Nabigazioa – Web mapa

HasieraAlea6Articles - IdazlanakEuskalduna eta Piarres Lafitte

Articles - Idazlanak

Euskalduna eta Piarres Lafitte

Amelia Hernandez
p. 195-203

Testu osoa

1. Eskualduna kazeta

  • 1  Le Réveil Basqueren kontrako erasoak ugariak izan ziren Eskualdunan, batez ere hasierako zenbakiet (...)

1Martial-Henry Berdoly Mauleko suprefetak Le Réveil basque astekari errepublikarra kaleratu zuenean, 1886-ko abuztuan, Louis Etcheberry deputagai erregezaleak Eskualduna argitaratu zuen, 1887ko martxoaren 15ean, Le Réveil Basquek hautesle euskaldun guztiak erakarriko lituzkeen beldurrez1.

2Izan ere, garai hartako politikariek ohitura zuten argitalpenenak kaleratzeko hauteskundeetan botuak lortzearren.

  • 2  Eskualduna : “Gure irakurtzaleri”. Eskualduna, 1890eko apirilaren 4a.

3Hala ere, Le Réveil Basque desagertu egin zen hauteskundeak burutu zirenetik gutxira, 1894ko uztailean, helburu politiko hutsarekin sortu baitzuten. Ostera, Eskualdunaren arduradunek astekaria argitaratzen jarraitu zuten, 1944ra arte, adieraziz, hauteskundeak jadanik amaiturik zeuden legez, politika pixka bat alde batera utziko zutela eta laborari eta familien gaiak landuko zituztela2.

  • 3  Eskualdunan armadarenganako itxaropena agertu zuten : “Après Dieu. notre unique espérance pour le (...)

4Horrela, Eskualdunan euskal herrietako gertakarien berri eman zuten « Nouvelles du Pays » atalean, nekazarien arazoez hitz egiten zuten « Laborarier » izenburupean eta erreklutatu eta gerlarien egoeraz « Nouvelles militaires »-n3.

  • 4  “ez zen xurien arteko batasunik : baziren erregetiarrak, bonapartixtak baieta errepublikano girixt (...)

5Dena dela, ez zuten politika erabat baztertu ; eskuindarraren batasuna bilatu zuten4 eta Errepublikaren pentsamoldeari aurka egiten jarraitu zuten.

  • 5  “Nouvelles Religieuses”. Eskualduna, 1887ko irailaren 17a ; “Larressore”, Eskualduna, 1887ko urria (...)
  • 6  Lafitte, P. : Euskal Literaturaz, Erein, 1990. 225. or.
  • 7  “Erromako politikaz duda azkar zonbait gora-behera”. Lafitte, R. Euskal literaturaz.... 225. or. I (...)

6Kutsu erlijiosoa nabaria zen Eskualdunaren ia berri guztietan, Elizaren inguruan buruturiko ekintzak espreski aipatzeaz gain5. Izan ere, Eskualduna helburu politikoekin sortu zutenean, xede horiek bat zetozen Elizaren pentsamoldearekin. Are gehiago, Louis Etcheverry sortzailea, « politikaz, bihotz-bihotzez bonapartetiarra »6 zena, batzuetan kontra agertu zen Elizaren jokabidearen aurrean, errepublikazalea zelakoan7

7Era berean, Eskualduna ez zen mazoizalea, ezta juduen zalea ere :

  • 8  “Juduak Frantzian nausi”. Eskualduna, 1891ko azaroaren 13a

« Asmatzen dituzten tzarkeriak gure eta erligioneko guzien kontra egiteko framazondarrak juduen esku-makhil dire »8.

  • 9  “Nouvelles du Pays. Conthseilu bat”. Eskualduna, 1887ko abenduaren 2a.

8Euskal herrietatik Ameriketarako emigrazioari buruz, Eskualduna n eten egitea proposatu zuten, herriak hustu ez zitezen9. Horrekin batera, hirietako protesta sozialak ez ziren Eskualdunaren gustukoak, komunistek sustatzen zituztelakoan :

  • 10  “La grève”, Eskualduna, 1888ko abuztuaren l0a

« Polizak ez du buru egiten ahal gizon errabiatu horien. Gazeta gorriak berriz gizon horier etsenplu onak emaite orde gehiago asalda-arazten dituzte »10.

  • 11  Díaz Noci, Javier : Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939), Donostia, Eusko Ikaskuntza (...)

9Laburbilduz, Javier Diaz Nocirekin batera esangu dugu Eskualdunak pentsamolde bat finkatu zuela irakurleen artean11, oso handia izanda astekari horren hedapena eta eragina herritarren artean, 8000 irakurle izatera helduz 1930, hamarkadaren hasieran.

  • 12  Eskualdunaren zuzendari izendatu zutenean Jean Saint Pierre astekariaren lehenengo orrialdean idaz (...)
  • 13  Aipatu idazleak Eskualdunaren azterketa lanean aurkitu ditugunak dira. Hala ere, “Herria 25 urte” (...)

10Lafittek Eskualdunan 1921ean lehenengoz idatzi bazuen ere, Saint Pierre 1925ean astekariaren gidari izendatu zutenean12 hasi zen Lafitte maitasunez idazten : 81 artikulu argitaratu zituen Saint Pierren bost urtetako zuzendaritzapean. Lafitteren lankideak izen ziren Laurent Apestéguy, Jean Barbier, Louis Dassance, Dominique Dufau, Pierre Duhour, Jean Elissalde « Zerbitzari », Jean Etchepare, Goyheneche, Julien Héguy, Michel Iriart, Gratien Istilart, Piarres Lafitte, Leon Léon, Jules Moulier « Oxobi » eta Maurice Otacéhé13.

  • 14  Xarriton, P. : Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935) idazlanak. I Euskal Gaiak. 1984, Donostia, El (...)

11Hala ere, 1929ko abuztutik 1933ko abendura arteko Eskualdunak jaso zituen Lafitteren lan gehienak, zeren eta Michel Iriartek, Ustaritzeko erretora, « Ebanjelio » izenburuko artikulua prestatzen baitzuen Eskualduna astekarirako eta 1929an hil zenean Lafittek ekin zion14 lan horri.

  • 15  “Herria 25 urte” artikuluan lankide gehiago aipatzen dute Soubeleten garaian idatzi zutenen artean (...)

121930ean Jean Saint Pierre Carthageko artzapezpikuaren laguntzaile izendatu zuten eta Dominique Soubelet Eskualdunaren zuzendaritzarako aukeratu, kalonje bilakatzearekin batera. Aurreko parragrafoan aipatu ditugun idazleei Xalbat Arotçarena gehitu zitzaien lankide bezala15. Soubeletek astero idatzi zuen Eskualdunaren lehenengo orrialdean : apezpikuaren hitzak goratu egin zituen, Espainiako Errepublika arbuiatu, soldado frantziarrak adoretu, etab. Piarres Lafittek ia zenbaki guztietan idatzi zuen Ebanjelioz - 142 artikuluetatik, 128 ziren « Ebanjelioa » izenburudunak- eta liburu berriez noizbehinka, P.L.-z sinaturik.

  • 16  “L'amitié Franco-Italienne”, Eskualduna 1932ko martxoaren 18a.
  • 17  “Sekulan ez du Frantziak orai baino armada azkar baten beharra izan. Alemaniak Hitler nausijarriz (...)

13Soubeleten garaiko Eskualdunak Frantzia eta Italiaren arteko hitzarmenaren alde agertu zen16, Hitlerek poterea eskuratu zuelakoaren beldur baitzen17. Tokiko politikaren alorrean, Eskualdunan Ybarnégaray aurkeztu zuten euskal politiko eta hizlari hobezin bezala, idealizaziora eramateraino :

  • 18  “Vibrante interpellation du député basque Ybarnégaray”. Eskualduna, 1934ko urtarrilaren 19a. Erabe (...)

« C'est devant une assistance fatiguée par de trop longs discours que notre député basque Jean Ybarnégaray a fait entendre sa remarquable interpretation. Fermeté du ton, logique du raisonnement, ironie mesurée, éloquence du débit, tout dans cette intervention révéle le grand orateur »18

  • 19  “euskalzale argitsu eta sutsua izan arren. Action françaisen pentsakeratik hurbil zegoena”, Oronos (...)

141937an Soubeletek zuzendaritza utzi zuen, gaixorik baitzegoen, eta Xalbat Arotçarenak hartu, martxoaren 24an19.

  • 20  S. A. : “Bihotzez Marechalarekin”. Eskualduna 1942ko maiatzaren la.
  • 21  S. A. : “Hitz bakhar... bi sentsu”, Eskualduna, 1942ko urtarrilaren 23a ; S. A. : “Révolution Nati (...)
  • 22  S. A. : “Bihotzetik gure agurra igortzen diogu Baionan jarri berri zaukun “La Milice Française” ho (...)

15Arotçarenarekin, eta Bigarren Mundu-Gerraren urteak zirelarik, astekariak bat egin zuen Frantzian ezarritako Vichyko gobernu zein Pétainen pentsabidearekin : Révolution Nationalaren alde agertu zen20 - « lana, familia eta aberria » leloari jarraituz-, frantses guztiak Frantziaren batasunaren alde adoretu zituen21 eta Vichyko Milice Française aintzat hartu zuen22.

16Berriro ere Eskualdunak komunismoarekiko beldurra agertu zuen :

  • 23  S. A. : Eskualduna, 1937ko apirilaren 9a.

« Egungo-egunean, gehiago ezin ukhatuzko gauza ez othe da : komunista guri bihotzeko phisu-minenen trenkatzerat doala... Komunistak mehatchatzen dituela oro, bai Herria, bai familia, bai erlisionea, bai bakea ? »23

  • 24  “Eskualduneri Francoren hitzak”, Eskualduna 1937ko azaroaren 28a.

17Arotçarenaren garai hartan Eskualduna Francoren alde ere agertu zen24. Horrela, Frankistek Bilbao hartu zutenean, honako lerro hauek argitaratu zituzten astekarian :

  • 25  “Auzo erresumetan”, Eskualduna 1937ko uztailaren 2a.

« Bilbaoko jendea alegera zen Francoren soldadoak ikustearekin... Zer atsekabe guretzat eskualdunak ikustea, komunichtekin eskuz ikustea, tresna berak eskuetan, Francoren soldadoen kontra... Bazutena arrazoinik aski komunizteri laguntza emaiteko ? Hori bertzerik da. Guri hasteko ez iduri... Eskualdun guziak eman balire Francoren alde, Gipuzkoakoak eta Bizkaiakoak, Alabakoak bezala guri iduri odol gutiago izanen zela Espainian »25

18eta itxaropentsu agertu zen Alemania Bigarren Mundu-Gerraren garaile suertatzeko aukeraren aurrean :

  • 26  S. A. : “Utz haurkeriak”, Eskualduna, 1942ko urriaren 16a.

« Beraz salbamenduraz heltzeko bide bakhar bat dugu... Bide eta athe bakhar bat, ez biga : Alemaniaren bitoria... Zombat erresuma komunismoaren pozoin latzgarriak pozoindaturik dauzkanak »26

  • 27  “Herria 25 urte... aipatu artikulua.

19Alemanenganako begikotasuna zela eta, Eskualdunaren irakurle asko kazetaren etsai bilakatu ziren eta salmenten kopuruak beherantz egin zuen, 2.200 aletara helduz27.

  • 28  Ikus Eranskina.

20Era berean, Arotçarena Eskualdunaren zuzendari izendatzearekin, Lafittek asko gutxitu zuen astekarirako lana : hamabost artikulu baino ez28.

2. Piarres Lafitteren estatus intelektuala Eskualdunaren gainontzeko lankideekiko.

21Eskualdunako Piarres Lafitteren eta garaiko lankideen emaitzak biltzearren, hona hemen 1920. eta 30. hamarkadetako idazleen zerrenda eta astekarian argitaraturiko artikuluen kopuruak :

29. Ez dugu Eskualdunaren 1920ko alerik topatu, ez Belokeko, ez Baionako ezta Euskal Museoko liburutegietan ere.

22Laukiak erakusten digun legez, Eskualdunan idatzi zuten 28 idazleengandik 18ren jaiotze data ezagutzen dugu. Hogeitabost urteko Pierre Larzabal izan ezik, guztiak ziren Lafitte baino zaharragoak. Hala ere, artikuluen kopuruari begiratuz gero, ikusiko dugu 1940an bost idazlek baino ez zutela Lafitte gainditzen Eskualdinan argitaratzeari zegokionez.

23Argi dago, beraz, Lafitte ia gazteena bazen ere, intelektual emankorre-netariko bat izan zela 1920. eta 30. hamarkadetako Eskualdunan.

Orrialdearen goiko aldean

Bibliografia

EUSKALTZAINDIA : Piarres Lafitte-ri omenaldia, Bilbo, Iker, 1983.

HARITSCHELHAR, Jean eta beste batzuk : « Hommage à Pierre Lafitte », Bulletin du Musée Basque, 1986, 113-114 zkiak.

« Herria 25 urte », Herria, 1969.

LAFITTE, P. : Euskal literaturaz, San Sebastian, Erein, 1990.

Orrialdearen goiko aldean

Oharrak

1  Le Réveil Basqueren kontrako erasoak ugariak izan ziren Eskualdunan, batez ere hasierako zenbakietan : “Egia Errepublikaren eta Erligionearen gainean”. “L'Autorité des chefs de famille”, “La bonne foi du Réveil Basque”. Eskualduna, 1887ko maiatzaren 15a ; “Au Réveil Basque”. Eskualduna, 1887ko irailaren 24a ; “Au Réveil Basque”. Eskualduna, 1887ko urriaren 21a ; “La colère du Réveil Basque”, Eskualduna. 1889ko apirilaren 19a, etab.

2  Eskualduna : “Gure irakurtzaleri”. Eskualduna, 1890eko apirilaren 4a.

3  Eskualdunan armadarenganako itxaropena agertu zuten : “Après Dieu. notre unique espérance pour le salut de la France est dans notre brave et admirable armée”, “Soldadoguaco lege berria”. Eskualduna, 1887ko irailaren 17a. Gai berberari buruz : “Nouvelles militaires. La Mobilisation”, Eskualduna, 1887ko irailaren 17a ; “Nouvelles militaires”, Eskualduna, 1887ko urriaren 14a ; “Recrutement”, Eskualduna, 1887ko azaroaren 18a, etab.

4  “ez zen xurien arteko batasunik : baziren erregetiarrak, bonapartixtak baieta errepublikano girixtinoak. Erregetiarrek ez zuten erregegai bera sustengatzen, ez eta bonapartixtek inperadoregai bera. Errepublikano girixtinoek kontra zituzten gorriak, hauiek erlisionerik ez baitzuten nahi ; bai eta bertze xuriak, hauiek ez baitzuten uste izan zitakela errepublika onik”, “Herria 25 urte”. Herria, 1969.

5  “Nouvelles Religieuses”. Eskualduna, 1887ko irailaren 17a ; “Larressore”, Eskualduna, 1887ko urriaren 28an ; “Hazparneko predikuak”. Eskualduna, 1888ko uztailaren 13a ; “Installation du curé doyen”. Eskualduna, 1889ko apirilaren 5ean : “Nominations dans le clergé”. Eskualduna, 1893ko urtarrilaren 13a ; “Une lettre de Léon XIII”, Eskualduna, 1893ko urtarrilaren 27a ; “Garizumako lehen igandearen Ebanjelioa”. Eskualduna. 1894ko azaroaren 9a, etab.

6  Lafitte, P. : Euskal Literaturaz, Erein, 1990. 225. or.

7  “Erromako politikaz duda azkar zonbait gora-behera”. Lafitte, R. Euskal literaturaz.... 225. or. Ideia berbera agertu du Michel Oronosek Louis Etcheverryz : “Etcheverry, aux sentiments bonapartistes bien marques, s'attaque même à l'Eglise qu'il juge trop républicaine”. Oronos. M. : L'information religieuse en basque dans les publications du Pays Basque Nord, de la fin du Concile Vatican II (8 décembre 1965) au Ve Synode romain (29 octobre 1977). Question pour une histoire future, Université de Bordeaux. 1982, 73. or.

8  “Juduak Frantzian nausi”. Eskualduna, 1891ko azaroaren 13a

9  “Nouvelles du Pays. Conthseilu bat”. Eskualduna, 1887ko abenduaren 2a.

10  “La grève”, Eskualduna, 1888ko abuztuaren l0a

11  Díaz Noci, Javier : Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1995,51. or.

12  Eskualdunaren zuzendari izendatu zutenean Jean Saint Pierre astekariaren lehenengo orrialdean idazten hasi zen, J.S.P.-z sinatuz. Polika eta ekonomia gaiak oinarritzat harturik komentarioak egiteaz gain, herrietako gertakizunak eman zituen aditzera bigarren edo hirugarren orrialdeetan.

13  Aipatu idazleak Eskualdunaren azterketa lanean aurkitu ditugunak dira. Hala ere, “Herria 25 urte” artikuluan Donech, Larrieu eta Valence lankideak ere aipatzen dira Saint-Pierren garaikide bezala, guk geuk orduko Eskualdunaren orrialdeetan aurkitu ez ditugunak.

14  Xarriton, P. : Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935) idazlanak. I Euskal Gaiak. 1984, Donostia, Elkar, 351. or.

15  “Herria 25 urte” artikuluan lankide gehiago aipatzen dute Soubeleten garaian idatzi zutenen artean : Athor, Dirassar, Esperne, Etcheverry Milafrankako erretorea. J. B. Etcheverry, Iturbide. Lompageu eta Olhagaray.

16  “L'amitié Franco-Italienne”, Eskualduna 1932ko martxoaren 18a.

17  “Sekulan ez du Frantziak orai baino armada azkar baten beharra izan. Alemaniak Hitler nausijarriz geroztik, ez du bertzerik asmatzen baizik eta gerlaren berriz phiztea”, “Berriak, Frantzia. Egon gaiten azkar” Eskualduna, 1933ko irailaren la.

18  “Vibrante interpellation du député basque Ybarnégaray”. Eskualduna, 1934ko urtarrilaren 19a. Eraberean : “Il est de droite parce qu'il représente a la Chambre une foi et des traditions comme il n'en fleurit qu'au Pays basque, a l'ombre dorée de ses sanctuaires. sous le signe d'une piété sans apprêt. Sans trouble. simple et nue comme la pierre dépouillée de ses cimes", Eskualduna, I932ko irailaren 30a.

19  “euskalzale argitsu eta sutsua izan arren. Action françaisen pentsakeratik hurbil zegoena”, Oronos, M.. aipatu liburua, 73. or.

20  S. A. : “Bihotzez Marechalarekin”. Eskualduna 1942ko maiatzaren la.

21  S. A. : “Hitz bakhar... bi sentsu”, Eskualduna, 1942ko urtarrilaren 23a ; S. A. : “Révolution Nationale”, Eskualduna, 1942ko maiatzaren 19a ; S. A. : “Révolution Nationale”. Eskualduna 1942ko abuztuaren 7a.

22  S. A. : “Bihotzetik gure agurra igortzen diogu Baionan jarri berri zaukun “La Milice Française” horri, esperantcha baitugu... gizontasuna... garbitasuna derauzkula gure choko huntarat ekharten”, Eskualduna, 1944ko ekainaren 23a.

23  S. A. : Eskualduna, 1937ko apirilaren 9a.

24  “Eskualduneri Francoren hitzak”, Eskualduna 1937ko azaroaren 28a.

25  “Auzo erresumetan”, Eskualduna 1937ko uztailaren 2a.

26  S. A. : “Utz haurkeriak”, Eskualduna, 1942ko urriaren 16a.

27  “Herria 25 urte... aipatu artikulua.

28  Ikus Eranskina.

Orrialdearen goiko aldean

Irudien zerrenda

Irudi-testua 29. Ez dugu Eskualdunaren 1920ko alerik topatu, ez Belokeko, ez Baionako ezta Euskal Museoko liburutegietan ere.
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1202/img-1.png
Artxiboa image/png, 62k
Orrialdearen goiko aldean

Artikulu honen planoa

Errefentzia paperezkona

Amelia Hernandez, «Euskalduna eta Piarres Lafitte»Lapurdum, 6 | 2001, 195-203.

Erreferentzia elektronika

Amelia Hernandez, «Euskalduna eta Piarres Lafitte»Lapurdum [Linean], 6 | 2001, Sarean emana----an 01 juin 2009, kontsultatu 18 avril 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/1202; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.1202

Orrialdearen goiko aldean

Egilea

Amelia Hernandez

Universidad del Pais Vasco/EHU

Orrialdearen goiko aldean

Lizentzia

CC-BY-NC-ND-4.0

The text only may be used under licence CC BY-NC-ND 4.0. All other elements (illustrations, imported files) are “All rights reserved”, unless otherwise stated.

Orrialdearen goiko aldean
Search OpenEdition Search

You will be redirected to OpenEdition Search