Navigation – Plan du site

AccueilNuméros8Articles - IdazlanakMenpeko infinitiboak eta urruneko...

Articles - Idazlanak

Menpeko infinitiboak eta urruneko komunztadura

Ricardo Etxepare
p. 167-206

Entrées d’index

Thèmes :

linguistique
Haut de page

Texte intégral

0. Sarrera

1Lan honek euskararen menpeko infinitiboak ditu aztergai. Zehazkiago, haiekin sortzen den komunztadura fenomeno bat, hemen urru-neko komunztadura deituko dudana. Mintzagai izango dudan fenomenoa (1)-(3)-koa da. (l)-(3)-ko perpausetan, perpaus nagusiko laguntzaileak komun-ztadura egin dezake berez perpaus berekoa ez den argumentu batekin, men-peko infinitiboaren objektuarekin alegia :

(1) a. [Nobela beltzak irakurtzea] gustatzen zaio
b. [Nobela beltzak irakurtzea] gustatzen zaizkio

(2) a. Uko egin dio [ kalteordainak eskatzeari]
b. Uko egin die [ kalteordainak eskatzeari]

(3) a. [ zu bisitatzen] segitzen ? du
b. [ zu bisitatzen] segitzen zaitu

2(l)-eko eta (3)-ko perpausei erreparatuez gero, ohartuko gara aditz nagusiaren laguntzaileak hautazkoa iduri duen komunztadura egiten duela infinitiboaren barneko objektuarekin. (2)-koei begiratuaz berriz, laguntzai-leak datiboz markaturiko menpeko infinitiboarekin egiten du, baina numero tasuna, infinitiboaren barneko objektuak bezala, pluralekoa duela. Fenomenoak hautazkoa badirudi ere, ez da beti posible. Urruneko komunzta-durak baldintza jakin batzuk bete behar ditu. Baldintza horiek zein diren argitzea du lan honek helburu. Urruneko komunztadura, hasteko, ez da fenomeno bakuna. Har ditzagun (3)-ko perpausak. Perpausok erakusten dutenez, urruneko komunztadurak euska-raz pertsona eta numeroa uki ditzake. (l)-(2)-ko etsenpluak horrenbestez, komunztadura klase horren areagoko erakusgarri bat besterik ez dirudite : pertsona tasuna hirugarrenekoa den kasua. Halakoetan ordea, hirugarrena ez den pertsona batekin komunztadura egitea ez da posible :

(4) a. [ e zu bisitatzea] gustatzen zaitb. [ e zu bisitatzea] gustatzen *zatzaizkit

3(4)ren gramatikaltasun eza gustatu aditzak ezartzen dituen komunztadura baldintzetatik segitzen dela emanen luke :

(5)  ? ? neri zu gustatzen zatzaizkit

4Gauzak, halabaina, ez dira hain sinpleak : batetik, pertsona komunztaduraren eransketak ez du beti aditzak berak duen komunztatzeko ahalmena bortxa-tzen. Har, esate baterako, honako kasuak :

(6) a. [(zu) ikustea] atsegin zaio
b. [(zu) ikustea] atsegin *zatzaizkio
c. (zu) atsegin zatzaizkio

(7) a. [ni ikustea] atsegin zaio
b. [ni ikustea] atsegin *natzaio
c. ni atsegin natzaio

5(6) eta (7)ko kasuak bezala, beste menpeko infinitibo batzuk urruneko nume-ro komunztadura baimentzen dute, baina ez lehen edo bigarren pertsonako pertsona komunztadura :

  • 1  Jardun eta jarraitu aditzek pertsona eta numero komunztadura egin dezakete infinitiboaren objek-tu (...)

(8)1 a. [ e zu/zuri bisitatzea] aztertu du/*zaitu/*dizu
b. [ e zu/zuri bisitatzea] adostu/hitzartu du/*zaitu/*dizu
c. [e zu/zuri bisitatzea] aukeratu du/*zaitu/*dizu
d. [e zu/zuri bisitatzea] errefuxatu du/*zaitu/*dizu
e. [e zu/zuri bisitatzea] damu dut/*zaitut/*dizut
f. [e zu/zuri bisitatzea] aintzat hartu *zaituzte/*dizute

(9) a. [ e nobelak argitaratzea] aztertu dute/dituzte
b. [ e nobelak argitaratzea adostu/hitzartu dute/dituzte
c. [nobelak argitaratzea] aukeratu dute/dituzte
d. [e nobelak argitaratzea] errefuxatu dute/dituzte
e. [e nobelak argitaratzea] damu dute/dituzte
f. [e nobelak argitaratzea] aintzat hartu dute/ ? dituzte

6(6)-(9) kasuek erakusten dute numero hutsezko komunztadura pertsona+numero komunztaduratik bereizi behar dela, ez dela haren azpika-sua. Lan honetan saiatuko naiz erakusten urruneko pertsona+numero komunztadurak, euskaraz, hizkuntza erromantzeetako (tartean Gaztelaniako) klitikoaren igoeraren propietateak dauzkala, eta numero komunztadurak berriz, bestelako propietateak dituela. Bi komunztadura hauen portaera des-berdina deskribatzea da lan honen helburua. Datuen eztabaida teorikoa alde batera uzten da, baina ikus Etxepare (2003b).

1. Predikatu klaseak eta urruneko komunztadura

7Atal honetan urruneko komunztadura onartzen duten aditzen sailkapen bat egingo dugu, numero komunztadura hutsa eta numero+pertsona komunzta-dura egiten duten aditzak bereiziaz.

1.1. Kontrol hertsiko aditzak

8Kontrol hertsiko aditzak bi klasetan banatuko ditugu : batetik partizipiozko osagarria hartzen duten aditzak, modua adierazten dutenak ; eta bestetik postposizio bat buru duten infinitibozko osagarriak hartzen dituztenak.

1.1.1. Partizipiozko osagarria duten aditzak

9Partizipiozko osagarriak dituzten egiturak, denak ere oinarrizko modalitatea erakusten dutenak, urruneko komunztadura deitu dugun hori behartzen dute, hala pertsonan nola numeroan :

(10) a. [ e hura ikusi] behar/nahi dugu
b. [e zu ikusi] behar/nahi *dugu
c. [e zu ikusi] nahi zaitugu

(11) a. [e hari lagundu] behar/nahi *dugu/diogu
b. [e zuri lagundu] behar/nahi *dugu/dizugu

(12) a. Posible *dugu [e zu ikusi]
b. Posible zaitugu [ e zu ikusi]

(13) a. Posible ? ? dugu [e zuri lagundu]
b. Posible dizugu [ e zuri lagundu]

(14) a. [e zu ikusi] ahal *dugu/zaitugu
b. [e zuri lagundu] ahal *dugu/dizugu

(15) a. Ezin *dugu[e zu aurkitu]
b. Ezin zaitugu [e zu aurkitu]

10Proposatu izan da modua adierazten duten perifrasi hauek, bi perpausetako azpiko egitura batetik abiatuz, birranalisi prozesu bat jasaten dutela (Ormazabal, 88 ; Goenaga, 03 ; Artiagoitia, 03). Birranalisiaren hipotesian barrendu gabe, ohartzekoa da laguntzaileak, ikusiko ditugun beste kasuetan ez bezala nahitaez egiten duela komunztadura menpeko aditzaren argumen-tuekin. Wurmbrand-ek (1998) proposatu du, orohar, perifrasi hauek zinez perpaus bakarra osatzen dutela, zeinetan goiko aditz modalak aditz sintagma mailako beste osagarri bat aukeratzen duen. Osagarriak partizipiozkoak iza-teak hipotesi hori bermatzen du. Gure helburu deskriptibo xumeen baitan, esan behar den gauza bakarra da modu perifrasi hauek direla numero eta numero+pertsona komunztadura beti behartzen duten aditz bakarrak (ikus baitaere 2.4. atala).

1.1.2. Aspektu aditzak

11Aspektu aditzak klase posible guzietan banatzen dira : badira pertsona eta numeroko komunztadura egiten dutenak (segitu, ekin, utzi, ari izan, hasi eta ibili (15-22)) ; batere komunztadurarik onartzen ez dutenak (jarraitu, jardun, iraun, lotu, egon, baina ikus aurrerago) eta azkenik, numero komunztadura bakarrik baimentzen duen aditz bat (eutsi).

(16) a. [ e e bisitatzen] segitu zaitugu/dizugu
b. [ e zu bisitatzen] segitu zaitugu/*dizugu
c. [ e zuri bisitatzen] segitu *zaitugu/dizugu
d. [ zu/zuri bisitatzen] segitu dugu

(17) a. [ e nobelak irakurtzeari] ekin diot/diet
b. [ e e bisitatzeari] ekin dizu/zaitu

(18) a. [ e nobelak irakurtzeari] utzi dio/die
b. [ e e bisitatzeari] utzi dizu/zaitu

(19) a. [ni aspertzen] ari ? zinen
b. [e aspertzen] ari ninduzun

(20) a. Komatik atera eta berehala, [gu ezagutzen] hasi ? zen
b. Komatik atera eta berehala, [e ezagutzen] hasi gintuen

(21) a. Laster bukatuko du [e zu janzten]
b. Laster bukatuko zaitu [e janzten]

(22) a. [e zu toreatzen] ibili dira
b. [e zu toreatzen] ibili zaituzte

12(16-22) etsenpluetan, aspektuzko aditzaren laguntzaileak menpeko postposi-zio sintagmaren barneko objektuarekin (datibo nahiz absolutiboarekin) komunztadura egiten du.

  • 2  Azken multzo honetan, aspektu aditz zenbaitekin gertatzen den fenomeno bera aurkitzen dugu. Kondiz (...)

13Aspektuzko aditzen artean ez dute batere urruneko komunztadurarik onartzen2, itxura batean, jarraitu (azken hau hiztunen arabera), jardun, iraun, lotu, eta egon aditzek :

(23) a. [ e nobelak argitaratzen] jardun du/*ditu
b. [ e nobelak argitaratzen ] jarraitu du/( ? ?)ditu
c. [ e nobelak argitaratzen ] iraun du/*ditu
d. [ e nobelak argitaratzeari] lotu zaio/*zaie

(24) a. [ e zu bisitatzen] jardun *zaitu
b. [ e zu bisitatzen] jarraitu *zaitu
c. [ e zu bisitatzen] iraun *zaitu
d. [ e zu bisitatzeari] lotu *natzaizu

14Egon aditzarekin ere ezin da :

(25) a. [e zu ikusten] egon zenb. [e zu ikusten] egon *zintuen

15Egon aditza NOR formaz jokatzen da. Printzipioz ez dirudi ari izan edo hasi aditzen portaeratik oso urruti, hauek ere NOR laguntzaile bat hartzen baitute normalki menpeko infinitiboekin. Ari izan, ibili eta hasi aditzak, hala ere, NOR-NORK forman joka daitezke, urruneko komunztaduraren fenomenotik at :

(26) a. Hotz handia ari du
b. Tontoak bezala ibili gaituzte batetik bestera
c. Lana hasi du

16Ibili- ren kasuan gainera, nabarmena da NOR-NORK forman aditzaren esa-nahia (26b)koa dela, eta ez aspektu hutsezkoa. (26b)n ibili aditzak badu erantsizko ezaugarri semantiko bat, NOR formako ibili-rekin konparatuaz : objektua manipulatua gertatzen da NOR-NORK formarekin, aditza ia erabi-li- ren kide bilakatzeraino. Ezaugarri hori mantendu egiten da urruneko pertsona+numero komunztadura onartzen duen NOR-NORK formako ibili aditzean. Ikusiko dugun bezala, numero+pertsona urruneko komunztadura estuki lotua dago edun-en presentziarekin. Edun laguntzailerik ezin har deza-keten predikatuek ez dute urruneko numero+pertsona komunztadura ahalbi-detzen (ikus 2.1. atala).

17Azkenik eutsi aditzak numeroa onartzen du, baina nekez pertsona :

(27) a. Argitaletxeak [ nobela beltzak argitaratzeari] eutsi dio/die
b. [e zuri laguntzeari] eutsi dio/ ? ? dizu/*zaitu

1.1.3. Bestelako kontrol hertsiko egiturak

18Kontrol hertsiaren barnean, badira aspektuzkoak ez diren aditzak aldaera batzuetan urruneko komunztadura baimentzen dutenak. Beste hizkuntzetan berregituraketa aditzen sailean egoten dira (Wurmbrandt, 1998 eta bertako erreferentziak ) : saiatu, (ez-) asmatu, jakin eta probatu (+-tzen).

(28) a. Saiatuko gara [ e zu jendartean aurkitzen]
b. Saiatuko zaitugu [ e e jendartean aurkitzen]

(29) a. Saiatu gara [ e zuri hori ematen]
b. Saiatuko dizugu [ e e ematen]

(30) a. Horrenbeste jenderen artean, ez dugu [ e zu aurkitzen] asmatu
b. Horrenbeste jenderen artean, ez zaitugu [e (zu) aurkitzen] asmatu

(31) a. Denda horretan, [e zu ondo tratatzen] jakin ? dute
b. Denda horretan, [e (zu) ondo tratatzen] jakin zaituzte

(32) a. [e harri hura altxatzen] probatu dute
b. [e zu altxatzen] probatu dutec. [e zu altxatzen] probatu zaituzte

19Kontrol hertsiaren barnean kokatzen diren beste hiru aditz, ahantzi/ahaztu -(+-tzea), gogoratu (iragankorra), eta ikasi, numero komunztadura egin deza-kete bakarrik (urrunekoari dagokionean) :

(33) a. Denda horretan, [ e (zu) ondo tratatzen] ikasi dute/*zaituzteb. Denda horretan, [e (zu) ondo tratatzea/-tzen] ahantzi dute/*zaituztec. Denda horretan, [ e (zu) ondo tratatzea] gogoratu dute/*zaituzte

(34) a. [e alfabeto desberdinak irakurtzen] ikasi dute/dituzteb. [e liburuak ekartzea/-tzen] ahantzi dute/dituztec. [e liburuak ekartzea] gogoratu dute/dituzte

20Ez dute urruneko komunztadurarik onartzen ausartu eta ahalegindu aditzek (ikus egon aspektu aditzaz esandakoa) :

(35) a. Ausartu dira [e gu iraintzen/tzera]b. Ausartu *gaituzte [e gu iraintzen/tzera]c. Ausartu dira [e guri laguntzen/tzera]d. Ausartu *digute [e guri laguntzen/tzera]

(36) a. [e guri laguntzen] ahalegindu dirab. [e guri laguntzen] ahalegindu *digutec. [e gu aurkitzen] ahalegindu dirad. [e gu aurkitzen] ahalegindu *gaituzte

21NOR-NORI-NORK aditzek ez dezakete urruneko pertsona komunztadurarik egin. Jakina denez, egitura ditransitiboetan, absolutiboari dagokion argumen-tuak ezin du hirugarren pertsonaz bestelakoa izan (Albizu, 98 ; Ormazabal eta Romero, 98 ; besteak beste). Numeroari dagokionean, kontrol hertsiko -t(z)en aditzek urruneko komunztadura ahalbideratzen dute :

(37) a. [ e nobelak argitaratzen] utzi didate/dizkidate
b. [ e nobelak argitaratzen] irakatsi didate/dizkidate
c. Xalbadorri [ e bertso eder haiek botatzen] entzun/aditu genion/genizkion

22Kontrol hertsiaren barnean, NOR-NORI-NORK aditzen menpeko -tzeko infi-nitiboak daude. Sail hau banatua agertzen da baitaere, numero komunztadura onartzen dutenen eta ez dutenen artean :

(38) a. [ e Errioxako ardoak erosteko] abisatu dio/*dizkio
b. [ e Errioxako ardoak erosteko] erantzun dio/*dizkio
c. [ e Errioxako ardoak ez erosteko] ohartarazi dio/*dizkio
d. [e Errioxako ardoak erosteko] erregutu dio/*dizkio

(39) a. [ e nere liburuak itzultzeko] eskatu diot/dizkiot
b. [ e nere liburuak ekartzeko] agindu diot/dizkiot
c. [ e nere liburuak irakurtzeko] gomendatu diot/dizkiot
d. [ e nobelak argitaratzeko] proposatu diot/ ? dizkiot

  • 3  « Hautazko kontrola » terminoaz subjektu lexikalizatua ager dezaketen infinitiboak hartzen dituz-t (...)

23Azkenik, inolako urruneko komunztadurarik onartzen ez duten aditzak daude3 :

(40) a. [ e nobelak irakurtzera] jo/egin du/*ditu azkenaldianb. Jai du/*ditu [e nobelak irakurtzen]c. Zail du/*ditu [e nobelak irakurtzen]d. [ e nobelak irakurtzen] galerazi dit/ ? ? dizkite. [ e goxokiak jaten] irabazi diot/*dizkiotf. [ e nobelak erosten] lagundu diogu/*dizkiogu

1.2. Hautazko kontrol egiturak

  • 4  Hemen, infinitiboa ez da ergatibo kasuan agertzen, subjektua izenki hutsa bada galdetzen duen beza (...)

24Hautazko kontrol egituretan4 (Bouchard. 84 : Hornstein. 99 : Landau. 99 : San Martin, 01, besteak beste), banaketa berbera aurkitzen dugu. Badira numero eta pertsona komunztadura ahalbideratzen duten aditzak, numeroa bakarrik baimentzen dutenak, eta ez bata ez bestea onartzen ez dutenak ere. Hasi gai-tezen NOR egiturekin. NOR egituretan, zeinetan menpeko infinitiboa aditza-ren argumentu bakarra den, urruneko numero komunztadura posible dafalta izan eta komeni izan aditzekin, igoera aditzak direnean. Ezinezkoa da even-tu-izaerako subjektu jokatugabea hartzen duen gertatu aditzarekin, ez eta falta izan eta komeni izan aditzekin ere, hauek kontrol egiturazkotzat jo ditzakegunean (ikus 2.4 atala) :

(41) a. edariak garaiz iristea falta da/dira
b. edariak garaiz iristea komeni da/dira
c. edariak garaiz iristea gerta liteke/*litezke

(42) a. [e bertan edariak erostea] falta da/ ? ? dirab. [e bertan edariak erostea] komeni da/ ? ? dira

25(41)-en erako igoera aditzak alde batera utziko ditugu lan honetan.

26NOR-NORI egiturek, beren aldetik, ez dute urruneko pertsona komunztadu-rarik onartzen, bai ordea numerokoa :

(43) a. [e nobelak argitaratzea] komeni/axola/falta/atsegin zaio/zaizkio
b. [e zu ikustea] komeni/axola/falta/atsegin *zatzaizkio

(44) a. Gustatzen/Bururatu/Kostatu zaio/zaizkio [ e nobelak irakurtzea]
b. Gustatzen/bururatzen/kostatzen *zatzaizkio [ e (zu) ikustea]

27NOR-NORI formako laguntzailea hartzen duten zenbait predikatu konplexuk ere urruneko numero komunztadura egin dezakete :

(45) a. Harrigarri egiten zait/zaizkit [e gauza horiek entzutea]
b. Mingarri suertatu zaio/zaizkio [e gauza horiek entzutea]
c. Sinestezin gertatzen zaio/zaizkio [ e gauza horiek entzun beharra]
d. Ezin jasanezko bihurtu zaio/zaizkio [e gauza horiek entzun beharra]

28Interesgarria da, hartara, predikatuek numero komunztadura agertzen dute-nean urruneko komunztadura desagertzen dela :

(46) a. *[e gauza horiek entzutea] harrigarria egiten zaizkit
b. *[e gauza horiek entzutea] harrigarriak egiten zaizkit

(47) a. *Mingarria suertatu zaizkio [e gauza horiek entzutea]
b. *Mingarriak suertatu zaizkio [e gauza horiek entzutea]

29Egiten badugu, Artiagoitiarekin batera (2003), euskarazko -a(k) morfemak numeroa adierazten duela, goiko datuak esplikatzeko modua aurkitzen dugu : (46-47) kasuetan, -ak numero atzizkiak predikazio erlazioaren gaineko besar-kadura du. (48)-eko sintagma egiturak axolazko erlazio sintaktikoak irudika-tzen ditu. PT Perpaus Ttipia-ren ordez dago (Stovvell, 81, 90 ; Zabala, 93) :

30Harrigarri predikatua numero morfemari atxekitzen zaio, buru mugimenduz. Infinitiboa bera Numero Sintagmako espezifikatzailera mugitzen da numero tasunak erkatzeko :

31Predikatua pluralekoa bada (-ak), infinitiboak ezin ditu komunztadura tasu-nak erkatu, singularra baita. Predikatua singularrekoa bada, komunztadura erlazioa posible da, baina perpaus nagusiko laguntzaileak ezin du pluraleko numeroa agertu. Konfigurazio honetan, infinitiboaren barneko objektuaren numero tasunak ez daude erlazio lokal batean perpaus nagusiko laguntzailea-ren numero tasunekin (ikus Etxepare, 2003b). Urruneko komunztadura beraz, blokatua gelditzen da. Harrigarri bezalako predikatu batek numero tasunik agertzen ez duenean, infinitiboaren eta predikatuaren arteko numero komunztadurarik ez dago, eta deus ere ez dago predikazio erlazioan urrune-ko numero komunztadura bloka edo oztopa dezakeenik. Kondizio horietan, urruneko komunztadura posible bihurtzen da.

32NOR-NORK formetan, numero eta pertsonako komunztadura onartzen dute merezi ukan, posible ukan, gorroto ukan, atsegin ukan, gogoko ukan, nahia-go ukan, espero ukan, desio ukan eta errefuxatu, pentsatu, erabaki eta lortu aditzek :

(50) a. [ e (zuek) ikustea ] merezi/gogoko/nahiago/gorroto/atsegin/posible/desio du
b.[ e (zuek) ikustea] merezi/gogoko/nahiago/gorroto/atsegin/posible/desio zaituzte

(51) a. [ e (zu) ikustea] espero dut/zaitut
b. [ e adiskide batzuk aurkitzea] espero dut/ditut

(52) a. [ e (zuek) ikustea] pentsatu/erabaki/errefuxatu du
b. [ e (zuek) ikustea] pentsatu/erabaki/errefuxatu/lortu zaituzte

33Numero komunztadura bakarrik onartzen dute : onartu, ametitu, adostu, hitzartu, aztertu, aukeratu, eztabaidatu, baztertu, aipatu, damu ukan eta suposatu eta ekarri (ondorio ekarleak).

(53) a. [ e (zuri) bisitatzea] onartu/ametitu dute/*dizute
b. [e (zuri bisitatzea] adostu/hitzartu dute/*dizute
c. [e (zuri) bisitatzea] aztertu dute/*dizute
d. [ e (zuri) bisitatzea] aukeratu dute/*dizute
e. [ e (zuri) bisitatzea] damu du/*dizu
f. [e (zuri) bisitatzea] baztertu du/*dizu
g. [e (zuri) bisitatzea] eztabaidatu dute/*dizute

Kontrol hertsia

Kontrol hertsia

h. [e (zuri) bisita egitea] aipatu dute/*dizute
i. Horrek [e zuri bisita egitea] suposatzen/ekartzen du/*dizu

(54) a. [e nobelak argitaratzea] onartu/ametitu dute/dituzte
b. [ e nobelak argitaratzea] aztertu dute/dituzte
c. [ e nobelak argitaratzea] adostu/hitzartu dute/dituzte
d. [nobelak argitaratzea] aukeratu dute/dituzte
e. [e nobelak argitaratzea] damu dute/dituzte
f. [e nobelak argitaratzea] baztertu dute/dituzte
g. [e nobelak argitaratzea] eztabaidatu dute/dituzte
h. [e nobelak argitaratzea] aipatu dute/ ? dituzte
i. Horrek [e hamar liburu irakurtzea] suposatzen/ekartzen du/ditu

34Azkenik, predikatu batzuek ez dute urruneko komunztadurarik onartzen, ez numero eta pertsonakoa, ezta numero hutsezkoa ere :

(55) a. [e langileak lantegitik botatzea] bilatu dute/*dituzteb. Ez dio/*dizkio [e bere liburuak konfiskatzea] barkatukoc. [e liburuak konfiskatzea] bozkatu dute/*dituztee. [e nobela txarrak ez gehiegi zabaltzea] kontuan izaten dugu/*ditugu

1.3. Taulak

35Aditz talde desberdinen portaera ondoko tauletan erakusten da. NP-predikatuak numero eta pertsonako urruneko komunztadura onartzen duten predikatuak dira ; N-predikatuak numerokoa bakarrik onartzen dutenak ; *NP-predikatuak, ez bata ez bestea onartzen ez dutenak. NOR-NORI-NORK for-mak hiru sailetan agertzen dira, nahiz eta pertsona komunztadurarik ezin egin. Banaketa honen motibazioa 2.3 atalean dago.

HAUTAZKO KONTROLA

HAUTAZKO KONTROLA

2. Urruneko komunztadura : baldintza semantiko eta sintaktikoak

2.1. Infinitiboekiko komunztadura

36Goiko taulak orokortasun batzuk agerian jartzen ditu. Lehenik eta behin, urruneko komunztadura ez da posible NOR erako laguntzaile hutsa hartzen duten aditzekin. Egia da hemen beste faktore batzuk egon daitezkeela tartean : geroago ikusiko dugunez (3. atala), kontrolatzaile bat egotea baitez-padako baldintza ematen du urruneko komunztadura egon dadin, eta NOR saileko falta/komeni izan aditzek esate baterako, ez dute kontrolatzailerik agertzen. Badira hiru kasu haatik, garbiak direnak : ausartu, ahalegindu eta egon aditzek kontrolatzaileak badituzte. Subjektu kontrola erakusten duten aditzak dira, eta hala ere ez dute urruneko komunztadurarik erakusten. Zer dute berezia NOR saileko aditzek ? Dituzten berezitasunen artean bat bada kontestu honetan axolazko dena, hemen proposatuko dugunez : numero eta pertsona tasun multzo bakarra dakarte, eta berau subjektuarekin lotua dago. Beste hitzetan esanda, NOR-NORK formetan ez bezala, ez dago, subjektua alde batera utzita, komunztadura tasunik perpauseko beste ezein elementu-rentzako. Menpeko perpaus jokatugabearen eta laguntzailearen arteko komunztadurak rol bat jokatzen du beste hizkuntzetako urruneko komunzta-duran. Har esate baterako Hindia (Mahajan, 89). Hindiz, urruneko numero eta pertsona komunztadura posible da bakarrik menpeko jokatugabeko perpauseko objektuak, jokatugabeko perpausak berak eta laguntzaileak komunztadura ezaugarri berberak badituzte, nolabaiteko komunztadura kate bat osatzen dutela. Ikus (56) (f femeninoa da, m maskulinoa, erg ergatiboa, inf infinitiboa, perf perfektiboa eta ir iragana) : (56a)n menpeko infinitiboaren objektuak eta infinitiboak komunztatu egiten dute (biak femenino gisa mar-katuta daude) eta komunztadura horrek laguntzailearen femeninozko komunztadura dakar. Bestela, laguntzaileak maskulinoaren marka erabiltzen du infinitibozko objektuekin. Urruneko komunztadura ezinezkoa gertatzen da (57b)n bezala, baldin infinitiboaren objektuak eta infinitiboak berak genero komunztadura egiten ez badute. Komunztadura katea, nolabait esateko, eten-da gelditzen da. Bestalde, (57a)-k erakusten duen bezala, urruneko komunztadura, hala nola objektuaren eta infinitiboaren artekoa, ez da inondik ere beharrezkoa.

(56) a. raam-ne roTii khaanii caahii
Ram(m-erg) ogia-f jan(inf.f) nahi-zuen (perf-ir-f)
“Ram-ek ogia jan nahi zuen”

b. *raam-ne roTii khaanii caahaa
Ram (m-erg) ogia-f jan(inf-f) nahi-zuen (perf-ir-m)

(57) a. raam-ne roTii khaanaa caahaa
Ram(m)-ek ogia (f) jan (inf-m) nahi-zuen (perf-ir-m)

b. *raam-ne roTii khaanaa caahii
Ram (m-erg) ogia (f) jan (inf-m) nahi-zuen (perf-ir-f)

37Laguntzailearen eta infinitiboaren arteko komunztadura ez da nabarmena euskaraz. Aitzitik, iduri luke, batetik, urruneko komunztadura baimentzen duten menpeko infinitibo askoren forma posposizionalak, eta bestetik, urru-neko komunztaduraren izateak berak auzitan jartzen dutela. Kontua da, urruneko komunztadura baimentzen duten predikatuak baimentzen ez dituz-tenekin alderatzen ditugunean, kasu guzietan infinitiboarekin komunztatzeko gaitasunak bereizten dituela. Ohar gaitezen hasteko, urruneko komunztadura, normalki NOR erako laguntzailea hartzen duten aditzekin (aspektu aditz nahiz birregiturazkoekin) ezin dela egin ez bada laguntzailea kasu-komunz-tadura multzo berri batez emendatuaz. Emendailuzko komunztadura-toki horrek infinitiboarekin komunztatzeko ahalmena dakar, ondorio gisa. Ikus bestela honako kasuak :

(58) a. [e paperik gabeko etorkina itzularazten] eta [e paperduna zuzenga-betzen] saiatu dira
b. [e paperik gabeko etorkina itzularazten] eta [e paperduna zuzen-gabetzen] saiatu dituzte

(59) a. [e etorkin ekuadortarra itauntzen] eta [e marokoarra epaitzen] hasi dira
b. [e etorkin ekuadortarra itauntzen] eta [e marokoarra epaitzen] hasi dituzte

(60) a. [ e etorkin ekuadortarra itauntzen] eta [e marokoarra jipoitzen] ibili dira
b. [e etorkin ekuadortara itauntzen] eta [e marokoarra jipoitzen] ibili dituzte

(61) a. [e etorkin ekuadortarra izutzen] eta [ e marokoarra engainatzen] jakin dute
b. [e etorkin ekuadortarra izutzen] eta [e marokoarra engainatzen] jakin dituzte

(62) a. [e bere papera eskuratzen] eta [e bere emaztea ekartzen] utzi diote etorkinari
b. [e bere papera eskuratzen] eta [e bere emaztea ekartzen] utzi ? dizkiote etorkinari

(63) a. Gizajoak [e artikulu zahar bat bukatzeari] eta [e berria idazteari] ekin behar izan zion, aldi berean
b. Gizajoak [e artikulu zahar bat bukatzeari] eta [e berria idazteari] ekin behar izan zien, aldi berean

38Emaitza hauek urruneko komunztadura onartzen duten hautazko kontrol sai-leko aditz guzieki berritu daitezke. Hona hemen multzo bat :

(64) a. [ e loteria tokatzea] eta [e etxadi zikin hori uztea] merezi du/ditu
b. [e negozio handi bat egitea] eta [ e enpresa berri bat sortzea] lortu du/ditu
c. [e nobela hori argitaratzea] eta [e beste hura itzultzea] pentsatu du/ditu
d. [e nobela hori argitaratzea] eta [e beste hura egileari itzultzea] aztertu dute/dituzte
e. [e nobela hori argitaratzea] eta [e beste hura egileari itzultzea] hitzartu dute/dituzte
f. [e lagun bat ikustea] eta [e pelikula bat alokatzea] bururatu zaio/zaizkio
g. Enpresak jarri dizkion egitekoen artean, bereziki kostatzen zaio/zaizkio [e produktu bat saltzea] eta [e problema mekaniko bat konpontzea]

39Kasu horietan guzietan, pluraleko komunztadura ez da menpeko objektuari dagokiona (objektuak, hemen, singularrean doaz), infinitiboen koordinazioa-ri dagokiona baizik. Ikusiko dugun bezala, urruneko komunztadura onartzen ez duten predikatuek ez dute horrelakorik baimentzen. Infinitiboarekin komunztadura egin ahal izatea ezinbesteko ezaugarri bihurtzen da beraz, aditz bat urruneko komunztadura onartzen dutenen sailean egoteko.

40Eman dezagun beraz urruneko komunztadura posible dela bakarrik laguntzaileak, subjektuarekiko komunztaduraz gainera, infinitiboarentzat ere komunztadura tasunak eskura jartzen baditu. Hipotesi hori zuzena bada, badi-ra beste kasu batzuk zeharbide gehiagorik gabe esplikatzen ahal direnak. Horietako bat, Izen+Aditz erako predikatu konplexuekin zergatik ezin den urruneko komunztadurarik izan. Promestu bezalako aditz batek urruneko komunztadura baimentzen du. Esanahiaren aldetik haren idekoa den promes egin aditzak ordea ez :

(65) a. [e nere diruak itzultzea] promestu dit/dizkit
b. [e nere liburuak itzultzea] promes egin dit/*dizkit

41Antzeko gauza gertatzen da galdetu/galde egin eta probatu/proba egin biko-teekin :

(66) a. [e nere diruak itzultzeko] galdetu diot/ ? dizkiot

b. [e nere diruak itzultzeko] galde egin diot/*dizkiot

(67) a. [e harri horiek altxatzen] probatu dute/dituzteb. [e harri horiek altxatzen] proba egin dute/*dituzte

  • 5 Hemen, infinitiboa ez da ergatibo kasuan agertzen, subjektua izenki hutsa bada galdetzen duen bezal (...)

42Atentzioa eman bezalakoekin ere ezinezkoa da5

(68) Atentzioa ematen dit/*dizkit [e horrelako arropak eramatea]

43Izen+Aditz predikatu konplexuetan ageriko izenezko argumentuek ahitu egiten dituzte laguntzailearen komunztadura tasun hirukoitzak, eta absoluti-bozko argumentuari dagokion tasun multzoa predikatu konplexuaren parte den izenkiarekin lotzen da. Infinitiboa, horrenbestez, komunztaduratik kanpo gelditzen da. Benetako problema hemen komunztadura dela eta ez predikatu konplexuen alegiazko beste propietateren bat honakoak erakusten du : predi-katu konplexuak datibozko komunztadura egiten duenean infinitiboarekin, urruneko komunztadura posible bilakatzen da, ukatu eta uko egin pareekin gertatzen den bezala :

(69) a. [e horrelako liburuak argitaratu izana] ukatu du/ditu
b. [e horrelako liburuak argitaratzeari] uko egin dio/die

44Urruneko komunztadurarik onartzen ez duten taulako beste aditz batzuei begiratzen badiegu, badirudi jeneralizazio berberaren menpe utz dit-zakegula : objektu kontroleko komentzitu, behartu, gogatu, animatu, kilikatu aditzak bi argumenturekiko komunztadura egiten dute (Goenaga, 84), eta bi argumentu horiek subjektua eta objektua dira, ez infinitiboa :

(70) Jonek ni animatu/behartu/gogatu/komentzitu/kilikatu nau [e estudio horiek egitera/ko]

45Hemen ere laguntzaileak ez du komunztadura egiten infinitiboarekin, eta urruneko komunztadura, zein nahi dela ere, ezinezkoa da. Beste horrenbeste esan daiteke postposiziodun infinitiboa osagarritzat hartzen duten aditz psikologikoez : aspertu, nekatu, oroitu/akordatu, damutu bezalakoez, denak ere izan aditzaz jokatzen direnak eta menpekoarentzat komunztadura gairik ez dutenak.

46Hipotesi berberaren bidez pertzepzio aditzen taldean gertatzen den bereizke-ta esplika dezakegu. Ikusi aditzak ez du urruneko komunztadurarik baimentzen. Entzun/aditu aditzek bai :

(71) a. Mikelek Jon [e kopla horiek kantatzen] ikusi du/*ditu
b. Mikelek Joni [e kopla horiek kantatzen] entzun dio/dizkio

47Berriz ere, ikusi-ren kasuan izenezko bi argumentuek laguntzailearen komunztatzeko ahalmen osoa ahitzen dute. Ez dago komunztadurarik infini-tiboarekin. Entzun-en kasuan berriz, laguntzailea ditrantsitiboa da, eta abso-lutiboari dagokion atala infinitiboarekin komunzta daiteke.

48Aspektu aditzetara etorriaz, jardun eta iraun inergatibo garbiak ematen dute. Ez dute objekturik hartzen, eta ez dute nahitaez argumentu lokatibo bat hartu beharrik :

(72) a. Jonek egun osoan jardun du
b. *Jonek hori jardun du

(73) a. Jonek bertan dirau
b. *Jonek hori dirau

49Jarraitu- ren kasuan, hiztun batzuentzat ere aditzak ez du izenezko objektu zuzenik hartzen :

(74) a. Bide horri jarraitu zaio
b. Bide horri jarraitu dio

50Beste hiztun askorentzat, berriz, jarraitu-k izenezko osagarri zuzenak hartzen ditu :

(75) Dizipuluak maisuaren lana jarraitu du (beste 20 libururekin osatuaz)

51Hiztun hauentzat, urruneko komunztadura posible da. Funtsean, hauentzat jarraitu segitu- ren baliokide hutsa baizik ez da.

52Urruneko komunztadura ezinezkoa duten hainbat aditz inergatibo sailekoak dira. Hor sartzen dira besteak beste : jo/egin +-tzera, jai +edun, ondo/gaizki egin +tzen (62).

(76) a. Jai du/*ditu [e horiek erosten]
b. *Hori jai du

(77) a. [e liburuak erostera] jo/egin du/*ditu azkenaldian
b. *Hori jo/egin du (esanahi berberarekin)

(78) a. Ondo/gaizki egin du/*ditu [e liburu horiek erosten]
b. *Hori ondo egin du/ditu (esanahi berberarekin)

53Lagundu eta galerazi (+tzen) aditzen kasuan ere, esan genezake ez dutela zinezko izenezko objekturik hartzen, laguntzailearekin komunztadura egin lezakeenik. Lagundu-ren kasuan nabarmena da :

(79) *Hori lagundu dugu

54Lagundu- k espero bezala, ez du infinitiboarekiko numero komunztadurarik onartzen :

(80) *[e nobela bat argitaratzen] eta [e idatzi bat zuzentzen] lagundu dizkiogu

55Bada lagundu- ren adiera bat (sustatu-ren antzekoa) izenezko objektuak onartzen dituena :

(81) Proiektu hori diruz lagundu dute

56Baina ohargarria da ikustea objektu horren ordez ez dezakegula jokatugabe-ko perpaus bat izan, posposizioduna :

(82)*[e handik etortzen] diruz lagundu dute

57Bazter-forma gisa, honelakoak eduki ditzakegu, determinatzailedun infiniti-boekin :

(83) ?[e filosofiako liburuak itzultzea] diruz lagunduko omen dute

58Eta hain zuzen ere hauetan, urruneko komunztadura posible da :

(84) ?[e filosofiako liburuak itzultzea] diruz lagunduko omen dituzte

59Galerazi aditzak ere -tzen eta -tzea erako menpeko infinitiboak hartzen ditu. Hor ere, menpeko klase baten eta bestearen izaera komunztadurari buruz ez da berdina. Galerazi- k osagarri lokatibo nahiz izenezkoak har ditzake, -tzen eta -tzea menpekoen ordaintzat har ditzakegunak :

(85) a. Pilotan ere galeraziko digute hauek
b. Pilota ere galeraziko digute hauek

60Bietan, laguntzailea aditz ditrantsitiboei dagokiena da, hiru argumenturekin komunztatzen den forma bat. Hala ere, biak ez dira berdin portatzen laguntzailearen aldaketa eragiten duten prozesuen aurrean. Inpertsonala posi-ble da (85b) kasuan, baina ezinezkoa (85a)-n.

(86) a. ? ? Pilotan galerazi da
b. Pilota galerazi da

61Ez dirudi beraz, lokatiboa zinezko objektu gisa portatzen denik. Guri axola zaigun kontuan, lokatiboak ez du zilegiztatzen absolutibo komunztadura, (85-86)-k erakusten duten bezala. Infinitiboetara itzultzen bagara, -tzen formak goiko lokatiboak bezala portatzen dira, eta -tzea formak izenezko objektuak bezala :

(87) a. [e pilotan egiten] galerazi digute
b. ? ?[e pilotan egiten] galerazi da

(88) a. [e pilotan egitea] galerazi dute
b. [e pilotan egitea] galerazi da

62Lagundu- ren kasuan bezala, numero komunztadura infinitiboarekin ezinez-koa da :

(89) *[e pilotan jokatzen] eta [e dantza egiten] galerazi dizkigute

63Konparatu, hartara, urruneko komunztadura onartzen duen galerazi+ tzea -rekin :

(90) [e pilotan jokatzea] eta [e dantza egitea] galerazi digute/dizkigute

64Irobazi aditzak urruneko komunztadurarako erakusten duen ezina ere bide honetatik esplika daiteke, horretan irabazi/hori irabazi pareak kontuan hartzen baditugu. Lehenbiziko formak (-tzen jokatugabearekin batean) ez du inpertsonala onartzen, eta infinitiboarekin komunztatzea ere ezinezkoa du :

(91) a. Pilotan irabazi diote
b. *Pilotan irabazi da

(92) a. [e pilotan jokatzen] irabazi diot
b. *[e pilotan jokatzen] irabazi da

(93) [e pilotan jokatzen] eta [e laster egiten] irabazi diot/*dizkiot

65Laguntzailearen eta infinitiboaren arteko komunztadura beharrezkoa dela erakusten du antzeko kontraste batek, kasu honetan eskatu- erako NOR-NORI-NORK aditzak eta erregutu- erakoak bereizten dituena. Lehen taldeko aditzek urruneko komunztadura baimentzen dute (ikus taula). Bigarren talde-koek berriz, ez. Diferentzia aipatu dugun ezaugarriarekin lotua dago : lehen taldeko aditzek numero komunztadura erakus dezakete infinitiboarekiko ; bigarrenekoek ez. Numero komunztadura hau, berriz ere, erakutsian gelditzen da infinitiboak koordinatzen ditugunean :

(94) a. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko ] erregutu digute/*dizkigute
b. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko] ohartarazi digute/*dizkigute
c. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko] erantzun digute/*dizkigute
d. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko] abisatu digute/*dizkigute

(95) a. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko ] eskatu digute/dizkigute
b. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko] agindu digute/dizkigute
c. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko] proposatu digute/dizkigute
d. [e liburua eramateko] eta [e aldizkaria ekartzeko] gomendatu digute/dizkigute

66(95)-eko aditzak ez bezala, gainera, (94)-ko gehienek (denak, erantzun utzi-ta) ez dute izenezko objekturik hartzen : *hori ohartarazi, *hori erregutu, *hori abisatu. Erantzun aditzak berak jokabide inergatibo garbia dauka hone-lako esapideetan :

(96) Jonek erantzun zion esanez ez zitzaiola egokia iruditzen

67Laguntzailearen eta infinitiboaren arteko komunztadura beharrezkoa delako hipotesia gezurtatzen du itxura batean lotu aspektu aditzak. Dakigunez, aditz honek datibozko komunztadura egiten du infinitiboarekin. Guztiarekin ere, ez du urruneko komunztadurarik onartzen. Kontua da aditz honen menpekoa, infinitiboarekin datibozko komunztadura egiten duten beste aditz batzuek ez bezala (ekin, utzi) irla sintaktikoaren ezaugarriak dituela. Ateraketa sintakti-koa ezinezkoa da lotu-ren osagarritik :

(97) a. ? ? Zer lotu zaio [e irakurtzeari] ?
b. Zer utzi dio [e irakurtzeari] ?
c. Zer ekin dio [e irakurtzeari] ?

68Eta infinitiboa bera adjunktu bat bezala portatzen da berau denean ateratzen den sintagma : irla ahulek (Cinque,90, besteak beste) ateraketa galarazten dute kasu horretan :

(98) a. ? ?[e irakurtzeari]i ez zaio sekula lotu ti (Ezezko irla)
b.  ? ?[e irakurtzeari] aspaldi dakigu [ t lotu zitzaiola] (irla faktiboa)
c.  ? ?[e irakurtzeari] galdetu didate [zein t lotu zaion] (NZ-irla)

69Honek beste baldintza bat agerian jartzen du : adjunktuen barneko objektue-kin ezin da urruneko komunztadurarik eduki. Baldintza honek beregaineko ebidentzia badu, lotu- ren kasuaz aparte. Horra esate baterako, ondoko etsenpluak, zeinetan laguintzailea jokatugabeko perpausaren barneko objek-tuarekin komunztadura egiten saiatzen den :

(99) a. Lanean segitu dut/*ditut [e sosak irabazteko]
b. Lanean segitu dut/*ditut [e sosak irabazi alde]
c. Lanean segitu dut/*ditut [e sosak noiz irabaziko]

70Lotu- ren komunztadura bitxi xamarra gertatzen da ohiko komunztaduraren eginkizunaren aurrean, normalki argumentuak markatzen baititu. Honetan, lotu- k galdetzen duen kasu datiboa ez da urruntzen postposiziozko infiniti-boetatik. Ez da alferrik etorriko agian hemen gogoratzea datiboaren eta postposiziobidearen muga maiz aski lausoa (Albizu, 02 ; Arregi eta Ormazabal, 03).

2.2. Predikatuen izaera

71Infinitiboarekiko komunztadurak urruneko komunztadura egiten duten aditzak eta egiten ez dutenak bereiztea ahalbidetzen digu. Bigarren egiteko bat badugu oraindik hala ere : zerk bereizten dituen urruneko numero komunztadura hutsa eta numero eta pertsonakoa egiten duten predikatuak. Taulari begira jartzen bagara, bada jeneralizazio bat aski esanguratsua gertatzen dena : ez dago NOR-NORI erako predikatu bakar bat ere nume-ro+pertsona komunztadurarik onartzen duenik. Den-denek numero hutsezkoa egiten dute. NOR-NORI predikatuak, aldiberean, ez-kausatiboak dira. Norbaiti zerbait gustatzea, atsegin izatea, bururatzea, ahanztea, komeni iza-tea, kostatzea edo damutzea ez da norberak egiten duen zerbait, baizik eta norberari gertatzen zaion zerbait. Eta era horretako predikatu guziek numero komunztadura erakusten dute. Ikasi aditza bera ez da nahitaez kausatiboa (Jackendoff eta Culicover-en kontra, 2003), norbaitek zerbait ikasketan aritu gabe, oharkabez, ikas dezakeen neurrian. Interesgarria da ikustea ikasi aditzari borondatezko modifikatzaile bat eransten zaionean urruneko numero komunztadura nabarmenki zaildu egiten dela :

(100) a. [e adabakiak josten] ikasi du/ditu
b. [e adabakiak josten] nahita ikasi du/ ? ? ditu

72Kausazio erlazioa Culicover eta Jackendoff-en moduan ulertzen dut : egile baten eta menpeko infinitiboak adierazten duen eventuaren arteko kau-sazio erlazio bat, agerikoa edo inplizitua. Saiatzea bezalako ekintza batean, saioaren subjektuak (kontrolatzaileak) rol aktibo bat dauka menpeko eventua gertarazteko prozesuan. Ber gauza esan daiteke pentsatu, erabaki, edo lortu kontrol aditzei buruz. Errefuxatu, galerazi edo utzi (-tzeal-tzen) aditzen kasuan ere, aditzek kontrolatzailearen kausazio lanaren desegitea edo etetea adierazten dute. Aspektu aditzek denek subjektu aktibo baten kontrola eskatzen dute. Asmatu eta jakin aditzek, kontrol kasuetan, menpeko aditzak adierazten duen eventuaren burutzea inplikatzen dute, lortu aditzak bezala, eta burutze hori kontrolatzailearen lanaren emaitza da. Probatu aditzak ere kontrolatzailearen parte hartze aktiboa behar du menpeko eventua gertarazte-ko orduan. Ber gauza esan daiteke irakatsi- ri buruz. Denetan kontrolatzailea egile edo eragile da menpeko infinitiboak adierazten duen eventuaren izapi-detzean.

73Numero hutsezko komunztadura egiten duten aditzengana itzultzen bagara, berriz, kontrolatzailearen inplikazioa ttipiagoa da. Hartu eztabaidatu, aztertu, gorrotatu edo maitatu aditzak. Ez dute subjektuaren inolako inpli-kazio kausalik eskatzen ondoko eventuaren izapidetzean. Ukatu aditzak printzipioz kausatiboak diren galerazi edo utzi aditzen parean behar luke, baina kontrol egituretan eventu burutuak baizik ez ditu onartzen, kontrolatzailearen iraganeko, momentuko edo beranduagoko egitekorik itxu-ratzen ez dutenak :

(101) a. ? ? Ukatu du [e hori egitea]
b. Ukatu du [e hori egin izana]

74Ber gauza esan daiteke aurpegiratu/leporatu aditzei buruz : nahitaez interpretazio burutua ezartzen diote ondoko eventuari, eta haien subjektuek ez dute indar kausalik. Eskeini aditzak ere ez du kontrolatzailearen parte hartze aktiborik galdetzen :

(102) ...pro-dati [ei hori egitea] eskeini dio

75(102) bezalako perpaus batean, kontrolatzaileak egite prozesuan parte hartzea erabaki dezake edo ez. Kasu berean aurkitzen dira iritzi eta estimatu aditzak. Suposatu edo ekarri bezalako aditz logikoek ez dute ondoko eventuaren izapidetzea eragiten duen kontrolatzailerik :

(103) a. Horrek [ e hamar liburu irakurtzea] suposatzen du/ditu
b. Horrek [e hamar liburu horiek konfiskatu beharra] ekarri du/ ? ditu

76(103)-n ez dago zuzeneko kausazio erlaziorik menpeko eventuaren subjek-tuaren (eventu horren izapidetzean zuzeneko parte hartzea duen egilearen) eta aditz logikoaren eragilearen artean (delako horrek). Menpeko eventua izapi-detzearen erantzulea eventu horretako subjektu egilea da, ez goiko aditzaren subjektua.

77Kasurik badaezpadakoenak onartu, adostu/hitzartu eta aukeratu aditzak dira. Hauek ekintzak aukeratzen dituzte semantikoki, eta ematen du printzipioz, zerbait egitea onartu, hitzartu edo aukeratzen duenak baduela zuzeneko parte hartzea egitate horren izapidetzean. Guztiarekin ere, ez diru-di NP-predikatuen klase berekoak direnik, kausazioari dagokionean. Bada diferentzia nabarmen bat NOR-NORK laguntzailea hartzen duten aditzen artean, numero komunztadura edo numero+pertsona egin. Lehenbizikoek ageriko kausa predikatu bat onartzen dute (arazi), hain aise ez bada ere denentzako :

(104) a. [e zerbait egitea] onartuarazi diogu
b. [e zerbait egitea] hitzartuarazi diegu
c. [e ikasketa horiek egitea] aukeratuarazi diegu

(105) a. [e bere ugazaba zaintzea] maitearazi diogu
b. [e bere ugazaba zaintzea] gorrotarazi diogu
c.  ?[e proposamen hori aintzat hartzea] baztertuarazi diogu
d. [e problema horiek konpontzea (edo ez)] aztertuarazi diegu
e. [e tranpak egin izana] ukatuarazi diegu
f. [problema horiek konpontzea (edo ez)] eztabaidatuarazi diegu

78Bigarrenek ez :

(106) a. *[e hori egunen batean egitea] pentsatuarazi diogub.  ?[e hori egitea] errefuxatuarazi dieguc. *[e hori egitea] lortuarazi diegud. *[e hori egiten] probatuarazi diegue. *[e hori egiten] utziarazi dieguf. *[e zu ikusten] asmatuarazi diogug. *[e zu ondo tratatzen] jakinarazi diogug. *[e zu aurkitzen] saiatuarazi dioguh. *[e zu toreatzen] ibiliarazi diogui. *[e zu janzten] bukatuarazi/segituarazi diogu

79Ematen du predikatu batek ezin duela egile-rol bat baino gehiago izan. Eventua abiarazten duen eragilea bakarra izan behar du (Talmy, 85). Aditzaren balentzian rol thematiko bat gehiago ezartzen dugunean, eta berau egiletzakoa bada, theta teoriaren bortxatze bat gertatzen da. Pentsatu bezala-ko predikatuen subjektuak zinezko egile/eragileak dira, beste egile/eragile batekin ezin batu daitezkeenak. Onartu bezalako aditzen subjektuak, aldiz, beherago daude kausazioaren mailan. Honek guztiak aditz hauen egitura lexikoaren gaineko lan sistematikoa galdetzen du, artikulu honetara aldatze-ko modurik izan ez dudana. Honekin lotua egon liteke hala ere, pentsatu/lortu bezalako aditzak eta onartu- erakoak bereizten dituen beste ezaugarri bat : lehenbizikoek ez dute banaturiko aitzindaririk onartzen ; bigarrenek bai :

(107) a. Joneki esan du Aitorrekj onartu duela [ ei+j arrantzara ateratzea], eguraldi honekin bada ere
b. Joneki esan du Aitorrekinj hitzartu duela [ ei+j arrantzara ateratzea]

(108) a. Joneki esan du Aitorrekj pentsatu duela [ej/*i+j arrantzara ateratzea]
b. Joneki esan du Aitorrekj lortu duela [ ei/*i+j arrantzara ateratzea]

80Bukatzeko, aipatu nahi nituzke kausazioaren bidetik inola ere esplika-tu ezin diren ale batzuk, hala nola maite+edun, gogoko+edun erakoak batetik, eta modu perifrasiak bestetik (nahiz eta Jackendoff-en sisteman, Talmy-ren lanari (1985) jarraitzen diona, hauek ere predikatu kausatiboak diren -ikusi baitaere Jackendoff 1993). Aditz hauek guztiek gauza bat dute komunean : ez dezakete infinitiboaren barneko lehen edo bigarren pertsonako izenordain batekin komunztadurarik ez egin (baita Goenaga, 84, 197-200). Adibide gisa :

(109) a. [e zu ikusi] behar *du/zaitu
b. [e zu ikustea gorroto] ? ? du/zaitu

81Fenomeno honek aditzera ematen du kasu hauetan zinez “perpaus bakarreko” egitura baten aitzinean garela. Hau da, kasu hauetan ez dira ezartzen gainerako predikatuetan ezarri ditugun baldintza semantiko-lexi-koak. Besterik gabe predikatu hauen infinitibozko osagarriak egitura arine-giak dira, nolabait esateko, pertsona tasunak eduki ahal izateko. Hauek nahi-taez denbora eta pertsona adierazle bakarrari itxekitzen zaizkio : perpaus nagusiko laguntzaileari. Honen aldeko ebidentzia konparazio batek ematen du. NP- eta N-predikatuen zerrendak konparatzen baditugu, badira aditzak bi zerrenda horietan agertzen direnak, aspektuaren aldetiko diferentzia ttipi bat tarteko : gorroto+edun /gorrotatu, desio+edun /desiatu, maite+edun /maita-tu, atsegin+edun/atsegin+izan. Aldizkatze hauetan lehendabizi datozen for-mek numero+pertsona komunztadura onartzen dute, eta derrigor egitera behartuak dira gainera ; bigarrenek, berriz, numerokoa bakarrik egiten dute, eta aukeran dute egitea. Har ditzagun gorroto+edun/gorrotatu, maite+edun/maitatu eta desio+edun/desiatu aditz pareak :

(110) a. Gorroto zaitu [e e ikustea]
b. Gorroto ? ? du [e zu ikustea]
c Gorrotatzen ? ? zaitu/du [e e ikustea]
d. [e horrelako liburuak irakurtzea] gorrotatzen du/ditu

(111) a. [e e ikustea] maite zaitu
b [e zu ikustea] maite ? duc.  ? ?[e e ikustea] maitatzen *zaitu
d.[e horrelako liburuak irakurtzea] maitatzen du/ditu

(112) a. [e e ikustea] desio zaitub. [e zu ikustea] desio ? ? duc.  ?[e e ikustea] desiatzen zaitud. [e horrelako liburuak irakurtzea] desiatzen du/ditu

82Numero+pertsona urruneko komunztadura egotea aspektu marken bai-tan dago. Gorroto/maite+edun formek ez dute ageriko aspektu markarik agertzen, eta haien interpretatzio aspektuala nahitaez generikoa da (ikus Etxepare, 03). Numero komunztadura aukera bakarra da aspektu marka ageriko bat dugun bezain laster : ohikotasuna adierazten duen -tzen, edota buka-tutasuna eta maiztasuna adierazten duten partizipioa eta izan laguntzailea. Hau da, sintaxi egitura konplexuagotzen dugun bezain laster, numero komunztadura da posible den bakarra, eta hautazko bihurtzen da. Nolabait esateko, hautazko urruneko komunztadura sintaxi egiturako konplexutasun maila batetik aurrera konputatzen hasten den zerbait da.

2.3. Lokalitate baldintzak urruneko komunztaduran

83Numero eta numero+pertsona komunztadurak ez dira bakarrik bai-mentzen dituzten predikatuen sailen arabera bereizten. Batak eta besteak lokalitate baldintza desberdinak erakusten dituzte. Kontsidera ditzagun hona-ko kasuak :

(113) a. [e [e nobela beltzak erosten] saiatzea] erabaki dute/dituzte
b. [e [e laguntzen] segitzea] pentsatu dute/dizute
c. Nahiago dizute [e [e berehala obeditzen] hastea]

(114) a. [e [e nobela beltzak irakurtzen] saiatzea] aztertu dute/*dituzte
b. [e [e nobelak argitaratzen] aritzea] aukeratu dute/*dituzte
c. [e [e nobelak argitaratzea] erabakitzea] eztabaidatu dute/*dituzte

(115) a. [e [e nobela beltzak argitaratzea] aztertzea] hitzartu dute/*dituzte
b. [e[e nobela beltzak argitaratza] onartzea] eztabaidatu dute/*dituzte

(116) a. [e [e zu kontratatzea] aztertzen] hasi dira/*zaituzteb. [e [e zu kontratatzea] eztabaidatzen] segitu dute/*zaituzte

84Goiko konfigurazioek N-klaseko eta NP-klaseko predikatuen hurrenkera des-berdinak aurkezten dituzte. Hauexek (hurrenez hurren) :

(117) a. [...[...DP...AS]...NP-AS]...NP-AS Lag]b. [...[...DP...AS]...NP-AS]...N-AS Lag]c. [...[...DP...AS]...N-AS]...N-AS Lag]d. [...[...DP...AS]...N-AS]...NP-AS Lag]

85Pertsona+numero komunztadura onartzen duten predikatuak ondozka-tu daitezke urruneko komunztadura galerazi gabe. Numero komunztadura hutsa baizik ahalbidetzen ez duten predikatuek aldiz, ber-bertako erlazioa behar dute komunztagaiarekin : komunztadura ezin daiteke egin lehen menpeko osagarriaren objektuarekin baizik. Osagarriaren osagarriaren barnean diren elementuak numero komunztadura hutsa baimentzen duten predikatuen helmenetik kanpo gelditzen dira. Goiko egiturak hartuta, emaitzak honakoak dira :

(118) a. [...[...DPi...AS]...NP-AS]...NP-AS Lagi]
b. *[...[...DPi...AS]...NP-AS]...N-AS Lagi]c. *[...[...DPi...AS]...N-AS]...N-AS Lagi]d. *[...[...DPi...AS]...N-AS]...NP-AS Lagi]

86Lokalitate baldintza honek, NOR-NORI-NORK sailean bereizketa egi-teko bidea ematen digu. Gogora gaitezen sail honetan ezin dugula berehala jakin predikatu jakin bat pertsona+numero komunztadura ahalbidetzen duen sailekoa den ala, aitzitik, numero komunztadura baizik onartzen ez dutenen sailari dagokion. NOR-NORI-NORK saileko aditzek ez baitezakete NOR forman hirugarren pertsonako komunztadura besterik egin. Lokalitate bal-dintzak aldiz, bidea ematen digu aditz ditrantsitibo jakin bat zein sailari dago-kion jakiteko. Menpeko bat baino gehiagoren gaineko urruneko komunzta-dura ametitzen badu, numero+pertsona komunztadura baimentzen duten aditzen sailekoa izango da. Bestela, numero hutsezko komunztadura onartzen dutenekoa. Test honen arabera, eskeini, iritzi, eta leporatu/aurpegiratu numero hutsezkoen sailari dagozkio, eta eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, sujeritu, debekatu eta uko egin berriz, numero+pertsonakoari :

(119) a. [e [e nobela beltzak argitaratzen] hastea] eskeini diote/*dizkiote
b. [e [e nobela beltzak argitaratzen] hasteari] ongi iritzi diote/*diete
c. [e [e nobela beltzak argitaratzen] hastea] leporatu/aurpegiratudiote/*dizkiote
d. [e [e nobela beltzak argitaratzen] hastea] estimatu diote/*dizkiote

(120) a. [e [e nobela beltzak argitaratzen] segitzea] eskatu diote/dizkiote
b. [e [e nobela beltzak argitaratzen] segitzeaj gomendatu diote/dizkiote
c. [e [e nobela beltzak argitaratzen] segitzea] agindu diote/dizkiote
d. [e [e nobela beltzak argitaratzen] segitzea] debekatu diote/dizkiote
e. [e [e nobela beltzak argitaratzen] segitzeari] uko egin diote/diete

2.4. Menpeko subjektuaren izaera eta urruneko komunztadura

87Orain arte ikusi dugunak, honako jeneralizazioa egiteko bidea ematen digu : urruneko komunztadura predikatu jakin batzuekin gertatzen da, eta beti ere menpeko osagarriaren objektuarekin egiten da. Azken kondizio hau bermatzen duen beste datu bat, hauxe : predikatu inakusatiboen argumentu absolutiboa ez da komunztagai egokia, kasu eta rol tematikoen aldetik per-paus iragankorren objektuaren parekoa bada ere. Ikus hartara honako etsen-pluak :

(121) a. [Bertan liburuak egotea] gustatzen zaio/ ? ? zaizkio
b. [Bertan liburuak egotea] gorroto du/ ? ? ditu
c. [Bertan liburuak egotea] adostu/hitzartu/erabaki/errefuxatu/eskeini/ dute/*dituzte

(122) a. [Bertan liburuak egoteari] ongi iritzi diot/*diet
b. [Bertan liburuak edukitzeari] utzi dio/*diet
c. [Bertan liburuak gordetzeari] ekin dio/*die
d. [Bertan liburuak edukitzeari] uko egin dio/*die

(123) a. [ emakumeak bertan izatea] ez zitzaien/*zitzaizkien gustatu alardetradizionalekoei
b.[emakumeak bertara hurbiltzea] ez zitzaien/*zitzaizkien gustatu alarde tradizionalekoei

(124) a. [e ariketak egitea] kostatzen zaizkio
b.*[haurrak geldirik egotea] kostatzen zaizkio

88Iduri du, honenbestez, komunztagaiak objektua izan behar duela nahi-taez. Objektuaren gaineko baldintza horrezaz gainera, badira beste baldintza batzuk subjektuaren izaerarekin zuzenki lotuak daudenak. Har esate baterako ondoko perpausok :

(125) a. [e nobela beltzak irakurtzea] gustatzen zait/zaizkit
b. [Jonek nobela beltzak irakurtzea] gustatzen zait/*zaizkit

(126) a. [e tesi horiek zuzentzea] onartu zuen/zituen
b. [Jonek tesi horiek zuzentzea] onartu zuen/*zituen (Peruk)

(127) a. [e liburu horiek erostea] erabaki du/ditu
b. [Jonek liburu horiek erostea] erabaki du/*ditu (Peruk)

(128) a. [e etxera gonbidatzea] pentsatu dut/dizut
b. [Nere anaiak zuri etxera gonbidatzea] pentsatu dut/*dizut

89Hautazko kontrol egituretan, subjektuak ezin du lexikalizatua egon. Baldintza hau, hala ere, lexikalizaturiko subjektuez haratago hedatzen dela ematen du. Subjektu lexikalizatuekin gertatzen dena interpretazio obiatiboa duten infinitiboetan aurkitzen dugu baita ere :

(129) a. proi-erg nahiago dute/*dituzte [ ej liburu merkeak erostea]
b. proi-erg [ej liburu merkeak erostea] nahi du/*ditu
c. proi-erg [ej liburu merkeak erostea] behar du/*ditu

90(129)-ko predikatuek subkategorizazio sintaktiko bikoitzeko aditzak dira. Partizipiozko nahiz infinitibozko osagarriak har ditzakete. Hizkera askotan hala ere, bi menpeko klase horiek interpretazio desberdina behartzen dute. Partizipiozko osagarrien kasuan, isilpeko subjektuak, menpeko predikatuari dagokionak, predikatu nagusiaren subjektuaren erreferentzia berbera izan behar du. Hauek, kontrol hertsiko kasuak dira :

(130) a. Jonek nahiago du [e e erosi]
b. Jonek [e e erosi] nahi du
c. Jonek [e e erosten] ahal ditu
d. Jonek [e e erosi] behar ditu

91Infinitibozko menpekoen kasuan, interpretazioa obiatiboa izan behar du, nahitaez :

(131) a. Joneki [norbaitek/ej e erostea] nahi du
b. Joneki [norbaitek/ej e erostea] behar du
c. Joneki [norbaitek/ej e erostea] nahiago du

92Interpretazio honekin, urruneko komunztadura ezinezkoa gertatzen da. Ezintasun honen baitan ulertu behar dira agian, honako kasuak :

(132) a. proi-erg [ej bere liburuak konfiskatzea] jasan behar izan du/*ditu
b. proi-erg [ej liburu horiek eramatea] ez dezake/*ditzake sufri
c. proi-erg [ej liburu horiek debekatzea] ez du/*ditu ulertzen
d. proi-erg [ej bere idatziak debekatzea] ez du/*ditu onartu/ametitu

93(132a-c) irakurketa obiatiboaz bestelakorik izan ez dezaketen aditzak dira. (132d), berriz, urruneko numero komunztadura baimentzen duen aditz bat da. (132d)-k halabaina, irakurketa obiatiboa du halabeharrez, eta kontestu horre-tan urruneko komunztadura ezinezkoa gertatzen da.

94Begira orain kontraste honi :

(133) a. [e liburu horiek debekatzeko] eskatu dut/ ? ? ditut
b. [e liburu horiek debekatzeko] agindu dut/*ditut
c. [e liburu horiek debekatzeko] galdetu dut/*ditut
d. [e liburu horiek debekatzeko] sujeritu dut/*ditut
e. [e liburu horiek debekatzeko] proposatu dut/ ? ? ditut
f. [e liburu horiek debekatzeko] galerazi dugu/ ? ? ditugu

95(133)-ko aditzak urruneko numero komunztadura onartzen duten aditzak dira. Aldiberean, datibo kontralatzailea duten aditzak dira. Datiboa ezabatuz gero, aditza ageriko kontrolatzailerik gabe gelditzen da. Kontestu honetan, menpeko infinitiboaren interpretazioa obiatiboa da. Kasu horietan, adierazi dugun bezala, urruneko komunztadura ezinezkoa da. Kontrolatzailearen eta menpeko infinitiboaren subjektuaren indizekidetasuna dohako komunztadu-raren giltza bada, espero dugu goiko saileko aditzei datibo bat erantsiz gero dohako komunztadura berragertuko dela. Predikzioa, dakigun bezala, betetzen da :

(134) a. ...proi-dat [ei liburu horiek erosteko] eskatu dizkiot
b. ...proi-dat [ei liburu horiek erosteko] agindu dizkiot
c. .. .proi-dat [ei liburu horiek erosteko] sujeritu dizkiot
d. ...proi-dat [ei liburu horiek erosteko] proposatu dizkiot
e. .. .proi-dat [ei liburu horiek irakurtzea] galerazi dizkiot

96Obiazioa, kontrolatzaile baten faltaren azpikasu bat baino ez du ematen hala ere. Har esate baterako (135) :

(136) a. [ e liburuak gordetzea] merezi du/*ditu (merezi duen gauza bat)
b. proi [ei liburuak gordetzea] merezi dituzu

97(136a) etsenpluan perpaus nagusiko subjektua inpertsonala da, ingelesaren it espletiboaren idekoa. Horrenbestez, ez dezake menpeko subjektua kontrola. Subjektu inpertsonalaren ordez subjektu pertsonala sartzen badugu, menpeko subjektua kontrola dezakeena, urruneko numero komunztadura posible da. Urruneko komunztadura ezinezko gertatzen da berriz ere irakurketa obiatiboa behartu edo subjektu lexikalizatua agertzen bada menpeko infinitiboan :

(137) a. pro [Jonek liburuak gordetzea] merezi duzu/*dituzu
b. proi [ ej liburuak gordetzea] merezi dute/*dituzte (indizeak paratu)

98Beste horrenbeste gertatzen da kasu hauetan :

(138) a. [ e liburuak lapurtzea] gerta liteke/*litezke
b. [ e liburuak lapurtzea] komeni da/*dira
c. [ e liburuak irakurtzea] zail da/*dira
d. On da/*dira [e liburuak irakurtzea]

99(138)ko aditz batzuek datibo kontrolatzaile bat izan dezakete NOR-NORI gisa jokatzen direnean. Holakoetan, urruneko komunztadura berriz ere posi-ble da :

(139) a. proi [ei liburuak irakurtzea] komeni zaizu/zaizkizu
b. proi [ei liburuak irakurtzea] zail izango zaizu/zaizkizu

100Hala ere, lexikalizaturiko subjektu batez agertzen badira, edo irakurketa obia-tiboa badute, urruneko komunztaduraren aukera desagertzen da :

(140) a. [Jonek liburuak irakurtzea] komeni zaizu/*zaizkizu
b. proi [ej liburuak irakurtzea] zail izango zaizu/*zaizkizu

101Modu abstraktu batean emanak, hona hemen axolazko konfigura-zioak (subjektu kontroleko kasuei bakarrik dagozkienak) :

(141) a. DP-Subi [ei ... DPk-Obj...] A Lagk
b. *DP-Subi [ej ... DPk-Obj...] A Lagkc. *DP-Sub [ DP-Sub ... DPk-Obj...] A Lagk

3. Urruneko komunztadura eta klitikoen igoera

3.1. Klitiko igoeraren zenbait baldintza eta urruneko komunztadura

102Numero eta pertsona komunztadura onartzen duten aditzek, zuzen osa-garriarekin edo zeharrekoarekin egin dezakete komunztadura :

(142) a. [e e e ematen] jakin dizute
b. [ e e erosten] jakin dituzte

103Baita biekin egin ere, menpeko infinitiboak argumentu bat baino gehiago badauka :

(143) a. [ e e ematen] segitu dizkizuegu
b. [ e e erakusten] bukatu dizkizuegu
c. Saiatu dizkizuegu [ e e ematen]d. Ez dizkizuegu [ e e ematen] asmatue. [ e e e ematen] jakin dizkizute

104Interesgarria dena, honako komunztadura ez da posible :

(144) a. [ e zuri/Aitorri e ematen] segitu dugu/*ditugub. [ e zuri/Aitorri e erakusten] bukatu dugu/*dituguc. [ e zuri/Aitorri e ematen] jakin du/*ditu

105Hau da : objektuari dagokion numero komunztadura ez daiteke islatu laguntzailean zehar osagarriari dagokiona ez bada bera ere bertan agertzen. Alderantzizkoa ere gertatzen da, (37) lekuko :

(145) a. [ e e margo-lanak erakusten] segitu *diegu/dizkiegu
b. [ e e margo-lanak erakusten] bukatu *diegu/dizkiegu
c. [ e e liburuak itzultzen] saiatu *dizuegu/dizkizuegu
d. [ e e liburuak itzultzen] jakin (*)dizue/dizkizue

106Kontrol hertsiko kasuetan ematen den urruneko komunztadurak kliti-koen igoeraren oso antzekoa da. Klitikoak, goiko kasuan bezala, zuzen osa-garriarekin zein zehar osagarriarekin lot daitezke :

(146) a. Lo ha intentado [ e comprar t]
b. Le ha intentado [ e dar t el jarabe]

107Eta klitiko bat baino gehiago dagoenean, biak batera jo behar dute gora, edo elkarrekin menpeko perpausean gelditu :

(147) a. Se lo ha intentado [ e dar t t ]
b. *Se ha intentado [ e darle t ]
c. *Lo ha intentado [ e darse t ]

108Klitikoen igoera gainera, oso antzeko predikatuekin gertatzen da, birregiturazkoak deitzen direnak. Euskarazko urruneko komunztadura, pert-sona gehi numerokoa, hizkuntza erromantzeetako klitiko igoerarekin konpa-ratu daiteke :

(148) a. Lo ha querido/terminado de comprar t
b. Lo ha seguido comprando tc. Lo necesitaba comprar

(149) a. Lo ha intentado comprar t
b. (No) lo ha acertado a comprar tc. Lo ha conseguido comprar t
d. Se lo ha dejado comprar t t

109Beste kontu bat da zer gertatzen den numero hutsezko komunztadura-rekin. Har dezagun jakin eta ikasi- ren arteko kontrastea :

(150) a. [ e e erosten] jakin du/ditu
b. [ e e erosten] ikasi du/ditu

(151) a. [e e e ematen] jakin dizu
b. [ e e e ematen] ikasi *dizu/*dio/*digu

110Antzeko kontraste bat gertatzen da gaztelaniaz ere :

(152) a. Lo ha sabido manejar t
b. Lo ha aprendido a manejar t

(153) a. Me/Te/Le ha sabido dar el jarabe t
b. *Me/*Te/*Le ha aprendido a dar el jarabe t

(154) a. Me/Te/Le ha sabido convencer t
b. *Me/*Te/*Le ha aprendido a convencer t

111Kontestu batzuek, gaztelaniaz, akusativo formako klitikoaren igoera baizik ez dute baimentzen. Euskaraz, kontestu horietan beretan, numero komunztadura da bakarrik posible. Ahantzi/ahaztu- rekin gauza bera gertatzen da :

(155) a. Erosten ahaztu zaio/zaizkio
b. Erosten ahaztu du/ditu
c. Laguntzen ahaztu *dit/*nau

(156) a. Ha olvidado comprarlob. Lo ha olvidado comprarc. Ha olvidado ayudarme/te/le
d. *Me/*Te/*Le he olvidado ayudar

112Numero komunztadura eta 3.pertsonako klitikoa berdintzen dituen hipotesiakn hala ere, problemak izango lituzke beste kasu batzuetan. NOR-NORI eran jokatutako aditzek nurneroko urruneko komunztadura onartzen dute bakarrik. Baina Gaztelaniaz esate baterako, klitikoaren igoera ezinezkoa da kontestu horietan, 3. pertsonakoa dela ere :

(157) a. Le ha gustado comprarlo
b. Se lo ha gustado comprar

(158) a. Le ha costado entenderlo
b. *Se lo ha costado entender

113Badira beste datu batzuk klitiko igoera eta numero hutsezko komunztadura bereizten dituztenak. Kontuan har ditzagun esate baterako honako kontrasteak :

(159) a. [Esan didazun botika erosten] hasi naiz
b. *[Esan didazun botika erosten] hasi dut

(160) a. [e zu ondo tratatzen] hasi dira
b. [e zu ondo tratatzen] hasi zaituzte

(161) a. [e gizajoa ondo tratatzen] hasi dira azkenean, ospital horretan
b. ?[e gizajoa ondo tratatzen] hasi dute azkenean, ospital horretan

114Hasi bezalako aspektu aditzak pertsona eta numero komunztadura onartzen ditu menpeko infinitiboaren objektuarekin, baina ez beti : (159b)-k erakusten du urruneko komunztadura biziduna den argumentu batekin egin behar dela, baldin (160b-161b)-rekin konparatzen badugu. Ondoko kasuak adierazten digu kontuak ez direla biziduntasunarekin bakarrik lotuak :

(162) a. *Claudiok [e esklabu galoak erosten] hasi ditu
b. Claudio [e esklabu galoak erosten] hasi da

115Ematen du NOR erako birregituraketa predikatuekin, pertsona eta numeroko urruneko komunztadura bi baldintzaren menpe dagoela : objektua-ren pertsona batetik (lehen edo bigarrenekoa izan behar du), eta haren ukibe-ratasuna (affectedness hitza -Tenny, 87- honela itzultzea egoki bada behintzat). Ukiberatasuna, predikatuak adierazten duen gertakariak objektua semantikoki jo eta eraldatzeko duen ahalmenari lotua den nozioa da. Gertakari klase batzuek, hala nola tratatu, sendatu, hezi, hornitu gertakaria-ren gaia aldatua uzten dute, ezaugarri berri baten jabe. Hezi- ren kasuan, alda-keta gai horrek eskuratzen duen ezagupen berri bat da. Sendatu-rm kasuan, osasunaren jabe egiten da. Tratatu- ren kasuan, esango dugu, zaindua gertatzen dela. Honelako aditzekin urruneko komunztadura posible da, baz-terreko formak ematen baditu ere :

(163) a. ? Claudiok [e bere semeak Erromako ohituretan hezitzen] hasi ditu
b. ? Claudio [e bere semeak era guzietako ezagupenez hornitzen] hasiditu
c. ? Druidak [e herriko zaharrak (ukendu miresgarri batez) sendatzen] hasi ditu
d. ? Zahar-etxe horretan, [e zaharrak akatzen] ari dituzte
e. ? Botika honek [e bertako zaharrak tontoilotzen] bukatu ditu

Haut de page

Bibliographie

Albizu, P. (1998) “Generalized Person-Case Constraint : A Case for a Syntax-Driven Inflectional Morphology” In M. Uribe-Etxebarria eta A. Mendikoetxea (arg.) Theoretical Issues on the Morphology-Syntax Interface. ASJUren gehigarriak XL, Gipuzkoako Foru Aldundia. 1-33.

Albizu, P. (2002) “Datibo sintagmen izaera sintaktikoaren inguruan : eztabai-darako oinarrizko zenbait datu” P. Albizu eta B. Fernandez (arg) Kasu eta Komunztaduraren gainean-On Case and Agreement, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. 49-70.

Albizu, P. (2001) « Sobre la distribucion sintáctica de las formas finitas del verbo vasco : condicionamiento léxico y sintàctico » ASJU n agertzekoa.

Arregi, K. (2002) “Person and number inflection in Basque” In P. Albizu eta B. Fernandez (arg.) Kasu eta Komunztaduraren gainean-On Case and Agreement, Euskal Herriko Unibertsitatea. 71-112.

Artiagoitia, X. (1994) “Verbal projections in Basque and minimal structure” International Journal of Basque Linguistics and Philology ASJU,XXVIII-2, 339-505.

Artiagoitia, X. (2003) “The functional structure of the basque noun phrase” In X. Artiagoitia, P. Goenaga eta J. Lakarra (arg.) Erramu Boneta : Festschrift for Rudolf P. G. De Rijk, ASJUren gehigarriak, XLIV, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. 73-90.

Artiagoitia, X. (2003) “Complementation” In J.I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg.) A Grammar of Basque, Mouton de Gruyter. 634-709.

Culicover, P. eta R. Jackendoff (2003) “The semantic basis of control in English” Language 79, 3, 517-556.

Den Dikken, M. (1999) « Agreement and Clause Union » Ms. CUNY.

Etxepare, R. (2003a) “Valency and argument structure in the basque verb” In J.I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg.) A Grammar of Basque, Mouton de Gruyter. 363-425.

Etxepare, R. (2003b) « Long-Distance agreement, obviation and locality in Basque » Prestatzen.

Goenaga, P. (1984) Euskal sintaxia : konplementazioa eta nominalizazioa. Euskal Herriko Unibertsitateko doktoradutza tesi argitaragabea.

Goenaga eta J. Lakarra (arg) Erramu Boneta : A Festschrift for Rudolf P. De Rijk, ASJU-ren gehigarriak XLIV, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. 261-276.

Kayne, R. (1989) “Null subjects and clitic climbing” Osvaldo Jaeggli eta Ken Safir (arg) The Null Subject Parameter, Kluwer, Dordrecht. 239-261.

Landau, I. (1999). Elements of control. MITko doktoradutza tesia.

Mahajan, A. (1989) “Agreement and agreement phrases” MIT Working Papers in Linguistics 10.

Ormazabal, J. (1988) “Modal verbs in Basque and head movement” J.A. Lakarra eta I. Ruiz Arzalluz (arg) Memoriae L. Mitxelena Magistri Sacrum. Pars Altera. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. 835-845.

Ormazabal, J. eta J. Romero (1998) “On the syntactic nature of the me-lui and the Person-Case Constraint” International Journal of Basque Language and Linguistics ASJU, XXXII-2, 415-433.

Polinsky, M. eta E. Potsdam (2001) “Long-Distance Agreement and Topic in Tsez” Natural Language and Linguistics Theory 19-3, 583-646.

San Martin, I. eta J. Uriagereka (2003) “Infinitival complementation in Basque” In X. Artiagoitia, P. Goenaga eta J. Lakarra (arg) Erramu Boneta : A Festschrift for Rudolf P. De Rijk, ASJU-ren gehigarriak XLIV, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. 597-610.

Wurmbrand, S. (1998) Infinitives. MITko tesi argitaragabea.

Zushi, M. (2001) Long Distance Dependencies. Outstanding Dissertations in Linguistics, Garland Publishing, Inc.

Haut de page

Notes

1  Jardun eta jarraitu aditzek pertsona eta numero komunztadura egin dezakete infinitiboaren objek-tuarekin, baldin objektua infiniribotik ateratzen badugu :
(i) a. Zuri, urtetan jardun dizugu [e e bisita egiten]
b. Zuri, jarraitu egingo dizugu [ e e bisita egiten]
Lotu eta iraun-en kasuan, ateraketa bera txarra da. Ikus honetaz 2.1 atala.

2  Azken multzo honetan, aspektu aditz zenbaitekin gertatzen den fenomeno bera aurkitzen dugu. Kondizio batzuen pean, aditz batzuek urruneko komunztadura onartzen dute. Har esate baterako galerazi eta lagundu :
(i) a. Aipatu dizkidazun lan horiek, aspaldi lagundu genizkion egiten, baina ez digu eskertu ere egin
b. Nobela txepel horiek, irakurtzen galerazten dizkiogu, baina ez du etsitzen

3  « Hautazko kontrola » terminoaz subjektu lexikalizatua ager dezaketen infinitiboak hartzen dituz-ten predikatuak biltzen ditugu. Sailkapen xeheago baterako, ikus Landau (1999).

4  Hemen, infinitiboa ez da ergatibo kasuan agertzen, subjektua izenki hutsa bada galdetzen duen bezala :
(i) Horrek/*hori atentzioa ematen dit
Infinitibozko subjektuaren kasuan kasua erkatzen duen beste elementu bat proposatzera behartuta
gaudela ematen du : Edun laguntzailearekin loturiko izenordain isil bat.
Isila izatea bestalde derrigorrezkoa da, (ii) lekuko.
(ii) *Horrek atentzioa ematen dit [e horrela jantzita joatea]
Gai honek lan honen mugak gainditzen ditu.

5 Hemen, infinitiboa ez da ergatibo kasuan agertzen, subjektua izenki hutsa bada galdetzen duen bezala :
(i) Horrek/*hori atentzioa ematen dit
Infinitibozko subjektuaren kasuan kasua erkatzen duen beste elementu bat proposatzera behartuta gaudela ematen du :
Edun laguntzailearekin loturiko izenordain isil bat. Isila izatea bestalde derrigorrezkoa da, (ii) lekuko.
(ii) *Horrek atentzioa ematen dit [e horrela jantzita joatea]
Gai honek lan honen mugak gainditzen ditu.

Haut de page

Pour citer cet article

Référence papier

Ricardo Etxepare, « Menpeko infinitiboak eta urruneko komunztadura »Lapurdum, 8 | 2003, 167-206.

Référence électronique

Ricardo Etxepare, « Menpeko infinitiboak eta urruneko komunztadura »Lapurdum [En ligne], 8 | 2003, mis en ligne le 01 mai 2009, consulté le 28 mars 2024. URL : http://journals.openedition.org/lapurdum/1097 ; DOI : https://doi.org/10.4000/lapurdum.1097

Haut de page

Auteur

Ricardo Etxepare

(CNRS-UMR5478)
r.etxepare@iker.cnrs.fr

Articles du même auteur

Haut de page

Droits d’auteur

CC-BY-NC-ND-4.0

Le texte seul est utilisable sous licence CC BY-NC-ND 4.0. Les autres éléments (illustrations, fichiers annexes importés) sont « Tous droits réservés », sauf mention contraire.

Haut de page
Rechercher dans OpenEdition Search

Vous allez être redirigé vers OpenEdition Search