Nabigazioa – Web mapa

HasieraAlea6Articles - IdazlanakJoannes Etxeberriren Eliçara erab...

Articles - Idazlanak

Joannes Etxeberriren Eliçara erabiltceco liburua-z

Isaac Atutxa
p. 21-61

Testu osoa

0. Atarikoak

  • 1  Joannes Etxeberri Ziburukoaren hiru liburu inprimatu eman zaizkigu : Noelac bigarrena eta gaur min (...)

1Jarraiko lerroetan Joannes Etxeberri Ziburukoak idatzi eta gurera heldu den liburuetako baten aurkezpena egin nahi izan dugu. Liburu hau Eliçara erabiltceco liburua da eta idazle honek idatzi eta argitaratu direnetan hiru-garrena dugu.1

2Mendeetan zehar, hiru lekukotasun desberdin eman ahal izanagatik, guk bi baizik ezin izan ditugu aztertu, 1665.ekoa eta hurrengo urtekoa, 1666.ekoa.

  • 2  Edozein testukritika liburutakoari jarraiki (guk J. Lakarraren « Testukritikaz : I. Stemmarantz » (...)

3Lantxo hau hiru atal nagusitan banatu dugu. Lehenean, lekukotasun desberdinen araketa sakona egiten da. Nahaste haundia izan da itxura guztien arabera hiru argitarapen desberdin behintzat izan baitirelako. Guk aurkitu ditugun lekukotasun hauen ale desberdin guztiak aztertu eta lortutako emai-tzak eskaintzen ditugu.2 Bigarren atalean, eskuartean ditugun bi lekukotasu-nen erkaketari ekin diogu lekukotasun desberdinon filiazioa lortu nahiean. Hirugarren atalean, azkenik, eta liburuaren lekukotasun desberdinak inpri-matu ziren garaiak aintzat harturik, liburuak argia ikus zezanerako jarraitu behar zuen ibilbidea gogoan izaki, zenbait bitxikeria bibliografikoz aritu gara, liburuaren beraren egituraketari buruzkoa esaterako.

1. Eliçara-ren lekukotasun desberdinak

1.1. Zuzeneko tradizioa

  • 3  Joseba Lakarrak dioenez (1988 : 120) « testua gureganaino irits dakiguke a) zuzenean edo zeharka.b (...)

4Hau da gugana heldu den Etxeberri Ziburukoaren hirugarren eta azken liburua3.

  • 4  Badu F. Michelek ere liburu honen aipamenik bere Proverbes basques- en. Hona dioen : « XVI.L'annee (...)

5Jusef Egiategi eta Aita Larramendik ez dute beren lanetan aipatzen (ezagutzen ez omen zutelako ?). Badute, haatik, J. C. Adelung eta J. S. Vater-ek aipamenik. Izan ere, honela diote Mithridates liburuan (1809 : 23) : « Elicaria (sic) Erabiltceco Liburia (Biscayea). Pau in Bearn, 1666, 24 ».4

6Behin, L.L. Bonaparteren Eskuizkribuak-Argitarapenak liburua (1989) arakatzen geundela, hurrengo bi aipamenok irakurtzeko aukera izan genuen :

352. UN PATRIOTE. Recueil des quelques Eclaircissemens
Relatifs au paiss et peuple Basque. Par... Dedié a son Altesse
Le Price Napoleon. Bayonne le 24 Février 1866.
Cuaderno, 41 hoj., 23,5 cm. MICROFILM 2 C 27
Proc. : ADN m/s B-95
352bis. (NOTA bibliográfica sobre Joanes Etcheberry).
2 hoj., 27 cm.
Proc. : ADN m/s B-105.MICROFILM 2 C 27

7Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekako Bonaparte Printzearen eskuizkribuen mikrofilmetan bilatu eta han aurkitu genuen, UN PATRIOTE honen 41 orrien ondoren, Joannes Etxeberri Ziburukoaren Noelac eta Eliçara erabiltceco liburuaren aipamen bibliografikoz osatutako bi orri. Lehen orriak Noelacen hiru argitarapen desberdinen berri daukagu. Bigarrenean, Eliçara ren lekukotasun bati buruzko xehetasun hauek ditugu :

Eliçara erabiltceco liburua, Ioannes Etcheberri Dotor theologoac eguiña. Eta Iaun Noble Bertrand de Etchaus Toursco archipizpicu Digneari dedicatua.
Bigarren aldian imprimatua.
Paven Ioannes Desbaratz Erregueren imprimatçaillea baithan 1666.

pag., titre non compris 1 à 506 et avec la table 517. au revers de la page du la tablefin se trouve : Iesusen Compagniaco aita batec D'etcheverry doctor cenaren adisquideac marinelen favoretan arrats guztiez eguin behar examena. : Aita harc berac Iesus Christori gurutcearen aitcinean contricionezco orationea. - ces deux morceaux, en vers, ne sons point paginés ; ils occupent 11 pages en sorte que le total, sans le frontispice et le revers du frontispice est de 1 a 528. L'approbation, en latin, est donnée à Sare de 22 mai 1635 et signée P. de Atchular curé de Sare, P de Guillentena curé D'Itsatsu. Ce quiune distance de 31 ans entre la 1re et la 2e édition, et l'auteur était mort en 1666.

174 mana — 202 JEcen — 226 Haren — 266 Ecen — 304 Içatu — 326 Guinenean — 348 ikhisteco — 376 arren.

8Pertsona honen ustez, lehen argitarapenetik bigarrenera 31 urte igaro dira, bitartean Etxeberri bera ere hil egin zaigularik. Ez da, haatik, ohartu 1665.eko argitarapenaz, ezezaguna zaiolako ziurren. Honek Joanes Desbaratz inprimatzaileari ere ez ote zitzaion gauza bera gertatu pentsarazi digu.

1.1.1. 1636. urteko lekukotasuna

9Vinsonen sailkapenaren arabera hiru argitarapen desberdin ezagutu izan ditu liburu honek mendeetan zehar. Hona hemen balizko lehen argitara-penaren aipamen bibliografikoa (1891 -8 : 76) :

« 17a.- Eliçara erabilceco liburua Ioannes Etcheberri Dotor Theologoac eguiña eta iaun Noble Bertrano de Etchaus Tursco Aphezpicu digneari dedicatua. Bordelen, Guillen Millanges Erregueren imprimatçaillea baithan 1636. »

10Vinsonek dioenez, aipamen hau M. Pierquin de Gembloux-ek egiten du bere Histoire littéraire liburuan, baina berak zalantzatan jartzen du Pierquin honen lana « insuffisant, désordonné et inexact » delako.

11Hau da, izan ere, Pierquin de Gembloux jaunaren aipamena :

12« Etcheberri Joannes, Eliçara erabillceco liburna, etc, in-18, Bordelen Guillen Milanges Erzegueren, imprimatcaillea baith an 1636, p. 542 ». (1958a : 264). Gehigarrietan ere aipamen berbera dugu. Eta bai, baliteke Pierquin-en lana « insuffisant, desordonne et inexact » izatea ; baina, dirudienez, begibistan izan du argitarapen hau. Bere neurria (in-18) eta bere orrialde kopurua (542) ere ematen dizkigu. Eta ezagutzen diren beste bi argitarapenak ez datoz bat bi datu hauekin. Baliteke, bestalde, Pierquin de Gembloux berak ere beste non-baiten jaso izana datuok.

13Urkixo jauna ere ezagun diren bi argitarapenez landako beste hiru-garren baten aldeko zen. Berak Joanes Etxeberri Sarakoaren eskuizkribuak aurkitu Zarautzen frantziskotarren komentuan eta argitara eman zituen 1907.ean. Denak ditugu Las obras bascongadas del doctor labortano Joanes Etcheberri izenburua duen liburuan bilduak. Hona hemen Urkixoren ustea (1907 : 149-150) :

El autor de Hatsapenac cita constantemente a Etch., abreviatura evidente de Etcheberri, sin darnos ningún detalle que nos indique el libro o libros a que se refiere. He podido sin embargo comprobar que todas las formas verbales que el Doctor de Sara atribuye a su homό-nimo de Ziburu, se encuentran en la siguiente obra, que me ha sido confiada por el entusiasta vascόfilo M. Hiriart, Bibliotecario de la villa de Bayona : ELICARA | erabiltceco | Libvrva. | IOANNES ETCHEBERRI | Dotor Theologoac | eguiña. | Eta iaun Noble Bertrano | de Etchavs Turfce,| Archiphizpicu dignea-| ri dedicatua. | (floron) | BORDELEN, | I. Mongiron Milanges, | Erregueren Imprimat- | çaillea baithan. 1665. |

Este libro se imprimiό por primera vez en 1636 y se reimprimiό en 1665 y en 1666 : M. Julien Vinson declara no haber visto mas que la segunda y tercera de estas ediciones ; y reproduce, sous toute réser-ve, las indicaciones de M. Pierquin de Gembloux (Histoire littéraire), acerca de la de 1636.

Los Rudimentos nos prueban no obstante, que además de las dos ediciones conocidas, existiό otra tercera, de la que tomό sus citas Joannes de Etcheberri ; por lo que no parece aventurado asegurar que la afirmaciόn de M. Pierquin de Gembloux es exacta.

En efecto : el Doctor labortano no se sirviό de la ediciόn de 1665, que tengo a la vista ; ni de la de 1666, según puede verse por la carta que transcribo a continuaciόn, de la que se deduce que la paginaciόn dada por el manuscrito no corresponde a la del ejemplar del Eliçara, que se conserva en el British Museum : es pues evidente que existiό, por lo menos, una ediciόn de este libro que no ha llegado hasta nosotros.

14Ukaezina da, bada, orrialde batetako desoreka edo aldea dagoela Hatsapenac- eko eta 1666.eko edizioaren arteko aipamen hauetan.

15Pentsa zitekeen, haatik, alde hau Joanes Etxeberri Sarakoak 1666.eko edizioan falta diren 3-4 orrialde zenbakiak kontuan izan eta horren ondorena izatea (baina orduan aldea 2 orrialdetakoa dateke, ez batekoa), argi erakusten baitzaigu lau adibideotan edizio batetik besterako aldea orri bakarrekoa dela.

16Izan dugu Eliçara erabiltceco liburua- ren bi edizio ezagunak (1665 eta 1666.ekoak) eta Escuarazco hatsapenac latin ikhasteco liburuan Joanes Etxeberri Sarakoak ezarri dituen Eliçara- tik hartutako aipamenak aztertzeko aukera eta argi ikusi dugu Sarako midikuaren aipamenok zuzenak badira (eta ez dugu bestetara pentsatzeko arrazoirik) zilegi dirudiela, Eliçara erabiltceco liburua- ren bi ezagunez gain, 1636.eko (Pierquin de Gemblouxek defendatzen zuenez) edo beste urte batetako argitarapena ere izan dela aitortzea.

  • 5  Julio Urkixok 87 jarri duen arren (1907 :169), zenbaki zuzena 97 de
    Oraingoan ere, gaizki jarri du (...)

17Jarraian konparaketa horren emaitzak eskainiko dizkigu, bost zutabetan bananduak. Lehenean, Etxeberri Sarakoak Eliçara- tik hartu duen adibidea dugu ; bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean 1665, 1666 eta Etxeberri Sarakoaren beraren liburuan adibide hori agertzen den orrialde zenbakia ; bos-garrenean, azkenik, J. Urkixok Etxeberri Sarakoaren lanak bildu dituen Las obras bascongadas liburuaren orrialde zenbakia. Hona hemen datuok5 :

18Argi erakusten zaigu bost zutabeotan zehar, liburuan aurrera egin ahala, orri bateko diferentzia areagotu (hiru-lau orrialdetako aldera helduz) edo laburtu egiten dela eta orrialde zenbakien arteko desberdintasuna ez dagokiola, beraz, Eliçara- ko 3-4 orrialde zenbakien faltaren eraginari. Badirudi, bada, Etxeberri Sarakoak gurera heldu ez den Eliçara erabiltceco liburua- ren argitarapen desberdin bat erabiltzeko aukera izan zuela. Are, pentsa liteke, 1666kotik gertuen izaki, urte honetakotan oinarri zitekeela berankorragoren bat.

1.1.2. 1665. urteko lekukotasuna

19Irakurri ahal izan dugun bibliografiak, lagundu beharrean, kasu honetan, nahastu egin gaituela esan behar dugu. Beti bezala, J. Vinson hartu dut abiapuntu eta bere Essai... -n irakurria da jarraian azaldu nahi duguna. Hau da Eliçara erabiltceco liburua- ren bigarren argitarapen honen lehen aipamena (1891-8 : 77) :

« 17b.- ELICARA | ERABILTCECO | libvrva. | ioannes ETCHEBERRI | Dotor Theologoac | eguiña. | Eta iaun Noble BEKTRANO I deEtchavs Turfce, |Archiphizpicu dignea- |ri dedicatua. | (fleu-ron) | BORDELEN, | I. Mongiron Milanges, | Erregueren Imprimat-| çaillebaithan. 1665.

Pet. in-8 — (lxvj)-435 p. ; signatures : aux fts préliminaires de un a six pieds de loup ; pus A p. l, B p. 16 < 17>, C p. 25, D p. 41, E p. 49, etc.

— Le texte mesure 86 mm de hauteur sur 42 de justification.
Je connais trois exemplaires de cette édition, dont un complet. Un des deux autres est à la Bibliothèque municipale de Bayonne (n° 3822).

Coll. : p. (i-ij) titre, (iij-vj) dédicace, (vij) approbations de MM. Guillentenea et Axular (Sare, 16 mai 166 (sic), (viij-ix)) vers latins a l'éloge de l'auteur signé d'Iharce, (x-xiv) vers français, signes Casabielhe, (xv) vers basques signés J. Claverie, (xvj) vers : harc berac <hari> berari, (xvij-xviij) vers de Tristand de Aphezte, (xix) vers : harc berac <hari> berari, (xx) division du livre, (xxij-xl) calendarioaz eta demboren contuaz «  du calendrier et du compte du temps », (xlj-xlv) tableaux de l'épacte, de la lettre dominicale et des fêtes mobiles de 1665 à 1683, (xlvj-lxvj) calendrier ; — p. l-82<4>, première partie (devoirs du chrétien), premier traité (prières quoti-diennes, en vers) ; p. 82<5>-134, deuxième traité (doctrine chrétien-ne, en vers) ; p. 135-166, troisième traité (de la confession, en prose) ; p. 167-423, deuxième partie (heures, en vers ; les psaumes de la péni-tence sont aux p. 316 et suiv. ; aux p. 368 a 423 est la dévotion à Marie) ; p. 425-435, table.

<Commencement des p. 81 Duçun othoi, 192 7. Hargatic, 273 Eta Ifraelen, 346 Bartholome, 403 3. Laurguitu.> »

20<> artean jarri ditugu J. Vinsonen beraren zuzenketa eta gehiketak, hain zuzen ere bere Essai... -ren bigarren alean jarri dituenak (aip. lan. : 544). Zuzenketa eta gehiketon artean, honako aipamen berri hau jarri du :

« 17 b, c — Eliçara, etc.
Edition conforme à la précédente, sauf ce qui suit :

Pet. in-12 — (lxvij) - 435 p.
P. (vij) approbations de P. de Archular. P. de Guillantena (22 de mai 166 (sic), (viij-ix) vers latins signes « I. Ihartius in Curia Baionenfi caufarum Patrunus », (x-xiv) vers français, signés : I. D. Casabielhe, sr de Chabatenea, de Saint-Jean-de-Luz ; (xv) vers basques signés : lean Claveria, Apezac ;...(xvij-xviij) vers de Tristan de Aphezte, Apphesac ;... (xx-xxi) division du livre ; (xxij-xxxix) Calendarioaz, etc. ; (xl) blanc ; (xli-xliii) tableaux de 1665 à 1683 ; (xliv-lxvij) calendrier ; (lxviij) blanc ; — 1-82 première partie, pre-mier traité, 83-135 deuxième traité ; 135-166 troisième traité ; 167-423 deuxième partie (ps. de la pénitence aux p. 316-344, la dévotion a Marie aux p. 368-423) ; 425-435 table.

Le texte a une justification de 42mm sur 98 de hauteur (chiffres et signatures compris).

Erreurs de pagination : 117 pour 107, 30 pour 130, 178 pour 187, 303 pour 203, 149 pour 249, 369 pour 359, 374 pour 363.

Commencement.des p. 81 Duçun othoi, 192 7. Hargatic, 273 Eta Ifraelen, 346 Bartholome, 403 3. Laurguitu.

Signatures : préliminaires : un à six pieds de loup aux p. i. xvij. xxv, xlj ;— A p. 5, B p. 21, C p. 29, D p. 45, etc, jusqu'à Mm (demi-feuille contenant les quatre derniers feuillets de la table).

Sur quatre exempl. de cet ouvrage et de cette édition que j'ai eus entre les mains, deux avaient à la p. 220 la réclame harran en petit texte ; les deux autres avaient hartan en texte ordinaire. A part cela, les quatre volumes étaient identiques. »

21Bibliografia irakurri eta eman genuen hurrengo pausua iturrietarakoa izan zen. Baionako Museoan, urte honetako ale bat izan zitekeelakoan, hara jo eta argitarapen honen ale baten fotokopiak lortu ahal izan genituen. Handik lasterrera, Baionako lankide dugun Txarles Bidegain etorri zitzaigun han liburuarekin batera dagoen eskuizkribu baten berri emanez. Eskuizkribuak honela dio :

22Comparaciόn de las dos ediciones de 1665 de « Eliçara erabiltceco liburua » de Joanes Etcheberri :

23Eskuizkribu honetan eta J. Vinsonen Essai... -n agertzen diren datuak (aipatu berri ditugunak) konparatzen baditugu, argi ikusten da eskuizkribu hori J. Vinsonen bi tomo desberdinen kopia bat dela ; are, erakutsi ditugun 1665. argitarapeneko datuak (77. orrialdekoak) eskuizkribuaren ezkerraldeko zutabean agertzen dira. Essai... -ren bigarren alean (gehiketa eta zuzenkete-na) 17bc izenburu pean agertzen dena da eskuizkribuan eskuma aldeko zuta-bean duguna.

24Eskuizkribu hau edo Vinsonen datuen aurrean, bestalde, zera komen-tatu behar dugu :
1. T. I. (Vinsonen bibliografiako lehen alea), p. 77, n° 17a jartzen du ezkerraldean ; T. II (bigarrena, « Additions et corrections »), p. 544, n° 17bc, eskumaldean.

252. « Petit in-8° »z mintzo da ezkerraldean eta « petit in-12 » bestean. Neurriak ere desberdin dira (86 mm x 46 mm ezkerraldean eta 98 mm x 42 mm eskuman ; kasu honetan, ordea, orrialde zenbaki eta zeinadurak barne).

263. Ezkerraldean « je connais 3 exemplaires de cette édition » dio ; eskumaldean « sur 4 exemplaires de cet ouvrage... »

274. Eskuizkribuan agertzen ez den arren, liburuan, zuzenketa eta gehi-keten alean, « Edition conforme à la précédente, sauf ce qui suit : » jarri zuela ikusi dugu.

28Zenbat ale desberdin izan ditu Vinsonek eskuartean 1665.eko edizio-koak ? Zergatik jartzen du 17.b (eskuizkribuan 17a jartzen da) eta 17b, c bestean ? Zergatik mintzo da « Edition conforme à la précédente » denak 1665.ekoak badira ? Ez ote da izango, eskuizkribua eta Essai...-ko datuen arabera, 1665. urtean Eliçara erabiltceco liburua- ren bi argitarapen desber-din izan zirela, eskuizkribuaren izenburuak berak dioenez ? Lehen argitara-pena 17b izendatu zuen Vinsonek eta honen datuak jarri zituen Essai... -ren lehen alean. Bigarren alean (gehiketa eta zuzenketenean), aldiz, 17b, c izendatzen du aurkitzen duen edizio berri hori, berori ere 1665. urtekoa. Ezin du 17c izendatu 1666. urteko izendatua baitu horrela.

29Baionako Museoan lortu genuen alera itzuliz, zera aipatu : lehen 16 orrialdeak faltu ditu (lehen plegua, beraz). Liburua aztertu eta bertan aurkitu ditugun datuak J. Vinsonek eskuizkribuan eta Essai... -ko bigarren aleak (17bc aipamena) jarri dituenekin bat datoz erabat.

  • 6  J. Vinsonen Essai... -ren hiru edizio desberdin erabili ahal izan ditugu eskuartean. 1984.ena Gipu (...)

30Desberdina izan zitekeen 1665.eko argitarapenik bilatzen jarraitu eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunera abiatu ginen, hemen baitago orain garai batean Gipuzkoako Foru Aldundiko Julio Urkixo liburutegia. Hemen ere, 1665.eko ale bat dago eta beronek lagundu zigun Baionakoak ez zuena osotzen. Alearen azala J. Vinsonek egin zion Julio Urkixori eskuz, azken honek aitortzen duenez.6 Ale honetako datuak ere Vinsonen 17bc argitarape-narekin datoz bat.

31Eskuizkribuan irakurri ahal izan dugunez, Vinsonek 17b argitarape-neko ale bat Baionako Udal Liburutegian zegoela (3.822 zenbakiduna) adie-razten zuen. Berriro ere, bada, Baionarantz abiatu ginen Udal Liburutegian izan zitekeen alea aztertzen. Ez genuen, ordea, 3.822 zenbakidun ale hori aurkitu. Lehenik Txarles Bidegain eta beranduago niri neuri adierazi digutenez, lapurrek behin baino maizago egin dute bisita liburutegi honetara eta baliteke, besteren artean, ale hau ere eramana.

32Dena den, Pierres Lafitte zenaren funtsak hemen daude orain, eta funtsotan, 64. zenbakiaz, Eliçara erabiltceco liburua- ren 1665.eko ale bat dago. Hau da aztertu ahal izan dugun hirugarrena. Honek ez du azalik falta ; bai, ordea, P. Axular eta P. Guillentenaren « Approbatio theologorum » -i dago-kion orrialdea, J. Iharcius-en « Epigrammata in lauden autoris » -i dagozkion biak eta I. D. Casabielheren « A Monsieur de Etcheverry docteur en Theologie » bertsoen lehen orrialdea ; lau orrialde, guztira. Amaieran ere, 435-436. orrialdeak falta ditu ; 435.a aurkigarriaren azken orrialdeari dagokiona eta 436.a zuriz dagoena. Dena den, liburuaren amaieran 24 orrialde (hamabi-reneko plegu bat, beraz) gehitu zaizkio liburuari geroago, berriro koadernatu aurretik. Orrialde hauetako lehenetan, eskuz idatzi dira hasieran falta diren 4 horiek (P. Axular eta P. de Guillentenaren baieztapenaren ondoren, parentesi artean eta zirriborratuta, « tire de l'edition de 1666, laquelle est copié et corrigée... » dakar. Azken bi hitzak ez dira-ondo ikusten eta 1666.eko data zuzendua dago azken 6aren gainean 5 bat jarri dutelarik). Liburu hau Pierres Lafitteren funtsetan dagoela kontuan izanik, baliteke eskuz idatziriko gehike-ta guztiak berak egin izana.

33Beste ohar bat ere egin beharrean aurkitzen gara. 1665. urte honeta-ko hiru aleetako 25. orrialdeko azken bertsoa eta 26.eko lehen biak hauek dira :

Arren bada çuc kegaira
Itfas gaitcean guerthatu
Ohi direnetaric.

34Pierres Lafittek (berau izan baldin bada zuzenketa eta prestaketak egin dituena) kegaira zirriborratu eta honako hau idatzi du :

Arren bada çuc beguira
gaitçaçu gaitzetaric

35lau bertsook, beraz, honela uzten dituelarik :

Arren bada çuc beguira
gauitçaçu gaitzetaric
Itfas gaitcean guerthatu
Ohi direnetaric.

361666. urteko argitarapenean, ordea, hiruzpalau bertso hauen tokian honako zortzi hauek ditugu :

Arren bada çuc gaitçatçu
Beira etfaietaric
Eta halaber gaitçatçu
Itfaffo gaitzetaric ;
Gal efteçagun vntcia
Etfaien efcuetan ;
Eta gal gure arimac,
Ifernu gorrietan.

37Eskuz idatziriko Axular eta Guillentenaren baieztapena ere « Nos infra scripti jussu Illustrisimi ac Reuerendissimi Domini Domini nostri Episcopi Bayonensis alteriti legimus librum hunc Cantabrico Neru ( ?)… » hasten den bitartean, 1665 eta 1666.eko argitarapenetakoa « Approbatio Theologorum. Perlegimus hunc librum ad ecclesiam geftatorum...  » -ez hasten zaigu.

38Ikus dezakegunez, bada, zenbait desberdintasunen aurrean aurkitzen gara. Pierres Lafittek berak nahita eginikoak ala aurrean izan duen ezezagun zaigun argitarapen baten ondorioz eginikoak ?

  • 7  Lacomberen artxiboari buruzko datu zehatzak nahi dituenak jo beza J. A. Arana Martijaren « Georges (...)

39Funtsezko arazoak, haatik, bere hartan jarraitzen zuen : 1665.ean bi argitarapen desberdin izan direnentz erabakitzea. Uste genuen (eta uste horretan jarraitzen dugu) Julien Vinsonen liburutegia aurkitzea garrantzitsua izan zitekeela, norbaitek izatekotan, berak izan baitzitzakeen 1665.eko bi argitarapen desberdinen aleak (baldin eta bi izan badira). Liburutegi honen aztarnak jarraitzen hasi ginen eta Henri Lacomberen artikulu batean (1927 : 63) « Julien Vinson laisse plusieurs travaux inédits : nous espérons qu'ils seront publiés par M. Paul Vinson, qui s'intéresse aux études basques et garde la riche bibliothèque de son père. » irakurri ahal izan genuen. Hemen eta han galdetzen hasi eta J. Vinsonen liburutegia ez baina H. Lacomberen liburute-giaren berri eskaini ziguten. Hau Donibane Lohitzunen zegoen, M. Josefa Lanuza Telesforo Monzon izan zenaren alarguntsarenean, azken hauek H. Lacomberen arrebari erosia 1948.eko otsailean.7

40Liburutegi honetan izugarrizko altxorra dago eta bertan Eliçara- ren 1665.eko lau ale desberdin aurkitu ditugu. Eskuizkribuen artean, Vinsonenak, Dodgson eta Lacomberenak ditugu eta azken honenak aztertuz, agian, libu-rutegiaren jatorriaren berri izan genezake.

41Eliçara-ren lau aleetara itzuliz, hona labur-labur bakoitzaren egoera :
1. Azala ondo gorde du baina hurrengo 19 orrialdeak, nonbait galduak zituela, eskuz berridatziak dira. 407. orrialdetik aurrera ere, eskuz berridatzi dira falta direnak.

422. Bigarren ale honek lehen 16 orriak (plegu bat) falta ditu eta 17. orrialdean hasten da (qq zeinadura daraman orrialdea). 412. orrialdetik — aurrera era falta dira eta ez dira, kasu honetan, eskuz berridatzi.

433. Honek lehen 6 orrialdeak falta ditu (« Approbatio Theologorum » -ez hasten da) eta falta dituenak eskuz berridatzi dira, amaierako aurkigarria bezala.

444. Hau da osorik dagoen ale bakarra. Kontrazalean, eskuz idatziriko « J. P. Arbelbide ptre... ou Hasparren, Basses-Pyrénées » dakar.

  • 8  Ikus V. Collins-en Attempt... (1894).

45Dena den, laurak ere, J.Vinsonek 17bc atalean jarri duenari dagozkio.
Izan dugu, azkenik, Eliçara erabiltceco liburua- ren 1665.eko zortzi-garren ale baten berri.8Hau Chicagoko The Newberry Library-n dago, Luis Luziano Bonaparte Printzearen funtsetan. Hona zer dioen Samantha Kahn Herrick-ek idatzi zigun gutunak :

I have examined Bonaparte Collection number 1181 (Etcheberri : Eliçara erabiltceco liburua. 1665) and have compared it with Vinson's description of the 17a and 17bc editions wich you included in your letter.
Bonaparte 1181 corresponds in almost every respect with Vinson's description of the 17bc edition...

461665. urteko zortzi ale desberdinek, bada, ez dute alde nabarmenegi-rik erakusten eta denak datoz bat J. Vinsonek 17bc atalean eman dizkigun datuekin. Jarri duen « edition conforme à la précédente » hori jarri ez balu, hiru ale aztertu, 17b atala idatzi eta geroago, laugarren bat aurkitu zuenean, berriro 17bc atala idatzi zuela pentsatuko genuen, baina ezarri ditugun 17b eta 17bc atalak eta eskuizkribua ikusita ez genuke, aho betez, 1665. urtean edizio bakarra izan dela baieztatuko.

1.1.3. 1666.eko lekukotasuna

47Hona, orain, hirugarren argitarapenaren Vinsonen aipamena :

« 17 c- ELIÇARA | Erabiltçeco | libvrua. | ioannes etcheberry | Dotor Theologoac | eguiña. | Eta laun Noble BERTRAND |DE ETCHAVS Turfco, |Archiphizpicu digneari |dedicatua. | Bigarren aldian Imprimatua. | (fleuron) | PAVEN, | Ioannes Desbaratz, | Erregueren Imprimatçaillea | Baithan. 1666. »

48Hau ere in-8 txikia erakoa da, (ij)-64-517-(xj) orrialdetakoa. Zeinadurak : aurretikoetan a p. (i), a ii p. 1, e p. 17, i p. 33, 6 p. 49 ; testuan A p. 1, B p. 17, C p. 33, D p. 49, e.a. Neurriak : 50 mm 5 x 96 mm.

49British Museum-ean lortu genituen argitarapen honen ale oso baten fotokopiak. Beste ale batenak Urkixo liburutegian, baina azken 100 orrial-deak falta ditu. Chicagoko Newberry Library-tik ere bidali digute argitarapen honen ale baten fotokopia bat, baina oso zaharkitua dago eta orrialde mordoa falta du, dituenak ere oso egoera txarrean daudelarik. Ez gara ezertarako baliatu azken ale honetaz. Sancho El Sabio Fundazioak ere urte honetako ale baten kopia bat du.

50Eliçara erabiltceco liburua- ko 1666.eko argitarapenak, bestalde, 1665.ekoak ez dakartzan bertso batzuk ditu. Azken pleguko (513. orrialdean hasten dena) taula 517. orrialderaino besterik ez da heltzen. Honek zera esan nahi du, plegu erdi bat erabil zitekeela, baina osoa zein erdia erabili (16 edo 8 orrialde) amaieran zenbait orrialdek zuriz geratu behar zuen. Orri zurioz baliatu zen edizio honen prestatzailea bertso berri batzu sartzeko ; Etxebe-rrirenak ez diren bertsoak. Bertso hauen egilea (edizioaren prestatzailea ere ote ? Guk baietz uste dugu) nor izan zitekeen pentsatzen hasi eta zera ikusten genuen hasieran :

« IESVSEN COMPAGNIACO
Aita Batec
D'etcheuerry Doctor cenaren
Adifquideac »

51Argi genuen, bada, Jesusen Konpaniakoa eta Etxeberriren adiskide zena. Bi datuok eta Paben argitaratua delakoa kontuan izanik izen bat etorri zitzaigun burura : Bernardo Gazteluzar. Bera ere, Lafitte jaunak dioskunez (Lafitte, 1974a : 9), ziburutarra zen eta Jesusen Konpanian sartua. Konpaniak Paben zuen ikastetxean bizi eta hil zen.

52Gazteluzar 1619.ean jaio zen eta 1701.eko apirilaren 15ean hil, Paben. Litekeena da, beraz, Etxeberrik eta Gazteluzarrek elkarren berri iza-tea ezezik adiskide izatea ere.

53Vinson ere, bere garaian, Gasteluzar izan zitekeen ustekoa zen (Vinson, 1908 : 671). Ez digu, baina, Vinson jaunak uste horren arrazoirik ematen.

54Guk, ordea, uste horiek areagotu eta baieztapen bihur ditzaketen zergatiak ditugu :
1. Eliçam erabiltceco liburua- n agertzen diren Etxeberrirenak ez diren bertsoak IESVSEN COMPAGNIACO Aita Batec sinatzen ditu. Eguia catolicac liburua, BERNARD GASTELUÇAR JESUS-en COMPAIGÑIACO AITAC. Antz handia dute, bada, bi testuak.

552. Gazteluzarrek darabiltzan bertso-neurriak aztertzean, itzulitako bertsoez landa, bospasei neurri erabiltzen dituela erakusten digu Lino Akesolok (1983 : 17), launako bertsotan, puntukide bigarrena eta laugarrena dituelarik : 9/8, 9/8 ; 8/8, 8/8...

563. Pierres Lafittek, bestalde, Gazteluzarren bertsogintzaz ari dela (1974b : 170 hh), neurtitzak aztertzean zera diosku, nahiz eta bi lerrotan jartzen dituen 17 silabako bertsoak (9 eta 8 silaba) neurtitz bakartzat dugula bi zatitako esangune hori, lehen zatiak ez baitu rimarik.

57Hamasei neurtitz forma aurkitzen ditu Gazteluzarren Eguia catolicac liburuan eta hamalaugarrena, 17 silabatakoa, 9 x 8 formakoa, maizenik erabilia dela dio, neurtitz forma hau delarik, hain zuzen ere, gure bertsootan agertzen dena.

584. Badakigu, gainera, Etxeberri Ziburukoarekin batera, Ziburukoa,itsasaldeko semea beraz, izanik bertso asko eta asko duela marinelei eskainia.Guk aztergai ditugun bertso hauek ere « Marinelen favoretan » eginak dira.Gazteluzarrek berak Eguia catolicac libumaren « Abisua » atalean honela dio(Akesolo, aip. lan. : 31) :

Denbora hautan, hañitzek hañitz liburu eder argira eman tuste ; ezta, bada, hau bertzeak baño ederragoa ; bañan nola berze gauzetan bezala, debozionean gustu diferenteak baitire, iduritu zait hañitz deboten artean, batzuek huntan gustu hartuko dutela, gustiz mariñel debotek ; eta hek prinzipalki konsideraturik, deliberatu dut liburu hunen egitera.

595. Gure bertsook eta Gazteluzarren Eguia catolicac liburuko III.partekoak konparatzen baditugu, antz-antzekoak direla ikusiko dugu. Are,zenbait pasarte berdin berdinak dira :

Eliçara : « Ceren triftetu baitçaitut » (32. bertsoa)
Eguia catolicac : « Ceren zu tristetu zaitudan » (106. or.)

Eliçara : « Helas Iauna ! helas Iaincoa ! » (41. bertsoa)
Eguia catolicac : «  Helas, Jauna ! Helas Jainkoa ! » (107. or.)

606. Lino Akesolok, Gazteluzarrek darabilen euskara aztertzen duelarik(Akesolo, 1983 : 18 hh.), puntu hauek azpimarratzen ditu, besteak beste :

  • Gazteluzarrek ez daki ‘ukhan’ erabiltzen, ‘izan’ edo ‘izatu’ beti.

  • Bitik gorako zenbakiekin ez du inoiz aditza singularrera bialtzen.

  • Futuroko adizkietan, -nen bukatu beharrean -ren ere egiten du. Bertsoaren puntuak eskatzen zuelako egin du hori, noski.

  • ‘Gusti’ esekin darabil, ez ‘guzti’.

  • Jainkoa bi eratara du : ‘Jainko’ eta ‘Jongoiko’.

61Bost puntu hauen adibide ugari aurkitu ditugu Eliçara- ko bertsoetan eta, aipatu ditugun arrazoi guzti hauek kontuan izanik, zilegi iruditzen zaigu bertsoon egilea Aita Bernardo Gazteluzar dela baieztatzea.

1.2. Zeharkako tradizioa

1.2.1. « Egan » aldizkaria

62Joanes Etxeberriren hirugarren liburu hau da ezezagunena jendea-rentzat. Izan ere, bilatzen saiatu bagara ere, ez dugu bertso sorta bat besterik aurkitu liburu eta aldizkarietan. Berau, A. Irigarai jaunak Egan aldizkarian argitaratu zuena da (1958 : 27-30).

63Eliçara liburutik jasotako bi bertso sorta desberdin dira. Lehena « Calendarioaz edo demboren contuaz tratatua » izenburua daramana. Honetatik, II, III eta IV. buruak bildu ditu. Bigarren bertso sorta lehen parte-ko III. tratatutik (« Hirur garren tratatua. Cofessatceco antcea laburqui ») hartua dugu. Bere izenburua « Manamenduen arauez cofeffatceco antcea » da.

64A. Irigarai berak « oraiko graphian emanak, itzez itz » direla dioen arren, ez da hau erabateko egia, zenbait hitzetako grafia aldatu —zuzendu esango nuke— egin baitu (‘onetz’, ‘aftietan’, ‘finhezte’, ‘haritu’...-ren ordez, ‘onets’, ‘aztie-tan’, ‘sineste’, ‘arritu’, e.a.).

65Argi dago, bestalde, bi bertso sorta hauek 1666.eko argitarapenetik direla jasoak eta ez 1665.ekotik. Irigarai jaunak ezarri duen lehen bertso sortako IV, burua honela hasten da :

« IV. BURUA. I Exemplua, Epacta-k eta illabeteak hogoi eta hamarretara ardiasten eztutenekoa.
Iakin nai dut 1673-ko urtearen buruillean zenbat garren egunean izanen den illargi berria. Konda zazu bein Epacta eta da amabi, gero konda zazu illabetea martxotik asten... »

66Joanes Etxeberriren Eliçara erabiltceco liburua- ren 1665.eko argitarapenera jotzen baldin badugu, bertan (1665 : xxviij) « Iaquin nahi dut 1635. go vrthearen burullean, cembat garren egunean içanen den illhargui berria » aurkituko dugu, 1666.ekoan, aldiz (1666 : 26), « Iaquin nahi dut 1673co. vrthearen burullean, cembat garren egunean içanen den illhargui berria ». Argi erakusten du pasarte honek, bada, A. Irigarairen testuak azken argitarapen honetatik jasoa izan behar duela eta ez 1665.ekotik.

2. 1665.eko eta 1666.eko lekukotasunen arteko erkaketa

2.1. Hutsa Eliçara erabiltceco liburuan9

  • 9  Hutsaren (eoria erabiltzearen zergatiez ikus I. Atutxa (1999 : 274-275).
  • 10  Derragun huts guztien zerrenda osoa I. Atutxaren doktorego tesiko eranskinetan aurki daitekeela. B (...)

67Hauek dira transmisio prozesuan gertatutako hutsen artean esangu-ratsuenak.10

68a. duplografia arrunt bezala har genitzakeenak

69Hitz osoa soberan dagoen adibideak :

70• 213 orrialdea1995L lerro zenbakia

Iefus Chrifto gure iaun eta/aita feme, airequin eta iain-
ø feme, çurequin eta Iain
co fpiritu fainduarequin ba-/tean, mende gzutietaco
mendetan bici eta aguintcen due-/coren merecietara.

B
C

71• 348 orrialdea

b. Iauna çaren gure aldera, vr-
vrrical-
rricalmendutfu,
Eta barkha dieçaguçu.
Iauna çaren gure aldera vr-
vrrical-
ricalmendutfu,
Eta barkha dieçaguçu.
Iauna çaren gure aldera vr-
ricalmendutfu,
Eta entçun gaitçatçu.
379 2498L pag.

c. Iauna çaren gure aldea,

mendutfu.
Eta barkha dieçaguçu.
Iauna çaren gure aldera

mendutfu.
Eta entçun gaitçatçu.

72• 420 orrialdea 8320 bertso zenbakia

5. Ohore duçu handia/Oraño andre garbia,
Ceren Archangeluena/Çaren andre guehiena,
Ikhus açu ene pena/O andre bihotz berena ama.
O andre bihotz berena ø



B
C

73b. Haplografiatzat har genitzakeenak

74c. Ordenaren aldaketaz gertatzen direnak

75 179 orrialdea 3200 bertso zenbakia

1. Ceri elkhar gana çaizco/Ene etfaiac billtcen,
Ceri errabiaturic ene/Contra alt chatcen
/ Ene contra altchatcen
2. Erraten dutela ecen/Guztiz vtci nauçula,
Eta çure baithan ceren/Fidatu eztudala.


B
C

76• 185 orrialdea IZ1 bertso zenbakia

b. 3. Benedictionea
Mana çaçu iauna bedinca
gaiten.
3. Abfolutionea
Spiritu fainduaren gratiac
argui detçala gure beguiac
eta bihotçac.

c. 3. Abfolutionea
Mana çaçu iauna bedinca
gaiten.
3. Benedictionea
Spiritu fainduaren gratiac
argui detçala gure beguiac
eta bihotçac.

77• 372 orrialdea IZ3 bertso zenbakia

b. Pfal. 18
Coeli enarrant

1. Ceruec dute iaunaren
Declaratcen gloria,
Eta içargorec haren
Efcuaren aldia.

c. Coeli enarrant. Pfal. 18

1. Ceruec dute iaunaren
Declaratcen gloria,
Eta içargorec haren
Efcuaren aldia.

78• 376 orrialdea IZ3 bertso zenbakia

b. Pfal. 23
Domini eft terra,
1. Munduco bafter guztiac
Dire iaun onarenac,
Han bici diren guztiac
Ere orobat harenac.

c. Domini eft terra, Pfal. 23

1. Munduco bafter guztiac
*Dire iaun onarenac,
Han bici diren guztiac
Ere orobat harenac.

79d. Ordezkapenez gertatzen direnak, jarriko ditugun gehienak edo lectio facilior edo huts paleografiko bezala hartuak izan ditzakegularik.

80lectio facilior

81Huts paleografikoak

82Jarraian, eta huts komun eta huts banatzaileei ekin aurretik, bi kontu bitxi aipatu nahi ditugu, lekukotasun desberdinek jarraitu duten lehen pista emango digutenak.

83 « Iainco bat denari bere perfectioneen gañean, orenac Aftelehenecotz » bertso sortan, 9 bertso ahapaldi ditugu ; lau bertso ahapaldi-ko, pareak hoskide direlarik. Hona bigarrena :

Duçu ceure içatea,
Nihoren gañic içatu
Gabe lehen haftea

846887. bertsoa falta da bi edizioetan. Zorionez, bertso hori zein den azaltzeko gai gara, Noelacen ere errepikatua agertzen baita. Are, atal luze bat errepikatzen da bi liburuetan. Izan ere, E 352-362 orrialdeetan « ASTECO EGUN guzitetaco orenac. Iaincoari orenac gutçaz arduraren gañean Igandecotz » ditugun 64 ahapaldi (256 bertso) errepikatuak ditugu N 178-191 orrialdeetan, liburu honen hirugarren partearen hasieran.

85Hona bertsoak :

Noelac
Iongoico bakhotcha
Cantatcen tut çure orenac
Arren entçun tçatçu ceure
Laudorio çucenac.
O Iaun handia, ceurenez
Duçu ceure içatea,
Nihoren ganic içatu
Gabe lehen haftea.

Eliçara erabiltceco liburua
Iongoico bakhotcha, çure
Cantatcen tut orenac,
Arren entçun tçatçu ceure
Laudorio çucenac.

Duçu ceure içatea,
Nihoren gańic içatu
Gabe lehen haftea.

86 Ama Virginari eskainitako « Myfterio goçoffoac » bertso sortan, 7 bertso ahapaldi ditugu ; sei bertso ahapaldiko, pareak hoskide direlarik. Laugarren bertso sortan (3 zenbakiz hasten dena) honela dugu :

3.Bañan are guehiago
Placer hartu cinduen,
Ceure feme ederraz noiz
7880 Ere erdi bai tcinen,
Eguiteco obra onen.

87Hemen ere bertso bat falta da, 7881 .a hain zuzen.

888.400 bat bertsoz osotutako liburua dugu Eliçara erabiltceco liburua eta eskuartean darabiltzagun bi edizioetan 6887 eta 7881. bertsoak falta dira. Dena da posible, eta hemen berdinen arteko jauzi edo homoioteleutonez ger-tatutako jauzi baten aurrean izan gaitezke ; eskuzko tradizioan oso arrunta izan zitekeena.

89Hau honela izaki, jarraiko bideak posibleak dira :

90Hau da, lekukotasun batek bestea irakurri duela edo biak goragoko bat irakurri dutela. Baina gaitzes daitekeena bakoitzak bere aldetik goragoko lekukotasun independienteak irakurri dituztela, oso zaila baita bi edizio desberdinek erakutsi ditugun bezalako adibi-deetako jauziak bi toki jakin hauetan egitea.

91Jarraiko adibideaz mintzatuak gara dagoeneko. Izan ere, lehen parteko II. Araldeko I. buruan, 7. atala « Arrantçaileen othoitçac » izenburua duena dugu. 1665.eko edizioak honela dio :

Arren bada çuc kegaira
Itfas gaitcetan guerthatu
Ohi direnetaric.

921666.ekoan, aldiz, honako zortzi bertsook ditugu :

Arren bada çuc gaitçatçu
Beira etfaietaric
Eta halaber gaitçatçu
Itfaffo gaitzetaric ;
Gal efteçagun vntcia
Etfaien efcuetan ;
Eta gal gure arimac
Ifernu gorrietan.

93Pierres Lafittek honela zuzendu du 1665.eko edizioa :

Arren bada çuc beguira
gaitçaçu gaitzetaric
Itfas gaitcean gerthatu
Ohi direnetaric.

94Manual devotionezcoa n, bigarren liburuan, 142. orrialdeak « Guardiaco othoitcez » izenburupeko « Bigarren guardiacoac » ahapaldiak honela dio :

O Iongoico uholdetic Noe beguiratua,
Ceren bakharric munduan aurkhitucen iuftua.
Eta ez berriz punitceco hain garrazqui mundua,
Holtz adarra lekhucotçat emanic aguindua.
Arren bada çuc beguira gaitçatçu caltetaric,
Itfaffoan prefentatu ohi tuenetaric.

95Baliteke, bide desberdinok ikusita, adibide honetan ere aurreko bietan gertatu dena gertatu izana ; hots, iturri den lekukotasunean bertso bat falta izan eta, ondorioz, aieruz, zuzendu nahi izana. Argi dago 1665.eko leku-kotasunean ez dela bertso hori osatzeko edo birjartzeko ahaleginik egin. Pierres Lafittek « gaitçaçu gaitzetaric » gehitu du. Manualeko adibideari jarraiki, aditzean bete betean joko luke, gero « gaitzetaric » jarri badu ere. Ez dirudi egokiena denik Manuala eta jarraiko bertsoko « Itsas gaitcean » kontuan baditugu. 1666.eko lekukotasuna da gehien aldentzen dena ; gure ustez urru-negi joan dira aieruan (hona beste aldaketa kontziente bat), jatorrizko testuan ez leudekeen elementu berriak sartuz (etsai, arima, ifernu...).

96Are, aztertu ditugu Etxeberriren hiru liburuak eta ez dugu behin ere aurkitu (adibide honezaz aparte) ‘ifernu’ hitza ‘gorri’ izenondoaz lagundua. Aurkitu dugu ‘beltz’ izenondoaz, ez, ordea, ‘gorri’ az. Eta ‘gorri’ izenondoa bera ere ‘billus’ edo ‘zeru’ lagunduz baizik ez da ageri. Aldaketa kontziente baten aurrean geundekeen froga berri bat : 1666.eko lekukotasunan, amaie-ran gehitu diren bertso berrien artean, « Aita harc berac Iesus Christori Gurutcearen aitcinean Contricionezco Orationea » bertso sortaren barnean (23 ahapaldi dira, lau bertsotakoak, pareak hoskide direlarik) zazpigarren bertso ahapaldiak honela dio :

Iauna ; ezbacindu
ceruric cure adifquideentçat,
Eta ez iffernu gorriric
çure etfai gaixtoentçat.

97Ikus ditzagun orain jarraiko bi adibideok :

98 153 orrialdea 1474L lerro zenbakia

b. Erraçu ala marchandifa
faltcean ala contratu falfoiragatean
iragatean.
Communaren ontaffunac
artificioz neure eguin tut.
Hamarren primitiac ezti-
tut vngui pagatu.

c. Erraçu ala marchandifa
faltcean ala contratu falfo
iragatean.
Hamarren primitiac ezti-
tut vngui pagatu.

99• 161 orrialdea 1654L lerro zenbakia

b) Gauça contrarioac anoco
placera gatic ian içatu tut
eta gaizqui aurkhitu naiz.
Soberacintcurrari emana
içatu naiz
Hargatic gauaz liçundu
içatu naiz, eta amets defon-
heftac eguin tut.

c) Gauça contrarioac ahoco
placera gatic ian içatu tut,
eta gaizqui aurkhitu naiz.
Hargatic gauaz liçundu
icatu naiz eta amets defonheftac
eguin tut.

100Oso esanguratsuak dira, bietan berdinen arteko jauzi bat izan eta 1666.eko edizioan ez baitira 1665.ekoan agertzen diren lau lerro agertzen. Edizio honetaz aipatu ditugunak aipu, 1665.ekoan agertuz, zera adierazi beharko lukete, lekukotasun honek ez duela 1666.ekoa irakurri (inprimatze datak berak ere argi uzten du hori, nahiz eta inprenta oinok, maiz, fidagarrie-giak ez izan), honetan hartan ez dauden bertsoak baititugu. Honela, jarraiko bidea ezaba liteke :

101Jarraian huts banatzailetzat har genitzakeen adibideak azalduko ditugu. Ez gaude ziur, 1666.eko lekukotasunan agertzen diren eskuhartze kontzienteak, ikusi dugunez, askotxo baitira ; beraz, baliteke jarraiko zenbait adibide aldaketa kontziente eta ez huts izatea. Eman ditzagun, haatik, adibideok :

102• v orrialdea xliij lerro zenbakia

Afcoc ohoratu çaitu/Ceure orientean
Cenec
Nic aldiz eguiten çaitut/orain occidentean

B
C

103• xxxv orrialdea IZ2 lerro zen

III. Hirugarren exemplua/Epamac Illhabeteac, eta
Epactac
Illhabetheco egunec, hogoi eta hamarren contua
chitcen dutenecoa.

B
C

104• xxxviij orrialdea 476L lerro zenbakia

Efteiac concilioaz deuecatuac dire, abendoaren lehen igandetic
Afte hec
Trufaniarańo edo erregueen beftaraño

B
C

10517 lerro lehenago dugun « Aste hec dire Pentecoste ondoco... » horren ondorioz egindako hutsa, zalantzarik gabe.

106• 5 orrialdea 61 bertso zenbakia

b. Egun oro behar gare
Iguçu mantenua
Eta guc berceri leguez
Hutfen barkhamendua.

c. Egun oroz behar dugun
Iguçu mantenna
Eta guc berceri leguez
Hutfen barkhamendua.

107‘Gure Aita’ da eta 56. orrialdean errepikatua dugu. Kasu honetan, bi lekukotasunetan irakur daiteke « Egun oro behar gare,/ Iguçu mantenua ». Beraz, argi dago irakurketa zuzena Brena dela.

108• 9 orrialdea 143 bertso zenbakia

b. Milla efquer darozquiçut
Hartaracotz gratiez,
Lehenecotz gratiez,
berriro iffuriez.

c. Milla efquer daroz
Hartaracotz gratiez
Lehenecoez
Berriro iffuriez.

109Argi dago Bren irakurketaren hutsa perikopa bereko ‘gratiez’ horren erakarpenez gertatutako ordezkatzea dugula.

110• 14 orrialdea 249 bertso zenbakia

b. O Spiritu gratia.
Sainduen ithurria,
Nauçun othoi vrricari,
Guztiez billucia.

c. O Spiritu Saindua,
Sainduen ithurria,
Nauçun othoi vrricari.
Guztien billucia.

111Hutsa, bada, hiru bertso goragoko ‘gratia’ horren erakarpenpez gertatutakoa dateke. 1665.ekoa aldaketa kontzientea bada, agian, jarraian ‘Sainduen’ izan eta ez duelako ‘Saindua/Sainduen’ jarri nahi izan.

112• 57 orrialdea 1144 bertso zenbakia

b. Hirur çathi eguiten du
Guero faindu hoftia,
Hirur cathi iaunac eguin
Emaufen oguia :
Limofnari içateco
Eguidaçu gratia.

c. Hirur çathi eguiten du
Guero faindu hoftia,
Hirur çathi iaunac eguin.
Içar çuen, oguia :
Limofnari içateco
Eguidaçu gratia.

113• 60 orrialdea 1213 bertso zenbakia

b. Iefus mintçatuco çure
Gaichtoei afferreric ?
Guarda naçaqueçu othoi,
Hequin fententiaric.

c. Iefus mintçatuco çaie
Gaichtoei afferreric ;
Guarda naçaçu othoi.
Hequin fententiatic.

114• 69 orrialdea 1388 bertso zenbakia

Guertha eztaquidan neure
Arimaren caltean,
Bañan aitcitic probetchu
Eta ontaffun handitan
Handi aberatfean




B
C

115• 76 orrialdea 1546 bertso zenbakia

Cuec guida naçaçue/Har chidor meharrean
Bide chigor
Efquer dieçuçuedan/Itçul ceru gañean.

B
C

116• 157 orrialdea 1566L lerro zenbakia

Errachquiago çuagogea hartceagatic eta ez...
çuc gogoan
gauça bera bietan aiphatceagatic ceren biac
batetara billtcen baitire

B
C

117• 179 orrialdea 3200 bertso zenbakia

b. Ceri elkhar gana çaizco
Ene etfaiac billtcen,
Ceri errabiaturic ene,
Contra alt chatcen.

c. Ceri elkhar gana çaizco
Ene etfaiac billtcen,
Ceri errabiaturic.
Ene contra altchatcen.

118• 179 orrialdea 3205 bertso zenbakia

Erraten dutela ecen/Guztiz vtci nauçula,
Eta cure baithan ceren/Fidatu e tudala
ez naicela.


B
C

119• 214 orrialdea 2027L lerro zenbakia

Iauna beguira dieceçu ceure çerbitçariei, eta
ceure obrei, eta guida etçatçu hequin femeac
hequiñ

Jarraian datorren « hequiñ » horren ondorioz.


B
C

120• 312 orrialdea 2274L lerro zenbakia

Mintçatuco naiz içare arimaren behaçunean,
ene
eta erranen dut eznaçaçula condemna.

B
C

121317 orrialdea 6110 bertso zenbakia

Aäpaldion dacufaçun/Leguez dut laceria,
Nauçun beraz vrricari/O iongoico eftia
Handia


B
C

122• 318 orrialdea 6148 bertso zenbakia

Aparta çaquizquidate/Beraz etfai azpreac
goffeac
Ecen iaun onac entçuntic/Ene auhen trifteac.

B
C

123319 orrialdea 6164 bertso zenbakia

Gloria duela iaunac/Bai halaber femeac
aitac
Nola oraño fpiritu/Amudioz betheac.

B
C

124• 353 orrialdea 6872 bertso zenbakia

Ordanez darozquigutçu/Içar cheheac bitzten
arraitfuac
Gau belceco illhunbetan/Hetçaz guida gaitecen.

B
C

125370 orrialdea IZ2 bertso zenbakia

Domine Deus nofter
Domine Dominus nofter

B
C

126393 orrialdea 2585L lerro zenbakia

Maria faindua
Gutçaz othoitz eguiçu
Iaincoaren ama faindua
Gutçaz othoitz eguicu.
Eta halaberce guztietan
Eta hala ondoco guztietan





B
C

127• 403 orrialdea 7931 bertso zenbakia

b. Ea cein cen ecin
Guineraque damua,
Ikhuffi cinduenean,
Habean itçatua
Ardiats dieçadaçu
Bekhatuen dolua.

c. Ea ceiñ cen norc deraque
Gaineraquo damua,
Ikhuffi cińduenean.
Habean
Ardiats dieçadaçu
Bekhatuen dolua.

3. Eliçarari buruzko zenbait kontu bibliografiko

  • 11  Ezagun dugun Noelacen 1645eko lehen lekukotasunean. esaterako, espreski mintzo zaigu Etxeberri kon (...)

128Ez dugu uste Eliçara erabiltceco liburuan zuzenketak egiteko auke-rarik izango zuenik Joanes Etxeberrik.11Ez da 1636.eko agiango edizio horren alerik ezagutzen eta 1665.ean (ezagutzen den lehen edizioaren argita-rapen data) hila da. Urte honetako edizioa ez da bat ere jagona eta, dirudie-nez, zuzentzailea ez zen zuhurregi ibili.

129Liburuaren eskaintzak direla eta, Eliçara erabiltceco liburua Bertrand Etxauz Turs-ko apezpikuari eskainia da. Eta liburu honetan, Manuale an ez bezala, azalean ere agertzen da. Honela dio 1 zenbakidun orrialdean :

DEDICATIONEA
IAVN NOBLE, BERTRAND
DE ETCHAVS,
SORBONACO DOCTOR
Iaquintfun, Turfco Archiphizpicu digne,
erregueren predicari famatu, & Confeiller cuhurrari.

13064 bertso dira eta beraietan zehar ikusiko dugu Etxeberri Ziburukoak dion begirunea Bertran Etxauzi. Benetan ederrak dira bertsook.

3.1. Inposaketa modua : plegu eta zeinadurez12

  • 12  Bi lekukotasunen zeinadura guztien zerrenda-erkaketa ikusi nahi duenak jo beza I. Atutxaren doktor (...)
  • 13  Inprentako konposaketa moduei buruzko xehetasun gehiagotarako ikus Moll, 1984.

1311665.eko edizioa in-8 txikia formatokoa da ; plegu mota aldetik13zera esan behar da, hau zortzireneko plegu oso (21, 336 orrialde betez) eta erdiak (beste 21, 168 orrialdez) tartekatuz eratua dela ; guztira, 504 orrialde.

132Liburu bera hasi aurretiko orrialde guztiek zeinadura mota desberdi-na zeramaten. Kasu honetan 6 otso hanka, Vinsonen terminologia erabiliz (1891-8 : 544).

133Aipatu ditugun aurretiko orrialdeetako lau azkenak (qqqqqq zeina-dura duenaz hasi eta zuriz dagoena kontatuz) liburuaren 4 lehen orrialdeekin batera plegu erdi bat osotzen dute. Horrexegatik hasten da A zeinadura 5 zenbakia daraman orrialdean eta ez 1-arenean.

134Zortzireneko pleguak lau zeinadura eraman behar ditu plegu erdirai-no ; bi laurenekoen kasuan. Eliçara- ren edizio honetan ez da hau betetzen. Bestalde, 164, 284 eta 292 orrialdeetako deiak ere ez dira agertzen.

1351666.eko edizioaren zeinadura sistema oso erregularra da eta zeina-dura guztiak agertzen dira. Zortzireneko pleguetan dago eratua (lau zeinadu-ra izan beharko lukete pleguko eta ez hiru, beraz) ; aurretiko orrialde guztiek lau plegu osotzen dute (64 orrialde) eta liburuak berak 33 plegu zortzireneko (528 orrialde). Guztira, bada, 592 orrialde dira.

136Azken pleguko (513. orrialdean hasten dena) taula 517. orrialderaino baino ez da heltzen. Honek zera suposatzen du, plegu erdi bat erabil zitekeela, baina osoa zein erdia erabili (16 edo 8 orrialde) amaieran zenbait orrialdek zuriz geratu behar zuen. Orri zurioz baliatu da edizio honen presta-tzailea bertso berri batzu sartzeko ; Etxeberrirenak bereak ez diren bertsoak.

  • 14  Artikulu honetan Leizarragaren aditz sistemaz mintzo den arren. amaieran leku egiten die Eliçara e (...)

137Komentatu nahi genukeen zertxobait dago, bestalde. Mende honen hasieran nolabaiteko eztabaida gogorra izan zen euskararen munduan ihardun ziren bi hizkuntzalariren artean, Vinson eta Dodgsonen artean hain zuzen. Kasua da Vinsonek bere Essai... -n Londreseko British Library-n Joanes Etxeberriren Eliçara erabiltceco liburua- ren 1666.-eko edizio oso bat zegoela zioela. Dodgsonek hori ezeztatu egiten du edizio horrek 3 eta 4 orrialdeak falta dituela esanez (1907 : 486).14 Gogor erantzun zion Vinsonek (1908 : 671) liburua bere osotasunean gordetzen zela erakutsiz. Honetarako, besteak beste, zeinaduren arrazonamendua jarriz. Hona Vinsonek zioena :

Le volume est complet, et très complet, [1666.ekoaz mintzo da] et je le prouve :

1. par le nombre des pages. Il comprend 2 p. r. ch. pour le titre dont le ve est blanc, deux p. chiffrées 1-2, soixante p. chiffrées 5 a 64, 517 p. chiffrées 1 à 517 et onze p. non chiffrées, ce qui fait en tout 64+ 528. Or 64 et 528 divisés par 16 donnent exactement 4+33 ; le volume donc contenir exactement quatre et trente-trois feuilles ; la signature a doit être à la p. I des préliminaires, e à la page 17, i à la page 33, o à la page 49 ; A doit être à la page 1, B à la page 17 ; C à la page 49, et la dernière KK à la page 513, ce qui est exact. Donc le volume est com-plet, la feuille préliminaire a ayant ses huit feuillets.

2. par les signatures. Dans cette édition, les feuilles sont signées par les trois premiers feuillets a, aij, aiij, etc, B, Bij, Biij, etc. Or le titre n'ayant pas de signature conformément à l'usage, aij est au feuillet paginé 1-2 ; aiij au feuillet 5-6 ; Donc, 5-6 suit exactement l-2 et il n'y a aucune lacune entre ces deux feuillets.

138Geroagoko gutun batean Dogsonek Vinsonek arrazoi zuela onartu zuen (1908 : 793-794). Argi dago, bada, zein garrantzitsu den plegu eta zeinaduren sistema liburu baten eraketan, urte askotako liburuetan batez ere, urteak joan urteak etorri orrialdeak galdu eta bestelakoak pasatuak direnetan.

3.2. Edizioez

139Ez dugu 1636.eko edizio posible horren alerik ezagutzen ; are, l666.eko edizioan « Bigarren aldian Inprimatua » dakar. Guk uste dugu datu hau aintzat hartzekoa dela, bere aipamenik inork egiten ez badu ere.

140Argi dago 1666. urtean (30 urte besterik ez dira igaro 1636.az geroz-tik) jakin egin behar zuela Ioanes Desbaratz jaunak argitaratzear zuen liburuaren aurreko argitarapen eta berrargitarapenen berri. Are, edizio honen prestatzailea Aita Gazteluzar izan bazen, honek ere jakin egin behar izan zuen 1665.ekoa lehena hala bigarrena izan zen.

141Itxuren arabera, bada, 1636.eko argitarapenaren kasuan, edizio fan-tasma baten aurrean izan gintezke. Hau da, obra eta edizio desberdinen aleak ditugu, baina ondorioztatu diren data eta tokia ez datoz bat ezagun ditugun edizioekin. Baldin eta edizio fantasma bat izan ez bada, Gilen Milangesek inprimatua da. Inprimatzailea ezezik, editorea ere izango zen, baina, Manual- aren lehen edizioan aipatu bezala, Etxeberrik berak ere egingo zituen bere ahaleginak edizio horretarako diru-laguntzak biltzen.

  • 15  Artikulu honen izenburua « Beltran de Etxauz-en L584ko gutuna » da eta jatorria honako hau : Karme (...)

142Kontuan hartzekoa da, gainera, Aita Lino Akesolok dioenez (1989 : 219),15 Bertrand Etxauz bai Enrike bai hurrengo errege Luis XIH.ak aholku-lari eta erresumako erremusinari nagusi izendatu zutela, eta argi dago, gure ustez, bai Joanes Etxeberrik bai bere garaikideek Bertrandengana jo beharko zutela diru bila beren liburuak argia ikusi ahal zezaten.

1431665.eko edizioa I. Mongiron-Milangesenean dago inprimatua. Hau ere, gure ustez, inprimatzailearen beraren kargu.

1441666.eko edizioa Paben, Joanes Desbaratzen moldiztegian dago inpri-matua. Joanes Desbaratz, Pierreren semea da eta 1655-1687 urte bitartean ihardun zuen inprimaketa lanetan. Edizio honen prestatzailea ez zen, haatik, bera izan ; edo ez bera bakarrik, bederen.

145Aipatua dugu edizio honen azken hamaika orrialdeetan datozen bertsoak Bernardo Gazteluzarrenak direla. Guk uste dugu Gazteluzar bertsoon egilea ezezik, edizioaren prestatzailea ere izan dela. Are, editorea ere izan zitekeelakoan gaude. Ez bera, baina bai berak ikasi zuen Pabeko jesuiten ikastetxea.

146Etxeberri Ziburukoa bera ere bertan ikasia zen eta, egilearen izen ona eta liburuak izango zukeen arrakasta kontuan izanik, ez dugu uste ikastetxe honek liburu honen edizio berri bat argitaratzeko aukera galduko zuenik, Gazteluzar aurretik dela, jakina.

147Edizioa, bestalde, oso jagona da eta aldaketa ugari ditu aurrekoarekin konparatuz, 1665.ekoarekin. Aldaketok « Calendarioaz edo demboren contuaz tratatua » atalean dira nabarmenen. Hona hemen 1665 eta 1666.ekoa-ren arteko desberdintasunik nabarmenenak :

1665.eko edizioazioa

1 .- « Mundua eguin cenac du 6833 »

2.- « Vholde haundiac 3428 »

3.- « lefus Chrifto fortu cenac 1645 »

4.- « laquin nahi dut 1635. go vrthearen burullean, cembat garren egunean içanen den illhargui berria. »

5.- « Nahi baducu bada iaquin, 1642. co. vrtheco marchoan noiz içanen den illhargui berria,... »

6.- « Iaquin mahi duçu 1639. garren vrthean, Abendoan cembat garren egunean, içanen den illgargui berria »

7.- « laquin eçagun bada aurthen, 1635.garren vr-thean Aprillaren çortcian cembat daitequen illharguia çahar. »

8.- « Nahi baduçu iaquin 1635.garren vrthean, aphirillaren hamaffeian, illharguia, cein cenz cahar edo cembat egun cituen [...] Aphirillaren beraz hamaffei garreneam. illharguiac cituen haffi cela. hogoi eta hamar egun, eta egun berrean illhargui berria haffi cen. »

9.- « lkhas cagun vrtheberean 1636. Aphirillaren, çortci garrenean cembat eguin citu en illharguiac, [...] hamabi egun cituen Aphirilloren çortcian illharguiac çahar cela. »

1666.eko edizioa

« Mundua eguin cenac du 6863 »

« Vholde haundiac 3458 »

« lefus Chrifto fortu cenac 1666 »

« laquin nahi dut 1673co vrthearen burullean, cembat garren egunean içanen den illhargui berria. »

« Nahi baducu bada iaquin, 1680co. vrtheco marchoan noiz içanen den illhargui berria,... »

« Iaquin nahi duçu 1677 garren vrthean, Abendoan cembat garren egunean, içanen den illhargui berria »

« laquin eçagun bada aurthen, 1673 garren vrthean Aprillaren çortcian cembat daitequen illharguia çahar. »

« Nahi baduçu iaquin 1673. garren vrthean, Aphirillaren hamaffeiean, illharguia, cein içanen den çahar edo cembat egun icanen tu, [...] Aphirillahren beraz hamaffei garrenean, illharguiac içanen tu, hogoi eta hamar egun, eta egun berean illhargui berria haffi coda. »

« Ikhas agun vrtheberean 1673 Aphirillaren çortci garrenean cbat eg ditusqueen illharguiac [...] hamabi egun ditusque Aphirillaren çortcian illharguiac çahar içanen dela. »

148Ikus dezakegunez, bada, 1665.eko edizioan taulak baizik aldatu ez diren bitartean, 1666.ekoan taulak ezezik aurreko data mordoa ere aldatu egin da. Al-datu egin du edizioaren prestatzaileak, edizio urtea aldatze honek sortzen zituen aldaketak konponduz. Honexegatik diot edizio jagon baten aurrean gaudela.

1491665.ekoan, tamalez, zentzurik ez duen zenbait kontu dago eta eskuizkri-bua edo 1636.eko agiango edizio hori bilatu artean ezin izango dugu jakin zer den Etxeberri Ziburukoak idatzia eta zer moldiztegietan gehitua edo aldatua.

150Jarri dugun 8. adibidean « 1635.garren vrthean, Aphirillaren hamaffeian, illharguia, cein cenz » dakar. Baina datuok ez datoz bat 7. adibideko « aurthen, 1635.garren vrthean Aprillaren çortcian cembat daitequeen illharguia çahar » hauekin. Are, 9. adibidean « vrtheberean, 1636. Aphirillaren, çortci garrenean cembat egun citu en illharguiac » agertzen da eta azkenean ez dakigu zein den aurtengo urte hori, 1635.a ala 1636.a. Badakigu, jakin, onespen datak 1635.ekoak direla eta 1635.a dela onartu beharko dugu.

151Zer gertatzen da, bada ? 1665.eko edizioaren prestatzailea ere aldaketak egiten saiatu eta dena nahastu duela ? Jatorrizko testuan, eskuizkribuan, ere horrela zegoela eta Etxeberri bera nahastu zela ?

  • 16  Agusti Chaho. esaterako. oso kezkati azaltzen zen kronologia kontu hauen aurrean. Hona zer dioen P (...)

152Bi edizioei dagokien datu kronologikoak direla eta,16 zibilizazio ezberdinek hala noa. egipziarrek. txinarrek. indioek. arabeek eta idazle zenbait. nola Diogene Laerziok. eta Diodoro Siziliarrak munduaren adi-nari buruz dituzten usteak agertzen dizkigu. Ororen ustetan lehen aintzinate honek 6100 bat urte inguru ukan zituen. Giristinoek. aldiz. bstela kontatzen zuten. esate baterako. Leizarragak bere Kalendrera- n (1571) hau izkribatzen du : Munduaren hastetik hunedrano 5539 urthe » izan dugu Euskaltzaindiak 1990. urtean argitaratu zuen Joanes Leizarragaren Testamentu Berria- ren argitarapena eskuartean erabiltzeko aukera, eta Kalendrera- ri dagokion atalean, 1.378. orrialdean honako datuok ditugu :

153Datuok, haatik, ez datoz bat arestian J. Etxeberrik erakutsi dizkigunekin.

154Desadostasun honek eraginda, jatorria zein izan zitekeen bilatzen hasi ginen. Horretarako, Bilboko Elizbarrutiko Gotzaintzak 1976.ean argitaratu zuen Euskal-Biblia hartu eta « Asiera » liburuan datozen datu kronologiko guztiak ordenatu eta zenbatu ondoren zera ediren genuen : Jangoikoak mun-dua sortu zuenetik Uholdera 1656 urte igaro zirela, J. Leizarragaren Kalendrera- n dugun urte kopuru bera. J. Etxeberrik erabilitako iturria zein izan zitekeen galdetu genion geure buruari eta zenbait adiskide jarri genituen erantzunaren bidean. Hauetariko batek eman zigun erantzuna, irakurri zuen liburu batean aurkitu datu kronologikoak eskainiz. (Derragun, aurrera egin aurretik, eguneango Bibliak, oro har, latinez idatziriko Vulgata jarraitzen dutela eta honek jatorrizko hebraierazko Biblia. K. a.-ko II mende inguruan, ordea, LXXtarrek grekora itzuli zuten Biblia, berau Alejandriako Biblia ize-nez ezagutu izan delarik. Mendeetan zehar, bi ereduak erabili izan dira.)

155Liburu hau Wernerius Rolewinck-en Fasciculus temporum da. Gizon hau alemaniar monje kartuxaria izan zen, Wesfalian 1425.ean jaio eta Colonian 1502.ean hil zena. Liburua Colonian bertan inprimatu zuen Arnold Therhoernen-ek 1474.ean. Lortu ditugun fotokopiak 1993.ean Leongo Unibertsitateko Argitarapen Idazkaritzak eta Leongo Errege Kolegiatako San Isidoro Katedraren berrargitarapenekoak dira.

156Hona zer dioen Rolewinck-ek 5. orrialdean :

Por otra parte, la postura de Orosio y de Beda se basa en los 3.184 años que, según los Setenta, discurrieron desde la creaciόn del mundo hasta el nacimiento de Abraham. Sin embargo, los hebreos tienen 1236 años menos, ya que, de acuerdo con las Biblias corregidas según la doctrina hebrea, sόlo 1948 años pasaron desde Adán hasta el nacimiento de Abraham. Los setenta intérpretes coinciden bastante con los hebreos, [f.1v] hasta la destrucciόn del templo, que recibe generalmente el nombre de destierro de Babilonia.

Los años siguientes no se conocen a partir de Escritura canόnica, sino a partir de otras historias tanto de los judίos como de los gentiles. Y de nuevo en este punto hay diferencias, pero no muy grandes. Asί pues, haciendo el cόm-puto, de acuerdo con Beda, desde la creaciόn del mundo hasta el nacimiento de Cristo transcurren 5199 años, y esta es la postura universal de la Iglesia. Sόlo falta uno para los cinco mil doscientos años.

  • 17  Baimen eta onespen datak 1635.eko maiatzekoak dira. Beraz. argi dago Etxeberri 1634 urte ingu-ruan (...)

1575.199 urte hauei 1635 (Eliçara erabiltceco liburua- ren baimen eta onespenen urte datak) gehiturik, 6834 urte genituzke, eta Joanes Etxeberrik « Mundua eguin cenac du 6833 » dio.17

4. Hondar hitzak

158Derragun, bukatu aurretik, eta Eliçara erabiltceco liburuaren lekuko-tasun desberdinei gagozkiola, zilegi dirudiela hiru lekukotasun desberdin behintzat izan direla aitortzea, tamalez, bi baizik ezin izan baditugu geurega-natu ere. Izan ere, erakutsi denez, argi dago 1665. eta 1666.ekoak izan direla eskuartean erabili baititugu. Eta hirugarren bat ere hor legoke, hala erakusten baitute Pierquin de Gemblouxen aipamen bibliografikoak eta Julio Urkixok argitaratutako Joanes Etxeberri Sarakoaren eskuizkribuetan aipatutakoek, besteak beste.

1591665.ean bi lekukotasun desberdin izan zitekeenekoaz, aldiz, aitortu dugu J. Vinsonek « edition conforme à la précédente...  » jarri izan ez balu, bat bakarra izan dela uste izango genukeela, baina baieztapen horrek berorrek utzi gaitu zalantzatan.

160Eskuartean erabili ahal izan ditugun bi lekukotasunen arteko erkaketa eta aldakien azterketak, bestalde, zera erakutsi digute, ezaba daitekeela batak bestea irakurri izanaren posibilitatea. Baita bakoitzak bere aldetik goragoko lekukotasun independienteak irakurri izana. Gure ustea, bada, biak goragoko bere irakurri dutenekoa da, hemen ere hirugarren lekukotasun horren aldeko froga berria dugularik.

161Hirugarren ataleko bitxikeriei dagokienez, azkenik, zeinaduren kontuak argi erakutsi digu 1666.eko lekukotasuna bere osotasunean heldu zaigula.

Orrialdearen goiko aldean

Bibliografia

ADELUNG, J. C.-VATER, J. S., 1806-1817, Mithridates oder allgemeine Sprachenkunde mit dem Vater Unser als Sprachprobe in bey nahe fünfhundert Sprachen und Mundarten. Berlin, in der Vossischen Buchhandlung. Lau liburuki.

AKESOLO, L.. 1983, Bernard Gasteluçar. Eguia catolicac salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnac. Edizio kritikoa. Real Academia de la Lengua Vasca-Eus-kaltzaindia, Bilbao.

—. 1989, Idazlan Guztiak. Julen Urkizak prestatutako edizioa, Karmel Sorta 1*, 1**, 1***, Larrea-Zornotza.ATUTXA. I.. 1999, « Joannes Etcheberri Ziburukoa : Noelac eta testu kritika » LAPURDUM IV. Les lettres basques au temps d'Axular (1600-1650). Euskal literatura Axularren aroan, Actes du colloque de Bayonne (12-13 avril 1999), UMR 5478 du CNRS. Université Michel de Montaigne Bordeaux III, 233-312. or.

—, Joanes Etcheberri Ziburukoa. Obraren berrirakurketa bibliografikoa eta testu kritika, Doktorego tesia. Prestatzen.

BLECUA, A., 1988 : Manual de crίtica textual, Editorial Castalia.

COLLINS, V., 1894, Attempt at a Catalogue ofThe Library ofthe late Prince Louis-Lucien Bonaparte by Victor Collins. Henry Sotheran & Co.

DODGSON, E. S., 1907, « La Synopsis de Monsieur Dodgson », RIEV, I, 486. or.

—, 1908, « Eliçara erabiltceco liburua », RIEV, II, 793-794. or.

ETCHEBERRl. J., 1645, Noelac eta berce canta espiritual berriac, Bordelen, Gvillen Milan-ges Erregueren Imprimatçaillea baithan.

—, 1665, Eliçara erabiltceco liburua.Bordelen, I. Mongiron Milanges Erregueren
Imprimatçaillea baithan.

—, 1666, Eliçara erabiltceco liburua, Bigarren aldian Imprimatua, Paven, Ioannes Desbaratz Erregueren Imprimatçailea Baithan.

EUSKALTZAINDIA, 1989, L.L. Bonaparte. Eskuizkribuak-Argitarapenak, Katalogoak, Azkue Biblioteka.

FRANCISQUE-MICHEL, F., 1847, Proverbes basques d'Oihenart.

HUMBOLDT. W., 1817, « Berichtigungen und Zusätze zum ersten Abschnitte des zweyten Bandes des Mithridates über die Cantabrische oder Baskische Sprache », in Mithridates, 277-360. or.

IRIGARAY, A., 1958, « Euskal literaturaren bilduma laburra. Joanes Etcheberry (circa 600) », Egan, 27-30. or.

LACOMBE, G., 1927, « Julien Vinson ». Gure Herria, VII.

LAFITTE, R, 1974, « Bernard Gazteluzar olerkaria (1619-1701) (Segida) ». Gure Herria, XLVI, 161-176. or.

LAKARRA. J.A., 1988, « Testukritikaz : I. Stemmarantz », Hiztegiak eta testuak, Euskal Herriko Unibertsitatea, 101-139. or.

LEIZARRAGA, I., 1990, Iesus Christ gure launaren Testamentu Berria, Kalendrera, ABC, Euskaltzaindia, Bilbo.

MOLL, J., 1979, « Problemas bibliográficos del libro español en el Siglo de Oro », Boletίn de la Real Academia Española, Tomo LlX-Cuaderno CCXVI. Enero-Abril 1979. 49-107. or.

PIERQUIN DE GEMBLOUX. C. Ch., 1858a, Histoire Littéraire, philologique et bibliographique des patois, Paris, Auguste Aubry, Libraire éditeur (nouvelle édition).

—, 1858b, Bibliographie basque. Hommage a son altesse Le Prince Louis-Lucien Bonaparte.

URKIZU, R. 1991, « Agosti Chahoren hiztegia », ASJU, Gehigarriak XIV, 349-361. or.

ROLEVVINCK, W., 1993, Fascicvlvs Temporvm, Universidad de Leén-Secretariado de Publicaciones eta Cátedra de San Isidoro de la Colegiata de Leόn, Leόn.

URQUIJO. J., 1907a, Las obras bascongadas del doctor labortano Joanes d'Etcheberri (1712), con una introducciόn y notas por Julio de Urquijo, Paris, Geuthner.

VINSON, J.. 1891, Essai d' une bibliographie de la langue basque, Paris, 1891. Suppléments et compléments, Paris, 1898, Colecciόn Bibliográfica, Serie Mayor 1* y 1** (respectivamente), Caja Ahorros Vizcaίna.

—, 1908, « Une dodgsonnerie », RIEV, II, 670-671. or.

Orrialdearen goiko aldean

Oharrak

1  Joannes Etxeberri Ziburukoaren hiru liburu inprimatu eman zaizkigu : Noelac bigarrena eta gaur mintzagai dugun hau hirugarrena. Hiru liburuon xehetasun gehiago nahi duenak jo beza, esaterako. Vinsonen Essai... ra (1891-8). Patxi Altunaren Manual devotionezcoaren edizio kritikora (1981) edo I. Atutxaren Noelac- i buruz-ko artikulura (1999) edo doktorego tesira.

2  Edozein testukritika liburutakoari jarraiki (guk J. Lakarraren « Testukritikaz : I. Stemmarantz » (1988) eta A. Blecuaren Manual de crίtica textual (1988) lanak ditugu lagungarri), recensioaren fon-tes criticae fasean geundeke. Izan ere. fase honetan « argitaratzaileak iturri guztiak behar ditu eza-gutu eta erabili bere lanean... Iturriez kanpo, argitaratzaileak ezin izango ditu ahaztu delako obra horren aurreko edizioak (baldin badira) edota hari buruzko ikerketak. bereziki testuari buruzkoak izaki » (Lakarra. aip. lan. : 119).

3  Joseba Lakarrak dioenez (1988 : 120) « testua gureganaino irits dakiguke a) zuzenean edo zeharka.b) eskuizkribuz edo inprimaturik eta c) lekukotasun bakarrean edo gehiagotan ».

4  Badu F. Michelek ere liburu honen aipamenik bere Proverbes basques- en. Hona dioen : « XVI.L'annee suivante (1666.a), parut a Pau un volume in-24. sous le titre d'Eliçan erabilceco liburia(Livre qu'on doit porter dans l'église) : nous ne le connaissons que par la citation fautive qu'en faitle Mithridates. »

5  Julio Urkixok 87 jarri duen arren (1907 :169), zenbaki zuzena 97 de
Oraingoan ere, gaizki jarri du J. Urkixok zenbakia : 75 jarri beharrean 71 dager.
Berriro, 83 jarri du 91 jarri beharrean.
Bedago, bestalde, desberdintasun bat Urkoxoko jaunak aldarazi zituen bertsoak eta Elicara erabiltceco liburua-n datozenen artean. Ahapaldiko bigarren bertsoan, ‘Bide chogor meharrean’ agertzen den bitartean, Julio Urkixok ‘Har chogor meharrean’ ezarri du.

6  J. Vinsonen Essai... -ren hiru edizio desberdin erabili ahal izan ditugu eskuartean. 1984.ena Gipuzkoako Foru Aldundiko Seminario de Filologίa Vasca Julio de Urquijok argitaratu zuena da J. Urkixoren oharrez osotua dagoena eta 17.b liburuari dagokion oharretan agertzen da Eliçara erabiltceco liburua- ren argitarapen honen azalaren kontua.

7  Lacomberen artxiboari buruzko datu zehatzak nahi dituenak jo beza J. A. Arana Martijaren « Georges Lacomberen artxiboa » artikulura (1997 : 49-77). Aranak dioenez. Lacomberen liburutegia Bergarako Olaso Dorrera ekarri da eta gela berezi batean ordenatuta kokatu. bitartean liburu eta dokumentu guztiak katalogatzen ari direlarik.

8  Ikus V. Collins-en Attempt... (1894).

9  Hutsaren (eoria erabiltzearen zergatiez ikus I. Atutxa (1999 : 274-275).

10  Derragun huts guztien zerrenda osoa I. Atutxaren doktorego tesiko eranskinetan aurki daitekeela. Bestalde. aipatu jarriko ditugun adibide guztietan agertzen den lehen zenbakia orrialdeari dagokio-la, bigarrena bertso zenbakiari. ondoren 1665.eko adibidea (B) eta azkenik 1666.ekoa (C).

11  Ezagun dugun Noelacen 1645eko lehen lekukotasunean. esaterako, espreski mintzo zaigu Etxeberri kontu honetaz. Hona zer dioen liburuaren azken lerroetan : « Iracurtçaillea. excufatuco nauçu baldin impreffionean cembait falta edireten baduçu, ecen eznintcen neroni lekhuaren gañean ».

12  Bi lekukotasunen zeinadura guztien zerrenda-erkaketa ikusi nahi duenak jo beza I. Atutxaren doktorego tesira.

13  Inprentako konposaketa moduei buruzko xehetasun gehiagotarako ikus Moll, 1984.

14  Artikulu honetan Leizarragaren aditz sistemaz mintzo den arren. amaieran leku egiten die Eliçara erabiltceco liburua- ri buruzko hitzoi.

15  Artikulu honen izenburua « Beltran de Etxauz-en L584ko gutuna » da eta jatorria honako hau : Karmel. 1988-1.5-7.

16  Agusti Chaho. esaterako. oso kezkati azaltzen zen kronologia kontu hauen aurrean. Hona zer dioen P. Urkizuk (1991 : 358) : « Chahori kronologia arazoak beti kezka handia eman zion eta. adi-bidez, Paroles d'un voyant liburuan (« Les chroniques egyptiennes donnent 6128 ans. les chroniques chinoises 6100 ou 6157 ans. la chronologie indienne 6204 ans. Diogène Laίerce compte 6138 ans et Diodore le Sicilien 6081 ans. La chronologie arabe donne pour l'Age primitive ou pour l'Age ancienne 6174 ans. (J. A. Chaho. Paroles d'un voyant. 2. arg.. Paris. J. Laisné. 1839. 276-277) ») zibilizazio ezberdinek hala noa, egipziarrek, txinarrek, indioek, arabeek eta idazle zenbait, nola Diogene Laerziok, eta Diodoro Siziliarrak munduaren adinari buruz ditutzen usteak agertzen dizkigu. Ororen ustetan lehen aintzinate honek 6100 bat urte inguru ukan zituen. Giristinoek, aldiz, bestela kontatzen zuten, esate baterako, Leizarragak bere Kalendrera-n (1571) hau izkribatzen du : Munduaren hastetik hunedrano 5539 urthe »

17  Baimen eta onespen datak 1635.eko maiatzekoak dira. Beraz. argi dago Etxeberri 1634 urte ingu-ruan hasiko zela liburu hau idazten. eta honela 6.833 urte hauek genituzke.

Orrialdearen goiko aldean

Irudien zerrenda

URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-1.png
Artxiboa image/png, 16k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-2.png
Artxiboa image/png, 30k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-3.png
Artxiboa image/png, 12k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-4.png
Artxiboa image/png, 18k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-5.png
Artxiboa image/png, 26k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-6.png
Artxiboa image/png, 8,5k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-7.png
Artxiboa image/png, 3,4k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-8.png
Artxiboa image/png, 20k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-9.png
Artxiboa image/png, 10,0k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-10.png
Artxiboa image/png, 19k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-11.png
Artxiboa image/png, 5,0k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-12.png
Artxiboa image/png, 12k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-13.png
Artxiboa image/png, 9,6k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-14.png
Artxiboa image/png, 2,9k
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-15.png
Artxiboa image/png, 759 octets
URL http://journals.openedition.org/lapurdum/docannexe/image/1188/img-16.png
Artxiboa image/png, 8,3k
Orrialdearen goiko aldean

Artikulu honen planoa

Errefentzia paperezkona

Isaac Atutxa, «Joannes Etxeberriren Eliçara erabiltceco liburua-z»Lapurdum, 6 | 2001, 21-61.

Erreferentzia elektronika

Isaac Atutxa, «Joannes Etxeberriren Eliçara erabiltceco liburua-z»Lapurdum [Linean], 6 | 2001, Sarean emana----an 01 juin 2009, kontsultatu 18 avril 2024. URL: http://journals.openedition.org/lapurdum/1188; DOI: https://doi.org/10.4000/lapurdum.1188

Orrialdearen goiko aldean

Egilea

Isaac Atutxa

Deustuko Unibertsitatean dotoregaia
i.atutxa@euskalnet.net

Autore beraren beste artikuluak

Orrialdearen goiko aldean

Lizentzia

CC-BY-NC-ND-4.0

The text only may be used under licence CC BY-NC-ND 4.0. All other elements (illustrations, imported files) are “All rights reserved”, unless otherwise stated.

Orrialdearen goiko aldean
Search OpenEdition Search

You will be redirected to OpenEdition Search