremua zabal-duaz, eta tartean diren nozio semantikoak argituaz3. Erakusten saiatuko gara zen-batzaile plural komunztaduragabeak ((la) erakoak) distributiboak eta proportzionalak direla.
3Lehen atalean, fenomeno honetaz agertu diren iritzien azterketa kritikoa egingo dugu. Bigarrenean, komunztaduragabeko zenbatzaile pluralen propietate distri-butiboak agertuko ditugu : ahalbideratzen dituzten uztardura erlazioen eremu hert-sia (2.1), zenbatzaileen multzo izaerari dagozkion desberdintasunak (2.2.), predikazio klase desberdinen aurreko portaera diferentea (2.3.) eta azkenik, bana-keta adierazten duten beste osagaiekin (elkarkariak eta -na atzizkidun sintagmak) konbinatzeko ezintasuna (2.4), (2.5). Hirugarren atalean, komunztadurarik gabeko asko-ren propietate proportzionala aztertuko dugu. Eztabaida osoa maila deskrip-tiboan egina da.
4Zenbatzaileen eta komunztaduraren arteko erlazioaz idatzi diren lan asko
5Txillardegirenean dute iturburua (1972,1977,1978). Txillardegiren arabera (1978, 37. eta 62-63.orr.), komunztaduragabeko zenbatzaileek (kardinaletatik hasita) multzotasuna adierazten dute, eta komunztaduradunek berriz, multzoaren ele-mentuak, banaka hartuta4. Txillardegiren ustea mugagabetasunaren ikuspegi jakin baten baitan ulertu behar da. Haren arabera, pluraleko formaguztiakbi eratan eman daitezke : (i) multzo gisa ; (ii) multzo horren barneko elementuen zenbaketa gisa. Lehenbizikoari mugagabea dagokio ; bigarrenari berriz artikulu plurala eta plura-leko komunztadura. Pluraleko forma desberdinen arteko aurkakotasuna perpaus pare honen bitartez eman daiteke (37.orr.) :
(2) a. Hiruri aditzen zaio
b. Hiruei aditzen zaie
6Lehenbizikoak hiru kantarik osatutako multzoa adieraziko luke, eta bigarrenak hirukantari desberdinen jarduna, nor bere aldetikakoa. Ikuspegi honen baitan, (3b) bezalako perpausak, (3a)ren ordezkotzat hartuak, sistematik kanpo gelditzen dira, eta Txillardegik erdaratikakotzat jotzen ditu :5
(3) a. Bi liburu erosi dut
b. Bi liburu erosi ditut
7Sistema berbera kardinalak ez diren zenbatzaileetara ere zabaltzen du. Honela, asko mugagabe komunztaduragabea multzotasunaren adierazle ateratzen da, eta asko komunztaduraduna, berriz, askotasuna osatzen duten elementuen adierazle.6 Tarteko exenpluak, hala nola (lb)ren gisakoak, sistemaz kanpokoak dira, eta erda-rari egotzi behar zaizkio. Txillardegiren sisteman, ez da deus ere esplikatu behar-rik (la) eta (1b) bezalako fenomeno baten aurrean, (1b) « kutsaturiko » forma bat baita, euskal sistema zaharrari iratxeki zaiona kanpo eragileen bitartez. Txillardegiren mugagabetasunaren ikuspegiaz zenbait jende mintzatu da lehe-nago, zuzen osoz arbuiatzeko7. Deskriptiboki, Txillardegik zubereraren ekarrietan hartzen du oin8. Egungo zubereraren arauak, baina, askoz ere konplikatuagoa ema-ten du (Coyos, 1999)9, eta ez du biderik ematen Txillardegik proposaturiko arau (deskriptibo) horretarako.
8EGLU I -ek (1985, 223.orr.) masa/banako oposizioaren baitan ezartzen du numero komunztaduraren ezabatzea10. Adibide gisa honako bi perpauson konpa-razioa ematen du :
(4) a. Liburu asko erosi dut
b. Liburu asko erosi ditut
9(4a)k eta (4b)k, EGLU I-en arabera, ez dute interpretazio bera : « ...lehenbi-ziko adibidean liburu ‘masa’ hartzen dugu gogoan. Bigarrenean, berriz, liburu bat, eta beste bat e.a. » Berehala, argiagoa izan nahi duen exenplu batera jotzen du, oraingoan « harri asko » bezalako izen sintagma batekin :
(5) a. Harri asko bota dute
b. Harri asko bota dituzte
10(5a)n, « harri » zenbakaitz modura hartua da, harri kantitate handi baten gisa. Aldiz, (5b)n, harri kopuru haundia (harri ale asko, alegia) bota dutela esaten da. Ezer baino lehen, ohar gaitezen honek zuzenean konponduko lukeela komunzta-duraren auzia : masa izenek ere ez dute ageriko komunztadurarik.
11EGLUren hipotesiak badu problema handi bat : harria masa izan daiteke, ura, ardoa edo ogia bezala. Liburua, ordea -ibaia, zirkulua edo molekula bezala-, ez11.
12Masa bezala hartua izateak baditu ondorio gramatikal garbi batzuk, « liburu » hit-zak onartzen ez dituenak. Hona hemen bost : (i) « harri »-k neurtua izatea ahalbi-detzen du, baina « liburu »-k ez :
(6) a. Hiru kilo harri
b.#Hiru kilo liburu
13(ii) Artikulua hartzen duelarik, « harri » bezalako hitz bat (« ogia », « ardoa » edo « ura » masa hitzak bezala) ez da nahitaez entzule/hizlariaren ezagun bihurt-zen. « Liburu » bezalako izen zenbagarri bat berriz bai (« aulki », « mahai », edo « bizilagun » bezala) :
(7) a. Harria ekarri dute (zuk espero zenuena, edo lehen aipamena diskurtsuan)
b. Liburua ekarri dute (zuk dakizun hori, nahitaez)
14(iii) Lonning-ek (1987) ikusi zuen bezala, masa terminoek ezin dute predika-zio erlazioan egon « homogenotasunaren »12 propietatea erakusten ez duten pre-dikatuekin. Izen zenbagarriak bai :
(8) a. *Ur askok 3 kilo baino gehiago pisatzen du
b. Zaldi askok 300 kilo baino gehiago pisatzen du
15(iv) Masa izenez osaturiko sintagma kuantifikazionalak predikatu gisa ager daitezke, ez ordea izen zenbagarriz osaturikoak :
(9) a. Eraztun hori urre asko da
b. Zaku hori harri asko da
(10) *Multzo/talde hori ikasle asko da
16(v) Azkenik, ikusi dugu singularreko komunztadura asko ren propietatea bakar-rik ez dela : bada zenbatzaile multzo bat propietate berbera erakusten duena. Horietako batzuk ez dute masa izenik onartzen, zenbait -ek edo hainbat -ek, kasu13.
(11) a. #Zenbait ardo edan dugu (masa interpretazioan)
b. #Hainbat ardo edan dugu (masa interpretazioan)
17Fenomeno berberaren aurrean bagaude, pluraleko komunztaduraren ezabake-tak ezin du lotua egon izenaren masa izatearekin.
18Hurrengo ataletan, asko +izen zenbagarri+singularreko komunztadura egitu-ren semantikazko puntu batzuk argitzen saiatuko naiz. Horretarako sintaxi eremua zabalduko dut, egitura horiek kontestu sintaktiko desberdinetan paratuaz eta haien portaera aztertuaz.
19Hizkuntza naturalek erreferentzia kidetasuna adierazteko elementu berezituak dituzte, anafora izena dutenak : anaforak, aurretik mugaturiko erreferentzia jakin baten berritzaile dira. Erreferentzia hori, hizketa kontestuak nahiz perpausean gau-zaturiko izen sintagmek ekartzen dute. Perpausean gauzaturiko erreferentzia ekarleak izendatzeko aitzindari hitza erabiltzen da. Aitzindariaren eta anaforaren artean ezartzen den erlazioari uztardura deituko diot (Salaburu, 1985). Gauza jakina da, Postal (1971) eta Reinhart-en (1983) lanaren ondorioz bereziki, aitzin-dariaren izaera semantikoak zer esan haundia duela aitzindariaren eta anaforaren artean uztardura erlazioa ezarri ahal izateko orduan. Ikus esate baterako bi per-pauson arteko diferentzia :
(11) a. Langile horii baitezpadakoa zaigu, baina _/beraki beste lantegi baterajoan nahi du.
b. *Langile bakoitza/mundu guztiaiii baitezpadakoa zaigu, baina ¬/berak beste nonbaitera joan nahi du.
20(11a) exenpluan baitezpadako langilea eta beste nonbaitera joan nahi duena langile berbera izan daitezke (berez, kontestu honetan nekez uler daiteke bestela). (11b)n ordea, ezin uler daiteke horrela : langilea eta beste lantegira joailea dife-renteak izan behar dute erreferentzian, nahi eta nahi ez (hortik sortzen da perpau-sen arteko non sequitur efektua). Arazoa ez da berez langile bakoitza sintagma. Honelako sintagmak aitzindari izan daitezke bestela ere :
(12) Langile bakoitzak/mundu guztiaki pentsatzen du _i beste lantegi batera joan beharko duela
21(11) eta (12) exenpluetatik sortzen den generalizazioa hauxe da : izen sintagma erreferentziadunak ez bezala, erreferentzia zuzena ez duten elementuek perpaus beraren barnean bakarrik joka dezaketela aitzindari gisa. Zenbatzaileon ezintasu-nak ez dira hor bukatzen : har esate baterako ondoko bi perpausok.
(13) a. [Bizilagun bakoitzak]i [_/berai agurtzen duen auzotarra] gorrotatzen du
b. *[_/berai agurtzen duen bizilagunak] [auzotar bakoitza]i gorrotatzen du
22Postalek (1971) ikusi zuen bezala, aitzindaria honelako zenbatzaile bat denean, aitzindaria eta anaforaren artean uztardura erlazioa ezartzeko kondizio sintaktiko bat obeditu behar da : (informalki mintzatuaz) aitzindariak ezin du egon, sintaxi egituran, anafora baino azpirago (ikus baita ere Zribi-Hertz 1996, 87-96.orr). Kondizio hori (13a)n obeditzen da, ez ordea (13b)n. Kondizio hau zenbatzaileei bakarrik dagokie. Ikus bestela (14) :
(14) a. [Gure bizilagunak]i [_/bera agurtzen duen auzotarra] gorrotatzen du
b. [_i agurtzen duen auzotarrak] gure bizilagunai gorrotatzen du
23(14) exenpluan ez bezala, (12) eta (13)an anaforaren erreferentzia zenbatzailearen hedaduraren arabera aldatzen da. Beste hitzetan esanda, anafora hor aldagai bat da.
24Asko ren kasura itzulita, ohartzen gara komunztaduradun eta komunztadura-gabeko aldaerek ez dutela berdin jokatzen uztardurari buruz : komunztaduradun aldaerek erreferentziadun sintagmek bezala jokatzen dute ; komunztadurarik gabeek ordea, zenbatzaileek bezala. Hasteko, uztardura ezin ezar daiteke perpau-setik kanpo singularreko komunztadura gordeaz, bai ordea pluralekoarekin :
(15) a. *Bezero askoi ez da aspaldian agertzen, baina ezin diogu _i etxera deitu
b. Bezero askoi ez dira aspaldian agertzen, baina ezin diegu _i etxera deitu
25Ikusi gainera, hau ez dela gertatzen masa izenez hornituak datozen izen sintagma singularrekin :
(16) a. *Bezero askoi sartu da gaur. Ez da halabaina _i oso pozik atera.
b. Harri askoi ekarri dute gaur. Ez da, halabaina, _i nahi genuen modukoa.
26Bakoitz -en moduko zenbatzaileekin gertatzen den bezala, aitzindariaren posi-zio sintaktikoak ere axola du :
(17) a. Bezero askoki [ _i genero txarra saltzen dien dendaria] salatzen dute
b. [_i genero txarra saltzen dien dendariak] bezero askoi aspertzen ditu
(18) a. Bezero askoki [_i genero txarra saltzen dion dendaria] salatzen du
b. [_*i/j genero txarra saltzen dion dendariak] bezero askoi aspertzen du
27Anaforaren eremuan, bada oraindik beste ezaugarri bat komunztadurarik gabeko zenbatzaileak bereizten dituena, komunztadura egiten dutenei buruz. Gogora komunztadurarik egiten duten nahiz egiten ez duten zenbatzaileek plura-leko anafora ukan dezaketela :
(19) a. Bezero askoi sartu da gaur. Ez dira, halabaina, _i oso pozik atera.
b. Bezero askoi sartu dira gaur. Ez dira, halabaina, _i oso pozik atera
28Aldiz, kontestu sintaktiko jakin batzuetan komunztadurarik gabeko zenbatzaileak singularreko formadun anafora baizik ez dezake baimen :
(20) a. Bezero askoki [ _i. beherapen bat egingo diozula/*diezula] uste du
b. Bezero askoki [ _i beherapen bat egingo *diozula/diezula] uste dute
(21) [Eskolatik _i botatzen badute] ikasle askoki (oraindik ere) beste eskola batean sartzeko eskubidea izanen du/*dute
29Honetan ere, komunztadurarik gabeko asko bakoitz -en moduko zenbatzaileen gisan portatzen da :
(22) Bezero bakoitzak/mundu guziaki [ _i beherapen bat egingo diozula/*diezula] uste du
30Ezaugarri horiek erakusten dituzten zenbatzaileak zenbatasun moeta jakin bati dagozkio : banaketari, alegia. Uztardura datuez aparte, honek komunztadurarenak ere argitzen ditu : komunztadura eza ez da bakarrik masa elementuen propietate bat, baizik eta zenbatzaile distributiboak biltzen dituen ezaugarri morfologikoa ere bai14.
31Har dezagun ondoko perpausa :
(23) Gazteek harritzar hori altxatu dute
32Perpausak bi interpretazio ukan ditzake : gazteek, elkar hartuta, harritzarra altxatu dute, edo taldeko gazte bakoitzak egin du, zaharragoei haizu ez zaigun era-kustaldi bikainean. Lehenbiziko interpretazioari interpretazio kolektiboa deituko diot. Bigarrenari interpretazio distributiboa. Asko -ren kasuan, badirudi komunztaduraren presentziak eragina duela sortzen diren interpretazioetan. Horra lehen-bizi komunztaduraduna :
(24) Azkenean gazte askok altxatu behar izan zuten harritzarra
33(24)k baditu bi interpretazio, (23)k bezala : interpretazio kolektiboa, non gaz-teek elkarrekin altxatu behar izan zuten harritzarra, eta interpretazio distributiboa, non gazteek bakarka altxatu zuten eta halaxe egin zutenak asko ziren.
34Orain komunztaduragabea :
(25) Azkenean gazte askok altxatu behar izan zuen harria
35(25) perpausak interpretazio bakarra du : distributiboa. Ezin uler daiteke, (25) esanik, gazteek harritzarra elkarrekin altxatu zutela, bakarka izan behar du15.
36Singularreko formak distributiboak badira, espero dugu banakako interpreta-zioa onartzen ez duten predikatuekin ez direla ongi joango. Predikzioa, itxura batean, betetzen da :
(26) a. Ikasle ohi asko(k) festa horretan topo egin zuten/topatu ziren
b. *Ikasle ohi asko(k) festa horretan topo egin zuen/topatu zen16
(27) a. Lantegian, langile asko batzartu ziren
b. *Lantegian, langile asko batzartu zen
37Asko singularrekoa ezin du agertu predikazio kategorikoetan (subjektuaren berezko propietate bat nabarmentzen duten predikazioetan, alegia-Kuroda, 1972 ; Carlson, 1980 ; Kratzer, 1988,besteak beste) :
(28) a. Ikasle asko altuak/azkarrak/argiak dira
b. *Ikasle asko altua/azkarra/argia da
38Egoera bati buruzko predikazioetan arazorik ez dago :
(29) a. Ikasle asko gaisorik dago egunotan
b. Ikasle asko gaisorik daude egunotan
39Antzeko zailtasunak sortzen dira bakoitz –ekin :
(30) a. ?? Ikasle bakoitza argia da
b. Aulki bakoitza hautsita zegoen
40Bakoitz -ek hala ere badu nolabaiteko askatasuna, partitiboki jokatzen bada :
(31) a. Bertako ikasle bakoitza argia da
b. Talde horretako jokalari bakoitza indartsua da
41Posibilitate hau ez dago komunztaduragabeko asko -ren esku. Komunztadura-gabeko formek ez dezakete egitura partitiborik har :
(32) a. Ikasle asko etorri da
b. *Ikasle ohietako asko etorri da
42Iduri du predikazio kategoriko bat egiteko, izen sintagmaren erreferentzia ondo definitua egon behar duela. Egitura partitiboak horixe egiten du bakoitz -en kasuan. Asko eta bakoitza -ren arteko diferentzia hau beste batekin lotu nahi nuke. Zenbatzailearen izen osagarria isiltzeko orduan ez dute biek berdin jokatzen :
(33) a. [_ bakoitza] bere orduan etorri da
b. (*)[_ asko] berandu etorri da
43(33a)n izen zenbagarri bat uler dezakegu. (33b)n ez. (33b) masa izen bezala bakarrik uler daiteke (nekez berandu etortzen diren horietakoak), berriz ere masa izenak eta zenbagarriak bereizten direlarik. Hau da, asko zenbatzaileaz osaturiko sintagma komunztaduragabeek ezin dute haien izena isildu, bakoitz -ez osaturi-koek bezala. Eman dezagun, ohi denez, izenen isiltzea komunztaduraren menpeko fenomenoa dela. (33b)k erakusten du asko -ren forma mugagabea zinezko muga-gabea dela. Aldiz, esan genezake bakoitz -ek singularreko komunztadura tasun bat eduki dezakeela, aukeran (Beghelli eta Stowell, 1997, antzeko proposamen baterako ingelesez). Formalki, singularra eta komunztadura eza berdinak lirateke 3. pertsonan. Bakoitz -en partitibozko formek beharrezkoa izango lukete. Komunztadura tasun hau, propietate pronominalak dituena (Chomsky,1981 ; Rizzi,1986) sintagma diskurtsuan ainguratzeko balio du. Badakigu predikazio kategorikoek subjektu mugatu bat behar dutela, hots diskurtsuan ongi ainguratua : komunztadura tasun pronominalak lan hori egiten du.
44Asko zenbatzaileaz hornituriko sintagmek beti interpretazio plurala duten arren, elkarkariak ezin txerta daitezke komunztaduragabeko kontestuetan17.
(34) a. *Ikasle askok elkarren antz haundia du
b. Ikasle askok elkarren antz haundia dute
(35) a. *Ikasle askok elkar/bata bestea iraintzen du
b. Ikasle askok elkar/bata bestea iraintzen dute
(36) a. *Ikasle askok elkarri/bata besteari loreak oparitzen dizkio
b. Ikasle askok elkarri/bata besteari loreak oparitzen dizkiote
(37) a. *Ikasle asko elkarrekin/bata bestearekin joan da eskolara
b. Ikasle asko elkarrekin/bata bestearekin joan dira eskolara
45Problema elkarkariekin da, ez orohar erlazio anaforikoekin18. Hona bihurkariak :
(38) a. Irakasle askok bere burua goraipatzen du
b. Irakasle askok beren burua goraipatzen dute
46Hau esplikatzen ahal da asko singularrekoa distributiboa bada. Zenbatzaile distributiboek ez dute elkarkaririk onartzen, pluraltasuna adierazi arren, bai ordea X-ren burua tankerako bihurkariak :
(39) a. *Ikasle bakoitzak elkar ikusi du
b. Ikasle bakoitzak bere burua goraipatu du
47Arrazoia hauxe litzateke (Heim, Lasnik eta May, 1991,75-76.orr.) : Elkarkariek badute (elkarkari izate hutsagatik, hots, beren egitura logikoan) distributiboa den atal bat, zenbait hizkuntzatan agerikoa dena19. Zenbatzaile distributiboek plurala den multzo baten baitan operatzen dute. Distribuzio operadorearen zeregina multzo plurala banakako aletan banatzea da, eta ale bakoitzari buruz predikazio bat ahalbideratzea. Honek esan nahi du ezin dela bi aldiz distribuzioa egin. Lehenengo banaketak multzo plurala banako aletan desegin du dagoeneko, eta banako ale horietan ezin da berriro distribuziorik eragin. Ikusi dugu komunztadu-ragabeko asko distributiboa dela. Eman dezagun Heim, Lasnik eta May-ren elkar-karien analisi semantikoa zuzena dela : orduan bi distribuzio operadoreren aitzinean gaude, eta horietako batek ez du banaketarik egiten ahal. Goiko perpau-sen arazoa beraz, semantikoa da. Ez da gauza bera gertatzen pluraleko formekin : hauek, ikusi dugun bezala, ez dute nahitaez intepretazio distributiborik. Hortaz operadore distributibo bakarra elkarkariak berak ekarritakoa da.
48Asko -ren izaera distributiboak modu sinple batean biltzen ditu singularreko formen hiru propietate desberdin : uztardurako mugak, interpretazio distributiboa, eta elkarkariekin josi ezina. Badu ordea problema bat : ezin du -na banakariare-kin agertu, bestelako zenbatzaile distributiboak ez bezala20 :
(40) a. ?? Ikasle askok liburu bana erosi du
b. Ikasle askok liburu bana erosi dute
(41) a. Ikasle bakoitzak liburu bana erosi du
b. Mundu guziak liburu bana erosi du21
49Zergatik portaera berezi hau, zenbatzaile distributiboei buruz ? Hemen kon-ponbide bat kirrimarratu besterik ez dugu egingo. Distribuzio orok baditu hiru atal (Heim, Lasnik eta May, 1991 ; Beghelli eta Stowell, 1997, besteak beste) : (i) multzo plural bat, zeinen baitan distribuzioa egiten baita ; (ii) operadore distributibo bat (goiko bakoitz -en gisakoa) ; eta (iii) distribuzioa jasaten duen elementu bat : hau sintagma bat izan daiteke (euskaraz -na bezalako atzizki batez lagundua ager dai-teke orduan), edo eventua adierazten duen elementua, eventu-aldagai bat22 (hortara behartuak gaude beste jasailerik ez dagoenean, 2.2. ataleko exenpluetan bezala). Eventu aldagai hau aditz izenaren bitartez edo inflexioaren bitartez adie-razten da23. Kasu horretan banatua dena eventua bera da. Zuzen bagabiltza asko -ren izaera distributiboa defendatzerakoan, ateratzen den ondorioa da singularreko formek ezin dutela, antza denez, eventua ez den beste jasailerik onar. Hori da funt-sean -na rekin konbinatu ezina esaten ari zaiguna. Galdera, beraz, da zergatik sin-gularreko formek behar duten eventua hartu distribuzioaren jasaile bezala. Ez dugu hemen argituko, baina honek bide ematen digu asko komunztaduragabekoaren bigarren propietate semantikoaz mintzatzeko, zeinekin, nere ustez, lotua baitago. Asko singularrekoa modu berezi batean lotzen zaio eventuari, ikusiko dugun bezala.
50Asko mugagabeak balio proportzional bat du erantsia. Ikcus esate baterako perpaus hauen arteko diferentzia :
(42) a. Espainian euskaldun asko daude
b. Espainian euskaldun asko dago
51Lehenbiziko perpausa egia izan daiteke edo ez, asko izatearen muga non jart-zen den. Ifarraldeko ikuspegitik begiratuta, agian egia da. Bigarrena ordea faltsua da, bete betean. Espainian, nola begiratzen den ere, ez dago euskaldun askorik. (42b) perpausean dimentsio berri bat sartu dugu : proportzionalitatearena. Espainian diren lagun guziak hartuta, euskaldunak proportzio ttipi bat besterik ez dira, eta ez dago esaterik euskaldun asko dagoenik. Beste hitzetan esanik : muga-gabeko formak agertzen diren perpausen egiatasuna evaluatzeko asko ren izen osa-garriak denotatzenduen sailaz haraindijo behar dugu : euskaldunen kasuan (42b)n euskaldun ez direnak ere kontutan hartuaz24.
52Axolazko dimentsioa hemen proportzioa baldin bada, predikzio bat egiten dugu : proportziorik ametitzen ez duten kontestuetan mugagabeko asko -k ez luke ongi eman behar. Kontsidera ditzagun, hartara, honako perpausok :
(43) a. ?? Puzzle horretan zati asko dago
b. Puzzle horretan zati zail asko dago
53(43a) arrotz egiten zaigu. Puzzlea eta puzzlea osatzen duten zatien artean ez baitago proportzio bat ezartzerik. Aldiz (43b)n proportzio bat sartu dugu, zati erre-zak eta zailak (eman dezagun, zeru beti urdinari dagozkionak) bereiziaz. Kasu hor-retan, perpausa onargarria da. Ohar gaitezen pluraleko formekin ez dagoela inolako problemarik :
(44) a. Puzzle horretan zati asko daude (nolako pazientzia izan duzun !)
b. Puzzle horretan zati zail asko daude
54Printzipioz, proportzionalitatearen ezaugarri horrek ez ditu besterik gabe mugagabeko formak eta pluralekoak bereizten. Pluraleko asko ere proportzionala izan daiteke (Partee, 1988) :
(45) Ikasle asko nekatuta etortzen dira eskolara
55(45) bezalako perpaus batek, kontestuaren arabera, bi interpretazio izan dit-zake : bata kardinala edo « ahula », zenbateko hutsaz ari dena. Bestea, berriz, multzo baten barnean hautaketa egiten duena, partitiboa, « ikasletariko asko » ri dagokiona. Irakurketa hau proportzionala da. Eta proportzioa zenbatzailearen osa-garriaren (izenaren) denotazioaren barnekoa da : haren azpimultzo bat, alegia. Aldiz, mugagabekoaren proportzioa ez da izenaren baitan ezartzen. (46a) ez da (46b)ren parekoa :
(46) a. Ikasle asko etorri da gaur
b. Ikasletariko asko etorri dira gaur
56Baizik eta (47)rena :
(47) Gaur etorri direnen artean asko ikasleak dira
57Irakurketa honetan, eventua bera zenbatzailearen barruti edo errestrikzioan sartzen da.
58Asko komunztaduragabearen eta komunztaduradunaren arteko diferentzia semantikoak aztertu nahi izan ditugu hemen, kontestu sintaktiko desberdinetan sortzen diren portaera berezituei begiratuaz. Erakutsi dugu komunztaduragabeko formak bi propietate nagusi dituztela : distributiboak eta proportzionalak dira. Komunztaduragabeko formen proportzionaltasuna eventuaren eduki deskriptiboa baliatuz osatzen da. Komunztaduradun formak ere proportzionalak izan daitezke, baina holakoetan erlazio proportzionala ez da eventuaren deskripzioan bilatzen, baizik eta zenbatzailearen izenezko osagarrian.