Skip to navigation – Site map

HomeNuméros6Articles - Idazlanak« Joseba Sarrionandia : isiltasun...

Articles - Idazlanak

« Joseba Sarrionandia : isiltasuna, irekitasuna eta irakurlea »

Aitzpea Azkorbebeitia Aldaiturriaga
p. 63-91

Full text

« Idazten dudalarik, idatzi egiten naiz.
Irakurtzen duzularik irakurri egiten zara »
Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza

I. Joseba Sarrionandiaren lanaz eta bere garrantziaz hitz bi : harreraren nondik norakoak

  • 1  Pako Aristi. Urregilearen orduak. Erein. Donostia. 1998. 100. or.
  • 2  J. Sarrionandiaren lan horien guztien zerrenda « Bibliografia » atalean aurkitu dezake irakurleak. (...)

1Joseba Sarrionandia « gure artean den poeta handiena » dela irakurri nuen behin Pako Aristiren eleberri baten1. Bada, baieztapen kategoriko samarra izan arren, nik neuk ere beste horrenbeste esango nuke eta poeta han-dia ez ezik, narratzaile handia ere badela gaineratuko nuke. Izan ere, Sarrionandiaren poesia-bildumen ondoan bere narrazio-bildumak ere ahanztezinak dira, eta berdin testu laburrez osatutako miszelanea-lanak ere. Horrekin guztiarekin batera entsegutzat har daitezkeen lanak ere aipatu beharra dago, bai eta, azkenik, hainbat eta hainbat idazleren itzulpenak ere2.

  • 3  Goian aipatutako literatur generoen zerrendan aurki beste bat gehitu beharko dugu : eleberriarena. (...)
  • 4  X. Mendigurenen esanetan, « Sarrionandiaren lehenengo ipuinen — « Maddi. indazu kamamila ». « Enpe (...)

2Begibistakoa denez, literatur genero ezberdinak3 landu dituen idazle honen lana benetan zabala da, benetan itzela euskal letren munduari eginda-ko ekarpena. Horrela, ez da harritzekoa makina bat idazlek haren oinorde-kotzat aitortzea euren burua. Beraren hizkera eredugarri gerta zitzaion askori eta beraren testuak literaturaren unibertsoan barneratzeko makulu4. Harago joanda, Sarrionandiak bere lehen poesia-bilduman agertutako literatur plan-teamendua (Izuen gordelekuetan barrena-ko lehen poeman kasu, « Bitakora kaiera » hartan) manifestutzat jo izan zuten hainbat idazlek, G. Markuletak aitortu legez (1990b : 3).

3Era berean, Iurretako idazleak literatur trasmisore legez jokatutako paper funtsezkoa hainbat egilek onartua izan da, J. R. Madariagak besteak beste : « Sarriri esker, literaturaren palazio handiaren zenbait gela eder desku-britu nuela aitortu behar dut » (1995 : 40).

4Esan liteke, hortaz, erreferente bihurtu zela belaunaldi oso batentzat eta, are gehiago esanda, oraindik ere halaxe dela : Sarrionandia maisutzat daukate hainbat poeta gaztek, zeintzuek zintzotasunez aitortzen duten bera dela « gehien irakurri, errezitatu eta kopiatu dugun idazlea » (Harkaitz Canoren esanetan, 2000 : 16) eta berari esker maitemindu zirela literaturaz (ikus Gari Berasaluzek idatzitakoa, 2000 : 56). Era berean, zinez esangura-tsua da abeslari gazteek ere Igorretako idazlearen testuetara jotzea euren abestiak musikatzeko orduan (Hau da ene ondasun guzia diska-liburuan jaso-takoak horren froga dira, eta ez bakarrak gainera).

  • 5  Ezaguna denez, 1980. urtean atxilotua eta espetxeratua izan zen Joseba Sarrionandia, etakidea zela (...)

5Ezbairik gabe, Euskal Literaturara abanguardien haize berritua ekarri zuen Pott Bandaren partaide hau bizi-bizirik dago gure artean ; bestela esanda, hemen dago gartzelatik ihes egin zuenez geroztik han - nonbait -badago ere5.

6Sarrionandiaren bizitza-peripezia aipatu berri dut eta, hona heldurik, beronek idazlearen inguruan zabaldutako misterio-kutsua ere aipatu beharra dago. Izan ere, gartzelan jaio eta klandestinitateko urte luzeetan haziz joan den mitoak irakurle asko eta asko gatibatu ditu. Horixe da, hain zuzen, idaz-le honen garrantzia agerian uzten duen beste alderdi bat : alegia, idazleen artean bezala irakurleen artean ere daukan harrera benetan zabala.

7Harrera horren erakusle da, hasteko, bere lanek izandako salmenta arrakastatsua. Azken lanari bagagozkio, adibidez, gogoratzekoa da Hau da ene ondasun guzia diska-liburuak 1999ko Durangoko Diska eta Liburu Azokan izan zuen salmenta itzelaren ondorioz Sarrionandia « azokako errege » izendatua izan zela (ik. Errasti, 1999). Edo gogoratu, bestela, bi urte lehena-goko Azokan Hitzen ondoeza salgai atera eta bi asteren buruan agortu zela.

8Hasierako lanetara jauzi bat eginez pareko harreraz hitz egin genezake. Horixe dute erakusten, esaterako, Narrazioak bildumak izandako berrargita-rapen ugariek.

9Salmenta-datuekin batera kontuan hartzekoak dira, halaber, M.J. Olaziregik (ik. 1993, 1996, 1997) gazteen irakurketa-zaletasunen inguruan egindako inkesten emaitzak. Ikerketa horretan agerian geratu denez, gazteek oso gogoko dute Sarrionandia eta irakurri ere, gogoko dutelako irakurtzen dute (eta ez irakasleek behartuta edota haien gomendioei jarraikiz). Eskola zirkuitoetatik kanpo kokatzen den irakurketa eta zaletasuna da beraz. Harrera zabal horren zioez galdezka hasiz gero, neurri handi baten testutik kanpoko faktoreek — faktore estratestualek — bultzatu dutela pentsa genezake ; alegia, harrera hori arrazoi soziologikoetan, sikologikoetan nahiz ideologikoetan oinarritzen dela. Honela, gartzelarekin batera jaiotako idazle militantearen figurak badirudi miresmena ernarazi zuela — duela — hainbat eta hainbat irakurlerengan, bere harrera bultzatuz (ik. Epaltza, 1994 : 22).

  • 6  Ikus A.E. 1995. Adierazpena guk itzuli dugu euskerara.

10Gorago iradoki dugunez, gartzelatiko ihesak gure idazlearen inguruko mitoari jaiotza eman zion, erbestealdiko urte luzeetan zehar haziz joan dela-rik mito hori, klandestinitatearen xarmak elikatuta (horrenbeste hazi non, Pako Aristiren iritziz, Sarrionandia « totem » bihurtzen ari garen : ik. 1999). Mitoak mito eta ‘totem’ak ‘totem’, argi dagoena da nolabaiteko lotura afek-tiboa dagoela Sarrionandiarekiko irakurle-talde zabal baten aldetik eta horrek baina ez horrek bakarrik, laster ikusiko dugunez — baduela zerikusirik bere harrerarekin. Zentzu honetan aintzat hartzekoa da Hnuy illa nyha majah yahoo poesia-lanak — poesia nahiko gutxi irakurtzen den gure aro honetan izugarrizko salmenta izan zuela 1995.eko Durangoko Azokan salgai atera zenean eta aintzat hartzekoa da, halaber, orduko hartan X. Mendigurenek egindako adierazpena : « liburua erosten dutenek bere kalitatearengatik ez ezik, idazlearekiko harreman sentimentala daukatelako erosten dute »6.

  • 7  Erein. 1998. 38-39. or. Nolanahi ere. urte luzeetan zehar literatur sistema ofizialaren bazterrean (...)

11Nolanahi ere, ohar batzuk egin nahi nituzke idazle militantearen figu-ra horren edota mito erromantiko horren eraginaz. Hasteko, eragin kontrae-sankorra izan duelakoan nago. Izan ere, egia bada ere miresmena ekarri duela irakurle-talde baten aldetik, egia da ere bazterketa ekarri duela beste irakurle batzuen eta zenbait instantziaren aldetik, J. Gabilondok inoiz aipatu duenez (1993 : 37-38) eta B. Atxagak berak salatzen zuenez Groenlandiako lezioa-n, non gure idazlearen « Gereziak jateko sasoia iritsi da » poema jaso baitzuen « isilketaren aurka » egiteko asmoz7.

12Bestalde, eta sekula irakurri dudanaren aurka, ez dut uste Sarrionandiaren harrera figura edota mito horrek bakarrik bultzatzen eta hortaz azaltzen duenik. Ur Apalategiren esanetan (1998 : 70), « Sarrionandia, Atxagaren obra handia argitaratzen den urte horretan, askoz ere sartuago dago helduentzako literaturaren merkatua osatzen duen irakurlego zabal eta herrikoian, popularitate hori gaizki-ulertu batetik badatorkio ere ». Eta azken adierazpen hau honela zehazten du egileak (14. oin-oharra) :

Nahiz eta. Izagirrek bezala eta horretan Atxagarengandik urrunduz, Sarrionandiak Euskal Herriak lorturiko normalizazio politikoa gutxietsi eta hortaz euskal idazlearen konpromisoa ez absurdutzat jo, garbi dago idazle klandestinoa miresten duen irakurlegoaren zati handi batek ez dituela ulertu Sarrionandiaren benetako ibilbide eta mezu literarioak eta presondegitik ihes egitea lortu duen militante-idazlearen mito erromantikoa gehiago axola zaiola.

  • 8  Sarrionandiaren hizkera landua eta honez gero konfundigaitza bere testuen harreraren eragile — fun (...)

13Alabaina, ene ustez ‘mitoa’k eraginik eduki badu ere, ezin ditugu fak-tore endotestualak inondik ere ahaztu ; hots, testutik kanpo geratzen diren halako arrazoien ondoan, testu-barnekoak ere funtsezko gertatzen dira. Zalantza barik, testuek eurek liluratu gaituzte irakurleok eta ‘gatibatu’ egin gaituzte, dela bere hizkeragatik (bazterretako euskalkietatik edaten duen hiz-kera samur eta liriko horrengatik)8, dela eskaintzen zaizkigun mundu literario berriengatik, dela umore eta ironiagatik, dela beste hamaika arrazoirengatik.

  • 9  Teoria honen arabera literatur fenomenoa ez da bukatzen idazleak testua idaztean. irakurleak berau (...)
  • 10  Izenburu ahoskaezin eta ulertezin horren esanahiaz ikus Azkorbebeitia 1997.
  • 11  Goian aipatutako estrategia horien guztien azterketa luzeago baterako ikus Azkorbebeitia 1999a.

14Egiazki, ugariak dira oso testuok eurok gure irakurketa bultzatzeko — harrera bultzatzeko, finean — agertzen dituzten eragileak (edo « estrategiak », irakurketa-ekintzaren garrantzia aldarrikatzen duen Harrera-Teoriaren formulazioari bagagozkio9). Adibide zenbait hautatzearren, funtsezko estrategiatzat jo ditzakegu Sarrionandiaren testuetako hasierak eta amaierak (irakurleon arreta bereganatu eta gure partehartzea biziki bultzatzen baitute), testuen nahiz bildumen izenburuak (Hnuy illa nyha majah yahoo bezalako izenburu bat ez ote da deigarria edozein irakurlerentzat ?)10, aurreikuspen-estrategiak, epigrafeak (Sarrionandiarengan hain ohikoak diren epigrafe apokrifoak barne), irudi grafikoak (gogoratu, adibidez, arestian aipatutako poesia-bildu-man zehar han-hemenka agertzen diren eta, hain zuzen, izenburuarekin estuki lotuta dauden zaldien irudiak) eta baita testuen arteko harremanek eratutako amarauna ere. Testuartekotasunez ari garela, gainera, bi motatakoak bereizi beharko ditugu : tradizioaren onarpena eta idazketaren izaera soziala iradokitzen duten beste egile batzuen testuekiko harremanak batetik eta, bestetik, Sarrionandiak bere testuen euren artean zabaldutako barne-testuar-tekotasun jolasak, zeintzuen bidez argi geratzen den gure idazlea keinuka ari zaiola bere irakurleari : beraren testuen artean zabaldu dituen kohesio-hari hauei heldu eta testu batetik bestera mugitzera gonbidatzen du bere irakurlea, jolastera azken finean. Eta irakurlearekiko jolas hori bultzatzea dute helburu, preseski, beste hainbat eta hainbat estrategiak ere, luze joko ez badigu orain-go honetan aipatzeke utzi beharko ditugunak11.

15Izan ere, hizpidetzat har genitzakeen estrategia guztien artean bati heldu eta erreparatu nahi diot lan honetan, batetik leku benetan funtsezkoa betetzen duelako Sarrionandiaren lanean eta beronen harreran (irakurlea bere testuen muina eta protagonista bihurtzen duenez gero) ; eta, bestetik, gure idazlearengana eta bere bizitza-jarrera nahiz mundu-ikuskerara hurbiltzen lagun gaitzakeelako. Testuotan nonahi — baina azkenengoetan nabarmenkia-go — agertzen diren hutsune edota zuloez ari naiz.

II. Hutsuneak Sarrionandiaren lanean : komunikazio inplizituaren mekanismoa eta bere fruituak.

16Harrera Teoriari jarraikiz, testu batek informazio bat ematen ez due-nean edota erdizka ematen duenean hutsuneak eratzen dira. Alabaina, hutsune bat ez da edozein informazio ezaren ondorioz eratzen (idazleari ezi-nezko zaio-eta guztia kontatzea, zehaztea, deskribatzea) ; aitzitik, irakurleok falta den hori ‘betetzera’ beharturik gaudenean eratzen dira (gure irudimen eta hausnarketaren laguntzaz kontatu ez zaiguna asmatuz, zehaztu edo deskribatu ez zaiguna geuk irudikatuz, etab.). Horrela gertatzen da, adibidez, eten-puntuekin nahiz kapitulu eta istorioen bukaeretan — bukaera ‘irekiak’ deiturikoetan — sortzen direnekin.

  • 12  Aipuaren itzulpena gurea da.

17Alta, hutsuneek oso egiteko garrantzitsua betetzen dute irakurketa-ekintzan, ezinbestekoa egiten dutelako gure partehartzea. Eta partehartze horri esker, hain zuzen, irakurri ahal ditugu testuak, A. Manguel-ek Irakurketaren historia bat lanean irmoki gogorarazten digun legez : « testu bat bukatugabea delako irakur daiteke bakarrik, hots, lekua uzten diolako irakur-learen lanari » (1998 : 115)12.

18Sarrionandiaren testuetara etorriz, han-hemenka egingo dugu topo hu-tsuneekin eta halakoetan beharturik egongo gara berauek betetzera : « Hemen ez dago udaberririk » narrazioaren erdian kontatzen ez zaizkigunak geure gogoan irudikatzera, adibidez, edota « Antzerki zaharren batetako pertso-naia » istorioaren bukaera asmatzera edota « Harriak eta herriak » poema esanguratsuak bukaeran zuzendutako galderaren erantzuna geure baitan bila-tzera, eta abar. Inoiz goitik behera hutsunez eratuta dagoen testurik ere eskai-ni digu idazleak, hutsuneetan bertan dagoelarik, preseski, testuaren mamia. Horren adibide daukagu Hitzak eta ideiak aldizkarian agertutako « Bernard Detxepare » testua :

Biarnoko gartzelan, XVIgarren mendean, gartzeleroa heldu zen, giltzporra zaratatsuarekin, eta esan zuen :
‘Bernard Detxepare, libre’
‘........... ?’
‘Ez zara ba zu Bernard Detxepare ? Libre zaude’
‘........... ?’
‘Erreginak hala agindu du, kanpora !’
‘............... ?’
‘Hala agindu da, zure gauzak bildu eta zoazela’
‘........... ?’
‘Zer ba ?’
‘.......... ?’ (Hitzak & ideiak, 3. zb.. 8. or.)

19Zer esaten digu testu honek ez bada, hain zuzen, esaten ez diguna ? Idazleak esan ez eta, ondorioz, elkarrizketan sortutako hutsuneok zerbait komunikatzen digutela nabarmen egingo zaigu irakurleoi berehala eta, horrela, testuak agertzen ez dituen erantzunak bilatzeari ekingo diogu, elkar-rizketa osatzearekin batera — hutsuneak betetzearekin batera — testuaren mamira heltzeko.

20Hizpide daukagun adibidean testuak esaten duena baino gehiago esaten ez duena da irakurlearentzat adierazgarri ; bestela esanda, mezua esplizituki esandakoan baino gehiago esan gabe geratutakoan dago, esanda-koaren atzean isilik geratu den inplikazio-multzoan. Begibistakoa denez, komunikazio inplizituaren mekanismoa du oinarri-oinarrian testuak eta bera-ren emaitza dira, halaber, bertako hutsuneak.

21Bada, hain zuzen ere, gorago aipatutako hutsune-mota guztien artean hauexek dira — komunikazio inplizituaren ondorioz sortutako hutsu-neak — Sarrionandiaren lana eskuartean hartuta azpimarratu nahi nituzkee-nak, beraren bereizgarri baitira (azken lanetan gero eta gehiago, gainera) eta idazlea nahiz bere poetika ulertzeko estrategia ezin funtsezkoagoa, jarraian ikusiko dugunez.

  • 13  P. Gricek (1957 eta 1975) inplikazio mota bi ezberdindu zituen : hitzen esanahitik beretik erator- (...)
  • 14  Eragiketa hori. baina. ez da uste bezain matematiko eta objektiboa. Izan ere. maiz inferentziak eg (...)

22Komunikazio inplizituaren mekanismoa ulertzeko beharrezkoa zaigu Pragmatikak ezarritako « esaten dena »/ « komunikatzen dena » banaketa gogoan hartzea (ikus Grice 1975, Levinson 1983, Sperber & Wilson 1986, Escandell 1993) ; alegia, edozein komunikaziotan ezberdindu beharra dago hiztunak edota idazleak « esandakoa » (enuntziatuaren eduki esplizitua edo esplikatura) batetik eta, bestetik, « esan nahi diguna », hots esandako horren bidez komunikatu asmo diguna (eduki inplizitua edo inplikatura13). Lehenengoa agerikoa den bitartean, bigarrena geuk — entzule nahiz irakur-leok — ondorioztatu behar dugu, eragiketa kognitibo konplexu-samar baina aldi berean automatikoa abian jarriz : entzun nahiz irakurri dugunetik — ’esandako’tik — bere inplikazioak eratortzen ditugu inferentzialki, hots, dau-kagun informazioa esan nahi zaigunari buruz eraikitzen ditugun hipotesiekin deduktiboki konbinatuz14.

23Eman dezagun adibide bat. Hitzen ondoeza-ko « Bihar » testuan honelaxe dio idazleak : « Bihar, etzi, atzo da ». Hiru aditzondo hauek osatzen dute testua, besterik gabe : horixe da testuak esplizituki agertzen diguna. Baina testu horren aitzinean idazlea denboraren igarotze azkarra ari dela ira-dokitzen igerriko dugu irakurleok. Eta « iradoki » diot idazleak ez baitu espli-zituki halakorik esan (« zein azkar igarotzen den denbora » edo antzekorik) ; aitzitik, guk ondorioztatutako ‘mezua’ da, guk eratorritako inplikatura, horre-tarako aditzondook jasotzen dituzten denbora-kontzeptuei buruz daukagun informazioa jokoan jarriz eta testuan daukaten hurrenkera aintzat hartuz.

24Asko eta asko dira komunikazio inplizituan dautzan testuak Sarrionandiaren lanaren barruan, bai prosa-lanetan, bai poesia-lanetan. Askotan umorea dute lagun eta kritikaren bat edota salaketaren bat aditzera ematea helburu. Halaxe gertatzen da, adibidez, « auto » eta « kritika » hitzekin jolasten duen « Autokritika » testuan (Hitzen ondoeza-tik) :

Autokritika, badakizue zer den. Autotik autora, norbere autoa frenatu gabe, martxan, leihotik burua apur bat aterata beste autoaren txoferrari ahalik eta irainik harrigarrienak jaurtitzea.

25Testuak esplizituki irudikatzen diguna auto-gidarien haserre-jarrera bada ere, irakurleok aise somatzen dugu harago jo behar dugula, sakonean beste zerbait ari zaigula hor komunikatzen (benetako autokritika egin behar-rean kritika besteari egiteko daukagun joera ari dela ausaz idazlea salatzen).

26Laburbilduz, orduan, komunikazio inplizituan dautzan testuen aur-rean irakurleok bertan esplizituki esaten zaigunetik harago goaz, gainditu egiten dugu maila horretan egindako irakurketa — irakurketa literala, nahi bada — inplikaturak eratorriz egindako irakurketari eusteko. Hau guztia argi ikusten da testu metaforikoen kasuan (metaforak, azken buruan, inplikaturen trasmisioa muturrera daramaten komunikazio-bide bat baino ez baitira, pragmatikak erakutsi duenez). Hnuy illa nyha majah yahoo bildumako « Harriak eta herriak » poeman, esate baterako, inork gutxik ulertuko du Sarrionandia harriez ari dela. maila esplizituan horretaz hitz egiten badigu ere ; aitzitik, irakurketa literal hori albo batera utziko dugu, baliogabetu egingo dugu inplikaturak eratorriz erdietsi dugun irakurketa metaforikoa hobesteko (nazioaren inguruko gogoeta, hain zuzen).

  • 15  Alegorian ere irudiak kateatzearen ondorioz testua bi mailen artean mugitzen da — erreala eta figu (...)

27Alabaina, Sarrionandiak komunikazio inplizituaz egiten duen erabilera hain da aberatsa non sarritan bi mailak ezkonduz egindako jolasa proposatzen digun. Jolas honen bidez testuak bi irakurketa ametitzen ditu : alegia, honelakoetan irakurleak ez dauka irakurketa literala zertan alboratu, zentzuzkoa baita maila esplizituan esaten zaiona (komunikazio metaforikoan ez bezala) eta, hortaz, litekeena da irakurlea irakurketa horrekin geratzea. Baina gerta daiteke aldi berean testuak horrekin batera — alegia, hori baliogabetzeke — inplizituki beste zerbait ere iradokitzen duela susmatu eta bigarren irakurketara jauzi egitea. Honelakoetan, eta irakurketa biak zilegi direnez, komunikazio bikoitzaz hitz egingo dugu15.

28Adibide bezala Hitzen ondoeza-ko « Tiroa » hitz-sarrera ekar deza-kegu gogora :

Zane Greyren Spirit of the Border nobelan tiro berak zarata desberdina egiten du. 24garren atalean, tiroa jotzen duenaren lekutik ‘Crack !’ da tiro hotsa. 25garren atalean. tiroa errepikatzen denean, entzuleen ikuspegitik, tiroak ‘Spang !’ egiten du.

29Maila esplizituan geratuz gero, testuak onomatopeien inguruko bitxikeria bat eskaintzen digula pentsa dezakegu. Alabaina, esaten zaigun horren inplikazioak eratorriz, testua ikuspegiaren garrantziaz ari dela erabaki genezake. Izan ere, edozein gauza — tiro bat, kasu — ezberdin ikusten da norberaren ikuspegiaren arabera. Beherago ikusiko dugunez, gainera, bestea-ren ikuspegia ezagutzeko premiaren iradokizuna Sarrionandiaren ikuskeraren ardatzetariko bat dateke.

30Bi maila komunikatiborekin jolasteko joera hori benetan indartsua da Hitzen ondoeza lanean, horrenbeste non ia testu gehienen aurrean zalantzatan geratuko garen irakurleok esanahi anitz eta ezkutuak somatu ahala (hainbat adibideren artean ikus « Baloia », « Dortoka », « Elefantologia », « Jeikitzeko ordua », « Kanta », « Klandestinitatea », « Nokauta », « Otsoaren ingurukoak » eta « Sartzen »). Aurreko prosa-lanean ere, Han izanik hona naiz izenekoan, baziren ageriko esanahiaren atzean bes-telakoren bat iradokitzen zuten testuak. Orduko hartan, gainera, idazleak modu nabarmenagoan iradoki zigun bigarren irakurketaren aukera hori, tes-tuen bukaeran agertutako ritornelloen bidez (zehazkiago : « han izanik hona naiz », « honuntz etorri nintzen » eta « haizeak eraman dezala » esaldien bidez) testuek maila esplizituan esandakotik harago jotzera eta inplikaturak eratort-zera gonbidatzen baitzigun.

31Komunikazio bikoitzaren erabilera Sarrionandiaren prosa-lanetan ez ezik, poesian ere funtsezkoa da, bereziki bere azken lanean. Hnuy illa nyha majah yahoo bildumako adibide argi zenbait hautatzearren, « Solas meteoro-logikoa », « Zaurituarekin lubakian » edota « Ezagutzen duzu negua ? » poe-mak aipa genitzake hemen. Azken honetan, adibidez, maila esplizituan haurt-zaroko gertakizun baten oroitzapena izan litekeena kontatzen zaigu, alegia, « elurtzan barrena irten » den protagonista-umeari gertatutakoa eta honek senti-tutakoa : zuritasunaren erdian galdu egiten da eta isiltasunak inguraturik bel-durtzen ; erori eta zutitzean ordura arte berea izandako guztia (futboleko baloia eta aittittek egindako egurrezko ezpata) galdu egin duela konturatuko da. Eta horregatik, amamak aurkitu eta etxera eramandakoan, negar egingo du.

32Bada, irakurketa literal horrekin batera testuak beste irakurketa bat ere — metaforikoa, nahi baduzue — ametitzen duelakoan nago. Zehazkiago esateko, testua azken finean bizitzaz ari dela uler genezake, haurtzaroa atzean uzteak dakarren galera-sentsazioaz eta mundura ateratzeak ematen duen bel-durraz. Izan ere, haurtzaroa den mundu eroso eta babestutik — etxetik — mundu zabalera ateratzen garelarik (inozentziaren aro horrek suposa deza-keen guztia galduz, umeak baloia eta ezpata galdu bezala) galdurik sentituko gara mundu zabal horretan, erreferentziarik gabe zuritasunaren erdian eta, orduan, munduaren eta bizitzaren hutsa sentituko dugu, « dena elurra bezain zuria eta esanahirik/gabea egin » go zaigula.

  • 16  Lan honen hasieran Sarrionandiaren ohiko estrategien artean aipatu dugun ‘barne-testuartekota-suna (...)

33Poema honetaz ari garela, gainera, « Atabala eta euria » narrazioa-rekin daukan harremana azpimarratzea ezinbestekoa da16. Bertan kontatzen zaizkigun gertakizunak parekoak dira (han ere atabala jo etajo ari den ume txikia euri artera ateratzen da, baina irristatu eta erori egingo da, atabala galduz, eta orduan negarretan hasiko da, amamari deika) eta parekoa da, hala-ber, gertakarion azpian soma daitekeen esanahi metaforikoa. Bada, zentzu honetan, gogoratzekoa da Atabala eta euria bildumari izena ematen dion narrazio honek Latorrizko danborra eleberri eta filmearekin harreman inter-testual aberatsa daukala — eta ez bakarrik izenburuan — eta harreman honi eutsiz gero, hain zuzen ere, indarra hartzen duela proposatutako bigarren ira-kurketak. Izan ere, Giinter Grass-en elaberrian eta bere gainean Volker Schlondorff-ek moldaturiko filmean haurtzaroa utzi nahi ez duen umearen istorioa kontatzen da preseski, nagusien mundura igaro nahi ez duen Oscarren istorioa. Horrela, hiru urte betetzerakoan Oscarrek bere burua eskaileretatik behera botako du eta ondorioz ez da haziko, ume txikia izango da betirako eta munduan barrena ibiliko da bere danborra etengabe joz, Sarrionandiaren narrazioan umea atabala jo eta jo ari den bezala.

34Edozelan ere, eta poemara itzuliz, agian badago beste irakurketa bat ere egiterik : aipatu dugun galera zentzu pertsonalagoan uler genezake, Sarrionandiaren bizitzarekiko lotura estuagoan. Azken finean baserria uztea sorlekua uztea ere bada, herria uztea, « besterritik besterrira » ibiltzeko, Sarrionandiaren beraren hitzetan esanda (ikus « Faroaren talaia », Hnuy bil-duman).

35Ikusi berri dugunez, komunikazio bikoitza prosazko testu labur nahiz poemetan ez ezik, narrazioetan ere ageri zaigu (hain modu nabarme-nean ez bada ere). Aipatutakoekin batera, Atabala eta euria bildumako « Eguzkiak ortze urdinean nabegatzen » gogora genezake. Bertan unikor-nioaren bilaketa kontatzen zaigu maila esplizituan. Haatik, maila inplizitura etorrita badirudi idazlea bizitzaz ari dela, gu ere zerbaiten bila bizi garela iradokiz. Izan ere, eta Sarrionandiak « Post scriptum » -ean azaltzen digunez, bizitza « egiaren eta zorionaren bilaketa epiko bat da ».

36Komunikazio bikoitza bezala, Sarrionandiaren lanetan hain ohikoa den ironia eta paradoxa ere komunikazio inplizituaren mekanismoaren fruitu dira. Halakoetan ere, « kanta diezaiogun sehaska kanta bat gure herriaren sehaska hutsari » bertsoaren aurrean adibidez (« Poesiaren gauza galdua », Hnuy bilduman), beharturik gaude esplizituki esaten zaigunetik harago joaten (nola, zertarako edota zergatik kantatu sehaska kanta bat baldin eta sehaska hutsik badago...). Sarritan, inplikazioak eratortzeko gonbidapena umorearen eskutik iristen zaigu (« Ortodoxia » : « Ortodoxiek, esate baterako, ortopedien laguntza etengabea behar izaten dute », HO).

37Agerian geratu denez, komunikazio inplizituaren estrategia (bai eta bere emaitzez sortzen diren hutsuneak) benetan garrantzitsua da gure idazlearen testuetan, bereziki azkenengoetan (Hitzak & Ideiak aldizkarian agertu berri diren testuek ere ildo hori jarraitzen dute). Honek, garapen baten zantzuak aditzera emateaz gain, Sarrionandiaren azken aldiko testuen bereiz-garri ere badela pentsatzera garamatza.

38Bada, ondorio honetara heldurik, estrategia horren zergati eta zioez itaundu beharko genioke geure buruari. Labur erantzuteko, hutsuneen oinar-rian eta komunikazio inplizitu nahiz bikoitzaren erabileraren oinarrian bi planteamendu daude ene aburuz, Sarrionandiaren poetika ulertzeko funtsez-koak diren bi planteamendu hain zuzen : isiltasuna batetik (edo zehazkiago : isiltzearen eta hitz egin nahiaren artean erdigune bat topatu beharra) eta irekitasuna bestetik.

39Gatozen, bada, lehen planteamendura.

III. Isiltasunaren eta hitz egin beharraren arteko oreka

40XIX. mendeaz geroztiko hainbat autorerengan bezala, Sarrionandiarengan ere erroturik dago isiltasunerako joera, isiltzeko nahia eta beharra. Horrela, bere literaturak — lehen lanetatik bertatik hasita — ateak irekiko dizkio isiltasunari. Izan ere, horixe da Sarrionandiaren iritziz literatu-raren eginbeharra : « literatura, isiltasuna letretara itzultzea da » (« Letratzea », HO- n).

41Egiaz, Izuen gordelekuetan barrena eta Narrazioak bilduman ezku-taturik zegoen idazlearen ahotsa, nahiago izan bailuen isildu bere 'ni'az hitz egin baino. Bernardo Atxagak ezin hobeto zioenez Narrazioak lanari buruz ari zela, « ixiltasunak inguratzen du nire lagunaren literatura. Ez da mintza-tzen, kasu, bere buruaz, ez du balore unibertsaltzat hartzen bere bizitza pribatua, bere intimitatea » (1983 : 140-141).

  • 17  Torturatua izan zela ez zekienak edo jakin nahi ez zuenak irakur beza Marginalia. 29. or.

42Halaxe da hasierako lanetan eta halaxe, halaber, hurrengoetan ere : isildurik jarraituko du Sarrionandiaren ahotsak. Idazle kritikoa izanda ere — adibide bat jarriz — ez dio ekingo bere testuetan ageriko kritikak jaurtiki-tzeari. Beraren ‘ni’ak ere isildurik dirau : ez du hitz egiten bere bizitza-espe-rientziez (Gartzelako poemak bildumako zenbait poematan salbu), ez da mintzatzen, adibidez, berak sofritutako torturaz17 ezen, bere hitzetan, « sofritu ondoren deskribatzen entseiatzen denak sentiberatasun merkea elikatzen ari delako zentzazioa du eta isildu egiten da » (Marginalia, 28. or.).

  • 18  Erbesteak Sarrionandiarengan eta bere lanean daukan proiekzioa dela-eta irakurtzeko zinez gomendag (...)

43Horrekin batera, bere egoera pertsonalak isiltzera behartzen duela pentsa genezake. Izan ere, exiliatuak barneraturik dauzka urruntasuna eta distantzia eta, are latzagoa dena, bere buruarekiko distantzia ere gorde behar du (gogoratu « Propostas para a definição do exilio » poema)18. Ulertzekoa da, orduan, isiltasunaren bidetik abiatzea « isildu beharrekoak esan ahal dire-nak baino gehiago direnean », Ruper Ordorikari zuzendutako gutunean idaz-leak aitortzen zuen legez (M, 134. or.).

44Horrexegatik, hain zuzen ere, leku eta denbora urrun eta zehazga-beetan kokatu ditu bere narrazioak. Alegia, Joseba Sarrionandia : irakurketa proposamen bat lanean azaldu nuenez, gure idazlearen narrazio-bildumetan kronotopo indeterminatua da nagusi. Esan nahi baita : bere istorioen kokale-kutzat inguruko eta egungo errealitatea hautatu beharrean idazleak nahiago izan du horri bizkarra eman eta Edorta Jimenezek (1989a : 8-9 eta 1997) « ez-denbora eta ez-lekua » deituriko eremuan barneratu, bai bere literatura, bai gu.

  • 19  Sarrionandiak berak aitortu izan du halakorik : « Agian ez gara gai mundu erreal zabalegi eta konp (...)

45Hautapen horren oinarrian arrazoi literarioa dagoke batetik. Hau da, horrelako eremu bat sinesgarriagoa da irakurlearentzat eta idazlearentzat ere irudikatzeko errazagoa19. Baina, bestetik, joera horren azpian disidentzia-jarrera bat ere badagoela pentsa genezake. Hau da, inguruko errealitateari bizkarra emanez, inguruko errealitateaz mintzatu beharrean isilduz, idazleak muzin egiten dio errealitate horri.

46Eta horregatik ere, errealite horretatik eta bertako blagan erortzeko arriskutik aldentzearren alegia, isildu egingo du bere ahotsa eta saihestu egin-go ditu kritika esplizituak. Izan ere, idazleak badaki bere ahots kritikoa ingu-ruko errealitatean altxatuz gero, kontu handiz ibili beharko duela zarataren eta espektakuluaren zibilizazioan integratuta ez geratzeko. B. Atxagak ere arrisku horretaz ohartarazten gintuen Narrazioak lanari egindako epilogoan : « atx ! edo ai ! esanez, edo protesta eginez, ez da ezer suntsitzen, sisteman inte-gratzea baizik ez da lortzen » (1983 : 141).

47Horregatik, idazleak nahiago du isiltasunaren bidetik abiatu bere ahotsa zarata publikoan integratuta geratu ez dadin, nahiago du inguruko errealitateari bizkarra eman bertako blagan erori baino.

48Egiaz, egungo gizartean zarata nagusi delarik, beharrezkoa da isiltasuna, Sarrionandiak maiz adierazi duenez :

Lehenago igual zarata apur bat behar zen lantzean behin isiltasuna eten ahal izateko. Gaur egun isiltasun apurrak behar dira noizean behinka ez gortzeko. zarata hain etengabea betikotu ez dadin (HO, « Zarata »).

49Baina isiltzea ez da mututzea, mintzatu nahi ez izatea baizik. Bestela esanda, isiltasuna beharrezkoa bada ere eta idazlearen lekua hortxe badago ere (« zarata publikoaren bazterrean (...), isiltasunaren mugaldetik hurrean » M, 123. or.) aldi berean idazleak hitz egiteko beharra sentitzen du. Inork baino hobeto daki ezin dela mutu geratu errealitate mingarriaren aur-rean konformismoan eta konplizitatean erori nahi ez badu, literatura itsu eta axolagabearen sarean erori nahi ez badu.

  • 20  Ik. « Laket zait zitroi urez izkiriatzea ». Hnuy. 32. or.

50Sarrionandiak behin baino gehiagotan aitortu digu bere lanetan zehar idazteko beharra sentitzen duela, inkomunikazio-sentsazioa eta konek-tatzeko ezintasunaren sentsazioa izugarria izanda ere. Coleridge-ren marinel zahar hura legez, jendeak entzuteko — irakurtzeko — astirik edota asmorik ez daukala jakin arren, kontatzeko beharra sentitzen du, ‘kantatzeko’ beharra (bere lanetan maiz agertu metafora erabiliz) nahiz eta tinta ikustezinez ari dela igerri (‘zitroi urez’, bere hitzetan20), nahiz eta ia bakardadean ari dela somatu :

Gure egunetako marinelentzat ere halabeharrezkoa da kondatzea eta kantatzea, soinuarekin, edo soinurik gabe, lagun artean edo ia bakardadean (MZ, 8. or.)

  • 21  Ik. « Poesiaren gauza galdua ». Hnuy, 107-108. or.
  • 22  Argitu dezadan ‘ere’ horren zentzua : Sarrionandiak idazle legez ez ezik. indibiduo legez ere erre (...)
  • 23  Juan Gelman. Poesía. Casa de las Américas. Cuba. 158-159. or.

51Eta poesiaren nahiz literaturaren boterea ezdeusa dela jakinda ere, idazten jarraitzeko gogoa eta asmoa agertzen du (eta beste idazle eta poetak ere horretara deitzen ditu21), idazle legez ere22 erresistentzia planteatuz (nori ez datorkio burura Juan Gelmanen « Confianzas » poema hura : « ‘con este poema no tomarás el poder’ dice/‘con estos versos no harás la Revolución’ dice/(...) Se sienta a la mesa y escribe »23).

52Baina, orduan, nola lotu isiltzeko eta aldi berean hitz egiteko behar-ra ? Bada, hain zuzen, isiltasunaren bidez mintzatuz, ez esatearen bidez esa-nez, mututasunean erortzeke. Horregatik dira bere testuak diren modukoak, komunikazio inplizitu eta bikoitzaren bidez esplizituki ezer esan gabe mintzatzen ari da-eta. Izan ere, eta gorago azaldu dugunez, esaten ez den horretan — inplikaturan — dago testuak komunikatzen duena, testuaren mezua, salaketa, kritika edo dena delakoa ; hots, esandakotik geuk, irakurleok eratorritakoan.

53Argi dagoenez, beraz, Sarrionandiak irakurleari ematen dio hitza, berari irekitako testuak idazten dituelarik, horrela idazlan kategoriko eta dogmatikoetatik urrunduz. Horixe da, irekitasuna, hizpide daukagun estrate-gia nagusi honen azpian dagokeen bigarren planteamendua, lehenago propo-satu dugunez.

IV. Irekitasuna, testuon oinarrian : irakurlea protagonista bihurtzen denean

  • 24  Sarrionandiaren beraren iritzia da : « Baliozko liburuek behintzat ez dute mezu konkretu bakar-rik (...)

54Komunikazio inplizituaz eta bikoitzaz baliatzearen ondorioz Igorretako idazlearen testuek — azkenak bereziki, berriro diot — esanahi ugarirekin jolasten dute. Bestela esanda, polisemikoak dira, ‘alde ugarita-koak’ baliozko liburuek izan behar duten bezala24. Ondorioz testu irekiak dira, irakurketa — eta irakurle — ezberdinei irekita daudelako.

55Gorago ikusi dugunez, maila komunikatibo birekin jolastearen ondorioz (literal eta meforikoarekin edota esplizitu eta inplizituarekin) testuek irakurketa bikoitza onartzen dute sarritan (hirukoitza ere inoiz). Beste batzutan, berriz, bertso edo poema batzuek irakurketa literal ugari ere onartzen dituzte, hain zuzen inplikatura aberatsa daukatelako. Hnuy bildu-mako « Zer egin » poemaren ondoko ahapaldia horren adibide da :

Paradisura biderik ez da, Paradisurik ez da.
baina saioaren sasoia da
Lohi ditzagun Europako horma zuriak
gure hatzamar marka fitxatuez,
ekin dezagun haurren sinestearekin
derrota ezagunak baino harantzago

56Inplikazioei esker, « haurren sinestearekin » bertsoak irakurketa literal ezberdinak onartzen ditu eta, ondorioz, ahalpaldia era ezberdinetan ira-kur daiteke. Batetik, haurrak iñozoak izan ohi dira eta beraien siñesteak ere berdin. Eta, beraz, aurrera jarraitzea ere iñozoa dela uler genezake : zentzugabea dela, ironikoa dela « ekin dezagun » hori.

57Baina, bestalde, haurrak tolesgabe bezain xaloak dira eta xaloak direlako beraientzat dena da posible. Horregatik tematiak ere badira, ilusio tematia daukate. Zentzu honi helduz, ahapaldiak azken finean errresistentzia-ren ideia agertzen duela uler genezake, alegia haurren xalotasun eta ilusio temati hori geureganatuz aurrerajarraitzeko gonbidapena agertzen duela.

58Zein irakurketari heldu ? Irakurleak dauka hitza, nork bere irakurketa egin beharko du. Nolanahi ere — eta goragoko oin-oharrean ira-doki dugunez — aintzat hartzekoa da Sarrionandiak hainbat poema eta testu-tan saiatzearen eta ekitearen aldeko jarrera agertzen duela (nahiz eta ez modu itxi eta itsu baten, baizik eta zalantzak eta ekibokazioak onartuz eta ekiteko-tan bidea hori dela azpimarratuz : « ekiteko orduan, zihurgabetasun eta zalant-za kontzientziarekin ekin behar da » dio argi eta garbi HO-ko « Ezbeharrak » testuan). Bigarren irakurketaren haritik gogora bedi, halaber, erresistentzia-ren eta inozentziaren arteko loturaren ideia « Txabi Etxebarrieta eta gu ordu-koak » poeman (Hnuy bilduman) ere agertzen dela eta ideia horretaz mintzo dela egilea baita Marginalian ere, zehazki Juan Gelman poeta argentinarra-ren lanaren gainean egiten duen iruzkinean.

59Sarrionandiaren lanean zehar (eta modu argiagoan Hnuy illa nyha majah yahoo eta Hitzen ondoeza lanetan zehar) eurrez aurkituko ditu irakur-leak irekitasun adibideak (ikusi, esaterako, Hnuy bildumako « Intxortakoak » eta « Geografia » poemak, bereziki bukaerak). Irakurketa ezberdinak egiteko aukera horrek honez gero izan du erantzunik irakurleongandik. Esan nahi baita, dagoeneko egin izan diraeta proposatu izan dira irakurketa ezberdinak zenbait poemaren inguruan ; esaterako, « Herri proiektua » poemaren ingu-ruan. Gogora dezagun bukaera :

Eta finean.
euskal herria.
San Agustinenak eta faltsua/egia
frogak pasa ondoren, bene benetako herria dadinean
asmaketa ahaztuko dugu.
Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak sukaldeko trapu bihurtuko ditugu,
euskal herriak izatearenekin batera
ez izatearen abantailak izan ditzan (Hnuy, 31. or.)

60Poema honen aitzinean Jon Kortazar irakasle eta literatur kritika-riak ondoko irakurketa proposatu du :

‘Herri proeiktua’ (sic) deituriko poeman eratzen da nolabaiteko etorkizuna. baina batek baino gehiagok uste zuenez, gerlari zaharrak normaltasunera itzuli nahi du (1997 : 110 ; letra etzana neuk jarria da).

  • 25  Gogora dezagun. adibidez. HO-ko « Nazioa » izeneko testuan idazleak adierazitakoa : « Nazioaren de (...)

61Nik neuk, berriz, bestelako irakurketa bat egingo nuke. Ene ustez poemak zalantza agertzen du, eraikitzen ari omen garen nazioaren inguruko zalantza, eta nolabaiteko interesik eza halako estatu tekniko artifizial baten lorpenean. Izan ere, eta beste testu batzuk gogoratuta, badirudi Sarrionandiari ez zaiola atlasean agertzeko moduko estatu hutsala eraikitzea interesatzen. Nazioaren ideia bera ere (eta bere zutabe gertatu ohi den planteamendu esentzialista eta batasunzalea) zalantzan jarri izan du behin baino gehiago-tan25. Geure irakurketaren arabera, abertzaletasun-teoriak baino garrantzi-tsuago deritzo norberaren ekimenari, ekimen independentistari, euskaldun legez irauteko egindako ahaleginari azken buruan. Horrexegatik, estatu tek-nikoa ‘izatea’ lortutakoan ere, « asmaketa ahaztu » beharko genuke ‘izatetik’ harantzago geratzen diren sakoneko arazoei eta eginkizunei lotzeko eta lanean jarraitzeko (lanean abertzaletasun kitsch-aren ereduarekin zerikusirik ez daukan Euskal Herria eraiki asmoz, lanean euskaldun legez era natural baten bizitzeko moduaren bila).

62Komunikazio inplizituaren estrategiara itzuliz, egia da beraren ondorioz sarritan testuak anbiguoak gerta dakizkigukeela, erdiesanez beteak, ilunak inoiz. Zalantza barik, halako testuen aurrean irakurle bakoitzak bere irakurketa egin beharko du. Eta horixe da, hain zuzen, Sarrionandiaren xedea, dena delako ‘mezua’ edo afirmazioa ezarri beharrean, nahiago baitu irakur-leari hitza eman :

Afirmatzen ari naizenean galdetzen ari naiz. (...) Ez uste izan ene izkribuetan, zeuk zerbait utzi gabe, ezer aurkituko duzunik. Nik buztinezko untzi bat ematen dizut, zeu zara bete behar duzuna » (NENH, 18-19. or. ; letra etzana neuk jarria da).

63Egiaz, inplikazioz jositako testuak eskaintzen dizkigunez (eta dizkigulako) irakurleok behartuta gaude testuek diotena berpentsatzera, esplizituki esaten zaigunaren gainean gogoeta egin eta, nork bere inplika-zioak ateraz, testuok — untziok — betetzera. Edo alderantziz esanda : hain zuzen irakurleari eman diolako hitza behar dute bere testuek irekiak izan. Horregatik dira galderak hain funtsezko bere lanean. Nonahi aurkituko ditu-gu : Hnuy bildumako lehen poema, adibidez, galderen gainean eraikita dago goitik behera eta « Harriak eta herriak » poema (Sarrionandiaren nazioaren gaineko ikuskera ulertzeko benetan garrantzitsua den poema, arestian esan dugunez) galdera batekin bukatzen da, hots, poema irekirik utzi du idazleak geuk bila dezagun erantzuna.

64Galderak Sarrionandiaren testuetan daukan balio, funtzio eta zentzua oso ondo azaldu du idazleak berak Hitzen ondoezako « Galderak » testuan (ohartu, bidenabar, galdera batekin bukatzen dela testua) :

Galdera ez da ez egia ez gezurra, baizik eta aidean utzitako gogoeta.
Galdera, jarraipena eskatzen duen egitura gramatikal osatu bakarra da.
Galderak beste zeozertara eramaten du beti.
Galderaren esanahia izan ditzakeen erantzun guztietan dago, erantzun
ezinetik gezurreraino.
Galdera hegaztiaren hegalkadaren antzerakoa da, galderetan desira
artikulatzen da, baina batzutan jo eta iltzatu egiten dira hegaztiaren hegalak.
Galdera. eguneroko lengoaiaren aspektorik poetikoena da ?

65Galderek bezala, Sarrionandiaren testuek ere ‘beste zeozertara ematen dute’, jarraipena eskatzen diote irakurleari, bere partehartzea bultza-tuz. Azken batean, irakurleok bere testuen muinean jarri gaitu Igorretako idazleak, beren protagonista bihurtuz. Baina, zergatik ? Hau da, orain arteko lerroetan agerian geratu da komunikazio inplizituaren eta bere fruitu diren estrategien nagusitasuna eta agerian geratu da, halaber, estrategia horiek erabilita idazleak isiltasunaren bidez mintzatzea lortzen duela eta mintzatu, modu irekian : bere ahotsa ezarri beharrean irakurleari bere ahotsa jartzera bultzatuz. Hona heldurik, orduan, beste urrats bat eman beharko genuke eta idazleak irekitasun hori zergatik bilatzen duen hausnartu, zergatik eman dion hitza irakurleari. Erantzuna Sarrionandiaren jarrera literario eta ideologikoan dagoela uste dut, guztia bere ikuskeraren emaitza eta islada dela. Ondorengo atalean ikuskera hori irudikatzen ahaleginduko gara.

V. Sarrionandiaren ikuskerara hurbilduz

66Sarrionandiak berak Ni ez naiz hemengoa liburuko « Izkiriatzea eta dogmatismoa » lanean azaldu zuenez Roland Barthesen adierazpen batzuen haritik, idazleak bere lanari ekiterakoan kontraesan sakon bati egin behar dio aurre. Izan ere, idazleak antidogmatikoa izan nahi duelarik ere, idazlana dogmatikoa da berez, esandakoa finkaturik geratzen baita lengoaiaren bidez, lengoaia bera sistematikoa eta hertsia izanik.

67Sarrionandiarengana itzuliz, nik esango nuke kontraesan hori gain-ditzeko, hain zuzen ere, eman diola hitza irakurleari, horregatik bultzatzen duela irakurlea bere ahotsa jartzera idazleak berea ezarri ordez : ez duelako dogmatikoa izan nahi, ez duelako Errealitatearen interpretaziorik eman nahi, ez eta Egia bailiran egiten diren baieztapenik ezarri ere. Horrelako asmorik inork balu ere, gainera, zentzugabea bezain ezinezkoa litzatekeela ondo daki gure idazleak. Aspaldi erakutsi zion itzalak (Narrazioak bilduman idazleare-kin solasean aurkitu genuen itzal hark) maiuskuladun egiarik ez dagoela. Egia subjektiboa da, norberaren esperientziari lotuta dago beti eta, ondorioz, anitza da, eta berdin errealitatea ere : ugariegia eta aldakorregia da bere osotasunean hauteman ahal izateko (ik. NENH, 106 eta 200. or.). Igorretako idazleak ondo ohartarazi legez, errealitatea ez da ‘bat eta bakarra’ :

Gizajendeak izugarrizko joera du edozer gauza bat eta bakarra izan behar delako pentsabideruntz. Erlijio bat, besteak sineskeriak. Errealitate ekonomiko bat, eta bera, gainerakoa irrazionala. Benetako hizkuntza bakar bat, besteak dialektoak. Programa politiko bat. beste guziak atzerakoikeriak edo utopiak. Bizimodu bakarra munduan, kontsumozko gizartean, gainerakoa primitiboa edo marginala...
(« Bat eta bakarra », HO-n)

68Orduan, errealitatea anitza eta aldakorra delarik, errealitatea azal dezaken Sistema Nagusi bat ez dagoelarik (dela filosofikoa, dela ideologi-koa), irekitasuna beharrezkoa bihurtzen da. Sarrionandiaren esanetan, « errea-litatea irekia bada, ez dugu hertsi behar gure pentsamendua » (NENH, 106. or.). Horrexegatik interpretazioen eta baieztapen eztabaidaezinen ordez, erdiesanez eta anbiguetatez jositako testu polisemikoak eskaintzen dizkigu Sarrionandiak, geuk erator ditzagun inplikaturak eta geuk interpreta dezagun errealitatea. Erantzunak eman ordez galderak planteatzen ditu erantzunak geuk bila ditzagun. Edozein afirmazio erlatibizaturik eta zalantzak inguratu-rik uzten du, badakielako eta onartu ere egiten duelako « gauzak argiak eta garbiak ez direla » (ikus HO-ko « Ausardia »). Galderekin batera, paradoxak ere lagunduko dio horretan. Izan ere, paradoxak errealitatearen ‘aurpegi’ ezberdinak jasotzen ditu eta bildu egiten ditu itxuraz kontraesankorrak diren alde ezberdin horiek.

69Azken buruan, paradojaren eskutik errealitatea modu manikeistan ikusteko joeraren aurka egiten ari da idazlea. Alegia, gure egungo gizartean — eta baita gure eguneroko bizimoduan ere — errealitatea bitan banatzeko joera nagusi da, alde bati ‘ona’ irizten diogularik eta besteari ‘txarra’. Pentsabide hau muturrera eramanez, ‘bestea’ satanizatu egin ohi dugu, gainera. Bada, Sarrionandia maiz mintzatu da halako pentsaera eta jarreraren aurka (ikus « Satanizazioaren argudioa » NENH-n), « hau ALA bestea » auke-ra faltsua dela ohartaraziz (HO-ko « Aukerak » testua irakurtzeko oso gomen-dagarria da zentzu honetan). Jarrera manikeista eta bandozaleetatik urruntzeko (ik. « Bandoak », HO-n) eta bestearen ikuspegia ezagutzeko pre-mia azpimarratu izan du sarritan (gogoratu lehen jasotako « Tiroa »), horre-tarako ‘deabruaren abokatua’ ren papera bete behar bada ere :

(...) Eztabaida daitezkeen gaietan badira gutienez bi alde edo gehiago. eta zeozer ulertu nahi duenak bi aldeen eta beste guzien arrazoiak ulertu behar ditu. Bere aldearen eritzia baino ezagutzen eta ametitzen ez duena ez da gauza arazoa ulertzeko.
Arrazoi balu ere, bere ideiak benetakoak balira ere, bere burua besteen ikuspegian imintzen ez duen artean, arrazoirik aski ez du eta bere egia faltsua da, bere alderdia baizik ezagutzen ez duelako edo, hobeto esan, bestea ezagutu ezik. bere aldea bera ere ezagutzen ez duelako.
Edozein arazotan bestearen ikuspegia ezagutzea beharrezkoa da. Eta kontrako ikuspegirik ez balitz, asmatu egin beharko litzateke. deabruaren abokatu papera eginez, eztabaida librea izan dadin. (...)
(« Deabruaren abokatua », HO-n)

70Dakusagunez, jarrera itxietatik urrundu egiten da Sarrionandia, bizitzaren edozein alorretan. Euskal nazioaren arazoaz daukan ikuspegia, adi-bidez, irekia da benetan : pluraltasunaren alde mintzatzen entzungo diogu (gogoratu gorago jasotako « Nazioa » testua, kasu), pluralean mintzatzen (‘Euskal Herriei’ buruz beti), guztiontzako espazioa eskatuz (ik. HO-ko « Arkitektura ») eta sektarismoaren eta hiperabertzaletasunaren aurka eginez (irakur bitez HO-ko « Auzolana » eta « Gorabertzaletasuna », besteak beste).

71Irekitasun hori lemazaintzat harturik, Sarrionandiak bizkarra ema-ten die ‘dotrinei’ (« latinezko mezekin » ez baikoaz inora, berak dioskunez HO-ko « Latinezko mezak » testuan) eta bizkarra ematen dio, halaber, jeneralaren berbaldiari agureak erakutsitako bideskatik abiatzeko :

Maniobra gogorrak egin erazi zizkiguten eta gero iladan jarri ginen, desfilerako. Jeneralaren aurretik formazioan pasatu behar genuen. Arenga eta ordena artean abiatu ginen. martxan. bat bi ! bat bi ! eskuin ar ! bat bi !...
Jeneralaren paretik pasatzean, batbatean, bestaldean agure bat ikusi nuen martxa militarraz axolatu gabe han aldamenean bideska batetik zihoana. astiro, herrenka, kanta debekatu bat erdikantatuz...
Formazioa abandonatu eta agure haren atzetik abiatu nintzen, berehala konprenitu bait nuen beste hura zela ‘ene jenerala’.
(« Jenerala », HO-n)

  • 26  Irakur bedi. adibidez. Aberria. Demokrazia. Zibilizazioa zein Bakeaz Hitzen ondoeza-n idatzita-koa (...)

72Sarrionandiaren idatziek nabarmen egiten dute idazleak ez dituela dogma eta ortodoxiak batere maite. Aitzitik, behin baino gehiagotan — eta esparru ezberdinetan — erakutsi du nolabaiteko jarrera heterodoxo eta disidentea. Eta jarrera horren eskutik kritikaren beharra azpimarratu du sarri-tan, bere testuak ere horretara jarriz. Hipokresia, adibidez, bere kritiken jomuga izan da behin baino gehiagotan, gure gizartean eta eguneroko bizi-moduan zabaltzen den hipokresiatik hasi eta hizkuntzan habia egin duen hipokresiaraino. Izan ere, eta gure idazleak behin eta berriro salatu duenez, erabileraren erabileraz — eta bereziki botereek egin duten hizkuntzaren era-bileraren ondorioz — hitzek euren jatorrizko esanahia barik, ideologiaz kargatutako bestelako esanahiak ezkutatzen dituzte, esanahi faltsutuak eta hipokritak sarri. Horregatik badiosku « ondoezik » daudela hitzak, guk geuk egunero darabiltzagun hitz asko eta asko ere erabat lizunak direla26.

  • 27  « Bada jende asko erloju geldiaren antzerakoa dena. Badakizu erloju geldiak ordu esaktoa marka-tze (...)

73Alabaina, kritikak norberaren baitan hasi behar du bere bidea. Beste modu baten esanda, autokritikaren beharra Sarrionandiaren aldarrika-penetako bat bihurtu da azken urteetan. Eta autokritika diogunean, benetako autokritika esan nahi dugu (eta ez ‘autokritikaren’ mozorroarekin bestearen-gana zuzendu ohi dena, gorago « Autokritika » testuan idazleari entzun dio-gunez). Edo alderantziz esanda : beti arrazoia daukala pentsatzen duenaren jarrera inmobilista ez du gogoko Sarrionandiak. Horregatik maiteago ditu « erloju inperfektoak », euren zehaztasun falta eta guzti27.

74Honek guztiak, azken buruan, pentsamendu kritikoaren beharra aldarrikatzera darama idazlea, oraingoan ere benetako pentsamendu kritikoa-ren beharra :

Utopia erlijioso dotrinazaleak ahuldu ondoren, utopia sozial dogmatikoak ere ahuldu dira. Ez da teorizazio unibertsal itxien sasoia eta, kateximak alde batera utzita, pentsamendu kritiko konplexua indartu behar da. Filosofiak eta politikak artearen irekitasun eta aukera aniztasun dute.
Hala esaten da. eta hala errepikatzen da, eta egia izango da, baina badirudi hori esatea eta horixe erritualki errepikatzea dela gure 'manual debotionezko' berria.
(« Manualak », HO-n)

75Bada, hain zuzen ere, ‘manual’ bat eskaini beharrean gure pentsa-mendu kritikoa benetan eta praktikan bultzatu nahi duelako idazten du Sarrionandiak idazten duen bezala, bere ahotsa ezarri beharrean geure ahotsa jartzera bultzatuz : horregatik daude bere testuak galderez josita, erdiesanez eta paradoxez, horregatik dira anbiguo eta polisemikoak, horregatik daukate oinarri-oinarrian komunikazio inplizitu eta bikoitza, horrek guztiak behartu egiten gaituelako irakurleok gogoeta egitera, guztiaren gainean hausnarketa egitera. Eta guztiaren gainean diodanean esan nahi dut baita idazleak berak dioenaren gainean ere, ezen lehen ikusi dugunez berak esandakoa ere berpentsatu beharrean egongo baikara askotan, erlatibizaturik eta zalantzak inguraturik uzten duelako, guztia galdera bihurturik.

  • 28  Koldo Izagirreren esanetan. « Sarrionandia practica con humor e ironía la tergiversación. el contr (...)

76Egiaz, bere testuak diren bezalakoak direlako (oskol eta guzti hela-razten dizkigulako, Hitzen ondoeza-ko sarreran aipatzen den ipuina gogora-tuz) nork bere irakurketa egin beharko du, norberaren baitan begiratu eta norberaren iritzi eta aurreritziak errebisatuz28. Eta horrela, eta horri guztiari esker, « irakurtzen duzularik irakurri egiten zara », lan honen hasieran jasotzen genuen Sarrionandiaren aipura itzuliz. Ezbairik gabe. irakurleok badugu Sarrionandiari zer eskertu.

Top of page

Bibliography

VI.1. Joseba Sarrionandiaren sorkuntza-lanak (laburdurak)

IGB : Izuen gordelekuetan barrena. Bilbo Aurrezki Kutxa. Bilbo, 1981.

N : Narrazioak, Elkar, Donostia, 19843 [1 go arg. : 1983].

NENH : Ni ez naiz hemengoa, Pamiela. Iruñea. 1985 [gazt. itz. : No soy de aquí, Hiru, Hondarribi, 1991].

AEE : Atabala eta euria, Elkar. Donostia. 1986.

MZ : Marinel Zaharrak, Elkar, Donostia, 19882 [I go arg. : 1987].

M : Marginalia. Elkar, Donostia, 19892 [I go arg. : 1988].

EGGB : Ez gara gure baitakoak. Pamiela, Iruñea, 1989.

IMI : Izeba Mariasunen ipuinak. Elkar, Donostia, 1989.

AG : Ainhoari gutunak. Elkar. Donostia, 1990.

IAO : Ifaraldeko orduak. Elkar, Donostia, 1990.

GP : Gartzelako poemak, Susa, Iruñea, 1992.

HIHN : Han izanik hona naiz. Elkar, Donostia. 19932 [I go arg. : 1992].

Hnuy : Hnuy illa nyha majah yahoo. Elkar, Donostia. 1995.

MBBLB : Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk. Milabidai-Erein. Donostia. 1995.

HO : Hitzen ondoeza. Txalaparta, Tafalla, 1997.

HDEOG : Hau da ene ondasun guzia [diska-liburua]. Txalaparta eta Esan Ozenki Records.

_____, 1980, « Maggie, indazu kamamila ! », Xaguxarra - 1980-I, 19-30 [geroago in X. Mendiguren (arg.), 1994, Ipuin bakarrak. Elkar, Donostia, 11-23].

_____, 1981, « Enperadore eroa », in ZZEE. Cuentos incombustibles, Colectivo, Bilbo, 101-105.

_____, 1985, « Mintzaldiak », Plazara 1, 25.

_____, 1992, « Subitoan atera jo zuten », Susa 29, 4-5.

_____, 1999, « Eguraldi lainotsua hiriburuan ». in F. Muguruza, Brigadistak. Sound system, Esan ozenki.

_____, 1999, « Rustichelo da Pisa », Hitzak & ideiak 2, 8. or.

_____, 1999, « Zeldetako presoei buruzkoak », Hitzak & ideiak 3, 8.or.

_____, (itz.), 1983, Lur Eremua, [T.S. Eliot-en The Waste Land-en itzulpena], in G. Aresti. J. Sarrionandia & J. Juaristi, 1983, T.S. Eliot euskaraz. Hordago, Donostia, 123-167.

_____, (itz.), 1985, Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak, Pamiela, Iruñea.

_____, (itz.), 1985, Marinela. (Kuadro bakarreko drama estatikoa), Susa, Iruñea [Fernando Pessoaren O marinheiroren itzulpena].

_____, (itz.), 1985, « Fernando Pessoaren bost poema », Susa 14-15. 34-36.

_____, (itz.), 1991, Hezurrezko xirulak, Elkar, Donostia.

_____, (itz.), 1991, Galegoz heldutako poemak. Poemas naúfragos, Susa, Iruñea.

_____, (itz.), 1995, Marinel zaharraren balada, Pamiela, Iruñea [S.T Coleridgeren The rime of the ancient mariner-en itzulpena].

_____, (itz.), 1999, Manuel Bandeira. Antologia. Pamiela. Iruñea.

Sarrionandia, J. & M. Sarasketa (itz. k), 1985, Hamairu ate, Elkar, Donostia.

Sarrionandia, J. et al., 1983, « Intxaur azal baten barruan » eta « Eguberriamarauna », A.A.G.. Gráficas Lizarra, Lizarra.

VI.2. Sarrionandiaren inguruko bibliografia hautatua

A.E., 1995, « Buscando a Sarrionandia desesperadamente ». Egin (1995-12-10), 55.

Aldai, X., 1996, « Bizitza bera bezala bizitza bera », Egunkaria (1996-3-2), 33.

Aldekoa, I., 1989, « Joseba Sarrionandiaren poesia : Itxasoa gartzelatuta », Hegats 1, 5-9 (geroago in I. Aldekoa. 1993, Zirkuluaren hutsmina, Alberdania, Irun, 129-137 : gazt. itz. : « La poesa de Joseba Sarrionandia : el mar encarcelado », Leer, 1989).

_____, 1993a, « Introducción », in I. Aldekoa, 1993, Antología de la poesía vasca, Visor, Madrid, 11-35.

_____, 1993b, « Itsasoa eta desertua ». in ZZEE. Gaurko poesia, Labayru, Bilbo, 43-52 (baita ere in I. Aldekoa, Zirkuluaren hutsmina. 139-152).

_____, 1998, « Joseba Sarrionandiaren ipuingintza » in Mendebala eta narraziogintza, Erein, Donostia, 1998, 157-176 or. (eta baita Hegats 21/22 alean ere, 1998ko abendua, 57-76. or.).

Aristi, P., 1996. « Deserria/Herrimina [J. Sarrionandiari zuzendutako poema] ». in P. Aristi, 1996, Castletown. Erein, Donostia. 94.

_____, 1999, « Sarrik idatzi dit », Gara, 1999-VI-5. 22.

Atxaga, B.. 1982. « [Postdata] J. Sarrionandiari egindako gutun batetik », Susa 5, (atzeko azala).

_____, 1983. « Epilogoa, sasoi zaharrak gogoan », in J. Sarrionandia. Narrazioak. Elkar. Donostia. 19843, 135-141.

_____, 1998. « Lezio ttiki bat plajioari buruz » inGroenlandiako lezioa, Erein. Donostia, 145-162.

Ayestarán, I., 1996. « Estancias de Henry Bengoa [J. Sarrionandiari zuzendua] ». Egin (1996-9-1). 5.

Azkorbebeitia. A.. 1996, « B. Atxaga eta J. Sarrionandiaren metaforetan barrena bidaiatuz ». Uztaro 17. 109-149.

_____, 1997, « Hnuy illa nyha majah yahoo : bidaia etengabea », Egan (1997-1/2), 25-61.

_____, 1999a, Joseba Sarrionandia, irakurketa proposamen bat, Labayru ikastegia & Amorebieta-Etxanoko Udala.

_____, 1999b. « Kereixak dagoz zeure zain... ». (J. Sarrionandiaren Hau da ene ondasun guzia lanaren epilogoa).Txalaparta eta Esan Ozenki Records. 1999, 238-239. or. (berrarg. : Letras & Ideas. 5. zb.. 1999ko negua, 2. or.).

_____, 2000, « J. Sarrionandiaren Hau da ene ondasun guzia (erreseina) », Egan 2000-3/4. 201-207. or.

Berasaluze, G., 2000, « Zapi gorriak zerua du estaltzen », in ZZEE, Joseba Sarrionandia komi-kietan, 56-57. Napartheid eta Txalaparta.

Butron, J. & J. de Pedro, 1990, Joseba Sarrionandia. Letrakit, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Cano, H., 2000. « Sarriren album-a », in ZZEE, Joseba Sarrionandia komikitan. 16-17. Napartheid eta Txalaparta.

Epaltza, A., 1994, « Narrazioak. Joseba Sarrionandia », Hegats 8 (1994-I), 19-26.

Errasti, A., 1999, « Sarrionandia azokako errege », Egunkaria, 1999-XII-9.

Forest, E., 1985, « Militancia y literatura. Fragmentos de una conversación con Joseba Sarrionandia », Punto y hora (1985-7-19), 8-12.

Hoyo, E., J. Latartegi & I. Zubizarreta, 1992, « Izuen gordelekuetan barrena-ri hurbilketa semantikoa ». Enseiucarrean 7, 81-1 15.

Ibargutxi, F, 1987, « Urrutiko parajeetatik hemengo oinazera », El diario vasco. Zabalik (1987-12-18). 2.

Iturralde, J.M., 1992, « Epilogoa », in J. Sarrionandia, Gartzelako poemak, 1 15-116, Susa, Iruñea.

_____, 1997, « Literatura pasaporte bihurtzen denean » (Gasteizko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean 1997-XII-3an emandako hitzaldia, Sarrionandia, urteurrenik gabe ihardunaldien barruan).

Izagirre, K., 1997a, « Breve glosa del exilio Sarrionandiano ». in K. Izagirre (1997b), 69-75.

_____, 1997b, Incursiones en territorio enemigo, Pamiela, Iruñea.

_____, 1997c, « Hiztunon ondoeza », Euskaldunon egunkaria (1997-12-17), 33.

_____, 1997d, « Etorkizunaren saudadea (Joseba Sarrionandiari zor) ». in K. Izagirre, Non dago basques harbour, 120, Susa, Iruñea.

Izpizua, D., 1989, « Marginalia : totalitarismoaren marjen hutsalak », Literatur Gazeta 11-12 (1989-IV), 3-8.

Jimenez, 1989a, « Narrazioak », Susa 23-24, 8-9.

_____, 1989b, « Marinez Zaharrak », Susa 23-24, 14-15.

_____, 1990, « Egungo narratibaren inguruan zenbait arazo », Susa 26, 12-14.

_____, 1997, « Sarri, Ona eta Handia » (Gasteizko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean 1997-XII-1 ean emandako hitzaldia, Sarrionandia, urteurrenik gabe ihardunaldien barruan).

Juaristi. F., 1988a, « Poesiaren lekua Marginalia liburuari buruz », Literatur Gazeta 10 (1988-11), 7-8.

_____, 1988b, « Marginalia : razionalitate marxista-leninistaren bidetik », El diario vasco. Zabalik (1988-7-27), 2.

Kortazar, J.. 1982, « Joseba Sarrionandiaren Izuen gordelekuetan barrena ». Jakin 23, 133-141.

_____, « Izuen gordelekuetan barrena », Idatz & Mintz 1, 32.

_____, 1989, Laberintoaren oroimena, Baroja. Donostia.

_____, 1990, Literatura Vasca. Siglo XX, Etor, Donostia.

_____, 1997, Luma eta lurra. Euskal poesia 80ko hamarkadan, BBK/Labayru. Bilbo.

« Korrika 4 » eko Prentsa Bulegoa, 1985, « Joseba Sarrionandia : ‘Abuztuan bidali zidaten karta bat oraindik itxoiten nago’ », Argia 1901 (1985-V-26), 36-37.

Landa, J., 1990, « Trajedien kronika klabe minorrean », Argia 1.292 (I990-V-20), 63.

Larrea. J.M., 1985a. « Hitzaurrea », in J. Sarrionandia, Ni ez naiz hemengoa, 13-15, Pamiela. Iruñea.

_____, 1985b, « Idaztea eta labyrinthoa [J. Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa lanaren inguruan] », Pamiela 9, 10.

Madariaga, J.R., 1995, « Izuen gordelekuetan barrena », Hegats 12 (1995-11). 33-40.

Markuleta, G., 1990a, « Sarrionandia : samurtasun berreskuratua », El diario vasco. Zabalik (1990-1-31), 3.

_____, 1990b, « Sarrionandiaren samurra zertan den », El diario vasco. Zabalik (1990-2-28), 3.

_____, 1991, « Joseba Sarrionandia : Haizea eta Burdinaren dialektika », Zurgai (1991 -XII). 28-31.

_____, 1992a, « Ventanas que se abren », El Urogallo 76-77, 92-93.

_____, 1992b, « Baltza, latza eta garratza », El diario vasco. Zabalik (1992-12-2), 3.

_____, 1993a, « Deserriko eruditoaren jolas berriak ». El diario vasco. Zabalik (1993-1 -6), 2.

_____, 1993b, « Margolaria deserrian », Euskaldunon Egunkaria (1993-1-3).

_____, 1997, « Basurdea labyrintoan : Joseba Sarrionandia eta Hnuy illa nyha majah yahoo ». [argitaratzeke].

Mendiguren, X.. 1987. « Marinel Zaharrak », Argia 1.188 (1987-2-14). 6.

_____, 1996, « Urrutiko begiradak [J. Sarrionandiaren inguruan] », in X. Mendiguren, 1996, Ene dama maite horri. Elkar (Enbido txikira saila), Donostia, 53-57 [jat. : Egunkaria. 1996-8-15. 18. or.)

Minos Garziarena, 1993, « Testu bat ulertzeko lau ere desberdin [Sarrionandiaren « Ekibokazioa » testuaz] », Garziarena 3.

Mollarri, J., 1983. « Beste intxaur azal baten barrendik », Argia 989 (1983-X-16), 32-33.

Morán, G., 1996, « Pasión y guerra de Joseba Sarrionandia », La Vanguardia (1996-6-8), 25.

Ordorika, R., 1992, « Aitzin solasa », in J. Sarrionandia, Gartzelako poemak, 5-6. Susa. Iruñea.

Otamendi, J.L., 1996, « Nora itzuli ? », Argia 1.566 (1996-2-25), 45.

Otaegi, L., 1998, « Joseba Sarrionaindia y el destino del viejo marino », Insula 623, 16-18.

_____, 2000, Joseba Sarrionandia, marinel zaharraren kantua, Labayru Ikastegia & BBK. Bilbo.

Parreño, J. Ma & J.L. Gallero, 1992, « A través del laberinto [J. Sarrionandiarekiko elkarriz-keta] ». in J. Ma Parreño & J.L. Gallero (arg.). Ocho poetas raros (conversaciones y poemas), 213-217, Ardora, Madrid.

Perurena, P, 1988, « Marinel baten poemagintzaz », El diario vasco. Zabalik (1988-2), 2.

_____, 199.3, « Epilogo modura (Joseba Sarrionandiari) », in P. Perurena. Euskarak sorgindutako numeroak, 353-356, Gipuzkoako Kutxa, Donostia.

San Martin, J., 1986, « Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa », Egan 3-4, 203-207.

Santxo, J., 1990, « Sarrionandiaren olerkia aztergai », Enseiucarrean 5, 149-164 [« Zutik bizi da gizasemea » poemaren azterketa].

Uribe, K., 1997, « Eskola praktiko bat Sarrionandiaren ipuin batez » (Gasteizko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean 1997-XII-2an emandako hitzaldia, Sarrionandia, urteurrenik gabe ihardunaldien barruan).

_____, 1998, « Asalto a los cielos : estética y escritura en la poesía de Atxaga y Sarrionandia », Insula 623, 23-25.

Zelaieta, A.. 1985, « Euskal literatura eta gizartea edo Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa », Jakin 35, 119-127.

ZZEE (Kandela), 1985, Euskal letren dantza I983an, Hordago, Donostia.

VI.3. Bestelako bibliografia-aipamenak

Apalategi, U., 1998, « Atxaga post-obabarra edo literatura autonomoaren heteronomizazioa », Uztaro 27, 63-82.

Booth, W.C, 1996, « Del autor al lector », in E. Sullà, Teoría de la novela. Antología de tex-tos del siglo XX. 256-260, Ed. Crítica, Barcelona.

Davis, P. M., 1992, The Experience of Reading, Routledge, London/New York.

Escandell, M.V., 1993, Introducción a la pragmática. Anthropos. Barcelona.

Gabilondo, J., 1990, « Literatur kritika eta teoria kritikoak : berauon historia eta arkeologia », ASJU XXIV-1, 21-52.

_____, 1993, « Kanonaren sorrera egungo euskal literaturan : ETIOPIA-z », Egan 1993 (2), 33-65.

Gnutzmann, R., 1994, « La teoría de la recepción », in R. Gnutzmann. Teoría de la literatura alemana, Síntesis, Madrid. 213-227.

Grice, P.H., 1957, « Meaning », Philosophical Review LXVI, 377-388.

_____, 1975, « Logic and Conversation » in Cole, P. & J. Morgan, Syntax and Semantics.

Academic Press, New York (fr. itz. : « Logique et conversation », Communications. 30, 1977).

Iser. W., 19833, The Implied Reader. John Hopkins University Press, Baltimore. (jat. : Der Implizite Leser. München. Fink. 1972).

_____, 1987, El acto de leer. Taurus, Madrid. (jat. : Der Akt des Lesens. München, UTB-W. Fink. 1976 ; ingl. itz. : The Act of Reading : A Theory of Aesthetic Response. John Hopkins University Press, Baltimore, 1978).

Leech, G.N., 1983, Principles of Pragmatics. Longman, London.

Levinson, S.C., 1983, Pragmatics. C.U.P., Cambridge.

Manguel, A., 1998, Una historia de la lectura, Alianza, Madrid.

Mendiguren, 1993a, « Trikrisia », Jakin 79, 60-67.

_____, 1993b, « Gure literatura garaikidea », Jakin 76, 93-103.

Mendoza, A., 1998, Tú, lector. (Aspectos de la interacción texto-lector en el proceso de lectu-ra), Octaedro, Barcelona.

Meregalli, F., 1989. La literatura desde el punto de vista del receptor, Rodopi, Amsterdam.

Olaziregi, M.J.. 1993, « Gazteen (irakurketa) gustu eta disgustuak », ASJU XXVII-3, 821-875.

_____, 1996, « Literatur irakurketaren gaurkotasuna : gazteen zaletasun eta jokabideak ». Egan (1996-2), 35-48.

_____, 1997. Literatura eta irakurlea. Testu-estrategietatik soziologiara Bernardo Atxagaren unibertso literarioan. [1997.eko urtarrilean Gasteizko Filologia eta Geografi-Historia Fakultatean aurkeztutako tesi-lana]. (arg. : Bernardo Atxagaren irakurlea. Erein, 1998).

Sperber, D. & D. Wilson, 1986, Relevance : Comunication and Cognition. Blackwell, Oxford. (fr. itz. : La pertinence : communication et cognition, Minuit. Paris, 1989).

Torrealdai, J.M.. 1997. Euskal kultura gaur. Liburuaren mundua. Jakin.

Top of page

Notes

1  Pako Aristi. Urregilearen orduak. Erein. Donostia. 1998. 100. or.

2  J. Sarrionandiaren lan horien guztien zerrenda « Bibliografia » atalean aurkitu dezake irakurleak. Liburu bakoitzaren erreferentzia bibliografikoaren ondoan bakoitzari dagokion laburdura ere zehaz-tu dugu bertan. lan honetan zehar laburdura horiez baliatuko baikara askotan gure egilearen testue-tako aipuak eskaintzeko orduan.

3  Goian aipatutako literatur generoen zerrendan aurki beste bat gehitu beharko dugu : eleberriarena. Izan ere. Joseba Sarrionandiak l999ko deialdiko Jaka Beka eskuratu zuen hain zuzen orduko hartan proiektua baino ez zen eleberri bat aurrera eramateko asmoz.

4  X. Mendigurenen esanetan, « Sarrionandiaren lehenengo ipuinen — « Maddi. indazu kamamila ». « Enperadore eroa » — eta Narrazioak (1983) bildumaren eragina berebizikoa izan zen gerokoengan. bai lexiko hautaketan. bai exotismorako joeran. liburu argitaratuetan bezala edo are gehiago ipuin lehiaketetara aurkezten diren lanetan ikusten denez » (1993b : 100).

5  Ezaguna denez, 1980. urtean atxilotua eta espetxeratua izan zen Joseba Sarrionandia, etakidea zelako akusaziopean. Bost urte beranduago, baina, 1985.eko uztailaren 7an zehazki, gartzelatik ihes egin zuen Imanol abeslariak eskainitako kantaldiaren ondoren bafle baten ezkutaturik. San Fermin egun ospetsu hartaz geroztik ezkutuan bizi da gure idazlea, « besterririk besterrira » dabil, « moilarik moila » (bere hitzak dira : ikus Hnuy 131. or. eta 129. or.) eta hor nonbaitetik idazten digu, klandes-tinitatetik.

6  Ikus A.E. 1995. Adierazpena guk itzuli dugu euskerara.

7  Erein. 1998. 38-39. or. Nolanahi ere. urte luzeetan zehar literatur sistema ofizialaren bazterrean bizi izan ondoren badirudi gauzak aldatzen ari direla. Zentzu honetan esanguratsua da — eta poztekoa — Sarrionandiak l999ko deialdiko Jaka Beka eskuratu izana.

8  Sarrionandiaren hizkera landua eta honez gero konfundigaitza bere testuen harreraren eragile — funtsezkoenetakoa gertatu da beraren gaineko artikulu. erreseina nahiz azterketetan alderdi aipatuena eta azpimarratuena izateak darakutsan legez (besteren artean ikus Aldekoa 1998. Butron & de Pedro 1990, Epaltza 1994. Ibargutxi 1987, Jimenez 1989a eta 1997. Kortazar 1982 eta 1997a, Landa 1990. Markuleta 1990b. 1992b eta 1993a. Uribe 1997. ZZEE 1985).

9  Teoria honen arabera literatur fenomenoa ez da bukatzen idazleak testua idaztean. irakurleak berau irakurtzean baizik. Irakurketa-ekintza horretan. hain zuzen ere. jasotzen du testuak bere funtsa eta zentzua. testua ez baita ezer irakurle batek eskuartean hartzen eta irakurtzen ez badu. Ulertzekoa denez, orduan. irakurketa-ekintza hori hain funtsezkoa izanda. testuek irakurketa hori bultzatzen duten mekanismoak dauzkate beren baitan. Bestela esanda. idazlea irakurleon partehartzea eragiten saiatzen da. horretarako estrategia zenbaitez baliatuz.

10  Izenburu ahoskaezin eta ulertezin horren esanahiaz ikus Azkorbebeitia 1997.

11  Goian aipatutako estrategia horien guztien azterketa luzeago baterako ikus Azkorbebeitia 1999a.

12  Aipuaren itzulpena gurea da.

13  P. Gricek (1957 eta 1975) inplikazio mota bi ezberdindu zituen : hitzen esanahitik beretik erator-tzen dena batetik (« konbentziozko inplikazioak ») eta. bestetik. « elkarrizketazkoak ». hau da. testuin-gurutik eratortzen direnak (ez bakarrik testuinguru linguistikotik. Pragmatikarentzat testuingurua zerbait zabalagoa baita : konstrukto sikologiko bat non munduari buruz daukagun ezagutza onartua edota asuntzioak biltzen diren). Lan honetan inplikaturaz aritzean (alegia. inplikazio-multzoaz) bigarren hauen zentzuan arituko gara eta. horrela. lerrootan aurrera eskainiko dugu beraren adibi-derik. Konbentziozko inplikazioen adibide bat eskaintzearren. berriz. Sarrionandiaren beraren « Klaseak » testu umoretsua ekarri nahi dut gogora (Hitzen ondoeza lanetik) : « Estudianteena da sektorerik iraultzaileena, klaserik gabeko gizartean bizi nahi luketelako ».

14  Eragiketa hori. baina. ez da uste bezain matematiko eta objektiboa. Izan ere. maiz inferentziak egiteko orduan nork bere iritzi eta aurreritziak ere tartekatzen ditugu eta 'esandakoa'ren inplikazioak eratorri beharrean nork bere ondorioak ateratzen ditugu. Arrisku honetaz oso modu argigarrian (eta umoretsuan) ohartarazten gaitu Sarrionandiak berak « Ikuspunduak » testuan (ikus HO-n).

15  Alegorian ere irudiak kateatzearen ondorioz testua bi mailen artean mugitzen da — erreala eta figuratiboa — eta. horrela. alegorian ere posible dira bi irakurketa. Zentzu honetan alegoria eta guk ‘komunikazio bikoitza’ deitu duguna parekoak lirateke. Parekoak bai. baina ez dira berdinak. Izan ere. komunikazio bikoitzaren kasuan testua ez dago irudi-kateak osatuta. Bestalde (eta aurrekoaren ondorio da hau) irakurlea libreagoa da esanahiak eratortzeko orduan ; edo alderantziz esanda, testu alegorikoan bigarren irakurketaren zentzua ezagunagoa eta definitiboagoa egiten zaio irakurleari. halako testuen oinarrian dauden irudiek esanahi kodifikatuagoak ematen baitizkiote aditzera.

16  Lan honen hasieran Sarrionandiaren ohiko estrategien artean aipatu dugun ‘barne-testuartekota-suna’ren adibide argia daukagu. beraz, baina ez bakarra (besteak beste. irakur bitez Ifar aldeko orduak bildumako « Oroitzera eseri » narrazioa eta Hnuy illa nyha majah yahoo liburuko « Ahots hurrin eta hautsia » poema ; ohartu. gainera, oraingoan ere bi testuok esplizituki esaten zaigunetik harago jotzera bultzatzen gaituztela, bientzat parekoa den bigarren irakurketa bati atea irekiz : izan ere, biak ala biak ez ote dira inplizituki gizabanakoon pasibitate eta inmobilismoa salatzen ari... ?).

17  Torturatua izan zela ez zekienak edo jakin nahi ez zuenak irakur beza Marginalia. 29. or.

18  Erbesteak Sarrionandiarengan eta bere lanean daukan proiekzioa dela-eta irakurtzeko zinez gomendagarria da K. Izagirreren « Breve glosa del exilio Sarrionandiano » lana (ik. 1997a).

19  Sarrionandiak berak aitortu izan du halakorik : « Agian ez gara gai mundu erreal zabalegi eta konplexuegiaren mapak egiteko. Aisago deskubritzen eta marrazten dugu terra incognita imjinario bat. non eta geu garen autore. milaka egile eta desegileren manupean bizi gareneko territorio mugagabe eta konfliktiboa baino » (Marginalia, 146. or.).

20  Ik. « Laket zait zitroi urez izkiriatzea ». Hnuy. 32. or.

21  Ik. « Poesiaren gauza galdua ». Hnuy, 107-108. or.

22  Argitu dezadan ‘ere’ horren zentzua : Sarrionandiak idazle legez ez ezik. indibiduo legez ere erre-sistentzia planteatzen du bizitzaren esparru ezberdinetan. bere lanetan behin eta berriro agertzen den bidaiaren metafora hemen kokatzen delarik gure irakurketaren arabera (ik. Azkorbebeitia 1996 eta 1997). Labur esateko. ‘bidaiatzea’ da garrantzia daukana. portura iristea baino : lortu nahi dugunaren bila abiatzea. saiatzea, ekitea. lortuko ote dugun ez badakigu ere.

23  Juan Gelman. Poesía. Casa de las Américas. Cuba. 158-159. or.

24  Sarrionandiaren beraren iritzia da : « Baliozko liburuek behintzat ez dute mezu konkretu bakar-rik. alde ugaritakoak eta erabilgarriak dira » (« Irakurraldiak ». HO).

25  Gogora dezagun. adibidez. HO-ko « Nazioa » izeneko testuan idazleak adierazitakoa : « Nazioaren definizioak arraza. hizkuntza. geografia edo borondate ‘batasunaren’ ideian oinarritzen ziren. Gaur egun diren nazio gehienak. ostera. anitzak, zatituak eta gatazkatsuak dira berez. Eta eskerrak, ezen eta zenbait abertzaleren kontzepto batasunzale estuak haintzat hartuez gero euskal naziorik ez litzateke iadanik posible ».
Nazioaren inguruko Sarrionandiaren pentsaera nahiz jarrera dela-eta. ikus. baita ere. Hnuy bildu-mako « Harriak eta herriak » poema.

26  Irakur bedi. adibidez. Aberria. Demokrazia. Zibilizazioa zein Bakeaz Hitzen ondoeza-n idatzita-koa eta baita « Lengoaiaren boterea eta beste » testua ere. Marginalia-n.

27  « Bada jende asko erloju geldiaren antzerakoa dena. Badakizu erloju geldiak ordu esaktoa marka-tzen duela egunean bi aldiz. Erlojua hamarrak eta laurden markatuz gelditu bada. hamarrak eta laur-denak diren unean erloju geldiak ere benetako ordua markatzen du.
Erloju geldia bezalakoa den jendea ez da bere zeretik mogitzen. Ez du ez aurrera ez atze-ra egiten. egonean igurikatuko du bere ordua seinalatuz. harik eta denborak arrazoia eman arte. Eta berea benetako orduarekin ados datorren unean ‘arrazoia nuen. begira !’ esanen dizu...
Eta hor geratzen dira heurenean geldirik. heuren hamar eta laurdenetan. heuren esaktota-sun elbarrian.
Gainerako erlojuak ez dira egundo hain esaktoak. segunduak aurrera edo minutuak atze-ra dabiltza. eta ez dira agian benetako orduarekin ia inoiz erabat egokitzen.
Baina laketago zaizkit erloju inperfektoak. ttipi-ttapa beti hor ari direnak. zehaztasun falta eta guzi » (« Erloju geldiaren paradoxa ». HO-n).

28  Koldo Izagirreren esanetan. « Sarrionandia practica con humor e ironía la tergiversación. el contrasentido. el antiaxioma. Con ello logra sacarnos de nuestra seguridad. de nuestra moral de cámara : atenta directamente contra los cimientos de nuestros tópicos y. muchas veces. aquel juego conceptual que en una primera lectura nos hace sonreír. queda en nuestro recuerdo como pregunta inquietante o como posibilidad abrumadora » (1997b : 71).

Top of page

References

Bibliographical reference

Aitzpea Azkorbebeitia Aldaiturriaga, “« Joseba Sarrionandia : isiltasuna, irekitasuna eta irakurlea »”Lapurdum, 6 | 2001, 63-91.

Electronic reference

Aitzpea Azkorbebeitia Aldaiturriaga, “« Joseba Sarrionandia : isiltasuna, irekitasuna eta irakurlea »”Lapurdum [Online], 6 | 2001, Online since 01 June 2009, connection on 28 March 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/1190; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.1190

Top of page

Copyright

CC-BY-NC-ND-4.0

The text only may be used under licence CC BY-NC-ND 4.0. All other elements (illustrations, imported files) are “All rights reserved”, unless otherwise stated.

Top of page
Search OpenEdition Search

You will be redirected to OpenEdition Search